Just love
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 13, 1988ko abendua

 

ERESIA

 

herri hautetsi errespetatu

    sorlekuen saltzaleak

adizkitzue lurreko haurren

    eresimin galtzaleak

 

arras ederki zaintzen duzue

    diru interes lodia

armen indarrez ebatsiz gure

    gazten ahotik ogia

 

udako sasoin nagusi hartan

    herriko adiskideak

hotelak garbitzen ari dira:

    esklabotasun bideak

 

gutako bakar batek gauean

    zartagailuen haserrez

badu kolera agertzen zuek

    kexatzen zarete errez

 

aiseago da menturaz orain

    batzuek preso hartzea

eta besteak baionatik han

    doan trenean sartzea

 

euskal herria agoni zelai

    galanta duzue egin

pazifikatzen jarrai zazue

    herioaren atsegin

 

oldarrik gabe uler dezagun

    zuen diskurtsoen fina

betiereko loak har gaitzan

    emaiguzue morphina

 

 

Just love
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 13, 1988ko abendua