|
Just love GANGRENA ukamil gogortuen eralat altxatzen ziren bihotz beltzekilako loreak marrazten nituen hiriko horma grisetan. o maitea zergatik? zain kanalen hegietan banbuzko amuak eskutan fandangoa dantza nezakeen bantustan berriko zuluen moduan. sasi heriotzaren etorbidean katalepsian erori aintzin polizi kotxei harrika ari ziren ghettoko kideen sahets keztatuen maldan nindagon. o maitea zergatik? ... zain sudurretik odola uhain lodika ixurtzen hastean amari deitu beharko nukeela pentsatzen nuen ikaran. goizero egutegiko denbora iluntzen nuen zutarik urrun iragan urte latzeko ordu krudelak oro zehazki markatuz txinako enkrearen hatsaz o maitea noiz? zain hodei esnetsuak eskas nituen zeruan ... zain eta euriek nere barneak emeki gangrenatzen zizkidaten.
Just love |