|
Just love AMNESIA HIRU MUGIMENDUTAN ... hamar toneladako euri ttantta hantuek altzeiruzko teilatuak zilatzen zituzten. geroa hutsean lehertzen zelako iduripen larria. zegoenean. burdin plegatuak. asmatzen zituen. mende bukaera zen. beldurra alde guzietan. tarik. gorputz torturatuak odoletan. oihuak. malko lehorra. kaiertze bustietan. anbulantziak. zarata monotonoak. morphina errautsa erosi nahiko. zuen. nuen. genuen. loak hartzea zail. mina, ... ederrak ziren ederrak haurzaroko zelai orlegiak. haize hegoaz ur hegian urguluz doidoia makurtzen zihoatzin zurzuri erraldoiak. ote arteko meza bide zeharkariak. gerletan konkortu zahar erreak. arrantzan pasatu arratsalde beroak. iratze gorriz estali mendi munhoak. beleak kroaka harrobi desolatuetan. gerezi ondoak lerroan loratzen zirenean. udaberri ahantzian. apiril ondarrean. kredo. zuen. nuen. genuen. loak hartzea zail. mina, ... berrogeita hamar urte. oraindik. txertatu ginduzten hala beharrez. haragia ebaki ziguten. mihia moztu. ogi sintetikoak janez. arma gnac edanez. bizitzen saiatzen ginen. buruak apalduz. bai generation. no satisfaction. gauean nekatuegiak biharamonaz beste pentsatzeko. abere heziak. non dago morphina denda ? maite zintudan. argi ilunak etxeko sabaietan. lantzurda kartzelatuak portu herbail orotan. negar gutizia. zuri beltzean. estereo mutua. zuen. nuen. genuen. loak hartzea zail. mina, ... mina in pace.
Just love |