|
Just love ZORION hiri handiko eguzki sartze malenkoniko arrats amnesiko honen ondarkin etilikoak itzazu ithakara itzuliko garen esperantzaz hego haize arrosak altxatuko dira bihar itsas penatuen uhainak kanta araziz etsiduraz bortxatu untziak orainen leihorrean hausten diren artean ibaiaz bestaldetikan ilargitxo loditzen doa amodio behar gorriaren sarraskiak ehaindu nahian auhaltzeko tenorea etorri ote zaigu ithakako bide landerosean eta nere bila airatuko zara urtxo maitea ugartez ugarte nonbait estekan aurkituko nauzulako segurrantzarekin hegal bien suan burdin elkorra malgotuko duzu egun batean ondorioz herriko bruma arinei amets egitearen indarraz askatasunez eraikiko dugun ithaka berriko gazteluan biziko gara zoriontsu, eremu orlegiei so ...
Just love |