|
Just love EKAINAK 21 trein maltzurrek sardeskatzen ziguten gorputza eta udako arrats beroetan itsas amniotikoen uren zain zinaudela haragi puska kiskailduen garrasiak haize epeletan zalapartatzen entzuten zenituen. ahurreko destinuaren burdin bide meharretan odola ttanttaka ixuri zitzaizun eta udako arrats beroetan hil zeinuek iratzartu zituzten mortuak borroka luze bezain gogorraren azken auhenak eskainiz. geroztik sabel borobiletan pausatzen dituzu ezpain xifrituak, trein garraileen madarikazioak mentalki zerrendatuz eta udako arrats beroetan begirada samur batetaz oroitzen zara erranahirik ez duen gauean. lotsik gabe ihardungo zutenen artean zinauden hitzeman gero hobeagoaren menturan, baina orain diozu nekez erditzen direla askatasun hodeiak zeruan eta udako arrats beroetan betiko galtzaleen zama ikasten duzu. ba ote dakizu zergatik airatzen diren ikarak nola hiltzen auzoko jendeak non bizitzen ehortzi gogo gaituztenak noiz abiatzen ditezkeen gure asmo ederrak zintzilikatu behar dituzten treinak eta udako arrats beroetan,
Just love |