Just love
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 13, 1988ko abendua

 

ESKUKO

 

etzazula otoi bakardadearen usaia gal

bihar berdin baliagarri gerta

lekizuke berriro

diozu hortzartean.

badu aspaldi mendeak menturaz

eskas duzula falta zaizula ments zarela

o larrazkeneko bihotzak

zartatzeko zorian ...

 

esku ahurra laban zorrotzaz sardeskatu

duzu larunbat arratsalde beroan

sufrantza horri oinarri materiala

ondarrean ematearren

eternitateari ebasten diren ilargi puska

mutilatuei nekez lotzen zara

itsas orlegietan barna

eta lagunek zure distantzi alienatua

gaitzesten dute

o larrazkeneko bihotzak

zartatzeko zorian

 

o larrazkeneko ainarak haluzinazio

ikaragarriak saqqarako scribeari begira

gohaindurak gainditu baino lehen

amodio amodio maiteko ote zaitut

odola ixurtzen da ahurreko piko mehetik

eta zazpi hosto loratzen dira lokatz

ustelean euri desiratuak noiz etorriko

diren o larrazkeneko

tu me manques ...

 

bougez avec la p...

 

 

Just love
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 13, 1988ko abendua