|
Just love TOLBIAC XIII gaztelu zaharrak artoz erein lurraldeak zaintzen zituela osabaren ehorzketa umiletan jendetza errendatuan galdua bearnoko eliza ttiki batean negar gutiziak hartu hinduen eta orroitzen haiz behin bilboko zabalburu plazan orduak beha egonik zigarroak erre ahala erre aritzen hintzela. ebaki hitzaren erran nahi zehatza bilatzen huen liburuan hire gaitzaren oinarria definitzeko asmoz iragan hautsia zangopilatzen zitzaunaten bitartean administrazioko soto ilunetan gogoratzen haizea ikastolen aldeko manifatikan landa laguna deitu behar huela restaurantean auhaltzeko? zenbait aste lehenago agian ikaragarriko elurrek errekak estali zitiztenan bihotzak astinduz edo urratsak motelduz ez huen gehiago sahetsean nehor ere suportatzen alta bai amodio errezak imaginatzen hituen bi mozkorraldi hotzek hedatu eremu urratuetan azken apailaketak ixilik hastean. hilerrira heltzean ainarak hegalak zabal kantuz entzuten hituen hion laster arto bihi onduz aseko dira itzultzea egunero zeruan itxuratzen diguten xoriak malkotsak zipre arbolaren erroek jan zizkitenan poesiak idatzi urgentzia atsolutoaren arabera larderiapean ihardokitzen jarraituz. haurrez mendi kaskoraino joanik hegazti bihurtzea amesten huen aintzira disdiratsuak ibai gardenak airetik ikusteko herriko eskolako biblioteka hurriko obretan mila kolorez apaindurik miretsi gauzak oro baina luzeki atxiki hinduten mugan zakurrekin kotxea goitik behera miatu ziatenanean. auzo hurbileko amonaren irria heriotz ohantzean etzanik begiraturik amultsuki egunerokotasun dorpe zein latzean zehar kopetan ixuri izerdi perla uhargiak zerrendatzean iduritzen zitzainan aberriko giroan giza harreman xoilak barbaritatearen labakietan landatuak izan zirela betitik. aldizkari oparoetan aztertzen zuten post modernismoaren imigrante dudakorra hintzen iratzeen murmurioz eta umeen gozotasunez esperantzetan hantu hizkuntzan pentsatzen ooo huen karrika argitsuetan barna leku orotan arrotz baten gisara konportatuz zazpigarren belaunaldiko herrestakina. udarako arratsalde apaletan ogi zelaiak joiten zitiztenan eguzki sartzeak kantabriako kostak odolez janzten zituen aspaldiko borroka okrearen seinale sarraskitua bailitzan hi urrunduz geroztik laborari batek burua etxeko teilatuan lotu zinan bestea araneko urtegi meharrean itotzen zenean. nork iraun dezake heriotzak eskualde guzietarik setiatzen duen erreinuan ? nola ezti ditezke gorputz mutilatuak jasan labankada akulturzaleak? noiz sendatuko ditugu suaz husten doazkigun gure esku ahurrak ? bazekin jakin abesti minkarra arbasoen ordoki kuttuneko izaizko kutxetan eskainiko dunala. hori dena konta hezakeen tabernan parrean jarri kolegari metroaren edo maitasunaren haiduru zinaudetela maiz bezala bierra epelak edaten paco herrera de la manchan kartzelan hotel monbar laztanduko haut hire larrua itsas orlegiaren gaziaz beltzatuko zaikanean aitortzeko eskapatzeko zorian.
Just love |