|
Just love SEASKA KANTA I harri lehor arteko arros uhargiak loratuko direnean uda minetako euri epelek duzun bihotz ttikia usanduko dute, loak har zaitzala pottolotxo loak har zaitzala. ibar orlegietan barna haizeak ezti gosez dauden begi trebeak bidegabeko berezte latzaz mendekatuko ditu, loak har zaitzala pottolotxo loak har zaitzala. lotsa mutuak mugatzen duen iparreko bakardadearen zelai gaizkunduetan gerla orrantzez loditu hodeiak urruntzen sumatzen dira, loak har zaitzala pottolotxo loak har zaitzala. erreka antzuen altzo zaurituak behin betiko haur baten irriaz oroituz sendatzen ditezke. are gehiago ihardokitzeko indarra hurbil nahiaren ortzaizean nonbait aurkitzen dute, loak har zaitzala pottolotxo loak har zaitzala. loak har zaitzala bihar irabaziko baitugu ...
Just love |