|
Just love AHIZPAREN NEGARRAK urtzo gris ausartak katedraleko ezkinetan harri okreen bihurretan gordetzen jostatzen ziren bitartean ahizparen ezpainetan etsiduraren plegua hedatzen sumatzen nuen ertaroko piztiek larunbat arratsaldeetan buru lerdenak altxatzen zituzten kantu polifonikoen melodia urdin kartzelatuekin batera ahizparen begietan euri gutizi minbera luzatzen irakurtzen nuen zuzengabeko eraso hainbatek gure hirietan marrazkitu erreprezionearen geografia intimoaren arroiletan barna ahizparen eskuetan maiatzeko haizeen loa trenputxartzen nabaditzen nuen eta nion, mintza hakio: eguzkiaren gaurko bideak ez duela gelditzerik txori migratzaileak noizbait direla itzultzen udaberria beti usain gozoz hanturik datorrela bihotza larrutzen diguten ikarak laster emetu behar zaizkigula erraion, mintza hakio erreprezionearen geografiako kaletan barna ahizparen negar gordeak baino latzagorik ez baita.
Just love |