www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

JAKINDURIAKO LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Justizia maitatu ezazute, lurra juzgatzen dezutenak. Iduki ezazute Jaunagatik iritzi ona, eta biotzeko tolesgabetasunean billatu ezazute.

        2. Zeren tentatzen ez dutenak, arkitzen dute; eta beragan fedea daukatenai, agertzen zaiote,

        3. Zeren gogorazio gaiztoak, Jaungoikoagandik berezitzen dute; eta bere eskubide probatuak, zuzentzen ditu zentzugabeak,

        4. Zeren anima gaiztoan ez da jakinduria sartuko, eta ez da ere egotez egongo, bekatuaren mendean dagoen gorputzean.

        5. Zeren erakutsiak ematen diozkan Espiritu Santuak, iduripen utsetatik iges egingo du, eta alde egiten du, adimen gabeko gogorazioetatik, eta ofendituko da, gero etorriko dan gaiztakeriarekin.

        6. Egiaz, izanik dan bezela, Jakinduriako Espiritua guzia ontasuna, ez ditu kastigu gabe utziko gaizkiesalearen ezpañak; zeren Jaungoikoa da bere barrendiko guraen testigua, eta da, bere biotzaren egiazko aztertzallea, eta bere mingañaren aditzallea.

        7. Zeren Jaunaren Espirituak mundu guztia betetzen du, eta nola gauza guztiak konprenditzen dituen, dauka boz baterañoko ezaguera.

        8. Argatik ez ditzaioke ezkutatu, gauza gaiztoak esaten dituena, eta ez du ere igesik egingo, juizio bengatzalletik.

        9. Zeren gaiztoaren gogorazioen galdetaldea egingo da, eta bere itzak Jaungoikoaren belarrietara allegatuko dirade, bere gaiztakerien kastigurako.

        10. Zeren Jaungoikoaren belarri zelotsuak, guztia aditzen du, eta ez dizaioke ezkutatu murmurazioen otsa.

        11. Kontu bada, gorde zaitezte murmuraziotik, zeñak utsa balio duen, eta alderazi zaiozute mingañari gaizki esatetik; zeren itz ezkutatua ere, utsera ez da joango, eta gezurra esaten duen aoak, anima iltzen du.

        12. Ez ezazute arazoz billatu eriotza zuen bizitzeko errakuntzan, eta ez ezazute ere galmena irabazi, zuen eskuetako lanakin.

        13. Zeren Jaungoikoak etzuen eriotza egin, eta ez da ere poztutzen bizien galmenarekin.

        14. Zeren gauza guztiak egin zituen izan zitezen, eta egin zituen osasungarriak munduan ernetzen diraden gauza guztiak, eta ez dago beretan galmenduko pozoirik, ez infernuetako erreñurik lurrean.

        15. Zeren justizika betikoa, eta illeziña da.

        16. Baña gaiztoak eskuakin, eta itzakin ots egin zioten; eta adiskidetzat idukirik, etorri ziran usteltzera, berarekin elkartasuna egiteraño, zeren bere aldamenekoak izateko diña diraden.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Zeren esan zuten, beren artean pensatzen ari ziradela ez ongi: Laburra eta iguitsua da gure bizitzako denbora; eta ez dago gozotasunik gizonaren atzenean, eta ez da ere ezagutu, infernuetatik itzuli danik,

        2. Zeren ezerere ezetik jaioak gera; eta onen ondoan izango gera, izan ez bagiña bezelakoak, zeren kea da asnasa gure sudurretan; eta izketa txinpart bat, gure biotza igitzeko,

        3. Zeñ itzalirik, gure gorputza errautsa izango da, eta espiritua, aize mea bezala zabalduko da, eta gure bizitza iragoko da odeiaren aztarna bezela, eta desegiña izango da, eguzkiaren errañuak igeserazitzen dion, eta bere beroak estututzen duen lañoa bezela.

        4. Eta gure izena denborarekin aztuta geldituko da; eta iñork ere ez du gure obren oroipenikan idukiko.

        5. Zeren gure bizitzako denbora, iragotzen dan itzal bat da, eta ez dago ere itzulierarik eriotzaren ondoan, zeren zigillu ipintzen zaio, eta iñor ere ez da atzera biurtzen.

        6. Atozte bada, eta gozatu gaitezen, orain dauzkagun ondasunetan, eta urduriz egin dezagun nai deguna mundu onetako gauzakin gazte denboran bezela.

        7. Ardo onez, eta lurrinkaiz bete gaitezen; eta ez bizagu irago denboraren lorea.

        8. Arrosaz koroatu gaitezen, zimeldu ditezen baño lenago, ez bedi gelditu landarik, beratatik gure lujuria irago ez danik.

        9. Gure artetik bat ere ez bedi gelditu, gure lujurian nastu gabetanik, edonun utzi ditzagun pozaren ezagungarriak, gure primutsa eta guri dagokiguna au dan ezkero.

        10. Gaizki erabilli dezagun justo beartsua, eta ez dizaiogun pakean utzi andre alargunari, eta ez dizaiegun ere lotsaz begiratu, egun asko dauzkan zarraren ille zuriai.

        11. Gure indarra izan bedi justiziako lege bakarra; zeren argalak, ikusten danez, deus ez du balio.

        12. Jarri dizaiozkagun bada lazoak justoari, guretzat utsa balio duena dalako, eta gure obrai kontra egiten diotena, eta arpegian ematen digu legearen kontrako bekatuakin; eta kentzen digu gure kleitua zabaldurik gure gaiztakerien berriak.

        13. Berriz eta berriz esaten du Jaungoikoaren jakinduria daukala, eta berak bere buruari Jaungoikoaren semearen izena ematen dio.

        14. Gure gogorazioakgatik gaizki esaka ari da.

        15. Ikusi ere ezin degu; zeren bere bizitza ez da besteenaren antzekoa, eta bere bideak txit desberdiñak dirade.

        16. Begiratzen digu, utsa balio degun eta farragarriak bezela; eta gure bideetatik alde egiten du, loikerietatik bezela; naiago du justoak eriotzako orduan itxedotzen dutena; eta gozatzen da Jaungoikoa bere Aitatzat idukitzean.

        17. Ikusi dezagun, bada, bere izketak egiazkoak ote diran, eta probatu dezagun, zer etorriko ote zaion, eta jakingo degu nolakoak izango diran beste atzenak.

        18. Zeren Jaungoikoaren seme egiazkoa baldin bada, berak zaituko du, eta libratuko du etsaien eskuetatik.

        19. Lotsariz eta oñazez txit bete dezagun, jakin dezagun bere otsantasuna, eta bere iragopena probatu dezagun.

        20. Eriotzarik desonragarrienera kondenatu dezagun. Bada bere itzen araura, idukiko du nork begiratu dizaion.

        21. Alako gauzak pensatu zituzten, eta alako errakuntzetan aritu ziran, zeren beren gaiztakeriak itsutu zituen.

        22. Eta etzituzten aditu Jaungoikoaren gauza ezkutuak, eta etzuten ere sinistu justoarentzat ordañik zegoela, eta etzuten ere kontuan iduki, anima santentzat prestatua zegoen gloria.

        23. Zeren Jaungoikoak egin zuen gizon ezerereztu eziña, eta bere irudiaren antzera egin zuen.

        24. Baña deabruaren ondamuagatik, sartu zan eriotza munduan.

        25. Eta bera imitatzen dute, bere aldamenekoak diradenak.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Justoen animak berriz Jaungoikoaren eskuetan daude, eta eriotzaren oñazeak ez die ukiturik, egingo.

        2. Zentzugaben (sic) begiai iduritu zitzaien iltzen ziradela; eta beren irteerari mundu onetatik, begiratu zitzaion zorigaitz bati bezela,

        3. Eta berak egiten duten bideari gugandik alde eginda, ezereztutzea; berak berriz pakean daude.

        4. Eta gizonen aurrean oñazeak irago bazituzten ere, beren itxedopena betiko bizitzaren ziurtasunez betea dago.

        5. Beren naigabea ariña izan da, eta beren ordaña izango da andia; zeren Jaungoikoak probatu zituen; eta bere diñak arkitu zituen.

        6. Probatu zituen urrea sukatilluan bezela, eta ontzat artu zituen beretzat eskeñtza osoa bezela; eta bere denboran saria emango zaie.

        7. Orduan justoak eguzkiak bezela argi egingo dute, eta kañaberadi batean korrika dabiltzan txinpartak bezela, ala egan ibilliko dirade toki batetik bestera.

        8. Erreñuak juzgatuko dituzte, eta izango dirade errien Jaunak; eta Jaunak berakin beti erreñatuko du.

        9. Beragan sinistutzen dutenak, egin adituko dute; eta amorioan leialak, atsedengo dute beragan, zeren doaia eta pakea bere autuentzat da.

        10. Gaiztoak, berriz, pensatu zutenaren araura, kastigua idukiko dute: justoa dana mezpreziatu zutenak, eta alde egin zutenak Jaunagandik.

        11. Zeren doakabea da, jakinduria eta erakutsia botatzen dituena, eta alperra da beren itxedopena, eta lanak frutu gabeak, eta beren obrak utsa balio dutenak.

        12. Beren emazteak zentzugabeak dirade, eta beren semeak txit gaiztoak.

        13. Madarikatua beren arraza; doatsua andre soilla; eta orbangabekoa, bere oeari garbi iraunerazi diona; zeren berak artuko du bere kastidadearen ordaña, Jaungoikoak anima santak bisitatzen dituenean.

        14. Berebat oraindikan doatsuagoa txikiratua, zeñaen eskuak ez duten gaiztakeriarik egin, eta zeñak ez duen gauza gaizto eta Jaungoikoaren kontrakorik pensatu; zeren emango zaio bere leialtasunagatik doai balio andiko bat, eta laguntza txit gogoko bat Jaungoikoaren tenploan.

        15. Zeren gloriaz betea da lan onen frutua; eta jakinduriaren sustraia, ez da beñere leortzen.

        16. Adulteroen semeak berriz, ez dirade edade andira allegatuko, eta oe gaiztoko arraza, desegiña izango da.

        17. Eta bizitza luzekoak balirade ere ezereztzat idukiak izango dirade, eta beren atzeneko zartza, honra gabea izango da.

        18. Eta lenago ilko balirade, ez dute idukiko itxedopenik, ez atsegiñezko itzik ezagerako egunean.

        19. Zeren gaiztoen arrazak, atzen txit zorigaiztoko bat dauka.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. O ze ederra dan leñu garbia argitasunarekin! Bada bere oroipena illeziña da, dalako ezaguna Jaungoikoaren aurrean, eta gizonen aurrean.

        2. Aurrean dagoenean, imitatzen dute; eta alde egiten duenean, bere falta ezagutzen da, eta koroatuta dago beti garaipenez betea, irabazten duela ordaña garbitasunaren gañeko erriertetan.

        3. Gaiztoen talde ugaritua berriz, ez da mesedegarria izango, eta urtume bortak ez dute sustrai zakonik botako, eta sendotasun iraunkorrik ere ez dute idukiko.

        4. Eta denbora zati batean moteak botatzen badituzte errametan, nola sendo ez dauden, aizeak mugituak izango dirade, eta aize geiegiak sustraitik ateratuak.

        5. Argatik beren erramak ausiak izango dirade, osoz egin ditezen baño lenago; eta beren frutuak ezertarako ere gaiezak, eta latzak jateko, eta ezertarako ere ez onak.

        6. Zeren amets gaiztoetatik jaiotzen diraden semeak, gaiztakeriaren testiguak dirade, gurasoen kontra galdetzen zaiotenean,

        7. Justoa berriz goiz-eriotzak arrapatua balitza ere, atsedenean egongo da.

        8. Zeren ez egun askoak, ez urte askoak ez dute egiten zartza beneragarria, bada gizonaren ille zuriak, bere asmo zentzuz beteak dirade,

        9. Eta zartzako edadea, obengabeko bizitza da.

        10. Jaungoikoaren gogokoa zana, berak maitatua izandu zan, eta bekatarien artean bizi zala beste toki batera eramana izandu zan.

        11. Arrapatua izan zan, gaiztakeriak bere aditzari alde erazi etzitzaion, edo irudi utsak bere anima engañatu ez zezan.

        12. Zeren urgulleriaren llilluramenduak illuntzen ditu gauza on egiazokak, eta gurarien iraupenik ezak, goibetzen du tolesgabearen iritzia.

        13. Bizitu izan zan denbora gutxian, ibilli zan denbora luzeetako bideetan.

        14. Zeren bere anima Jaungoikoaren gogokoa zan; argatik agudo ibilli zan ateratzeko bere gaiztakerien erditik. Erriak berriz ikusirik, eta ez aditurik, eta ez oarturik ere beren biotzetan alako gauzak,

        15. Jaungoikoaren grazia, eta errukia daudela bere santuen gañean, eta bere begirakunea autatuen gañean.

        16. Justo illak berriz kondenatzen ditu gazito biziak, eta gaztetasun laster bukatuak, gaiztoaren bizitza luzea.

        17. Zeren ikusiko dute gizon jakintsuaren atzena, eta ez dute adituko, zer gogoratu duen Jaungoikoak beragatik, eta zergatik Jaunak toki seguruan ipiñi duen.

        18. Ikusiko dute, eta mezpreziatuko dute; Jaunak berriz berai irri egingo diote.

        19. Eta oien ondoan, onra gabe ilko dira, eta beti egongo dira illen artean desonraz beteak, zeren eztanda eragingo diote itzikan gabe anditutua, eta zimenduetatik mugituko ditu, eta txit soillduak izango dirade.

        20. Eta agertuko dirade izuz beteak beren bekatuen kezkaz, eta beren gaiztakeriak jaikiko dirade beren kontra, berak salatzeko.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Orduan justoak sendotasun andiarekin egongo dirade, berak antsiaz bete zituztenen, eta beren lanen irabazia kendu ziotenen kontra.

        2. Zeñak ikusirik, beldur ikaragarri batez naasiak izango dirade, eta arrituko dirade, berak itxedotzen etzuten berealako salbazioarekin,

        3. Beren barrenen esaten dutela, damutuak daudela, eta espirituko atsekabearekin negar egiten dutela: Oiek dirade, beste denbora batean iduki giñituenak farragarritzat, eta gure irainen tokitzat.

        4. Guk erook gendukan beren bizitza zorakeriatzat, eta beren atzena onragabekotzat.

        5. Ona emen nola kontatuak izan diran Jaungoikoaren semeen artean, eta beren egoera da santuen artean.

        6. Beraz egiaren bidea utsegin degu, eta justiziako argiak ez digu argi egin, eta aditzako eguzkia ez da guretzat jaio.

        7. Gaiztakeria eta galmeneko bidean nekau gera, eta bide aldapatsuetatik ibilli gera, eta Jaunaren bidearen berririkan ez degu iduki.

        8. Urgulleriak zer serbitu izan digu? Edo gure aberastasunetan arrokeriaz gozatzek zer onera ekarri digu?

        9. Gauza guzi aiek irago ziraden itzala bezela, eta korrika dijoan mandataria bezela,

        10. Edo itsasoko bagen artetik dijoan ontzia bezela, zeñaen aztarnarik, bein irago ezkero, ez diteke arkitu, ez bere killak egin duen biderik bagetan,

        11. Edo airetik aldamen batetikan bestera egan dijoan egaztiaren gisara, zeñak irago duen bidearen aztarnarikan batere ez dan arkitzen, baizik bakarrik egoakin azotatzen duen aize ariñaren otsa, eta urraturik aizea bere egoen indarrarekin, irago zan egok gora eta beera zerabiltzala, eta onen ondoan ez da arkitzen bere bidearen aztarnarik batere,

        12. Edo toki izendatu baten kontra aurtikitako saieta bat bezela, aize berezitua bera beragan bereala zarratzen da, alako moduan, non, ez daki iñork nondik irago dan.

        13. Ala gu ere, jaiota bereala, izate gabetanik gelditzen gera; eta egiaz bertutearen siñalerikan batere ezin genduen erakutsi, baizikan gure gaiztakerian izandu giñan utsera biurtuak.

        14. Onelako gauzak esan zituzten infernuan, bekatu egin zuten oiek.

        15. Zeren gaiztoaren itxedopena da, aizeak daraman goroldioa bezela; eta itsasandiak zabaltzen duen apar mea bezela; eta aizeak desegiten duen kea bezela; eta iragotzen dan egun batean ostatuz dagoen baten oroipena bezela.

        16. Justoak ordea beti biziko dirade, eta beren ordaña Jaunagan dago, eta beren gogorazioa txit Goratuagan.

        17. Argatik Jaunaren eskutik artuko dute onrazko erreñoa, eta edertasunezko koroa, zeren bere eskuiearekin estaliko ditu, eta bere beso santuarekin zaituko ditu.

        18. Bere zelo guziaz armatuko da, eta berak egindako gauza guziak ere armatuko ditu, bere etsaien benganza artzeko.

        19. Artuko du justizia soiburnitzat, eta utsik ez dezaken juizioa burantzatzat.

        20. Artuko du ezkutu, ezer sartu ezin litzakiontzat, zuzentasuna,

        21. Bere aserre, bigundu ez lezakeanarekin egingo du Jainkoak lanza zorrotz bat, eta mundu guztia berarekin ariko da gudan, zentzugabekoen kontra.

        22. Berakgana zuzen joango dirade oñazkarren tiroak, zeñak aurtikiak izango diraden odeietatik uztai, ongi prestatutako batetikan bezela, eta ondoren etorriko dirade toki izendatu batera.

        23. Eta arria egiten duen aserreak, aurtikiko du kaskabar andia, urgulleriaz jaikiko dirade beren kontra itsasoko bagak, eta ibaiak batean aserrearekin joango dirade korrika.

        24. Birtutearen espiritua jaikiko da beren kontra, eta aize bunbadak bezela barreiatuko ditu, eta bere gaiztakeriak, eremu biurtuko du lur guztia, eta gaiztakeriak goibetuko ditu andizkien esertokiak.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Obeagoa da jakinduria, indarrak baño, eta gizon zentzunduna, sendoa baño.

        2. Entzun ezazute, bada, erregeak, ikasi ezazute zuek lur guztiko Juezak.

        3. Eman zaiozkazute belarriak nere itzai zuek, erriak zuzentzen dituzutenak; eta erreñoen ugaritasunean gozatzen zeratenak,

        4. Zeren Jaunak emana izan zatzute eskubidea, eta txit Goratuak indarra; zeñak galde egingo dizuten zuen obren gañean, eta egingo du gogorazioen billakuntza zorrotza,

        5. Zeren izanik bere erreñuko ministroak, etzenduten zuzen juzgatu, eta etzenduten zaitu justiziako legea, eta etziñaten ere ibilli Jaungoikoaren borondatearen araura.

        6. Izuarekin eta batbatean agertuko zazute, zeren besteen gañean eskubidea dutenak, txit gogorkiro juzgatuak izango dirade.

        7. Zeren txikitxoarentzat badago urrikaltasuna; andizkiak ordea, andizkiro penatuak izango dirade.

        8. Zeren Jaungoikoak ez du batere juzgatu gabe utziko, eta ez da ere iñoren aunditasunen beldur izango, zeren berak txikia, eta andia egin zituen, eta berak guzien ajola berdiña dauka.

        9. Alaere andiagoai kastigu andiagoak itxaroten die.

        10. Zuekgana bada, o erregeak, nere arrazoe oiek zuzentzen dirade, jakinduria ikasi dezazuten, eta irrist egin ez dezazuten.

        11. Zeren obra justoak justiziaz egiten dituztenak, justotzat emanak izango dirade; eta au ikasten dutenak, zer erantzun arkituko dute.

        12. Iduki ezazute bada nere itzen guraria, maitatu itzatzute, eta jakinduria idukiko dezute.

        13. Zeren argitsua da jakinduria, eta beñere zimeltzen ez dana, eta aisa ikusten dute, maitatzen dutenak, eta arkitzen dute, billatzen dutenak.

        14. Aurreratzen zaiote, bere gura daukatenai, bera aurrean jartzen zaiotela.

        15. Goizean goiz jaikita bera billatzen duenak, ez du izango nekerikan zer artu, zeren bere ateetan eseria arkituko du.

        16. Erabiltzea bada gogorazioa jakindurian, da zentzu osoa idukitzea, eta bere amorioz bellan dagoena, laister arkituko da atsedenean.

        17. Zeren berak ingurutzen ditu, bere diña diradenak billatzen dituela, eta bideetan pozez agertzen zaiote, eta garai guzietan bidera irtetzen die.

        18. Zeren bere asiera, jakintsua izateko gura txit egiazko bat da.

        19. Ikasteko alegiña egitea, da jakinduria maitatzea. Maitatzea, bere legeak zaitzea da, eta lege oiek zaitzea, garbitasun osoa da.

        20. Garbitasun osoak, Jaungoikoagana alderatzen du.

        21. Eta ala jakinduriaren gurariak, betiko erreñura zuzentzen du.

        22. Arkitzen badezute bada gozatunik, o errietako erregeak, tronu eta zetroetan, jakinduria maitatu ezazute, beti erreñatu dezazuten.

        23. Jakinduriaren argia maitatu ezazute, errien agintaritza daukazuten guziok.

        24. Adiraziko dizutet zer dan jakinduria, eta nola egiña izan zan, eta ez dizkizutet ere ezkutatuko Jaungoikoaren misterioak, baizik berak ongi ezagutzeko alegiña egingo det, beren jaiotzaren asieratikan; eta argitan ipiñiko det beren jakinduria, egia ezkutatu gabe.

        25. Ez naiz ere bidean ibilliko, ondamuz guzia usteltzen danarekin, zeren alako gizon bat, ez da jakinduriaren partale izango.

        26. Gizon jakintsuen ugaritasuna, munduaren zorintasuna da, eta errege jakintsu bat, bere erriaren sendotasuna.

        27. Argatik nere itzakin jakintsuak egin zaitezte, eta zuen onerako izango da.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Ni ere egiaz gizon ilkorra naiz, besteen antzekoa, eta lurrarekin egiña izandu zan, lenbiziko gizonaren jatorrikoa, eta amren sabelean artu nuen aragiaren irudia.

        2. Amar illabeteko denboran izan nintzan, odol gogortuz, eta gizonaren izatez egiña, loaren gozotasunak ere onetarako laguntzen zuela.

        3. Eta jaio nintzanean, besteak bezelako aizeaz asnasa artu nuen, eta guztiak oi diraden lurraren gañera erori nitzan, eta nere lenbiziko boza, beste aur guztiena bezela, negarrezkoa izan zan.

        4. Pisoialetan, eta ajola andiakin azi ninduten,

        5. Zeren erregeetatik batek ere ez du, au baño beste jaiotzako asierarik iduki.

        6. Bat da, bada, guztientzat bizitzako sarrera, eta irteera elkarren antzekoa da.

        7. Argatik iduki nuen zentzuaren gura, eta emana izan zitzadan, eta ots egin nion jakinduriaren espirituari, eta nigana etorri zan.

        8. Eta erreñoen, eta esertokien aurretikan ipiñi nuen, eta uste izan nuen ondasunak berarekin irudituta, utsa diradela.

        9. Eta arri baliotsuak ere ez nituen berarekin berdindu; zeren urre guztia bere aldamenean ipinita, ondar piska bat da, eta zillarra bere aurrean, basatza bezela idukia izango da.

        10. Osasuna, eta edertasuna baño geiago maitatu nuen, eta erabaki nuen argitzat idukitzea, zeren bere argitasuna ez dezake itzali.

        11. Eta gauza on guztiak berarekin batean etorri zitzazkidan, eta kontatu ez dezaken adina aberastasun bere eskuz.

        12. Eta gauza guzietan bozkariotu nintzan, zeren jakinduria onek zuzentzen ninduen; eta ez niekien, gauza guzi oien ama nola zan.

        13. Asmazio gabe ikasi nuen, eta ondamu gabe irakurten det, eta bere ondasunak ez ditut ezkutatzen.

        14. Zeren dan gizonentzat mugarikan ez duen tesoro bat, berarekin baliatu diradenak, Jainkoaren adiskidetasunaren partale egiñak izan dirade, alabagarriak erakutsiaren doañakgatik.

        15. Neri Jainkoak eman dit, uste dedana esatea, eta artu ditudan doanen diña diraden gogorazioak idukitzea; zeren jakinduriaren zuzentzallea bera dan, eta jakintsuai erakutsiak ematen dizkiena.

        16. Zeren bere eskuetan ala gu, nola gure itzak, eta gure jakinduria guztia, eta lanetako argitasuna, eta irakasdea.

        17. Zeren berak eman zidan neri gauza oien jakinduria egiazko; zeñak diraden, jakin dezadan nola dagoen mundua, eta bertako gauzen indarra,

        18. Denboren asiera, eta bukaera eta barrena, eta urtearen zatien aldakuntzak, eta denboren goraberak,

        19. Urtearen joanera, eta izarren tokiak,

        20. Abereen izateak, eta pistien sumintasunak, aizeen indarra, eta gizasemeen gogorazioak, landaren desberdintasuna, eta sustraien birtuteak,

        21. Eta ikasi nituen, ezkutatuak, eta agertu gabe dauden gauza guztiak, zeren eman zizkidan erakutsiak jakinduriak, gauza guztien egillea danak.

        22. Zeren beragan dauka egoteko tokia aditzako espirituak, zeñ dan santua, bakarra, asko eratakoa, mea, zurra, ariña, orbangabea, utsik ez dezakena, bera, gauza onen maitatzallea, ziurra, zeñi ezerk ere ez dion eragozketarik ipintzen, ongikillea,

        23. Gizonen maitatzallea, urrikaltsua, iraunkorra, sendoa, segurua, eskubide guztia daukana, guztia ikusten duena, eta espiritu guziak bere barrenen dauzkana, adikorra, garbia, mea.

        24. Zeren jakinduria, gauza mugikor guziak baño ariñagoa da: eta toki guzietara allegatzen da bere garbitasunagatik.

        25. Izanik, dan bezela Jaungoikoaren bertutearen tximist bat bezelakoa, edo Jaungoiko guzia dezakenaren jatorri uts bat bezelakoa; eta argatik gauza kutsuturik batere ez da beragan erortzen.

        26. Zeren betiko argiaren distiadura dan, eta Jaungoikoaren anditasunaren ispillu orbanikan gabea, eta bere ontasunaren irudia.

        27. Eta izanik bat bakarra, guzia dezake, eta irautzen duela beregan, gauza guziak berriztzen ditu, eta erreñoetatik isurtzen da anima santen artean, egiten dituela Jaungoikoaren adiskideak, eta profetak.

        28. Zeren iñor ere ez du Jaungoikoak maitatzen, baizik jakinduriarekin bizi dana,

        29. Zeren au da eguzkia baño ederragoa, eta izarren tokien ipiñiera guziez gañetikoa, argiarekin berdintzen bada, bera lenengo arkitzen da.

        30. Ikusirik gauak iritxitzen duela argia; baña gaiztakeriak ez du beñere garaitzen jakinduria.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Berak, bada, iritxitzen du sendotasunarekin muga batetikan besterañokoa, eta guzia biguñtasunarekin erabakitzen du.

        2. Au maitatu, eta billatu nuen gazte denboratik, eta alegiñak egin nituen nere esposatzat artzeko, eta bere edertasunaren maitatzalle egin nintzan.

        3. Txit goratzen du bere jatorri argitsua, Jaungoikoarekin daukan elkartasun itsatsiak, eta gañera gauza guzien Jaunak adirazi du maitatzen duela.

        4. Zeren bera dan Jaungoikoaren jakinduriaren erakuslea, eta bere obraen autatzallea.

        5. Eta baldin bizitzan ondasunen gura iduki oi bada, zer gauza aberatsagorik jakinduria baño, zeñak gauza guztiak egiten dituen?

        6. Eta mañarekin egiten badirade obrak, nork jakinduriak baño obekiago erakutsi zituen arte, eta maña, orain izatea daukaten gauza oietan?

        7. Eta baldin iñork justizia maitatzen badu, onen nekeak dauzkate birtute andiak, zeren erakusten du izaten begiratua, eta idukitzen zentzua, justizia eta sendotasuna, zeñak baño mesedegarriagorik, bizitzan gizonentzat ez dagoen.

        8. Eta baldin iñork asko jakin nai badu, bera da dakiena irago dana, eta gerokoaren juizioa egiten du. Ezagutzen ditu izketen asmazio gaiztoak, eta nola askatu argudioak, badakizki siñaleak eta mirariak gertatu baño lenagotikan, eta denboretako eta gizaldietako jazoerak.

        9. Erabaki nuen, bada, neregana ekartzea, berarekin batean bizitutzeko, jakiñik bere ondasunen partale egingo nauela, eta atsegiña izango dala, nere atsekabe eta penetan.

        10. Argatik jendeen artean gloria idukiko det, eta onra zarren artean, gaztea naizala.

        11. Eta ezagutuko naute adimen argikotzat juzgatzean, eta Andizkien begietan miragarria izango naiz, eta Prinzipeak beren arpegietan agertuko dute, nola dauden nerekin arrituak.

        12. Itxedongo didate, ixillikan nagoenean, eta itz egiten dedanean, begiratuko didate, eta luzetzen naizanean nere sermoean, beren aoetan eskuak ipiñiko dituzte.

        13. Gañera, augatik idukiko det betikoirauna, eta ni ez naizanean, etorriko diradenai, betiko oroipena utziko diotet.

        14. Izango naiz errien Gobernaria, eta erreñoak nere mendean egongo dirade.

        15. Errege beldurgarriak, nere izena aditzean, ikaraz egongo dirade, jendediak ontzat idukiko nau, eta gerran izango naiz errutsua.

        16. Nere etxean sartzen naizanean, berarekin atsedena idukiko det, zeren ez bere izketak dauka mingoiztasunik, ez iguirik berarekingo artuemanak, baizik bozkarioa, eta gozotasuna.

        17. Oiek nere artean gogoratzen nituela, eta berriz ta berriz nere biotzean erabillirik, betikoirauna arkitzen zala jakinduriaren elkartasunean,

        18. Eta atsegin santu bat bere adiskidetasunean, eta tesoro agortu eziñak bere eskuen obretan, eta zentzua berarekin izketan aritutzean, eta izen ospatsua bere arrazoizko izketetan partale izatean, ingurumai nenbillan, nerekin nola iduki billan.

        19. Aur denboratik nintzan ni adimen onekoa, eta suertez anima on bat eratu zitzadan.

        20. Eta azitzen nintzala ontasunean, nere gorputzari orbanik gabetanik iraunerazi al izan nion.

        21. Eta aditu nuen bezin laister, garbi izan ez nintekeala, Jaungoikoak bere grazia ematen ez baldin bazidan, eta bera ere jakinduriarena zela, zeña zan doai au jakitea, Jaunagana zuzendu nitzan, eta erregutu nion, eta nere biotz guzitik esan nuen:

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Nere gurasoen Jaungoikoa, eta urrikaltasuneko Jauna, gauza guztiak zure itzaren bitartez egin ziñituena,

        2. Eta zure jakinduriarekin gizona egin zenduena, zuk egiñak izan ziraden gauzen Jauna izan zedin,

        3. Erabaki zezan mundu guzian egingo zana berdintasunean, eta justizian, eta egin zezan juizioa biotzeko zuzentasunean,

        4. Eman zadazu arako jakinduria, zure tronuan oi dagoena, eta zure serbitzarien artetik ez nazazu aurtiki.

        5. Zeren naizan ni zure serbitzaria, eta zure mendeko emakumearen semea, gizon argala, eta denbora gutxikoa, eta gutxi egokia juizioa, eta legeak aditzeko.

        6. Zeren baldin norbait gizonen semeen artean balitza ere aldamen guzietatik gañe-gañekoa, jakinduriak beragandik alde egiten badu, utsa balio dio.

        7. Zuk autu ninduzun zure erriaren erregetzat, eta zure seme, eta alaben Jueztzat.

        8. Eta esan zenduen, nik egingo nuela tenplo bat zure mendi santuan, eta aldare bat zure bizilekuko errian, zuk asieratikan prestatu zenduen tabernakulo santuaren antzera.

        9. Zurekin zegoela zure jakinduria, zeñak zure obrak ezagutzen dituen, zeñ zurekin arkitzen zan orduan mundua egiten zenduanean ere, eta baziekien zer zan zure begien gogokoa, eta zer gauza zan zure aginteen erakoa.

        10. Bialdu ezazu zure zeru santuetatik, eta zure anditasunaren esertokitik, nerekin egon dedin, eta nerekin ari dedin lanean, jakin dezadan nik, zer gauza dan zure gogokoa;

        11. Berak gauza guztiak dakizkian ezkero, eta aditzen duen ezkero guztia, eta zuzendu nau nere obretan zentzuarekin, eta bere eskubidearekin zaituko nau.

        12. Onenbesterekin nere obrak oniritziak izango dirade, eta zure erria justizian juzgatuko det, eta nere aitaren tronuaren diña izango naiz.

        13. Zeren, Zeñ da gizonetatik, Jaungoikoaren erabakiak jakin ditzakena? Edo, Zeñek iritxi dezake Jaungoikoak nai duena?

        14. Zeren beldurtiak dirade gizonen gogorazioak, eta gure erabakiak badezpadakoak.

        15. Zeren gorputz ustelkorraren pisuak beerontz sakatzen du anima, eta lurreko bizilekuak azpiratzen du, asko gauza gogoan darabiltzkian adimena.

        16. Eta nekez iritxitzen degu lurrean dagoena, eta lana da guretzat aurrean daukaguna arkitzea. Bada, nork idukiko du, zeruan dauden gauzen berririkan?

        17. Eta nork jakingo du zure iritzia, baldin zuk jakinduria ematen ez badiozu, eta gorengo tokitik ez badiozu bialtzen Espiritu Santua,

        18. Zeñarekin zuzenduak izan ditezen, lurrean bizi diradenen bideak, eta ikasi ditzaten gizonak, zure gogoko diraden gauzak?

        19. Zeren jakinduriagatik salbatuak izan ziran, asieratikan, Jauna, zure gogokoak izan ziran guziak.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Onek zaitu zuen, Jaungoikoak berak egiña izandu zan gizona, munduko lenbiziko aita, bera bakarra izanik egiña.

        2. Eta berak atera zuen bere bekatutik, eta eman zion eskubidea, gauza guztiak mendean idukitzeko.

        3. Onegandik gaiztoak bere sumintasunean alde egin zueneko, galdu zan, bere anaia il zuelako sumintasunagatik.

        4. Eta gero beragatik lurra urez estalia gelditu zanean, berriz ere jakinduriak sendatu zuen, zuzentzen zuela justoa zur mezpreziagarri batean.

        5. Berak orobat jendeak elkar artu zutenean gaizki egiteko, justoa ezagutu zuen, eta obenikan gabe Jaungoikoarentzat gorde zuen, eta sendo iraunerazi zion semearen urrikaltasunean.

        6. Onek justoa libratu zuen, galtzen ziraden gaiztoetatik igesi zijoanean, Pentapolisen gañera sua jetxitzen zanean.

        7. Zeñaen gaiztakeriaren ezagungarritzat, oraindikan irautzen du lurrak kea dariola, eremutua, eta zuaitzak ematen dituztela zoritu gabeko frutak, eta gatzezko emakume irudia zutik dagoena, anima sinisgaitz baten oroipenean.

        8. Zeren utzirik berak aldamen batera jakinduria, ez bakarrik etorri ziraden birtutea ez ezagutzera, baitaere utzi zioten gizonai beren jakinduriarikan ezaren oroipena, alako moduan, non, egin zituzten bekatuak ezin izan zituzten estali.

        9. Jakinduriak berriz penetatik libratu zituen onratzen dutenak.

        10. Onek eraman zuen bide zuzenetatik justoa, bere anaiaren aserretik igesi zijoanean, eta Jaungoikoaren erreñua erakutsi zion, eta eman zion satuen jakinduria, aberastu zuen bere nekeetan, eta bere lanen ordañ ugaria eman zion.

        11. Inguruan jarri ziozkaten marroetatikan libratu zuen, baitaere aberastu.

        12. Etsaietatik gorde zuen, eta engañatzalleetatik zaitu zuen, eta guda sendo bat eman zion irten zedin garaipenarekin, eta jakin zezan, gauza guztietatik sendoena jakinduria zala.

        13. Onek etzuen utzi justo, saldua zegoena, baizik bekatarietatik libratu zuen, eta berarekin lizera jetxi zan.

        14. Eta lokarrietan etzuen bakarrik utzi, erreñuko zetroa eman arteraño, eta eskubidea, bera mendean iduki oi zutenen kontra, eta berak gezurtatu zituen, gezurrak asmatu ziozkatenak, eta betiko argitsu egin zuen.

        15. Onek libratu zituen erri justoa, eta jatorri aitzakiagabea, mendean jarri nai zituzten errietatik.

        16. Jaungoikoaren serbitzariaren animan sartu zan; eta onek goibetu zituen errege beldurgarriak mirari, eta siñaleakin.

        17. Eta eman zien justoai beren lanen ordaña, eta bide miragarritik eraman zituen, eta izandu zan berentzat itzalgaia egunaz, eta izarren argia gauaz.

        18. Irago zituen itsas Gorritik beste erriberara, eta zuzendu zituen urezko mendien artetik.

        19. Beren etsaiak ordea itsasoan ondatu zituen; eta gero atera zituen itota itsasoaren ondotik. Argatik justoak eraman zituzten gaiztoen gauzak.

        20. Eta kantakin zelebratu zuten, Jauna, zure izen satua, eta guztiak batean zure esku garailaria alabatu zuten.

        21. Zeren jakinduriak mutuen aoak idiki zituen, eta egin zituen iztun ederrak aurren mingañak.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Jakinduriak berak zuzendu zituen beren obrak, Profeta Santuaren eskuz.

        2. Ibilli ziraden, iñor bizi etzan eremuetatik, eta jarri zituzten etzauntzak basomortuetan.

        3. Beren etsaiai aurkatu zitzaiezten, eta beren kontra zeudenen benganza artu zuten.

        4. Egarri izan ziran, eta ots egin zizuten , eta aitz txit goratu batetik ura emana izan zitzaten, eta egarriaren otzaroa arri txit gogor batetik.

        5. Zeren beren etsaiak kastigatuak izan ziraden gauza arekin etzeukatela urik zer edan, berarekin bozkariotu ziraden Israeltarrak, ugari zeukatela.

        6. Argatik aiek urik gabe zeudenean, artu zuten oiek mesede ain andia.

        7. Zeren egiaz agortzen ez dan ibai baten iturriaren lekuan, eman ziñien gaiztoai giza odola.

        8. Eta oiek galtzen ziradenean Hebreotar aurrak il zituztelako, eman ziñien zureai ura ugari ustekabean.

        9. Erakusten zenduela, orduan iduki zuten egarriaren bitartez, nola goratzen ziñituen zureak, ala galtzen ziñituela beren etsaiak.

        10. Zeren probatuak izan ziradenean Hebreotarrak, eta artu zutenean kastigua, egiaz urrikaltasunarekin, ezagutu zuten, nolako kastiguak iragotzen zituzten gaiztoak, aserrearekin juzgatuak izan ziradenak.

        11. Oiek egiaz probatu ziñituen, kontuan ipintzen dituzten aitak bezela; besteak berriz kondenatu ziñituen egiten ziñiozkala galdeak errege gogor batek bezela,

        12. Berdin penatuak ziradela, naiz egon aurrean, naiz toki arrotzean.

        13. Zeren kastigatuak izan ziran bi alditan naigabe eta negarrekin, iragotako gauzen oroipenagatik.

        14. Zeren aditzean besteentzat ona zala, berentzat pena izan zana, Jaunarekin gomutatu ziran, mirariturik gertaeraren atzenarekin.

        15. Ala gertatu zan arako erri eta bere gidaria, zeñai irri egiten zioten aurtikiak bezela, krudelkiro aurrak iltzera eramanak ziradenean, gertaera au irago zanean, mirariz begiratu zioten, berak ere egarria iragotzen zutela, ez justoen antzera.

        16. Eta beren idolatriako iritzi zoroen kastiguan, zeñaen araura batzuek, uts egiten zutela, adoratzen zituzten suga mutuak, edo deus balio ez duten pistiak, bialdu zenduen beren kontra bengantzan abere mutu talde bat.

        17. Ezagutu zezaten, bat bekatu egiteko nolako gauzakin baliatzen dan, oriek berok gero penatuak izan oi diradela.

        18. Zeren zure esku, guzia dezakean, iñoiz ikusi gabeko gai batekin mundua egin zuenak, ez zeukan eragozketarikan, bidaltzeko beren gañera artz, edo leoe odolgiroak,

        19. Edo pisti mota berri, ezagutzen etziradenak, sumintasunez beteak, edo suzko garrak asnasarekin botatzen zituztenak, edo kee (sic) beltza ugari zeriotenak, edo begietatik oñazkarri izugarriak aurtikitzen zituztenak.

        20. Zeñak ez bakarrik desegin zitzaketen berak egindako kaltearekin, baita izuz ill ere berak ikusita beste gabetanik.

        21. Eta gauza oiek gabetanik ere asnasa bakar batekin, illak izan zitzaketean, beren gaiztakerien kezkak persegitzen zituztela, eta barreiatuak zure birtutearen espirituaz, baña zuk gauza guztiak erabakitzen dituzu neurriz, zenbatez, eta pisuz.

        22. Zeren zuk bakarrik daukazu beti eskuen indar guztia, eta zure besoaren indarrari, nor aurkatu dizaioke?

        23. Zeren mundu guztia zure aurrean da, balantzan granotxo bat bezela, edo goizean lurraren gañera jetxitzen dan intzaren tanto bat bezela.

        24. Baña zuk guztien urrikaltasuna daukazu, guztia dezakezulako, eta gizonen bekatuak ikusiko ez baziñitu bezala egiten dezu, penitenzia egin dezaten.

        25. Zeren zuk izatea daukan guzia maitatzen dezu, eta ez diozu gorrotoz begiratzen, egin ziñituen gauzaetatik bati ere, eta baldin gauzaren bati gorroto izan baziñiozu, etzenduen beñere erabakiko, ez egingo.

        26. Eta ¿nola iraungo luke gauza batek ere, zuk nai ez bazeneza? Edo nola jarraituko luke izatearekin, zuk ots egingo ez baziñioke?

        27. Baña zuk guziai barkatzen diezu, Zeren gauza guziak diraden zureak, o Jaun, animen maitatzallea.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. O ze ona eta beraa dan, Jauna, zure espiritua gauza guztietan!

        2. Eta argatik aldizka zuzentzen dituzu uts egiten dutenak, eta kontuan ipintzen dituzu, bekatu egiten duten gauzen gañean, eta itz egiten diezu, utzirik gaitzkeria, zugan sinistu dezaten, o Jauna.

        3. Ala zure lur santuan anziña bizi ziradenak, zeñai gorroto ziñien,

        4. Zuretzat nazkagarriak ziraden obrak egiten zituztelako beren sorginkeria eta eskeñtza gaiztoakin,

        5. Eta erruki gabe beren semeak iltzen zituztelako, eta gizonen erraiak jaten zituztelako, eta iretsitzen zutelako odola zure juramentoaren erdian,

        6. Onelakoak, zeñak ziran denbora batean gurasoak eta bertan beera utziak ziraden aurren, guraso iltzalleak, galdu nai izan ziñituen gure gurasoen bitartez,

        7. Zuk maiteen zenduen lurrak, artu zitzan, Jaungoikoaren semeen maizter diñak.

        8. Baña oiei ere barkatu ziñien gizonai bezela, eta listorrak bialdu ziñiezten zure ejerzituko bidaikusleak bezela, geldika geldika desegin zitzaten.

        9. Ez ezin jarri ziñituelako gaiztoak justoen mendean armakin, edo desegin batbatean pisti odolgiroakin, edo itz garratz batekin.

        10. Baña aldizka juzgatzen ziñituela, penitenziarako lekua ematen zenduen, baziñiekien ere, beren arraza gaiztoa zala, eta berezkoa beren biurritasuna, eta beren gogorazioak ezingo zuela aldakuntzarik iduki.

        11. Zeren beren arraza asieratikan madarikatua zan, eta iñoren beldur izan gabe, beren bekatuatan luzapenak ematen ziñiezten.

        12. Zeren nork esango dizu zuri: Zer egin dezu? Edo zure juizioari, nor aurkatuko zaio? Edo nor jarriko da zure aurrean gizon gaiztoen gordetzalletzat? Edo nork kontuak artuko dizkizu, zuk egindako erreñoak galduko balirade?

        13. Zeren ez dago beste Jaungoikorik baizikan zu, gauza guziak zaitzen dituzuna, erakusteko, zure juizioetan ez dagoela justiziagabetasunik.

        14. Ez dago erregerik, ez prinziperik kontua eskatu lizazukenik, zuk galduerazi dituzunen gañean.

        15. Izanik bada zu justoa, justiziaz gauza guztiak erabakitzen dituzu; eta sinisten dezu, zure eskubideari ez dagokiola kondenatzea, kastiguaren diña ez dan hura.

        16. Zeren zure eskubidea justiziaren asiera da; eta argatik, nola gauza guztien Jauna zeran, guztiakin egiten zera biguña.

        17. Zeren zuk zure eskubidea agertzen dezu, sinisten ez dizutenean, eskubidean nagusiena zerala, eta nastutzen dezu ezagutzen etzaituztenen azarkeria.

        18. Baña zu nola guztien Jaun goratua zeran, juzgatzen dezu pake andi batekin, eta txit ongi begiratuta gobernatzen gaituzu, zeren eskuan daukazun eskubidea, nai dezunean.

        19. Zure erriari berriz erakutsi ziñion alako obrakin, izan bear dala justoa, eta biotz beraa; eta zure semeai itxedopen ona idukierazi ziñien, zeren juzgatzen dezula, leku ematen dezu bekatuen penitenziarako.

        20. Baldin bada zure serbitzarien, eta eriotzaren diña ziradenak kastigatu baziñituen alako modu onarekin begiratuta, ematen ziñiotela denbora eta lekua, zeñean alde egin zitezkean gaiztakeriatik,

        21. Nolako ajolarekin juzgatu ziñituen zure semeak, zeñaen gurasoai egin ziñiezten eskeñtza onak juramentuakin eta elkartasunakin?

        22. Eta ala erriertaren bat egiten diguzunean, gure etsaiak milla eratara azotatzen dituzu, arretaz zure ontasunean pensatu dezagun; eta juzgatuak geranean, itxedon dezagun zure urrikaltasunean.

        23. Argatik zentzugabeko eta gaiztoak bezala bizitu izan ziraden aiei ere, penarik andienak eman ziñiezten, berak adoratu zituzten gauza aien bitartez.

        24. Eta ala denbora luzean ibilli ziran bide zuzenetik alde eginda, sinistzen zutela abererik zatarrenak Jaungoikoak ziradela; eta iragotzen zutela bizitza, aurrak bezela, zentzuaren piskarik gabe.

        25. Argatik mutil eroai bezela kastigu bat eman zinien lotsariz bezela.

        26. Ondu etziradenak berriz ez lotsariakin, ez erriertakin, Jaungoikoaren diñako juzio bat iduki zuten.

        27. Zeren aserreturik padezitzen zutenarekin, eta ikusirik Jaungoikotzat zeuzkaten gauzak berak oñazkatzen zituztela, eta berak ziradela beren galmena, ezagutu zuten Jaungoiko egiazoka zala, beste denbora batean ezagutu nai izan etzutena. Argatik atzenean aurtiki zuen beren gañera atzeneko kondenazioa.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Arrokeria, eta ez besterik dirade egiaz, Jaungoikoaren jakinduria beretan arkitzen ez dan gizon guztiak, eta ikusten diraden gauza onetatik ezagutu ezin izan zutenak, Dana, eta gogoan erabilli arren obrak, etzuten ezagutu nor zan egillea,

        2. Baizik iduki zituzten Jaungoiko munduaren gobernaritzat, edo sua, edo asnasa, edo aize mugitua, edo izarren jirak, edo ur askoak, edo eguzkia, edo illargia.

        3. Beren edertasunarekin zoratuta, Jaungoikoak ziradela uste izan bazuten, ezagutu bezate, oiek baño zenbat ederragoa dan beren Jauna dana. Zeren edertasunaren asmatzalleak, gauza guzti oiek egin zituen.

        4. Edo miraritu baziraden beren bertute, eta obrakin, beretatik ezagutu bezate, oiek egin zituena, berak baño sendoagoa dala.

        5. Zeren edertasunaren eta egindako gauzaren anditasunetik, argiro etorri liteke bere Egillearen ezagerara.

        6. Baña alaere alakoak errierta gutxiagoren diña dirade. Zeren alakoak noaski uts egiten dute, Jaungoikoa billatzen dutela, eta bera arkitu nairik.

        7. Zeren billatzen duten, gogoan darabiltzatela bere obrak, eta ziertoro uste dute, onak diradela, ikusten diraden gauzak.

        8. Baña oiei ere ez zaiote barkatu bear,

        9. Zeren beren jakinduriarekin allegatu bazitezkean munduko gauzak nolakoak diraden ezagutzera, nola erraztasun andiagoarekin bere Jauna etzuten arkitu?

        10. Baña doakabeak dirade, eta illen artean daukate itxedopena, Jaungoikotzat iduki zituztenak gizonen eskuen obrak, urrea eta zillarra, artearen asmazioak, eta abereen irudiak, eta utsa balio duen arri, anziñako eskuaren lana.

        11. Nola arotz jakintsu batek ebakitzen duenean basoan aritz zuzen bat, eta kontuz ta poliki kendurik kortika guzia, eta bere artearekin baliaturik, egiten duenean mañaz bere etxeko lanetarako gai dan tresna bat,

        12. Eta kastatuko balitu lan aren kondoak jatekoa prestatzen,

        13. Eta onen gañerako, ezertarako gai ez dan, zur oker, eta korapilloz beteriko bat, joango balitza kontu andiarekin leunduaz, eta bere arte ta jakinduriarekin emango balio zerbaiten irudia, eta emango balio gizon baten antz eta sena,

        14. Edo emango balio abere baten irudia, ipintzen duela bermellondurik, eta kolore gorriz, eta berak dauzkan mantxa guztiak estaltzen dituela,

        15. Eta egingo balio berari dagokion nitxo bat, eta ipiñirik paretean, eta iltzez gogorturik,

        16. Arturik berarekin neurri oiek, erori ez dedin, jakiñik bera ez dala ezertarako gai, irudi bat bakarrik dan ezkero, eta berak bear duelako laguntasuna:

        17. Eta egiñik berari eskeñtzak, egingo baliozka galdeak bere haziendaren, eta bere semeen, eta bere eztaien gañean. Ez dauka lotsarik, anima gabe dagoan arekin itz egiten.

        18. Eta osasunagatik erregututzen dio egiaz eri bati, eta bizitzagatik eskatzen dio il bati, eta laguntasuna eskatzen dio ezertarako gai ez dan bati.

        19. Eta norabait joateko erregututzen dio, ibilli ezin dan bati; eta bere irabazietarako, eta haziendentzat, eta bere gauza guztiak ongi irten dizaioten, eskatzen dio laguntasuna, deustarako balio ez duen bati.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Baitaere artu du norbaitek gogoa itsasoz ibiltzeko, eta baga arroen artetikan joateko dagoenean, ots egiten dio zur bati, bera daraman zura baño argalago bati.

        2. Zeren irabazteko gurariak asmatu zuen, eta arotzak egin zuen bere jakinduriarekin.

        3. Baña zure Probidenziak, o Aita, gobernatzen du, zeren itsasoaren erdian ere bidea idiki zenduen, eta bidetxidor txit segurua bagen artean.

        4. Erakusten dezula, almentsua zerala irrisku guzitik salbatzeko, norbait arterikan gabe, itsasoan sartuko balitza ere.

        5. Baña zure jakinduriaren obrak utsak izan ez ditezen, argatik ere gizonak ipintzen dituzte beren bizitzak zur txiki baten pentzudan, eta iragotzen zutela itsasoa, ontzi batean libratu ziran.

        6. Eta asieran galdu ziradenean goiante arroak, ontzi bat izan zan, mundu guztiak salbatzeko zeukan itxedopena. Ontzi bat, izanik zure eskuz zuzendua, gordeko zuena azi bat, zeñatatik mundua berriz jaioko zan.

        7. Zeren bedeikatua da zura, zeñaen bitartez justizia egiten dan.

        8. Baña madarikatua da, eskuz egindako idolo baten zura, ala bera nola egillea; au, egin zuelako, eta hura, ez izanik gauza argal bat baño, Jaungoikoaren izena artu zuelako.

        9. Zeren gaiztoa eta bere gaiztakeria orobat dirade Jaungoikoarentzat gorrotogarriak.

        10. Eta argatik ala egiña izandu zan lana, nola bera egin zuena, kastigatuak izango dira.

        11. Argatik erreñoetako idoloetan etzaio ezeri begiratuko: zeren Jainkoak egindako gauzak nazkagarri itzuli dirade, eta gizonen animen tentazio, eta zentzugabekoen onen lakio.

        12. Zeren idoloen asmazioa, idolatriaren asiera izandu zan, eta bere arkituera izan zan bizitzaren usteltasuna.

        13. Zeren asieran etzeuden, eta gero ere ez dira beti egongo.

        14. Zeren gizonen andiusteak sartu ditu munduan; eta argatik beren atzena aurki arkitua da.

        15. Arkitzen zala guraso bat pena txit andi batekin iragorik, bere seme baten batbateko, eta añ gaztetako eriotzarekin, egin zuen bere irudi bat, eta gizona bezala orantzuan il zana, asi zan Jaungoikoa bezela adoratzen , eta ipiñi zituen bere norroien artean zeremoniak eta eskeñtzak.

        16. Gero denborak iragota, oitura gaizto ark indarra arturik, utsegite au izan zan legea bezela gordea, eta tiranoen aginduz, irudi oiek ziraden adoratuak.

        17. Eta ala urrutitikan ekarrierazten ziezten, aurrean ez idukitzeagatik berai begira zeudela onratu ezin zituztenen irudiak; eta guzien begien aurrean ipintzen zuten, onratu nai zuten erregearen irudia, beren ajolarekin adoratzeko arrotza, aurrean egongo balitza bezela.

        18. Ezerere etziekitenak ere eraman zituen berak adoratzera, egillearen arreta txit andiak.

        19. Zeren gusto eman nairik onek berarekin baliatu zanari, alegiñak egi zituen bere mañarekin, ateratzeko irudia albait ondoen.

        20. Eta lanaren edertasunarekin engañatua izanik gizon talde ezjakiña, asi zan Jaungoikotzat idukitzen, denbora gutxi bat lenago gizon bat bezela onratzen zuena.

        21. Eta au izandu zan gizonen bizitzaren engañoa, zeren gizonak, edo beren gurariren bat betetzearren, edo erregeen naia egitearren, eman ziezten arriai eta zurai, besteri eman ez lezakion izena.

        22. Eta etzan asko izan, berak Jaungoikoaren ezageraren gañean uts egitea, baizik oraindikan jakiñezaren gerra andian bizi ziradela, anbeste gaitz, eta ain andiai, pakea ots egiten diote.

        23. Zeren, edo sakrifikatzen zituztela beren semeak, edo sakrifizio illunak egiten zituztela, edo zelebratzen zituztela bella zorakeriaz beteak,

        24. Ez dute onezkero bizitza garbian irautzen, ez matrimonio onetan, baizik batak bestea ondamuz iltzen du, edo naigabetzen du bere adulterioarekin.

        25. Eta naasia dago gauza guzti au, odola, gizon iltzea, lapurreta, eta engañoa, usteltasuna, eta desleialtasuna, naspilla, eta gezurrezko juramentua, onen matxinada,

        26. Jaungoikoarekin aztuta egotea, animen loikeria, jaiotzen trukada, matrimonioen iraupenik eza, adulterioaren eta loikeriaren zuzengabetasunak.

        27. Zeren idoloen adoratze nazkagarria, da, gaitz guziaren asiera eta bukaera.

        28. Zeren, edo poztzen diradenean, sumintzen dirade, edo gutxienez iruditzen dituzte azti gezurrezkoak, edo justiziarik ezean bizi dirade, edo aisa egiten dituzte gezurrezko juramentoak.

        29. Zeren anima gabeko idoloetan beren itxedopena ipintzen dutela, gaizki juramentoa eginarren itxedotzen dute, ez dutela gaitzik artuko.

        30. Baña bata eta besteagatik diña diradena artuko dute, Jaungoikoaren iritzi gaiztoa iduki zutelako, idoloai begiratzen ziotela, eta gaizki juramentoak egin zituzten, engañoarekin justizia mezpreziatzen zutela.

        31. Zeren ez da gizon biurrien gaiztakeria persegitzen duena, berak beren izenean juramentoak egin zituztenen eskubidea, bekatarien kontra, baizik bekatu egiten dutenen pena.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Baña zu, o gure Jaungoikoa, beraa eta egiatia eta sufritua zera, eta urrikaltasunarekin gauza guztiak erabakitzen dituzu.

        2. Zeren baldin bekatu egiten badegu, zureak gera, zure anditasuna ezagututzen degula; eta baldin bekaturik egiten ez badegu, badakigu zuk gure kontua daukazula.

        3. Zeren zu ezagututzea da, justiziaren osotasuna, eta zure justiziaren, eta zure eskubidearen berriak idukitzea, beñere ez iltzearen sustraia.

        4. Zeren ez gaitu gaitzera eraman gizonen arte gaiztoaren asmazioak, ez pintura baten itzalen apainduria utsa danak, ez irudi otallutu, eta kolore askotakoak,

        5. Zeñ ikusita zentzugabeko batek artzen du bere guraria, zeñak maitatzen duen anima gabeko, eta illa dagoen irudi bat.

        6. Gaitza maitatzen dutenak, dirade beren itxedopena alako gauzetan idukitzeko diñak, eta egiten dituztenak, eta maitatzen dituztenak, eta adoratzen dituztenak.

        7. Ala da buztingilla batek, darabillela buztin biguña, egiten du berarekin, bere lanaren kostuan, gure premietarako bear degun ontzi mota guzia; eta buztiña batbatetik egiten ditu ontzi batzuek gauza garbietan serbitzen dutenak, eta orobat beste batzuek alakoak ez diraden gauzetarako; egonik buztingillearen eskuan erabakitzea ontzi bakoitza nolako lanetarako izango dan.

        8. Eta neke alferrarekin buztin batbatetik egiten du gizon ilkor oraindikan denbora gutxi dala buztiniarekin (sic) egiña izan zanak, eta txit laster bera izarera biurtuko danak, artu zuen animaren zorra pagatu bear duelako, Jaungoiko bat.

        9. Baña berak ez dio begiratzen, ez artu bear duen nekeari, ez bizitza laburra dala, baizik urregin eta zillargiñak adiña izan nai du, eta brontzegilleak ere imitatzen ditu, eta bere gloria utsa balio duten gauzak egitean ipintzen du.

        10. Zeren bere biotza autsa da, eta deusik balio ez duen lurra, bere itxedopena, eta lokatza baño zatarrago bere bizitza,

        11. Ez duelako ezagutzen bera egin zuena, eta lana egiten duen anima eman ziona, eta asnasaz itsatsi ziona bizitzako espiritua.

        12. Baitaere oiek sinistu dute itzjostatze bat dala gure bizitza, eta gure alegiñak guztiak zuzendu bear dutela aberastasun andiak biltzera, eta irabaziak egin bear diradela edozeñ modutan, gaizkiak badira ere onetarako neurriak.

        13. Zeren lurrarekin ontzi auskorrak eta irudiak egiten dituenak, badaki guziak baño bekatu andiagoa egiten duela.

        14. Zeren zure erriaren etsaiak, eta mendean daukatenak, guziak dirade barbullak eta doakabeak, eta uste izan lezakean baño arroagoak.

        15. Zeren Jaungoikotzat iduki zituzten erreñoetako idolo guztiak, zeñak ez diraden baliatzen begiakin ikusteko, ez sudurrakin aizea artzeko, ez belarriakin aditzeko, ez eskuetako beatzakin ukitutzeko, eta ibiltzeko ere, beren oñak nagiak dirade.

        16. Zeñak egin zituena gizon bat da; eta prestatuta artu zuen espiritua egin zituenak; eta beñere ezin egingo du gizonek, bere antzeko Jaungoiko bat.

        17. Zeren ilkorra izanik, esku gaiztoakin gauza il bat egiten du. Zeren bera obeagoa da, adoratzen dituenak baño, zeren bera egiaz bizi izan zan, izanik ilkorra, baña aiek beñere ez.

        18. Baita abererik zatarrenak ere adoratzen dituzte, zeñak iruditurik beste abere zentzugabekoakin, berak baño gaiztoagoak dirade.

        19. Eta ez dago ere arkitu dezakeanik gauza onik patari oiei begiratuta. Eta bota zuten berakgandik Jaungoikoaren alabanza, eta bere bendizioa.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek, eta oien antzeko gauzakgatik arrazoiarekin izan ziraden, adoratzen zituzten gauza aien beren bitartez penatuak, eta pisti talde batek desegiñak.

        2. Zure erriari berriz, tormentu oien lekuan, mesedeak egin ziñiozkan, ematen ziñiozkala nai zituen gozotasunak, ekarririk jateko galeper gizen txit gozoak.

        3. Aiek jan nairik zeudela, premiazko gauza jateko gogoa ere galdu zezaten, erakutsi eta bialtzen zizaiozkateen gauza aiek gatik. Oiek ordea, jarririk premian denpora piska batean, iritxi zuten gero, janari berri eder bat.

        4. Zeren gauza egokia zan etorri zedilla aitzakia gabeko galmena, indarrez agintzen zutenen gañera. Eta oiei berriz erakustea bakarrik, nola ziraden beren etsaiak desegiñak.

        5. Zeren etorri zanean beren pistien aserre gogorra, suga gaiztoen usikiakin ziraden desegiñak.

        6. Baña zure aserreak etzuen beti iraun, baizik denbora gutxian izan ziran beldurtuak ondu zitezen; osasuneko siñale bat zeukatela, zure legeko agintearen oroipenerako.

        7. Zeren argana itzultzen zana, etzan sendatua gelditzen ikusten zuenagatik, baizik zugatik, guzien salbatzallea.

        8. Eta onetan gure etsaiai erakutsi ziñien, zu zerala gaitz guzitik libratzen dezuna.

        9. Zeren aiek il zituzten langosten eta eulien usikiak, eta beren animetarako etzan osasunik arkitu, zeren onela desegiñak izateko diñak ziran.

        10. Zure semeak ordea dragoi pozoitsuen ortzak ere etzituzten garaitu, etorririk laister zure urrikaltasuna, sendatzen zituen.

        11. Eta probatuak izaten ziraden, zure aginteakin oroitu zitezen, aurki alaere sendatuak gelditzen ziraden, gertatu etzedin, zure legeaz guziz aztuta, zuk lagunduak ezin izan zitzaten.

        12. Zeren etzan izan belarren bat, edo loizoki leunen bat sendatu zituena, baizik zure itza, o Jauna, izan zan, zeñak gauza guztiak sendatzen dituen.

        13. Zeren zu, o Jauna, zera bizitzaren eta eriotzaren jabea, eta eramaten gaituzu eriotzaren atetaraño, eta andik atzera itzulierazitzen diguzu.

        14. Gizon batek beste bat gaiztoz il lezake; baña bein anima ateratzen bada, ezin itzulierazi lizaioke, eta ezin biurtuko du anima, artua izan dan toki artatik.

        15. Zure eskutik iges egitea berriz, ez dateken gauza da.

        16. Argatik zu ezagutzen zendutela ukatzen zuten gaiztoak, zure besoaren indarrez azotatuak izan ziran, persekuzioa padezitzen zutela ur berriakin, eta arriteakin, eta euri jasakin, eta suaz desegiñak ziradela.

        17. Eta miragarriena zan sua uretan, zeñak guzia itzalitzen duen, biziagoa izatea, zeren mundu guztia da justoen bengatzallea.

        18. Batzuetan bada sua malsotutzen zan, gaiztoen kontra bialdutako abereak erre ez zitzan. Ikusirik au berak, ezagutu zezaten noisbait Jaungoikoaren juizioz persegituak ziradela.

        19. Beste batzuetan sua, berez daukan indarraren kontra, zegoan erazekia urean, lur madarikatu artan erne zana desegiteko.

        20. Kontrara, bazkatu zenduen zure erria aingeruen janariarekin, eta bialdu ziñion zerutik, bera nekau gabe prestatuta ogi bat, zeñak zeukan beragan gozotasun guztia, eta sabore guziaren leuntasuna.

        21. Zeren zure izateak erakusten zuen, zure seme guzientzat daukazun gozotasuna; eta bakoitzak nai zuenera biurturik, bakoitzak jaten zuen, zale zana.

        22. Eta elurra eta jela aurkatzen zitzaiozkan suaren indarrari, eta etziraden urtzen; jakin zezaten, kaskabar eta euriaren artean erazekia zegoen, eta argi egiten zuen suak desegiten zituela etsaien frutuak.

        23. Baña emen, kontrara, aztu zan sua bere berezko indarrarekin, justoak zer jan iduki zezaten.

        24. Zeren izatea eman ziñion sua serbitzen zaitula zu, bere Egillea beroago egiten da gaiztoak kastigatzeko, eta epeltzen da, zugan itxedotzen dutenen onerako.

        25. Argatik orduan mannak ere janari guztien saborea artzen zuela, serbitzen zuen zure borondate ongille guztien bazkatzallea, zugana zuzentzen ziraden guztien gurara eratzen zala.

        26. Zure semeak, o Jauna, zuk aiñ maitatuak, ezagutu zezaten, etziradela anbeste lurreko frutuak gizonak bazkatzen ditueztenak; baizik zure itza dala zugan sinistzen dutenai janaria ematen diotena.

        27. Eta egiaz manna hura suaz desegiña ezin izan zitekena, eguzkiaren argi errañurik txikienarekin berotuta, bereala desegiten zan,

        28. Jakin zezaten guztiak, eguzkia baño aurrerago ibilli bear zala zure bendizioa arrapatzeko, eta zu adoratzeko eguzkiak irtenda bereala.

        29. Zeren eskertxarrekoaren itxedopena, neguko jela bezela desegingo da; eta galdu, bear ez dan ura bezela.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Andiak dirade, o Jauna, zure juizioak, eta esaneziñak zure itzak. Argatik jakinduria gabe zeuden animak uts egin zuten.

        2. Gaiztoak bada uste zutenean azpian artu, eta sakatu zezaketela erri santua, izan ziraden lotuak illuntasunezko kateakin eta gau luze batekin, beren etxeen barrenen zarratuta, eta zeudela bertan betiko probidenziak beragandik botata bezela.

        3. Eta uste zutela zeudela ezkutatuak beren bekatuen illuntasunean, izan ziran barreiatuak aztutasunaren estalki beltzarekin, izu ikaragarriz beteak, eta beldur txit andi batekin naasiak.

        4. Zeren arkitzen ziraden lurruspeak ere, etzituzten beldur gabe gordetzen, zeren jetxitzen zan dunbotsak beldurtzen zituen, eta agertzen zitzaiezten zomorro ikaragarriak, zeñak izuz betetzen zituzten.

        5. Eta egiaz surik bizienak ere ezin eman lizaiotekeen argirik; ezta izarren gar andiak ere ez zezaketean argitu gau ikaragarri hura.

        6. Gañera batbatean agertzen zitzaien su bat, izuz betetzen zituena, eta arriturik oztargian ikusten zituzten gauza aien beldurrarekin, uste zuten beldurgarriagoak ziradela, aurrean jartzen zitzaiezten gauzak.

        7. Mirariak egiteko zeukatela uste zuten eskubidea, irriz gelditu zan, eta beren jakinduriaren antustea, lotsariz izandu zan kastigatua.

        8. Zeren eskeñtzen zutenak gozatuko zituztela beldurrez eta ikaraz zeudenak, oiek berok zeuden izuz beteak, eta eroriak iñakiñez.

        9. Zeren zomorroak beldurtzen ez bazituzten ere, txit izuturik, iragotzen ziran abereakin, eta sugaen txistuakin, beldurrez beteak iltzen ziraden, eta begiratu ere etzioten nai aizeari, eta iñork ere au ezin lezake.

        10. Zeren nola gaiztakeria beldurtia dan, berarekin dakar bere kondenazioaren aitorrera, zeren konzienzia nastu bat, beti dago gauza gaiztoen beldurrez.

        11. Zeren beldurra ez da beste gauzarik, baizik uste izatea ez daukala batek iñor ere nork lagundu.

        12. Eta zenbat laguntasun gutxiago itxedotzen duen gizonak bere barrenen, anbat andiago iruditutzen zaio penatzen daukan, eta ezagutzen ez duen gauza hura.

        13. Beñikbein gauza ziertoa da, gau sufritu ezindako, eta infernuaren barren eta ondarretik irtendako artan lo bat batean zeudenak,

        14. Batzuetan ikaratzen ziran ikusgarrien beldurrarekin, beste batzuetan beren animak indargatuak gelditzen ziran tristezaz, zeren batbatean eta ustekabean izu txit andi batek artzen zituzten.

        15. Gañera, baldin norbait erortzen bazan, gelditzen zan karzela batean sartuta bezela, lotuta burni gabe.

        16. Zeren baldin kanpoan zegoana, edo artzaia zana, edo bere lanetan ari zana, ustekabe arrapatua baldin bazan, arkitzen zan premia txit andian.

        17. Guztiak bada gelditzen ziran lotuta, illuntasunen kate batbatekin. Eta aizearen txistuak; edo egaztien ots leun, zuaitz ostotsuen erramaen artekuak; edo ibai andi arin zijoazenen indarrak,

        18. Edo erortzen ziraden aitzen dunbots andiak; edo jostaketan ari ziraden abereen korrika ikusi ezin zan batek; edo orroaka zeuden pistien boz gogorrak; edo mendirirk goratuenetako durundiak. Oiek guziok utzitzen zituzten beldurrez indargabetuak.

        19. Zeren mundu guztia zegoan argitasun garbi batean, eta bakoitza, eragozketa gabe, ari oi zan bere lanetan.

        20. Baña bakarrik beren gañean, zegoan jarria gau astun bat, gero beren gañera, etorriko ziraden illuntasunen irudia. Ala berak berentzat ziran sufritu eziñagoak, illuntasunak baño.

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Zure santuak berriz argi txit andi bat zeukaten, eta oien boza aditzen zuten; baña beren iduria etzuten ikusten. Eta berak gauza oiek etzituztelako irago, goratutzen zinduzten.

        2. Eta len gaizki tratatuak izan ziradenak, eskerrak ematen zitzazkizuten, orain etziralako; eta eskatzen zizuten mesedez desberdintasun onek iraun zezala.

        3. Argatik, etziekiten bide baten gialaritzat, su erazekizko abe bat iduki zuten; onela zeukatela, beren egotaldietako atsedenean gaitzik egiten etzioten eguzki bat.

        4. Egiaz beste argirikan gabetanik gelditzeko txit diñak ziraden, baitaere karzela illun batean egoteko, berak ere zure semeak karzelan zeuzkaten ezkero, zeñaen bitartez asitzen zan ematen munduari, zure lege garbiaren argia.

        5. Artu zituztenean justoen aurrai bizitza kentzeko gogorazioak, eta beren kastigurako libratu zenduenean bat, aurtikiak izan ziradenetik, zuk kendu ziñiezten bere seme txit asko; eta berak ere itsasoko ondarretan ito ziñituen.

        6. Gau hura gure gurasoai lendanaz adirazia izan zitzaien, onela ezaguturik juramentuz egindako eskeñtzen egia, zeñai sinistea eman zitzaien, itxedopen geiago iduki zezaten.

        7. Eta zure erriak egiaz artu zuen onen osasuna, eta gaiztoen galmena.

        8. Zeren nola kastigatu ziñituen etsaiak, ala gu goratu ginduzun, ots egiten ziñigula.

        9. Zeren justoak, santuen semeak, ezkutuan egiten zizuten eskeñtza, eta guzien iritziz jarri zuten justiziako lege au, justoak eskeñtzen ziradela era berdiñean artzera onak, naiz gaitzak, kantatzen zituztela beti gurasoen alabanzak.

        10. Bitartean egiten zituzten etsaiak deadar andi eragabeak, eta aditzen ziran aurren eriotzagatik negarrez zeudenen lantuak.

        11. Pena berarekin atsekabetuak zeudela mendekoa, eta nagusia; eta erriko gizonak irago zituen erregeak bezelako atsekabeak.

        12. Guztiak bada zeuzkaten kontatu ezin adiña, eriotza mot bat batekin il ziradenak. Zeren biziak etziraden asko obiratzeko, zeren batbatean desegiña izan zan beren jatorriaren zatirik argitsuena.

        13. Zeren len sinisgaitzak ziradenak sorginkeriak gatik, lenbizisortuen ondamena gertatuta bereala, aitortu zuten hura zala Jaungoikoaren erria.

        14. Eta ixiltasun paketsu batean zeudenean gauza guziak, eta gaua, jarraitzen ziola bere ibillerari, bidearen erdian zegoanean,

        15. Zure itz guzia dezakeana, zerutik, zure errege esertokietatik, gerralari sendoak, salto egin zuen galmeneko lurraren erdira;

        16. Zure ezpata zorrotz, aginte iduri utsekoa ez zana zeramanak, aurrean jarri zitzaienean, guzia eriotzaz bete zuen, eta lurrean zegoala zeruraño allegatzen zan.

        17. Orduan ames gaiztoetako ikusmenak batbatean nastu zituzten, eta itxedotzen etzituzten beldurrak beren gañera etorri ziran.

        18. Eta izanik aurtikiak bata aldamen batera, eta bestea bestera, oraindikan bizirik zeudela, erakusten zuten zergatik ziran illak.

        19. Zeren nastuak utzi zituzten ikusmenak, lendanaz au adirazten zien, galdu etzitezten, gaitzak zergatik iragotzen zituzten jakin gabe.

        20. Justoai ere orduan eriotzako eraso batek ukitu zien, eta jende taldearen matxinada bat eremuan izan zan, baña zure aserreak etzuen denbora luzean iraun.

        21. Zeren gizon txit on bat joan zan arin erriagatik erregututzera, eldu zion bere langintzari zegokion ezkutuari, eskeñtzen zituela orazioa eta erregua inzensoarekin, eta aserreari kontra egin zion, eta premiari eman zion atzena, adirazten zuela nola zan zure serbitzaria.

        22. Eta laster matxinada paketu zuen, ez gorputzeko indarrakin, ez armen eskubidearekin, baizik itz bakarrarekin kendu zion arma, atsekabetzen zuen aingeru ondatzalleari, gogoratuerazitzen ziola Jaungoikoari, nolako juramentoak eta elkartasuna zeuzkan Aitalenakin eginda.

        23. Zeren illda gero erori ziradenean muntoika bata bestearen gañera, erdian jarri zan Aaron, eta ebaki zuen kolera, eta biziakganontz joatea galerazi zion.

        24. Zeren zeraman soñeko luzean zegoan mundu guztia iruditua; baita Aitalenen izen otspatsuak ere zeuden otalluz jarriak arrizko lau errenkadetan, eta zure izen santua ere zegoan tinkatua bere buruko tiaran.

        25. Gauza oietara bata jarri zan geldituta aingeru ondatzallea, eta oien beldur izan zan. Zeren asko zan onezkero agertua zegoan Jaungoikoaren aserre au.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Gaiztoen gañera berriz autiki zuen bere aserrea urrikaltasunikan gabe atzeneraño; Jaunak lendanaz baziekielako gertatuko zitzaiotena.

        2. Zeren berak, utzi ezkero hebreotarrai joaten, baitaere agudo irtenerazirik, damuturik gero, beren ondorik zijoazen,

        3. Alako moduan non, oraindikan lutuarekin zeudela, illen obien gañean negar egiten zutela, artu zuten beste asmazio, beren zorakeriaren diñako bat, eta joan ziran persegitzera igesi joango balirade bezela, erreguz joanerazi ziotenai berai.

        4. Onetara zeramazkian, txit diña ziraden premia batek; eta allegatu ziran galtzera, gertatu zitzaiezten gauzen oroipena, gañean zeukaten kastiguak bete zezan beren tormentuen neurria,

        5. Eta ala zure erriak mirariz irago zezala itsasoa, zeñean berak arkituko zuten eriotza mota berri bat.

        6. Zeren gauza guztiak, bakoitzak bere motaren araura, obedezitzen zitzaieztela zure aginteai, artzen zuten irudi berri bat, zure semeak gaitzikan gabe iraun zezaten;

        7. Eta ala odei batek beren etzauntzai itzal egiten zioten; eta len ura zegoen tokian, lur leorra agertu zan, eta beaztoporikan gabeko bide bat itsaso gorrian, eta landa berde bat itsasoaren ondarretan.

        8. Argatik irago zuen erri guztiak, zure eskuak lagunduta, zure mirari eta gauza arrigarriak ikusten zituela.

        9. Argatik zaldi ongi bazkatutako, edo bildotstxoen gisara, egiten zituzten pozezko gora gorakak, alabatzen zinduztela zu, o Jaun, libratu ziñituena.

        10. Zeren oraindikan oroitzen ziraden, arrotzak bezela bizitu izan ziraden toki artan gertatutako gauzakin; aberekumeen lekuan, euliak lurrak eman zituenean; eta ibaiak arraien lekuan igel talde andia kanpora bota zuenean.

        11. Eta atzenean ere ikusi zuten egazti mota berri bat egiña izan zala, beren gura eragabekoaren indarrez, janari gozoak eskatu zituztenean.

        12. Zeren beren jateko gura betetzeko, itsasotik egan etorri ziran galeper andiak; bekatarien gañera ordea etorri ziran ugari atsekabeak, lendanaz agertzen ziradela lengoak bezelako ikusikizunak, au da, oñazkarrezko ekaitzak: zeren ongi egiña zan beren gaiztakerien araura padezitzea.

        13. Zeren eman zien ostatu lekua izan zan gaiztoena; zeren batzuek etzituzten artu arrotz ezezagun batzuek; eta besteak mendean jartzen zituzten ostatuz zeuzkaten lagun on batzuek.

        14. Eta ez bakarrik au, baitaere bazegoan beste desberdintasun bat aietatik; arrera gaiztoa egiten ziela arrotz batzuei.

        15. Oiek berriz atsekabetzen zituzten lan txit nekatsuakin, pozez artu zituztenak berak, eta lege bat batzuen mendean bizi ziradenak.

        16. Argatik itsutasunarekin kastigatuak izan ziraden, besteak bian ziraden bezela Lot justoaren atearen aurrean, ingurutu zituztenean illuntasun andiak, bakoitza bere etxeko atearen billan zebillanean.

        17. Zeren gauza batzuek besteetara biurtzen diradenean, gertatzen da kitarra batean iragotzen dana, zeñaen otsak aldatzen diran, eta bakoitzak bere otsa gordetzen du, zeñaen gañeko iritzi ziertoa ikusiarekin bakarrik egin lezake.

        18. Zeren lurreko gauzak ureko gauza biurtzen ziran; eta igerian zebiltzatenak, lurrera iragotzen ziran.

        19. Suak, iragotzen zuela bere izatea, iraunerazitzen zion bere berotasunari uraren erdian; eta ura aztutzen zan, itzalitzeko zeukan berezko indarrarekin.

        20. Bestera garrak etzien kalterikan egiten abereen gorputz, berez errekorrak ziradenai, beren erdian ibilli arren; eta etzuten urtzen arako janari gozo, lanzurdea bezin aisa desegiten zana. Eta ala, o Jauna, gauza guzietan goratu zenduen zure erria, eta onratu zenduen, eta etzenduen mezpreziatu, denbora guzietan, eta toki guzietan languntzen ziñiola.

 

aurrekoa hurrengoa