|
Just love MOZKORTU BAINO LEHEN orlegitasun samurrak udako arrats eztietan malko guziak irentsiko ditu bizidun bakunen kopeta minartuak loratuz. eraiki didazuen horma honen gainetik azken aldikoz ikusi gogo zaituztet o maiteak damu karatsaz mozkortu baino lehen. iparreko haizepean ohituraz konkortzen diren haritzen itzal hezeak jasaitean urraduraren haraindian bermatuko naiz agian. zuen arpegi kezkatu nekatuetako erreka antzuen heriotz gutiziaren mantak azpilduko ditut damu karatsaz mozkortu baino lehen. gorputz ustelduak larderi gorriz zutitzen dira aranetako goiz meza ixil ugarietan iraun nahiaren usain gardena ezabatu beharrez. kanpotasunaren egoera gordina sendi dezaket eta oraindikan euri gozoa espero dut damu karatsaz mozkortu baino lehen.
Just love |