www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

SALMOETAKO LIBURUA

 

LENBIZIKO SALMOA

        1. Zorionekoa, gaiztoen konsejuan ibilli etzan gizona, eta bekatarien bidean gelditu etzana, eta erakutsi txarren alkian eseri etzana,

        2. Baizik bere borondatea Jaunaren legean jarria daukana, eta bere legean gau ta egun meditatzen duena.

        3. Eta izango da, ur korronten aldean ipiñitako zuaitza bezelakoa, bere denboran frutua emango duena.

        Eta bere ostoa ez da eroriko, eta berak egiten duen guztia doatsu joango da.

        4. Ez ala gaiztoak, ez ala, baizik lurraren gañetik aizeak botatzen duen autsa bezela.

        5. Argatik ez dira jaikiko gaiztoak juizioan, ezta bekatariak ere justoen batzarrean.

        6. Zeren Jaunak ezagutzen du justoen bidea, eta gaiztoen bidea galduko da.

 

BIGARREN SALMOA

        1. Zergatik orroaka ari dira erreinuak, eta erriak erabilli dituzten asmazio alperrak?

        2. Bildu dira lurreko erregeak, eta elkartu dira prinzipeak Jaunaren kontra, eta bere Kristoaren kontra.

        3. Urratu ditzagun beren lokarriak, eta bota dezagun gugandik bere uztarria.

        4. Zeruan bizi danak irri egingo die, eta Jaunak iseka egingo die.

        5. Orduan itz egingo die berak bere aserrean, eta bere sumintasunean izuz beteko ditu.

        6. Ni berriz berak erregetzat jarria izan naiz Sion bere mendi santuaren gañean, bere legea predikatzeko.

        7. Jaunak esan zidan: Nere semea zera zu, nigandik gaur sortua izan zera.

        8. Eskatu zadazu, eta emango dizkizut jendeak zure herenziatzat, eta zu izango zera lurraren mugetarañoko jabe.

        9. Burnizko zigorrarekin gobernatuko dituzu, eta zeatuko dituzu eltzegiñaren ontzia bezela.

        10. Eta orain erregeak aditu ezazute, jakintsuak izan zaitezte lurra juzgatzen dezutenak.

        11. Beldurrez serbitu ezazute Jauna, eta ikaraz beragan poztu zaitezte.

        12. Erakutsi onari eldu zaiozute, atzenean aserretu ez datzakion Jaunari, eta galdu etzaitezen justiziako bidetik alde eginda.

        13. Laster erazikitzen danean bere aserrea, doatsuak beragan itxedotzen duten guztiak.

 

IRUGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa, bere seme Absalonen igesi zijoanean.

        2. Jauna, zergatik ugaritu dira ni naigabetzen nautenak? Asko nere kontra jaikitzen dira.

        3. Askok esaten diote nere animari: ez dago salbaziorik beretzat bere Jaungoikoagan.

        4. Baña zu, Jauna, zera nere anparatzallea, nere gloria, eta nere burua jasotzen dezuna.

        5. Nere bozarekin deitu nion Jaunari, eta bere mendi santutik aditu ninduen.

        6. Nik lo egin nuen, eta egon nintzan lo gogorrean, eta jaiki nintzan, Jaunak anparatu ninduelako.

        7. Inguratua nauka jendetza neurrigabearen beldur ez naiz ni izango, jaiki zaite Jauna, salba nazazu nere Jaungoikoa.

        8. Zeren zuk zauritu dituzu, arrazoe gabe gerra egiten didaten guztiak, bekatarien ortzak puskatu dituzu.

        9. Salbazioa Jaunagandik datorkigu; eta zuk bedeikatuko dezu zure erria.

 

LAUGARREN SALMOA

        1. Atzenerako: Dabiden Salmo eta Kantatxoa.

        2. Otsegin nionean, aditu ninduen nere justiziako Jaungoikoak, naigabean zabaldu ninduzun.

        Errukitu zaite nerekin, eta nere otoitza aditu ezazu.

        3. Gizonen semeak, noizarteraño izango zerate biotz astunekoak? Zergatik maitatzen dezute arrokeria, eta gezurraren billa zabilzate?

        4. Jakin ezazute bada Jaunak miragarria egin duela bere santua: Jaunak adituko nau berari otsegiten diodanean.

        5. Aserretu zaitezte, eta ez ezazute bekaturik egin, artu ezazute zuen oietan, zuen biotzetan esaten dezutenaren damua.

        6. Eskeñi itzatzute justiziako doañak, eta Jaunagan itxedon ezazute. Askok esaten dute: nork erakutsiko dizkigu ondasunak?

        7. Sillutua dago, Jauna, gure gañean zure arpegiko argia, eman ziñion poza nere biotzari.

        8. Beren gari, ardo, eta olioaren frutuakin, aberastu dira.

        9. Pakean batean lo egingo det, eta atsedengo naiz.

        10. Zeren zuk, Jauna, zuk bakarrik sendotu dezu nere itxedopena.

 

BOSGARREN SALMOA

        1. Atzenerako: herenzia iritxitzen duen hurarentzat.

        2. Alderatu itzatzu, Jauna, belarriak, nere itzetara, aditu ezazu nere deadarra.

        3. Zaude zur nere erreguaren bozera, nere erregea eta nere Jaungoikoa.

        4. Zeren zuri erregutuko dizut, goizean, Jauna, adituko dezu nere boza.

        5. Goizean jarriko naiz zure aurrean, eta ikusiko det, zeren etzera zu, gaiztakeria nai duen Jaungoikoa.

        6. Ez da ere biziko zure aldean gaiztoa, eta injustoak ere ezin egongo dira zure begien aurrean.

        7. Gorrotatzen dituzu gaiztakeriaren egille guztiak, gezurra esaten duten guztiak galduko dituzu.

        Gizon odolgiro eta engañalariari nazka izango dio Jaunak:

        8. Baña ni, zure urrikaltasunaren ugaritasunean,

        sartuko naiz zure etxean, adoratuko zaitut zure tenplo santurontz zure beldurrarekin.

        9. Erabilli nazazu Jauna zure justiziatik, nere etsaiak gatik zuzendu ezazu zure aurrera nere bidea.

        10. Zeren beren aoan ez dago egiarik, beren biotza dago arrokeriaz betea.

        11. Beren eztarria da sepultura idiki bat, beren mingañakin engañatzen ari ziran. Juzgatu itzatzu, o Jaungoikoa. Beren gogorazioak utsean gelditu bitez, beren gaiztakeriak gatik diña diran bezela bota itzatzu; aserretuerazi dizutelako, Jauna.

        12. Eta poztu bitez zugan itxedotzen duten guztiak, beti gozatuko dira, eta beretan biziko dira.

        Eta zugan idukiko dute gloria zure izena maitatzen duten guztiak,

        13. Zeren zuk bedeikatuko dezu justoa.

        Jarri dizkiguzu, Jauna, zure borondate oneko koroeak, ezkutuak bezela.

 

SEIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako kantatxoen artean: Dabiden salmoa zortzigarrenerako.

        2. Jauna, ez zadazu errierta egin zure sumintasunean, eta ez nazazu ere kastigatu zure aserrean.

        3. Urrikaritu zaite arren nerekin Jauna, zeren eria nagoan: sendatu nazazu, Jauna, zeren nere ezurrak mugimenduan ari diran.

        4. Eta nere anima txit izutua dago, baña, zuk Jauna, noizarteraño?

        5. Itzuli zaite, Jauna, eta nere anima libratu ezazu, salbatu nazazu zure urrikaltasunagatik.

        6. Zeren eriotzan ez dago zurekin oroitzen danik, eta infernuan, nork alabatuko zaitu?

        7. Txit nekatua nago nere negar ta zizpuruen indarrez, gauero nere oia garbituko det, erregatuko det nere atsedentokia nere malkoakin.

        8. Sumintasunaz nastu da nere begia, nere etsai guztien erdian zartu naiz.

        9. Alde egin ezazute nigandik gaiztakeria egiten ari zeratenak, zeren Jaunak nere negarraren boza aditu duen.

        10. Aditu du Jaunak nere erregua, Jaunak nere otoitza artu du.

        11. Lotsatu bitez, eta txit izutuak jarri bitez nere etsai guztiak, biurtu bitez eta txit lotsatu berealaxe.

 

ZAZPIGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmo, Kuz Jeminiren semearen itzak gatik Jaunari kantatu ziona.

        2. Jaun Jaungoiko nerea, zugan itxedon nuen, salbatu nazazu persegitzen nauten guztiakgandik, eta libratu nazazu.

        3. Noizbait arrapatu ez dezan nere anima, leoiak bezela, ez dagoenean nork erredimitu, eta nork salbatu dezan.

        4. Jaun nere Jaungoikoa, baldin nik ori egin banu, nere eskuetan gaiztakeriarik baldin badago,

        5. Gaitzakin pagatu banien egiten zidatenai, erori nadilla arrazoiarekin nere etsaien azpian itxedopen gabe.

        6. Persegitu beza etsaiak nere anima, eta iritsi beza, eta zapaldu beza lurrean nere bizia, eta nere gloria auts biurtu beza.

        7. Jaiki zaite Jauna zure aserrean, eta erakutsi ezazu zure anditasuna zure etsaien erdian.

        8. Eta erri taldeak inguratuko zaitu. Eta oien amorioz berriz goira igo zaite.

        9. Jaunak juzgatzen ditu erriak.

        Juzgatu nazazu, Jauna, nere justiziaren araura, eta nigan dagoan kulpa gabetasunaren araura.

        10. Bukatu bedi onezkero bekatarien gaiztakeria, eta zuk, o Jaungoiko, biotzak eta gurarik ezkutuenak, aztertzen dituzun orrek, bidetik eramango dezu justoa.

        11. Justoa da nere laguntasun, Jaunagandik datorrena, zeñak salbatzen dituen biotz zuzenekoak.

        12. Jaungoiko, juez justo, sendo, eta sufritzallea, egunoro aserretzen al da?

        13. Zuek biurtzen ez bazerate, distiatueraziko dio bere ezpatari, sendo eldu dio bere uztaiari, eta punterian jarri da, 14. Eta berean prestatu ditu eriotzako edontziak, egin ditu bere saietak erretzen diradenentzat.

        15. Ona nola berak injustizia argitara eman zuen, sortu zan beragan dolorea, eta erdi zuen gaiztakeria.

        16. Berak idiki, eta zakondu zuen leize obia, eta erori zan, egin zuen leize obian.

        17. Bere dolorea bere buruaren kontra itzuliko da, eta bere buruaren gañera jetxiko da bere gaiztakeria.

        18. Gloriaz beteko det Jauna bere justiziaren araura, eta Jaun txit altuaren izenari kantatuko diot.

 

ZORTZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, tolaretarako, Dabiden salmoa.

        2. Jauna, gure Jauna, zeñ miragarria dan zure izena lurraren inguru guztietan.

        Zeren zure anditasuna zeruen gañeraño goratu dan.

        3. Aurren eta titikoen aotik irtenerazi ziñion zuk alabantza on osoari, etsaia eta bengatzallea desegiteko.

        4. Zeren nik ikusiko ditut zure zeruak, zure beatzen lanak, zuk egin ziñituen illargia eta izarrak.

        5. Zeñ da gizona, zeñarekin oroitzen zeran? Edo gizonaren semea, zeñ bisitatzen dezun?

        6. Aingeruak baño gutxi txikiago egin zenduen, jarri ziñion gloriazko eta onrazko koroia.

        7. Eta ipiñi zenduen zure eskuak egindako obraen gañean.

        8. Guztiak jarri ziñituen bere oñen azpian, ardi eta bei guztiak, eta gañera kanpoko abereak:

        9. Zeruko egaztiak eta itsasoko arrai, itsasoko bagaen artean dabiltzanak.

        10. Jauna, gure Jauna, zeñ miragarria dan zure izena lurraren inguru guztietan!

 

BEDERATZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako: Semearen ezkutuko isilgauzakgatik, Dabiden Salmoa.

        2. Nik alabatuko zaitut, Jauna, nere biotz guzitik, kontatuko ditut zure gauza miresgarri guztiak.

        3. Poztuko naiz, eta gozatuko naiz zugan, kantatuko diot zure izenari, o txit altua.

        4. Nere etsaiari atzera biurtuerazi ziñiolako, erituko dira, eta galdu zure aurrean.

        5. Zeren zuk justizia egin didazu, eta artu dezu zure kontura nere kausa zaitzea, eseri zera tronuaren gañean, zu, justiziaren araura juzgatzen dezuna.

        6. Errierta egin ziñien jendeai, eta galdu zan gaiztoa, borratu zenduen beren izena betiko, mendeen mendetarako.

        7. Etsaiaren sorbaldak gelditu ziran betiko indargatuak, eta beren erriak desegin ziñituen, beren oroipena aitu zan otsarekin.

        8. Eta Jaunak beti dirau. Gertutu zuen bere tronua zuzen juzgatzeko.

        9. Eta bera da juzgatuko duena zuzentasunarekin lurraren ingurua; justiziarekin juzgatuko ditu erriak.

        10. Eta Jauna, bera egin da beartsuaren anparua, laguntzallea denbora egokietan, naigabean.

        11. Itxedon bezate bada zugan zure izena ezagutzen dutenak. zeren zuk Jauna etziñituen utzi billatzen zaituztenak.

        12. Kantatu zaiozkazute himnoak, Sionen bere bizilekua daukan Jaunari, adirazi itzatzute erreñuen artean bere egite miragarriak.

        13. Zeren bengatzen zala bere serbitzarien odolarekin, ikusierazi du berakin oroitzen dala. Beartsuen deadarrezko eskariakin ez da aztu.

        14. Urrikaritu zaite arren, Jauna, nerekin, begira ezazu zeñ azpiratua jarri nauten nere etsaiak.

        15. Zuk eriotzaren ateetatik jasotzen nazunak, agirian adirazi ditzadan zure alabanza guztiak Siongo alabaren ateetan.

        16. Agertuko det nere poza zuk salbatu nazulako, iltzatuak gelditu dira jendeak neretzat prestatu zuten galmenean.

        Neretzat ezkutatua zeukaten artean berean, gelditu zan katigatua beren oña.

        17. Ezagutua izango da, Jaunak justizia egiten duela, bere eskuen lanetan bekataria izan zan arrapatua.

        18. Bekatariak infernura egotziak izan bitez, baitaere Jaungoikoarekin aztuta bizi diran jende oriek.

        19. Zeren beartsua ez da izango betiko aztua, beartsuen eramana ez da betiko galdua izango.

        20. Jaiki zaite, Jauna, ez bedi gizona garai gelditu, juzgatuak izan bitez jendeak zure aurrean.

        21. Jarri ezazu Jauna beren gañean lege emalle bat, ezagutu dezaten jendeak gizonak diradela.

 

AMARGARREN SALMOA
HEBREOTARREN ARAURA

        1. Zergatik, Jauna, urrutira alde egin dezu, desanparatu nazu denborarik bearrenean, naigabean?

        2. Gaiztoa arrotzen dan artean, erazekitzen da beartsua, arrapatuak dira gogoan zerabiltzaten asmoetan.

        3. Bekataria alabatua dalako bere animako gurarietan, eta gaiztoa ikusten dalako bendizioz betea.

        4. Txit aserretuerazi zion Jaunari bekatariak, ain andia dan ezkero bere arrokeria ez du billatuko.

        5. Bere aurrean ez dago Jaungoikorik, eta ala bere bideak beti daude loituak.

        Zure erabakiai bere begietatik urrutira alde erazi die, bere etsai guztiak menderatuko ditu.

        6. Zeren berak esan du bere biotzean: Ez naiz iñoizere mugitua izango, biziko naiz gaitzik gabe.

        7. Zeñaen aoa madarikazioz, eta mingoiztasunez, eta engañuz betea dago, bere mingañaren azpian lana, eta miña.

        8. Toki ezkutuetan aberatzakin azeloetan egotez dago, errugabea iltzeko.

        9. Bere begiak beartsuaren kontra itzuliak daude, zelatadak jartzen ditu ezkutuan, leoiak bere koban bezela.

        Zelatadak jartzen ditu beartsua arrapatzeko, beartsua arrapatzeko, beraganatzen duela.

        10. Berak azpiratuko du bere lakioan, makurtuko da, eta eroriko da, beartsuak menderatzen dituenean.

        11. Zeren berak bere biotzean esan du: Jaungoikoa onezkero ez da ezerekin oroitzen, itzuli du bere arpegia iñoizere ezer ez ikusteko.

        12. Jaiki zaite Jaun Jainkoa, altxatu bedi zure eskua, beartsuakin etzaite aztu.

        13. Zergatik aserretuerazi dio gaiztoak Jaungoikoari? Esan duelako bere biotzean: Ez du konturik artuko.

        14. Zuk ikusten dezu, zeren zu zaude konsideratzen neke eta miña, jartzeko alakoak zure eskuetan. Zure kontura gelditu da beartsua, humezurtzaren laguntzallea zu izango zera.

        15. Autsi ezazu bekatariaren eta gaiztoaren besoa, beren bekatua izango da billatua, eta ez arkitua.

        16. Jaunak erreñatuko du beti eta mendez mende, galduak izango zerate bere lurreko erreñuak.

        17. Aditu zuen Jaunak beartsuen guraria, zure belarriak aditu zuen beren biotzeko prestaera.

        18. Humezurtzari eta azpiratuari justizia egiteko, gizonak onezkero lurraren gañean ez dezan iduki bere eskubidean gozatzeko asmorik ere.

 

AMARGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa.

        2. Jaunagan itxedotzen det, zergatik esaten diozute nere animari: irago zaite mendira txoria bezela?

        3. Zeren begira bekatariai sendo eldu diotela beren uztaiari, eta prestatuak dauzkate geziak beren fletxategietan, saietatzeko illunean biotz zuzenekoak.

        4. Zeren zuk egin zenduen gauza on guztia, desegin dute; justoak berriz zer egin du?

        5. Jauna bere tenplo santuan dago, Jaunak bere esertokia zeruan dauka.

        Bere begiak beartsuari begiratzen diote, bere betazalak galdetzen diete gizonen semeai.

        6. Jaunak galdetzen die justoari eta gaiztoari, gaiztakeria maitatzen duenak berriz bere anima gorrotatzen du.

        7. Botako ditu zorigaitzak bekatarien gañera euriaren ugaritasunarekin, sua, eta sufrea, eta aize bunbada, beren kaliziaren saria.

        8. Zeren Jauna justoa da, eta justizia maitatu du: bere arpegia beti dago zuzentasunari begira.

 

AMAIKAGARREN SALMOA

        1. Atzenerako zortzigarrenerako Dabiden salmoa.

        2. Salbatu nazazu, Jauna, zeren ez da gizon onik arkitzen; zeren gutxitu dira egiak gizonen artean.

        3. Bakoitzak lagun urkoari gezurra baizik ez dio itz egiten, itz egin dute ezpañ engañatzalleakin, eta biotz tolesarekin.

        4. Galdu bitza Jaunak ezpañ engañatzalle guztiak, eta arrokeriak esaten dituen mingaña.

        5. Esan zutenak: Goratuko degu gure mingaña, gure ezpañak gureak dira, zeñ da gure Jauna?

        6. Baña Jaunak begiraturik desanparatuen premiari eta beartsuen negarrai, esaten du: Oraintxe jaikiko naiz ni.

        Toki seguruan jarriko ditut, itxedopena artueraziko diet.

        7. Jaunaren itzak itz garbiak dira, sutatik iragotako zillarra, lurrean garbitua, eta berriz zazpi alditan garbitua.

        8. Zuk, Jauna, salbatuko gaituzu, eta gizaldi onetatik gordeko gaituzu betiko.

        9. Gaiztoak ingurumai dabiltza, zuk zure anditasunaren araura ugaritu dituzu gizonen semeak.

 

AMABIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa.

        Noizarteraño Jauna, idukiko nazu ain aztua? Noizarteraño nigandik zure arpegiari aldeeraziko diozu?

        2. Zenbat denboran ibilliko naiz nere artean pensatzen, egun guztian nere biotza penatzen?

        3. Noizarteraño egongo da nere etsaia garai nere ganean?

        4. Begiratu zadazu, eta aditu nazazu nere Jaun Jainkoa.

        Argitu itzatzu arren nere begiak, artu ez nazan iñoizere eriotzako loak;

        5. Nere etsaiak noizbait esan ez dezan: Geiago izan naiz bere kontra. Naigabetzen nautenak txit poztuko dira ikusten banaute zalantzan nagoala.

        6. Baña nik zure urrikaltasunean itxedon nuen. Nere biotza pozez saltoka ariko da zugandik etorri zatan salbazioagatik, kantatuko diot Jaun, nere ongilleari, eta soñuakin kantatuko diozkat salmoak Jaun txit goratuaren izenari.

 

AMAIRUGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa.

        Gizon zentzugabeak bere biotzean esan zuen: Ez dago Jaungoikorik. Usteldu dirade, eta egin dira nazkagarriak bere gurai jarraitzeagatik, ez dago gauza onik egin dagienik; bat bederik ez dago.

        2. Jaunak zerutik gizonen semeen gañera begiratu zuen, ikusteko ote dagoan zentzua duenik, edo Jaungoikoa billatzen duenik.

        3. Guztiak bidetik alde egin zuten, batean ezertarako gaiezak egin ziran, ez dago gauza onik egin dagienik, bat bederik ere ez dago.

        Sepultura idikia da beren eztarria, beren mingañakin engañuak asmatzen ari dirade, suga lotarien pozoia beren ezpañen azpian. Zeñaen aoa dagoan madarikazio eta mingoiztasunez betea, beren oñak dirade ariñak odola isurtzera joateko. Beren alegin guztiak zuzentzen dira besteak naigabetu, eta estututzera, eta pakeko bidea etzuten ezagutu, beren begien aurrean Jaungoikoaren beldurrik ez dago.

        4. Ez al dirade ezagerara etorriko gaiztakeria egiten dutenak, ogi zati bat bezela, nere erria iresten dutenak?

        5. Etzioten Jaunari otsegin, beldurtu bearrik etzegoan tokian, an jarri ziran beldurrez ikara.

        6. Jaungoikoa justoen jatorriarekin dagoalako, zuek lotsatu zenduten beartsuaren erabakia, zeren bere itxedopena Jauna dan.

        7. Nork emango du Siondik Israelko osasuna? Jaunak bere erriaren katiberioari atzena ematen dionean, Jakob poztuko da, eta Israel gozatuko da.

 

AMALAUGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa:

        Jauna, nor biziko da zure tabernakuloan? Edo nork zure mendi santuan atsedengo du?

        2. Mantxa gabe dabillena, eta justiziako obrak egiten dituena.

        3. Bere biotzean daukan egia esaten duena, eta bere minganarekin engañurik asmatu ez duena.

        Bere projimoari ere gaitzik egin etziona, eta bere projimoak lotsatuak izaten utzi etzuena.

        4. Bere iritzian gaiztoa ezereztzat daukana, baizik Jaunaren beldur diranak onratzen dituena. Bere projimuari juramentu egiten diona, eta bera engañatzen ez duena.

        5. Bere dirua usuran eman etzuena, eta errugabearen kontra doañak artu etzituena.

        Oiek egiten dituena, ez da iñoiz mugitua izango.

 

AMABOSGARREN SALMOA

        1. Aurrean jarri zion izena, Dabid beretzat.

        Salbatu nazazu, Jauna, zeren zugan itxedon det.

        2. Nik Jaunari esan nion: Nere Jaungoikoa zu zera, zeren nere ondasunen premiarik ez daukazu.

        3. Miragarriro bete ditu nere gurari guztiak, bere lurrean bizi diran santuetan.

        4. Beren eritasunak ugaritu ziran, gero ibilli ziran arin.

        Beren batzarre odolgiroak ez ditut nik bilduko, eta beren izenak aotan ere ez ditut artuko.

        5. Nere herenziaren, eta nere kaliziaren tokamena Jauna da, zu zera nere herenzia biurtuko didazuna.

        6. Toki ederrak erori zitzazkidan suertean, egiaz ederra da nere herenzia neretzat.

        7. Alabatuko det adimentua eman zidan Jauna, gañera gauaz ere nere biotzak onetara mugitzen ninduen.

        8. Ni beti oroitzen nintzan Jauna nere aurrean neukala, nere eskuiean dagoana bezela neri eltzeko.

        9. Onegatik nere biotza poztu zan, eta nere mingaña gozatu: eta gañera nere aragia ere itxedopenaz atsedengo da.

        10. Zeren nere anima infernuan ez dezu utziko, eta ez dezu ere permitituko zure santua usteldua izan dedilla.

        11. Ezagutuerazi ziñizkidan bizitzako bideak, zure arpegiaren ikusmenarekin pozez beteko nazu, zure eskuiean gozotasun betikoak daude.

 

AMASEIGARREN SALMOA

        1. Dabiden otoitza.

        Aditu ezazu Jauna nere justizia, zaude zur nere erreguetara.

        Alderatu itzatzu belarriak nere oraziora, onirudi utsezko ezpañakin egiten ez dedanera.

        2. Zure arpegitik nere epaia atera bedi, zure begiak ikusi bitzate nere justiziak.

        3. Probatu zenduen nere biotza, eta bisitatu zenduen gauaz, suan garbitu ninduzun, eta etzan gaiztakeriarik nigan arkitua izan.

        4. Urrutian nere aoak itz egitea gizon mundutarren obraen araura, zure ezpañetako itzen amorioz jarraitu diet nik bide aldapatsuai.

        5. Beti ibillierazi zaiezu nere pausoai zure bideetatik, irristatu ez ditezen nere oñak.

        6. Nik deadar egin nuen, o Jaungoikoa, zeren beti aditu nazu: niganontztu itzatzu zure belarriak, eta nere itzak aditu itzatzu.

        7. Egizu, zure urrikaltasunak miragarriak izan ditezela, zuk salbatzen dituzunak zugan itxedotzen dutenak.

        8. Zure eskuieari kontra egiten diotenakgandik gorde nazazu, begiko ninia bezela.

        Zure egoen itzalaren azpian anparatu nazazu,

        9. Atsekabetu nauten gaiztoakgandik.

        Nere etsaiak nere anima inguratu dute,

        10. Itxi dituzte beren erraiak, beren aoak arrokeriaz itz egin du.

        11. Berak ni len kanpora botata, orain inguratua naukate, erabaki dute ni lurrera botatzea.

        12. Nere zelatan daude, zerbait arrapatzeko prestatua dagoen leoia bezela, eta toki ezkutuetan zai dagoen leoitxoa bezela.

        13. Jaiki zaite, Jauna, aurrea artu zaiozu, eta eman zaiozu zankokoa, gaiztoagandik nere anima libratu ezazu, zure ezpata,

        14. Zure eskuaren etsaietatik.

        Berezitu itzatzu, Jauna, bizi diraden artean, lurrean gutxi diranetatik, zure gauza ezkutuz beren sabela betea izan da

        Semez ase ziran, eta beren illobatxoai utzi ziozkaten beren kondarrak.

        15. Baña ni justizian agertuko naiz zure aurrean, zure gloria agertzen danean aseko naiz.

 

AMAZAZPIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako. Dabid, Jaunaren serbitzariaren salmoa, zeñaen gloriara zuzendu zituen kantatxo onen itzak, Jaunak bere etsai guztien eskuetatik, baita Saulen eskutik ere, libratu zuenean; eta esan zuen:

        2. Maitatuko zaitut, Jauna, nere sendotasuna.

        3. Jauna da nere sendotasuna, eta nere igestokia, eta nere libratzallea.

        Nere Jaungoikoa, nere laguntzallea, eta beragan itxedongo det.

        Nere gordetzallea, eta nere osasunaren indarra, eta nere anparatzallea.

        4. Ots egingo diot Jaunari alabatzen dedala, eta nere etsaiakgandik salbatua izango naiz.

        5. Eriotzako oñazeak inguratu naute, eta gaiztakeriako ugoldeak izutu naute.

        6. Infernuko oñazeak inguratu naute, eriotzaren arteetan erortzeko zorian egon nintzan.

        7. Nere naigabean Jaunari ots egin nion, eta deadar egin nion nere Jaungoikoari.

        Eta bere tenplo santutik nere boza aditu zuen, eta nik bere aurrean egin nuen deadarra bere belarrietatik sartu zan.

        8. Lurra mugitu zan, eta jarri zan dardaraz, mendien zimenduak ikara egin zuten eta mugitu ziran, beren kontra aserretu zalako.

        9. Bere aserrean kea igo zan, eta irten zan sua bere arpegitik, ikatzak izan ziran, berak irazekiak.

        10. Beeratu zituen zeruak, eta jetxi zan, bere oñen azpian laño illun bat zeramala.

        11. Eta kerubiñen gañera igo zan, eta egaan egin zuen. Egaan egin zuen aizeen egoen gañean.

        12. Bere esertokia illuntasunen artean jarri zuen; alderdi guztietatik eztalitzen zuen etzauntztzat zeukala, aireko odeietan zinzilika zegoan ur illun bat.

        13. Bere aurreko argitasunagatik odeiak desegin ziran arrite, eta suzko ikatzetan.

        14. Eta Jauna zerutik turmoatu zan; eta txit altuak atera zuen bere boza, eta erori ziran arria, eta suzko ikatzak.

        15. Eta bialdu zituen bere saietak, eta desegin zituen, ugaritu zituen tximistak, eta izutu zituen.

        16. Eta agertu ziran uren iturburuak, eta gelditu ziran desestaliak lurraren zimenduak:

        Zure keñadara, o Jauna, zure aserreko asnasa sendora.

        17. Luzatu zidan bere eskua goitik, eta eldu zidan, eta ur askoetatik atera ninduen.

        18. Libratu ninduen nere etsai txit sendoakgandik, eta gorrotatzen ninduten guztietatik, zeren ni baño sendoagoak egin ziran.

        19. Nere esturasuneko egunean nere gañera bat batean etorri ziran, baña Jauna nere gordetzalle egin zan.

        20. Toki zabalera atera ninduen, salbatu ninduen, nai zidalako.

        21. Eta ordainduko nau Jaunak nere justiziaren araura, eta nere eskuetako garbitasunaren araura saristatuko nau,

        22. Zaitu nituelako Jaunaren bideak, eta nere Jaungoikoaren kontra ere gauza txarrik egin ez nuelako,

        23. Zeren bere erabaki guztiak nere aurrean dauzkat, eta bere aginte santuak ere ez ditut iñoiz nigandik bota.

        24. Eta bere aurrean garbi biziko naiz, eta gordeko naiz nere gaiztakeriatik.

        25. Eta Jaunak ordainduko nau nere justiziaren araura, eta nere eskuetako garbitasun, bere begien aurrean dagoanaren araura.

        26. Santuarekin santua izango zera, eta gizon gaitz gabearekin, izango zera gaitzgabea.

        27. Autuarekin autua izango zera, eta biurriarekin biurrituko zera.

        28. Zeren zuk erri umilla salbatuko dezu, eta arroen begiak umillatuko dituzu.

        29. Zuk, Jauna, argituten dezun ezkero nere lanpara, nere Jaungoikoa argitu itzatzu nere illuntasunak.

        30. Zeren zure bitartez tentaziotik libratua izango naiz, eta nere Jaungoikoarekin iragoko det murrua.

        31. Nere Jaungoikoa, mantxa gabekoak dira bere egiteak, bere itzak sutatik iragoak, bera da, beragan itxedotzen duten guztien laguntzallea.

        32. Zeren Jaunaz landara, zeñ da Jaungoikoa? Edo gure Jaungoikoaz landara, ze Jaungoiko dago?

        33. Bera da sendotasuna eman zidan Jaungoikoa, eta egin du nere bidea kutsu gabea izan zedilla.

        34. Nere oñai oreñaen arintasuna eman ziena, eta alturaen gañean jarri nauena,

        35. Nere eskuak gadarako trebetzen dituena. Eta egin ziñituen nere besoak, bronzezko uztaia bezelakoak.

        36. Eta eman ziñidan salbazioa zure laguntasunarekin, eta zure eskuiak artu ninduen.

        Eta zure erakutsiak zuzendu nau beti, eta zure erakutsi orrek berak emango dizkit argitasunak.

        37. Joan ziñan neri bidea idikiaz, ninjoan toki guztietatik, eta etziran indargabetu nere oñak.

        38. Persegituko ditut nere etsaiak, eta iritxiko ditut, eta ez naiz atzera biurtuko, osoz desegin ditzadan artean.

        39. Puskatuko ditut, ezin kontrarik egingo didate, nere oñen azpira eroriko dira.

        40. Zeren zuk eman ziñidan gudarako indarra, eta nere mendean jarri ziñituen, nere kontra jaikitzen ziradenak.

        41. Eta egin dezu nere etsaiak bizkarrak itzuli zizazkidatela, eta desegin dituzu gorrotatzen nindutenak.

        42. Deadarrez ots egin zuten, baña etzegoan nork salbatu zitzaten, deadarrez ots egin zioten Jaunari, eta etzituen aditu.

        43. Zeatuko ditut, autsa aizeak jotzen duenean bezela, karrikaetako loia bezela desegingo ditut.

        44. Libratuko nazu erriaren kontraetatik, zuk jarriko nazu Erreñuen gidari.

        45. Ezagutu ez nuen erri batek, serbitu ninduen, nere boza aditu zueneko, obeditu zidan.

        46. Besteen semeak gezurra esan zidaten, besteen semeak zartu ziran, eta beren bidetxidorretatik erren egin zuten.

        47. Bizi bedi Jauna, eta bedeikatua izan bedi nere Jangoikoa, eta goratua izan bedi nere osasuneko Jaungoikoa.

        48. Zu, o nere Jaungoiko, benganzak ematen dizkidazuna, eta jartzen dituzuna nere mendean erriak, zu, nere etsaien aserretik libratu ninduzuna.

        49. Zuk jarriko nazu nere kontra jaikitzen diradenak baño gorago, gizon gaiztoagandik libratuko nazu.

        50. Argatik nik alabatuko zaitut, Jauna, erreñuen artean, eta zure izenari himnoak kantatuko diozkat,

        51. Bere erria miragarriro salbatu duen hurari, eta Dabid bere igortziari urrikaltasuna egiten dionari, eta bere jatorriari ere mendez mende egingo dionari.

 

EMEZORTZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa.

        2. Zeruak agertzen dute Jaungoikoaren gloria, eta firmamenduak adirazten ditu bere eskuen obrak.

        3. Egun batek itz egiten dio beste egun bati, eta gau batek erakusten dio jakinduria beste gau bati.

        4. Ez dago izkuntzarik, ez mintzoerarik, zeñatan bere boz oiek ez diran adituak.

        5. Beren otsa zabaldu da lur guztitik, eta munduaren azkeneraño aditu dirade beren itzak.

        6. Eguzkian ipiñi zuen bere bizilekua; eta bera da, bere toki ederretik irtetzen dan esposoa bezela.

        Saltoka ari zan goiantea bezela, bidean korrika joateko,

        7. Bere irteera da zeruaren ertz batetik.

        Eta korrika dijoa bere beste ertzeraño, eta ez dago bere berotasunetik ezkutatu ditekeanik.

        8. Jaunaren legea mantxa gabekoa, animak konbertitzen dituena, Jaunaren itza leiala, txikitxoai jakinduria ematen diena.

        9. Jaunaren aginteak zuzenak, biotzak poztzen dituztenak, Jaunaren agindua argitsua, begiak argitutzen dituena.

        10. Jaunaren beldur santua mendez mende dirauena, Jaunaren erabakiak egiazkoak, berak beretan justotuak.

        11. Opagarriak dira urrea eta arri baliotsuak ugari idukitzea baño geiago, eta eztia eta abaraska baño gozoagoak.

        12. Zeren zure serbitzariak gordetzen ditu, berak gordetzean dago sari andia.

        13. Zeñ da bere utsegiteak ezagutzen dituena? Nere ezkutukoetatik garbitu nazazu,

        14. Eta besteenak barkatu zaiozkazu zure serbitzariari. Berak mendean artuko ez banindute, orduan egongo nintzake kutsu gabe, eta utsegite txit andi batetik garbitua.

        15. Orduan izango dira zure gogokoak nere aoko itzak, eta nere biotzeko meditazioa zure aurrean izango da beti.

        Jauna, nere laguntzallea, eta salbatzallea.

 

EMERETZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa.

        2. Naigabeko egunean Jaunak aditu zaitzala, anparatu zaitzala Jakoben Jaungoikoaren izenak.

        3. Bidaldu dizazula laguntasuna santuariotik, eta Siondik zaitu zaitzala.

        4. Oroitu dedilla zure eskeñtza guztiarekin, eta zure holokaustoa gizena izan dedilla.

        5. Eman dizazula zure biotzak nai duena, eta kunplitu ditzala zure erabaki guztiak.

        6. Poztuko gera zure osasunagatik, eta gure Jaungoikoaren izenean gozatuko gera.

        7. Kunplitu ditzala Jaunak zure eskari guztiak. Orain ezagutzen det, Jaunak salbatu duela bere Kristoa.

        Bere zeru santutik adituko du, almentsuetan osasuna da bere eskuiarena.

        8. Batzuek daukate itxedopena beren gurdi armatuetan, besteak beren zaldietan; guk berriz gure Jaun Jainkoaren izenari ots egingo diogu.

        9. Berak izan ziran lotuak, eta erori ziran; gu berriz jaiki gera, eta jarri gera zuzen.

        10. Jauna, salbatu ezazu erregea, eta aditu gaitzatzu ots egiten dizugun egunean.

 

OGEIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa.

        2. Jauna, zure eskubidean poztuko da erregea, eta zure osasunean txit gozatuko da.

        3. Zuk kunplitu diozu bere biotzeko guraria, eta ez dezu egin alperra izan dedilla bere ezpañetako eskaria.

        4. Zeren zuk aldeaurrez prestatu zenduen gozotasuneko bedeikazioakin, jarri ziñion bere buruaren gañean arri baliotsuzko koroe bat.

        5. Bizia eskatu zizun, eta zuk eman diozu luzatzea bere egunak mendez mende.

        6. Andia da zure gloria bere osasunean, gloria eta edertasun andia jarriko dezu bere gañean.

        7. Zeren zuk egingo dezu bera izan dedilla betiko bendizioa, pozez beteko dezu zure arpegia erakutsiaz.

        8. Erregeak Jaunagan itxedotzen duelako, argatik mugitu gabe atsedengo du txit Altuaren urrikaltasunean.

        9. Zure etsai guztiak arkitua izan dedilla zure eskua: zure eskuiak arkitu ditzala gorrotatzen zaituzten guztiak.

        10. Zure arpegia erakusten diezunean, egingo dezu berakin labe irazeki batek bezela, Jaunak bere aserrean izutuko ditu, eta iretsiko ditu suak.

        11. Beren frutua lurretik galduko dezu, eta beren jatorria gizonen semeen artetik.

        12. Zeren zuri gaitz egitea erabaki zuten, gogoan erabilli zituzten, egiztatu ezin izan zituzten asmazioak.

        13. Zuk berriz igeseraziko diezu, eta zure uztaiaren fletxak prestatuak idukiko dituzu beren kontra.

        14. Goratu zaite, Jauna, zure eskubidean, kantatuko degu, eta soñuakin zelebratuko ditugu zure mirariak.

 

OGEITA BATGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, goizeko laguntasunerako, Dabiden salmoa.

        2. Jaungoikoa, nere Jaungoikoa, zergatik utzi nazu? Nere bekatuen bozak urrutiratzen dute nigandik osasuna.

        3. O nere Jaungoikoa, deadarrez ots egingo dizut egunaz, eta ez nazu adituko, gauaz, eta ez nere kulpaz.

        4. Zu berriz toki santu batean bizi zera, o Israelko gloria.

        5. Gure gurasoak zugan itxedon zuten, itxedon zuten, eta libratu ziñituen.

        6. Zuri deadarrez ots egin zizuten, eta salbatuak izan ziran: zugan itxedon zuten, eta etziraden lotsatuak gelditu.

        7. Ni berriz naiz ar bat, eta ez gizona, gizonen lotsaria, eta jendetzaren iguiña.

        8. Ikusten ninduten guztiak, burla egin zidaten: ezpañakin itz egin zuten, eta mugitu zuten burua.

        9. Jaunagan itxedon zuen, libratu beza, libratu beza, maitatzen duen ezkero.

        10. Zeren zu zera sabeletik atera ninduzuna, nere itxedopena nere amaren bularretatik.

        11. Zure besoetan botatua izan nintzan amaren sabeletik, nere amaren sabeletik zauzkat nere Jaungoikotzat.

        12. Etzaite nigandik urrutiratu,

        Zeren naigabea aldean dagoan; eta ez dago iñor laguntasuna eman dizadakenik.

        13. Asko idiskok inguratu naute, setiatu naute zezen gizenak.

        14. Idiki zuten beren aoa nere kontra, leoi arrapari, eta orroatzalleak bezela.

        15. Ura bezela izan naiz isuria, eta nere ezur guztiak beren tokietatik izan dirade ateratuak.

        Nere biotza jarria izan da, nere sabelaren erdian urtutzen dagoan argizagia bezela.

        16. Nere berdetasuna leortu zan pegar bat bezela, eta nere mingaña nere aosapaiari itsatsi zitzaion; eta obiako autseraño eraman ninduzun.

        17. Txakur askok inguratu nindutelako, eta setiatu ninduelako gaiztoen batzarreak.

        Nere eskuak, eta nere oñak zulatu dituste.

        18. Nere ezur guztiak kontatu dituzte.

        Berak berriz jarri ziran neri begira, eta ni arretaz ikusten:

        19. Partitu zituzten beren artean nere soñekoak, eta nere soñekoen gañean txotx egin zuten.

        20. Zuk berriz Jauna ez egizu arren urrutiratu nigandik zure laguntasuna, ni zaitzeaz begiratu ezazu.

        21. Nere anima, o Jaungoikoa, ezpatatik libratu ezazu, eta txakurren atzaparretatik nere ....

        22. Leoiaren aotik salba nazazu, eta adarbakotxaren adarretatik nere anima errukarria.

        23. Adiraziko diet zure izena nere anaiai, elizaren erdian alabatuko zaitut.

        24. Jaunaren beldur zeratenak alabatu ezazute, gloriaz bete ezazute zuek, Jakoben jatorriko guztiok.

        25. Israelen jatorri guztia bere beldur izan bedi, etzuelako mezpreziatu, ez begiratu gabe utzi beartsuaren erregua.

        Etzion ere bere arpegiari nigandik aldeerazi, eta deadarrez berari ots egiten nionean, aditu ninduen.

        26. Zugana zuzenduko dira nere alabanzak eliza andian, kunplituko ditut nere eskeñtzak bere beldur diradenen aurrean.

        27. Jango dute beartsuak, eta aseko dira, eta alabatuko dute, billatzen duten Jauna, beren biotzak biziko dira mendez mende.

        28. Oroituko da, eta biurtuko da Jaunagana lurraren zabalera guztia,

        Eta auzpeztuko dira bere aurrean jendeen familia guztiak.

        29. Erreñua Jaunarena dalako, eta berak idukiko du jendeen agintaritza.

        30. Jan zuten, eta adoratu zuten lurreko aberatz guztiak, bere aurrean auzpeztuko dira ilkor guztiak.

        31. Eta nere anima beretzat bizituko da, eta nire jatorriak hura bera serbituko du.

        32. Etorriko dan giza aldia Jaunaren izenaz deitua izango da, eta zeruak adiraziko diote bere justizia jaioko dan erri, Jaunak egindakoari.

 

OGEITA BIGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa.

        Jaunak zuzentzen nau, eta ez zat ezer faltatuko.

        2. Berak jarri nau bazkaen tokian.

        Eman dizkit erakutsiak ur sendotzallearen gañean.

        3. Nere animari itzulierazi dio.

        Zuzentasuneko bidetxidorretatik eraman ninduen, bere izenaren amorioz.

        4. Zeren eriotzako itzalaren erdian ibilliko banintza ere, ez naiz gaitzen beldur izango, zu nerekin zeralako.

        Zure zigorrak, eta zure eskumakillak, berak gozatu ninduten.

        5. Prestatu zenduen mai bat nere aurrean, naigabetzen ninduten aien kontra.

        Olio gizenarekin nere burua igortzi zenduen, eta nere kaliza, orditzen duena, zeñ ederra dan!

        6. Eta zure urrikaltasuna nere ondoren joango da, nere bizitzako egun guztietan.

        Jaunaren etxean bizi nadin, denbora luzean.

 

OGEITA IRUGARREN SALMOA

        1. Astearen lenbiziko egunerako, Dabiden salmoa.

        Jaunarena da lurra, eta bertan dagoan guztia, mundua, eta bertan bizi diraden guztiak.

        2. Zeren berak itxasoaz gañetik jarri zuen, eta ipiñi zuen ibaiak baño gorago.

        3. Nor igoko da Jaunaren mendi santura? Edo nor egongo da bere toki santuan?

        4. Eskuz kulpa gabea, eta biotz garbikoa; bere anima alperrik artu etzuena, eta bere projimoari engañuz juramentu egin etziona.

        5. Onek artuko du Jaunagandik bendizioa, eta urrikaltasuna bere Jaungoiko Salbatzallea gandik.

        6. Au da bera billatzen dutenen jatorria, Jakoben Jaungoikoaren arpegia billatzen dutenena.

        7. Jaso itzatzute, o prinzipeak, zuen ateak, eta goratu zaitezte zuek, o betiko ateak, eta gloriako erregea sartuko da.

        8. Zeñ da gloriako errege au? Jaun sendo, eta altsua, Jaun gudan sendoa.

        9. Jaso itzatzute, o prinzipeak, zuen ateak, eta goratu zaitezte zuek, o betiko ateak, eta gloriako erregea sartuko da.

        10. Zeñ da gloriako errege au? Ejerzituen Jauna, ori da gloriako erregea.

 

OGEITA LAUGARREN SALMOA

        1. Azkenerako, Dabiden salmoa.

        Zugana, Jauna, jaso nuen nere anima.

        2. Zugan, nere Jaungoikoa, itxedotzen det, ez nadilla ni izan lotsatua.

        3. Ez dizadatela ere burlarik egin nere etsaiak, zeren zugan itxedotzen duenik, ez da nastua geldituko.

        4. Lotsariz beteak izan ditezela, alperrik gaiztakeriak egiten dituzten guztiak.

        Erakutsi zazkidazu, Jauna, zure bideak, eta zure bidetxidorrak irakatsi zazkidazu.

        5. Zuzendu nazazu zure egiaren araura, eta eman zazkidazu erakutsiak, zeren zu zera nere Jaungoiko salbatzallea, eta egun guztian zure zai egon naiz.

        6. Oroitu zaite, Jauna, zure biguntasunakin, eta irago diraden mendeetan egindako zure urrikaltasunakin.

        7. Etzaite oroitu nere gazte denborako bekatuakin, ezta nere ezjakiñakin ere.

        Zure urrikaltasunaren araura oroitu zaite nerekin zu, o Jauna, zure ontasunagatik.

        8. Gozoa eta zuzena da Jauna. Argatik emango die legea, bidean bekatu egiten dutenai.

        9. Zuzenduko ditu umillak justiziako bidetik, erakutsiko diezte bere bideak paketsuai.

        10. Jaunaren bide guztiak urrikaltasuna eta egia dira, bere elkartasuna eta bere aginduak billatzen dituztenentzat.

        11. Zure izenagatik, Jauna, barkatuko didazu nere bekatua, zeren andia dan.

        12. Zeñ da Jaunaren beldur dan gizona? Berak jarri dio legea, autatu zuen bidean.

        13. Bere animak ondasunen artean atsedengo du, eta bere jatorria izango da lurraren jabe.

        14. Irezogarri sendoa da Jauna bere beldur diranentzat, eta berai agertzen diezte bere gauza ezkutuak.

        15. Nere begiak beti Jaunagana, zeren berak nere oñak artetikan aterako ditu.

        16. Begiratu zadazu, eta urrikaritu zaite nerekin, zeren bakarra eta beartsua naiz ni.

        17. Nere biotzeko naigabeak ugaritu dira, nere ausietatik atera nazazu.

        18. Begiratu zaiezu nere umiltasunari eta nere nekeari, eta nere bekatu guztiak barkatu itzatzu.

        19. Begira ezazu nola ugaritu diran nere etsaiak, eta gorroto gaizto batekin aier nauten.

        20. Gorde ezazu nere anima, eta libratu nazazu, ez nadilla lotsatua gelditu, zugan itxedon dedalako.

        21. Kulpa gabeak eta justoak nerekin bildu dira, itxedon dizudalako.

        22. O Jaungoikoa, libratu ezazu Israel bere naigabe guztietatik.

 

OGEITA BOSGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa.

        Juzgatu nazazu, Jauna, zeren nere errugabetasuneko bidetik ibilli naizan, eta Jaunagan itxedon ezkero ez naiz erkituko.

        2. Probatu nazazu, Jauna, eta tentatu nazazu, erre itzatzu nere guntzurrunak eta nere biotza.

        3. Zeren zure urrikaltasuna nere begien aurrean daukat, eta zure egian arkitzen ditut nere atsegin guztiak.

        4. Ez nintzan eseri jende arroaren batzarrean, eta ez naiz ezertan sartuko gauza gaiztoak egiten ari diradenakin.

        5. Gaiztoen laguntasuna gorrotatzen det eta biotzgogorrekoakin ez naiz eseriko.

        6. Garbituko ditut nere eskuak errugabekoen artean, eta zure aldarearen inguruan, Jauna, egongo naiz,

        7. Zure alabanzako boza aditzeko, eta zure mirari guztiak kontatzeko.

        8. Jauna, maitatu det zure etxeko edertasuna, eta zure gloriako bizilekuko tokia.

        9. Ez ezazu galdu nere anima, o Jaungoikoa, gaiztoakin, eta nere bizia gizon odolgiroakin.

        10. Zeñaen eskuetan gaiztakeriak dauden, eta zeñaen eskuiea dagoan eskeñtzaz betea.

        11. Ni berriz ibilli naiz nere kutsugabetasuneko bidetik, salbatu nazazu, eta errukitu zaite nerekin.

        12. Nere oña egon da zuzentasuneko bidean, elizetan, Jauna, bedeikatuko zaitut.

 

OGEITA SEIGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa, igortzia izan zan baño lenago.

        Jauna da nere argitasuna, eta nere salbazioa, zeñaen beldur izango naiz? Jauna da nere bizitzaren gordetzallea, nork ikaratuko nau?

        2. Gaizkilleak nigana allegatzen diran artean, nere aragiak jateko.

        Nere etsai naigabetzen nindutenak, berak erkitu dira, eta erori dira.

        3. Nere kontra ejerzituak etzauntzetan jartzen badira ere, ez da ikaratuko nere biotza.

        Nere kontra asitzen badirade gudan, onetan itxedongo det nik.

        4. Gauza bakar bat eskatu diot Jaunari, berriz ere au eskatuko det, Jaunaren etxean bizi nadilla ni nere bizitzako egun guztietan.

        Jaunaren gozotasuna ikusteko, eta bere tenploa bisitatzeko.

        5. Zeren bere tabernakuloan ezkutatu ninduen, gaitzen egunean jarri ninduen estalita bere tabernakuloko tokirik ezkutuenean.

        6. Goratu ninduen arkaitz baten gañera, eta orain nere etsaien kontra garai jarri nau.

        Argatik egongo naiz bere tabernakuloaren inguruan, pozezko doañak eskeñtzen, kantatzen, eta Jaunari salmoak esaten.

        7. Aditu ezazu, Jauna, nere boza, zeñarekin deadarrez ots egin dizudan zuri, urrikaritu zaite nerekin, eta aditu nazazu.

        8. Nere biotzak zurekin itz egin du, nere begiak zure billa ibilli dira. O Jauna, zure arpegia da nik billatzen dedana.

        9. Etzaiozu arren zure arpegiari nigandik alde erazi, etzaite apartatu aserretuta zure serbitzariagandik.

        Izan zaite nere laguntzallea, ez nazazu desanparatu, ez mezpreziatu, Jaungoiko nere Salbatzallea.

        10. Zeren nere aitak, eta nere amak utzi ninduten, baña Jaunak bere kontura artu nau.

        11. Jarri zadazu, Jauna, legea zure bidean, eta eraman nazazu bidetxigor zuzenetik nere etsaiakgatik.

        12. Ez nazazu jarri naigabetzen nautenen gurarien mendean, zeren lekuko gaiztoak nere kontra jaiki diran, eta gaiztakeriak bere kontra gezurra esan duen.

        13. Sinisten det Jaunaren ondasunak ikusiko ditudala bizien lurrean.

        14. Itxedon zaiozu Jaunari, eta gizonkiro portatu zaite, eta zure biotza sendotu bedi, eta zaude Jaunaren zai.

 

OGEITA ZAZPIGARREN SALMOA

        Dabidentzat beretzat salmoa.

        1. Zuri, Jauna, deadarrez ots egingo dizut; nere Jaungoikoa, etzaite nere eskarietara gortu, zuk neri ez begiratuta, iduritu ez nadin obira jetxitzen diranakin.

        2. Aditu ezazu, Jauna, nere erreguaren boza otoitz egiten dizudanean, luzatzen ditudanean goira nere eskuak zure eliza santurontz.

        3. Ez nazazu arren arrapatu bekatariakin batean eta gaiztakeria egiten dutenakin ez nazazu galdu.

        Zeñak beren projimoakin pakearen gañean itz egiten dute, beren biotzetan gaiztakeriak asmatzen ari diran artean.

        4. Eman zaiezu oiei ordaña beren egiteen araura, eta beren gaiztakeriaren asmazioen araura.

        Biurtu zaiezu berai beren eskuen obraen araura, itzuli zaiezu beren saria.

        5. Etzituztelako konsideratu Jaunaren obrak, ez bere eskuak egindako gauzak. Zuk desegingo dituzu, eta ez dituzu berriz jarriko.

        6. Bedeikatua Jauna, zeren nere erreguaren boza aditu duen.

        7. Jauna da laguntzen dedana, eta zaitzen nauena, nere biotzak beragan itxedon zuen, eta lagundu zidan.

        Eta berriz biztu zan nere aragia, eta nere gogo guziarekin alabatuko det.

        8. Jauna da bere erriaren sendotasuna, eta asko aldi estutan bere Kristoa salbatzen duen laguntzallea.

        9. Salbatu ezazu, Jauna, zure erria, eta bedeikatu zure herenzia, eta zuzendu itzatzu, eta goratu itzatzu betiko iraun guztian.

 

OGEITA ZORTZIGARREN SALMOA

        Dabiden salmoa.

        1. Tabernakuloa bukatu zuenean.

        Ekarri zaiozkazute Jaunari, o Jaungoikoaren semeak, ekarri zaiozkazute Jaunari bildotsak.

        2. Eman zaiozute Jaunari gloria eta onra, eman zaiozute Jaunari, bere izenari zor zaion gloria. Adoratu ezazute Jauna bere santuarioko atarian.

        3. Jaunaren boza uren gañean, anditasuneko Jaungoikoa turmoatu zan, Jauna ur askoen gañean.

        4. Jaunaren boza eskubidean, Jaunaren boza anditasunean.

        5. Jaunaren boz, zedroak zatitutzen dituena, eta zatituko ditu Jaunak Libanoko zedroak.

        6. Eta zeatuko ditu Libanoko txal bat bezela, eta maitatua izango da adarbakoitzaren semea bezela.

        7. Jaunaren boz, suzko garra ebakitzen duena,

        8. Jaunaren boz, eremua astintzen duena, eta Jaunak dardaratuko du kadesko eremua.

        9. Jaunaren boz, oriñak prestatzen dituena, eta agertuko ditu itxiak, eta guztiak adiraziko dute gloria bere tenploan.

        10. Jaunak ugoldeari etorri erazitzen dio, eta eseriko da Jauna erregea bezela betiko.

        11. Jaunak emango dio sendotasuna bere erriari, Jaunak bedeikatuko du bere erria pakean.

 

OGEITA BEDERATZIGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa, Dabiden etxearen dedikazioan kontatua.

        2. Goratuko zaitut nik, Jauna, anparatu nazulako, eta ez diezulako utzi nere etsaiai nere kontura gozatzen.

        3. Nere Jaun Jainkoa, deadarrez ots egin nizun, eta sendatu ninduzun.

        4. Zuk, Jauna, atera zenduen nere anima infernutik, zuk salbatu ninduzun erori ez nendin leizera jetxitzen diradenakin.

        5. Jaunaren santuak, kantatu zaiozkazute himnoak soñuakin, eta zelebratu ezazute bere santutasunaren oroipena.

        6. Zeren bere aserretik dator kastigua, eta bere borondate onean dago bizitza.

        Arratsalderaño iraungo du negarrak, eta egunsentiaren asieran izango da poza.

        7. Nik berriz nere ugaritasunean esan nuen: iñoiz ere ez naiz mugitua izango.

        8. Jauna, zure borondateagatik eman ziñion sendotasuna nere ugaritasunari.

        Zure arpegiari nigandik alde erazi ziñion, eta nastua jarri nintzan.

        9. Zuri, Jauna, deadarrez ots egingo dizut, eta nere Jaungoikoari erregutuko diot.

        10. Zer mesede ekarriko dizu nere eriotzak, eta usteltasunera ni jetxitzeak?

        Autsak kantatuko al ditu zure alabanzak, edo adiraziko al ditu zure egiak?

        11. Jaunak aditu ninduen, eta nerekin errukitu zan. Jauna jarri zan nere laguntzalle eginik.

        12. Nere negarra pozean itzuli ziñidan, urratu zenduen nere zilizioa, eta guztiau gozotasunez inguratu ninduzun.

        13. Nere gloria izan dedin zure alabanzak kantatzea, eta iñoizere penarik iduki ez dezadan. O nere Jaun Jainkoa, nik beti alabatuko zaitut.

 

OGEITA AMARGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa, extasis batgatik.

        2. Zugan, Jauna, itxedon det, ez nadilla iñoiz lotsatua gelditu, libratu nazazu, bada justoa zera.

        3. Alderatu ezazu niganontz zure belarria, atoz arin ni libratzera.

        Izan zaite neretzat Jaungoiko gordetzalle bat, eta igeslekuko etxe bat, salbatu nazazun.

        4. Zeren zu zera nere sendotasuna, eta nere anparua, eta zure izenagatik zuzenduko nazu, eta bazkatuko nazu.

        5. Aterako nazu, neretzat ezkutuan jarri duten lazo onetatik: zeren zu nere gordetzallea zeran.

        6. Zure eskuetan enkomendatzen det nere espiritua, zuk erredimitu ninduzun, o Jaun, egiaren Jaungoikoa.

        7. Gorrotatzen dituzu arrokeriak gordetzen dituztenak alperkiro.

        Baña nik Jaunagan itxedon nuen.

        8. Zure urrikaltasunean gozatuko naiz, eta poztuko naiz.

        Nere urrikaltasunari begiratu ziñiolako, salbatu zenduen estutasunetik nere anima.

        9. Eta ez ninduzun ere utzi etsaiaren eskuetan itxita, baizik nere oñai bide zabala idiki ziñien.

        10. Errukitu zaite arren, Jauna, nerekin, zeren ansiatua arkitzen naizan, damuz izutuak daude nere begia, nere anima, eta nere sabela.

        11. Penaren indarrez aituaz dijoa nere bizia, eta nere urteak negarrakin.

        Nere indarra premiagatik erkitu da, eta nere ezurrak nastuak daude.

        12. Nere etsai guztientzat, batezere aldekoentzat lotsaria egiña izan naiz, eta nere ezagunentzat beldurgarria.

        Ikusten nindutenak, nigandik urrutira iges egin zuten,

        13. Bere biotzean aztua izan naiz illa dan bat bezela. Ontzi autsi bat bezela izan naiz begiratua.

        14. Zeren nik aditzen nituen nire inguruan zeuden askoren irainak. Eta neri kontra egiteko bildu ziranean, erabaki zuten beren artean neri bizia kentzea.

        15. Baña nik zugan itxedon nuen, Jauna. Esan nuen: Nere Jaungoikoa zera zu.

        16. Nere suerteak zure eskuetan daude.

        Libratu nazazu nere etsaien, eta persegitzen nautenen eskutik.

        17. Distiatu bedi zure arpegiko argitasuna zure serbitzariaren gañean, zure urrikaltasuna gatik salba nazazu.

        18. O Jauna, ez nadilla ni nastua gelditu, zuri ots egin dizudan ezkero.

        Gaiztoak bai izan bitez lotsatuak, eta botatuak izan bitez infernura.

        19. Mututu bitez ezpañ engañatzalleak. Justoaren kontra gaizki esaten dutenak, arrokeriaz, eta mezprezioz.

        20. Zeñ andia dan, Jauna, zure beldur diradenentzat ezkutatua daukazun zure gozotasunezko ugaritasuna!

        Zuk eman diezu ugari, gizonen semeen aurrean, beren itxedopena zugan jarrita daukatenai.

        21. Ezkutatuko dituzu zure arpegiko toki ezkutuan gizonen naspilletatik.

        Zaituko dituzu zure tabernakuloan mingañ gaizki esaleetatik.

        22. Bedeikatua Jauna; zeren miragarriro egin du nerekin bere urrikaltasuna erri sendotuan.

        23. Nik berriz esan nuen nere animako kordegabetze batean: botatua naiz zure begien aurretik.

        Argatik aditu zenduen nere erreguaren boza, deadarrez zuri ots egin nizunean.

        24. Maitatu ezazute Jauna bere santu guztiak, zeren Jaunak billatuko du egia, eta emango die ordañ ugaria arrokeriaz obratzen dutenai.

        25. Gizonkiro portatu zaitezte zuen itxedopena Jaunagan jarrita daukazutenak, eta zuen biotza sendotu bedi.

 

OGEITA AMAIKAGARREN SALMOA

        Dabid berarena, aditzakoa.

        1. Zorionekoak aiek, zeñaen gaiztakeriak izan diran barkatuak, eta zeñaen bekatuak izan diran estaliak.

        2. Zorionekoa, Jaunak bekatuaren argudiorik egiten ez dion gizona; eta zeñaen espirituan ez dagoan engañurikan.

        3. Ixilik egon nintzalako, zartu ziran nere ezurrak, egun guztian deadarrez ari nintzala.

        4. Zeren gau ta egun zure eskua nere gañean astundu zan, nenbillan jiran nere naigabean, arantza sartua neukan artean.

        5. Ezagutuerazi nizun nere gaiztakeria, eta ez nuen ezkutatu nere justiziarik eza.

        Esan nuen: aitortuko diot Jaunari neronen kontra nere justiziarik eza. Eta zuk barkatu zenduan nere bekatuaren gaiztakeria.

        6. Argatik erregutuko dizu zuri santu guztiak, denbora egokian.

        Eta egiazki ur askoren ugoldean, ez dirade oiek beragana alderatuko.

        7. Zu zera nere igestokia, ingurutua naukan naigabean, zuk, o nere poza, atera nazazu, ingurutua naukatenetatik.

        8. Aditza emango dizut, eta erakutsiko dizut ibilliko zeran bidea, zugan sendo josita idukiko ditut nere begiak.

        9. Etzaitezte izan zaldiaren eta mandoaren irudikoak, zeñak ez daukaten aditzarikan.

        Kabrestu eta frenuarekin sendo lotu itzatzu, zugana alderatzen ez diradenen masallezurrak.

        10. Asko dirade bekatariari itxedotzen dioten azoteak, berriz urrikaltasunak ingurutuko du Jaunagan itxedotzen duena.

        11. Poztu zaitezte Jaunagan, eta txit gozatu zaitezte justoak. eta beragan gloriaz bete zaitezte biotzez zuzen guztiak.

 

OGEITA AMABIGARREN SALMOA

DABIDEN SALMOA

        1. Txit poztu zaitezte justoak Jaunagan, zuzenai zaizkate bera alabatzea.

        2. Alabatu ezazute Jauna zitararekin, amar sokako salterioarekin kantatu zaiozute.

        3. Kantatu zaiozute kanta berri bat, ongi eta boz leunarekin kantatu zaiozute.

        4. Zeren Jaunaren itza zuzena da, eta bere obra guztiak egiñak leialtasunarekin.

        5. Urrikaltasuna eta zuzentasuna maitatzen ditu, lur guztia dago Jaunaren urrikaltasunez betea.

        6. Jaunaren itzarekin zeruak izan ziran sendatuak, eta bere aoko espirituaz beren indar guztia.

        7. Berak dauzka bilduak itsasoko urak, zagi baten bezela, eta gorderik ipiñiak leizeak.

        8. Lur guztia Jaunaren beldur izan bedi, bere aurrean ikara egin bezate, munduan bizi diraden guziak.

        9. Zeren berak itz egin zuen, eta guztia izan zan egiña, berak agindu zuen eta guztiak artu zuten izatea.

        10. Jaunak desegiten ditu jendeen asmazioak, gaizkitzat ematen ditu errien gogorazioak, eta utsean utzi prinzipeen erabakiak.

        11. Jaunaren erabakiak berriz beti dirau, bere biotzeko gogorazioak mendez mende.

        12. Doatsua arako erreñua, zeñaen Jaungoikoa dan Jauna, arako erri, bere herenziatzat autatu zuena.

        13. Zerutik Jaunak begiratu zuen, ikusi zituen gizonen seme guztiak.

        14. Bere bizileku txit sendotik, ezarri zuen begirakune bat, lurrean bizi ziraden guztien gañera.

        15. Bera da bakoitzaren biotza egin zuena, egiten duten guztia ezagutzen duena.

        16. Ez da salbatzen erregea bere eskubide andia gatik, eta goiantea ere ez da salbatuko bere indar andiagatik.

        17. Engañakorra da zaldia berean salbatzeko, txit errutsua izanagatik ez du salbatuko zaldizkoa.

        18. Ona emen Jaunaren begiak bere beldur diradenen gañean; eta bere urrikaltasunean itxedotzen dutenetan.

        19. Beren animak eriotzatik libratzeko; eta gosetean berak bazkatzeko.

        20. Gure animak sendo itxedotzen du Jaunagan, zeren bera dan gure gordetzallea eta bitartekoa.

        21. Zeren gure biotza beragan poztuko da, eta bere izen santuan daukagu jarria gure itxedopena.

        22. Betor, o Jauna, gure gañera zure urrikaltasuna, zugan itxedon degun bezela.

 

OGEITA AMAIRUGARREN SALMOA

        1. Dabidena, itxusitu zuenean bere arpegia Akimeleken aurrean, eta utzi zion, eta joan zan.

        2. Denbora guztian Jauna bedeikatuko det, bere alabantza beti izango da nere aoan.

        3. Jaunagan gozatuko da nere anima. Aditu bezate otsanak, eta poztu bitez.

        4. Anditu ezazute nerekin Jauna, eta guztiok batera goratu dezagun bere izena.

        5. Arretaz zuzendu nintzan Jaunagana eta aditu ninduen, eta atera ninduen nere estutasun guztietatik.

        6. Alderatu zaitezte beragana, eta argituak izango zerate, eta zuen arpegiak ez dirade izango gorrituak.

        7. Beartsu onek deadarrez eskatu zuen, eta aditu zuen Jaunak; eta bere naigabe guztietatik libratu zuen.

        8. Jaunak bere Aingerua jarriko du bere beldurra daukatenen inguruan, eta gaitzetik libratuko ditu.

        9. Probatu eta ikusi ezazute zeñ leuna dan Jauna, zorionekoa, beragan itxedotzen duen gizona.

        10. Jaunaren beldur izan zaitezte zuek bere santu guztiak, zeren bere beldur diradenentzat ez dago premiarik.

        11. Aberatsak iduki zuten premia eta gose izan ziran; Jauna billatzen dutenak berriz, ez dute gauza on baten ere premiarik izango.

        12. Atozte, ene semeak, aditu nazazute, Jaunaren beldurra erakutsiko dizutet.

        13. Zeñ da bizia nai duen gizona, eta maitatzen duena egun onak ikustea?

        14. Bada gorde ezazu garbi zure mingaña gaitz guzitik, eta zure ezpañak ez bezate esan gezurrikan batere.

        15. Iges ezazu gaitzetik, eta egin itzatzu obra onak, pakea billatu ezazu, eta gogotikan saiatu zaite bera iritxitzera.

        16. Jaunaren begiak daude justoen gañean; eta bere belarriak zurrak beren eskarietara.

        17. Jaunaren arpegia berriz gaizki egiten diotenai begira dago, beren oroipena lurretik galtzeko.

        18. Deadarrez eskatu zuten justoak eta Jaunak aditu zituen, eta libratu zituen beren naigabe guztietatik.

        19. Jauna dago biotz naigabetua daukatezen aldean, eta espirituz umillak salbatuko ditu.

        20. Justoen atsakabeak asko dira, baña guztietatikan Jaunak libratuko ditu.

        21. Beren ezur guztiak zaitzen ditu Jaunak, beretatik bat bakarra ere ez da puskatua izango.

        22. Txit gaiztoa da bekatarien eriotza, eta justoa gorrotatzen dutenak, desegiñak geldituko dira.

        23. Jaunak erredimituko ditu bere serbitzarien animak, eta beragan itxedotzen dutenak, ez dirade galduko.

 

OGEITA AMALAUGARREN SALMOA

        1. Dabid beraren salmoa.

        Juzgatu itzatzu, o Jauna, gaizki egiten didatenak, eraso zaiezu, nere kontra elean ari diradenai.

        2. Artu itzatzu armak, eta ezkutua, eta atera zaite neri laguntzera.

        3. Atera ezazu magitikan ezpata, eta desegin itzatzu persegitzen nautenak. Esan zaiozu nere animari: Zure Salbatzallea naiz ni.

        4. Nastau eta lotsatu bitez, nere animaren billa dabiltzanak.

        Alde egin bezate atzerontz eta lotsatu bitez, nere kontra gaizkiak asmatzen ari diradenak.

        5. Izan bitez egiñak aizeak daraman autsa bezela, eta Jaunaren aingeruak estutu bitza.

        6. Beren bidea illuna, eta labañkorra izan bedi: eta Jaunaren aingeruak persegitu bizaiote.

        7. Beren lazo eriotzakoa doan jarri zidatelako, eta iraindu zutelako gaizkiro nere anima.

        8. Erori bedi, jarrita dagoala ez dakian lazoan, eta ezkutatu zuen marroak arrapatu beza, eta bere lazoan atxitua gelditu bedi.

        9. Nere anima berriz poztuko da Jaunagan, eta gozatuko da bere Salbatzalleagan.

        10. Nere ezur guztiak esango dute: Jauna, zeñ da zure antzekoa?

        Libratzen dezuna gizagaxoa bera baño geiago diradenen eskuetatik; premian dagoena eta beartsua, zeukana arrapatzen ari ziradenetatik.

        11. Jaikitzen ziradela lekuko gaiztoak, ez nekizkien gauzak galdetzen zizkidaten.

        12. Itzultzen zizkidaten gaitzak mesedeen ordañtzat, bizia neri kentzeko alegiñak egiten zituztela.

        13. Baña ni, berak atsekabetzen ninduten bitartean, zilizioz estalitzen nintzan.

        Umillatzen nuen nere anima baruarekin, nere biotzean erregu egitez aspertu gabe.

        14. Nere adiskide eta nere anaia baten amorioarekin bezela, ala tratatzen nituen: lutu eta tristezan dagoena bezela, ala umillatzen nintzan.

        15. Baña berak jolasean ari ziran, eta elkartu ziran nere kontra, ezarri zituzten nere gañean azoteak, zergatik jakin gabe.

        16. Barreiatuak gelditu ziran, baña ez damutuak, tentatu ninduten, isekaz isekatu ninduten, nere kontra egin zituzten beren ortzen karraskotsak.

        17. O Jauna, noiz begiratuko didazu? Libratu ezazu nere anima gizaseme oien gaiztakeriatik, leoe oietatik nere anima.

        18. Aitortuko zaitut eliza andi batean, erri ugari baten erdian kantatuko ditut zure alabantzak.

        19. Ez bezate iduki ni mendean artzearen gozotasuna nere etsai gaiztoak, bidegabekiro gorrotatzen nautenak; eta beren begiakin poza erakusten dutenak.

        20. Neri egiazki esaten zizkidaten pakeko itzak, baña beren lurrezko bijotzean, aserrez eztanda eginda, asmatzen zituzten engañoak.

        21. Eta zabaldu zituzten nere kontra beren aoak, esaten zutela: Ea, ez, gure begiak ikusi dute.

        22. O Jauna, zuk ikusi dezu, etzaite ixillikan egon denbora geiagoan, Jauna, etzaite nigandik urrutitu.

        23. Jaiki eta begiratu ezazu nere juiziora, nere gauzan, o nere Jaungoikoa eta nere Jauna.

        24. Juzgatu nazazu zure justiziaren araura, o Jauna, nere Jaungoikoa, eta ez bitez gozatu nere galmenean.

        25. Ez bezate esan beren biotzetan: Ea, ea, ederki gabiltza. Ez bezate ere esan: iretsi dikagu.

        26. Gelditu bitez izu eta lotsariz beteak, nere gaitzetan poztutzen diraden guztiak.

        Izan bitez lotsariz gorrituak, nere kontra gauza andiak esaten dituztenak.

        27. Poztu eta gozatu bitez, nere arrazoiaren alde daudenak, eta bere serbitzariaren pakea nai dutenak; beti esan bezate: Jauna gloriaz betea izan bedi.

        28. Eta nere mingañak adiraziko du zure justizia, egun guztian zure alabanzak.

 

OGEITA AMABOSGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabid Jaunaren serbitzari beraren salmoa.

        2. Erabaki zuen gaiztoak bere biotzean gaizki egitea, bere begien aurrean Jaungoikoaren beldurrikan ez dago.

        3. Bere aurrean engañuz ibilli dalako, bere gaiztakeria nazkagarriago egin da.

        4. Bere aoko itzak gaiztakeria eta engañua dirade, ez du argitu nai zan bere adimena, ongi obratzeko.

        5. Bere oean zerabillan gogoan gaiztakeria, ibilli zan pauso gaizto mot guzian, etzion berriz gaiztakeriari gorrotorik izan.

        6. O Jauna, zure urrikaltasuna allegatzen da zeruraño; eta zure egia odeietaraño.

        7. Zure justizia mendi txit goratuak bezela, eta zure erabakiak leize txit zakona.

        Gizonai eta abereai ematen diezu iraupena, Jauna:

        8. Zeñ ugaritasun andiaz geitu dezun, o Jaungoikoa, zure urrikaltasuna!

        Argatik gizonen semeak itxedongo dute zure egoen itzalaren azpian.

        9. Zure etxeko ugaritasunarekin ordituak geldituko dirade, eta emango diezu edaten zure atsegiñen korrontetik.

        10. Zeren bizitzako iturria zugan dago, eta zure argian argia ikusiko degu.

        11. Ezarri ezazu zure urrikaltasuna ezagutzen zaituztenakgana, eta zure justizia, biotz zuzena daukatenen alde.

        12. Ez ditzadala nik eman arrokeriako pausoak, eta ez nazatela mugitu bekatariaren egiteak.

        13. An erori ziraden gaiztakeria egiten dutenak, kanpora aurtikiak izan dirade, eta berriz ezin jaikiko dirade.

 

OGEITA AMASEIGARREN SALMOA

DABID BERAREN SALMOA

        1. Etzaite egon gaiztoen bizitza gozatsuaren gurariz, eta ez ezazu iduki gaiztakeria egiten dutenen zelorik;

        2. zeren txit laister elbitza bezela igartuko dira; eta belar samurra bezela, leortuta, bereala eroriko dira.

        3. Jarri ezazu zure itxedopena Jaunagan, eta egin itzatzu obra onak, eta lurrean bizituko zera, eta bere aberastasunetan bazkatuko zera.

        4. Gozatu zaite Jaunagan; eta emango dizu, zure biotzak opa duen guztia.

        5. Adirazi zaiozu Jaunari, zu arkitzen zeran egoera, eta beragan itxedon ezazu, eta berak egingo du.

        6. Eta zure justiziari distiatueraziko dio, argiari bezela; eta zure juizioari eguerdiaren gisara.

        7. Egon zaite bada Jaunaren mendean, eta erregutu zaiozu:

        Ez ezazu iduki, bere bidean ongi dijoakionaren, injustiziak egiten dituen gizonaren ondamurikan.

        8. Kendu ezazu aserrea, eta utzi sumintasuna, ez ezazu iduki, gaitza egiteko gurarik.

        9. Bada gaizki egiten dutenak izango dirade erbestetuak, Jaunagan itxedotzen dutenak berriz, izango dira herenziaz lurraren jabeak.

        10. Itxedon ezazu piska batean, eta ikusiko dezu ez dala bizi bekataria, eta billatuko dezu zegoan tokia, eta ez dezu arkituko.

        11. Otsanak bada izango dira herenziaz lurraren jabeak; eta gozatuko dirade pakearen ugaritasunean.

        12. Bekataria egongo da justoaren azeloan, eta egingo ditu bere kontra bere ortzen karraskotsak.

        13. Jaunak berriz iseka egingo dio, lendanaz ikusten duenak bezela elduko zaiola bere eguna.

        14. Bekatariak atera zuten magitik ezpata, jarri ziraden punterian, beren uztaiarekin,

        beera botatzeko beartsua, eta ezer ez zedukana, triskatzeko biotz zuzenak.

        15. Beren ezpata sartu bedi beren biotzetan, eta beren uztaia piskatua izan bedi.

        16. Geiago balio dio justoari gutxibatek, bekatariari ondasun askok baño.

        17. Zeren bekatarien besoak puskatuak izango dirade; justoak berriz Jaunak sendatzen ditu.

        18. Badakizki Jaunak obenik gabeenen egunak, eta beren herenzia betikoa izango da.

        19. Ez dirade lotsatuak izango denbora gaiztoan, goseteko egunean asetuak izango dirade.

        20. Zeren bekatariak galduak izango dirade, Jaunaren etsaiak berriz onratuak eta goratuak izanda bereala, izango dirade beeratuak, eta kea bezela izango dirade ezereztuak.

        21. Bekatariak artuko du epean, eta ez du pagatuko, baña justoa errukituko da, eta emango dio beartsuari.

        22. Argatik Jauna bedeikatzen dutenak, herenziaz artuko dute lurra; bere gaizki esaleak berriz, galduak izango dirade.

        23. Jaunagana zuzenduko dirade gizaseme onaren pausoak: eta bere bideak ontzat emango ditu.

        24. Erortzen danean, ez du miñik artuko, zeren Jaunak azpian jarriko dio bere eskua.

        25. Gaztea izan nintzan, eta onezkero zarra naiz, baña ez det beñere ikusi justoa desanparatua; ez bere semeak ogiaren billa.

        26. Eguna iragotzen du urrikaltasuneko lanean, eta lendanaz ematen; eta bere jatorria bedeikatua izango da.

        27. Alde egin ezazu gaitzetik, eta on egin ezazu, eta biziko zera mendez mende.

        28. Zeren Jaunak maitatzen du justoa dana, eta ez ditu desanparatuko bere santuak, beti izango dute laguntasuna.

        Gaiztoak izango dirade kastigatuak, eta dongen jatorria galduko da.

        29. Justoak herenziaz artuko dute lurra, eta bertan biziko dira beti.

        30. Justoaren aoak zabalduko du jakinduria, eta bere mingañak zentzuarekin itz egingo du.

        31. Bere Jaungoikoaren legea dauka bere biotzean, eta sendo ibilliko da bere pausoetan.

        32. Bekataria beti dabil justoaren azeloan, eta dabil berari bizia kentzeko eraren billa.

        33. Baña Jaunak ez du bekatariaren eskuetan utziko; eta ez du ere kondenatuko juzgatua danean.

        34. Jaunagan itxedon ezazu, eta gorde ezazu bere legea, eta goratuko zaitu, herenziaz artu dezazun lurra. Bekatariak galduak diradenean, ikusiko dezu.

        35. Ikusi nuen gaiztoa txit goratua; eta jasoa Libanoko zedroak bezela.

        36. Andikan laister irago nintzan, eta etzan agiri. Billatu nuen, baña bere aztarnarik ere ezin izan nuen arkitu.

        37. Iraunerazi zaiozu obengabetasunari, eta begiratu ezazu justiziagatik, zeren gizon paketsuak bere oroipena utziten du.

        38. Gaiztoak berriz guztiak galduko dirade, dongen kutsuak izango dirade desegiñak.

        39. Justoen salbazioa Jaunagandik dator, eta naigabeko denboran bera da beren laguntzallea.

        40. Jaunak lagunduko die, eta libratuko ditu, eta bekatarien eskuetatik libratuko ditu, eta salbatuko ditu; beren itxedopena beragan jarri zutelako.

 

OGEITA AMAZAZPIGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa oroipenerako; larunbatean.

        2. O Jauna, zure sumintasunean ez zadazu agiraka egin; eta zure aserrean ez nazazu kastigatu.

        3. Zeren sartu zazkit nigan zure saietak, eta kargatu dezu nere gañean zure eskua.

        4. Ez dago nere aragian eritu gabeko tokirik, zu nerekin aserretu zeralako, ezurrak ikara egiten didate, nere bekatuakin oroitzen naizanean.

        5. Zeren nere gaiztakeriak nere buruaren gañera igo dute, eta zama astun batek bezela, naukate azpiratua.

        6. Gorrotatu ziran eta usteldu nere zauriak, nere erokeriagatik.

        7. Nago eginik urrikari bat, eta lurreraño makurtua, egun guztian nabil tristezaz estalia,

        8. Zeren nere erraiak berotasunez beteak daude, eta ez dago nere gorputzean eri gabeko tokirik.

        9. Naigabetua nago, eta txitez umillatua. Orroaka ari nintzan, nere biotzeko suspirioakgatik.

        10. O Jauna, ongi ikusten dituzu nere gura guziak, eta nere suspirioak ez daude zugandik ezkutatuak.

        11. Nere biotza nasia dago, gelditu naiz nere indarrak gabe, eta gutxi bear det nere begietako argia bera gabe gelditzeko.

        12. Nere adiskideak eta nere aideak alderatu zitzadan, eta zutik jarri ziran nere kontra; eta nere aldean zeudenak jarri ziran urrutian.

        13. Eta ni il nai nindutenak, egiten zituzten alegiñak guztiak:

        Eta neri gaitz egin nai zidatenak, gaizki esaka ari ziran, eta egun guztian zeuden engañoak asmatzen.

        14. Baña nik, gorra banintza bezela, ez nuen aditzen, eta mutua bezela, nengoan, aoa idiki gabe.

        15. Eta egin nintzan ezerere aditzen ez duena bezela; eta itzikan ere zer erantzunikan ez duena bezela.

        16. Zeren zugan, Jauna, daukat nik jarria nere itxedopena, zuk adituko nazu, o nere Jaun Jainkoa.

        17. Bada nik esan nuen: Ez al dirade nere etsaiak nere gañean garai geldituko, zeñak nere oñak loka dabiltzanean, nigatik gaizki andiak esan zituzten.

        18. Egia da, ni azotetarako gertua nagoela, eta nere dolorea beti dago nere aurrean.

        19. Neronek aitortuko det nere bekatua, eta ibilliko naiz nere bekatua gogoan dedala.

        20. Bitartean nere etsaiak bizi dira, eta ni baño sendoago egin dirade, eta gaizki gorrotatzen nindutenak ugaritu dirade.

        21. Onagatik gaitza itzultzen dutenak, nigatik gaizki esaka ari ziran, birtuteari jarraitzen niolako.

        22. Ez nazazu arren desanparatu, o nere Jaun Jainkoa, ez ezazu nigandik alderik egin.

        23. Atoz agudo neri laguntzera, o nere Jaun Jainko salbatzallea.

 

OGEITA EMEZORTZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, iditun berari, Dabiden kantatxoa.

        2. Esan nuen: Zaituko ditut nere bideak, nere mingañarekin bekaturik egin ez dezadan. Jarri nion nere aoari gordetzalle bat, bekataria nere kontra aurrean jartzen zitzadanean,

        3. Mututu eta umillatu nintzan, eta ez nituen erantzun gauza onak berak ere, eta nere pena berriztatu zan.

        4. Nere biotza nere barrenen berotu zan; eta nere meditazioan suzko garrak erazekitzen ziran.

        5. Esan nuen nere mingañarekin: Jauna, ezagutuerazi zadazu nere atzena,

        eta zelakoa dan nere egunen zenbata, jakin dezadan zenbat denborako bizia daukadan.

        6. Begira zeñ laburrak egin dituzun nere egunak, eta nere izate guztia zure begien aurrean utsa bezela da.

        Egiaz gizon bizi guztia, arrokeriarik andiena da.

        7. Egiaz itzala bezela iragotzen da gizona, eta argatik alperrik nekatzen da.

        Ondasunez betetzen da; eta ez daki zeñaentzat biltzen dituen.

        8. Orain bada, zeñ da nere itxedopena? Ez al zera zu, o Jauna, zeñagan dagoan nere on guztia?

        9. Nere gaiztakeria guztietatik libra nazazu, zuk jarri ninduzun txoroaren lotsari eginik.

        10. Mututu nintzan eta nere aoa ez nuen idiki, guztia zuk egiten zenduelako.

        11. Kendu itzatzu nigandik zure azoteak,

        Zure eskuaren ots sendoakin aldigaiztoa eginda gelditu nintzan errierta egiten ziñidanean. Bekatuagatik zuk gizona kastigatu zenduen.

        12. Eta egin zenduen bere bizia konsumitu zedilla armiarma bezela, alaere alperrik nasitzen da gizon guztia.

        13. Aditu ezazu, o Jauna, nere erregua eta nere eskaria, begira ezazu nere negar malkoetara.

        Etzaite ixilikan egon, ni zure aurrean naizan ezkero arrotz eta erbesteko bat bezela, nere asaba guztien gisan.

        14. Bigundu zaite piska bat nerekin, eta asnasa artzen utzi zadazu, joan nadin baño lenago, izaterik berriz ez idukitzeko.

 

OGEITA EMERETZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako: Dabid beraren Salmoa.

        2. Gogo txit andiarekin Jaunaren zai egon nintzan: eta atzenean ere, alderatu zituen niganontz bere belarriak.

        3. Eta biguñtasunarekin aditu zituen nere eskariak, eta atera ninduen urrikigarritasuneko aintziratik, eta lokatza loietik.

        Eta jarri zituen arriaren gañean nere oñak, eta zuzendu zituen nere pausoak.

        4. Jarri zuen nere aoan kantatxo berri bat, gure Jaungoikoaren alabantzako kantatxo bat.

        Askok au ikusiko dute, eta Jaunaren beldur izango dirade, eta beragan ipiñiko dute beren itxedopena.

        5. Doatsua gizona, zeñaen itxedopen guztia dan Jaunaren izena, eta etzituena itzuli bere begiak arrokeria, eta txorakeria engañakorretara.

        6. Asko dirade zuk, o gure Jaun Jainkoa, egin dituzun mirariak, eta zure gogorazioetan ez dago zure antzekorik.

        Jarri nintzan berak adirazi eta erakusten, kontatu al baño geiago dira.

        7. Ez dituzu zuk nai izan eskeñtzak eta doañak, baña belarri onosoak eman dizkidazu.

        Etzenduen ere eskatu holokaustorik, ez oparirik bekatuagatik.

        8. Nik orduan esan nuen: Emen nago, Ni banator. (Liburuaren buruan nigatik eskribatua dagoen bezela)

        9. Egiteko zure borondatea. Ori nai izan det, o nere Jaungoikoa, eta zure legea daukat nere biotzaren erdian.

        10. Adirazi det zure justizia eliza andi batean, ez ditut iñoiz nere ezpañak itxiak idukiko, Jauna, zuk badakizu.

        11. Ez det iduki zure justizia nere biotzean ezkutatua, agirian erakutsi nuen zure egia, eta zugandik datorren salbazioa.

        Ez nion estali zure urrikaltasuna eta zure egia, batzarre ugariari.

        12. Baña zuk, o Jauna, ez itzatzu urrutitu nigandik zure urrikaltasunak. Zure errukiak eta zure egiak beti lagundu didate.

        13. Zeren zenbatik ez duten gaitzak ingurutu naute, arrapatu ninduten nere gaiztakeriak, eta ezin ongi ikusi nituen.

        Nere buruko illeak baño ugariago egin ziran, eta nere biotza gelditu zan indargabetua.

        14. Ontzat iduki ezazu, o Jauna, nere lagundutzea, itzuli itzatzu niganontz zure begiak neri lagunduteko.

        15. Gelditu bitez batbatean naasiak eta lotsatuak; neri bizia kentzeko asmazioetan dabiltzan guztiak.

        Itzuli bitez atzerontz eta gelditu txit lotsatuak, neri gaitza nai didatenak.

        16. Artu bezate bereala, diña diraden lotsaria, esaten didatenak: Ea, ea.

        17. Gozatu bitez zugan, eta pozez saltoka ari bitez zuri jarraitzen dizutenak, eta zure salbatzallea maite dutenak esan bezate beti: Jauna gloriaz betea izan dedilla.

        18. Ni berriz naiz eskale bat, eta beartsua, Jaunak begiratutzen dau nigatik.

        Zu zera nere laguntzallea eta bitartekoa, nere Jaungoikoa etzaite geldiro ibilli.

 

BERROGEIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako; Dabid beraren Salmoa.

        2. Doatsua, beartsuaren eta premian dagoanaren ajola daukana: egun txarrean libratuko du Jaunak.

        3. Gorde beza Jaunak, eta sendotu beza, eta egin beza zorionekoa lurrean, eta ez beza jarri bere etsaien mendean.

        4. Poztu beza Jaunak bere penazko oean datzanean, zerorrek biguñtzen ziñion bere oe guztia bere eritasunean.

        5. Esan nuen nik: Jauna, urrikaritu zaite nerekin, sendatu ezazu nere anima zure kontra bekatu egin dedalako.

        6. Nere etsaiak esan zituzten nere kontra gaizkiak: noiz ilko da au, esaten zuten, eta galduko da bere oroipena?

        7. Baldin iñor sartzen bazan ni bisitatzera, gezurrarekin itz egiten zuen; asmatzen zituela bere biotzean gaiztakeriak.

        Ateratzen zan kanpora, eta egon oi zan ipuiak esaten

        8. Besteakin.

        Ixillean nere kontra gaizki esaka ari ziran nere etsai guztiak, guztiak zebiltzan neri gaizki egiteko gogorazioetan.

        9. Erabaki gaiztoa eman zuten nere kontra, baña lo dagoena ez al da berriz jaikiko?

        10. Oraindikan geiago dana, gizon batek, zeñarekin bizi nintzan ni pake gozoan, zeñagan fiatzen nintzan, eta zeñak nere ogitik jaten zuen, asmatu du saldukeria andi bat nere kontra.

        11. Baña zu, o Jauna, urrikaritu zaite nerekin, eta berriz biztu nazazu, zeren nik emango diet berai diña diradena.

        12. Onetan ezagutu izango det zuk maite nazula, ez dalako gozatuko nere etsaia nerekin.

        13. Zeren zuk artu nazu zure bitartekotasunaren mendean nere obengabetasunagatik; eta beldurrik gabeko tokian jarri nazu zure aurrean betiko.

        14. Bedeikatua izan bedi Israelko Jaungoikoa mendez mende. Ala izan bedi! Ala izan bedi!

 

BERROGEITA BATGARREN SALMOA

        Atzenerako.

        1. Koreren semeai erakutsiak emateko.

        2. Egarri dan oreña urezko iturrien guraz dagoen bezela, ala, o Jaungoikoa, nere anima zure guraz dago:

        3. Nere anima Jaungoiko sendo eta biziaren egarriz dago, noiz joango ote naiz eta agertu, Jaungoikoaren arpegiaren aurrean?

        4. Nere malkoak ogitzat serbitu didate gau ta egun; aspertu gabe egunoro esaten didaten ezkero: Non dago zure Jaungoikoa?

        5. Oiekin oroitu nintzan, eta zabaldu nuen nere barrenen nere espiritua, zeren ni allegatuko naiz, esan nuen, Tabernakulo miragarriaren tokira, nere Jaungoikoaren etxeraño.

        Poz eta aitorrerako bozean, jan edaneko soñuan.

        6. Zergatik zaude triste, o nere anima? Eta zergatik turbatzen nazu?

        Jaungoikoagan itxedon ezazu, zeren oraindikan bere alabantzak kantatuko ditut, dalako nere aurrean daukadan salbatzallea,

        7. Eta nere Jaungoikoa.

        Nere barrenen nere anima naasia dago. Argatik zurekin oroituko naiz, Jordandik Hermon eta mendi txikiraño dagoen lurrean.

        8. Zure urjaiotzak desegiten diraden otsean bezela, eurite batek deitzen dio beste eurite bati, ala zure ekaitz guztiak eta zure baga guztiak joan dirade nere gañean eroriaz.

        9. Egunaz erabakiko du Jaunak etorri dedilla bere urrikaltasuna; eta nik gauaz zure alabantzak kantatuko ditut.

        Erregu egingo diot neregan Jaungoiko nere biziaren emalleari.

        10. Esango diot Jaungoikoari: Zu zera nere gordetzallea:

        Zergatik aztu zera nerekin? Eta zergatik ni triste ibilliko naiz, etsaiak atsekabetzen nauen artean?

        11. Nere ezurrak zatitutzen diraden artean; nere etsai oñazkatzen nautenak, aspertu gabe iseka egiten didate.

        Esaten didatela egun guztietan: Non da zure Jaungoikoa?

        12. O nere anima, zergatik zaude triste? Zergatik naasitzen nazu?

        Jaungoikoagan itxedon ezazu, zeren oraindikan alabantzak kantatuko diozkat, dalako nere aurrean beti dagoan salbatzallea, eta nere Jaungoikoa.

 

BERROGEITA BIGARREN SALMOA

        1. Dabiden Salmoa.

        2. Juzgatu nazazu, o Jaungoikoa, eta berezitu ezazu nere kausa, santua ez dan jendetik, gizon gaizto eta engañakorragandik libra nazazu.

        3. Zeren zu, o Jaungoikoa, zera nere sendotasuna, zergatik bota nazu zugandik? Eta zergatik triste ibilliko naiz, etsaiak atsekabetzen nauen artean?

        4. Bialdu zazkidazu zure argia eta zure egia. Oiek zuzenduko naute, eta eraman zure mendi santura, zure tabernakuloetaraño.

        5. Eta alderatuko naiz Jaungoikoaren aldarera, nere gaztetasuna poztzen duen Jaungoikoagana.

        Zitarekin zure alabantzak kantatuko ditut, o Jaungoikoa, o nere Jaungoikoa.

        6. Zergatik zaude itun, o nere anima? Eta zergatik naasitzen nazu?

        Jaungoikoagan itxedon ezazu, zeren oraindikan alabantzak kantatuko diozkat, bera dalako, nere aurrean beti dagoan Salbatzallea, eta nere Jaungoikoa.

 

BERROGEITA IRUGARREN SALMOA

        1. Atzenerako Koreren semeentzat, aditzako Salmoa.

        2. Guk, o Jaungoikoa, aditu ditugu gure belarriakin, gure gurasoak kontatu dizkigute zuk egin ziñituen obrak beren egunetan, eta anziñako denboretan.

        3. Zure eskuak galdu zituen jende aiek, eta jarri ziñituen berak: atsekabetu ziñituen erri aiek, eta bota ziñituen.

        4. Beren ezpataren bitartez etziran allegatu lur onen jabe izatera; eta beren besoa ere etzan izan salbatu zituena.

        Baizik zure eskuia eta zure besoa, eta zure arpegiko argia: zeren berakgan gozatu ziñan.

        5. Zu zera, zu zerori nere erregea eta nere Jaungoikoa, zu Jakoben garaipenak erabakitzen dituzuna.

        6. Zure laguntasunarekin aurtikiko ditugu gora, eta jiran erabilliko ditugu gure etsaiak, eta zure izenean mezpreziatuko ditugu, gure kontra jaikitzen diradenak.

        7. Bada ez det nik itxedongo nere uztaian, eta nere ezpatak ez nau salbatuko.

        8. Zeren zuk salbatu ginduzun atsekabetzen ginduenetatik, eta zuk utzi ziñituen lotsatuak gorrotatzen gindutenak.

        9. Jaungoikoagan gozatuko gera egun guztian, eta zure izena alabatuko degu beti.

        10. Baña orain bota gaituzu eta lotsariz bete; eta onezkero etzera ateratzen, o Jaungoikoa, gure martiztien aurretikan.

        11. Gure etsaiai atzeak emanerazi ziñiguzun, eta izan gindezela, gorrotatzen gindutenak arrapatuak.

        12. Jarri ginduzun beren eskuetan ardiak arategirako bezela, eta erreñuen artean barreiatu gaituzu.

        13. Doan saldu dezu zure erria, eta etzan jende andirik izan erian.

        14. Jarri gaituzu egiñik, gure aldekoen lotsaria, gure inguruan daudenen iseka eta farra.

        15. Egin dezu izan gaitezela erreñuen ipuia, eta errien lotsaria.

        16. Egun guztian daukat nere begien aurrean nere lotsaria, eta nere arpegia dago naasiz estalia,

        17. Aditzen dedala iseka eta esakune gaiztoz betetzen nauenaren boza, eta ikusten dedala arro eta garai nere etsai eta persegitzallea.

        18. Oiek guztiak etorri dira gure gañera, baña alaere ez gera zurekin aztu; eta ez degu ere gaiztakeriarik egin zure elkartasunaren kontra.

        19. Eta ez du alderik egin atzerontz gure biotzak, eta ez dezu ere utzi alderik egin zezatela gure pausoak zure bidetxidorretatik.

        20. Umillatzen baginduzun ere atsekabeko toki batean, non geunden eriotzako itzal batez estaliak.

        21. Gure Jaungoikoaren izenaz aztu bagera, eta luzatu baditugu gure eskuak Jainko arrotzagana,

        22. Ez al digu Jaungoikoak gauza oien konturikan eskatuko? Zeren berak ezagutzen ditu biotzeko ezkutuak.

        Beinik bein zure amorioz egunero gaude eriotzarako izendatuak, gara idukiak ardiak iltokirako bezela.

        23. Jaiki zaite, o Jauna, zergatik sinisterazitzen dezu lo bazeunde bezela? Jaiki zaite, eta ez gaitzatzu betiko utzi.

        24. Zergatik alde erazitzen diozu gugandik zure arpegiari; eta aztutzen zera gure premiaz eta gure atsekabeaz?

        25. Zeren gure anima auturaño umillatua dago, eta gaude auzpeztuak lurrean gure bularra lurrari itsatsita.

        26. Jaiki zaite, o Jauna, lagun zatzakigu, eta erredimitu gaitzatzu zure izenaren amorioz.

 

BERROGEITA LAUGARREN SALMOA

        1. Atzenerako: aldatuak izango diraden aientzat Koreren semeai, aditzako Salmoa, maitearen alabantzan.

        2. Irakiten dago nere biotza gogorazio goratuetan, erregeari konsagratzen diot nik obra au.

        Nere mingaña da, txit arin eskribatzen duen eskribatzalle baten luma.

        3. O zu, zeñaen irudia dan ederrena gizonen semeen artean, grazia izan da isuria zure ezpañetan. Argatik bedeikatu zaitu Jaunak betiko.

        4. Lotu ezazu zure ezpata zure gerrian, o txit almentsua.

        5. Zure irudi txit eder eta galant orrekin ibilli zaite, zoaz aurrera txit ongi, eta erreñatu ezazu,

        Egiaren, otsantasunaren eta justiziaren bitartez; eta zure eskuieak zuzenduko zaitu gauza arrigarrietara.

        6. Zure saieta zorrotzak iragoko dituzte, o erregea, bere etsaien biotzak, erriak zure mendean jarriko dira.

        7. Zure esertoki goratuak, o Jaungoikoa, irautzen du mendez mende, zure erreñuko erregezigorra zuzentasuneko erregezigorra da.

        8. Maitatu zenduen justizia eta gorrotatu gaiztakeria. Argatik igortzi zinduen, o Jaungoikoa, zure Jaungoikoak, poztasuneko olioarekin, zure lagunez gañetik.

        9. Mirraren, zabilaren eta kanelaren usaia botatzen dute zure soñekoak, ateratzean marfillesko egolekuetatik, zeñatan gozatu zaituzten beren usaiarekin.

        10. Zure onradamak erregeen alabak dira, zure eskuiean dago erregiña urrez bordatutako, eta apaingarri askoz edertutako soñekoarekin.

        11. Aditu ezazu, o alaba, eta begira, eta zaude zur beraganontzturik belarria, eta zure erriarekin eta zure aitaren etxearekin aztu zaite.

        12. Eta erregea zure edertasunaren guran jarriko da, zeren bera da zure Jaun Jaungoiko, guztiak adoratuko dutena.

        13. Tiroko alabak eskeñtzakin etorriko dira, erriko aberats guztiak, umiltasunarekin egingo dizkizute eskariak.

        14. Erregearen alabaren gloria guztia barrenen dago, bera dago apaingarri asko dauzkan, eta urrezko frankakin edertutako

        15. Soñeko batekin estalia. Erregearen aurrera eramanak izango dira, berari jarraituko dioten birjiñak, beren lagunak izango dira ekarriak zure aurrera.

        16. Jolas eta piestakin izango dirade eramanak, erregearen jauregira izango dirade ekarriak.

        17. Zure gurasoen lekuan semeak jaioko zazkizu, zeñak jarriko dituzu prinzipe egiñik, mundu guztiaren gañean.

        18. Oiek irauneraziko diote zure izenaren oroipeñari, gizaldi guztietan.

        Argatik erriak kantatuko dizkizute alabanzak beti, mendez mende.

 

BERROGEITA BOSGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Koreren semeentzat gauza ezkutuetarako.

        2. Gure Jaungoikoa da igestokia eta indarra, laguntzallea, txit arkitu gaituzten naigabeetan.

        3. Argatik ez gera beldur izango, lurra mugitua dan bitartean; eta mendiak itsasoaren erdira eramanak.

        4. Beren urak ots egin zuten eta naasi ziran, bere sendotasunera mendiak jarri ziran dardaraz.

        5. Ibaiaren bultzadak poztutzen du Jaungoikoaren erria, txit goratuak santutu zuen bere tabernakuloa.

        6. Jaungoikoa dago bere erdian, ez da mugitua izango, lagunduko dio Jaungoikoak goizean egunaren sentian.

        7. Jendeak naasi ziran, eta erreñuak jarri ziraden zabuka, eman zuen bere boza, mugitu zan lurra.

        8. Eskubideen Jauna gurekin: gure laguntzallea Jakoben Jaungoikoa.

        9. Atozte, eta ikusi itzatzute Jaunaren obrak, lurraren gañean ipiñi zituen mirariak,

        10. Kentzen dituena gerrak, lurraren ertzeraño.

        Puskatuko du uztaia, eta autsiko ditu armak, eta ezkutuak sutan erreko ditu.

        11. Zaudete geldirikan, eta ikusi ezazute ni naizala Jaungoikoa, goratua izango naiz erreñuetan, eta goratua izango naiz lurrean.

        12. Eskubideen Jauna gurekin, gure laguntzallea Jakoben Jaungoikoa.

 

BERROGEITA SEIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Koreren semeentzat salmoa.

        2. Jende guztiak eskuakin txaloka ari zaitezte, egin zaiozkazute jolasak Jaungoikoari pozezko bozakin.

        3. Zeren Jauna goratua eta beldurgarria dan, Errege andia, lur guztiaren gañean.

        4. Jarri zituen gure mendean erriak; eta gure oñen azpian jendeak.

        5. Autatu zuen guretzat bere soroa; Jakoben edertasun, maitatu zuena.

        6. Igo zan Jaungoikoa pozezko bozakin, eta Jauna tronpetaren bozarekin.

        7. Jo zaiozkazute Salmoak gure Jaungoikoari, jo zaiozkazute salmoak, jo zaiozkazute salmoak gure erregeari, jo zaiozkazute salmoak.

        8. Zeren Jaungoikoa lur guziko erregea da, jo zaiozkazute salmoak jakinduriarekin.

        9. Jaungoikoak erreñuen gañean erreñatuko du, Jaungoikoa bere tronu santuaren gañean eseria dago.

        10. Errietako prinzipeak Abrahamen Jaungoikoarekin bildu ziran, zeren lurreko jainko sendoak txit izan ziran goratuak.

 

BERROGEITA ZAZPIGARREN SALMOA

        1. Kantatxoko salmoa Koreren semeentzat astearen bigarren egunean.

        2. Andia da Jauna, eta alabantzaren txitez diña gure Jaungoikoaren errian, bere mendi santuan.

        3. Egiña dago lur guztiko pozarekin Siongo mendia, ifarraren aldamenak, errege andiaren erria.

        4. Ezagutua izango da Jaungoikoa bere etxeetan; artzen duenean.

        5. Zeren ona non lurreko erregeak bildu ziraden, jarri ziraden, batean.

        6. Berak ikusi zutenean onela, miraritu ziraden, naasi ziraden, mugitu ziraden.

        7. Ikara berakin jabetu zan.

        An ziraden erditzen dagoanarenak bezelako miñak.

        8. Aize gogor batekin zatituko dituzu, Tarsisko ontziak.

        9. Aditu genduen bezela, ala ikusi genduen eskubideen Jaunaren errian, gure Jaungoikoaren errian: Jaungoikoak betiko egin zuen.

        10. Artu genduen, o Jaungoikoa, zure urrikaltasuna, zure tenploaren erdian.

        11. Zure izenaren araura, o Jaungoikoa, ala zure alabantza ere lurraren ertzetaraño, justiziaz betea dago zure eskuiea.

        12. Poztu bedi siongo mendia, eta gozatu bitez Judako alabak, zure erabakiakgatik, o Jauna.

        13. Jira eman zaiozute inguruan Sioni, eta abarkatu ezazute, kontatu itzatzute bere dorreak.

        14. Jarri itzatzute zuen biotzak bere indarrean, eta partitu bere etxeak, kontatu dezazuten, beste gizaldi batean.

        15. Zeren au da Jaungoikoa, gure Jaungoikoa betiko, eta mendez mende, berak zuzenduko gaitu gizaldietan.

 

BERROGEITA ZORTZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Koreren semeai, Salmoa.

        2. Aditu oiek, erreñu guztiak, belarriakin entzun itzatzute, lurrean bizi zeraten guztiak.

        3. Ala nekazariak, nola andizkiak, bat batean aberatsak eta beartsuak.

        4. Nere aoak jakinduriako itzak esango ditu, eta nere biotzeko meditazioak zentzua:

        5. Alderatuko det parabolara nere belarria, argituko det salterioarekin nere proposizioa.

        6. Zergatik beldur izango naiz egun txarrean? nere orpoaren gaiztakeriak ingurutuko nau.

        7. Ala beren indarrean itxedotzen dutenak, eta beren aberastasunen ugaritasunean gozatzen diradenak.

        8. Anaiak ez du libratzen, libratuko du gizonak? Ez dio emango Jaungoikoari bere eskeñtza biguñgarria,

        9. Ezta bere animaren erospena ere, eta beti egongo da penetan.

        10. Eta oraindik biziko da atzeneraño.

        11. Ez du ikusiko eriotza, ikusi arren iltzen jakintsuak. Zentzugabea, eta jakinduriarik ez duena, berdin galduko dira.

        Eta beren ondasunak, arrotzai utziko diozkate.

        12. Eta beren obiak, izango dira beren etxeak betiko.

        13. Eta gizonak onran zegoanean etzuen aditu, abere zentzugabekoai iduritua izan zan, eta bere antzekoa egiñik gelditu zan.

        14. Beren bide au da berentzat galmena, eta gero beren aoan gozatuko dira.

        15. Ardiak bezela izan ziran infernuan ipiñiak, berak eriotzaren bazka izango dira.

        Eta justoak idukiko dute agintaritza beren gañean goizean, eta beren gloriaren ondoan, beren laguntasun guztia zaartuko da infernuan.

        16. Baña Jaungoikoak egiaz libratuko du nere anima infernuaren eskutik, artzen nauenean.

        17. Etzaite beldur izan, aberastutzen danean gizona, eta azitzen danean bere etxeko gloria.

        18. Zeren iltzen danean, ez du berarekin ezerere eramango, eta bere gloria ere, ez da berarekin jatxiko.

        19. Zeren bera bizi dan bitartean, bere anima alabatua izango da, alabatuko zaitu, ongi egiten diozunean.

        20. Sartuko da bere gurasoen gizaldietaraño, eta ez du beñere ikusiko argirikan.

        21. Gizonak onran zegoanean etzuen aditu, zentzugabeko abereai izan zan iruditua, eta beren antzekoa egiña.

 

BERROGEITA BEDERATZIGARREN SALMOA

        1. Asafen salmoa.

        Jaungoikoen Jaungoikoak, Jaunak itz egin zuen, eta ots egin zion lurrari,

        Eguzkiaren irteeratik, bere sarreraraño,

        2. Siondik bere edertasunaren gloria.

        3. Jaungoikoa agirian etorriko da, gure Jaungoikoa, eta ez da ixillik egongo.

        Bere aurrean sua erazekiko da, eta bere inguruan ekaitz andia.

        4. Goitik ots egingo dio zeruari, eta lurrari bere erria juzgatzeko.

        5. Bildu zaiozkazute bere santu, berarekin elkartasuna egiten dutenak doañetan.

        6. Eta zeruak bere justizia lendanaz adiraziko dute, Jaungoikoa jueza dalako.

        7. Aditu ezazu, o nere erria, eta itz egingo det, Israel, eta testiganza emango det zure kontra, Jaungoikoa, zure Jaungoikoa naiz ni.

        8. Ez dizkizut argudioak jarriko zure eskeñtzen gañean, zeren zure holokaustoak beti daude nere aurrean.

        9. Ez ditut artuko zure etxetik txalak, ezta ere zure artaldetatik auntz akerrak.

        10. Zeren basoetako pistia guztiak nereak dirade, abereak mendietan eta idiak.

        11. Ezagutzen ditut zeruko egazti guztiak, eta kanpoko edertasuna nerekin dago.

        12. Gose izango banintza, ez dizut esango, zeren lurraren biribiltasuna, eta bere betetasuna nereak dirade.

        13. Zezenen aragiak jango al ditut? Edo auntz akerren odola edango al det?

        14. Eskeñi zaiozu Jaungoikoari alabanzako eskeñtza, eta kunplitu zaiozkazu txit goratuari zure doañak.

        15. Eta naigabeko egunean ots egin zadazu, libratuko zaitut, eta onratuko nazu.

        16. Bekatariari berriz esan zion Jaungoikoak: Zergatik itz egiten dezu nere aginteen gañean, eta artzen dezu nere legea zure aoan?

        17. Zuk gorroto izan diezun ezkero nere erakutsiai, eta bota dituzun ezkero bizkarrera nere itzak.

        18. Ikusten bazenduan lapur bat, agudo joan oi ziñan berarekin, eta adulteroak ziraden zure lagunak.

        19. Zure aoa ugaria zan gaiztakerian, eta zure mingañak asmatzen zituen engañoak.

        20. Eserita zure anaiaren kontra itz egiten zenduan, eta zure amaren semearen kontra, jartzen zenduan beaztopoa.

        21. Au egin zenduen, eta ixillik egon nintzan.

        Gaizki sinistu zenduen zu bezelakoa izango nintzala, argudioak ipiñiko dizkizut, eta jarriko dizut zure arpegiaren aurrean.

        22. Aditu ezazute au Jaungoikoarekin aztuta zaudetenak, arrapatu etzaitzaten, eta arkitu ez dedin nork libratu.

        23. Alabanzako eskeñtzak onratuko nau, eta an dago bidea, nondik Jaungoikoaren osasuna erakutsiko diodan.

 

BERROGEITA AMARGARREN SALMOA

        1. Atzenerako Dabiden salmoa.

        2. Natan Profeta beragana etorri zanean, Betsabeen sartuta gero.

        3. Urrikaritu zaite arren nerekin, o Jaungoikoa, zure urrikaltasun andiaren araura.

        Eta zure urrikaltasunaren ugaritasunaren araura, borratu ezazu nere gaiztakeria.

        4. Geiago eta geiago garbitu nazazu nere gaiztakeriatik, eta zuritu nere bekatutik.

        5. Zeren nik ezagutzen det nere gaiztakeria, eta nere bekatua beti dago nere aurkez.

        6. Zure kontra bakarrik bekatu egin det, eta egin det gaizkia zure aurrean, zure itzetan justotua izan zaitezen, eta juzgatua zeranean, garaitu dezazun.

        7. Bada ona non ni gaiztakerietan sortua izan naizan, eta bekatuetan sortu ninduen nere amak.

        8. Ona emen non zuk egia maitatu dezun, zure jakinduriaren estaliak, eta ezkutuak, agertu dizkidazu.

        9. Hisopoarekin intzatuko nazu, eta garbitua izango naiz, garbituko nazu, eta geldituko naiz elurra baño zuriago.

        10. Gozotasuna eta poza emango diozkazu nere belarriari, eta txit atsegin andia artuko dute nere ezur umillatuak.

        11. Alde ezazu zure arpegia nere bekatuetatik, eta borratu itzatzu nere gaiztakeria guztiak.

        12. Berriz egin ezazu nigan, ene Jaungoikoa, biotz garbi bat, eta espiritu zuzen bat berriztatu ezazu nere erraietan.

        13. Ez nazazu arren bota zure arpegiaren aurretik; eta ez ezazu kendu nigandikan zure Espiritu Sandua.

        14. Zure osasuneko poza itzuli zadazu, eta sendotu ezazu zure berarizko espiritu batekin.

        15. Erakutziko dizkiotet gaiztoai zure bideak, eta dongak zugana itzuliko dirade.

        16. Odoletatik libra nazazu, o Jaungoikoa, o nere osasuneko Jaungoikoa, eta nere mingañak zure justizia goratuko du.

        17. O Jauna, nere ezpañak idikiko dituzu, eta nere aoak adiraziko du zure alabanza.

        18. Zeren eskeñtza nai izan bazeneza, dudarikan gabe emango nuen, doañakin etzera zu gozatuko.

        19. Jaungoikoarentzat eskeñtza da espiritu naigabetua, zuk, o Jaungoikoa, biotz damutu eta umildua ez dezu mezpreziatuko.

        20. O Jauna, ongi egin zaiozu Sioni zure borondate onarekin, egiñak izan ditezen Jerusalengo murruak.

        21. Orduan ontzat artuko dituzu justiziako eskeñtzak, doañak, eta holokaustoak. Orduan jarriko dituzte txalak zure aldarearen gañean.

 

BERROGEITA AMAIKAGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, aditzakoa Dabidentzat.

        2. Doeg idumtarra etorri zanean, eta adirazi zionean Sauli: Dabid etorri da Akimeleken etxera.

        3. Zergatik gozatzen zera txarkerian, zu gaiztakerian almentsua zeran ori?

        4. Zure mingaña egun guztietan egon zan gaiztakeriako gogorazioetan, labaña zorrotzak bezela egin zenduan engañoa.

        5. Gauza ona baño gaiztoa naiago izan zenduan gaiztakeriako izketa, zuzentasunekoa baño.

        6. Amiltokiko itz guziak maitatu ziñituen, o mingañ engañatzallea.

        7. Argatik Jaungoikoak desegingo zaitu betiko, aterako zaitu, eta eramango zaitu zure bizilekutik, eta zure sustraia bizien erritik.

        8. Ikusiko dute justoak, eta beldur izango dirade, eta berari irri egingo diote, eta esango dute:

        9. Ona emen, Jaungoikoa bere laguntzalletzat artu etzuen gizona,

        Baizik bere aberastasunen ugaritasunean itxedon zuena, eta txit goratu zana bere arrokerian.

        10. Baña nik, olibo frutuemalleak Jaungoikoaren etxean bezela, Jaungoikoaren urrikaltasunean itxedon nuen beti, eta mendez mende.

        11. Beti alabatuko zaitut egin dezuna gatik, eta zure izenean itxedongo det, ona dalako bere santuen aurrean.

 

BERROGEITA AMABIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Maeletgatik, aditzakoa, Dabidena.

        Zentzugabeak bere biotzean esan zuen: Ez da Jaungoikorik.

        2. Usteldu dira, eta nazkagarriak egin dira beren gaiztakerietan, ez da gauza ona egin dezanik.

        3. Jaungoikoak zerutik begiratu zuen gizonen semeen gañera, ikusteko ote dagoan zentzua duenik, edo billatzen duenik Jaungoikoa.

        4. Guziak alde egin zuten, batean gaiezak egin ziraden, ez da gauza onik egiten duenik, ez da bat bakarra ere.

        5. Zer bada, ez al dirade ezaguerara etorriko gaiztakeria egiten duten guziak, iretsiten dutenak nere erria ogizko janaria bezela?

        6. Etzioten Jaungoikoari ots egin, beldurrez ikaratu ziran, beldurtu bearrik ez zegoan tokian.

        Zeren Jaungoikoak barreiatu zituen, gizonen borondatea egin nai zutenen ezurrak. Lotsatuak gelditu ziran, zeren Jaungoikoak mezpreziatu zituen.

        7. Nork bialduko du Siondik Israelko salbatzallea? Jaungoikoak itzuli erazitzen dionean katiberiotik bere erriari, gozatuko da Jakob eta poztuko da Israel.

 

BERROGEITA AMAIRUGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, aditzako kantatxoen gañean Dabidi.

        2. Zifetarrak etorri ziradenean, eta Sauli esan ziotenean: Dabid gure artean ezkutatua al dago?

        3. Salba nazazu, o Jaungoikoa, zure izenagatik, eta zaitu zure eskubidearekin.

        4. Aditu ezazu, o Jaungoikoa, nere orazioa, entzun itzatzu nere aoko itzak.

        5. Zeren arrotzak nere kontra jaiki dirade, eta sendoak ibilli dirade kendu nairik neri nere bizia, Jaungoikoari begiratu gabetanik.

        6. Baña ona emen non Jaungoikoak laguntzen didan, eta Jauna da nere animaren gordetzallea.

        7. Itzuli itzatzu gaitzak nere etsaien gañera, eta zure egiaren onran galdu itzatzu.

        8. Nik eskeñiko dizut borondatezko doañ bat, eta alabatuko det zure izena, Jauna, ona dalako.

        9. Zeren naigabe guzitik atera ninduzun; eta onezkero nere begiak mezprezioarekin begiratzen dien nere etsaiai.

 

BERROGEITA AMALAUGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, aditzako kantatxoen gañean Dabidi.

        2. Aditu ezazu, o Jauna, nere orazioa, eta ez ezazu mezpreziatu nere eskaria.

        3. Begiratu zadazu, eta aditu nazazu.

        Tristetu naiz nere arazoan, eta naasia izan naiz.

        4. Nere etsaiaren deadarrakgatik, eta gaiztoen persekuzioagatik.

        Zeren biurtu zituzten gaiztakeriak nere gañera, eta aserrearekin ziran gogaikarriak neretzat.

        5. Nere biotza naasia dago nere barrenen, eta eriotzaren beldurra, erori zan nere gañera.

        6. Beldurra eta ikara etorri ziran nere gañera, eta illuntasunak estali ninduten,

        7. Eta esan nuen: Nork emango dizkit usoarenak bezelako egoak, eta egan egingo det, eta atsedengo naiz?

        8. Ona emen non igesi joanik urrutiratu nintzan, eta egin nuen egotaldea bakartadean.

        9. Nengoan, animako eroritasunetik eta ekaitzetik salbatu ninduenaren zai.

        10. Aurtiki itzatzu, o Jauna, berezitu itzatzu beren iritziak, zeren ikusi det gaiztakeria eta elkar ikusi eziñez betea dagoela erria.

        11. Gau ta egun ibilliko da bere inguruan gaiztakeria bere murruen gañean, eta mendean idukitzea bere erdian,

        12. Eta justiziarik eza.

        Eta ez zan faltatu bere karrikaetatik lukurreria eta engañoa.

        13. Zeren baldin nere etsaiak gaizki esan balu ni gatik, egiaz iragoko nuen.

        Eta gorroto zidanak lotsagabekeriaz itz egin balu nigatik, noaski ezkutatuko nintzan beragandik.

        14. Baña zuk nerekin biotz bateko gizona, nere zuzentzallea, eta nere ezaguna.

        15. Nerekin batean janari gozoak artzen ziñituena, Jaunaren etxean lagunak giñana,

        16. Betor eriotza beren gañera, eta bizirik jetxi bitez infernura.

        Zeren gaiztakeriak daude beren bizilekuetan, beren erdian.

        17. Baña nik Jaungoikoari ots egin diot, eta Jaunak salbatuko nau.

        18. Arratsaldean, eta goizean eta eguerdian kontatuko diozkat eta adirazi nere premiak, eta berak adituko du nere boza.

        19. Erredimituko du pakean nere anima, libratzen duela alderatzen zatzazkidatenetatik, zeren askoren artean nerekin zeuden.

        20. Adituko nau Jaungoikoak, eta umillatuko ditu, gizaldiak baño lenagotikan danak.

        Zeren ez dago berakgan aldatzerik, eta Jaungoikoaren beldurrikan etzuten iduki.

        21. Luzatua dauka bere eskua, berak diña diradena emateko.

        Urratu zuten berarekin egindako elkartasuna.

        22. Bere arpegiko aserrearekin barreiatuak izan ziraden, eta bere biotzak iritxi zituen.

        Bere itzak olioa baño leunagoak dirade, baña egiaz dirade dardoak.

        23. Utzi zaiozu Jaunari zure ajola, eta berak bazkatuko zaitu, ez du idukiko justoa atsedengabe beti.

        24. Zuk berriz, o Jaungoikoa, eramango dituzu galmeneko putzura.

        Gizon odolisuritzalle eta engañatzalleak ez dira allegatuko beren egunen erdira; nik berriz, o Jauna, zugan itxedongo det.

 

BERROGEITA AMABOSGARREN SALMOA

        1. Atzenerako,

        Gauza santuetatik urrutiratua izan dan erriagatik, Dabidena tituluaren inskripziorako, arrotzak Jeten iduki zutenean.

        2. Urrikaritu zaite arren nerekin, o Jaungoikoa, zeren gizonak oñazpian erabilli nau, naigabetu nau, egun guztian nere kontra ari dala.

        3. Nere etsaiak egun guztian oñazpian erabilli naute, zeren asko dirade nere kontra elean ari diradenak.

        4. Egunaren sentitikan nago beldurrez, baña nik zugan itxedongo det.

        5. Jaungoikoagan alabatuko ditut nere itzak, Jaungoikoagan itxedon det, aragiak nerekin egin dezakeanaren beldurrik ez det idukiko.

        6. Egun guztian nazkatzen zituzten nere itzak, beren gogorazio guztiak nere kontra, gaitzerako.

        7. Barrenen biziko dira, eta egongo dira ezkutatuak, zelatatuko dituzte nere pausoak.

        Nere animaren zai egon ziraden bezela.

        8. Ezergatik ere ez dituzu salbatuko, aserrearekin zatituko dituzu erriak.

        9. O Jaungoikoa, zuri agertu dizut nere bizia, zuk ipiñi ziñituen zure aurrean nere negar malkoak,

        Zure eskeñiaren araura.

        10. Orduan biurtuko dira atzerontz nere etsaiak.

        Ots egin dizudan edozeñere egunean, ona non ezagutu dedan, zu zerala nere Jaungoikoa.

        11. Goratuko det, Jaunak egin dizkidan eskeñtzakgatik, berakgatik alabatuko det Jauna. Ez naiz, gizonak egin lezakedanaren beldur izango.

        12. Nere gañean daude, o Jaungoikoa, zure eskeñtzak, zeñak kunplituko ditudan kantatzen ditudala zure alabanzak.

        13. Libratu dezulako nere anima eriotzatik, eta nere oñak erortzetik, izan nadin Jaungoikoaren gogokoa bizi diradenen argian.

 

BERROGEITA AMASEIGARREN SALMOA

        Atzenerako,

        1. Ez ezazu desegin, Dabidena tituluaren inskripziorako, Saulen aurretik lizera iges egiten zuenean.

        2. Urrikaritu zaite arren nerekin, o Jaungoikoa, urrikaritu zaite arren nerekin, zeren nere animak zugan itxedotzen du.

        Eta zure egoen itzalean itxedongo det, gaiztakeria irago dedin bitartean.

        3. Deadarrez ots egingo diot Jaungoiko txit goratuari, mesedeak egin zizkidan Jaungoikoari.

        4. Zerutik bialdu zuen, eta libratu ninduen, lotsariz bete zituen oñazpian neranbiltenak.

        Bialdu zuen Jaungoikoak bere urrikaltasuna eta bere egia.

        5. Eta atera zuen nere anima leoe gazteen erditik, naasia lo egin nuen.

        Gizonen semeak, beren ortzak armak eta saietak dirade, eta bere mingaña ezpata zorrotza.

        6. Goratua izan zaitezela, o Jaungoikoa, zeruen gañera, eta zabaldu ezazu zure gloria mundu guzitik.

        7. Prestatu diote lazo bat nere oñai, eta makurtu zuten nere anima.

        Egin zuten nere aurrean zulo bat, eta bertan erori ziran.

        8. Prestatua dago nere biotza, o Jaungoikoa, prestatua dago nere biotza, kantatuko det, eta salmoak esango ditut.

        9. Jaiki zaite, nere gloria, jaiki zaite salterioa eta zitara, ni goiz jaikiko naiz.

        10. Alabatuko zaitut errien artean, Jauna, salmoak esango dizkizut zuri erreñoen artean.

        11. Zeren zure urrikaltasuna goratua izan da zeruetaraño, eta zure egia odeietaraño.

        12. Goratua izan zaite, o Jaungoikoa, zeruen gañera; eta zure gloria lur guzitik.

 

BERROGEITA AMAZAZPIGARREN SALMOA

        Atzenerako.

        1. Ez ezazu desegin, Dabiden tituloaren inskripziorako.

        2. Baldin egiaz justiziaren gañean itz egiten badezute, egin ezazute zuzen justizia, o gizonen semeak.

        3. Baña zuek gaizkiak egiten dituzute zuen biotzetan, zuen eskuak injustiziako asmazioetan ari dirade lurrean.

        4. Pekatariak apartatu ziran jaiotzatik, uts eginda dabiltza amaren sabeletik, esan zituzten etziraden gauzak.

        5. Beren sumintasuna da sugearenaren antzekoa, suge lotari gor, bere belarriak estalitzen dituenarena bezelakoa,

        6. Ez duenarena adituko enkantarien boza; ez sorgin, enkantatzen trebearena.

        7. Jaungoikoak txeatuko ditu beren ortzak beren aoetan, Jaunak puskatuko ditu leoien agiñak.

        8. Utsera biurtuko dirade, korrika dijoan ura bezela, tiran dauka bere uztaia eritu ditezen artean.

        9. Desegiñak izango dirade, urtutzen dan argizagia bezela, goitikan sua erori zan, eta etzuten ikusi eguzkirik.

        10. Zuen arantzak sasi egin ditezen baño lenago, dauden bezela bizirik, Jaunak bere aserrean iretsiko ditu.

        11. Pozutuko da justoa, benganza ikusten duenean, pekatariaren odolean garbituko bere eskuak.

        12. Orduan esango dute gizonak: Egiaz justoarentzat ordaña badago, ziertoro bada lurrean, berak juzgatzen dituen Jaungoiko bat.

 

BERROGEITA EMEZORTZIGARREN SALMOA

        Atzenerako.

        1. Ez ezazu desegin, Dabidena tituloaren inskripziorako, Saulek bialdu zituenean, eta zaitu zuenen bere etxea, Dabid iltzeko.

        2. Atera nazazu, o nere Jaungoikoa, nere etsaietatik, eta nere kontra jaikitzen diradenetatik libra nazazu.

        3. Atera nazazu gaiztakeria egiten dutenetatik, eta gizon odolgiroetatik salba nazazu.

        4. Bada ona non arrapatu zuten nere anima, eraso zidaten gizon sendoak.

        5. Ez da au, Jauna, nere gaiztakeriagatik, ez nere bekatuagatik, gaiztakeria gabe jarraitu nion nere bideari, eta zuzendu nituen nere pausoak.

        6. Jaiki zaite, eta atoz neri bidera irtetzera, eta ikusi ezazu, eta zuk, ejerzituen Jaun Jainkoa, Israelko Jainkoa,

        Artu ezazu erreñu guztiak bisitatzeko gogoa, etzaite errukitu, gaiztakeria egiten dutenetatik batekin ere.

        7. Berak itzuliko dirade arratsalderontz, eta gose izango dirade txakurrak bezela, eta ingurutuko dute erria.

        8. Ezkutuan itz egingo dute, beren ezpañen barrenen labaña zorrotz bat daukatela, eta esango dute: iñork aditzen al gaitu?

        9. Eta zuk, Jauna, irri egingo diezu, jende guziak ezereztuko dituzu.

        10. Zuretzat gordeko det nere sendotasuna, zeren zu, o Jaungoikoa, zera nere anparatzallea.

        11. Nere Jaungoikoaren urrikaltasuna, lendanaz etorriko da neri laguntzera.

        12. Jaungoikoak agertuko dizkit, nere etsaien gañean dauzkan asmoak, ez itzatzu il, nere erriak aztu ez ditezen.

        Barreiatu itzatzu zure eskubidearekin, eta azpiratu itzatzu, o Jaun, nere gordetzallea.

        13. Beren aoko gaiztakeriagatik, beren ezpañetako itzakgatik, eta beren urgullerian arrapatuak izan bitez.

        Eta beren arnegu eta gezurragatik izango dirade lotsarituak

        14. Galmeneko egunean, galmenera bialduko ditu Jaungoikoaren aserreak, zeñak desegingo dituen, eta ez dirade izango.

        Eta jakingo dute, Jaungoikoak erreñatuko duela Jakoben gañean, eta lurraren ertzetaraño.

        15. Itzuliko dirade beren etxeetara arratsaldean, eta txakurrak bezelako gosea idukiko dute, eta ingurutuko dute erria.

        16. Berak barreiatuak ibilliko dira jateko, eta aseten ez badirade, oraindikan gaizki esango dute.

        17. Bitartean nik zure eskubidea kantatuko det, eta egunsentian zelebratuko det pozarekin zure urrikaltasuna.

        Nere gordetzallea eta igestokia izan zeralako, nere naigabeko egunean.

        18. Salmoak kantatuko dizkizut zuri, o nere gordetzallea, Jaungoiko nere laguntzallea zeralako, nere Jaungoikoa, nere urrikaltasuna.

 

BERROGEITA EMERETZIGARREN SALMOA

        Atzenerako.

        1. Aldatuak izango diradenentzat, tituluaren inskripziorako, Dabid berarena, erakutsiak emateko.

        2. Siriako Mesopotamia, eta Sobal erre zituenean, eta biurturik Joab, desegin zuenean Idumea Gatzagako ibarrean, amabi milla gizon iltzen ziozkatela.

        3. O Jaungoikoa, bota ginduzun, eta desegin ginduzun, aserretu ziñan, eta errukitu ziñan gurekin.

        4. Mugitu zenduan lurra, eta naasi zenduan, sendatu itzatzu bere autsiak, zeren txit mugitua dagoan.

        5. Erakutsi ziñiozkan zure erriak gauza gogorrak, edanerazi ziñigun mingoiztasuneko ardoa.

        6. Zure beldur ziradenai eman ziñien senale bat; uztaiaren aurretik iges zezaten,

        Zure maiteak libratuak izan zitezen.

        7. Salbatu nazazu zure eskuiearekin, eta aditu nazazu.

        8. Jaungoikoak bere santuarioan itz egin zuen: Poztuko naiz, eta partituko det Sikem, eta neurtuko det etzauntzetako ibarra.

        9. Nerea da Galaad, eta nerea da Manases, eta Efraim nere buruko sendotasuna.

        Juda nere erregea.

        10. Moab nere itxedopeneko pertza.

        Idumeara luzatuko det nere oñetakoa, arrotzak nere mendean daude.

        11. Nork eramango nau erri murruturaño? Nork eramango nau Idumearaño?

        12. Nork, zuk baizik, o Jaungoiko, bota ginduzuna, ez al zera etorriko zu gure ejerzituetan?

        13. Lagundu zaguzu arren naigabean, zeren utsa balio du, gizonagandik datorren salbazioak.

        14. Jaungoikoagan egingo ditugu gauza arrigarriak, eta berak ezerereezera biurtuko ditu naigabetzen gaituztenak.

 

IRUROGEIGARREN SALMOA

        Atzenerako,

        1. Dabiden kantatxoetan.

        2. Aditu ezazu, o Jaungoikoa, nere erregua, entzun ezazu nere orazioa.

        3. Lurreko atzeneko mugetatik zuri ots egin nizun, nere biotza txit naigabetua zegoanean, aitz goratu baten gañean jarri ninduzun. Zuzendu ninduzun,

        4. Nere itxedopena izan zeralako, sendotasuneko dorrea etsaiaren kontra.

        5. Bizituko naiz zure tabernakuloetan gizaldietan, zure egoen estalkiarekin zaitua izango naiz.

        6. Zeren zuk, o nere Jaungoikoa, aditu dezu nere orazioa, eman diezu herenzia zure izenaren beldur diradenai.

        7. Eratxekiko diezu egunak erregearen egunai, bere urteak gizaldi baten, eta bestearen eguneraño.

        8. Bera beti dago Jaungoikoaren aurrean, bere urrikaltasuna eta egia, nork aditu ditzake?

        9. Ala esango diozkat salmoak zure izenari mendez mende, eta nere eskeñtzak kunplitzen arituko naiz beti.

 

IRUROGEITA BATGARREN SALMOA

        Atzenerako,

        1. Iditunentzat, Dabiden salmoa.

        2. Nola ez da nere anima Jaungoikoaren mendean egongo? beragan dagoen ezkero nere salbazioa.

        3. Bada bera da nere Jaungoikoa eta nere salbatzallea, nere gordetzallea, ez naiz berriz mugituko.

        4. Noizarteraño egongo zerate erasoten gizon bati guztiok batean, bera desegiteko, paret zeartua, edo lurresi sakatua bezela?

        5. Baña berak ibilli ziran, nik geien nai nuena kentzeko burutazioetan. Joan nintzan korrika, egarri nintzala. Beren aoakin bedeikatzen zuten, eta beren biotzakin madarikatzen zuten.

        6. Baña zu, o nere anima, zaude Jaungoikoaren mendean, bada beragandik dator nere pazienzia.

        7. Zeren bera da nere Jaungoikoa, eta nere Salbatzallea, nere laguntzallea, ez naiz arroztuko.

        8. Jaungoikoagan dago nere salbazioa, eta nere gloria, Jaungoikoa da laguntzen didana, Jaungoikoagan dago nere itxedopena.

        9. Itxedon ezazute beragan zuek, emen bilduak zaudeten erri guziak, isuri itzatzute zuen biotzak bere aurrean, Jaungoikoa da beti gure laguntzallea.

        10. Bestera, utsak eta engañakorrak dirade gizonen semeak, gezurtiak dirade gizonen seme, balanzan jarriak, guztiak batean ariñagoak dirade, arrokeria bera baño.

        11. Ez ezazute itxedon gaiztakerian; eta ez ezazute ere lapurreten gurarik iduki. Aberastasunak ugari badauzkazute, ez ezazute biotza beretan jarri.

        12. Bein itz egin zuen Jaungoikoak, bi gauza oiek aditu nituen, eskubidea Jaungoikoarena dala,

        13. Eta zugan, Jauna, urrikaltasuna badagoela, zeren zuk emango diozu bakoitzari ordaña, bere egiteen araura.

 

IRUROGEITA BIGARREN SALMOA

        Dabiden salmoa,

        1. Idumeako eremuan zegoanean.

        2. Jaungoikoa, o nere Jaungoikoa, zure gurariz nago, eta zugana zuzentzen naiz egunaren sentitik.

        Zure egarriz dago nere anima,

        Eta zenbat eratara ote dagoan nere gorputz au ere!

        3. Lur eremuan, eta bidegabekoan, eta urik gabekoan, an jartzen naiz zure aurrean, eliza batean bezela, ikusteko zure eskubidea eta zure gloria.

        4. Zure urrikaltasuna, bizia baño obe dalako, nere ezpañak alabatuko zaituzte.

        5. Eta ala bedeikatuko zaitut nere bizian, eta zure izenean altxatuko ditut nere eskuak.

        6. Gantzez eta gizentasunez bezela izan bedi nere anima txit betea, eta pozezko ezpañaqin alabatuko zaitu nere aoak.

        7. Nere oean zurekin oroitu nintzan, zugan nerabillan nere gogoa eguna argituta laster.

        8. Nere laguntzallea izan ziñalako,

        Eta zure egoen estalkipean gozatuko naiz,

        9. Nere anima zuri itsatsia gelditu zan, zure eskuieak lagundu dit.

        10. Baña berak alferrik billatu zuten nere anima, lurraren beenera sartuko dira,

        11. Ezpaten puntetan jarriak izango dirade, izango dirade azerien bazka.

        12. Bitartean erregea gozatuko da Jaungoikoagan, juramentu egiten diotenak izango dira alabatuak, zeren onela gelditu zan itxia, gaizki itz egiten zuten guztien aoa.

 

IRUROGEITA IRUGARREN SALMOA

        Atzenerako;

        1. Dabiden salmoa.

        2. Aditu ezazu, o Jaungoikoa, nere eskaria zuri ots egiten dizudanean, etsaiak ematen didan beldurretik libratu ezazu nere anima.

        3. Zaitu ninduzun gaiztoen batzarretik, gaiztakeria egiten dutenen taldetik.

        4. Zeren beren mingañak ezpata bezela zorroztu zituzten, jarri ziran punterian uztaiarekin, gauza samiña,

        5. Saietatzeko ezkutuan obengabea.

        6. Supituan saietatuko dute, eta ez dirade beldur izango, leiatu ziran gauza gaizto batean.

        Itz egin zuten, nola jarriko zituzten lazoak ezkutuan, eta esan zuten: Nork ikusiko ditu?

        7. Asmatu zituzten gaiztakeriak, lertu ziran asmazioak asmatu ezinik,

        Alderatuko da gizona bere biotzeko zakonera,

        8. Eta Jaungoikoa izango da goratua.

        Beren zauriak dirade txikitxoen fletxak bezela,

        9. Eta indar gabe gelditu ziran beren kontra beren mingañak.

        Ikusi zituzten guztiak arrituak gelditu ziran,

        10. Eta gizon guztia beldurtu zan.

        Eta adirazi zituzten Jaungoikoaren obrak, eta aditu zituzten bere egiteak.

        11. Justoa poztuko da Jaunagan, eta beragan itxedongo du, eta alabatuak izango dirade, biotzez zuzen guziak.

 

IRUROGEITA LAUGARREN SALMOA

        Atzenerako, Dabidentzat salmoa,

        1. Jeremias eta Ezekielen kantatxoa, toki arrotzera zijoan erriarentzat, irtetzen azten zanean.

        2. O Jaungoikoa, zuri dagokizu ongi himnoa Sionen, eta presentatuko zazkizu eskeñtzak Jerusalenen.

        3. Aditu ezazu nere erregua, zugana etorriko da aragi guztia.

        4. Gizon biurrien itzak indar geiago iduki zuten gure gañean, baña zuk barkatuko dizkiguzu gure gaiztakeriak.

        5. Zorionekoa zuk autu zenduena, eta artu zenduena, bizituko da zure atarietan.

        Zure etxeko ondasunez beteak izango gera, zure tenploa santua da,

        6. Arrigarria bere justiziagatik.

        Aditu gaitzatzu, o Jaungoiko, gure salbatzallea. Zuk zeran orrek, lurreko erreñu guztien, eta itsasoko tokirik urrutienen itxedopena.

        7. Zuk, ematen diezun orrek, mendiai sendotasuna zure eskubidearekin, zuk zure sendotasunaz

        8. Mugitzen dituzunak itsasoaren ondoa, eta bagen abarrotsa.

        Erreñuak nastuko dirade,

        9. Eta lurraren atzeneko ertzetan bizi diranak beldurtuko dira, zure mirariak ikusita. Poza zabalduko dezu sortaldetik sartalderaño.

        10. Bisitatu zenduen lurra eta orditu zenduen, eta ondasun mota guztiaz bete dezu.

        Jaungoikoaren ibaia urez betea dago, bertan bizi diradenai prestatu diezu janaria, alakoa da kanpoen giroa.

        11. Ugaritu itzatzu bere urbideak; geitu ezazu berak ematen duena, intz gozatsuakin poztuko dira landare guztiak.

        12. Jarriko diozu koroea zure ontasuneko urteari, eta zure kanpoak txitez ugariak izango dirade.

        13. Eremuko edertasuna izango da ugaria, eta txit ederki jantziko dirade muñoak.

        14. Geituko dira ari, eta ardi taldeak, eta ibarretan alea ugari izango da. Guztiak deadar egingo dute, eta kantatuko dituzte alabantzako himnoak.

 

IRUROGEITA BOSGARREN SALMOA

        Atzenerako,

        1. Biztuera berriko salmo eta kantatxoa.

        Lurrean bizi zeraten guztiak, zuzendu zaiozkazute Jaungoikoari pozezko bozak.

        2. Kantatu zaiozkazute salmoak bere izenari, eman zaiozkazute alabantza andiak.

        3. Esan zaiozute Jaungoikoari: zeñ arrigarriak diran, o Jauna, zure obrak! Zure eskubide andiaren indarrarekin gezurtatuak geldituko dira zure etsaiak.

        4. Lur guztiak adoratu zaitzala, eta kantatu ditzatzula salmoak, esan bizazkiola salmoak zure izenari.

        5. Atozte, eta ikusi itzatzute Jaungoikoaren obrak. Beldurgarriak dirade, gizonen semeen gañean dauzkan erabakiak.

        6. Zeñak itsasoa lur legor biurtu zuen, ibaitik oñaz igaroko dirade, an poztuko gera berarekin.

        7. Berak dauka betiko agintaritza bere eskubidea gatik, bere begiak erreñuen gañera begira daude. Aserretu erazitzen diotenak, ez bitez arrotu beren barrenetan.

        8. Erreñuak, bedeikatu ezazute gure Jaungoikoa, eta egin ezazute aditua izan dedilla bere alabantzako boza.

        9. Berak itzuli dio bizia nere animari, eta ez die utzi nere oñai mugitzen.

        10. Zeren zuk, o Jaungoikoa, probatu gaituzu, sukatilluz garbitu gaituzu, zillarra garbitzen dan bezela.

        11. Utzi ziguzun txibistan erortzen, bota ziñituen naigabeak gure gañera,

        12. Gizonen uztarriaren mendean jarri ginduzun.

        Irago giñan sutatik, eta uretik, baña eraman gaituzu otz aroko tokira.

        13. Sartuko naiz zure tenploan doaña ezkeñtzera, eta kunplituko dizkizut nere botoak,

        14. Zeñak argiro nere ezpañakin egin nituen,

        Nere naigabeko denboran nere aotik atera ziran botoak.

        15. Doañ gizenak eskeñiko dizkizut, arien keari zugana igoerazitzen diodala, idiak eta akerrak eskeñiko dizkizut.

        16. Atozte, eta aditu ezazute zuek, Jaungoikoaren beldur zeraten guztiok, eta kontatuko dizutet, zeñ gauza andiak egin dituen Jaunak nere animagatik.

        17. Jaunari ots egin nion nere aoarekin, eta goratu det nere mingañarekin.

        18. Baldin nik ontzat eman banu gaiztakeria nere biotzean, ez ninduen adituko Jaunak.

        19. Argatik aditu nau Jaungoikoak, eta nere eskarien bozari begiratu dio.

        20. Bedeikatua Jaungoikoa, etziona alde eragin nere eskariari, eta bere urrikaltasunari nigandik.

 

IRUROGEITA SEIGARREN SALMOA

        Atzenerako,

        1. Himnoen gañean, Dabiden kantatxoko salmoa.

        2. Jaungoikoa errukitu dedilla gurekin, eta bedeikatu gagizala, argitu erazi dizaiola bere arpegiko argiari gure gañean, eta errukitu dedilla gurekin.

        3. Ezagutu dezagun lurrean zure bidea, eta erreñu guziak zure salbazioa.

        4. Alabatu zaitzatela, erriak, alabatu zaitzatela erri guziak.

        5. Poztu eta gozatu bitez erreñuak, erriak justiziaz juzgatzen dituzula, eta erreñuak lurrean zuzendu.

        6. Alabatu zaitzatela, o Jaungoikoa, erriak, alabatu zaitzatela erri guziak.

        7. Lurrak eman zuen bere frutua.

        Bedeikatu gaitzala Jaungoikoak, gure Jaungoikoak,

        8. Bedeikatu gaitzala, Jaungoikoak, eta lurreko bazter guziak bere beldur izan bitez.

 

IRUROGEITA ZAZPIGARREN SALMOA

        Atzenerako,

        1. Kantatxoko salmoa Dabid berari.

        2. Jaiki bedi Jaungoikoa, eta bere etsaiak barreiatu bitez, eta bera gorrotatzen dutenak, iges egin bezate bere aurretik.

        3. Kea desegiten dan bezela, ala desegin bitez argizagia suaren aurrean urtzen dan bezela, ala galdu bitez bekatariak Jainkoaren aurrean.

        4. Justoak berriz iduki bitzate janedanak, eta poztu bitez Jaunaren aurrean, eta jostatzen ari bitez gozotasunean.

        5. Kantatu zaiozute Jaungoikoari, esan zaiozkazute salmoak bere izenari. Prestatu zaiozute bidea sartaldearen gañera igotzen danari, Jauna da bere izena.

        Poztu zaitezte bere aurrean, nasiak geldituko dira bere arpegia ikusita, arena,

        6. Zeñ dan humezurtzen aita, eta alargunen jueza.

        Jaungoikoa bere toki santuan dago.

        7. Jaungoikoa, zeñak bizierazitzen dien etxe baten barrenen, oitura batzuetako askori.

        Ateratzen dituena lotuta daudenak, bere sendotasunarekin, baita aserretuerazitzen diotena ere aiei, zeñak obietan bizi diran.

        8. O Jaungoikoa, ateratzen ziñanean zure erriaren aurrera, basomortua iragotzen zenduanean,

        9. Lurra dardaratu zan, eta zeruak jarioan jarri ziran Sinaiko Jaungoikoaren aurrean, Israelko Jaungoikoaren aurrean.

        10. O Jaungoikoa, zuk emango diozu euri ugari eta giro bat zure soroari, bera atsekabetua egon da; baña zuk gozatu dezu.

        11. Zure abereak an biziko dira, o Jaungoikoa, zuk prestatu zenduen beartsuarentzat, zure ontasunagatik.

        12. Jaunak emango die itza sendotasun andiarekin, berri onak ematen dituztenai.

        13. Ejerzituen erregea izango da maite maitearena, eta arrapatutako gauzak partitzea, dagokio etxeko edertasuna danari.

        14. Lo egingo bazenezate irriskuen erdian, izango zerate usoaren ego zillartuak bezelakoak, eta bere sorbaldako ostea urrezko oritasunarekin.

        15. Erregeak juzgatzen dituenean Zerukoak bere gañean, Selmongo elurra baño zuriago geldituko dira.

        16. O Jaungoikoaren mendia, mendi ugaria,

        Mendi betea, mendi ugaria;

        17. Baña zergatik zabiltzate mendi beteen gogorazioetan?

        Au da mendi bat, zeñean bizitea ontzat iduki zuen Jaungoikoak, zeren Jauna biziko da bertan atzeneraño.

        18. Jaungoikoaren gurdia dijoa amar millako askorekin, eta jostaketan ari diradenen millakin, Jauna dago beren artean Sinain, Santuarioan.

        19. Igo ziñan goira, arrapatu zenduen katiberioa, artu ziñituen doañak gizonentzat.

        Baitaere gure artean Jaun Jainkoa bizi dala sinisten ez ebenentzat.

        20. Bedeikatua Jauna egun batean, eta egun guztietan, gure osasuneko Jaungoikoak bide giro ona emango digu.

        21. Gure Jaungoikoa da gu salbatzeko indarra duena, eta Jaunari, eta bakarrik Jaunari txit dagokio eriotzatik libratzea.

        22. Jaungoikoak autsiko ditu bere etsaien buruak, beren bekatuetan dabiltzanen kopeta illetsua.

        23. Jaunak esan zuen: Basandik itzulieraziko diotet, itzulieraziko diotet itsasoaren barreneraño.

        24. Desegiñak izango dirade gorritu arteraño zure oñak zure etsaien odolean, eta zure txakurren mingañak miaztuko dute.

        25. Ikusi zuten, o Jaungoikoa, zure sarrera: santuarioan dagoan, nere erregearen, nere Jaungoikoaren sarrera.

        26. Aurretik zijoazen prinzipeak, salmoak kantatzen zituztenakin batean, eta erdian neskatxatxoak panderoak jotzen.

        27. O, zuek, Israelko jatorrikoak zeratenak, bedeikatu ezazute Jaun Jainkoa Elizetan.

        28. An arkitzen zan Benjamin gaztetxoa, bere senetik irtenda.

        Judako agintariak zijoazen zuzentzalletzat, Zabulongo agintariak, Neftaliko agintariak.

        29. Agertu ezazu, o Jaungoikoa, zure eskubidea. Sendotu ezazu gugan egin dezun obra au.

        30. Jerusalengo zure tenploari begiraturik, erregeak doañak eskeñiko dizkizute.

        31. Errierta egiezu kañaberadiko pistiai, zezenen batzarrea beien artean, da erriena, kanpora botatzeko, zillarra bezela probatuak daudenak.

        Desegin itzatzu, gerrak nai dituzten erreñuak.

        32. Etorriko dira bialkiñak Egiptotik, Etiopia aurreratuko da Jaungoikoaren mendean jartzera.

        33. Lurreko erreñuak, kantatu zaiozute Jaungoikoari, jo zaiozkazute salmoak Jaunari, jo zaiozkazute salmoak,

        34. Zeruko zeruaren gañera igo danari sortalderontz.

        Jakin ezazute andik egingo duela bere boza izan dedilla, guzia al duen boz bat,

        35. Eman zaiozute gloria Jaungoikoari, Israelen egin duenagatik, bere anditasun eta bere eskubidea igotzen dirade odeietaraño.

        36. Miragarria da Jaungoikoa bere santuetan. Israelko Jaungoikoak, berak emango dio indarra eta sendotasuna bere erriari. Bedeikatua izan dedilla Jaungoikoa.

 

IRUROGEITA ZORTZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, aldatuak izango diradenentzat, Dabidi.

        2. Salba nazazu, o Jaungoikoa, zeren urak sartu dira nere arimaraño.

        3. Sartua nago txit barreneko lokatsan, nere oña non jarri ez dedala.

        Etorri nintzan itsasbarrenera, eta itsasandiak ondatu ninduen.

        4. Nekatu nintzan deadarrez, katarrotu zatan nere eztarria, indargatuta beera erori zitzadan nere begiak, Jaungoikoagan itxedotzen nuela, zerura begira idukiaz.

        5. Nere buruko illeak baño ugarituago egin dirade, bidegabe gorrotatzen nindutenak.

        Sendotu dira nere etsaiak, nere persegitzalle gaiztoak, orduan pagatzen nuen, ostu ez nuena.

        6. O Jaungoikoa, zuk daukazu nere premiaren berri, eta nere gaiztakeriak ez daude zuretzat ezkutuan.

        7. Ez ditezela lotsatu nigatik zugan itxedotzen dutenak, o Jauna, o eskubideen Jauna.

        Ez bitez nasiak gelditu nigatik, zu billatzen zaituztenak, o Israelko Jaungoikoa.

        8. Zeren zugatik irago ditut desonrak, lotsariak nere arpegia estali zuen.

        9. Nere anaiak, nere amaren semeak, ez naute ezagutu, eta iduki naute arroztzat.

        10. Zeren zure etxeko zeloak iretsi ninduen, eta zuri egiten zizkizuten iraiñak, nere gañera erori ziran.

        11. Penatzen nintzan barauarekin, eta lotsari biurtu zitzadan.

        12. Zilizioz jantzi nintzan, eta etorri nintzan beren irria izatera.

        13. Nere kontra itz egiten zuten, atean eseritzen ziradenak, eta ardoa edaten zutenak, nigatik kantatzen zuten.

        14. Baña nik bitartean, Jauna, zuri nere orazioa zuzentzen nizun, au da, o nere Jainkoa, paketzeko denbora.

        Aditu nazazu zure urrikaltasunaren anditasunaren araura: ni salbatzeko eginda daukazun eskeñtza leialaren araura.

        15. Atera nazazu lokatzatikan, bertan sartuta gelditu ez nadin. Libratu nazazu gorrotatzen nautenetik, eta uren zakontasunetik.

        16. Urezko ekaitzak ez nazala ondatu, eta oxinak ez nazala iretsi, eta putzuak ez dezala sendo itxi nere gañean bere aoa.

        17. Aditu nazazu, o Jauna, zeren zure urrikaltasuna ongillea da. Begiratu zadazu arren neri, zure biguñtasunen ugaritasunaren araura.

        18. Eta ez ezazu apartatu zure arpegia zure serbitzariagandik, agudo aditu nazazu, naigabez nagoelako.

        19. Begiratu zaiozu nere animari, eta libratu ezazu, nere etsaiakgatik atera nazazu toki segurura.

        20. Zuk badakizu nolako destañak egiten dizkidaten, eta nere desonra, eta nere lotsaria.

        21. Naigabetzen nauten guztiak zure ikusbegian daude. Lotsari eta premien zai egon zan beti nere biotza

        Eta itxedon nuen, norbait tristetu zedin nerekin, eta etzan izan, eta norbaitek gozatu nazala, eta ez nuen arkitu.

        22. Eta janaritzat beazuna eman zidaten, eta nere egarrian eman zidaten edaten ozpiña.

        23. Izan bedi beren maia beren aurrean lazotzat, eta ordañtzat, eta beaztopotzat.

        24. Beren begiak illundu bitez, ikusi ez dezaten, eta makurtu ezazu beti beren bizkarrezurra.

        25. Isuri ezazu beren gañera zure aserrea, eta zure aserrearen sumintasunak iritxi bitza.

        26. Basomortu eginik gelditu bedi beren bizilekua, eta ez bedi arkitu nor bizi, beren etzauntzetan.

        27. Zeren zuk zauritu zenduena persegitu zuten, eta geitu zuten nere zaurietako miña.

        28. Zuk utziko diezu gaiztakeria gaiztakeriaren gañean egin dezatela, eta ez ditezela sartu zure justizian.

        29. Izan bitez borratuak bizien liburutik, eta justoakin ez ditezela izan eskribatuak.

        30. Ni naiz beartsua eta eriz betea, baña zuk, o Jaungoikoa, salbatu nazu.

        31. Alabatuko det Jaungoikoaren izena kantatxo batekin, eta goratuko det eskerrakin.

        32. Eta au Jaungoikoaren gogokoago izango da, eskeñiko banio baño txaltxo bat, adarrak eta beatzalak irtetzen asitzen zaiozkanean.

        33. Ikusi bezate au beartsuak, eta poztu bitez. Billatu ezazute Jaungoikoa, eta berriz biztuko da zuen anima.

        34. Jaunak aditu zituen ezkero beartsuak, eta etzituen ezkero mezpreziatu beragatik lotuta zeudenak,

        35. Alabatu bezate zeruak, eta lurrak, itsasoak, eta beretan mugitzen diraden guztiak.

        36. Zeren Jaungoikoak salbatuko du Sion, eta Judako erriak izango dirade berriz egiñak.

        37. Eta bere serbitzarien jatorria izango da bere jabe, eta bertan biziko dira, bere izena maite dutenak.

 

IRUROGEITA BEDERATZIGARREN SALMOA

        Atzenerako, Dabidentzat salmoa.

        1. Oroitzeko nola Jaunak salbatu zuen.

        2. O Jaungoikoa, begira zaiozu, neri laguntzeari. Atoz arin, Jauna, neri laguntzera.

        3. Nasiak eta lotsatuak gelditu bitez, neri bizia kendu nairik dabiltzanak.

        4. Atzera biurtu erazi bizaiote, eta lotsatu bitez, neri gaitzak opa dizkidatenak.

        Bijoaz atzererontz lotsatuta, esaten didatenak neri: Galanki, galanki.

        5. Poztu eta gozatu bitez zugan, zu billatzen zaituzten guziak, eta beren salbatzallea maitatzen duten guziak esan bezate aspertu gabe: Goratua izan bedi Jauna.

        6. Baña ni beartsua eta premiaz betea naiz. O Jaungoikoa, lagun zadazu.

        Nere laguntzallea eta libratzallea zera zu. O Jauna, etzaite berandutu.

 

IRUROGEITA AMARGARREN SALMOA

        Dabiden salmoa.

        1. Jonadaben semeena, eta lenbiziko katiboena.

        Zugan Jauna itxedon det, ez nadilla arren ni betiko lotsatua gelditu.

        2. Zure justiziagatik libra nazazu, eta atera nazazu.

        Alderatu ezazu niganontz zure belarria, eta salba nazazu.

        3. Izan zaite neretzat Jaungoiko gordetzalle bat, eta toki murrutu bat, zuk salbatu nazazun;

        Zeren nere sendotasuna, eta nere igeslekua zera zu.

        4. Nere Jaungoikoa, bekatariaren eskutik libra nazazu, eta legearen kontra dijoanaren eta gaiztoaren eskutik.

        5. Zeren nere pazienzia zu zera, o Jauna: Jauna, nere itxedopena nere gazte denboratik.

        6. Zugan sendatua izan naiz sabeletik, bere erraietan nengoanetik nere laguntzallea zera zu.

        Zure gañean da beti nere kanta.

        7. Mirari bat bezela, ala naiz askok begiratua, baña zu gordetzalle almentsu bat zera.

        8. Nere aoa alabantzaz bete bedi, zure gloria kantatu dezadan: egun guztian zure anditasuna.

        9. Zartzako denboran ez nazazu bota, nere indarrak aitzen zazkidanean, ez nazazu utzi,

        10. Zeren nere etsaiak nere kontra itz egin dute, eta batzarrea egin dute, nere bizitzaren azeloan zeudenak,

        11. Esaten zutela: Jaungoikoak utzi dik, zoazte korrika bere ondoren, arrapatu ezazute; zeren ez zeagok nork libratu dikan.

        12. O Jaungoikoa, etzaite urrutitu nigandik. O nere Jaungoikoa, itzuli itzatzu zure begiak neri laguntzeko.

        13. Gelditu bitez nastuak eta galdu bitez, nere animari gaizkiak asmatzen diozkatenak, nastu eta lotsatu bitez kalte egin nai didatenak,

        14. Baña nik beti itxedongo det, eta alabantza berriak ematen beti ariko naiz.

        15. Nere aoak predikatuko du zure justizia egun guztian, eta zugandik datorren osasuna.

        Ez ditudalako ezagutzen letrak

        16. Sartuko naiz Jaunaren eskubidearen obren barrenen. O Jauna, zure justiziarekin bakarrik oroituko naiz.

        17. Zu, o Jauna, izan ziñan nere erakuslea nere gazte denboratik, eta zabalduko ditut, orainarteraño ikusi ditudan mirariak.

        18. eta zartzaraño eta edade andiraño. O Jaungoikoa, ez nazazu desanparatu.

        Adirazi dizaiodan zure eskuaren indarra, etorriko dan gizaldi guztiari;

        19. Arako zure eskubidea eta justizia, zeruak baño goratuagoak, eta arako egin dituzun gauza andiak. Zeñ zure antzekorik, o Jaungoikoa?

        20. Zenbat atsekabe, eta zeñ andiak probatuerazi dizkidazu! Eta itzulirik nigana, berriz bizia eman didazu, eta lurraren barren barrenetatik berriz atera nazu.

        21. Adirazi dezu milla eratara zure gloriaren anditasuna, eta itzulirik nigana gozatu nazu.

        22. Argatik nik ere zelebratuko det soñuaren otsean zure leialtasuna eskeñtzetan. Kantatuko dizkizut salmoak zitararekin, o Israelko santua.

        23. Txit poztuko dirade nere ezpañak kantatzen dizudanean, eta zuk erredimitu zenduen nere anima.

        24. Baita nere mingañak ere, egun guztian zure justizia gogoan erabilliko du, neri kalte egin nairik, ibilli diradenak, desonraz eta lotsariz beteak gelditzen diradenean.

 

IRUROGEITA AMAIKAGARREN SALMOA

        Salmoa,

        1. Salomonen gañean.

        2. Eman zaiozkazu, o Jaungoikoa, erregeari zure legeak, juzgatu dezan, eman zaiozu erregearen semeari zure justizia.

        Berak justiziarekin juzgatu dezan zure erria, eta zure beartsuak zentzuarekin.

        3. Artu bezate mendiak pakea erriarentzat, eta muñoak justizia.

        4. Juzgatuko ditu erriko beartsuak, eta zaituko ditu beartsuen semeak, eta gaizkien asmatzallea humillatuko du.

        5. Eta berak iraungo du eguzkiarekin, eta illargiaren aurrean, gizaldiz gizaldi.

        6. Jatxiko da, euria ari larruaren gañera bezela, eta lurraren gañera tantoka erortzen dan eurilanbroa bezela.

        7. Bere egunetan jaioko da justizia, eta pakearen ugaritasuna, illargia kendua izan dedin bitartean.

        8. Eta aginduko du itsaso batetik bestera, eta ibaitik lurraren biribiltasunaren mugetaraño.

        9. Bere aurrean Etiopiakoak auzpeztuko dira, eta bere etsaiak miaztuko dute lurra.

        10. Tarsisko eta ugartetako erregeak doañak eskeñiko diozkate; Arabiako eta Sabako erregeak, opariak ekarriko diozkate.

        11. Eta lurreko errege guziak adoratuko dute, serbituko dute erreñu guziak.

        12. Zeren libratuko du beartsua indar andikoagandik, eta laguntzallerik etzeukan beartsua.

        13. Urrikarituko da beartsu eta premiatsuarekin, eta beartsuen animak salbatuko ditu.

        14. Lukreriatik eta gaiztakeriatik libratuko ditu beren animak, eta beren izena honratua izango da bere aurrean.

        15. Eta bizituko da, eta Arabiako urrea emana izango zaio, eta beti adoratuko dute. Egun guztian beteko dute bendizioz.

        16. Eta bere errian, mendien erpiñetan ere, egongo da janaria, bere frutuak ikusiko dirade Libanoren tontorrean, eta ugarituko dira errian landaetan belarra bezela.

        17. Bere izena mendez mende izan bedi bedeikatua, eguzkia baño lenago, izatea zeukan izen bat.

        Eta lurreko erri guziak izango dira beragan bedeikatuak. Erreñu guztiak emango diote gloria.

        18. Bedeikatua izan bedi Israelko Jaun Jainkoa, berak bakarrik mirariak egiten dituena.

        19. Eta bedeikatua beti bere anditasuneko izena. Eta lur guztia izango da bere anditasunaz txit betea. Ala izan bedi! Ala izan bedi.

        20. Aitu ziran Dabid Jeseren semearen alabantzak.

 

IRUROGEITA AMABIGARREN SALMOA

        1. Asafen salmoa.

        Zeñ ona dan Jaungoikoa Israelentzat, biotz zuzenekoak diradenentzat!

        2. Gutxigatik mugitu ez zazkidan nere oñak, gutxigatik irristatu ez ziran nere pausoak.

        3. Zeren zeloz bete nintzan begiraturik gaiztoai, bekatarien pakea ikusirik.

        4. Berak ez daukate eriotzaren beldurrik. Ez dago iraupenik beren zaurian.

        5. Ez dirade egoten gizonen lanetan, eta beste gizonakin ez dirade izango azotatuak.

        6. Argatik berakin jabetu zan urgulleria, beren injustiziaz eta gaiztakeriaz estaliak daude.

        7. Gantzetik bezela irten zan beren gaiztakeria. Irago ziran beren biotzen gurarietara.

        8. Beren gogorazio eta itz guzia gaiztakeria da. Toki txit altuan gaiztakeria esaten zuten.

        9. Beren aoa zeruan ipiñi zuten, eta beren mingaña dijoa lurra iragoaz.

        10. Argatik nere erria onara itzuliko da, eta egun beteak beretan arkituak izango dirade.

        11. Eta esan zuten: Ote dakizki Jaungoikoak gauza guzti oiek? Eta txit Altuak, oien berririkan ote dauka?

        12. Begiratu ezazute, nola oiek, izanik bekatariak dauzkaten ugari munduan ondasunak, eta aberastasunak metatuta.

        13. Nik ere esan nuen: Beraz alferrik garbitu det nere biotza, eta garbitu ditut nere eskuak obengabeak lagun ditudala.

        14. Bada azotatua izan naiz egun guztian, eta nere kastigua asitzen da egunsentitik.

        15. Esaten banuen: Onela itz egingo det, ona non gaiztotzat emango dedan zure semeen erreñua.

        16. Pensatzen nuen au aditzean: lana da au neretzat;

        17. Sartu nadin bitartean Jaungoikoaren santuarioan, eta ezagutu zer atzen idukiko duten.

        18. Ziertoa da zuk eman ziñiela ongi izate engañakor bat, bota ziñituen, tokirik gorengoenean zeudenean.

        19. O, eta nola ondamen oso batera itzuliak izan ziran! Batbatean ezereztu ziran, beren gaiztakeriagatik galdu ziran onela.

        20. Esnatzen dan baterloa bezela, ala, o Jauna, ezerezera biurtuko dezu zure errian beren irudia.

        21. Zeren nere biotza gartu zan, eta nere erraiak mugitu ziran.

        22. Eta ni gelditu nintzan utsera biurtua, jakin gabe zergatik.

        23. Zamari bat bezela izan naiz zure aurrean, eta ni beti zurekin.

        24. Zuk eldu ziñidan eskuieko eskutik, eta zure borondatearen araura zuzendu ninduzun; eta artu ninduzun gloriarekin.

        25. Eta egiaz zer zeruko gauza nai izan neike nik, edo zer opa izango det lurrean, zu ez izanenean?

        26. Desalaitu ziran nere aragia eta nere biotza. O nere biotzeko Jaungoikoa, o Jaungoiko nere herenzia zerana, beti betiko.

        27. Zeren ona non galduko diran, zugandik urrutiratzen diranak, aurtikiko dituzu galmenera, fedea ausitzen dizuten guztiak.

        28. Neretzat berriz gauza ona da Jaungoikoari itsatsia egotea, jartzea Jaunagan nere itxedopena;

        Adirazteko zure alabantza guztiak, Siongo alabaren atetan.

 

IRUROGEITA AMAIRUGARREN SALMOA

        1. Aditzakoa Asaferi.

        Zergatik, o Jaungoikoa, bota gaituzu betiko? Zergatik erazeki da zure sumintasuna, zure larreko ardien kontra?

        2. Oroitu zaite batzarre onekin, onako erriarekin, zeñaen jabe asieratik izan zeran.

        Zuk berriz artu zenduen zure herenziako zetroa: Siongo mendi, zure bizilekuko tokia.

        3. Jaso itzatzu zure eskuak beren urgullerien kontra betiko. Zenbat gaiztakeria egin ote ditu ere etsaiak santuarioan!

        4. O, eta nola gozatzen ziran zure jai andiko tokian bertan, gorrotatzen zindutenak!

        5. Jarri zituzten ezagutu gabe, beren estandarteak señaletzat, tokirik goratuenaren gañean, irteeran bezela.

        6. Zuaitzezko baso batean bezela, aizkorakin desegin zituzten batean bere ateak. Aizkora eta trabesarekin bota zuten.

        7. Sutan erre zuten zure santuarioa. Zure izenaren tabernakuloa lurrean zikindu zuten.

        8. Bildurik elkarren artean erreñu orretako jendeak, esan dute beren biotzean: Kendu ditzagun lurretik, Jaungoikoaren jai egun guziak.

        9. Ez degu ikusten len gure artean maiz ikusi oi zan miraririk, ez dago onezkero profetarik, eta emendikan aurrera ez gaitu ezagutuko.

        10. Noizarteraño, o Jaungoikoa, iñakinduko gaitu etsaiak? Gure kontra dagoena beti ariko al da zure izenagatik gaizki esaka?

        11. Zergatik atzeratuten dezu zure eskua? Zergatik ez dezu ateratzen bein betiko zure kolkotikan zure eskuia?

        12. Baña Jaungoiko, gure erregea danak gizaldien asieratik, egin ditu salbazioko lanak lurraren erdian.

        13. Zuk eman ziñion sendotasuna itsasoari zure eskubidearekin, zuk ausi ziñituen dragoien buruak, uren erdian.

        14. Zuk zatitu ziñituen dragoiaren buruak, eman ziñien janaritzat Etiopiako erriai.

        15. Zuk atera ziñituen aitzetatik iturriak eta errekak: zuk leortu ziñituen Etamgo ibaiak.

        16. Zurea da eguna eta zurea gaua, zuk egin ziñituen egunsentia eta eguzkia.

        17. Lurreko alderri guztiak zuk egin ziñituen, uda eta udaberria zure eskuetako lanak dirade.

        18. Oroitu zaite onekin, o Jauna, etsaiak lotsagabekeriak esan dizkizula, eta erri zentzugabeko batek, gaizki esan duela zure izenagatik.

        19. Ez itzatzu jarri abereen mendean, zu alabatzen zaituzten animak, eta ez itzatzu aztuta iduki zure beartsuen animak.

        20. Itzuli itzatzu begiak zure elkartasunera, zeren lurreko gizonik illunenak aberastu dirade gaizkiro, gure ondasunakin.

        21. Ez bedi itzuli lotsatuta humildea. Beartsuak eta laguntasunik ez duenak, zure izena alabatuko dute.

        22. Jaiki zaite, o Jauna, eta zure kausa juzgatu ezazu, oroitu zaite zure kontra egindako lotsagabekeriakin, erri zentzugabeko batek egunoro egindakoakin.

        23. Etzaite aztu zure etsaien bozakin, zu gorrotatzen zaituztenen urgulleria, gora dijoa beti.

 

IRUROGEITA AMALAUGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, ez ezazu desegin, salmo eta kantatxoa Asaferi.

        2. Alabatuko zaitugu, o Jauna; alabatuko zaitugu; eta zure izenari ots egindo diogu.

        Zure mirariak kontatuko ditugu.

        3. Nere denbora allegatzen danean, nik justiziak juzgatuko ditut.

        4. Urtu da lurra eta bertan bizi diraden guziak. Nik bere abeak sendotu nituen.

        5. Esan nien gaiztoai: Ez ezazute gaiztakeria geiago egin. Eta bekatariai: Ez ezazute goratu zuen eskubidea.

        6. Ez ezazute gora jaso zuen eskubidea, ez ezazute Jaungoikoaren kontra gaizki itz egin.

        7. Zeren ez sortaldetik, ez sartaldetik, ez basomortuko mendietatik, egindo dezute igesik;

        8. Zeren jueza Jaungoikoa da:

        Berak beeratutzen du bata, eta goratutzen du bestea,

        9. Zeren Jaunak bere eskuan dauka, ardo garbi, naspillaz beterikozko kaliza bat.

        Eta iragoerazitzen dio batagandik besteagana, baña alaere, bere liak ez dirade aitu. Lurreko bekatari guziak edango dituzte.

        10. Nik ordea adirazi eta kantatuko diozkat beti alabantzak, Jakoben Jaungoikoari.

        11. Eta nik beeratuko det bekatarien urgulleria guzia, eta egingo det, justoak altxatu dezatela burua.

 

IRUROGEITA AMABOSGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, alabatzeko, Asaferi salmoa.

        Asiriarren gañean kantatxoa.

        2. Ezagutua da Jaungoikoa Judean, Israelen bere izena andia da.

        3. Jarri zuen bere bizilekua Pakean, eta bera egoteko tokia Sionen.

        4. An urratu zituen uztaien indarrak, ezkutua, ezpata eta gerra.

        5. Ematen zenduela zuk argi miragarri bat betiko mendietatik,

        6. Biotz gatzgabeko guztiak, nasiak gelditu ziran.

        Egiñ zuten beren loa, eta aberastasunen gizon guzti oiek, beren eskuetan etzuten ezerere arkitu.

        7. Zure erriertara, o Jakoben Jaungoikoa, konortgabe gelditu ziran, zaldi errutsuen gañean zeudenak.

        8. Beldurgarria zera zu, eta zeñ da leiatuko zatzuna, aserretzen zeran unetik?

        9. Zerutik adituerazi zenduen zure erabakia. Lurra dardaratu zan, eta atseden zuen.

        10. Jaiki zanean Jaungoikoa juiziorako, lurreko otsan guztiak salbatzeko.

        11. Gauza oiek gogoan darabiltzan gizonak, alabatuko zaitu, eta gogorazio oiekgatik, zure honran jai egunak zelebratuko ditu.

        12. Egin zaiozkazute botoak, eta kunplitu zuen Jaun Jainkoari, bere inguruan doañak ekartzen dituzuten guziak,

        13. Beldurgarriari, eta prinzipeai asnasa kentzen diotenari; lurreko erregeentzat beldurgarria danari.

 

IRUROGEITA AMASEIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, iditunentzat, Asafen salmoa.

        2. Nere bozarekin deadarrez ots egin nion Jaunari, nere bozarekin Jaungoikoari, eta aditu ninduen.

        3. Nere naigabeko egunean, ajolarekin zuzendu nintzan Jaungoikoagana, gauaz nere eskuak beraganontz altxatu nituen, eta ez nintzan izan engañatua.

        Etzuen nai gozatua izan nere animak.

        4. Oroitu nintzan Jaungoikoarekin, eta gozatu nintzan, jarraitu nion meditazioari, eta nere espiritua desmaiatu zan.

        5. Nere begiak idikiak zeuden egunsentia baño lenago, nengoan arritua, eta itzik egin gabe.

        6. Pensatu nuen anziñako egunetan, eta betiko urteak gogoan iduki nituen.

        7. Onetan aritu oi nintzan, an nere biotzean gauaz, eta ausnartzen nuen, eta esamiñatzen nuen nere barrenen.

        8. Eta Jaungoikoak, utzi genzakeala betiko! Edo ez dala gurekin berriz errukituko!

        9. Edo urrikaltasun gabe, betiko utziko dituela geroko gizaldiak!

        10. Edo aztuko ote da Jaungoikoa biguñtasuna idukitzeaz? Edo geldituko ote ditu bere aserrearekin bere urrikaltasunak?

        11. Eta esan nuen: Orain asitzen naiz, aldaera au txit goratuaren eskuiarena da.

        12. Oroitu nintzan Jaunaren obrakin. Bai, gogora ekarriko ditut zuk asieratik egin ziñituen mirariak.

        13. Eta gogoan erabilliko ditut zure obra guztiak; eta konsideratuko ditut zure asmazioak.

        14. O Jaungoikoa, santua da zure bidea. Ze Jaungoiko andi dago, gure Jaungoikoa bezelakorik?

        15. Zu zera Jaungoikoa, mirariak egiten dituzuna.

        Zuk agertu ziñien erriai zure eskubidea.

        16. Zure besoarekin erredimitu zenduen zure erria, Jakoben eta Joseren semeak.

        17. Urak ikusi zinduten, o Jaungoikoa, urak ikusi zinduten, eta beldurtu ziran; eta leizeak dardaratu ziran.

        18. Andia izan zan uren otsa, izan ziran turmonadak odeietan,

        Zeren zure saietak iragotzen dira.

        19. Zure turmoiaren otsa jiran.

        Argi egin zuten zure tximistak lurraren inguru guztian, dardaratu eta ikaratu zan lurra.

        20. Idiki zenduen bidea itsasoaren erdian, ibilli ziñan ur askoren erditik; eta zure aztarnak ez dirade ezagutuak izango.

        21. Zuzendu zenduen zure erria, ardiak bezela, Moises eta Aaronen bitartez.

 

IRUROGEITA AMAZAZPIGARREN SALMOA

        1. Aditzakoa, Asaferi.

        Aditu itzatzute nere legea, o nere erria, alderatu ezazute zuen belarria nere aoko itzetara.

        2. Idikiko det irudietan nere aoa, esango ditut munduaren asieratikan ezkutatuak dauden gauzak.

        3. Zeñak entzun eta aditu ditugu, eta kontatu zizkiguten gure gurasoak.

        4. Oiek etziozkaten ezkutatu beren semeai, ez beren jatorriari.

        Kontatzen zituztela Jaunaren alabantzak, eta bere eskubideak, eta berak egin zituen mirariak.

        5. Berak egin zuen elkartasuna Jakobekin, eta Israeli legea eman zion.

        Au guztia agindu zien gure gurasoai; ezagutuerazi zizaietela beren semeai.

        6. Beste gizaldiak ezagutu zezan,

        Jaioko eta aziko diran semeak, orobat kontatuko diozkate beren semeai.

        7. Jaungoikoagan beren itxedopena jarri dezaten, eta Jaungoikoaren obrakin ez ditezen aztu, eta bere aginteak arretaz gorde ditzaten.

        8. Izan ez ditezen, beren gurasoak bezela, jatorri biurri eta gaiztoa,

        Jatorri bat, etzuena beñere iduki biotz zuzena, ez bere espiritua leiala Jaungoikoarentzat.

        9. Efraimen semeak, trebeak uztaia punterian jartzen eta aurtikitzen, itzuli ziran gudako egunean.

        10. Jaungoikoarekin egindako elkartasuna etzuten zaitu, eta bere legeko bidetik etzuten nai ibilli.

        11. Eta aztu ziran bere mesedeakin, eta beren aurrean egin zituen mirariakin.

        12. Beren gurasoen aurrean egin zituen mirariak, Egipton, Taneosko kanpoan.

        13. Berezitu zuen itsasoa, eta irago zituen, eta ipiñi zituen urak, zagi batean bezela.

        14. Eta eraman zituen egunaz odei baten bitartez, eta gau guztian suaren argitasunarequin.

        15. Basomortuan aitz bat arrakatu zuen, eta eman zien edaten, ibai andi bat bezela.

        16. Eta atera zuen ura aitz batetik, eta korrika joanerazi zien urai ibaiak bezela.

        17. Eta berriz ere, bere kontra bekatu egin zuten, aserretuerazi zioten txit Goratuari, ur gabeko toki batean.

        18. Eta tentatu zuten Jaungoikoa beren biotzetan, eskatzen zutela janaria beren animentzat.

        19. Eta Jaungoikoagatik gaizki itz egin zuten, esan zuten: Jaungoikoak basomortuan mai bat prestatu al dezake?

        20. Zeren jo zuen aitza, eta irten ziran urak, eta erreka andiak egin ziran.

        Ogia ere eman al dezake, edo prestatu maia bere erriarentzat?

        21. Argatik aditu zuen Jaunak, eta atzeratu zuen, eta su bat erazeki zan Jakoben kontra, eta igo zan bere aserrea Israelen kontra.

        22. Etzutelako Jaungoikoagan sinistu, eta etzutelako ere beragandik itxedon osasuna.

        23. Eta agindu zien goiko odeiai, eta zeruko ateak idiki zituen.

        24. Eta manazko euria egin zien jateko, eta eman zien zeruko ogia.

        25. Aingeruen ogia jan zuen gizonak, janaria ugari bialdu zien.

        26. Eraman zuen zerutik toki batetik bestera erriko aizea, eta bere eskubidearekin ekarri zuen egoia.

        27. Eta egin zuen beren gañera aragizko euria autsaren ugaritasunarekin, eta egodun egaztiena itsasoko ondarra bezela.

        28. Eta erori ziran beren kanpoaren erdian, beren etzauntzen inguruan.

        29. Eta jan zuten, eta txit ase ziran, eta beren guraria bete zuten.

        30. Nai zutena gabe etziran gelditu.

        Oraindikan beren janariak beren aoan zeuden,

        31. Eta Jaungoikoaren aserrea erori zan beren gañera;

        Eta beren andizkiak il zituen, eta Israelko autatuai eman zien oñetik.

        32. Alaere berriz bekatu egin zuten, eta bere mirarietan etzuten sinistu.

        33. Eta irago zituzten beren egunak urgullerian, eta beren urteak laster aitu ziran.

        34. Iltzen zituenean billatzen zuten, eta berakgan biurtzen ziran, eta goiz etorri oi ziran Jaunagana.

        35. Eta oroitu ziran Jaungoikoa dala beren laguntzallea; eta Jaungoiko txit goratua beren salbatzallea dala.

        36. Eta beren aoarekin maitatu zuten; eta gezurra esan zioten beren mingañarekin.

        37. Baña beren biotza etzan zuzena Jaunaren aurrean, eta etziran leialak izan bere elkartasunera.

        38. Baña bera urrikaltsua da, eta beren bekatuak barkatuko ditu; eta ez ditu galduko.

        Eta berak maiz gelditu zuen bere aserrea; eta bere sumintasun guztia etzuen erazeki.

        39. Eta oroitu zan diradela aragia; irtetzen dan, eta itzultzen ez dan asnasa bat.

        40. Zenbat aldiz aserretuerazi zioten baasomortuan; sumintasunera mugitzen zuten ur gabeko tokian?

        41. Eta berriz ere itzuli ziran Jaungoikoa tentatzera; eta Israelko santuari aserretuerazitzera.

        42. Etziran oroitu egin zuenarekin arako egunean; zeñean atera zituen atsekabetzen zituenaren eskuetatik.

        43. Nola agertu zituen bere mirariak Ejipton, eta bere egite arrigarriak Tanisko kanpoetan.

        44. Eta beren ibaiak eta urak odol biurtu zituen; edan etzezaten.

        45. Bialdu zituen beren gañera euli mota guziak, zeñak jan zituzten; eta igelak, zeñak desegin zituzten.

        46. Eta eman ziozkan beren frutuak gorniari; eta beren larrak langostari.

        47. Eta desegin zituen beren mastiak arritearekin; eta beren masustabeak ...zarekin.

        48. Eta beren abereak desegin zituen arritearekin, eta beren gauzak oñazkarrakin.

        49. Bialdu zuen beren gañera bere aserreko sumintasuna, aserrea, eta sumintasuna, eta atsakabea: aingeru gaiztoen bitartez.

        50. Bide zabala idiki zion bere aserreari, beren bizitzai etzien barkatu, eta beren zamariak eriotean sartu zituen.

        51. Eta lenbizisortu guztia zauritu zuen Egiptoko lurrean, beren lur guztiaren lenbiziak, Kamen bizilekuetan.

        52. Eta bere erria, ardiak bezela, atera zuen, eta eraman zituen artaldeak bezela basomortutikan.

        53. Eta atera zituen kanpora itxedopenarekin, eta etziraden beldur izan, eta itsasoak estali zituen beren etsaiak.

        54. Eta eraman zituen bere santutasuneko mendira. Bere eskuieko indarrarekin, irabazi zuen mendira.

        Eta beren aurretik bota zituen erreñuak, eta partitu zien suertean lurra, ematen ziela soka batekin neurtuta.

        55. Eta bizierazi zien beren etzauntzetan, Israelko tribuai.

        56. Eta tentatu zuten, eta aserretuerazi zioten Jaungoiko txit goratuari, eta bere aginteak etzituzten gorde.

        57. Eta atzera biurtu ziran, eta etzuten gorde, elkartasuna, beren gurasoak bezela, uts eman zuten uztai okertu baten gisara.

        58. Aserretu erazi zioten beren muñoetan, eta idoloak adoratzearekin, zeloak artuerazi ziozkaten.

        59. Aditu zuen Jaungoikoak eta mezpreziatu zituen, eta txit ezerereeztu zuen Israel.

        60. Eta Siloko tabernakuloa bota zuen. Bere tabernakuloa, non bizitu izan zan gizonen artean.

        61. Eta beren indarra katiberioan jarri zuen. Beren gloria guztia ipiñi zuen etsaien eskuetan.

        62. Eta begiratu gabe onezkero bere herenzia zan erri batgatik; ezpataren puntan jarri zuen.

        63. Beren mutil gazteak suak iretsi zituen, eta beren neskatxakgatik etzan egin negarrik.

        64. Beren apaizak ezpataz illak izan ziran: eta beren andre alargunakgatik etzuen iñork malkorik bota.

        65. Eta esnatu zan Jauna lo egiten duen bat bezela, gerrari errutsu baten gisara, ardoarekin sendotuta.

        66. Eta zauritu zituen etsaiak atzeko aldean. Betiko lotsarian ipiñi zituen.

        67. Eta bota zuen Joseren tabernakuloa, eta Efraimen tribua etzuen autatu.

        68. Baizik Judaren tribua autatu zuen, Siongo mendi maitatu zuena.

        69. Eta egin zuen, adarbakoitza bezela bere santuarioa, gizaldietarako fundatu zuen lurrean.

        70. Eta autatu zuen bere serbitzari Dabid, ardi taldeetatik ateratzen zuela, bazkatzen zerabiltzanean arkumeakin.

        71. Bazkatu zezan Jakob bere serbitzaria; eta Israel bere herenzia.

        72. Eta bere biotzeko obengabetasunarekin bazkatu zituen, eta zuzendu zituen bere eskuetako jakinduriarekin.

 

IRUROGEITA EMEZORTZIGARREN SALMOA

        1. Asafentzat salmoa.

        Jaungoikoa, jentillak sartu dira zure herenzian, zikindu dute zure tenplo santua, utzi dute Jerusalen, baratz-zai baten txosna eginik.

        2. Zure serbitzarien gorpuak eman ziozkaten janaritzat zeruko egaztiai, zure santuen aragiak lurreko abereai.

        3. Isuri zuten beren odola Jerusalengo inguruan ura bezela, eta ez zegoan nork obiratu zitzan:

        4. Jarri gera gure auzokoen lotsari egiñik, gure inguruan daudenen farra eta irria.

        5. Noizarteraño, o Jauna, iraungo du zure aserre paketu eziñak? Noizarteraño egongo da irazekia, sua bezela, zure zeloa?

        6. Bota ezazu zure aserrea, ezagutzen etzaituzten jendeen gañera, eta zure izenari ots egin etzioten erreñuen gañera,

        7. Zeren Jakob iretsi dute, eta bere bizilekua ondatu.

        8. Etzaite oroitu gure anziñako gaiztakeriakin. Betoz lenbaitlen gugana zure urrikaltasunak, zeren txit beartsuak gelditu gera.

        9. Lagun zaguzu, o Jaungoiko, gure Salbatzallea, eta zure izenaren gloriagatik libratu gaitzatzu, o Jauna, eta barka zazkiguzu gure bekatuak, zure izenaren amorioagatik,

        10. Ez dezaten esan jentillen artean: Non da orien Jaungoikoa? izan ere bedi agiria erreñuen artean, eta ikusi bezate gure begiak,

        Nola artzen dezun, zure serbitzarien odolaren, isuria izan zanaren bengatza.

        11. Igo beza zure aurrera, zepoakin daudenen aienak

        Zure besoaren sendotasunarekin, zaitu itzatzu illak izan diradenen semeak.

        12. Itzuli zaiezu, o Jauna, gure auzokoai, bialdurik gaitzak zazpitan anbat, zure kontra esan dituzten itz gaiztoakgatik;

        13. Guk berriz, zure erria, eta zure larreko ardiak geradenok; kantatuko ditugu beti zure alabantzak.

        Gizalditik gizaldira, adiraziko ditugu zure gloriak.

 

IRUROGEITA EMERETZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, aldatuak izango diradenentzat, Asafek esaten duena. Salmoa.

        2. Israel gobernatzen dezuna, aditu ezazu, zuk zuzentzen dezunak Jose, ardia bezela.

        Kerubinen gañean eseria zaudena; agertu zaite

        3. Efraim, Benjamin, eta Manasesen aurrean.

        Erakutsi ezazu zure eskubidea, eta atoz gu salbatzera.

        4. O Jaungoikoa, itzuli gaitzatzu zugana, eta erakutsi zaguzu zure arpegia, eta salbatuak izango gera.

        5. O Jaun, ejerzituen Jaungoikoa, noizarteraño egongo zera aserretua; aditu gabe zure serbitzariaren eskaria.

        6. Negarrezko ogiarekin bazkatuko al gaituzu; eta emango al diguzu negarrezko ogia neurriarekin?

        7. Jarri ginduzun gure auzokoakin elean; eta gure etsaiak iseka egin ziguten.

        8. Ejerzituen Jaungoikoa, itzuli gaitzatzu zugana, eta erakutsi zaguzu zure arpegia; eta salbatuak izango gera.

        9. Ekarri zenduen Egiptotik onara masti bat; bota ziñituen kanpora erreñuak, eta ipiñi zenduen.

        10. Zuzentzallea izan ziñan bidean bere aurrean, sustraiak botaerazi ziñiozkan, eta bete du lurra.

        11. Bere itzalak mendiak estali zituen; eta bere aienak Jaungoikoaren zedroak.

        12. Zabaldu zituen bere sarmentuak itsasoraño; eta bere matsburugaiak ibairaño.

        13. Zergatik desegin dezu bere esia; eta bidetikan iragotzen diraden guztiak mendaintzen dute?

        14. Basoko basaurdeak desegin zuen; eta pisti bakartade zale onen bazka da.

        15. O ejerzituen Jainkoa, itzuli zaite guganontz, begiratu ezazu zerutikan, eta ikusi ezazu, eta bisitatu ezazu masti au.

        16. Berriztatu ezazu, zeren zure eskuieak ipiñi zuen; eta zuk autatu zenduen, gizonaren semeari begiraturik.

        17. Suaz errea izan da eta sustraitik ateratua; zure begirakune garratz batekin galduko dirade.

        18. Luzatu ezazu zure eskua zure eskuieko gizasemearen gañera; zuk autatu zenduen gizasemearen gañera.

        19. Eta ez degu zugandik alderik egingo, emango diguzu bizitza berri bat, eta zure izenari ots egingo diogu.

        20. O ejerzituen Jaun Jainkoa, itzuli gaitzatzu zugana, eta erakutsi zaguzu zure arpegia; eta salbatuak izango gera.

 

LAROGEIGARREN SALMOA

        Atzenerako,

        1. Dolaretarako, Asaf berarentzat. Salmoa.

        2. Poztu zaitezte, alabatzen dezutela Jainko gure laguntzallea; kantatu zaiozute bozkarioakin Jakoben Jaungoikoari.

        3. Kantatu ezazute salmoa, jo ezazute panderoa; salterio gozagarria zitararekin.

        4. Jo ezazute tronpeta illargiberrian, zuen jai andiko egun ospatsuan.

        5. Zeren Israelen agintea dago; eta Jakoben Jainkoaren erabakia.

        6. Ipiñi zuen oroipengarritzat Joseren jatorrikoentzat, Egiptoko lurretik irteeran, aditzen ez zuten itzauntza bat entzun zutenean.

        7. Libratu zituen bere bizkarrak zamaetatik, eta bere eskuak lanetarako zeuzkaten zumakaetatik.

        8. Naigabean ots egin ziñidan eta libratu zindudan, biguntasunarekin aditu zindudan ekaitzeko illuntasunean, probatu zindudan kontradizioko uren aldean.

        9. Aditu ezazu, nere erria, eta emango dizkizut erakutsiak, o Israel, aditzen banazu,

        10. Ez du egon bearko zugan jainko berririkan, eta ez dezu ere jainko arrotzikan adoratuko,

        11. Zeren ni naiz zure Jaun Jainko, Egiptoko lurretikan atera zindudana. Zabaldu ezazu zure aoa eta nik beteko det.

        12. Eta nere erriak etzuen aditu nere boza, eta Israelek etzidan obeditu nai.

        13. Eta utzi nituen ibilli zitezela beren biotzaren gurarien araura, beren asmazioetan ibilliko dirade.

        14. Nere erriak aditu izan banindu, Israel nere bideetatik ibilli izan balitza,

        15. Ezerere egiten ez duenak bezela, aurki humillatuko nituen nik beren etsaiak, eta ezarriko nuen nere eskua berai naigabeak ematen zieztenen gañera.

        16. Jaunaren etsaiak gezurra esan zioten, eta beren denbora gizaldietan izango da.

        17. Eta eman zien jaten gari ederra, eta aitzai erioten eztiarekin ase zituen.

 

LAROGEITA BATGARREN SALMOA

        1. Asafen salmoa.

        Jaungoikoa jarri zan jainkoen batzarrean, eta erdian juzgatzen ditu jainkoak.

        2. Noizarteraño jarraituko diozute gaizki juzgatzeari, eta begiratzen diozute bekatarien arpegiai?

        3. Egin zaiozute justizia premian dagoenari, eta umezurtzari. Aditu zaiozute humillak eta beartsuak daukaten arrazoiari.

        4. Atera ezazute beartsua, eta libratu ezazute bekatariaren eskutik premian dagoena.

        5. Baña ez daukate ezauerarik, ez jakinduriarik, illuntasunetan dabiltza. Lurraren zimendu guztiak mugituak izango dirade.

        6. Nik esan nuen: Jainkoak zerate, eta txit Goratuaren semeak guztiok.

        7. Zuek berriz, gizonak bezela, ilko zerate, eta prinzipeetatik bat bezela, eroriko zerate.

        8. Jaiki zaite, o Jaungoikoa, juzgatu ezazu lurra, zeren zureak dira herenziaz erreñu guztiak.

 

LAROGEITA BIGARREN SALMOA

        1. Asafen kantatxo eta salmoa.

        2. O Jaungoikoa, zeñ izango da zure antzekoa? Etzaite ixillikan egon, eta etzaite ere egon geldirik, o Jaungoikoa.

        3. Zeren ona non zure etsaiak otska ari diran, eta gorrotatzen zaituztenak, jaso dituzte beren buruak.

        4. Asmazio gaiztoak iduki dituzte zure erriaren gañean, eta zure santuen kontrako gogorazioetan ibilli dirade.

        5. Esan zuten: Atozte, eta desegitzen ditugula, kendu ditzagun erreñuen artetik, eta Israelen izenaren oroipenik ere, ez bedi gelditu.

        6. Zeren guztiak batean pensatu zuten: diradenak elkartu ziran zure kontra.

        7. Idumtarren, eta Ismaeltarren etzauntzak, Moab, eta Agartarrak.

        8. Jebal, eta Ammon, eta Amalek; arrotzak, Tiron bizi ziradenakin.

        9. Assur berakin etorri zalako, bildu dirade laguntzeko Loten semeai.

        10. Egin zaiezu berai Madiango eta Sisarakoai bezela; Jabineri Zissongo errekan bezela.

        11. Endorren galdu ziran. Lurreko zimaurra bezela izan ziran egiñak.

        12. Egin ezazu beren agintariakin Oreb eta Zeberi egin ziñien bezela; eta Zeb, eta Zebee, eta Salmanari,

        Beren agintari guztiai,

        13. Zeñak esan zuten: Artu dezagun herenziatzat Jaungoikoaren santuarioa.

        14. O nere Jainkoa, jarri itzatzu kurpill bat bezela, edo orbela bezela aizea darabillenean.

        15. Baso bat erretzen duen sua bezela, mendiak kiskaltzen dituen garra bezela.

        16. Ala persegituko dituzu zure ekaitzean, eta zure aserrean arrituak utziko dituzu.

        17. Bete itzatzu lotsariz beren arpegiak; eta zure izena billatuko dute, o Jauna.

        18. Lotsatuak eta nasiak gelditu bitez betiko, gorrituak, eta galdu bitez.

        19. Eta ezagutu bezate zure izena Jauna dala, zu bakarrik txit goratua lur guztian.

 

LAROGEITA IRUGARREN SALMOA

        Atzenerako,

        1. Dolaretarako, Koreren semeentzat salmoa.

        2. Zeñ maitagarriak diraden zure etzauntzak, o birtuteen Jauna!

        3. Nere anima, Jaunaren atarien gurariz erretzen dago, eta adore gabe gelditzera dijoa.

        Nere biotza eta nere aragia txit poztu ziraden, Jaungoiko biziagan.

        4. Zeren txoriak arkitu zuen etxea beretzat; eta usatortolak beretzat kabia, non ipiñi bere umetxoak.

        Zure aldareak, o birtuteen Jauna; o nere erregea eta nere Jaungoikoa.

        5. Doatsuak, o Jauna, zure etxean bizi diradenak, alabatuko zaituzte mendez mende.

        6. Doatsua zugan bere laguntasuna daukan gizona; eta egin dituena bere biotzean,

        7. Negarrezko ibar onetan, mallak igotzeko, Jaungoikoak beretzat prestatu zuen toki santuraño.

        8. Zeren lege egilleak bendizioa emango dio, joango dira birtutetik birtute. Jaungoikoen Jaungoikoa ikusia izango da Sionen.

        9. O Jaun, birtuteen Jaungoikoa, aditu ezazu nere orazioa, arretaz entzun ezazu, o Jakoben Jaungoikoa.

        10. Berriz ere begiratu zaguzu, o Jaungoiko gure laguntzallea, eta jarri itzatzu begiak zure Kristoaren arpegian.

        11. Zeren obe da egun batean zure atarietan egotea, millatan andik kanpora baño.

        Autatu nuen azpiratua egotea nere Jaungoikoaren etxean; gaiztoen dendetan bizi baño lenago.

        12. Zeren Jaungoikoak urrikaltasuna eta egia maitatzen ditu. Jaunak emango ditu grazia eta gloria.

        13. Ez diozkate ondasunak kenduko obengabetasunean dabiltzanai. O birtuteen Jauna, zorionekoa, zugan itxedotzen duen gizona.

 

LAROGEITA LAUGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Koreren semeentzat salmoa.

        2. O Jauna, bedeikatu zenduen zure lurra. Zuk libratu dezu katiberiotik Jakob.

        3. Barkatu zenduen zure erriaren gaiztakeria, beren bekatu guztiak estali ziñituen.

        4. Bigundu zenduen zure aserre guztia, alde egin zenduen zure aserrearen sumintasunetik.

        5. Itzuli gaitzatzu zugana, o Jaungoiko gure Salbatzallea, eta alde erazi zaiozu gugandik zure aserreari.

        6. Betiko aserretua egongo al zera gurekin? Edo luzatuko al dezu zure aserrea gizalditik gizaldira?

        7. O Jaungoikoa, itzuli ezkero zuk guganontz zure arpegia, bizitza emango diguzu, eta zure erria gozatuko da zugan.

        8. Erakutsi zaguzu, o Jauna, zure urrikaltasuna, eta zure osasuna eman zaguzu.

        9. Adituko det Jaun Jainkoak itz egiten didana, zeren pakeko itzak esango ditu bere erriarentzat,

        Eta bere santuentzat, eta biotzez biurtzen diradenentzat.

        10. Ala bada bere osasuna egongo da bere beldur diradenen aldean, gure lurrean gloria bizi dedin.

        11. Urrikaltasuna eta egia arkitu ziraden batean, justiziak eta pakeak elkarri musu eman zioten.

        12. Egia lurretik jaio zan, eta justiziak zerutik begiratu zuen.

        13. Zeren Jaunak emango du biguntasuna; eta gure lurrak emango du bere frutua.

        14. Justizia joango da bere aurretik; eta bere pausoak zuzenduko ditu.

 

LAROGEITA BOSGARREN SALMOA

        Dabid beraren orazioa.

        1. Alderatu ezazu niganontz, o Jauna, zure belarria, eta aditu nazazu, zeren atsekabetua eta premiaz betea arkitzen naizan.

        2. Zaitu ezazu nere anima, zeren santua naizan. Salbatu ezazu, o nere Jainkoa, zugan itxedotzen duen serbitzari au.

        3. Jauna, urrikaritu zaite arren nerekin, zeren zuri otska ari naiz egun guztian.

        4. Poztu ezazu zure serbitzariaren anima, zeren zuganontz, o Jauna, altxatu det nere anima.

        5. Zeren zu, o Jauna, beraa eta biguña zeran, eta urrikaltasun andikoa, ots egiten dizuten guzientzat.

        6. Aditu ezazu, o Jauna, nere orazioa; eta begiratu zaiozu nere eskariaren bozari.

        7. Nere naigabeko egunean ots egin nizun zuri, zeren aditu ninduzun.

        8. Ez dago zure antzekorik jainkoen artean, o Jauna, eta ez dago zure obrakin berdindu ditekeanik.

        9. Egin ziñituen jende guztiak, etorriko dirade, eta adoratuko zaituzte, o Jauna, eta zure izena gloriaz beteko dute.

        10. Zeren zu andia zeran, eta mirarien egillea, zu bakarrik zera Jaungoikoa.

        11. Zuzendu nazazu, o Jauna, zure bidean, eta zure egian ibilliko naiz. Poztu bedi nere biotza, zure izenaren beldur izan dedin.

        12. Alabatuko zaitut, o nere Jaun Jainkoa, nere biotz guzitik; eta gloriaz beteko det beti zure izena.

        13. Zeren zure urrikaltasuna nere gañean andia dan, eta atera zenduen nere anima infernu zakonetik.

        14. O Jaungoikoa, gaiztoak nere kontra jaiki ziran, eta indartsuen batzarre bat ibilli zan nere animaren billan, eta etzinduten jarri zu beren aurrean.

        15. Baña zu, o Jaun Jainkoa, kupidakorra, eta urrikaltsua; sufritua, eta urrikaltasun andikoa eta egiatia.

        16. Begiratu zadazu, eta urrikaritu zaite nerekin, zure agintaritza zure serbitzariari eman zaiozu; eta salbatu ezazu zure mendeko emakumearen semea.

        17. Egizu nerekin mirari bat onerako, ni gorrotatzen nautenak ikusi dezaten, eta gelditu ditezen lotsatuak, zeren zuk, o Jauna, lagundu didazu eta poztu nazu.

 

LAROGEITA SEIGARREN SALMOA

        1. Koreren semeentzat, kantatxoko salmoa.

        Bere zimenduak mendi santuetan.

        2. Jaunak maitatzen ditu Siongo ateak, Jakoben etzauntz guztiez gañetik.

        3. Gauza gloriaz beteak izan dirade esanak zugatik; o Jaungoikoaren erria!

        4. Oroituko naiz Rahab eta Babilonia; ezagutzen nautenakin.

        Ona non arrotzak, eta Tiro, eta Etioptarren erria, oiek an egon ziran.

        5. Ez al da esango Sionen: Gizona, eta gizona jaio zan beratan, eta txit goratuak berak fundatu zuen?

        6. Jaunak errien eta prinzipeen eskrituretan kontatuko ditu, bertan egon diradenak.

        7. Egiaz zugan bizi diran guztiak; pozez bizi dira.

 

LAROGEITA ZAZPIGARREN SALMOA

        Kantatxoa eta salmoa.

        1. Koreren semeentzat, atzeneraño, Maeleten gañean, Aldizka kantatzeko. Heman Ezraitarraren instrukzioa.

        2. Nere osasuneko Jaun Jainkoa, gau ta egun deadarrez ari naiz zure aurrean.

        3. Sartu bedi nere orazioa zure aurrean, alderatu ezazu zure belarria nere eskarira.

        4. Zeren nere anima gaitzez txit betea dago, eta nere bizia infernura alderatu da.

        5. Aintzirara jatxitzen diradenakin kontatua izan naiz, etorri naiz izatera, guztiak utzitako gizon bat bezela.

        6. Illen artean berezitua;

        Obietan lo egiten duten zaurituak bezela, zeñakin etzeran onezkero geiago oroitzen, zure eskutikan aurtikiak bezela.

        7. Leize zakon batean ipiñi naute, toki illunetan, eta eriotzaren itzalean.

        8. Zure aserrea portizki dator nere gañera, eta bota dituzu nere gañera zure baga guztiak.

        9. Urrutiratu dituzu nigandik nere ezagun guztiak. Iduki naute, berentzat nazkagarria bezela.

        Arrapatua nago, eta irteerarik ez det arkitzen.

        10. Nere begiak premien indarrez lausotu zazkidan.

        Zuri ots egin nizun, o Jauna egun guztian. Nere eskuak zuganontz luzatu ditut.

        11. Illakin mirariak egingo al dituzu, edo sendagilleak berriz biztuko al dituzte, eta alabatuko al zaituzte?

        12. Kontatuko al du iñork zure urrikaltasuna obian eta zure egia galmenean?

        13. Zure mirariak ezagutuak izango al dirade illuntasunetan, ez zure justizia aztutasuneko lurrean?

        14. Eta nik, Jauna, zuri ots egin dizut, eta egunsentia baño goizago ibilliko naiz, zuri nere erregua egiteko.

        15. Zergatik, Jauna, botatzen dezu nere orazioa, eta alde erazitzen diozu nigandik zure arpegiari?

        16. Beartsu bizi izan nintzan ni, eta nekeetan azi nintzan nere gazte denboratik, eta goratua izandako ondoan, izan naiz beeratua eta nasia.

        17. Zure aserrea nere gañera erori da; eta zure izugarriak nasi naute.

        18. Ingurutu naute oiek egun guztian ugoldeak bezela, ingurutu naute guztiak batera.

        19. Urrutiratu dituzu nigandik nere adiskideak, aideak, eta ezagunak, nere zorigaitzakgatik.

 

LAROGEITA ZORTZIGARREN SALMOA

        1. Hetan Esrahitarrari aditza.

        2. Jaunaren urrikaltasunak; kantatuko ditut beti.

        Adiraziko det zure egia nere aoz; gizalditik gizaldira.

        3. Zeren zuk esan zenduen: Urrikaltasuna beti sendo egongo da zeruetan. Beretan zure egia sendotua izango da.

        4. Elkartasuna daukat eginda nere autatuakin. Juramentu egin nion, Dabid nere serbitzariarekin:

        5. Zure jatorriari beti indarra emango diot.

        Eta iraun eraziko diot zure tronuari; gizalditik gizaldira.

        6. Zeruak zelebratuko dituzte, Jauna, zure mirariak; baita zure egia ere santuen elizan.

        7. Zeren zeñ odeietan berdinduko da Jaunarekin? Zeñ Jaungoikoaren semeen artean izango da Jaungoikoaren antzekoa?

        8. Jaungoikoaren, zeñ dan gloriaz betea Santuen batzarrean, andia eta beldurgarria bere inguruan dauden guztiez gañetik.

        9. Birtuteen Jaun Jainkoa, zeñ zure antzekorik? Almentsua zera, Jauna, eta zure egia zure inguruan.

        10. Zuk agintzen diozu itsasoaren eskubideari. Bere bagen mugimentua, zuk baretzen dezu.

        11. Zuk humillatu zenduen urgullutsua, zauritu bat bezela, zure eskubidearen besoarekin barreiatu ziñituen zure etsaiak.

        12. Zureak dirade zeruak, eta zurea da lurra. Lurraren biribiltasunari, eta bertan dagoan guztiari, zuk ipiñi ziñiezten zimenduak.

        13. Ifarra eta itsasoa zuk egin ziñituen,

        Tabor eta Hermon zure izenean pozez saltoka ariko dirade.

        14. Zure besoa indarrarekin dago.

        Sendotua izan bedi zure eskua, eta goratua zure eskuia.

        15. Justizia eta zuzentasuna dirade, zure esertokiaren sendogarriak.

        Urrikaltasuna eta egia; joango dirade zure arpegiaren aurretik.

        16. Zorionekoa, zuri bozkarioz kantatzen dakian erria.

        Zure arpegiaren argira ibilliko dirade, Jauna.

        17. Eta zure izenean txit poztuko dira egun guztian; eta zure justizian goratuak izango dirade.

        18. Zeren eskubidearen gloria zu zera, eta zure borondate onagatik, gure indarra goratua izango da.

        19. Zeren beretzakotzat artu gaitu Jaunak, Israelko Santuak: zeñ dan gure erregea.

        20. Orduan itz egin ziñien ikusketan zure santuai, eta esan zenduen: Nik daukat prestatua laguntasuna, gizon almentsu batean, eta goratu det nere erriaren artetik autu nuena.

        21. Nere serbitzari Dabid arkitu nuen, igortzi nuen nere olio santuarekin.

        22. Zeren nere eskuak lagunduko dio; eta nere besoak sendotuko du.

        23. Ez du ezerere aurreratuko etsaiak beragan; eta gaiztakeriaren semeak ezin onezkero gaitzik egingo dio.

        24. Eta arras kenduko ditut bere aurretikan bere etsaiak, eta bera gorrotatzen dutenak igesian ipiñiko ditut.

        25. Eta nere egia eta nere urrikaltasuna izango dirade berarekin, eta nere izenean goratua izango da bere indarra.

        26. Eta ipiñiko det bere eskua itsasoan, eta bere eskuia ibaien gañean.

        27. Berak ots egingo dit, esaten didala: Zu zera nere aita, nere Jaungoikoa, ta nere osasunaren laguntzallea.

        28. Eta nik jarriko det bera lenbizi sortutako semetzat; eta lurreko erregeen artean goratuena.

        29. Beti gordeko diot nere urrikaltasuna; eta nere elkartasuna berarekin, iraunkorra izango da.

        30. Eta egingo det bere jatorriak iraun dezala mendez mende; eta bere tronuak zeruaren egunak bezela.

        31. Baña baldin bere semeak utziko balute nere legea; eta nere agintetan ibilliko ez balirade,

        32. Autsiko balituzte nere erabakiak, eta nere aginteak gordeko ez balituzte,

        33. Nik kastigatuko ditut zigorrarekin beren gaiztakeriak; eta azoteakin beren bekatuak.

        34. Baña ez det beragandik kenduko nere urrikaltasuna, eta ez diot ere kalterik egingo nere egian.

        35. Ez det autsiko nere elkartasuna; eta ez ditut ere kunplitu gabe utziko, nere aotik atera diran eskeñtzak.

        36. Bein juramentu egin nuen nere santutasuna gatik; ez diot gezurrik esango Dabideri.

        37. Bere jatorriak, beti iraungo du,

        38. Eta bere tronua izango da betiko eguzkia bezela nere aurrean, eta illargi betea bezela, eta zeruan lekuko leiala bezela.

        39. Alaere zuk bota eta mezpreziatu dezu zure igortzia; aserretu zera bere kontra.

        40. Urratu dezu zure serbitzariaren elkartasuna, bota dezu lurrera bere santuarioa.

        41. Desegin dituzu bere esi guztiak; eta bere sendotasuna izu biurtu dezu.

        42. Ostu zioten, bidetik iragotzen ziran guztiak. Bere auzokoen lotsaria izatera allegatu zan.

        43. Bera estututzen dutenen eskubidea goratu dezu; eta pozez bete dituzu bere etsai guztiak.

        44. Alde erazi diozu bere ezpataren laguntasunari; eta ez diozu lagundu gerran.

        45. Utsera bota zenduen bere argitasuna, eta zatitu dezu lurraren kontra bere tronua.

        46. Bere denborako egunak laburtu dituzu, estali dezu lotsariz.

        47. Noizarteraño, Jauna, egongo zera beti gurekin aserretua? Egongo da irazekia; sua bezela, zure sumintasuna?

        48. Oroitu zaite zeñ argala dan nere izatea. Alperrik egin al dituzu gizonen seme guztiak?

        49. Zeñ da gizona, biziko dana, eta eriotza ez duena ikusiko? Bere anima libratuko duena, infernuaren mendetik?

        50. Non daude zure anziñako urrikaltasunak, o Jauna? Zure egiagatik Dabidi juramentu egin ziñion bezela?

        51. Oroitu zaite, o Jauna, erreñu askotakoakgandik zure serbitzariok artu ditugun lotsariakin, nere bularrean sillututa dauzkadan lotsariak.

        52. Lotsariak, zeñakin arpegian ematen diguten, Jauna, zure etsaiak, zeñak esaten diguten gure aurrean zure Txristoaren aldakuntza.

        53. Bedeikatua izan bedi Jauna betiko. Ala izan bedi, ala izan bedi.

 

LAROGEITA BEDERATZIGARREN SALMOA

        1. Moises Jaungoikoaren gizonaren orazioa.

        Jauna, zu izan zera gure igestokia; gizalditik gizaldira.

        2. Zu, o Jaungoikoa, zera, mendiak egiñak izan ziraden baño lenagotik; edo lurrak, edo mundu guztiak izatea artu zuten baño lenagotik, betitik betiraño.

        3. Ez ezazu jarri gizona azpiratua; bada esan zenduen: Konbertitu zaitezte, gizonen semeak.

        4. Zeren milla urte zure begien aurrean dirade, atzoko egun, irago zana bezela.

        Eta gaueko bealaria bezela;

        5. Utsa balirade bezela idukiak diraden gauzak; ala izango dirade beren urteak.

        6. Goizean iragoko da belarra bezela, goizean loretuko da, eta iragoko da. Arratsaldean eroriko da, gogortuko da, eta leortuko da.

        7. Zure aserrearen berotasunera indargabetu gera; eta zure sumintasunaren indarrera, gelditu gera aituak.

        8. Zure aurrean ipiñi dituzu gure gaiztakeriak, gure gizaldia zure arpegiaren argitasunean.

        9. Zeren gure egun guztiak joan ziran; eta gu ere indargatuak gelditu gera zure aserrean.

        Gure urteak, amama bezela izan dirade begiratuak.

        10. Gure bizitzako egunak dira berakgan; irurogeita amar urte.

        Eta sendoenetan badirade larogei urte, eta oietatik iragotzen dana neke ta pena.

        Orrela laster izango gera indarrez eramanak; bada allegatuaz dijoa zartzako argaltasuna.

        11. Baña nork ezagutu dezake zure aserrearen anditasuna; eztaere aditu zure sumintasuna zeñ beldurgarria dan?

        12. Eta ala egin ezazu izan dedilla ezagutua zure eskuiea; eta eman zaguzu biotz bat, jakinduriaz arkitua.

        13. Itzuli zaite, o Jauna, noizarteraño? izan zaite zure serbitzarien eskariakin erraz mugitzekoa.

        14. Zure urrikaltasunaz beteak izan gera goizetik, eta poztuko gera, eta jostatuko gera, gure bizitzako egun guztietan.

        15. Poztu gera, humillatu ginduzun egunakgatik, gaitzak ikusi ginduen urteakgatik.

        16. Jarri itzatzu begiak zure serbitzarietan, eta zure egitetan: eta zuzendu itzatzu beren semeak.

        17. Eta gure Jaun Jainkoaren argitasuna izan bedi gure gañean; eta zuzendu itzatzu gugan gure eskuen obrak, eta zuzendu ezazu gure eskuen obra.

 

LAROGEITA AMARGARREN SALMOA

        Dabiden alabantza eta kantatxoa.

        1. Txit goratuaren laguntasunean bizi dana; zeruko Jaungoikoaren estalpean beti egongo da.

        2. Esango dio Jaunari: Nere laguntzallea eta nere igestokia zera zu; nere Jaungoikoa, zeñgan itxedongo dedan.

        3. Zeren berak libratu ninduen eiztarien lakiotik; eta itz garratzetik.

        4. Bere egoakin itzala egingo dezu, eta bere lumen azpian itxedopenarekin egongo zera.

        5. Ezkutuarekin ingurutuko zaitu bere egiak; gabetako izuen beldurrik ez dezu idukiko,

        6. Ez dezu ere idukiko, egunaz aurtikitako saietaren, ez illuntasunen artean dabillan etsaiaren, ez egunaren erdiko demonioaren erasoen beldurrik.

        7. Eroriko dira milla saieta zure ezkerreko aldean, eta amar milla zure eskuiean; baña batek ere ez dizu zuri ukituko.

        8. Ziertoro zure begiakin begiratuko dezu; eta ikusiko dezu bekatariai ematen zaien ordaña.

        9. O, eta nola zu, o Jauna, zeran nere itxedopena! Zuk, justoa, autatu dezu zure igestokitzat txit goratua.

        10. Ez da allegatuko zugana gaitzik, eta azotea ere ez da alderatuko zure bizilekura.

        11. Zeren bere aingeruai zure gañean agindu zien; zaitu zaitzatela zure bide guzietan.

        12. Eskuetan eramango zaituzte; zure oñak arrien beaztoporik egin ez dezan.

        13. Suga lotariaren eta ersugearen gañetik ibilliko zera, eta leoia eta dragoia zapalduko dituzu.

        14. Nigan itxedon duelako, libratuko det, nik lagunduko diot; nere izena ezagutu duelako.

        15. Neri ots egingo dit, eta nik adituko diot, atsekabean berarekin nago, libratuko det, eta gloriaz beteko det.

        16. Bizitza txit luze batekin aseko det, eta erakutsiko diot, bialduko dedan Salbatzallea.

 

LAROGEITA AMAIKAGARREN SALMOA

        Kantatxoko salmoa.

        1. Larunbat egunerako.

        2. Ongi da Jauna alabatzea; eta jotzea salmoak zure izenari, o txit goratua.

        3. Adirazteko zure urrikaltasuna goizean; eta zure egia gauean:

        4. Amar sokakoarekin, salterioarekin, kantatxoarekin, zitarekin.

        5. Gozatu nazulako, o Jauna, zure irudian, eta zure eskuetako obretan poztuko naiz.

        6. Zeñ andiak diraden, o Jauna, zure obrak! geiegiaz zakonak dirade zure gogorazioak.

        7. Gizon zentzugabeak ez ditu ezagutuko; eta jakinduriarik ez duenak, ez ditu gauza oiek adituko.

        8. Ozta bekatariak agertuko dira, belarra bezela; eta distiatuko dira, gaiztakeria egiten duten guziak:

        Ona non galduko diran gizaldiaren gizaldirako.

        9. Baña zu, o Jauna; beti izango zera txit Goratua.

        10. Bada ona emen non zure etsaiak, o Jauna, ona emen nola zure etsaiak galduko diran; eta barreiatuak izango dira, gaiztakeria egiten duten guziak.

        11. Eta goratua izango da nere indarra adarbakoitzarena bezela; eta nere zartza urrikaltasun ugariarekin.

        12. Eta nere etsaiai mezprezioarekin begiratuko diet; eta nere belarriak ajola gabe adituko dituzte, nere kontra jaikitzen diraden gaiztoen asmazioak.

        13. Justoa palma bezela loretuko da; eta ugarituko da, Libanoko zedrok bezela,

        14. Ipiñita Jaunaren etxean, gure Jaungoikoaren etxeko atarietan loretuko dira.

        15. Baita beren zartza ugarian ere geituko dirade eta txit sendoak egongo dirade.

        16. Adirazteko,

        Gure Jaun Jainkoa zuzena dala, eta ez dagoela gaiztakeriarik beragan.

 

LAROGEITA AMABIGARREN SALMOA

        Dabid beraren kantatxoa larunbata baño lenagoko egunerako, lurra egiña izandu zanean.

        1. Jaunak erreñatu zuen, edertasunez jantzi zan; sendotasunaz jantzi zan Jauna, eta berarekin lotu zuen gerria.

        Zeren egin zuen gogorra lurraren biribiltasuna; zeñ ez dan mugitua izango.

        2. Ordutikan gelditu zan zure tronua prestatua. Zu zera betikoiraunetik.

        3. Altxatu zuten ibaiak, o Jauna; altxatu zuten ibaiak beren boza.

        Altxatu zituzten ibaiak beren bagak,

        4. Beren ur askoen otsagatik.

        Miragarriak dira itsasoaren goragorakak, miragarriagoa Jauna goietan.

        5. Zure itzak txit sinisgarriak egin dira. Zure etxeari, Jauna, santutasuna dagokio egunen luzeeran.

 

LAROGEITA AMAIRUGARREN SALMOA

        Dabid beraren salmoa, astearen laugarren egunerako.

        1. Jauna da bengantzen Jaungoikoa, eta bengantzen Jaungoikoak egin du nai zuena eragozketa gabe.

        2. Jaiki zaite zu, lurra juzgatzen dezuna. Eman zaiezu urgullutsuai berai dagokiena.

        3. Noizarteraño, o Jauna, bekatariak; noizarteraño egongo dirade gozatzen?

        4. Ariko dirade erausian, eta gaizki itz egingo dute, itz egingo dute gaiztakeria egiten duten guziak?

        5. Zure erria, o Jauna, humillatu dute, eta zure soroa gaizki tratatu dute.

        6. Andre alarguna, eta lagun arrotza il zituzten, eta umezurtzai bizia kendu zien.

        7. Eta esan zuten: Ez du Jaunak ikusiko, eta ez du ere jakingo Jakoben Jaungoikoak.

        8. Arretatu zaitezte, o erriko gizon zentzugabeak, noizbait ezagutu ezazute; eta zuek, barbulloak, koturatu zaitezte.

        9. Belarriak eman dituenak ez al du adituko? Begiak eman dituenak, ez al du ikusiko?

        10. Ez al dizute juiziora ots egingo, erreñu guztiak kastigatzen dituenak? Gizonari jakinduria ematen dionak?

        11. Jaunak ezagutzen ditu gizonen gogorazioak, nola diraden alferrak.

        12. Zorionekoa, o Jauna, zuk argibideak ematen diozkazun gizona, eta zure legea erakusten diozuna.

        13. Leuntzeko beretzat egun gaiztoak, bekatariarentzat zuloa egiten dan bitartean.

        14. Zeren ez du Jaunak utziko bere erria, eta ez da egongo bere soroagatik begiratu gabe.

        15. Baizik juizioa justiziarekin egingo da; eta biotz zuzen guztiak jarraituko diote.

        16. Nor jaikiko da nigatik gaiztoen kontra? Nor jarriko da nere alde, gaiztakeria egiten dutenai erasotzeko?

        17. Jaunak lagundu zidalako izan ez balitza, gutxigatik infernua izango zuen nere animak bere bizilekua.

        18. Baldin nik, o Jauna, esaten banizun: Nere oña irristatzera dijoa, zure urrikaltasuna zetorren neri laguntzera.

        19. Nere biotzean neuzkan penen ugaritasunaren neurrian, zure gozotasunak poztu zuten nere anima.

        20. Eseria bai al zaude gaiztakeriako esertokiren batean; aginte nekatsuak ipintzen dizkiguzunean?

        21. Joango dirade justoaren animaren eizan; eta odol obengabea kondenatuko dute.

        22. Baña Jauna izan da nere igestokia, eta nere Jaungoikoa izan da nere itxedopenaren laguntzallea.

        23. Eta beren gañera erorieraziko die beren gaiztakeriai. Eta beren gaiztakeriagatik egingo du, galduak izan ditezela. Galduko ditu gure Jaun Jainkoak.

 

LAROGEITA AMALAUGARREN SALMOA

        Dabid beraren alabantza, edo kantatxoa.

        1. Atozte, txit poztu gaitezen Jaunagan, kantatu ditzagun bozkarioarekin, Jaungoiko gure salbatzallearen alabantzak.

        2. Korrika goazen bere aurrean jartzera, ematen dizkiogula grazia, eta kantatzen diozkagula himnoak bere gloriari.

        3. Zeren Jauna da Jaungoiko andia, eta errege bat jainko guztiak baño andiagoa.

        4. Zeren bere eskuan dauka lurraren zabalera guztia, eta mendirik goratuenak bereak dira.

        5. Berea da itsasoa, eta bere eskuen obra; eta bere eskuak egin zuten leorra.

        6. Atozte, adoratu dezagun, eta auzpeztu gaitezen, eta negar egin dezagun, gu egin ginduen Jaunaren aurrean,

        7. Zeren bera da gure Jaun Jainkoa, eta gu bere larreko erria; eta bere eskuko ardiak.

        8. Baldin gaur bere boza aditzen badezute; ez itzatzute gogortu nai izan zuen biotzak;

        9. Aserretuerazi zidatenean bezela tentazioko egunean basomortuan; non zuen gurasoak tentatu ninduten, probatu ninduten, eta ikusi zituzten nere obrak.

        10. Berrogei urtean egon nintzan aserretuta jende arraza onen kontra, eta esan nuen: Oiek beti biotzez uts egiten dute.

        11. Eta berak etzituzten ezagutu nere bideak, nere aserrean juramentu egin nuen bezela: Ez dira sartuko nere atsedenean.

 

LAROGEITA AMABOSGARREN SALMOA

        Dabid beraren kantatxoa, kantatu zana,

        1. Berriz Jaungoikoaren etxea egiña izan zanean katiberioaren ondoan.

        Kantatu zaiozute Jaunari kantatxo berri bat, kantatu bizaio Jaunari lur guztiak.

        2. Kantatu zaiozute Jaunari, eta bere izena bedeikatu ezazute, adirazi ezazute egun guztietan, beragandik datorkigun salbazioa.

        3. Adirazi ezazute erreñuen artean bere gloria, erri guztietan bere mirariak.

        4. Zeren Jauna andia da, eta alabantzaren txit diña. Jainko guztiez gañetik da beldurgarria.

        5. Zeren erreñu guztietako jainkoak demonioak dirade; Jaunak berriz zeruak egin zituen.

        6. Gloria eta argitasuna daude bere inguruan, bere santuarioan dist egiten dute santutasunak eta anditasunak.

        7. O zuek jendeen familiak, atozte eskeiñtzera Jaunari, atozte eskeiñtzera honra eta gloria.

        8. Eman zaiozute Jaunari, bere izenari dagokion gloria.

        Eraman itzatzute doañak, eta sartu zaitezte bere atarietan.

        9. Adoratu ezazute Jauna bere atari santuan.

        Bere aurrean lur guztia mugitu bedi.

        10. Esan ezazute erreñuetan, Jaunak erreñatu duela.

        Zeren berak zuzendu zuen lurraren biribiltasuna, zeñ ez dan mugitua izango, juzgatuko ditu erriak zuzentasunarekin.

        11. Poztu bitez zeruak, eta txit gozatu bedi lurra, mugitu bedi itsasoa, eta bertan dagoen guztia.

        12. Gozatuko dira kanpoak, eta beretan dauden gauza guztiak.

        Orduan txit poztuko dira basoetako zuaitz guziak,

        13. Jauna ikusita, etorri zalako, lurra juzgatzera etorri zalako.

        Juzgatuko du lurraren biribiltasuna zuzentasunarekin, eta erriak bere egiarekin.

 

LAROGEITA AMASEIGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa, berriz jarria izan zanean bere erria.

        Jaunak erreñatu du, poztu bedi lurra, gozatu bitez ugarte taldeak.

        2. Odeiak eta illuntasuna bere inguruan, justizia eta juizioa dirade bere tronuaren sostena.

        3. Sua joango da bere aurretik, eta kiskaliko ditu inguruan bere etsaiak.

        4. Bere tximistak argitu zuten lur guztia, ikusi zituen lurrak eta dardaratu zan.

        5. Mendiak argizagia bezela urtu ziran Jaunaren aurrean, Jaunaren aurrean urtuko da lur guztia.

        6. Zeruak adirazi zuten bere justizia, eta erri guztiak ikusi zuten bere gloria.

        7. Lotsatu bitez, idoloak adoratzen dituzten guztiak, eta beren jainkoirudietan itxedopena daukatenak.

        Adoratu ezazute bere aingeru guztiak,

        8. Aditu zuen, eta poztu zan Sion.

        Eta txit gozatu ziran Judako alabak, zure erabakiakgatik, o Jauna.

        9. Zeren zu zera Jaun txit goratua lur guztiaren gañean, zu zera asko goratuago jainko guztiak baño.

        10. Jauna maitatzen dezutenak gorrotatu ezazute gaiztakeria. Jaunak zaitzen ditu bere santuen animak, bekatarien eskuetatik libratuko ditu.

        11. Agertu zan argia justoarentzat; biotz zuzenekoentzat poza.

        12. Poztu zaitezte, justoak, Jaunagan; eta alabatu ezazute bere santutasuneko oroipena.

 

LAROGEITA AMAZAZPIGARREN SALMOA

        1. Dabid beraren salmoa.

        Kantatu zaiozute Jaunari kantatxo berri bat, mirariak egin dituelako.

        Bere eskuiak, eta bere beso santuak; salbatu dute.

        2. Jaunak agertu zuen bere Salbatzallea, erreñuen begietan ezagutuerazi du bere justizia.

        3. Oroitu zan bere urrikaltasunarekin, eta bere egiarekin; Israelko etxearen alde.

        Lurreko muga guziak ikusi zuten, gure Jaungoikoaren salbatzallea.

        4. Kantatu zaiozu pozez Jaungoikoari lur guzia. Kantatu zaiozute, eta bozkarioz saltoka ari zaitezte, eta jo itzatzute salmoak.

        5. Jo zaiozkazute salmoak Jaunari zitararekin; zitararekin eta salmoaren bozarekin.

        6. Metalezko tronpetakin, eta txaranbelaren otsarekin.

        Pozez kantatu ezazute erregearen aurrean, zeñ dan Jauna.

        7. Pozez mugitu bedi itsasoa, eta bertan dagoen guztia, lur guztia, bertan bizi diraden guztiakin.

        8. Ibaiak ontzat emango dute txaloakin, mendiak batean pozez gora goraka ariko dirade,

        9. Ikusirik Jauna, lurra juzgatzera etorri zalako.

        Berak juzgatuko du lur guztia justiziarekin, eta erriak zuzentasunarekin.

 

LAROGEITA EMEZORTZIGARREN SALMOA

        1. Dabid beraren salmoa.

        Onezkero Jaunak erreñatzen du, ikaratu bitez erriak. Onezkero kerubinen gañean eseria dagoenak erreñatzen du, mugitu bedi lurra.

        2. Jauna Sionen andia da, goratua dago erri guztien gañetik.

        3. Alabatu bezate zure izen andia, zeren bera ikaragarria eta santua dan.

        4. Eta errege baten gloria dago, justizia maitatzean.

        Zuk ipiñi dituzu lege txit zuzenak, zuk egin ziñituen juizioa eta justizia Jakoben errian.

        5. Goratu ezazute gure Jaun Jainkoa, eta adoratu ezazute bere oñen azpiko aulkia; zeren bera santua dan.

        6. Moises, eta Aaron bere apaizen artean, eta Samuel bere izenari ots egiten diotenen artean.

        Jaunari ots egiten zioten, eta berak aditzen zituen,

        7. Odeizko abe batean itz egiten zien.

        Gordetzen zituzten bere esanak; eta eman zioten agintea.

        8. Gure Jaun Jaungoikoa, zuk aditzen ziñituen. O Jaungoikoa, zu egon ziñan beren alde, eta izan ziñan beren asmazio guzien bengatzallea.

        9. Goratu ezazute gure Jaun Jaungoikoa, eta adoratu ezazute bere mendi santuan, zeren gure Jaun Jainkoa santua dan.

 

LAROGEITA EMERETZIGARREN SALMOA

        1. Alabantzako salmoa.

        2. Pozez kantatu zaiozute Jaunari lurreko guztiak, bozkarioz serbitu ezazute Jauna.

        Bere aurrean gozotasunarekin sartu zaitezte.

        3. Jakin ezazute, Jauna bera dala Jaungoikoa, berak egin ginduen; eta ez gu gerok.

        Bere erria, eta bere larreko ardiak,

        4. Sartu zaitezte bere ateetatik, alabantzak kantatzen dituzutela, atozte bere atarietara himnoakin, eman zaiozkazute eskerrak.

        Bedeikatu ezazute bere izena,

        5. Zeren ontasunez beteriko Jaun bat da, bere urrikaltasuna da betikoa, eta bere egiak argi egingo du gizalditik gizaldira.

 

EUNGARREN SALMOA

        1. Dabid beraren salmoa.

        Kantatuko ditut, Jauna, zure urrikaltasunaren eta zure justiziaren alabantzak.

        2. Kantatuko ditut musika soñuakin, eta ikasiko det ontasuneko bidea. Noiz etorriko zera nigana?

        Nenbillan nere biotzeko garbitasunean, nere etxekoen erdian.

        3. Ez det jarri nere begien aurrean gauza gaiztorik, gorrotatzen nituen, legea ausitzen zutenak.

        4. Biotz biurririk ez da nigana allegatu. Nigandik alde egiten zuen gaiztorik, ez nuen ezagutzen.

        5. Ixillean lagun urkoagatik gaizki esaten zuena, onelakoa persegitzen nuen.

        Begi urgullutsu, eta biotz aseeziñeko gizonarekin, onelakoarekin ez nuen jaten.

        6. Nere begiak zeuden erriko gizon leialakin, eseri zitezen nerekin, obengabeko bidean zebillanak, orrek serbitzen ninduen.

        7. Ez da biziko nere etxean urgulluarekin obratzen duenik, eta ez du graziarik arkituko nere begietan, gaizki itz egiten duenak.

        8. Goizean goiz iltzen nituen erriko bekatari guztiak, Jaunaren erritik kanpora botatzeko, gaizki egiten duten guztiak.

 

EUNTA BATGARREN SALMOA

        1. Beartsu baten orazioa, naigabean arkiturik, Jaunaren aurrean bere erreguak egiten dituenean.

        2. Jauna, aditu ezazu nere orazioa, eta nere deadarra allegatu bedi zugana.

        3. Etzaiozu alde erazi zure arpegiari nigandik, naigabetua arkitzen naizan edozeñere egunean, alderatu ezazu nigana zure belarria.

        Ots egiten dizudan edozeñere egunean, bereala aditu nazazu.

        4. Zeren nere egunak desegiñak izan dira kea bezela, eta nere ezurrak abarraren gisara leortu dira.

        5. Azpiratua nago zimaurra bezela, eta nere biotza leortu da, nere ogia jateaz aztu naizalako.

        6. Anbeste deadar eta negarrarekin, nere ezurrak nere larruari itsasiak gelditu dira.

        7. Biurtu naiz, basomortuan bizi dan txori illezuriaren antzekoa: izan naiz mozolloaren antzekoa bere tokian.

        8. Iragotzen nituen gauak lorik egin gabetanik, eta bizitu izan nintzan, tellatuaren gañean bakarrik dagoen txoriaren gisara.

        9. Egun guztian ari ziran neri lotsagabekeriak esaten nere etsaiak, eta alabatzen nindutenak, nere kontra jarri dira.

        10. Zeren autsa ogia bezela jaten nuen, eta nere edaria nastutzen nuen nere negarrarekin,

        11. Zure sumintasun eta aserrea ikusita, zeren gora jaso ninduzun, beera bota eta puskatuteko.

        12. Nere egunak itzala bezela irago dira, eta ni leortu naiz, elbitza bezela.

        13. Zuk berriz, Jauna, irautzen dezu beti, eta zure oroipena gizalditik gizaldira iragoko da.

        14. Zu jaikiko zera, eta errukituko zera Sionekin, zeren allegatu zan berarekin errukituteko denbora, bete zan epea.

        15. Zeren bere arriak zure serbitzarien gogokoak izan dira, eta bere lurrarekin errukituko dira.

        16. Eta erreñuak, o Jauna, zure izenaren beldur izango dira: eta lurreko errege guztiak zure gloriaren.

        17. Zeren Jaunak berriz egingo du Sion, eta ikusia izango da bere glorian.

        18. Begiratu zion humildeen orazioari, eta beren eskaria etzuen mezpreziatu.

        19. Eskribatu bitez gauza oiek geroko gizaldiarentzat, eta egiña izango dan erriak, Jauna alabatuko du.

        20. Bere santuarioaren toki goratutik begiratu zuelako, Jaunak zerutik lurraren gañera begiratu zuen,

        21. Kateen artean zeudenen negarrak aditzeko, azkatzeko eriotzara kondenatuak zeudenen semeak.

        22. Adirazi dezaten Sionen Jaunaren izena, eta bere alabantza Jerusalenen.

        23. Erriak batean bildu ditezenean, eta erregeak Jauna serbitzeko.

        24. Esan zuen justoak bere edaderik onenean: Adirazi zadazu, zeñ gutxi diraden nere egunak.

        25. Nere egunen erdian ez zadazu ots egin, betikoak dira zure urteak.

        26. Asieran zuk, o Jauna, lurra egin zenduen, eta zeruak zure eskuen lana dirade.

        27. Berak galduko dirade, baña zuk iraungo dezu, eta guztiak soñeko bat bezela zartuko dira.

        Eta mudatuko dituzu, kapa bat mudatzen dan bezela, eta mudatuak geldituko dira;

        28. Baña zu beti zera bat, eta zure urteak ez dute atzenik idukiko.

        29. Zure serbitzarien semeak biziko dira pakean Jerusalenen; eta beren jatorria geldituko da betiko, sustraiak botarik.

 

EUNTA BIGARREN SALMOA

        1. Dabid berarena.

        O nere anima, bedeikatu ezazu Jauna, eta nere barrenen dauden gauza guztiak, bere izen santua.

        2. O nere anima, bedeikatu ezazu Jauna, eta etzaite aztu bere mesede guztiakin.

        3. Berak barkatzen ditu zure gaiztakeria guztiak, berak sendatzen ditu zure eritasun guztiak.

        4. Berak erreskatatzen du zure bizia eriotzatik, berak ipintzen dizu, urrikaltasun eta biguntasuneko koroa.

        5. Berak ondasunez betetzen du zure guraria, zure gaztetasuna berriztatuko da, arranoarena bezela.

        6. Jaunak mesedeak egiten ditu, eta justizia egiten die bidegabeak sufritzen dituzten guztiai.

        7. Ezagutuerazi ziozkan Moisesi bere bideak, Israelko semeai bere borondateak.

        8. Errukiorra da Jauna eta biguña, itxedopen andikoa, eta txit urrikaltsua.

        9. Ez da aserretua egongo betiko, eta ez da ere beti keñadaka egongo.

        10. Ez gaitu tratatu gure bekatuen araura; eta ez digu ere eman gure gaiztakeriak diña ziran ordaña.

        11. Zeren lurretik zerua altu dagoen bestean, ala sendotu du bere urrikaltasuna, bere beldur diradenen gañean.

        12. Sortaldetik sartaldera dagoen bidea bestean; anbateam (sic) urrutiratu ditu gugandik gure gaiztakeriak.

        13. Nola aita bat urrikaltzen dan bere semeakin, ala urrikaritu da Jauna bere beldur diradenakin.

        14. Zeren berak ezaguturik dauka gure argaltasuna.

        Oroitu zan autsa gerala.

        15. Gizona, zeñaen egunak diran elbitza bezela, kanpoko lorea bezela, ala loretuko da.

        16. Zeren espiritua egongo da beragan bidakiñez, eta berak ez du luzaro iraungo, eta andik aurrera ez du ezagutuko bere tokia.

        17. Baña Jaunaren urrikaltasunak irautzen du betitik betira; bere beldur diradenen gañean.

        Bere justiziak ez ditu beñere utziko semeak, eta illobatxikiak.

        18. Bere elkartasuna gordetzen dutenenak,

        eta bere aginteakin oroitzen diradenenak, berak gordetzeko.

        19. Jaunak zeruan prestatu zuen bere esertokia, eta bere erreñuak aginduko du guztien gañean.

        20. Bere aingeru guztiak bedeikatu ezazute Jauna, zuek eskudide eta birtute andikoak, bere aginteen egilleak, gertutuak zaudetenak bere esanen bozari obeditzeko.

        21. Bedeikatu ezazute Jauna zeruko ejerzituko soldadu guztiak, bere serbitzari, bere borondatea egiten dezuten guztiak.

        22. Bedeikatu ezazute Jauna berak egindako gauza guztiak, berak agintzen duen toki guztian. Bedeikatu ezazu, Jauna, o nere anima.

 

EUNTA IRUGARREN SALMOA

        1. Dabid berarena.

        Bedeikatu ezazu Jauna, ene anima, nere Jaun Jainkoa txit goratu zera.

        Gloria eta edertasunez jantzi zera.

        2. Estalia zaude argiz, soñeko batez bezela,

        Zabaltzen dezuna zerua, larru bat bezela.

        3. Urez estaltzen dituzuna bere tokirik goratuenak.

        Ipintzen dezuna odei bat igoeratzat, aizeen egoen gañean zabiltzana.

        4. Aingeruak espiritu egiten dituzuna, eta zure serbitzariak, su erretzalle.

        5. Jarri ziñituena lurraren zimenduak bere ondopeen gañean, ez da iñoiz ere desberunduko.

        6. Arkitzen zan estalia ur txit ugariz, kapa batez bezela. Oiek mendiak baño gorago zeuden.

        7. Zure keñada batera iges egingo dute, zure turmonadaren bozera beldurtuko dira.

        8. Igotzen dira mendiak bezela, eta beeratzen dira ibarrak bezela, jarri ziñituen tokian.

        9. Jarri ziñien muga bat, iragoko ez dutena, eta ez dute estaliko berriz lurra.

        10. Iturriai ibarretan irtenerazitzen diezuna, urak mendien erditik iragoko dira.

        11. Kanpoko abere guztiak edango dute, berari itxedotzen egongo dirade basoastoak beren egarrian.

        12. Zeruko egaztiak beren gañean biziko dira, aitzen erdietan kantatuko dute.

        13. Zuk ureztatzen dituzu mendiak, goietatik bialtzen dituzun urakin, zuk erne erazitzen diezun frutuakin aseko da lurra.

        14. Egiten dezuna elbitza abereentzat, eta aledun belarra gizonen janaritzat.

        Ogiari atera erazitzeko lurraren barrendik,

        15. Eta gizonen biotza poztzen duen ardoari.

        Gizonak arpegiari distiatu erazi dizaion olioarekin, eta ogiarekin sendotu dezan bere biotza.

        16. Kanpoko zuaitzak ezadez aseko dirade, eta berak ipiñi zituen Libanoko zedroak.

        17. An txoriak egingo dituzte kabiak.

        Zigoñaren etxea izango da beren zuzentzallea.

        18. Mendi altuak oreñentzat, aitza trikuen igestokia.

        19. Egin zuen illargia denborentzat, eguzkiak ezagutu zuen bere sarrera.

        20. Ipiñi ziñituen illuntasunak, eta gaua egiña izan zan. Berean ibilliko dirade basoko pisti guztiak.

        21. Orroaka ari dirade leoikumetxoak, al dutena arrapatzeko; eta deadarrez eskatzen diote Jaungoikoari beren janaria.

        22. Atera zan eguzkia, eta bildu ziran, eta jarriko dira beren tokietan.

        23. Aterako da gizona bere obrara, eta bere lanera gaberaño.

        24. Zeñ goratuak diraden, o Jauna, zure obrak! Gauza guztiak jakinduriaz egin dituzu. Zure ondasunez betea dago lurra.

        25. Zurea da itsaso andi, eta zoko zabaldun au, bertan dago ezin kontatu al beste arrai.

        Abere txikiak, eta andiak.

        26. Andik ibilliko dirade ontziak.

        Dragoe au, zeñ egin zenduen bere bagen artean jostaketan ibilteko.

        27. Guztiak itxedotzen dute zugandik, eman dizaiezula janaria denbora egokian.

        28. Ematen diezula zuk, berak bilduko dute, idikitzen dezula zuk zure eskua, guztiak ondasunez beteko dira.

        29. Baña zuk zure arpegiari alde erazitzen badiozu, nastuko dira, kenduko diezu beren espiritua, eta indar gabe geldituko dira, eta gelditzen dira auts egiñik.

        30. Bialduko dezu zure espiritua, eta izango dirade berriz egiñak, eta berriztatuko dezu lurraren gaña.

        31. Izan bedi betiko Jaunaren gloria, poztuko da Jauna bere obretan.

        32. Lurrari begiratzen diona, eta ikaraz ipintzen duena, mendiai ukitzen diotena, eta kea dariotela ipintzen dituena.

        33. Kantatuko ditut Jaunaren alabantzak, bizi naizan artean, himnoak esango diozkat nere Jaungoikoari, izatea daukadan artean.

        34. Izan bitez bere gogokoak nere itzak; ni berriz gozatuko naiz Jaunagan.

        35. Ez bitez berriz ikusi lurrean bekatariak eta gaiztoak, eta gelditu bitez ez balirade bezela. Zuk berriz, o nere anima, bedeikatu ezazu Jauna.

 

EUNETA LAUGARREN SALMOA

        Alleluia.

        1. Alabatu ezazute Jauna, eta bere izenari ots egin zaiozute: adirazi itzatzute erreñuen artean bere obrak.

        2. Kantatu zaiozute, eta esan zaiozkazute salmoak, kontatu itzatzute bere mirari guztiak.

        3. Gozatu zaitezte bere izen santuan, poztu bedi, Jauna billatzen dutenen biotza.

        4. Billatu ezazute Jauna, eta sendotu zaitezte, billatu ezazute beti bere arpegia.

        5. Oroitu zaitezte berak egin zituen mirariakin; bere gauza arrigarriakin, eta bere aoz esandako itzakin.

        6. O Abrahamen jatorria, bere serbitzariak, o Jakoben semeak, bere aututuak.

        7. Bera da gure Jaun Jainkoa, bere erabakiak lur guztian dira ezagutuak.

        8. Ez da beñere aztu bere elkartasunarekin, arako itz, milla gizaldirentzat esan zuenarekin.

        9. Abrahami egindako eskeñtzarekin, eta Isaak-eri egindako bere juramentuarekin.

        10. Juramentu bat, sendotu ziona Jakobi, lege bat bezela; eta Israeli, betiko elkartasun bat bezela.

        11. Esaten zuela: Zuri emango dizut Kanaango lurra, zuei herenziatzat dagokizutena.

        12. Eta au Jakob eta bere semeetatik gutxi kontatu zitezkeanean, txit gutxi ziranean, eta arrotzak bertan.

        13. Eta iragotzen ziran jende batetik bestera, eta erreñu batetik beste erri batera.

        14. Etzuen utzi iñork gaitzik egin zitzaiela, eta berak gatik, erregeak kastigatu zituen.

        15. Begira ezazute, nere igortziai ukitzearekin, ez itzatzute gaizki erabilli nere profetak.

        16. Eta goseteari ots egin zion lurrera, eta ogiki guzia desegin zuen.

        17. Bialdu zuen beren aurrean gizaseme bat, Jose izan zan saldua Egipton mendekotzat.

        18. Humillatu zuten lotzen ziozkatela oñak zepoakin, burniak irago zion bere anima.

        19. Bere itza kunplitu zedin bitartean,

        Sutu zuen Jaunaren itzak.

        20. Erregeak agindu zuen askatu zezatela. Errien Prinzipe onek joaten utzi zion.

        21. Jarri zuen bere etxeko nagusitzat, eta zeukan guziaren prinzipetzat.

        22. Bere andizkiai eman zitzaiezten erakutsiak berari bezela, eta erakutsi zitzaien zentzua idukitzen bere zarrai.

        23. Eta sartu zan Israel Egipton, eta Jakob joan zan Kamgo lurrera, arrotza bezela bizitera.

        24. Eta txit ugaritu zuen bere erria, eta egin zuen bere etsaiak baño sendoago.

        25. Mudatu zuen bere biotza gorrotoz begiratu zitzaien bere erriari; eta asmatu zitzaten engañoak, bere serbitzarien kontra.

        26. Bialdu zuen bere serbitzari Moises; eta Aaron berak autu zuena.

        28. Bialdu zituen illuntasunak, eta guztia illundu zan, eta etzuen jan bere itzikan batere.

        29. Beren urak odol biurtu zituen; eta il zituen beren arraiak.

        30. Beren lurretik irten ziran igelak, erregeen beren gelerañokoetan.

        31. Esan zuen, eta etorri zan euli eta eltxo mota guzia; toki guztietara.

        32. Beren lurrean, uraen lekuan egiten zuen euria zan kazkabar eta su erretzallezko oñazkarra.

        33. Eta erre zituen beren mastiak, eta pikudiak; eta desegin zituen bertako zuaitzak.

        34. Esan zuen, eta etorri ziran langosta eta beldartegi kontatu ezin adiñekoak.

        35. Eta jan zuten beren lurreko belar guztia, eta jan zituzten kanpoetan zeuden fruta guztiak.

        36. Eta eriotzako zauriaz zauritu zituen beren lurreko gizaseme lenbizisortu guztiak; beren lan guztiaren lenbiziak.

        37. Eta atera zuen Israel urrez eta zillarrez betea; eta etzegoan eririk bere tribuetan.

        38. Poztu zan Egipto bere irteeran, zeren erori zan beren gañera aien beldurra.

        39. Zabaldu zuen odei bat beren estalkitzat, eta sua berai gauaz argi egiteko.

        40. Eskatu zituzten eta etorri ziran galeperrak, eta zeruko ogiz ase zituen.

        41. Arrakatu zan aitza, eta irten ziran ur jarioak; ibaiak korrika joan ziran toki leor artan,

        42. Zeren gogoan iduki zuen bere itz santu, Abraham bere serbitzariari eman ziona.

        43. Eta atera zuen bere erria pozez; eta bere autuak gozotasunez.

        44. Eta eman ziezten erreñuetako lurrak; eta gelditu ziran errietakoen lanen jabe egiñik,

        45. Gorde zitzaten bere aginteak, eta billatu zezaten bere legea.

 

EUNTA BOSGARREN SALMOA

        Alleluia.

        1. Alabatu ezazute Jauna, zeren ona dan; zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        2. Nork kontatu ditzake Jaunaren eskubidearen obrak? Nork egingo du, adituak izan ditezela bere alabantza guztiak?

        3. Doatsuak, legea gordetzen dutenak; eta birtuteko egitetan ari diradenak denbora guztian.

        4. Oroitu zaite arren Jauna gurekin zure erriaganako daukazun onginaiaren araura. Bisitatu gaitzatzu zure salbatzallearen bitartez.

        5. Ikusi ditzagun zure autatuen ondasunak, eta poztu gaitezen zure jendearen pozarekin, eta gloriaz bete zaitezen, zure herenzia bezela begiratzen diezun aietan.

        6. Bekatu egin degu, gure gurasoak bezela; gaizki egin degu; gaiztakeria asko egin degu.

        7. Gure gurasoak Egipton etzituzten gogoan erabilli zure mirariak, etziran oroitu zure urrikaltasunaren ugaritasunarekin.

        Eta aserretuerazi zizuten zeudela sartzeko itsasoan; itsaso gorrian.

        8. Eta berak salbatu zituen bere izenaren amorioagatik; agertzeko bere eskubidea.

        9. Eta errierta egin zion itsaso gorriari, eta leortu zan; eta eraman zituen zakontasun aietatik, basomortu batetik bezela.

        10. Eta salbatu zituen gorroto zienen eskutik; eta etsaien eskutik erreskatatu zituen.

        11. Eta urak estali zituen, atsekabez betetzen zituztenak. Etzan batere beretatik gelditu.

        12. Eta sinistu zituzten bere itzak; eta bere alabantza kantatu zuten.

        13. Baña laster obrakin aztu ziran; eta etzuten bere konsejua itxedon.

        14. Eta basomortuan, Egiptoko janarien txit gurariz egon ziran; eta tentatu zuten Jaungoikoa leorrean.

        15. Eta eman zien eskatu ziotena; eta animaraño ase zituen.

        16. Zeudela gero etzauntzetan ausartatu ziran Moisesen kontra; eta Aaron, Jaunari konsagratuaren kontra.

        17. Lurra idiki zan, eta iretsi zuen Datan; eta estali zituen Abironen batzarrekoak.

        18. Eta sua irazeki zan beren batzarrean; eta garrak iretsi zituen bekatariak.

        19. Eta egin zuten txekor bat Horeben, eta eskuz egindako irudi bat adoratu zuten.

        20. Eta eman zuten beren gloria; belarra jaten duen txekor baten irudiagatik.

        21. Aztu ziran arako Jainko salbatu zituenarekin; gauza andiak Egipton egin zituenarekin,

        22. Kamgo lurrean mirariak, gauza beldurgarriak itsaso gorrian.

        23. Eta esan zuen desegingo zituela; baldin Moises bere autatua, bere aurrean jarri ez balitza ondameneko denboran,

        Biguntzeko bere aserrea; desegin ez zitzan.

        24. Eta ezerere eztzat zeukaten lur opagarria.

        Etzuten sinistu bere itza.

        25. Eta murmuratu zuten beren dendetan. Jaunaren boza etzuten aditu.

        26. Eta Jaunak jaso zuen bere eskua beren kontra, basomortuan, lurrean etzinik ipintzeko,

        27. Eta azpiratzeko beren jatorria jendeen artean, eta erreñuetatik barreiatzeko.

        28. Eta konsagratu zitzaiozkan Beelfegorri, eta illai egindako eskeñtzetatik jan zuten.

        29. Eta aserretuerazi zioten beren asmazioakin, eta ugaritu zan beretan ondamena.

        30. Baña jaiki zan Finees, eta bigundu zuen, eta gelditu zan otskea.

        31. Eta egite au onera ezarria izan zitzaion; gizalditik gizaldira, beti.

        32. Eta aserretu erazi zioten kontradikzioko uretan; eta berakgatik Moises kastigatua izan zan.

        33. Bere espiritua nastu zutelako.

        Eta zalanzan egon zan bere ezpañetan.

        34. Etzituzten ere desegin; Jaunak agindu ziozkaten erreñuak:

        35. Eta nastu ziran erreñuakin; eta beren obrak ikasi zituzten.

        36. Eta adoratu zituzten beren idoloak; eta izan zan berentzat beaztopo bat.

        37. Eta beren seme eta alabak il; eta eskeñi ziozkaten demonioai.

        38. Eta isuri zuten odol obengabea, beren seme, eta beren alaba, Kanaango idoloai sakrifikatuak izan zitzaiozkatenen odola,

        Eta lurra gelditu zan; ainbeste odolekin zikindua,

        39. Eta kutsutua beren obrakin; eta egin zituzten bekatu ezañak beren asmazioakin.

        40. Argatik Jaunaren sumintasuna erazeki zan bere erriaren kontra; eta bere soroari gorrotoz begiratu zion.

        41. Eta jarri zituen erreñuen eskuetan; eta egon ziran gorrotatzen zituztenen mendean.

        42. Eta beren etsaiak txit gogortasun andiarekin tratatu zituzten; zeñaen eskuen azpian izan ziran humillatuak.

        43. Asko alditan libratu zituen.

        Alaere berak beren asmazioakin aserretu erazitzen zioten; eta izan ziran azpiratuak beren gaiztakeriakgatik.

        44. Eta begiratu zien Jaunak, atsekabetuak zeudenean; eta beren orazioa aditu zuen.

        45. Eta oroitu zan bere elkartasunarekin; eta damutu zitzaion bere urrikaltasunaren ugaritasunaren araura.

        46. Eta egin zituen berakin urrikaltasunak; berak katibu zeuzkaten guztien aurrean.

        47. O gure Jaun eta Jainkoa, salbatu gaitzatzu, eta bildu gaitzatzu erreñuen artetik:

        Zure izen santua alabatu dezagun; eta gozatu gaitezen zure alabantzetan.

        48. Bedeikatua izan dedilla Israelko Jaun Jainkoa, gizaldi batetik beste gizaldi batera, eta erri guztiak esango du: Ala izan dedilla! Ala izan dedilla!

 

EUNTA SEIGARREN SALMOA

        Alleluia.

        1. Alabatu ezazute Jauna, zeren ona dan; zeren betikoa dan bere urrikaltasuna.

        2. Esan bezate, Jaunak erredimituak izan ziradenak; etsaiaren eskutik erredimitu dituenak, eta bildu dituenak erreñuen artetik.

        3. Eguzkiaren sortaldetik; eta sartaldetik; ifarretik, eta itsasotik.

        4. Ibilli ziran galduak basomortutik urik gabe, etzuten arkitu biderik joateko erriren batera, an egotaldi bat egiteko,

        5. Zeudela gosez eta egarriz, beren espiritua indargatuaz zijoan.

        6. Eta deadarrez ots egin zioten Jaunari, atsekabetuak arkitu ziradenean; eta beren premietatik atera zituen.

        7. Eta eraman zituen bide zuzenera; bizi bear zuten errira joateko.

        8. Alabatu bezate Jauna bere urrikaltasunakgatik; eta gizonen semeen alde egindako mirariak gatik.

        9. Ase zuelako, utsik zegoan anima, eta gosez zegoan anima ondasunez ase zuelako.

        10. Libratu zituen, zeudenak egotez illuntasunetan eta eriotzaren itzalean, burniz lotuak atsekabean eta kateetan.

        11. Zeren Jainkoaren itzai kontra egin zioten, eta txit goratuaren esanak mezpreziatu zituzten.

        12. Eta humillatua izan zan beren biotza lanetan. Indar gabe gelditu ziran, eta etzan arkitu nork sokorritu zitzan.

        13. Eta deadarrez ots egin zioten Jaunari, naigabetuak arkitu ziradenean, eta beren premietatik libratu zituen.

        14. Eta atera zituen illuntasunetik; eta eriotzaren itzaletik, eta beren kateak urratu zituen.

        15. Alabatu bezate Jauna bere urrikaltasunakgatik; eta gizonen semeen alde egindako mirariakgatik.

        16. Txeatu zituelako brontzezko ateak; eta autsi burnizko morrolloak.

        17. Artu zituen beren gaiztakeriako bidetik, zeren beren injustiziakgatik izan ziran humillatuak.

        18. Beren animak nazkaz begiratu zion janari guziari; eta eriotzako ateetaraño alderatu ziran.

        19. Eta deadarrez ots egin zioten Jaunari naigabetuak ikusten ziradenean; eta beren premietatik libratu zituen.

        20. Bialdu zuen bere itza, eta sendatu zituen; eta salbatu zituen beren galmenetik.

        21. Alabatu bezate Jauna bere urrikaltasunakgatik; eta gizonen semeen alde egindako mirariakgatik.

        22. Eta eskeñi bizazkiote alabantzako doañ oiek, eta adirazi bitzate pozez bere obrak.

        23. Jatxitzen diradenak itsasora ontzietan; eta ari diradenak merkataritzan ur askoetan.

        24. Berak ikusi zituzten Jaunaren obrak; eta bere mirariak zakon unean.

        25. Esan zuen, eta jaiki zan ekaitzeko aizea; eta gora jaiki ziran bere bagak.

        26. Igotzen dira zeruetaraño, eta beeratzen dira itsasondoraño. Estutasun oien artean, beren anima beldurrez ikara zegoan.

        27. Nastu ziran eta mugitu ordi bat bezela; eta beren jakinduria guztia utsean gelditu zan.

        28. Eta deadarrez ots egin zioten Jaunari larritasunean zeudenean; eta beren premietatik atera zituen.

        29. Bere ekaitza aldatu zuen aizetxoan; eta bere bagak gelditu ziran.

        30. Eta berak poztu ziran, itsasoa baretu zalako, eta eraman zituen bere borondateko portura.

        31. Alabatu bezate Jauna bere urrikaltasunak gatik; eta gizonen semeen alde egindako mirariakgatik.

        32. Eta goratu bezate bere gloria erriko batzarrean; eta zarren erakustokian alabatu bezate.

        33. Ibaiak eremu biurtu zituen; eta uren jatorriak leorte.

        34. Lur frutuemallea gazi biurtu zuen; bertan bizi ziradenen gaiztakeriagatik.

        35. Eremua urezko putzudi biurtu zuen; eta urik gabeko lurra urezko jariodi.

        36. Eta ipiñi zituen an, gosez zeudenak; eta erri bat egin zuten bizitzeko.

        37. Eta erein zituzten kanpoak, eta ipiñi zituzten mastiak; eta eman zituzten berezko frutu ugariak.

        38. Eta bedeikatu zituen, eta txit ugaritu ziran; eta etzituen gutxitu beren zamariak.

        39. Eta gutxira etorri ziran eta estutuak izan ziran; naigabe eta doloreakin.

        40. Erori zan mezprezioa prinzipeen gañera; eta egin zuen ibilli zitezela galduta, toki eremu, biderik ez zegoenetatik.

        41. Eta altxatu zuen beartsua bere ezereztasunetik, eta ugaritu zituen familiak, artaldeak bezela.

        42. Zuzenak ikusiko dute, eta poztuko dira; eta gaiztakeria guztiak bere aoa itxiko du.

        43. Zeñ da jakintsua, gauza oiek gordetzeko, eta adituko ditu jaunaren urrikaltasunak?

 

EUNTA ZAZPIGARREN SALMOA

        1. Dabid beraren kantatxoa eta salmoa.

        2. Prestatua dago nere biotza, o Jaungoikoa, nere biotza prestatua dago. Kantatuko det, eta salmoak esango ditut nere glorian.

        3. Jaiki zaite nere gloria, jaiki zaite salterio eta zitara. Goiz jaikiko naiz.

        4. Eta alabatuko zaitut, Jauna, errien erdian, eta erreñuen artean kantatuko dizkizut himnoak.

        5. Zeren zure urrikaltasuna zeruak baño andiagoa da, eta zure egia odeiak baño goratuagoa.

        6. Izan zaite eregia, o Jaungoikoa, zeruen gañera; eta lur guztiaren gañera zure gloria,

        7. Zure maitatuak libratuak izan ditezen.

        Salbatu nazazu zure eskuiearekin.

        8. Jaungoikoak bere santuarioan itz egin zuen:

        Poztuko naiz, eta partituko det Sikem, eta etzauntzen ibarra neurtuko det.

        9. Nerea da Galaad, eta nerea da Manasses; eta Efraim da nere sendotasunik andiena.

        Juda nere erregea.

        10. Moab nere itxedopeneko eltzea.

        Idumearen gañera zabalduko det nere oñetakoa; arrotzak adiskide egingo zazkit.

        11. Nork zuzenduko nau erri murrutura? Nork zuzenduko nau Idumearaño?

        12. Baña nork zuk baizik, o nere Jainkoa, zuk utzi ginduzun orrek? Ez ote zera etorriko zu, o nere Jaungoikoa, gure ejerzituen aurrean?

        13. Lagundu zaguzu naigabean; zeren alperrik itxedotzen da gizonagandik salbazioa.

        14. Jaungoikoagan egingo ditugu gauza andiak; eta berak ezerezera biurtuko ditu gure etsaiak.

 

EUNTA ZORTZIGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa, atzenerako.

        2. O Jaungoikoa, ez ezazu ixillik iduki nere alabantza, zeren bekatariaren aoa, eta saltzallearen aoa idiki dira nere kontra.

        3. Mingañ engañakorrarekin itz egin zuten nere kontra, eta gorrotozko itzakin ingurutu ninduten; eta bidegabero eraso didate.

        4. Ni maitatu bearrean, nigatik gaizki esaten zuten; nik berriz orazio egiten nuen.

        5. Itzuli zidaten gaitza mesedearen ordañtzat; eta pagatu zidaten gorrotoarekin, berai nien amorioa.

        6. Jarri ezazu bere gañean bekataria; eta deabrua bere eskuietik egon dedilla.

        7. Juzgatua danean kondenatua atera dedilla, eta bere orazioa izan dedilla bekatutzat idukia.

        8. Laburtuak izan ditezela bere egunak; eta bere apezpikutza beste batek artu dezala.

        9. Beren semeak gelditu ditezela umezurtz; eta bere andrea alargun.

        10. Beren semeak izan ditezela toki batetik bestera eramanak, eta eskean ibilli ditezela; eta botatuak izan ditezela beren bizilekuetatik.

        11. Lukurariak arrapatu beza hazienda guztia; eta arrotzak ostu bezate bere lanen frutu guztia.

        12. Ez beza laguntzallerik iduki; eta ez bedi ere izan bere umezurtzakin urrikalduko danik.

        13. Bere semeak illak izan bitez; eta gizaldi bakar batean gelditu bedi borratua bere izena.

        14. Berriztatu bedi Jaunaren aurrean bere gurasoen gaiztakeriaren oroipena; eta bere amaren bekatua ez bedi beñere borratua izan.

        15. Beren gaiztakeriak egon bitez beti Jaunaren aurrean; eta beren oroipena galdu bedi lurretik,

        16. Urrikaltasuna egiteaz, etzalako oroitu,

        17. Eta persegitu ziolako gizon beartsu, eta eskean zebillanari, eta biotz atsekabetuarekin zegoanari, hura iltzeko.

        18. Eta madarikazioa maitatu zuen, eta etorriko zaio; eta etzuen bedeikazioa nai izan, eta urrutituko da beragandik.

        Eta madarikazioz jantzi zan soñeko batekin bezela; eta sartu zan ura bezela bere erraietan, eta olioa bezela bere ezurretan.

        19. Izan bitzaio soñekoa bezela, zeñarekin estalitzen dan; eta gerrikoa bezela, zeñarekin beti lotzen dan.

        20. Au da irabazten dutena Jaunaganako, nigatik gaizki esaten dutenak; eta neri bizia kentzeko asmazioetan dabiltzanak.

        21. Baña zu, o Jauna, nere Jaun Jainkoa, nere alde jarri zaite zure izenaren amorioagatik, zeren zure urrikaltasuna leuna da.

        22. Libratu nazazu zeren beartsua naiz, eta premian nago ni; eta nere biotza nere barrenen nastua dago.

        23. Igesi dijoan itzala bezela, ala noa ezkutatuaz; eta astintzen naute, langostak bezela.

        24. Nere belaunak indargabetuaz dijoaz barauagatik; eta nere aragia aldatua dago, olioagatik.

        25. Eta ni beren irria izan naiz. Ikusi ninduten, eta mugitu zituzten beren buruak.

        26. Lagun zadazu, nere Jaun Jainkoa, zure urrikaltasunaren araura, salba nazazu.

        27. Eta jakin bezate, zure eskua emen dabillala; eta zuk, o Jauna, egiten dezula gauza au.

        28. Berak madarikazioak botako dizkidate, eta zuk bedeikatuko nazu, lotsatuak gelditu bitez nere kontra jaikitzen diradenak. Bitartean zure serbitzaria poztuko da.

        29. Lotsariz beteak izan bitez, nigatik gaizki esaten dutenak; eta beren desonran bilduak, kapa aforrodun batean bezela.

        30. Nere aoarekin Jauna txit alabatuko det, eta askoren aurrean alabatuko det.

        31. Beartsu onen eskuietik jarri zalako; bere persegitzalletatik bere anima salbatzeko.

 

EUNTA BEDERATZIGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa.

        Jaunak esan zion nere Jaunari: Nere eskuiean eseri zaite; jarri ditzadan bitartean zure etsaiak, zure oñen azpiko aulki egiñik.

        2. Siondik ateraeraziko dio Jaunak zure eskubidearen zetroari, zuk agintatu ezazu zure etsaien erdian.

        3. Zurekin dago lenen izatea, zure eskubideko egunean, santuen argitasunen erdian. Nere sabeletik sortua izan ziñan, egunsentiko izarra baño lenago.

        4. Juramentu egin zuen Jaunak, eta etzaio damutuko. Zu zera apaiz betikoa, Melkisedek-en agindearen araura.

        5. Jaungoikoa zure eskuiean dago; bere aserreko egunean erregeak desegin zituen.

        6. Erreñuak juzgatuko ditu, geituko ditu ondamenak; lurraren kontra puskatuko ditu askoren buruak.

        7. Errekako uretik edango du bidean dijoanean; argatik bere burua jasoko du.

 

EUNTA AMARGARREN SALMOA

        Alleluia.

        1. Zu alabatuko zaitut, o Jauna, nere biotz guzitik; justoak lagun ditudala eta elizbatzarrean.

        2. Andiak dira Jaunaren obrak, txit ederrak, berak nai duen guztirako.

        3. Gloria da eta anditasuna bere obra bakoitza; eta bere justiziak irautzen du mendez mende.

        4. Bere mirarien betiko oroipena utzi zuen, urrikaltsua eta kupidakorra da Jauna.

        5. Bazka eman zien bere beldur diradenai.

        Beti oroituko da bere elkartasunarekin.

        6. Adiraziko diozka bere erriari bere eskubidearen obrak,

        7. Emateko berai jendeen herenzia. Bere eskuen egiteak egia eta zuzentasuna dira.

        8. Iraunkorrak dira bere aginte guziak, gizalditik gizaldira sendotuak; egia eta zuzentasunean egiñak.

        9. Salbatzalle bat bialdu zion bere erriari. Egin du bere elkartasuna betiko.

        Bere izena santua, eta beldurgarria da,

        10. Jaunaren beldurra da jakinduriaren asiera.

        Beldur onekin beren obrak egiten dituzten guztiak, jakintsuak dirade. Bere alabantzak dirau mendez mende.

 

EUNTA AMAIKAGARREN SALMOA

        Alleluia: Agjeo, eta Zakariasen biurreraren gañean.

        1. Doatsua, Jaunaren beldur dan gizona, bere aginteak betetzen txit gozatuko da.

        2. Bere jatorria lurrean almentsua izango da, justoen seme alabak bedeikatuak izango dirade.

        3. Bere etxean gloria eta aberastasuna izango dira; eta bere justiziak beti iraungo du.

        4. Illuntasunen artean jaio zan argia zuzenentzat, urrikaltsua, biguna eta justoa.

        5. Maitagarria da, urrikaltasuna daukan, eta besteri prestatzen dion gizona; zentzuarekin bere itzak esango ditu,

        6. Zeren ez da iñoiz mugitua izango.

        7. Justoa beti biziko da Jaungoikoaren eta gizonen oroipenean. Berri txarrak aditzean, ez du beldurrik idukiko.

        Bere biotza beti dago prestatua; Jaunagan itxedotzeko,

        8. Bere biotza sendotua dago, ez da mugitua izango, aliketa bere etsaiak mezpreziatu ditzan bitartean.

        9. Esku betez eman ziezten beartsuai bere ondasunak, bere justiziak dirau mendez mendez, bere eskubidea goratua izango da glorian.

        10. Ikusiko du bekatariak, eta aserretuko da, ortz karraskotsak egingo ditu, eta litxigatuko da. Bekatarien guraria utsean geldituko da.

 

EUNTA AMABIGARREN SALMOA

        Alleluia.

        1. O gazteak, alabatu ezazute Jauna, alabatu ezazute Jaunaren izena.

        2. Bedeikatua izan bedi Jaunaren izena, orainxedandik gizaldien atzeneraño.

        3. Eguzkiaren irteeratik sarreraraño, alabatugarria da Jaunaren izena.

        4. Goratua dago Jauna erreñu guztien gañean, eta bere gloria zeruen gañean.

        5. Zeñ gure Jaun Jainko, goietan bizi dana bezelakorik,

        6. Eta gauza umillai zeruan eta lurrean begiratzen diena?

        7. Jasotzen duena premiatsua lurreko autsetik, eta altxatzen duena eskalea zimaurtzatik,

        8. Ipintzeko bera Prinzipeen artean, bere erriko Prinzipeen artean.

        9. Berak bizierazitzen dio etxean andre aurgabekoari; pozez semeen ama dalako.

 

EUNTA AMAIRUGARREN SALMOA

        Alleluia.

        1. Israel Egiptotik atera zanean; irtetzean Jakoben etxea erri arrotz artatik.

        2. Konsagratu zuen Jaungoikoak bere serbitzora Judako erria: eta bere agintaritza Israelen ipiñi zuen.

        3. Itsasoak ikusi zuen, eta iges zuen. Jordana biurtu zan atzerontz.

        4. Mendiak gora goraka ari ziran pozez, ariak bezela; eta muñoak bildotstxoak bezela.

        5. Zer dezu zuk, o itsaso, ala iges egin dezun orrek; eta zuk, Jordan, atzera biurtu zeran orrek?

        6. O mendiak, zuek pozez gora gora ari ziñaten, ariak bezela; eta zuek muñoak bildotstxoak bezela.

        7. Dardaratu zan lurra, Jauna aurrean idukiaz; aurrean idukiaz Jakoben Jaungoikoa.

        8. Zeñak itzuli zuen aitza, urezko putzu; eta arroka, urezko iturri.

        1. Ez guri, o Jauna, ez guri; baizik zure izenari eman zaiozu gloria.

        2. Zure urrikaltasuna eta zure egiagatik, ez dezaten noizbait erreñuak esan: Beren Jaungoikoa non dago?

        3. Gure Jaungoikoa berriz zeruan dago, berak egin du, nai izan duen guztia.

        4. Erreñuen idoloak ez dirade zillarra eta urrea baizik; gizonen eskuen lana.

        5. Badute aoa, eta ez dute itzik egingo. Badituzte begiak, eta ez dute ikusiko.

        6. Badituzte belarriak, eta ez dute adituko. Badituzte sudurrak, eta ez dute usaiegingo.

        7. Badituzte eskuak, eta ez dute ukituko. Badituzte oñak oñak, eta ez dirade ibilliko, beren eztarriarekin ez dute deadarrik egingo.

        8. Izan bitez beren antzekoak, berak egiten dituztenak, eta berakgan itxedotzen duten guztiak.

        9. Israelko etxeak Jaunagan itxedon zuen, beren laguntzallea da, eta beren gordetzallea.

        10. Aaronen etxeak Jaunagan itxedon zuen, beren laguntzallea da, eta beren gordetzallea.

        11. Jaunaren beldur diradenak, Jaunagan itxedon zuten, beren laguntzallea da, eta beren gordetzallea.

        12. Jauna gurekin oroitu zan; eta bedeikatu ginduen.

        Israelko etxea bedeikatu zuen, Aaronen etxea bedeikatu zuen.

        13. Jaunaren beldur diraden guziak, bedeikatu zituen; txikiak andiakin.

        14. Geitu bitza Jaunak bere bedeikazioak zuen gañean; zuen gañean, eta zuen semeen gañean.

        15. Arako Jaun, zerua eta lurra egin zituenak; bedeikatuak izan zaiteztela zuek.

        16. Zeruaren zerua da Jaunarentzat; lurra berriz gizonen semeai eman zien.

        17. Illak, o Jauna, etzaituzte alabatuko, ezta obira jatxitzen diranetatik batek ere.

        18. Guk, bizi geradenok bai, bedeikatzen degu Jauna; oraindandik, gizaldi guztietan.

 

EUNTA AMALAUGARREN SALMOA

        Alleluia.

        1. Maitatu nuen Jauna; nere orazioaren boza adituko duelako,

        2. Zeren alderatu duen niganontz bere belarria; eta nere egun guztietan otsegingo diot.

        3. Eriotzako penak ingurutu naute; eta arkitu naute infernuko irriskuak.

        Atsekabea eta pena arkitu nuen,

        4. Eta Jaunaren izenari ots egin nion.

        O Jauna, libratu ezazu nere anima.

        5. Urrikaltsua eta justoa da Jauna, eta gure Jainkoa urrikaltzen da,

        6. Jauna da, txikitxoak zaitzen dituena. Umillatu nintzan, eta libratu ninduen.

        7. Itzuli zaite, ene anima, zure atsedenera, Jaunak anbeste mesede egin dizun ezkero.

        8. Zeren berak libratu du nere anima eriotzatik, nere begiak negar malkoetatik, eta nere oñak irristatzetik.

        9. Jaunaren gogokoa izango naiz ni; bizien errian.

 

EUNTA AMABOSGARREN SALMOA

        Alleluia.

        10. Sinistu nuen, argatik itz egin nuen; ni berriz txit umillata izan naiz.

        11. Nik esan nuen nere kordegabetasunean: Gizon guztiak gezurtiak dirade.

        12. Zer ordañ emango diot nik Jaunari, egin dizkidan mesede guztiak gatik?

        13. Osasuneko kaliza artuko det; eta Jaunaren izenari ots egingo diot.

        14. Kunplituko diozkat Jaunari nere eskeñtzak; bere erri guztiaren aurrean.

        15. Baliotsua da Jaunaren aurrean; bere santuen eriotza.

        16. O Jauna, zure serbitzaria naiz, ni zure serbitzaria naiz, eta zure mendeko emakumearen semea.

        Zuk urratu ziñituen nere kateak,

        17. Zuri eskeñiko dizut nik alabantzazko doañ bat; eta Jaunaren izenari ots egingo diot.

        18. Kunplituko diozkat Jaunari nere botoak; bere erri guztiaren aurrean,

        19. Jaunaren etxeko atarietan, zure erdian, o Jerusalen.

 

EUNTA AMASEIGARREN SALMOA

        Alleluia.

        1. Alabatu ezazute Jauna jende guztiak, alabatu ezazute erri guztiak.

        2. Zeren bere urrikaltasuna gure gañean sendotu dan; eta Jaunaren egiak beti dirauen.

 

EUNTA AMAZAZPIGARREN SALMOA

        Alleluia.

        1. Alabatu ezazute Jauna, zeren ona dan, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        2. Esan beza orain Israelek Jauna ona dala, eta bere urrikaltasuna betikoa dala.

        3. Esan beza orain Aaronen etxeak, bere urrikaltasuna betikoa dala.

        4. Esan bezate orain Jaunaren beldur diradenak, bere urrikaltasuna betikoa dala.

        5. Naigabean nengoanean ots egin nion Jaunari, eta aditu ninduen Jaunak biguntasun andiarekin.

        6. Jauna da nere laguntzallea, gizonek egiten didanaren beldur ez naiz izango.

        7. Jauna da nere laguntzallea, eta nik mezpreziatuko ditut nere etsaiak.

        8. Obe da Jaunagan itxedotzea; gizonagan itxedotzea baño.

        9. Obe da Jaunagan itxedopena ipintzea; Prinzipeetan ipintzea baño.

        10. Erreñu guziak ingurutu ninduten, baña ni Jaunaren izenean bengatu nintzaien.

        11. Txit estu ingurutu ninduten, baña ni Jaunaren izenean bengatu nintzaien.

        12. Ingurutu ninduten erleak bezela; eta erazeki ziran nere kontra, sua arantza igarren artean bezela, baña Jaunaren izenean bengatu nintzaien.

        13. Bultzadaka bota nai ninduten, eta erortzeko zorian egon nintzan, baña Jaunak lagundu zidan.

        14. Jauna da nere sendotasuna eta nere alabantza, nere salbazio eginik jarri da Jauna.

        15. Bozkario eta salbaziokoak dirade; justoen bizilekuetan aditzen diraden bozak.

        16. Jaunaren eskuiak gauza miragarriak egin zituen, Jaunaren eskuiak goratu nau, Jaunaren eskuiak gauza andiak egin ditu.

        17. Ez naiz ilko, baizik biziko naiz, eta Jaunaren obrak kontatuko ditut.

        18. Kastigu latza eman dit Jaunak, baña ez nau illerazi.

        19. Idiki zazkidazute justiziako ateak; beretatik sartuta, alabatuko det Jauna.

        20. Au Jaunaren atea da, justoak beratatik sartuko dirade.

        21. Zu alabatuko zaitut, aditu nazulako, eta nere salbatzallea izan zeralako.

        22. Etxe egilleak bota zuten arria. Hura izan da arkantoinaren burutzat ipiñia.

        23. Jaunak egiña izan da au, eta da gauza miragarria gure begietan.

        24. Jaunak egindako eguna da au. Gozatu eta poztu gaitezen beratan.

        25. O Jauna, salba nazazu: eman zaiozu, Jauna, ongi izatea.

        26. Bedeikatua izan dedilla Jaunaren izenean datorrena.

        Bedeikatu zaituztegu zuek Jaunaren etxekoak.

        27. Jauna da Jaungoikoa, eta berak argitu gaitu.

        Zelebratu ezazute Tabernakuloen egun andia, zelebratu ezazute, aldarearen aldamenetaraño allegatzen diran zuaitz ostotsuen erramakin.

        28. Nere Jaungoikoa zera zu, eta alabatuko zaitut. Nere Jaungoikoa zera zu, eta goratuko zaitut.

        Alabatuko zaitut aditu nazulako; eta nere salbatzalle egin ziñalako.

        29. Alabatu ezazute Jauna, zeren ona dan, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

 

EUNTA EMEZORTZIGARREN SALMOA

        Alleluia

        ALEPH. 1. Zorionekoak mantxa gabe daudenak beren bidean, Jaunaren legean dabiltzanak.

        2. Zorionekoak arretaz arteztzen dituztenak bere esanak, biotz guzitik billatzen dutenak.

        3. Obra gaiztoak egiten dituztenak; etziran bere bidetik ibilli.

        4. Zuk agindu zenduen; zure aginteak txit arreta andiarekin zaituak izan zitezela.

        5. Arren bada nere pausoak zuzenduko al dirade; zure lege txit santuak gordetzera!

        6. Orduan ez naiz ni lotsatua izango; arretaz begiratzen diedanean zure aginte guziai.

        7. Biotz zintzoarekin alabatuko zaitut, zure justiziako erabakiak ikasi ditudalako.

        8. Zure erabakiak zaituko ditut; ez nazazu iñoiz utzi.

        BETH. 9. Nola enmendatuko du gaztetxoak bere biziera? Zure itzak zaituaz.

        10. Nere biotz guzitik billatu zaitut: zure aginteetatik alde egiten ez zadazu utzi.

        11. Nere biotzean zure itzak ezkutatu nituen, zure kontra bekaturik ez egitearren.

        12. Bedeikatua zera zu, o Jauna; erakutsi zazkidazu zure aginte txit justoak.

        13. Nere ezpañakin adirazi ditut; zure aotik atera diran erabaki guztiak.

        14. Tesoru guzietan baño poz geiago iduki det; zure aginteen bideai jarraitzean.

        15. Zure aginteak kunplitzen ariko naiz; eta gogoan erabilliko ditut zure legeak.

        16. Zure aginteetan gozatuko naiz; eta zure itzakin ez naiz aztuko.

        GHIMEL. 17. Ongi egin zaiozu zure serbitzariari, eman zadazu bizia, eta zure itzak gordeko ditut.

        18. Kendu zaiezu nere begiai estalkia, eta gogoan erabilliko ditut zure legearen mirariak.

        19. Lur onen gañeko bidean iragoeraz nabillan bat naiz ni, ez itzatzu ezkutatu nigandik zure aginteak.

        20. Nere anima erazekia zegoan zure lege txit justoa maitatzeko gurarietan; denbora guztian.

        21. Errierta egin ziñien urgullutsuai, madarikatuak zure aginteen bideetatik alde egiten dutenak.

        22. Kendu ezazu nigandik lotsaria eta mezprezioa, zeren zure aginduak arretaz gorde ditut.

        23. Prinzipeak ere eserita jarri ziran, nere kontra itz egiteko, baña zure serbitzariak zerabiltzan bere gogoan zure aginte txit justoak.

        24. Zeren zure erabakiak nere gogorazioen gaiak dirade; eta zure lege justoak nere konsejua.

        DALETH. 25. Nere anima lurrari itsasia gelditu zan, eman zadazu bizia, zure itzaren araura.

        26. Adirazi nizkizun zure bideak, eta aditu ninduzun, erakutsi zazkidazu zure erabaki txit justoak.

        27. Erakutsi zadazu santutasun eta justiziako bidea, eta zure mirarietan erabilliko det nere gogoa.

        28. Iguiaz loak artu zuen nere anima, zure itzakin sendotu nazazu.

        29. Aldeerazi zaiozu nigandik gaiztakeriako bideari, eta zure legearen araura biziteaz, mesede egin zadazu.

        30. Egiaren bidea autatu det, zure erabakiakin ez naiz aztu.

        31. Zure legearen esanetara itsatsi naiz, o Jauna; ez nazazu lotsatu.

        32. Pozez korrika joan nintzan zure aginteetako bidetik, zuk nere biotza zabaldu zenduenean.

        HE. 33. Legetzat jarri zadazu, o Jauna, zure esanetako bidea, eta beratatik beti joango naiz.

        34. Aditza eman zadazu, eta ikasiko det zure legea; eta nere biotz guzitik zaituko det.

        35. Zure aginteetako bidetxidorretik zuzendu nazazu, bada ori da nai dedana.

        36. Zure esanetara alderatu ezazu nere biotza, eta ez zikoiztasunera.

        37. Alde erazi zaiezu nere begiai, urgulleria ikusi ez dezaten, egizu zure bideai jarraituaz bizi nadilla.

        38. Egizu, zure serbitzaria bere itzean sendotu dedilla, zure beldur santuaren bitartez.

        39. Alde erazi zaiozu nigandik, beldur izan natzaion lotsariari, zeren zure erabakiak gogokoak dira.

        40. Begira ezazu nola nagoan zure aginteak zaitzeko gurariz, egizu, zure justiziaren araura bizi nadilla.

        BAU. 41. Eta etorri bedi nere gañera zure urrikaltasuna, o Jauna etorri bedi nigana zure salbazioa, zure eskeñiaren araura.

        42. Eta emango diet erantzuera lotsagabekeriak esaten dizkidatenai, zure eskeñietan nere itxedopena ipiñia daukadala.

        43. Eta iñoizere ez ezazu kendu nere aotik egiaren itza, zure eskeñietan ainbeste itxedon dedan ezkero.

        44. Eta zure legea beti gordeko det; betiko, eta gizaldien gizaldiz.

        45. Eta zabal zabal nenbillan, zure aginteak billatu nituelako.

        46. Eta zure esanen gañean erregeen aurrean itz egiten nuen; eta ez nintzan lotsatuta geldituten.

        47. Eta gogoa nerabillan; zure aginte, maitatu nituenetan.

        48. Eta jaso nituen nere eskuak zure aginte, beti maitatu nituenetara; eta zure lege justoak gordetzen ari oi nintzan.

        ZAIN. 49. Oroitu zaite zure serbitzariari egin ziñion eskeñtzarekin; zeñarekin itxedopena eman ziñidan.

        50. Onek poztu ninduen nere umiltasunean, zeren zure itzak bizia eman zidan.

        51. Urgullutsuak txit iseka asko egiten zidaten, alaere nik zure legetik ez nuen alderik egin.

        52. Oroitu nintzan, o Jauna, zure betiko erabakiakin, eta poztu nintzan.

        53. Indargabeturik gelditu nintzan naigabez; zure legeari utziten zioten bekatariakgatik.

        54. Zure aginte txit santuak ziran nere kantatxoen gaia; erbestetua nengoan tokian.

        55. Gauaz oroitu nintzan, o Jauna, zure izenarekin; eta zure legea gorde nuen.

        56. Au irago zan nigan; zure erabaki txit justoak gordetzeko alegiña egiten nuelako.

        HETH. 57. Nik esan nuen: O Jauna, nere herenziaren tokamena da, zure lege santua gordetzea.

        58. Zure laguntasuna eskatu det nere biotz guzitik; errukitu zaite arren nerekin zure itzaren araura.

        59. Begiratu diet nere bideai; eta itzuli nituen nere oñak zure aginteak gordetzera.

        60. Erabakita nago gordetzera zure aginteak; ezergatik ere atzeratu gabe.

        61. Bekatarien sokak ingurutu naute, baña ni ez naiz zure legeaz aztu.

        62. Gauerdian jaikitzen nintzan zu alabatzera; zure erabaki, justiziaz beterikoak gatik.

        63. Ni naiz zure beldur diraden guztien, eta zure aginduak gordetzen dituztenen partale.

        64. Jauna, zure urrikaltasunez betea dago lurra, erakutsi zazkidazu zure aginte txit justoak.

        TETH. 65. Ongi egin diozu, o Jauna, zure serbitzari oni; zure itzaren araura.

        66. Erakutsi zazkidazu ontasuna, dotriña eta jakinduria, zeren zure aginteak sinistu ditut.

        67. Umillatua izan nintzan baño lenago, nik bekatu egin nuen. Argatik gorde det zure itza.

        68. Ona zera zu, zure ontasunagatik bada, erakutsi zazkidazu zure lege txit justoak.

        69. Ugaritu da nere gañean urgullutsuen gaiztakeria, baña nik nere biotz guzitik zaituko ditut zure aginteak.

        70. Gatzatu da eznea bezela beren biotza; baña zure legean nere gogoa erabilli det.

        71. Mesedegarrai izan da neretzat zuk umillatua izatea, onela ikasi ditzadan zure aginte txit justoak.

        72. Obeagoa da neretzat zure aotik atera zan legea; urrezko eta zillarrezko milloiak baño.

        JON. 73. Zure eskuak egin ninduten, eta eman zidaten irudia. Eman zadazu aditzako doaia, eta ikasiko ditut zure aginteak.

        74. Zure beldur diradenak, ikusiko naute, eta poztuko dira, zure itzetan txit itxedopen andia iduki nuelako.

        75. Ezagutu det, o Jauna, zure erabakiak txit justoak diradela, eta zure egiaren araura umillatu nazu.

        76. Betor bada zure urrikaltasuna ni gozatzera; zure serbitzariari eman ziñion itzaren araura.

        77. Betoz nigana zure urrikaltasunak, eta biziko naiz, zeren zure legea da, nik gogoan darabildan gauza.

        78. Lotsatuak izan bitez urgullutsuak, zeren bidegabero gaizki egin zuten nere kontra; baña ni zure aginteak kunplitzen ariko naiz.

        79. Bildu bitez nerekin zure beldur diradenak; eta zure itz santuak ezagutzen dituztenak.

        80. Egin ezazu, nere biotzak iraun dezala garbi zure aginteak kunplitzen dituela; lotsatua izan ez nadin.

        KAPH. 81. Indargabetua gelditu zan nere anima, zugandik datorren osasunaren gurari, eta zure itzetan txit itxedopen andia iduki det.

        82. Indargabetuak gelditu ziran nere begiak zure eskeñiaren betetasunari ain luzaro itxedotzen. Esaten nuela: Noiz gozatuko ete nazu?

        83. Zeren gelditu naiz egiña zagia intziarrean bezela; baña alaere ez naiz aztu, zure aginte txit justoakin.

        84. Zenbat dirade zure serbitzariaren egunak? Noiz egingo dezu justizia, nere persegitzalleen kontra?

        85. Gaiztoak ipuiak kontatu zizkidaten; baña ez zure legearen araukoak.

        86. Zure aginte guztiak egia utsa dira. Bidegabero persegitu naute, lagun zadazu arren.

        87. Gutxigatik ez naute lurrera bota, baña nik ez ditut zure aginteak iñoiz utzi.

        88. Zure urrikaltasunaren araura eman zadazu bizia, eta zure aotik irtendako aginteak kunplituko ditut.

        LAMED. 89. Jauna, zeruan; zure itzak beti dirau.

        90. Gizalditik gizaldira zure egia, lurra egin zenduen eta badirau.

        91. Zure aginduz dirau egunak, zeren gauza guztiak serbitzen zaituzten.

        92. Zure legea nere gogoan erabilli ez banu, orduan ziertoro galduko nintzan nere umiltasunean.

        93. Iñoiz ez ez naiz zure lege txit justoakin aztuko; zeren berakin bizia eman didazun.

        94. Zurea naiz ni, salba nazazu, zeren zure lege txit justoak ikasteko, asko nekatu naiz.

        95. Bekatariak nere azeloan egon ziran ni galtzeko, ni orduan zure esanak aditzen ari nintzan.

        96. Ikusia daukat gauzarik oso eta beteenaren atzena, bakarrik zure legeak ez dauka mugarik, ez neurririk.

        MEM. 97. Zeñ maitagarria dan neretzat, o Jauna, zure legea! Egun guztian da nere gogorazioaren gaia.

        98. Zure agintearekin, o Jaungoikoaren legea, egin nazu nere etsaiak baño zentzu geiagokoa, beti nere begien aurrean daukadalako.

        99. Nere erakusla guztiak baño geiago konprenditu det nik, zeren zure aginteetan daukadan nik beti nere gogorazioa.

        100. Zarrak baño geiago konprenditu det, zure aginteak billatu ditudalako.

        101. Bide gaizto guzitik nere oñai alde erazi nien, zure itzak gordetzeagatik.

        102. Zure esanetatik ez det alderik egin, zuk legetzat jarri dizkidazulako.

        103. Zeñ gozoak diraden nere aosapaiarentzat zure itzak! Nere aoarentzat eztia baño geiago.

        104. Zure aginteen ezagueratik jakinduria andiaren jabe egin nintzan. Argatik gaiztakeriaren bide guztiari aier natzaio.

        NUN. 105. Zure itza nere oñentzat da zuzia; eta nere bidezidorrentzat argia.

        106. Juramentu egin nuen, eta erabaki nuen, zure aginte txit zuzenak gordetzeko.

        107. Txit umillatua izan naiz, o Jauna, biztu nazazu, zure eskeñtzaren araura.

        108. Ar itzatzu, o Jauna, gogo onarekin nere ezpañak eskeñtzen dizkizuten borondatezko doañak, eta zure erabakiak erakutsi zazkidazu.

        109. Nere anima beti nere eskuan daukat, eta zure legeaz ez naiz aztu.

        110. Bekatariak lakioak jarri zazkidaten, baña nik zure aginteetako bidetik ez nuen alderik egin.

        111. Herenziaz egin naiz betiko, zure esan santuen jabe, bada berak nere biotzeko poza dira.

        112. Zeartu det nere biotza, zure aginte santuak beti kunplitzera, ordañaren itxedopenagatik.

        SAMEK. 113. Gorrotatu ditut gaiztoak; eta maitatu det zure legea.

        114. Zu zera nere laguntzallea, eta gordetzallea; eta zure itzean txit itxedopen andia iduki det.

        115. Utikan nigandik gaiztoak; eta ni nere Jaungoikoaren aginteak ikasten ariko naiz.

        116. Artu nazazu zure itzaren araura, eta biziko naiz, eta ez nadilla nere itxedopenarekin lotsatua gelditu.

        117. Lagun zadazu, eta salbatuko naiz, eta zure lege justoak aspertu gabe gogoan erabilliko ditut.

        118. Mezprezioz begiratu ziñien zure aginte justoetatik alde egiten duten guztiai, zeren beren gogorazioa gaiztoa da.

        119. Begiratu nien fede-ausleai bezela lurreko bekatari guztiai. Argatik zure testimonioak maitatu nituen.

        120. Irago ezazu nere aragien aldemen batetik bestera zure beldur santua, zeren zure erabakien beldur izan naiz.

        AIN. 121. Zuzen eta justiziarekin ibilli naiz, ez nazazu utzi, gaizkiak asmatzen diztenen eskuetan.

        122. Eman zaiozu eskua zure serbitzariari obra onetan aritzeko, urgullutsuak gaizkiak asmatu ez dizadaten.

        123. Indargatu ziraden nere begiak, nengoala itxedotzen zugandik salbazioa, eta kunplitu zenezala zure itza.

        124. Egin ezazu zure serbitzariarekin zure urrikaltasunaren araura, eta zure erabaki txit justoak erakutsi zazkidazu.

        125. Zure serbitzaria naiz ni, aditza eman zadazu, ikasi ditzadan zure aginteak.

        126. Denbora da, o Jauna, gogortasuna erakusteko, urgullutsuak lurreratu dute zure legea.

        127. Argatik maitatu nituen zure aginteak, urrea eta bertori arria baño geiago.

        128. Argatik zuzendu nintzan zure aginte guztietara, bide gaizto guzia gorrotatu nuen.

        PHE. 129. Miragarriak dirade zure testimonioak. Argatik txit ongi kunplitu ditu nere animak.

        130. Zure itzen azaldaerak argitutzen du, eta txikitxoai ematen die aditza.

        131. Idiki nuen nere aoa, eta asnasa artu nuen, zure aginteen gura neukalako.

        132. Begiratu zadazu, eta errukitu zaite nerekin, zure izena maitatzen dutenakin egiten dezun bezela.

        133. Zuzendu itzatzu nere pausoak zure itzen araura, eta egizu ez dezala nigan agindu injustiziak, ezta bat bakarrak ere.

        134. Gizonen gezurrezko asmazioetatik libratu nazazu, zure aginduak kunplitu ditzadan.

        135. Egin ezazu distiatu dedilla zure serbitziaren gañean zure arpegiko argia, eta zure erabagi txit justoak erakutsi zazkidazu.

        136. Negarrezko errekak isuri zituzten nere begiak, zure legea etzutelako zaitu.

        TSADE. 137. Justoa zera zu, o Jauna; eta zuzenak zure erabakiak.

        138. Agindu zenduen txit gogorki gordetzeko zure esanak; zeñak diraden justizia eta egia bera.

        139. Nere zeloak penaren indarrez litxigatua jarri nau, nere etsaiak zure itzakin aztu ziradelako.

        140. Zure itza txit erazekia da, eta maitatu du zure serbitzariak.

        141. Gaztetxoa naiz ni, eta mezpreziagarria, baña zure lege justoakin ez naiz aztu.

        142. Zure justizia betiko justizia da, eta zure legea egia bera.

        143. Atsekabe eta estutasunak arrapatu ninduten, zure aginteetan nere gogoa darabilt.

        144. Betiko justiziaz beteak daude zure legeko erabakiak, beren aditza eman zadazu, eta biziko naiz.

        KOPH. 145. Nere biotz guzitik ots egin nuen, aditu nazazu, o Jauna, zure aginte txit justoak billatuko ditut.

        146. Zuri deadarrez ots egin nizun, salba nazazu, zure aginteak gorde ditzadan.

        147. Aurreratu nintzan, eta deadarrez goiz ots egin nuen, zure itzetan itxedopen andia neukalako.

        148. Egunsentia baño lenago nere begiak zugana zuzendu ziran; zure legea gogoan erabilteko.

        149. Aditu ezazu, o Jauna, nere boza zure urrikaltasunaren araura, eta bizia eman zadazu eskeñita didazun bezela.

        150. Nere persegitzalleak gaiztakeriara alderatu dira, eta urrutitu dira zure legetik.

        151. Aldean zaude zu, o Jauna, eta zure bide guziak egia dira.

        152. Asieratik ezagutu nuen, jarri ziñituela zure aginteak; beti iraun dezaten.

        RES. 153. Ikusi ezazu nere umiltasuna, eta libratu nazazu, zeren ez naizan aztu zure legeaz.

        154. Eman ezazu erabakia nere ezbaian, eta libra nazazu, zure itzaren begiruneagatik itzuli zadazu bizia.

        155. Urrutian dago bekatariakgandik salbazioa, zure aginte txit justoak gordetzeko ajolarik iduki ez dutelako.

        156. Asko dirade, o Jauna, zure urrikaltasunak, zure eskeñiaren araura bizia eman zadazu.

        157. Persegitzen nautenak eta atsekabetzen nautenak asko dirade, baña nik ez det iñoiz ere alderik egin zure aginteetatik.

        158. Ikusten nuen nola austen zuten fedea, eta peñaz litxigatzen nintzan, etzituztelako gordetzen zure esanak.

        159. Begira ezazu, o Jauna, nola maitatu ditudan zure aginteak, zure urrikaltasunagatik bizia eman zadazu.

        160. Zure itzen asiera egia da. Betikoak dirade zure justiziaren erabaki guztiak.

        KSIN. 161. Bidegabero persegitu naute Prinzipeak, eta nere biotza zure itzen beldur izan da.

        162. Poztzen naiz zure eskeñietan, ondasun andiak arkitzen dituena bezela.

        163. Gaiztakeria gorrotatu det, eta berari aier izan natzaio, eta maitatu det zure legea.

        164. Egunean zazpi alditan alabatu zindudan, zure justiziaren erabakiakgatik.

        165. Txit pake andian daude zure legearen maitatzalleak, eta berentzat ez dago beaztoporikan.

        166. Nik itxedotzen nuen, Jauna, zugandik datorren osasuna, eta bitartean zure aginteak maitatzen nituen.

        167. Zure aginteak nere animak gorde ditu; eta maitatu ditu gogotikan.

        168. Zure aginteak eta esanak gorde ditut, nenkialako nere obra guztiak zure aurrean daudela.

        TAU. 169. Allegatu bitez, o Jauna, nere erreguak zure aurrera, zure eskeñtzaren araura eman zadazu, o Jauna, aditzako doaia.

        170. Sartu bedi nere eskaria zure aurrera, zure itzaren araura libratu nazazu.

        171. Alabantzazko himnoak kantatzen pozez gañez egin artean ariko dirade nere ezpañak, zure itz txit justoak erakusten dizkidazunean.

        172. Nere mingañak zure itza adiraziko du, zure aginte guziak justizia bera diradelako.

        173. Luzatu ezazu zure eskua ni salbatzeko, zeren zure aginteak autatu ditut.

        174. O Jauna, zugandik datorren osasunaren txit guraz egon naiz, eta nere gogorazioaren betiko gaia zure legea da.

        175. Nere anima biziko da, eta alabatuko zaitu, eta zure erabakiak lagunduko didate.

        176. Uts egin det, ardi galduak bezela. Zure serbitzaria billatu ezazu, zeren zure aginteakin ez naiz aztu.

 

EUNTA EMERETZIGARREN SALMOA

        1. Graduen kantatxoa.

        Nere naigabean Jaunari deadarrez ots egin nion; eta aditu ninduen.

        2. Libratu ezazu, Jauna, nere anima ezpañ gaiztoetatik; eta mingañ engañatzalletik.

        3. Zer emango zatzu, edo zer frutu aterako dezu; mingañ engañatzalletik?

        4. Saieta zorrotz, esku sendoz botatuakin iragoa izatea; eta su iretsitzalle batera izatea aurtikia.

        5. Ai ene urrikigarria! zeren nere erbestea luzatua izan da. Bizi izan naiz Zedarren bizi diranakin.

        6. Denbora luzean egon da nere anima; erri erbestean.

        7. Pakea gorrotatzen zutenakin, paketsua nintzan; baña berak, nik itz egiten nieneko, jaikitzen ziran nere kontra.

 

EUNTA OGEIGARREN SALMOA

        Gradu kantatxoa.

        1. Nere begiak jaso nituen mendietara; nondik etorriko zatan laguntasuna.

        2. Nere laguntasuna dator, zerua eta lurra egin zituen Jaunagandik.

        3. Ez du utziko irristatu dedilla zure oña; eztaere logalea iduki dezala, zu zaitzen dagoenak.

        4. Begira ezazu ez duela logalerik idukiko eztaere lorik egingo; Israel zaitzen duenak.

        5. Jaunak zaitzen zaitu, Jauna da zure laguntzallea, bera dago zure eskuiko eskuan.

        6. Egunaz eguzkiak etzaitu erreko; ez gauaz illargiak gaitzik egingo.

        7. Jaunak, gaitz guzitik gordeko zaitu, Jaunak zaituko du zure anima.

        8. Jaunak zaituko zaitu zure bizitzako pauso guztietan; orain, gero, eta beti.

 

EUNTA OGEITA BATGARREN SALMOA

        1. Gradu kantatxoa.

        Txit poz andia iduki nuen esan zitzadanean, Jaunaren Etxera joango gerala.

        2. Gure oñak, o Jerusalem; zure atarietan atsedengo dute.

        3. Jerusalem, zeña erri bat bezela egiñaz dijoan; zeñaen aldamenak dauden itsatsiak.

        4. Bada ara igo ziran tribuak, Jaunaren tribuak, Israeli emana izan zitzaion agintearen araura; Jaunaren izena alabatzera.

        5. Zeren an ipiñiak izan ziran justiziako esertokiak; esertokiak Dabiden etxean.

        6. Eskatu itzatzute, Jerusalenen pakerako diraden gauzak; eta ugaritasuna maitatzen zaituztenentzat.

        7. Pakea egon bedi zure gazteluan, eta zure jauregietan ugaritasuna.

        8. Nere anaien eta nere lagun urkoen amorioagatik; eskatzen nuen nik pakea zuretzat.

        9. Gure Jaun jainkoaren etxearen begirunez; eskatu nituen zuretzat ondasunak.

 

EUNTA OGEITA BIGARREN SALMOA

        Gradu kantatxoa.

        1. Zugana, zeruetan bizi zeran orregana; jaso nituen nere begiak.

        2. Ona non nola gizaseme mendekoen begiak beren nagusien eskuetan dauden,

        3. Nola neskame mendekoaren begiak dauden bere etxekoandrearen eskuetan; ala gure begiak daude gure Jaun Jaungoikoagan; aliketa guzaz errukitu dedin bitartean.

        4. Errukitu zaite arren guzaz, Jauna, errukitu zaite guzaz: zeren lotsariz txit beteak gauden.

        5. Zeren berakin txit betea dago gure anima, aberatsen irria, eta urgullutsuen farra egiñik.

 

EUNTA OGEITA IRUGARREN SALMOA

        1. Gradu kantatxoa.

        Jauna gurekin egon ez balitza; esan beza orain Israelek:

        2. Jauna gurekin egon ez balitza,

        Gizonak gure kontra jaiki ziradenean,

        3. Aurki bizirik geundela iretsiko ginduen,

        4. Aurki urak ondora eramango ginduen,

        Beren aserrea gure kontra erazeki zanean.

        5. Gure animak erreka irago zuen. Ziertoro ezin irago izango zuen ur aiñ andia.

        6. Bedeikatua Jauna; ez ginduelako beren ortzetan arrapatuak utzi.

        7. Gure animak iges egin zuen, eiztarien lakiotik txoriak bezela, lakioa urratu zan, eta gu libratuak gelditu giñan.

        8. Gure laguntasuna dator; zerua eta lurra egin zituen Jaunaren izenetik.

 

EUNTA OGEITA LAUGARREN SALMOA

        1. Gradu kantatxoa.

        Jaunagan itxedotzen dutenak, daude Siongo mendia bezela, ez da beñere mugitua izango, bizi dana

        2. Jerusalenen.

        Mendiak daude bere inguruan, eta Jauna bere erriaren inguruan oraindandik betiko.

        3. Zeren ez du Jaunak luzaro utziko justoen jatorria bekatarien agintaritzaren mendean; gogait eginda gaiztakeriara irago ez ditezen.

        4. Bedeikatu itzatzu, o Jauna, onak; eta biotzez zuzenak.

        5. Bide okerretara zeartzen diradenak berriz eramango ditu Jaunak gaiztakeriako obrak egiten dituenakin, pakea Israelen gañean.

 

EUNTA OGEITA BOSGARREN SALMOA

        1. Gradu kantatxoa.

        Jaunak Siongo katiboai itzulierazitzen dienean; txit pozik geldituko gera.

        2. Orduan gure aoa bozkarioz beteko da, eta gure mingaña atsegiñaz.

        Orduan erreñuen artean esango da, gauza andiak berakin Jaunak egin dituela.

        3. Gauza andiak Jaunak gurekin egin ditu, pozik geldituko gera.

        4. Jauna, libratu itzatzu gañerako gure anai katibuak; erreka bat Egoean bezela.

        5. Negarrez ereitzen dutenak, pozez igitaituko dute.

        6. Zijoazenean, negarrez ateratzen ziran; beren aziak botatzen zituztela.

        Itzultzen diradenean berriz pozez etorriko dira; beren gabillak dakarzkitela.

 

EUNTA OGEITA SEIGARREN SALMOA

        1. Salomonen gradu kantatxoa.

        Jauna ez baldin bada, etxea egiten duena; alperrik nekatzen dira egiten dutenak.

        Jaunak erria zaitzen ez badu; alperrik dago beillan zaitzen duena.

        2. Alperrik da zuentzat egunsentia baño lenago jaikitzea, jaiki zaitezte atsedetzen dezutenean, penazko ogia jaten dezutenak.

        Jaunak bere maitatuai, loa ematen dienean,

        3. Ona non Jaunagandik datorkiten herenzia; semeak, abereak, eta aberekumeak.

        4. Nola saietak gizon errutsu baten eskuan; ala atsekabetuen semeak.

        5. Zorionekoak beren gañean bere guraria kunplitu duen gizona; ez da lotsatua izango bere etsaiakin atean itz egiten duenean.

 

EUNTA OGEITA ZAZPIGARREN SALMOA

        1. Graduen kantatxoa.

        Zorionekoak Jaunaren beldur diraden guztiak; bere bideetatik dabiltzanak.

        2. Zure eskuetako lanaren irabazia jango dezulako, zorionekoa zera, eta ongi joango zatzu.

        3. Zure emaztea izango da; mazti ugari bat, zure etxearen inguruan bezela.

        Zure semeak oliboen moteak bezela; zure maiaren inguruan.

        4. Ona emen nola bedeikatua izango dan; Jaunaren beldur dan gizona.

        5. Jaunak Siondik bedeikatu zaitzala; eta ikusi ditzatzula Jerusalengo ondasunak zure bizitzako egun guztietan.

        6. Eta ikusi ditzatzula zure semeen semeak; pakea Israelen gañean.

 

EUNTA OGEITA ZORTZIGARREN SALMOA

        1. Graduen kantatxoa.

        Maiz eraso zidaten nere gazte denboratik; esan beza orain Israelek.

        2. Maiz eraso zidaten nere gazte denboratik; baña ezin zuten nerekin.

        3. Nere bizkarraren gañean bekatariak ots andiak eman zizkidaten. Denbora andian luzatu zuten beren gaiztakeria.

        4. Jaun justoak, bekatarien lepoak ebaki zituen.

        5. Izan bitez lotsatuak eta atzera itzuliak, Sioni gorroto dioten guztiak.

        6. Izan bitez tellatuetako belarra bezela; zeñ leortzen dan, ateratua izan baño lenago.

        7. Zeñarekin igitaitzallek etzuen eskua bete; ez bere besartea gabillak biltzen dituenak.

        8. Eta etzuten esan iragotzen ziradenak, Jaunaren bendizioa zuen gañean izan dedilla, Jaunaren izenean bedeikatzen zaituztegu.

 

EUNTA OGEITA BEDERATZIGARREN SALMOA

        1. Graduetako kantatxoa.

        Zakon unetatik, o Jauna; deadarrez zuri ots egin nizun.

        2. O Jauna, aditu ezazu nere boza,

        Egon bitez zur zure belarriak nere erreguen bozera.

        3. Jartzen bazera, o Jauna, nere bekatuen azeloan; nork bizirik iraungo du, o Jauna?

        4. Zeren zugan egotez bezela biguñtasuna arkitzen da, eta zure legeagatik, o Jauna, zugan itxedon det.

        Nere animak bere itzean itxedon du,

        5. Jaunagan jarri du bere itxedopena.

        6. Egunsentitik gaberaño; Israelek Jaunagan itxedon beza.

        7. Zeren Jaunagan urrikaltasuna dago; eta beragan dago erredenzio ugaria.

        8. Eta berak erredimituko du Israel; bere gaiztakeria guztietatik.

 

EUNTA OGEITA AMARGARREN SALMOA

        1. Dabiden graduetako kantatxoa.

        O Jauna, ez da nere biotza urgulluz bete; eta ez dirade ere arrotu nere begiak.

        Ez naiz ere ibilli andizkerietan; ez nerez gañeko gauza goratuetan.

        2. Ez baneuzkan nigatik gogorazio umillak, baizik arrotu banuen nere anima.

        Nola dagoan titia kendutako aurra bere amaren aldean; ala izan dedilla nere animaren ordaña.

        3. Itxedon beza Israelek Jaunagan; oraindandik, gero, eta beti.

 

EUNTA OGEITA AMAIKAGARREN SALMOA

        1. Graduetako kantatxoa.

        Oroitu zaite, o Jauna, Dabidekin; eta bere otsantasun guztiarekin.

        2. Nola juramentu egin zion Jaunari, eta doaña Jakoben Jaungoikoari eskeñi zion, esaten zuela:

        3. Ez naiz sartuko nere etxearen barrenen, ez naiz igoko nere oera atsedetera.

        4. Ez diet utziko nere begiai lorik egiten; ez nere betazalai elkartzen.

        5. Ez diet emango atsedenik nere aliketa arkitu dezadan artean toki bat Jaunarentzat; tabernakulo bat Jakoben Jaungoikoarentzat.

        6. Ona non aditu genduen zegoala bera Efratan, basoko kanpoetan arkitu degu.

        7. Bere tabernakuloan sartuko gera, bere oñak egon ziran tokian, adoratuko degu.

        8. Jaiki zaite, o Jauna, zure atsedenera, zu eta zure santutasuna distiatzen dan kutxa.

        9. Zure apaizak justiziaz jantzi bitez, eta poztu bitez zure santuak.

        10. Zure serbitzari Dabiden amorioagatik; ez ezazu apartatu zure arpegia, zure Kristoagandik.

        11. Juramentuz egin zion Dabidi Jaunak eskeñtza au, eta ez du kunplitu gabe utziko: Zure sabeleko frututik zure tronuaren gañean jarriko det.

        12. Baldin zure semeak nere elkartasuna gordeko balute; eta nik erakusten diozkatedan nere aginte oiek,

        Eta beren semeak ere beti gordetzen badituzte; zure tronuaren gañean eseriko dirade;

        13. Zeren Jaunak Sion autatu du, autatu du bere bizilekutzat.

        14. Au da betiko nere atseden tokia, emen biziko naiz, zeren autatu dedan.

        15. Bere andre alargunari bendizio ugaria emango diot, bere beartsuak ogiz aseko ditut.

        16. Bere apaizak santutasunez jantziko ditut; eta bere santuak pozez gora goraka ariko dirade.

        17. An luzatuko det Dabiden eskubidea, argi bat prestatua daukat nere Kristoarentzat.

        18. Bere etsaiak lotsariz estaliko ditut; beragan berriz nere santutasunaren gloriak argi egingo du.

 

EUNTA OGEITA AMABIGARREN SALMOA

        1. Dabiden gradu kantatxoa.

        Begira ezazute, zeñ gauza ona eta gozagarria dan; anaiak elkartuta bizitea!

        2. Da arako okendu usaitsua bezela; zeñ izanik isuria buruan, dijoan tantoka eroriaz Aaronen bizar beneragarritik beera,

        Eta jatxitzen dana, bere soñekoaren ertzeraño,

        3. Hermongo mendiaren gañera erortzen dan intza bezela; Siongo mendiaren gañera erortzen dana bezela.

        Bada an isuritzen ditu Jaunak bere bendizioak; eta betiko bizitza.

 

EUNTA OGEITA AMAIRUGARREN SALMOA

        1. Graduetako kantatxoa.

        Begira, bedeikatu ezazute orain Jauna; Jaunaren serbitzari guztiak.

        Jaunaren etxean zaudetenak; gure Jaungoikoaren etxeko atarietan;

        2. Jaso itzatzute gauetan zuen eskuak santuariorontz; eta bedeikatu ezazute Jauna.

        3. Siondik bedeikatu zaitzala; zerua eta lurra egin zituen Jaunak.

 

EUNTA OGEITA AMALAUGARREN SALMOA

        1. Alleluia.

        Alabatu ezazute Jaunaren izena, alabatu ezazute, serbitzariak, Jauna.

        2. Zaudetenak Jaunaren etxean, gure Jaungoikoaren etxeko atarietan.

        3. Alabatu ezazute Jauna, zeren Jauna ona dan. Kantatu zaiozkazute salmoak bere izenari, zeren leuna dan.

        4. Zeren Jaunak beretzat autatu zuen Jakob; Israel bere ondadetzat.

        5. Zeren nik ezagutu det Jauna andia dala, eta gure Jaungoikoa dala jainko guztien gañetik.

        6. Jaunak egin zituen, nai izan zituen gauza guztiak; zeruan, lurrean, itsasoan, eta txit zakon une guzietan.

        7. Berak odeiai etorri erazitzen die lurraren ertzetik; eta tximistak euri biurtzen ditu.

        Bera da atera erazitzen diena aizeai beren gordelekuetatik.

        8. Zauritu zituena Egiptoko lenbizisortuak; gizasemeetatik abereetaraño.

        9. Eta egin zituena señaleak eta mirariak zure erdian, o Egipto, Faraonen kontra; eta onen serbitzari guztien kontra.

        10. Erreñu asko desegin zituena; eta errege sendoak il zituena,

        11. Sehon Amorreoen erregea, eta Og Basango erregea; eta desegin zituen Kanaango erreñu guziak.

        12. Eta beren lurra eman zion herenziatzat; herenziatzat Israel bere erriari.

        13. O Jauna, zure izena betikoa da, o Jauna, zure oroipena gizaldiz gizaldi izango da.

        14. Zeren Jaunak bere erriaren alde juzgatuko du, eta bere serbitzarien erreguakin garaitzen utziko da.

        15. Erreñuen idoloak ez dirade, urre eta zillar; gizonen eskuz egindako irudiak baizik.

        16. Aoa badute, baña ez dute itzik egingo. Begiak, baña ez dute ikusiko.

        17. Belarriak dauzkate, eta ez dute adituko, zeren beren aoan, bizitzako espiriturik ez dagoan.

        18. Beren antzekoak izan bitez egiten dituztenak, eta berakgan itxedotzen duten guztiak.

        19. Israelko etxea, bedeikatu ezazu Jauna. Aaronen etxea, bedeikatu ezazu Jauna.

        20. Lebiren etxea, bedeikatu ezazu Jauna; Jaunaren beldur zeratenak, bedeikatu ezazute Jauna.

        21. Siondik bedeikatua izan bedi; Jerusalenen bizi dan Jauna.

 

EUNTA OGEITA AMABOSGARREN SALMOA

        1. Alleluia.

        Alabatu ezazute Jauna, zeren ona dan, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        2. Alabatu ezazute jainkoen Jainkoa, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        3. Alabatu ezazute jaunen Jauna, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        4. Mirari andiak bakarrik egiten dituena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        5. Bere jakinduriarekin zeruak egin zituena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        6. Lurra uren gañean sendo jarri zuena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        7. Argigille andi bi egin zituena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        8. Eguzkia egunaren agintari izateko, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan;

        9. Illargia eta izarrak gauaren agintari izateko, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        10. Egipto bere lenbizisortu guztiakin zauritu zuena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        11. Beren erditik Israel atera zuena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        12. Esku sendo eta beso goratuarekin, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        13. Bi zatitan itsaso Gorria berezitu zuena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan;

        14. Eta bere erditik Israel atera zuena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        15. Eta astindu zituena Faraon eta bere ejerzitua itsaso gorrian, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        16. Bere erria basomortutik zuzendu zuena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        17. Errege andiak zauritu zituena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        18. Eta errege sendoak il zituena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        19. Sehon Amorreoen erregea, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        20. Eta Og Basango erregea, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        21. Eta beren lurra herenziatzat eman ziena, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        22. Herenziatzat Israel bere serbitzariari, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        23. Zeren gure umiltasunean gurekin oroitu zan, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        24. Eta atera ginduena gure etsaien mendetik, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        25. Bizia duen guztiari janaria ematen diona, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan:

        26. Alabatu ezazute zeruko Jaungoikoa, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

        27. Alabatu ezazute Jaunen Jauna, zeren bere urrikaltasuna betikoa dan.

 

EUNTA OGEITA AMASEIGARREN SALMOA

        Dabiden salmoa, Jeremiasentzat.

        1. Babiloniako ibaien aldean, an eseri giñan, eta negar egin genduen; oroitzen giñanean zurekin, o Sion.

        2. Bere erdian saratzetatik esekita, jarri genduen gure organuak.

        3. Katibu eraman gindutenak, berak eskatzen ziguten; kantatu genezazkiela gure kantatxoak.

        Indarrez eraman ginduenak, esan ziguten: Kantatu zaguzute Siongo kantatxoetako himno bat.

        4. Nola kantatuko degu Jaunaren kantatxoa, erri arrotzean?

        5. Baldin ni, o Jerusalen, zurekin aztuko banintza; aztuta gelditu dedilla nere eskuia.

        6. Nere mingaña aosapaiari itsatsia gelditu dedilla, zure .. oroituko ez banintza,

        Izango ez balitza Jerusalen; nere poz guztiaren gai ta asiera.

        7. Oroitu zaite, o Jauna, Edomgo semeakin; zeñak Jerusalenen galmeneko egunean,

        Esaten zuten: Arrasatu, arrasatu ezazute zimenduetaraño.

        8. Babiloniako alaba zorigaistokoa! Doatsua izan dedilla zuri ematen dizuna, guri padezituerazi ziguzunaren ordaña.

        9. Doatsua izan dedilla; zure aurtxo txikiai eltzen diena, eta puskatzen dituena aitz baten kontra.

 

EUNTA OGEITA AMAZAZPIGARREN SALMOA

        1. Dabid berarena.

        Nere biotz guzitik, o Jauna, alabatuko zaitut, nere aoko eskariak aditu ziñituelako.

        Aingeruen aurrean himnoak kantatuko dizkizut,

        2. Zure tenplo santuan adoratuko zaitut, eta zure izenari alabantzak emango diozkat;

        Zure urrikaltasun eta egiagatik, zeren gauza guztiez gañetik, goratu dezu zure izen santua.

        3. Ots egiten dizudan edozeñere egunean, aditu nazazu, zuk geituko dezu nere animako sendotasuna.

        4. Alabatu zaitzatela, Jauna, lurreko errege guztiak, zeren zure aoko itz guztiak aditu zituzten.

        5. Eta Jaunaren bideetan kantatu bezate, Jaunaren gloria andia dala,

        6. Goratua dala Jauna, eta beeko gauzai begiratzen diela, eta urrutitikan ezagutzen dituela, goietako gauzak.

        7. Naigabearen erdian aurkitzen banaiz ere, zuk sendotuko nazu, zeren nere etsaien sumintasunaren kontra luzatu zenduen zure eskua, eta zure eskuiak salbatu ninduen.

        8. Jaunak emango du nigatik ordaña. O Jauna, zure urrikaltasuna betikoa da, zure eskuakin egindako obrak, ez itzatzu mezpreziatu.

 

EUNTA OGEITA EMEZORTZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa.

        O Jauna, probatu ninduzun; eta ezagutu ninduzun.

        2. Zuk dakizu egiten dedan guztia; naiz geldi nagoenean, naiz nabillanean.

        3. Urrutitikan aditu dituzu nere gogorazioak, nere bidetxidorra eta nere neurri soka esamiñatu dituzu.

        4. Eta nere bide guztiak lendanaz ikusi dituzu, nik itzik batere egin gabe ere.

        5. Ona non, o Jauna, zuk ezagutu ziñituen gauza guztiak; atzenekoak eta anziñakoak, zuk egin ninduzun; eta jarri zenduen zure eskua nere gañean.

        6. Miragarria agertu da zure jakinduria nigan, sendotu da, eta berarekin ezingo det nik.

        7. Nora joango naiz ni zure espirituagandik; eta zure aurretik, nora iges egingo det?

        8. Zerura igotzen banaiz, zu an zaude, infernura jatxitzen banaiz, an arkitzen zaitut.

        9. Egunsentian egoak ipiñiko banitu, eta joango banintza itsasoaren atzeneko mugetara,

        10. An ere zure eskuak zuzenduko nau; eta lagunduko dit zure eskuiak.

        11. Eta esan nuen: Aurki illuntasunak estaliko naute, baña gaua argi biurtuko da, ni agertzeko nere gozotasunen erdian.

        12. Zeren illluntasunak ez dira zuretzat izango, eta gaua izango da eguna bezin argia, illuna eta argia zuretzat berdiñak dira.

        13. Zu zera nere gurarien jabea, nere amaren sabeletik zure kontura artu ninduzun.

        14. Alabatuko zaitut, txit miragarriro izan zeralako goratua, arrigarriak dirade zure obrak, eta nere animak txit ongi ezagutzen ditu.

        15. Nere ezur, ezkutuan egiñak ziradenetatik bat ere ez zatzu izan zuri ezkutatua, ez nere izate, lurraren erraietan formatua.

        16. Oraindikan ni moldakaitza nengoan, eta alaere zure begiak ikusten ninduten. Guztiak zure liburuan eskribatuak daude, egunak joan eta etorriko dira, eta batere ez da izango eskribatu gabe utzia.

        17. Baña neregango, o Jaungoikoa, txit onratuak izan dirade zure adiskideak, beren agintaritza txit andia izatera allegatu da.

        18. Kontatuko ditut, eta ondarra baño geiagoan ugarituko dira. Jaiki nintzan, eta oraindikan zurekin nago.

        19. Iltzen badituzu, o Jaungoikoa, bekatariak, gizon odolgiroak, alde ezazute nigandik.

        20. Esaten dezutelako zuen gogorazioan, alperrik artuko dituzte zure erriak.

        21. Ez al nituen nik, o Jauna, gorrotatzen, zu gorrotatzen zindutenak? Eta ez al nuen nere barrenen gogait egiten, zure etsaiak gatik?

        22. Gorroto osoarekin aier nintzaien, eta nere etsaiai bezela, begiratu nien.

        23. Probatu nazazu, o Jaungoikoa, eta iduki ezazu nere biotzaren berri, galde zadazu, eta ezagutu itzatzu nere bide txidorrak.

        24. Eta begira ezazu, ote dagoan nigan gaiztakeriako biderik, eta betiko bidetik zuzendu nazazu.

 

EUNTA OGEITA EMERETZIGARREN SALMOA

        1. Atzenerako, Dabiden salmoa.

        2. Libratu nazazu, o Jauna, gizon gaiztoagandik; libratu nazazu gizon biurriagandik.

        3. Biotzean gaiztakeriak gogoratzen zituztenak; egun guztian gudak prestatzen zituzten.

        4. Zorroztu zituzten beren miñgañ, suga biborenak bezelakoak, suga lotarien berenoa da, beren azpian daukatena.

        5. Gorde nazazu, o Jauna, bekatariaren eskutik, eta gizon gaiztoetatik libra nazazu,

        Zeñak lurrera bota nai nauten.

        6. Urgullutsuak lakioa ezkutuan jarri zidaten.

        Beren sareak zabaldu zituzten, ustekabean ni arrapatzeko, bidearen aldean beaztopoak jarri zizkidaten.

        7. Esan nion Jaunari: Nere Jaungoikoa zu zera, aditu ezazu, o Jauna, nere erreguaren boza.

        8. Jauna, Jauna, nere salbaziorako sendotasuna, nere buruaren gañean itzala egin zenduen, gerrako egunean.

        9. Ez nazazu, o Jauna, jarri bekatariaren eskuetan nere gurariaren kontra, nere kontra asmazioetan dabiltza, ez nazazu utzi, garaitza..kin atera ez ditezen.

        10. Inguruan jartzen dizkidaten naste guztiak, beren ezpañetako lanak; beren gañera eroriko dira.

        11. Beren gañera txingarrak eroriko dira; sutara botako dituzu, galduko dira ondamenez beteak.

        12. Gizon berritsuari etzaio lurrean ongi joango. Gizon gaiztoa arrapatuko dute gaitzak bere galmenerako.

        13. Nik dakit ziertoro Jaunak bere kontura artuko dituela nork lagundu ez daukatenen gauzak; eta beartsuen bengantza.

        14. Eta ala justoak alabatuko dute beti zure izen santua, eta gizon onak egongo dira zure arpegiari begira.

 

EUNTA BERROGEIGARREN SALMOA

        1. Dabiden salmoa.

        O Jauna, deadarrez zuri ots egin dizut, aditu nazazu, entzun ezazu nere boza, zuri ots egiten dizudanean.

        2. Igo beza nere orazioak zure aurrera inzensoak bezela, nere eskuen jasoera izan bedi, arratsaldeko eskeñtza bezela.

        3. Jarri zaiozu, o Jauna, nere aoari gordetzalle bat, eta nere ezpañai, inguru guztian itxita idukitzeko ate bat.

        4. Ez ezazu zeartu nere biotza itz gaiztoetara, bekatuetan aitzakiak billatzeko,

        Gizon gaiztoak egiten duten bezela. Ez det nai beren bozkarioen partale izan.

        5. Justoak urrikaltasunarekin zuzenduko nau, eta errierta egingo dit, baña bekatariak ez du iñoiz nere burua olioz igortziko.

        Zeren nere orazioa ere, beren gogoko diran gauzen kontra izango da.

        6. Galdu ziran beren agintariak; aitzen kontra zatituta.

        Adituko dute, nola nere itzak eragilleak izan ziran.

        7. Nola erpill andia kanpoan zeatzen dan.

        Ala gure ezurrak elkargandik berezituak izan dira, egon giñan ilteko zorian.

        8. Baña zuganontz, o Jauna, o Jauna (sic), nere begiak zuzendu dira, zugan itxedon det, ez zadazu bizia kendu.

        9. Jarri didaten lakiotik gorde nazazu, eta gaizki egiten bizi diradenen beaztopoetatik.

        10. Bekatariak beren sareetan eroriko dira, ni aurrera igarota, beldur gabe gelditzen naizan bitartean.

 

EUNTA BERROGEITA BATGARREN SALMOA

        1. Dabiden aditza Koban zegoanean, Orazioa.

        2. Nere bozarekin deadarrez ots egin nion Jaunari, nere bozarekin erregutu nion.

        3. Bere aurrean nere orazioa isurtzen det, eta adirazitzen diot nere atsekabea.

        4. Nere espiritua indargabetuaz dijoan artean, eta zuk nere bide txidorrak ezagutu ziñituen.

        Ni nenbillan bide onetan, lakioa ezkutatu zidaten.

        5. Nere gogorazioetan eskuieruntz begiratzen nuen, eta ez zegoan ezagutzen ninduenik.

        Ez zitzadan gelditu iges egiteko tokirik; eta ez dago nere bizitzaren alde jarriko danik.

        6. Zuri, Jauna, ots egin nizun, esan nuen: Zu zera nere itxedopena, nere ondadea bizien errian.

        7. Aditu ezazu nere eskaria, zeren txit umillatua izan naizan.

        Libratu nazazu persegitzen nautenetatik; zeren ni baño sendoagoak egin dira.

        8. Atera ezazu karzela onetatik nere anima, zure izena bedeikatu dezan, justoak nere zai daude, ordaña eman dizadazun artean.

 

EUNTA BERROGEITA BIGARREN SALMOA

        Dabiden salmoa.

        1. Absalon bere semeak persegitzen zionean.

        Aditu ezazu, o Jauna, nere orazioa; entzun ezazu zure belarriakin nere erregua zure eskeñtzen egiaren araura, aditu nazazu zure urrikaltasunagatik.

        2. Eta etzaite zure serbitzariarekin kontuetan sartu, zeren bizi danik bate ere ez da zure aurrean justotzat agertuko.

        3. Zeren etsaiak nere anima persegitu du, beeratu du nere anima lurreraño.

        Deserritu nau toki illunetara, orain gizaldi bat danean ill ziradenak bezela.

        4. Eta nere espiritua nere gañean atsekabetu da, nastu da nigan nere biotza.

        5. Baña oroitu nintzan anziñako egunakin, nere gogoa zure obra guztietan neranbillan. Zure eskuak egindako gauzeetan iduki oi nuen nere gogorazioa.

        6. Zuganontz nere eskuak jaso nituen. Urik ez daukan lurra bezela, ala dago nere anima zure gurariz.

        7. Agudo aditu nazazu, o Jauna, nere espiritua indargabetu da.

        Ez ezazu apartatu zure arpegia nigandik, izan ez nadin oraindandik illen artean kontatua.

        8. Adituerazi zadazu goizetik zure urrikaltasuna, zeren zugan itxedon dedan.

        Erakutsi zadazu zeñ bidetik ibilliko naizan, nere biotza zuganontz jaso dedan ezkero.

        9. Nere etsaietatik, o Jauna, libratu nazazu, zeren zugan billatu det nere igestokia.

        10. Erakutsi zadazu zure borondatea egiten, zeren zu nere Jaungoikoa zera.

        Zure espiritu onak zuzenduko nau; zuzentasuneko lurrera.

        11. Zure izenaren amorioagatik, o Jauna, bizia emango didazu; zure eskeñtzen zuzentasunaren araura.

        Aterako dezu estutasunetik, nere anima,

        12. Eta zure urrikaltasunagatik desegingo dituzu nere etsaiak;

        Eta nere anima atsekabetzen duten guztiak galduko dituzu, zure serbitzaria naizan ezkero.

 

EUNTA BERROGEITA IRUGARREN SALMOA

        Dabiden salmoa.

        1. Goliaten kontra.

        Bedeikatua nere Jaun Jainko, trebatzen dituena nere eskuak gudarako; eta nere beatzak gerrarako.

        2. Bera da nere urrikaltasuna eta nere igestokia, nere laguntzallea eta nere libratzallea.

        Nere bitartekoa, eta beragan itxedon det, bera da nere erria nere mendean ipintzen duena.

        3. Jauna, zeñ da gizona, bada berari agertu zatzaio? Edo gizonaren semea, bera anbestean idukitzeko?

        4. Gizona bekatuagatik utsera biurtu da, bere egunak iragotzen dira itzala bezela.

        5. Guganontztu itzatzu zeruak, eta jatxi zaite, ukitu zaiezu mendiai, eta kea botako dute.

        6. Distiaerazi zaiezu zure oñazkarrai, eta desegingo dituzu. Aurtiki itzatzu zure saietak, eta geldituko dirade nastuak.

        7. Luzatu ezazu zure eskua toki goratutik, atera nazazu, eta libratu nazazu ur askoetatik, seme arrotzen eskutik,

        8. Zeñaen aoak arrokeriako itzak esaten dituzten, eta zeñaen eskuak gaiztakeriaz beteak dauden.

        9. O nere Jaungoikoa, kanta berri bat kantatuko dizut amar sokako salterio batekin, alabantzako himnoak kantatuko dizkizut.

        10. Zuk, ematen diezunak zoriontasuna erregeai, libratu zenduenak Dabid zure serbitzaria, ezpata odolgirotik,

        11. Salbatu nazazu,

        Eta atera nazazu seme arrotzen eskutik, zeñaen aoak esan zituen arrokeriako itzak; eta zeñaen eskuak gaiztakeriaz beteak dauden.

        12. Zeñaen semeak diran; landare berriak beren gazte denboran bezela.

        Beren alabak apainduak, edertuak inguru guzietatik; tenplo bateko idoloak bezela.

        13. Beren janarigelak daude beteak, frutu mota guztiez; gañez egiten dutela.

        Beren ardiak umegilleak; talde andietan ateratzen dira bazkatzera.

        14. Beren beiak gizenak,

        Ez dago zulorik, ez iragotzeko tokirik beren esietan, ez negarrezko deadarrik beren karrikaetan.

        15. Doatsua deitu diote, gauza oiek dauzkan erriari, doatsua, Jauna bere Jaungoikotzat daukan erria.

 

EUNTA BERROGEITA LAUGARREN SALMOA

        1. Dabid beraren alabantza.

        Goratuko zaitut, o Jaungoiko nere erregea, eta bedeikatuko det zure izena oraindandik, eta gizaldien gizaldietan.

        2. Egun guztietan bedeikatuko zaitut, eta alabatuko det zure izena, orain emen lurrean, eta gero beti.

        3. Jauna andia da, eta txit alabagarria, eta bere anditasunak ez dauka mugarik.

        4. Gizaldi guztiak zure obrak alabatuko dituzte; eta adiraziko dute zure eskubidea.

        5. Zure gloria santuko anditasunaren gañean itz egingo dute, eta kontatuko dituzte zure mirariak.

        6. Eta esango dute, zeñ beldurgarria dan zure eskubidea, eta zure anditasuna kontatuko dute.

        7. Zure biguntasunaren ugaritasunaren gañean aspertu gabe, eta ao betean itz egingo dute, eta zure zuzentasunaren pozez gora goraka ariko dira.

        8. Biguña da Jauna, eta urrikaltsua; iragopen andikoa, eta txit barkatzallea.

        9. Leuna da Jauna guzientzat, eta bere urrikaltasunak bere obra guztiez gañetikoak.

        10. Alabatu zaitzatela, o Jauna, zure obra guztiak; eta zure santuak bedeikatu zaitzatela.

        11. Esango dute zeñ andia dan zure erreñuko gloria; eta zure eskubidearen gañean itz egingo dute,

        12. Adirazteko gizonen semeai zure eskubidea; eta zure erreñuko anditasun gloriaz betea.

        13. Zure erreñua gizaldi guztietako erreñua da, eta zure agintaritzak irautzen du mendez mende.

        Leiala da Jauna bere itz guzietan, eta santua bere obra guztietan.

        14. Jasotzen ditu Jaunak erortzen diraden guziak; eta zuzentzen ditu errenkuraren bat daukaten guztiak.

        15. Guztien begiak zugan itxedotzen dute, o Jauna; eta zuk ematen diezu beren janaria denbora egokian.

        16. Zuk idikitzen dezu zure eskua; eta abere guztia bendizioz betetzen dezu.

        17. Justoa da Jauna bere bide guztietan; eta santua bere obra guztietan.

        18. Jauna dago, ots egiten dioten guztien aldean, egiaz ots egiten diotenenean.

        19. Bere beldur diradenen borondatea egingo du; eta adituko du beren erregua, eta salbatuko ditu.

        20. Jaunak zaitzen ditu bera maitatzen duten guztiak, eta bekatari guztiak desegingo ditu.

        21. Nere aoak Jaunaren alabantzaren gañean itz egingo du, eta aragi guziak bere izen santua bedeikatu beza gizaldiz, eta gizaldiaren gizaldiz.

 

EUNTA BERROGEITA BOSGARREN SALMOA

        1. Alleluia Aggkoena eta Zakariasena.

        Alabatu ezazu Jauna, o nere anima, alabatuko det Jauna bizi naizan artean, izatea daukadan artean kantatuko diozkat salmoak nere Jaungoikoari.

        Ez ezazute itxedon lurreko andizkietan,

        3. Gizonen semeetan; zeñak ez daukaten osasuna beren eskuetan.

        4. Aterako da gorputzetik beren espiritua, eta berak auts biurtuko dira. Egun artan utsean geldituko dirade, beren gogorazio guztiak.

        5. Doatsua hura, zeñak daukan laguntzalletzat Jakoben Jaungoikoa bere itxedopena jarrita duakana bere Jaun Jaungoiko,

        6. Zeruaren eta lurraren, itsasoaren, eta beretan dauden gauza guztien Egilleagan.

        7. Zeñak beti gordetzen duen bere eskeñtzen egia, egiten dien justizia injuriaren bat sufritzen dutenai, ematen die jaten gose diradenai.

        Jaunak azkatzen ditu lotuta dagozanak.

        8. Jaunak arkitzen ditu itxuak.

        Jaunak altxatzen ditu eroriak, Jaunak maitatzen ditu justoak.

        9. Jaunak zaitzen ditu arrotzak, laguntzen die umezurtzari eta andre alargunari, eta desegingo ditu bekatarien asmazioak.

        10. Jaunak aginduko du gizaldietan; zure Jaungoikoak, o Sion, mendez mende.

 

EUNTA BERROGEITA SEIGARREN SALMOA

        1. Alleluia.

        Alabatu ezazute Jauna, zeren gauza justoa da berari himnoak kantatzea. Kantatua izan bizaio gure Jaungoikoari, bere gogoko, eta bere diña dan kanta bat.

        2. Jaunak Jerusalen egiten duenean; bilduko ditu Israelko seme, barreiatuak dabiltzanak.

        3. Bera da sendatzen dituena biotzez damutuak daudenak; eta lotutzen dituena beren zauriak,

        4. Izarren talde andia kontatzen duena; eta guztiai beren izenez deitzen diena.

        5. Andia da gure Jauna, eta andia bere sendotasuna, eta muga gabekoa bere jakinduria.

        6. Jauna da otsanen laguntzallea; eta bekatariak lurreraño beeratzen dituena.

        7. Aurreratu zaitezte Jaunari alabantzak kantatzera, jo zaiozkazute salmoak gure Jaungoikoari zitararekin.

        8. Bera da zerua odeiz estaltzen duena, eta onela prestatzen duena euria lurrarentzat.

        Mendietan erne erazitzen diona elbitzari; eta belarrari gizonen serbitzorako diraden abereentzat.

        9. Zaldiai beren janaria ematen diena; baita ere, berari deadarrez eskatzen dien belekumetxoai.

        10. Ez da poztuko zaldiaren indarrean; eztaere gozatuko gizonaren oiñ sendoetan.

        11. Jauna gozatzen da bere beldur diradenetan; eta itxedotzen dutenetan bere urrikaltasunean.

 

EUNTA BERROGEITA ZAZPIGARREN SALMOA

        Alleluia.

        12. Jerusalen, alabatu ezazu Jauna. Sion, alabatu ezazu zure Jaungoikoa.

        13. Zeren berak sendotu ditu zure ateen morrolloak, bedeikatu ditu zure seme, zure barrenen bizi diradenak.

        14. Bera da, zure lurrean pakea ipiñi duena; eta iriñ lorez asetzen zaituena.

        15. Bera da bere itza lurrera bialtzen duena; bere itzak agudo korrika egiten du.

        16. Berak ematen digu elurra, abere illeen malotak bezela, eta zabaltzen du inziarra, autsa bezela.

        17. Bialtzen du bere kazkabarra mokadutxoetan bezela, bere otzaren aurrean nor da zutik egongo ditekeana?

        18. Bialduko du bere itza eta urtuko ditu, aize bero bat aterako du; eta izango dira ur jarioak.

        19. Bera da Jakobi bere itza adirazten diona, bere aginteak, eta erabakiak Israeli.

        20. Ez du onelakorik egin beste erreñuakin, eta ez diozkate ere berai agertu bere erabakiak. Alleluia.

 

EUNTA BERROGEITA ZORTZIGARREN SALMOA

        1. Alleluia.

        Alabatu ezazute Jauna zuek zeruan zaudetenak, alabatu ezazute goietan zaudetenak.

        2. Alabatu ezazute bere aingeru guztiak, alabatu ezazute bere ejerzitu guztiak.

        3. Alabatu ezazute, eguzkia eta illargia, alabatu ezazute zuek guztiok, izar argitsuak.

        4. Alabatu ezazute zeruen zeruak; eta zeruen gañean dauden ur guztiak,

        5. Alabatu bezate Jaunaren izena.

        Zeren berak esan zuen, eta gauzak egiñak izan ziran. Berak agindu zuen, eta artu zuten izatea.

        6. Jarri zituen iraun zezaten beti eta gizaldien gizaldietan, eman zien, beti gordeko zuten aginte bat.

        7. Alabatu ezazute Jauna zuek lurrekoak zeratenak, zuek arrai izugarriak, eta itxasoetako sonda guztiak.

        8. Sua, kazkabarra, elurra, orma, aize andiak, zuek bere aginteak kunplitzen dituzutenak.

        9. Mendiak, eta muño guztiak, zuaitz frutu emalleak, eta zedro guztiak.

        10. Pistiak eta abere guztiak, patari arrastakariak eta egazti egodunak.

        11. Lurreko erregeak eta erri guztiak, prinzipeak eta lurreko juez guztiak.

        12. Mutil gazteak, eta neskaitz donzellak, gizon edade andikoak, eta aur semeak, izatea daukaten guztiak, kantatu bizazkiote alabantzak Jaunaren izenari,

        13. Zeren bakarrik Jaunaren izena da goratua izateko diña.

        14. Bere gloriak argi egiten du zeruen eta lurraren gañean, eta bera da bere erriaren eskubidea goratu duena.

        Himnoak kantatu bizazkiote bere santu guztiak, Israelko semeak, erri berariaz bereak. Alleluia.

 

EUNTA BERROGEITA BEDERATZIGARREN SALMOA

        1. Alleluia.

        Kantatu zaiozute Jaunari kanta berri bat, bere alabantzak aditu bitez santuen batzarrean.

        2. Poztu bedi Israel, izatea eman zion Jaunagan, eta Siongo semeak gozatu bitez beren erregeagan.

        3. Alabatu bezate bere izena soñu gozatsuakin, eta kantatu bizaiote panderoaren eta salterioaren otsean.

        4. Zeren Jaunak errukiz begiratu dio bere erriari, eta goratuko ditu umillak eta salbatuko ditu.

        5. Poztuko dira santuak glorian, beren bizilekuetan gozatuko dira.

        6. Jaungoikoaren alabantzak egongo dira beren aoetan, eta ao biko ezpatak beren eskuetan,

        7. Jaungoikoaren bengantza egiteko errietan, eta erri gaiztoak kastigatzeko.

        8. Beren erregeak zepoakin lotutzeko, eta beren andizkiak burnizko kateakin eskuak lotuta ipintzeko.

        9. Egiztatzeko berakgan, emana dagoan erabakia: au da gloria bat, bere santu guztientzat gordeta dagoena. Alleluia.

 

EUNTA BERROGEITA AMARGARREN SALMOA

        1. Alleluia.

        Alabatu ezazute Jauna bere santuarioan, alabatu ezazute, eseria dagoela bere eskubideko tronuan.

        2. Alabatu ezazute bere mirariakgatik, alabatu ezazute bere aditasun goratuagatik.

        3. Alabatu ezazute tronpeta soñuarekin, alabatu ezazute salterio eta zitararekin.

        4. Alabatu ezazute panderoakin eta soñu gozatsuakin, alabatu ezazute sokazko eta aizezko boliñakin.

        5. Alabatu ezazute ots ederreko zinbaloakin, alabatu ezazute pozezko zinbaloakin,

        6. Espiritu guztiak alabatu beza Jauna. Alleluia.

 

aurrekoa hurrengoa