Just love
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 13, 1988ko abendua

 

COMPACT

 

 

        tigre emeak aztaparrak jalgi zituen harrien aurka zorroztu eta apaletan luzatu hilotz beroak odoletan sutan ito. amets egin ote zuen ohe latzean pausartzen zegoela emazte blondaren bularrak eskuartean laztantzen gero zamatuz tinkatzen larrutzen zituela. hautsi baitzituen harpetan alhatu abere basatien bizkarrezur maltsoak kalzioa xurgatuz gisutan purruskatu. mil esker goraintziak agur zorionak ezpainen pleguak ahantziz kolerazko oldar kontrolagaitzak negar malkoak. tigre emeak kartzelaren ahotik zion oihuka maitatu maite maiteko zaitut. karrikan ibiltzen zen urduri arrotz inguruei so amodio beharraz egartsu goseti. zakil eztiak klitoris gozoak asmatuz loreak moztuz izerdi hotzak lehortuz eztitasun apurra eman zuen

        bere buruari

esne uhargia tititik irentsi nahiaz

        ahamen ...

 

 

Just love
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 13, 1988ko abendua