www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

BARUK PROFETAREN LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Eta oiek dirade Baruk, Neriasen semearen, Maasiasen semearen, Sedeziasen semearen, Sedeiren semearen, Helziasen semearen semeak eskribitu zuen liburuko itzak, Babilonian,

        2. Bosgarren urtean, illaren zazpigarrenean, Kaldeatarrak Jerusalen arrapatu, eta erre zutenetik.

        3. Eta irakurri zituen Barukek liburu onetako itzak Jekonias, Joakin Judako erregearen semearen aurrean, eta berak aditzera etorri oi zan erri guztiaren aurrean.

        4. Eta erregearen jatorriko andizki guztien aurrean, eta zarren aurrean, eta erriaren aurrean txikienetik andieneraño Babilonian bizi diradenetik, Sodi ibaiaren aldean;

        5. Zeñak negar egiten zuten aditurik Baruki, eta barauak egiten zituzten, eta orazio egiten zuten Jaunaren aurrean.

        6. Eta bildu zuten dirua, bakoitzak ematen zuela al zuena.

        7. Eta bialdu zuten Jerusalenera, Joakin Helziasen semearen, Salom apaizaren semearen semeagana, eta apaizakgana, eta berarekin Jerusalenen zegoen erri guztiagana.

        8. Barukek artuta gero, Jaunaren Tenploko ontzi, Tenplotik arrapatuak izan ziradenak, Judako lurrera berriz berak itzultzeko, Siban illaren amarrean, Sedezias, Josias Judako erregearen semeak egin zituen zillarrezko ontziak,

        9. Nabukodonosor Babiloniako erregeak arrapatu, eta lotuta ipiñi zituenean Jekonias, eta prinzipeak, eta andizki guztiak, eta lurreko erria, eta katibu eraman zituenean Jerusalendik Babiloniara.

        10. Eta esan ziezten kartan itz oiek: Ona emen non bialtzen dizugun dirua, zeñarekin erosiko dituzuten holokaustoetarako bear diradenak, eta inzensoa, eta egin itzatzute eskeñtzak, eta il itzatzute aberak, opariak egiteko bekatuagatik gure Jaun Jainkoaren aldarean.

        11. Eta erregutuko dezute Nabukodonosor Babiloniako erregearen biziagatik, eta bere seme Baltasarren biziagatik, beren egunak izan ditezen lurraren gañean zerukoak bezelakoak;

        12. Eta Jaunak guri sendotasuna eman dizagun, eta erakutsi dizagun argia, ongi bizi gaitezen Nabukodonosor Babiloniako erregearen mendean; eta bere seme Baltasarren mendean, eta serbitu ditzagun berak denbora luzean, eta beren begien gogokoak izan gaitezen.

        13. Erregutu zaiozute gugatik ere gure Jaun Jainkoari, zeren gure Jaun Jainkoaren kontra bekatu egin degun, eta bere aserreak ez duelako alderik egin gure gañetik gaurko eguneraño.

        14. Eta irakurri ezazute liburu au, zeñ bialdu dizuguten, irakurria izan dedin Jaunaren tenploa egon zan tokian, jai andietan, ea denbora egokian.

        15. Esango dezute bada: Gure Jaun Jainkoarena da justizia, eta gurea gure arpegietako lotsaria, gertatzen zaioten bezela gaurko egunean Juda guztiari, eta Jerusalenen bizi diranai,

        16. Gure erregeai, eta gure Prinzipeai, eta gure apaizai, eta gure Profetai, eta gure gurasoai.

        17. Bekatu egin degu gure Jaun Jainkoaren kontra, eta ez giñion sinisterikan eman, beragan itxedopenik iduki ez genduelako.

        18. Eta ez giñan bere mendean egon, eta ez genduen ere aditu nai izan gure Jaun Jainkoaren boza, bizi gindezen, berak eman zizkigun aginteen araura.

        19. Gure gurasoak Ejiptoko lurretik atera zituen egun artatik gaurko eguneraño, beti ibilli gera erasotzen gure Jaun Jainkoari; eta barreiatuak, alde egin genduen beragandik, ez aditzeagatik bere boza.

        20. Argatik itsatsi zazkigu, Jaunak bere serbitzari Moisesen bitartez adirazitako asko ondamen eta madarikazio; Jaunak, atera zituenak Ejiptoko lurretik gure gurasoak, emateko guri eznea eta eztia dariozkion lur bat, madarikazio batzuek gaurko egunean ere gure gañean dauzkagunak.

        21. Baña guk ez genduen aditu nai izan, gure Jaun Jainkoaren boza, profetak esaten zutenaren araura, zeñak zeuzkan gugana bialduak.

        22. Eta gutariko bakoitza joan giñan gure biotz gaiztoaren guraen ondoren, mendekoak bezela jainko arrotzak serbitzeko, gure Jaun Jainkoaren begien aurrean gaizki egiten genduela.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Argatik gure Jaun Jainkoak kunplitu zuen bere itza, eman ziguna guri, eta gure Juez Israelko gobernariari, eta gure erregeai, eta gure prinzipeai, eta Israel guztiari eta Judari,

        2. Ekarriko zituela Jaunak gure gañera gaitz andiak, alakoak, nola beñere ikusi ez diraden berak bezelakorik zeruaren azpian, Jerusalenen gertatu diradenak bezelakorik, Moisesen legean eskribatua dagoenaren araura.

        3. Eta gizonak jango zuela bere semearen aragia, eta bere alabaren aragia.

        4. Eta ipiñi zituen Jaunak gure inguruetako errege guztien mendean, ondamenaren eta lotsariaren iruditzat erreñu guztietan, zeñaen artean Jaunak barreiatu ginduen.

        5. Etorri gera izatera mendekoak, eta ez nagusiak, gure Jaun Jainkoaren kontra bekatu egin degulako, ez giñiola obeditzen bere bozari.

        6. Justizia gure Jaun Jainkoarena da; gurea, eta gure gurasoena berriz gure arpegietako lotsaria, gaurko egunean ikusten dan bezela.

        7. Zeren Jaunak lendanaz keñatu ginduen, daramazkigun kastigu guzi oiekin.

        8. Baña gu argatik ere ez giñan itzuli gure Jaun Jainkoagana berari erregututzeko, eta biurtutzeko bakoitza beragana utzirik bere bizitza gaiztoa.

        9. Orduan bereala eldu zion Jaunak kastiguari, eta aurtiki zuen gure gañera, zeren justoa dan Jauna bere obra guztietan, eta agindu digun guztian,

        10. Eta alaere guk ez giñion obeditu nai izan bere bozari, ibilli giñaindezen, Jaunak begien aurrean jarri zizkigun aginteen araura.

        11. Orain bada, o Israelko Jaun Jainko, atera zenduena zure erria Ejiptoko lurretik esku sendoarekin, eta gauza arrigarri eta mirarien bitartez, eta zure eskubide andiarekin, eta beso almentsuarekin, eta irabazi zenduena, gaur daukazun izen ospatsua,

        12. Bekatu egin degu, o Jauna, gaizki egin degu, txarto portatu gera, o gure Jaun Jainkoa, zure aginte guzien kontra.

        13. Urrutiratu bedi gugandik zure aserrea, zeren onezkero gutxi gera gelditzen geradenak, barreiatu ginduzun erreñuen artean.

        14. Aditu itzatzu, o Jauna, gure erreguak eta gure orazioak, eta zure amorioagatik libratu gaitzatzu; eta egin ezazu, grazia arkitu dezagula gure erritik atera ginduenen begietan;

        15. Onela mundu guztiak ezagutu dezan, zu zerala gure Jaun Jainkoa, eta Israelek eta bere jatorri guziak daramala zure izena.

        16. Itzuli itzatzu, o Jauna, zure begiak guganontz zure etxe santutik, eta zeartu itzatzu zure belarriak, eta aditu gaitzatzu.

        17. Idiki itzatzu zure begiak, eta begiratu zaguzu, zeren ez diraden obian dauden illak, zeñaen espiritua berezitu zan beren erraietatik, Jaunaren justiziari onra emango diotenak.

        18. Baizik atsekabetua dagoen anima, egin dituen gaitzen anditasunagatik, eta dabillana makurtua, eta erkitua, eta begi eroriakin; gosez dagoen anima, au da, o Jauna, emango dizuna gloria zuri, eta zure justiziari.

        19. Egiten ditugun ezkero gure eskariak, eta eskatzen degun ezkero urrikaltasuna zure aurrean, o gure Jaun Jainkoa, ez gure gurasoai justiziaz zor zaiotelako,

        20. Baizik zuk aurtiki dituzulako gure gañera zure aserrea eta zure sumintasuna, adirazi zenduen bezela zure serbitzari profeten bitartez, esaten zenduela:

        21. Oiek esaten ditu Jaunak: Makurtu itzatzute zuen sorbaldak, eta zuen lepoak, eta Babiloniako erregea serbitu ezazute, eta onela pakean biziko zerate, eta etzerate aurtikiak izango, zuen gurasoai eman nien lurretik.

        22. Baldin berriz obedezitzen ez badiozute zuen Jaun Jainkoaren aginteari, Babiloniako erregea serbitzeko, nik egingo det aurtikiak izan zaiteztela Judako errietatik, eta botatuak Jerusalendik;

        23. Eta kenduko ditut zuen artetik bozkariozko eta gozotasuneko bozak; eta esposoen eta esposaen kanta atsegintsuak, eta geldituko da alderri guztia, iñor bizi danaren lorratzikan ere gabetanik.

        24. Berak ordea etzuten obeditu nai zure agintea, Babiloniako erregea serbitzeko; eta zuk kunplitu ziñituen zure itz, zure serbitzari profetak adiraziak, esan zutenean, gure erregeen ezurrak, eta gure gurasoen ezurrak, etsaiak eramanak izango ziradela beren tokitik.

        25. Eta ona non aurtikiak izan diraden eguzkiaren berotasunera, eta gaueko izotzera, eta il ziran oñaze gogorretan, gosez, ezpataz, eta erbestean.

        26. Eta zure izen santuari ots egiten zitzaion tenploa, biurtu zenduen, gaurko egunean arkitzen dan egoerara, Israelko etxeko, eta Judako etxeko gaiztakeriakgatik.

        27. Eta zuk egin dezu gurekin, o gure Jaun Jainkoa, zure ontasun guztiaren, eta zure urrikaltasun guztiaren araura;

        28. Eskeñi zenduen bezela zure serbitzari Moisesen bitartez, Israelko semeen aurrean zure legea eskribitzeko agindu ziñion egunean,

        29. Esaten zenduela: Zuek ez badiozute obeditzen nere bozari, jende talde andi au, txiki batera biurtua izango da erreñuetan, zeñaen artean nik barreiatuko dedan.

        30. Zeren nik badakit erri orrek ez nauela adituko, lepo gogorreko erri bat dalako; baña bera itzuliko da beragan, bere katiberioko lurrean dagoenean;

        31. Eta ezagutuko dute beren Jaungoikoa ni naizala. Eta emango diet biotz berri bat, eta konprendituko dute, eta belarriak, eta adituko dute.

        32. Eta alabantzak emango dizkidate beren katiberioko lurrean, eta nere izen santuarekin oroituko dirade.

        33. Eta aurtikiko dute berakgandik beren lepoetako gogortasuna, eta beren gaiztakeria, zeren oroituko diran beren gurasoai gertatu zitzaionarekin, nere kontra bekatu egin zutelako.

        34. Eta berriz eramango ditut beren guraso, Abraham, Isaak, eta Jakobi juramentuarekin eskeñi nien lurrera, eta bere jabe izango dirade, eta ugarituko dirade, eta ez dirade gutxituaz joango.

        35. Eta egingo det berakin beste elkartasun bat, zeñ izango dan betikoa; zeñaen bitartez ni izango naizan beren Jaungoikoa, nola berak ere izango diran nere erria, eta beñere ez det mugituko nere erria, Israelko semeak, eman nien lurretik.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta orain, o Jaun guzia almentsua, Israelko Jainkoa, zugana zuzentzen ditu bere deadarrak nere anima atsekabetuak, eta nere espiritu ansiatuak.

        2. Aditu nazazu, o Jauna, eta urrikaldu zaite, zeren zu Jaungoiko urrikaltsu bat zeran; eta urrikaldu zaite gurekin, zeren zure kontra bekatu egin degun.

        3. Zeren zuk, o Jauna, beti irautzen dezu; eta gu zure semeak, galduak izango al gera betiko?

        4. O Jaun guzia almentsua, Israelko Jaungoikoa, aditu ezazu orain Israelko illen, eta beren semeen erregua, zeñak zure aurrean bekatu egin zuten, eta etzuten aditu nai beren Jaun Jainkoaren boza; argatik gaitz guztiak itsatsi zazkigu.

        5. Etzaite arren oroitu gure gurasoen gaiztakeriakin, oroitu zaite, bai, era onetan zure eskubidearekin, eta zure izen santuarekin:

        6. Zeren zu gure Jaun Jainkoa zeran, eta guk, o Jauna, alabantzak emango dizkizugu.

        7. Argatik gure biotzak beldurrez bete dituzu, zure izen santuari ots egin dizaiogun, eta gure katiberioan alabatu zaitzagun; gorrotoz begiratzen diogun ezkero gure gurasoen, zure aurrean bekatu egin zutenen, gaiztakeriari.

        8. Eta ona emen non irautzen degun guk gure katiberioan, non gauzkazun zuk barreiatuak, izan gaitezen bekatarien lotsaria, madarikazioa, eta zatarreria, gure gurasoen gaiztakeria guztien ordañean, zeñak urrutiratu ziran zugandik, o gure Jaun Jainkoa.

        9. Aditu itzatzu, o Israel, bizitzako aginteak, alderatu itzatzu zure belarriak zentzua ikasteko.

        10. Zergatik zaude, o Israel, etsaien lurrean?

        11. Zergatik zartu zera erri arrotzean, kutsutu zera illen artean, eta izan zera kontatua obira jetxitzen diradenakin?

        12. Ah! Au da, utzi dezulako zuk jakinduriako iturria,

        13. Zeren ibilli izan baziña Jaungoikoaren bidetik, egiaz betiko pake batean bizituko ziñan.

        14. Ikasi ezazu bada non dagoen jakinduria, non dagoen sendotasuna, non dagoen aditza, onela jakin ere dezazun non dagoen bizitzaren luzetasuna, eta janaria, non dagoen begietako argia, eta pakea.

        15. Nork arkitu zuen, bera bizi dan tokia? Edo, nor sartu da bere tesoroetan?

        16. Non dirade erreñuetako prinzipeak, eta lurreko pistien gañean jabetasuna zeukatenak?

        17. Zeruko egaztiakin jostaketan ari oi ziradenak?

        18. Montoitzen zutenak zillarra eta urrea, zeñatan ipintzen duten gizonak beren itxedopena, eta zeñak billatzeko alegiñetan beñere ez diran asetzen; zillarrezko tresnak egiteko agintzen zutenak, eta arazoz zebiltzanak, iñoizere beren asmazioetan gelditu gabetanik?

        19. Desegiñak izan ziraden, eta jetxi ziraden infernuetara; eta beste batzuek beren lekuan jarri ziran.

        20. Mutil gazte oiek ikusi zuten argia, eta lurraren gañean bizi izan ziran; baña etzuten ezagutu jakinduriako bidea;

        21. Eta etzituzten ere aditu bere bideak, eta beren semeak ere etzuten artu. Beren aurretik urrutiratu zan.

        22. Bere itzikan ere etzan aditu Kanaango lurrean, eta etzan ere Temanen ikusia izan.

        23. Agarren seme, lurretik datorren zentzuaren billan dijoazenak ere, eta Merra eta Temango merkatariak, eta ipuien egilleak, eta jakinduria, eta aditzaren billan zebiltzanak, etzuten berebat ezagutu jakinduriako bidea, eta bere bidetxigorrak aitatu ere etzituzten.

        24. O Israel, ze andia dan Jaungoikoaren etxea, eta ze zabala bera jabe dan tokia!

        25. Txit andia da, eta ez dauka mugarik, goratua eta neurrigabea.

        26. An bizitu izan ziran, munduaren asierako goiante aiek, altuera andikoak, gerran trebeak.

        27. Jaunak etzituen oiek autu, etzuten arkitu dotrinako bidetxidorra; argatik galdu ziran.

        28. Etzutelako jakinduriarik iduki, galdu ziran beren barbultasunagatik.

        29. Nor zerura igo zan, eta atxitu zuen, eta ekarri zuen odeien gañetik?

        30. Nork irago zituen itsasoak, eta arkitu al izan zuen, eta ekarri zuen urre txit garbia baño ere naiago zuela?

        31. Ez dago bere bideak ezagutu ditzakeanik, ez ezagutu, nolako bidetxigorretatik dabillan.

        32. Baña arako Jaun, gauza guztiak dakizkianak ezagutzen du, eta agertzen du bere zentzuarekin, lurra egin zuenak beti iraun dezan, eta aberez eta lauoñekoz betetzen duenak;

        33. Argia botatzen duenak, eta argia bereala badijoa, eta ots egiten dio; eta obeditzen dio berak beldurrez.

        34. Izarrak eman zuten beren argia beren egonlekuetan, eta bozkarioz bete ziran,

        35. Ots egiñak izan ziran, eta bereala erantzun zuten: Emen gaude, eta argi egin zuten, izatea eman zien Jauna serbitzeko gozotasunarekin.

        36. Gure Jaungoikoa au da, eta besterik bat ere ez da alakotzat idukia izango bere aurrean.

        37. Onek arkitu zituen dotrinaren bide guztiak, eta eman zion bere serbitzari Jakobi, eta Israel bere maiteari.

        38. Alako gauzak igarota gero, lurrean ikusia izan zan, eta gizonakin itz egin zuen.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Jakinduria, au da Jaungoikoaren aginteen liburua, eta beti irautzen duen legea. Bera daukaten guztiak bizitzara allegatuko dirade; bera utzitzen dutenak berriz, eriotzara dijoaz.

        2. Konbertitu zaite, o Jakob, eta iduki ezazu elduta. Ibilli zaite bere argian, bere argitasunakin izendatzen dizun bidetik.

        3. Etzaiozu eman zure gloria beste erri bati, ezta zure diñadea ere erreñu arrotz bati.

        4. Doatsuak gera gu, o Israel, Jaungoikoaren gogokoak diraden gauzak badakizkigulako.

        5. Ez ezazu beldurrik iduki, o Jaungoikoaren erria, zu, orain ere Israelen izena daukazuna.

        6. Zuek erreñuai salduak izan zerate; baña ez ezereztuak izateko; baizik Jaungoikoari aserretu erazi diozutelako, argatik izan zerate etsaien eskuetan jarriak.

        7. Zeren aserretu erazi ziñioten, izatea eman zizuten Jaunari, eta Jaungoiko betikoari, eskeñtzen ziñieztela doañak demonioai Jaungoikoaren lekuan.

        8. Zeren aztu ziñaten, azi zinduzten Jaungoikoarekin, eta atsekabez bete zenduten Jerusalen zuen iñudea.

        9. Zeren berak ikusi zuen etortzen zuen gañera Jaungoikoaren aserrea, eta esan zuen: Aditu nazazute, o erri Siongo aldekoak: Jaungoikoak atsekabe andi bat bialdu dit,

        10. Zeren nik ikusi dedan nere erriaren, nere seme ta alaben katiberioa, zeñatara Jaungoiko betikoak eraman dituen,

        11. Zeren nik bozkarioz azi nituen: baña utzi ditut negarrakin eta oñazearekin.

        12. Ez bedi iñor ere gozatu, alargunduta eta ansiatua ikusten nauelako. Askok utzi naute nere semeen bekatuakgatik, zeñak Jaungoikoaren legetik alde egin zuten,

        13. Eta etzituzten bere aginteak ezagutu, eta Jaungoikoaren aginteen bidetik etziran ibili, eta bere egiaren bidetxigorrai ere justiziarekin etzien jarraitu.

        14. Betoz Siongo aldeko erriak, eta arretaz ikusi bezate nerekin, nolako katiberioan jarri dituen Jaungoiko betikoak nere seme eta alabak.

        15. Zeren Jaunak etorri erazi zion beren kontra urrutiko erreñu bati, erreñu gaizto, eta bere izkuntza ezagutzen etzuen bati,

        16. Zeñak ez dion lotsaz begiratu zarrari, ez duen ere urrikaltasunik iduki aurrakin, eta zeñak kendu diozkan andre alargunari bere seme maiteak, utzitzen duela berak gabe ansiatua.

        17. Eta orain, zertan lagundu dezakezutet nik?

        18. Baña arako Jaun, gaitzak bialdu zizkizutenak, berak zuen etsaien eskuetatik libratuko zaituzte.

        19. Ibilli zaitezte, o ene semeak; zoazte katiberiora, eta ni bakarra geldituko naiz.

        20. Kendu nuen pakeko soñekoa, eta jantzi nuen erreguko zakua, eta deadarrez ots egingo diot Jaungoiko txit goratuari nere bizitzako egun guztietan.

        21. Ez ezazute beldurrikan batere iduki, o ene semeak; deadarrez ots egin zaiozute Jaunari, eta berak libratuko zaituzte etsai prinzipeen mendetik.

        22. Zeren nik nere itxedopena ipiñi dedan Jaungoiko betikoagan, zeñ dan zuen salbazioa; eta Santuak gozatu nau, Jaungoiko betikoak, zuen Salbatzalleak zuekin idukiko duen urrikaltasunaren eskeñtzarekin.

        23. Zeren negar eta suspirioakin utzi nizuten joaten: baña Jaunak berriz itzuliko zaituzte nigana bozkario eta gozotasun iraunkor batekin.

        24. Eta nola Sionen aldeko erriak ikusi zuten zuen katiberioa Jaungoikoagandik zetorrela; ala txit laster ikusiko dute, etorriko zatzutela Jaungoikoagandik salbazioa onra andi, eta betiko argitasunarekin.

        25. Ene semeak, onean eraman ezazute, zuen gañera etorri dan kastigua. Zeren, o Israel, zure etsaiak persegitu zaituen, baña aurki ikusiko dezu zuk bere galmena; eta zuk zure oña bere lepoaren gañean ipiñiko dezu.

        26. Nere seme argalak bide latzetatik ibilli dirade; zeren etsaiak ostutako artalde bat bezela izan diran eramanak.

        27. Ene semeak, ez ezazute beldurrikan batere iduki, eta deadarrez ots egin zaiozute Jaunari; zeren orrara eraman zaituztena hura bera zuekin oroituko da.

        28. Zeren baldin zuen borondateak mugitu bazinduzten iges egitera Jaungoikoagandik, beragana biurtzen zeratenean, bereala billatuko dezute amar aldiz borondate andiago batekin.

        29. Zeren gaitz oiek bialdu zizkizutenak, berak ekarriko dizute betiko gozotasun bat, emango dizuten osasunarekin.

        30. Zaude sendo, o Jerusalen, zeren poztutzen zaituen arako Jaungoiko, bere erriaren izena eman zizunak.

        31. Zu desegin zinduzten gizon gaiztoak, galduko dira, eta kastigatuak izango dirade zure galmenean bozkariotu ziradenak.

        32. Arako erriak, zeñak zuen semeak serbitu zituzten, kastigatuak izango dirade, eta kastigatua ere izango da, berakin jabetu zan erri hura.

        33. Nola bera gozatu zan zure galmenean, eta bozkariotu zan zu erori ziñanean; ala ansiatua ikusiko da bere ondamenean.

        34. Eta utsean geldituko da bere jende taldearen bozkarioa, eta bere gozotasuna negarretara itzuliko da.

        35. Zeren Jaungoiko betikoak sua botako duen bere gañera asko egunetan, eta demonioak biziko dira bertan denbora luzean.

        36. Begiratu ezazu, o Jerusalen, sortalderontz, eta ikusi ezazu Jaungoikoak bialtzen dizun poza.

        37. Zeren ona emen non itzultzen diran zure seme, zuk barreiatuak bialdu ziñituenak. Berak datoz bilduta sortaldetik Sartaldera, Santuaren eskeñtzaren araura, bozkarioarekin Jaungoikoa alabatzen dutela.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Kendu itzatzu, o Jerusalen, lutuzko soñeko, zure atsekabeari dagozkionak, eta jantzi itzatzu Jaungoikoagandik datorkizun betiko gloriako argitsu eta anditasunez beteak.

        2. Jaunak jantziko dizu inguruan, justiziako soñeko bi dobletako bat; eta ipiñiko dizu zure buruaren gañean, betiko onrako kapela bat.

        3. Zeren zugan emango dien Jaungoikoak ezagutzen bere anditasuna, zeruaren azpian dauden gizon guztiai.

        4. Zeren zure izena, Jaungoikoak betiko ipiñiko dizun izena izango da au: Justiziaren pakea, eta biguñtasuneko onra.

        5. Jaiki zaite, o Jerusalen, eta jarri zaite alturan, eta zuzendu itzatzu zure begiak sortalderontz, eta begiratu ezazu nola biltzen diran zure semeak sortaldetik sartalderaño santuaren itzean, beren Jaungoikoaren oroipenean gozatzen diradela.

        6. Zeren zugandik atera ziran oñaz, etsaiak zeramazkitela; baña Jaunak ekarriko dizkizu zugana, ekarriak diradela onraz beteak, erreñuko semeak bezela.

        7. Zeren Jaungoikoak erabaki duen, mendi goratu guztia beeratutzea, baitaere aitz betiko guztia, eta ibarrak betetzea lurrarekin berdindu arteraño; Israel joan dedin bere bidean gelditu gabe, Jaungoikoaren gloriarako.

        8. Basoak ere, eta zuaitz usaitsu guztiak, Israeli itzala egingo diote, Jaungoikoaren agintez.

        9. Zeren Jaungoikoak zuzenduko duen bozkarioz Israel bere anditasuneko argitasunarekin, beragandik datozten urrikaltasun eta justiziaren bitartez.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        Jeremiasek Juduai bialdu zien kartaren kopia, atera bear zutenean Babiloniarako, nora eraman erazitzen zituen katibu Babiloniatarren erregeak, zeñatan jakin erazitzen dien, Jaungoikoak agindu ziona.

        1. Jaungoikoaren aurrean egin dituzuten bekatuak gatik, izango zerate, Nabukodonosor Babiloniako erregeak Babiloniara katibu eramanak.

        2. Allegaturik bada Babiloniara, egongo zerate an txit asko urtean, eta denbora txit luzean, zazpi gizaldiraño. Denbora au iragota berriz, aterako zaituztet andik pakean.

        3. Orain bada, zuek ikusiko dituzute Babilonian urrezko, eta zillarrezko, eta arrizko eta zurezko jainkoak, gizasemeak sorbaldetan daramazkitenak, jendediak beldurrez begiratzen diotela.

        4. Kontuan zaudete, bada, ez dezazutela zuek egin, arrotzak egiten dutena; beren beldur zeratela, eta berak daukatela gauza beldurgarriren bat.

        5. Ikusten dezutenean, bada, beren ostean, eta beren aurrean jende taldea, berak adoratzen, esan ezazute au zuen biotzean: O Jauna, zu bakarrik, adorazioaren diña zera.

        6. Zeren nere Aingerua zuekin dagoen; eta nik neronek zuen animai arretaz begiratuko diet.

        7. Idoloen mingaña langilleak limatua izan zan ezkero; eta egon arren berak urrez eta zillarrez beteak, utsa dirade, eta ezin egin dute itzik.

        8. Eta nola egiten dan, apainduria zalea dan birjiña batekin, ala urrearen bitartez egiñak dirade eta apainduak.

        9. Egiaz, beren jainkoak dauzkate jarriak beren buruen gañean urrezko koroak. Urrea, zein gero zillarrarekin batean kentzen dien apaizak, izan dedin beren kastuetarako.

        10. Ematen ere diote beratatik bordionai, eta galotsai; eta noizbait berakgandik berriz artuta, apaintzen dituzte berarekin beren jainkoak.

        11. Alaere jainko oiek ez dirade libratzen erdoiagandik, eta sitsagandik.

        12. Eta purpuraz berak jantzita gero, garbitzen diote arpegia, beren tenploetan dagoen auts ugariagatik.

        13. Badauka ere idoloak bere eskuan zetro bat, erri bateko juezak daukan bezela; baña berak bizitzarik ezin kendu du, ez kalterik egin, berari gaitz egiten dionari.

        14. Orobat dauzka bere eskuan ezpata eta aizkora; baña ezin libratu du bere burua gerratik, ez lapurrakgandik. Ala jakinik egon bear zerate, ez diradela Jaungoikoak.

        15. Eta ala ez dezute beren bldur izan bear, zeren alako jainkoak dirade, lurrezko ontzi zatitu ezertarako ere gai ez dan bat bezelakoak.

        16. Nola dauden ipiñiak etxe batean, beren begiak estalitzen dirade laster, sartzen diradenen oñak jasotzen duten autsez.

        17. Eta nola erregea ofenditu duena, asko ateren barrenen sartzen dan, eta nola egiten dan obira eramaten dan il batekin, ala itxitzen dituzte ateak apaizak sarrallakin eta morrolloakin, lapurrak jainkoai daukatena ostu ez dizaioten.

        18. Erazekiten diezte aurrean asko lanpara; baña beretatik bat ere ezin ikusi dute. Dirade alako jainkoak, etxe bateko zurak bezelakoak.

        19. Esaten dute, lurretik ateratzen diran suga batzuek, miazkatzen diela barrena, jaten dieztenean barrenak, berak sentitu ere gabetanik.

        20. Beltxitzen dirade beren arpegiak, beren etxeetan dagoen keagatik.

        21. Beren gorputzen gañetik, eta beren buruen gañetik dabiltza egan ontzak, eta enadak, eta beste egazti batzuek, eta katuak ere dabiltza beren gañean.

        22. Emendik ezagutu dezakezute, alakoak ez diradela Jaungoikoak; eta argatik etzaitezte beren beldur izan.

        23. Gañera, daukaten urrea, da, ongi iruditzeko. Baldin norbaitek ez badie kentzen erdoia, ez dute argitasunik botako. Berak urtzen ari ziradenean ere, etzuten ezerere sentitu.

        24. Eta beretan espiriturikan batere ez badago ere, txit garesti erosiak izan ziran.

        25. Bizkarren gañean eramanak izan oi dirade, oñik ez daukatelako, agertzen diela onela gizonai, beren ezertarako ere gaiez lotsagarria. Lotsatuak izan bitez, berak adoratzen dituztenak ere.

        26. Argatik lurrera erortzen badirade, ez dirade berak berenez jaikitzen; eta norbaitek oñaz ipintzen baditu ere, ez diteke egon berak berenez zutik; eta aurrean doañak ipiñiko diozkate, illai bezela.

        27. Doañ oiek saltzen eta gaizki kastatzen dituzte beren apaizak; eta beren emazteak ere berentzat ostutzen dituzte. Ez die beratatik ezertxoere ematen eriari, ez eskaleari.

        28. Beren eskeñtzai ukitzen die aurregindako, eta ilberakin dauden andreak. Ezaguturik, bada, gauza guzi oietatik, alakoak ez diradela Jaungoikoak, ez dezute beren beldur izan bear.

        29. Nola bada ematen die jainkoen izena? Da andrak eskeñtzen dieztelako doañak, zillarrezko, eta urrezko, eta zurezko jainko oiei;

        30. Eta apaizak egon oi dirade beren etxeetan, eramaten diztuztela soñeko etenak, eta arras kendurik buruko illea, eta bizarra, eta burua agirian.

        31. Eta ortz karraskotzka ari dira, egiten dituztela deadarrak beren jainkoen aurrean, egiten dan bezela il baten aparian.

        32. Apaizak kentzen diezte idoloai beren soñekoak, eta berakin jantzitzen dituzte beren emazteak eta beren semeak.

        33. Eta idoloai gaitzen bat, edo mesederen bat egiten bazaiete ere, ez ditzakete oradañikan itzuli. Eta ez ditzakete errege bat ipiñi, ez kendu.

        34. Eta orobat, ezin dute eman ondasunikan, ez iñoren bengantzarikan artu. Norbaitek boto bat egiten badie, eta ez badu kunplitzen, onegatik ere ez dira kejatzen.

        35. Ezin dute gizon bat eriotzatik libratu, ez lagundu argalari sendoaren kontra.

        36. Ez dute argitzen itsu bat ere, ez iñor atera premiatik.

        37. Ez dute andre alargunaren urrikalmendurik idukiko, eta ez dirade ere izango umezurtzen ongigilleak.

        38. zurezko, arrizko, urrezko, zillarrezko jainko oriek, mendiko arrien antzekoak dirade. Beren adoratzalleak nastuak izango dirade.

        39. Nola bada uste izan, ez esan dezake, alakoak jainkoak diradela,

        40. Kaldeatarrak berak ere mezpreziatzen dituztenean? Aditzen duteneko norbaitek ezin itzik egin duela, mutua dalako, eramaten diote Beli, erregututzen diotela itz egin erazi dizaiola.

        41. Sentidua baleukate bezela, mugimendurikan batere ez daukatenak; eta berak, desengañatzera allegatzen diradenean, utziko dituzte, zeren sentidurikan batere ez daukaten beren jainkoak.

        42. Baña emakumeak, kordoiak gerrietan dituztela, eseritzen dirade bideetan, erretzen dituztela oliboen ezurrak.

        43. Eta beretatikoren batek, bideanteren batek artuta, berarekin lo egin duenean, irri egiten dio bere lagun emakumeari, bera bezela ez dalako izan autua, eta bere kordoia ez dalako urrutua izan.

        44. Eta idoloen onran egiten diran gauza guztiak, gezurrez beteak daude. Nola bada beñere uste izan lezake, edo esan, alakoak jainkoak diradela?

        45. Arotzak eta zillargiñak egiñak izan dirade. Ez dirade beste gauzarik izango apaizak nai dutena baño.

        46. Idoloen egilleak berak, denbora gutxian irautzen dute. Izan al litezke, bada, Jaungoikoak, berak egiten dituzten gauzak?

        47. Gezurra eta lotsaria da, jaioko diradenentzat utzitzen dutena,

        48. Zeren etortzen baldin bada gerraren bat, edo zorigaitzen bat, apaizak dabiltza asmatu eziñik nun ezkutatuko diran beren jainko aiekin.

        49. Nola bada izan litezke beñere jainkoen iritziaren diñak, ez gerratik libratu litezken, ez zorigaitzetatik alderik egin ditzaken aiek?

        50. Zeren izanik, diraden bezela, zurezko, urretu, eta zillartutako gauza bat, ezagutuko dute gero atzenean erreñu guziak eta erregeak, engañio bat baizik ez diradela, ikusirik argiro nola ez diraden jainkoak, baizik gizonen eskuen lanak, eta berak ez dutela ezerere egiten jainkoak diradela erakusteko.

        51. Baña, eta nondik ezagutzen da, ez diradela berak jainkoak, gizonen eskuen lanak baizik, eta ez dutela ezerere egiten jainkoak diradela erakusteko?

        52. Ez ipintzean berak erregerik iñongo erreñutan ere, eta ez eman al izatean euririk gizonai.

        53. Berak egiaz ez dituzte erabakiko eleak, eta ez dituzte ere libratuko probinzia menderatuak, zeren ez dezakete ezerere. Dirade beltzurdatxoak bezelakoak, zeñak ez diraden ez zeruko egaztiak, ez lurreko abereak.

        54. Zeren zurezko, zillarrezko eta urrezko jainko orien tenploak suak artzen baditu; nere kontura, beren apaizak iges egingo dutela, eta jarriko diradela gaitzik etorriko etzaien tokian; berak berriz erreko dirade barrenen, zur batzuek bezela.

        55. Eta etzaiozkate ere erasoko errege bati gerrako denboran. Nola bada uste izango da, edo idukiko dirade berak jainkotzat?

        56. Ez dirade ere libratuko etxelapur, edo bidelapurrakgandik, zurezko, eta arrizko jainko, urretu, eta zillartu batzuek, zeren aiek, berak baño geiago diraden;

        57. Eta kenduko die urrea eta zillarra, eta soñekoa, zeñarekin estaliak dauden, eta joango dirade, idoloak beren alde ezerere egin ez dezaketela.

        58. Ala bada, geiago balio du, bere eskubidea erakusten duen errege batek; edo etxe batean jabeak estimatzen duen tresna on batek; edo etxeko ate, barrenen dagoena zaitzen duenak; gezurrezko jainkoak baño.

        59. Eguzkiak egiaz, illargiak eta izarrak, ipiñita daudenak guri argi egiteko, eta guretzat mesedegarriak izateko, obeditzen diote beren Egilleari.

        60. Orobat tximista, agertzen danean, ikusten da; eta aizea dabil erreñu guztietatik.

        61. Berebat odeiak, Jaungoikoak agintzen dienean ibilli ditezela mundu guztitik, egiten dute agindu zaiotena.

        62. Suak ere, bildua danean goitik erretzeko mendiak eta basoak, kunplitzen du agindu zaiona. Baña idolo oiek ez edertasunean, ez birtutean daukate gauza oien antzik batere.

        63. Eta ala, ez da uste izan, ez esan bear, alakoak jainkoak diradela, ezin dutenean ez justiziarik egin, ez serbitu gizonak ezertan ere.

        64. Jakinik bada berak Jaungoikoak ez diradela, ez dezute zertan beren beldurrik iduki,

        65. Zeren ez diote bialduko erregeai, ez madarikaziorik, ez bendiziorik.

        66. Eta ez diezte ere erriai erakusten denboren aldakuntzak, eta ez dute ere argi egiten eguzkiak bezela, ez argia ematen illargiak bezela.

        67. Berak baño geiago balio dute abereak, zeñak joan litezkean aterbe batera, eta berakgatik begiratu lezaken.

        68. Iñolaere bada ez dirade jainkoak, gauza txit ziertoa dan bezela. Argatik bada ez dezute zertan iduki beren beldurrik.

        69. Zeren nola ez dan gordetzalle ona meloidi batean txorimaloa, ala dirade zurezko, zillarrezko eta urrezko beren jainkoak.

        70. Dirade, baratza batean arantza zuria bezela, zeñaen gañean egotera datozan txori mota guziak. Dirade ere beren jainko zurezko, urrez, eta zillarrez beteriko oiek, obiko illuntasunetan illik datzan baten antzekoak,

        71. Purpura eta eskarlatatik, zeñak ikusten dezuten sitsak jaten dituela beren gañean, ezagutuko dezute argiro, Jaungoikoak ez diradela. Berak ere atzenean sitsaren bazka dira, eta izango dira erriko lotsaria.

        72. Au guziau baño obeagoa da gizon justoa, zeñak ez dituen idoloak ezagutzen, zeren lotsariagandik urrutian egongo dan.

 

aurrekoa hurrengoa