www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

MALAKIASEN PROFEZIA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Jaunaren berri garratza Israelen kontra Malakiasen bitartez.

        2. Nik maitatu zinduztedan, esaten du Jaunak; eta zuek esan dezute: Zertan maitatu gaituzu? Zer bada! Esaten du Jaunak, Esau Jakoben anaia etzan, eta nik Jakob geiago maitatu nuen,

        3. Eta gorrotatu nuen Esau, eta bere mendiak eremu biurtu nituen, utzirik bere soroa basomortuko sugulnai?

        4. Eta baldin Idumeatarrak esango balute: Desegiñak izan gera; baña biurtzen geradela, desegiñak egingo ditugu: ona emen ejerzituen Jaunak esaten duena: Berak egingo dituzte, eta nik desegingo ditut; eta izango dirade deituak lur gaiztoa; erria, zeñaen kontra Jauna beti aserretua dagoan.

        5. Zuek ikusiko dezute au zuen begiakin, eta esango dezute: Jauna gloriaz betea izan dedilla, Israelko mugak baño arontzago.

        6. Semeak bere aita onratzen du, eta mendeko morroiak bere nagusia onratzen du. Bada ni baldin banaiz zuen aita, non da neri dagokidan onra? Eta ni zuen Jauna baldin banaiz, non da neri dagokidan beldurra? Esaten dizute ejerzituen Jaunak zuei, apaiz, nere izena mezpreziatzen dezutenai, eta esaten dezutenai: Zertan zure izena mezpreziatu degu?

        7. Zuek eskeñtzen dezute nere aldarearen gañean ogi garbiez bat, eta gero esaten dezute: Zertan zikindu zaitugu? Esaten dezuten orretan, Jaunaren maia mezpreziatua dago.

        8. Eskeñtzen badezute abere itsu bat, il, ta eskeñia izateko, ez al da au gaizki egindako gauza bat izango? Eraman zaiozu zure agintariari, eta ikusiko dezu bere gogokoa ote dan, eta ongi artzen ote dizun, esaten du ejerzituen Jaunak.

        9. Orain bada, orazio egin itzatzute Jaungoikoaren aurrean, zuekin urrikaldu dedin (zeren alakoa izan dan zuen bizitzako obratzeko era), balitzateke berak onean artzea, esaten du ejerzituen Jaunak.

        10. Zeñ dago zuen artean ateak doan itxiko dituenik, eta nere aldarearen gañean sua erazekiko duenik? Nere gogoa ez da zuekganontz, esaten du ejerzituen Jaunak; eta eskeñtzarik batere ez det zuen eskutik ontzat artuko.

        11. Zeren Sortaldetik Sartaldera andia da nere izena erreñuen artean, eta toki guztian sakrifikatzen, eta eskeñtzen zaio nere izenari doañ garbi bat, zeren nere izena erreñuen artean andia dan, esaten du ejerzituen Jaunak.

        12. Baña zuek kutsutu dezute, esaten dezutela: Jaunaren maia zikindua dago, eta bere gañean ipintzen dana, mezpreziagarria da, bera konsumitzen duen suarekin batean.

        13. Eta zuek esaten dezute: Ona emen gure lanaren frutua, eta mezpreziatzen dezute, esaten du ejerzituen Jaunak, eta abere erren, eta eri bat eskeñtzen dezute; eta ostu dezutenetik eskeñtza bat nere aurrean jartzen dezute. Eta, zer? Zuen eskutik ontzat artuko al det nik?

        14. Madarikatua izango da engañalaria, zeñak idukirik bere artaldean aitzakia gabeko abere bat, eta eginik boto bat, aitzakiadun abere bat eskeñtzen diona Jaunari, zeren ni errege andi bat naizan, esaten du ejerzituen Jaunak, eta erreñuen artean nere izena beldurgarria dan.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta orain zuekgana, o apaizak, itz oiek zuzentzen dirade:

        2. Baldin ez badezute aditu nai nik esaten dizutedana, eta ez badezute jarri nai zuen biotzetan nere izenari gloria ematea, esaten du ejerzituen Jaunak, nik bialduko det zuen gañera premia, eta madarikatuko ditut zuen ondasunak, eta madarikazioa beren gañera aurtikiko det, zuek nerekin oroitu ere etzeratelako.

        3. Begiratu ezazute nik doañaren besonda aurtikiko dizutedala, eta arpegira botako dizutet zuen jai andietako zimaurra, eta bera bezela zapalduak izango zerate.

        4. Eta jakingo dezute nik bialdu nizutela mandatu au, izan zedin nere elkartasuna Lebirekin, esaten du ejerzituen Jaunak.

        5. Nere elkartasuna berarekin, bizitza eta pakeko elkartasuna izan zan, eta nik nere beldur santua eman nion, eta bera nere beldur izan zan, eta nere izenera dardaraz jartzen zan.

        6. Errege-egiaren legea bere aoan, eta bere ezpañetan gezurrik etzan arkitu. Pakean eta berdintasunean nerekin ibilli zan, eta askori gaiztakeriatik alde erazi zion,

        7. Zeren apaizaren ezpañetan jakinduriaren gordeleku batek egon bear duen, eta bere aotik legea ikasiko dute; ejerzituen Jaunaren aingerua bera dan ezkero.

        8. Baña zuek bidetik alde egin dezute, eta askori gaitzerako bidea eman diozute, legea ausi erazitzen diezutela egin zenduten, Lebiren elkartasuna utsean gelditu zedilla, esaten du ejerzituen Jaunak.

        9. Argatik, nola zuek nere bideai ez diezuten jarraitu, eta legea kunplitzean begiratu zenduten zeñ, zeñ dan; nik ere mezpreziagarriak eta zatarrak erri guztien aurrean egin zaituztet.

        10. Zer bada? Gure guzioen aita, bat ez al da? Ez al da Jaungoiko bat, izatea eman diguna? Zergatik bada gutatiko bakoitzak bere anaia mezpreziatzen du, gure gurasoen elkartasuna ausitzen duela?

        11. Judak fedea ausi zuen, nazkak erreñatu zuen Israelen eta Jerusalenen; zeren Judak kutsutu zuen Jaunaren santutasuna, berak maitatua, eta jainko arrotz baten alabakin egon zan ezkonduta.

        12. Argatik Jaunak arras kenduko du Jakoben etzauntzetatik au egiten duen gizona, maesua eta diszipulua, eta ejerzituen Jaunari doañak eskeñtzen diozkana.

        13. Eta oraindikan geiago egin dezute, Jaunaren aldarea malkoz, negarrez, eta suspirioz estali dezute; alako moduan, non, ez ditut nik nere begiak itzuliko sakrifizio batera ere, eta ez det ere zuen eskuetatik artuko bigundu nazakean gauzarik.

        14. Zuek ordea esan zenduten: Eta, zergatik? Zeren Jauna (erantzuten du Jaungoikoak) testigu izan zan zure artean eta zure lenengo edadean artu zenduen andrearen artean, zeñ mezpreziatu zenduen; izanik bera zure laguna, eta zure esposa, egindako elkartasunaren bitartez.

        15. Zer bada? Ez al zuen bera egin, arako Jaun, bat bakarra danak? Eta, ez al da bera, bere espirituaren zatitxo bat? Eta ark Bakarrak, zer da nai duena Jaungoikoaren semeak idukitzea baizik? Gorde ezazute zuen espiritua, eta zure gazte denboran artu zenduen emaztea, ez ezazu mezpreziatu.

        16. Gorroto diozunean, utzi ezazu, esaten du Israelko Jaun Jainkoak: baña gaiztakeriak estaliko zaitu guztia, soñekoak estalitzen zaituen bezela, esaten du ejerzituen Jaunak. Zaitu ezazute, o senarrak, zuen espiritua, eta ez ezazute zuen emaztea mezpreziatu.

        17. Gogaikarriak izan zerate zuek Jaunarentzat zuen izketakin, eta alaere esaten dezute: Zertan gogaiterazi diogu? Esaten zabiltzaten gauza orretan, obra gaiztoak egiten dituen guztia, ori Jaunaren begietan ona da, eta ori du bere gogokoa, eta ori ala ez bada, justizia egiten duen Jaungoikoa, non arkitzen da?

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Ona emen non nik nere aingerua bialtzen dedan, zeñak nere aurrean bidea prestatuko duen. Eta bereala etorriko da bere Tenplora, zuek billatzen dezuten Agintzallea, eta zuek nai dezuten Testamentuko aingerua. Ikusi ezazute ortxe nola datorren, esaten du ejerzituen Jaunak.

        2. Eta, nork pensatu dezake, bere etorrerako egunean zer gertatuko dan? Eta, zeñ gelditu liteke berari begiratzeko? Zeren bera, urtzen duen su bat bezelakoa izango da, eta batanarien belarra bezelakoa.

        3. Eta eseriko da, zillarra urtu eta garbitzeko bezela, eta onela Lebiko semeak garbituko ditu; eta urrea eta zillarra bezela sukatillutuko ditu; eta berak justiziarekin Jaunari doañak eskeñiko diezte.

        4. Eta orduan izango da Judako eta Jerusalengo eskeñtza Jaunaren gogokoa, lenbiziko gizaldietan eta anziñako denboretan bezela.

        5. Eta zuekgana alderatuko naiz, zuek juzgatzeko; eta ni laster testigu izango naiz, sorgiñen, adulteroen, eta gezurrezko juralarien kontra, eta alogerekoak beren alogera gabe utziten dituztenen kontra; eta andre alargunak, eta umezurtzak, eta arrotzak mendean jartzen dituztenen kontra, nere beldurrikan batere gabe, esaten du ejerzituen Jaunak.

        6. Zeren ni Jauna naizan, eta aldaezgarria; eta argatik zuek, o Jakoben semeak, etzerate konsumituak izan.

        7. Zuen gurasoen denboretatik alde egin bezenduten ere nere legeetatik, eta zaitu ez baziñituen ere. Biurtu zaitezte onezkero nigana, eta ni biurtuko naiz zuekgana, esaten du ejerzituen Jaunak. Baña zuek esaten dezute: Zer da egingo deguna, zugana biurtzeko?

        8. Gizon batek bere Jaungoikoari iraiñak egin bear al diozka? Zuek berriz neri iraiñak egin dizkidazute. Eta esaten dezute: Nola iraiñak egin dizkizugu? Amarrenai, eta primiziai dagozkien gauzetan.

        9. Argatik daukazute gareztiaren madarikazioa, eta zuek, erreñu guztiak, iraiñak egiten dizkidazute.

        10. Ekarri ezazute amarren guztia aletegira, nere etxekoak zer jan iduki dezaten, eta gero probatu nazazute onen gañean, esaten du Jaunak, idikitzen ez badizkizutet nik zeruko ataskak, eta bedeikazioak zuen gañera ugaritasunarekin isurtzen ez baditut.

        11. Eta zuekgatik errierta egingo diot nik ar iretsitzalleari, eta ez ditu ustelduko zuen lurreko frutuak; eta ez da landaetan egongo solla dan mastirik, esaten du ejerzituen Jaunak.

        12. Eta erreñu guztiak doatsuen izena emango dizkizute, zeren zuen lurra bere gurariz egoteko diña izango dan, esaten du ejerzituen Jaunak.

        13. Zuen izketa gaizto nere kontrakoak, indarra artu zuten, esaten du Jaunak.

        14. Eta zuek esaten dezute: Zer da zure kontra itz egin deguna? Esan dezute: Alperrik serbitzen da Jaungoikoa. Eta, zer onera atera degu guk, bere aginduak gordetzeaz, eta jarraitzeaz tristezaz beteak geundela ejerzituen Jaunaren bideari?

        15. Argatik orain urgullutsuai, doatsuak ots egiten diegu; zeren gaizki bizi diradela, egin dituzte irabazi andiak, eta Jaungoikoari aupadaka ari dirade, eta alaere ongi gelditzen dirade.

        16. Orduan Jaungoikoaren beldurra daukatenak, batzuek besteakin izketan egon ziraden. Eta Jaungoikoa arretaz egon zan, eta aditu zuen; eta eskribatua izan zan bere aurrean oroipeneko liburu bat, Jaungoikoaren beldur diradenen, eta bere izen santua biotzean daukatenen alde.

        17. Eta berak, esaten du ejerzituen Jaunak, egun artan, zeñean nik egiztatuko ditudan nere asmazioak, nere erria izango dirade; eta barkatuko diet, gizon batek bere seme, bera serbitzen duen bati, barkatzen dion bezela.

        18. Eta zuek orduan beste iritzi batekoak izango zerate, eta ezagutuko dezute, justoaren eta gaiztoaren artean, eta Jaungoikoa serbitzen duenaren, eta serbitzen ez duenaren artean arkitzen dan desberdintasuna.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Zeren ona emen non allegatuko dan egun hura, labe erazeki baten antzekoa. Eta urgullutsu guztiak, eta gaizto guztiak, mulloa bezelakoak izango dirade; eta etorri bear duen egun hurak erreko ditu, esaten du ejerzituen Jaunak, sustrairik, ez landarerik batere utzi gabe.

        2. Baña zuentzat, nere izen sanduaren beldur zeratenentzat, justiziako eguzkia jaioko da, zeñaen egoen azpian salbazioa dagoan, eta zuek kanpora aterako zerate eletaldeko idiskoak bezela.

        3. Eta zapalduko dituzute gaizto auts biurtuak, zuen oñen oñazpien azpian, ni obretan ari naizan egunean, esaten du ejerzituen Jaunak.

        4. Oroitu zaitezte Moises nere serbitzariaren lege, Israel guztiarentzat Horeben eman nionarekin, zeñean nere aginteak, eta aginduak dauden.

        5. Ona emen non nik Elias profeta bialduko dizutedan, Jaunaren egun andi eta ikaragarria etorri dedin baño lenago.

        6. Eta berak gurasoen biotza semearenakin bilduko du; eta semeena gurasoenakin, etortzen naizanean, ez dezadan nik lurra madarikazioarekin zauritu.

 

aurrekoa hurrengoa