www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

AGJEOREN PROFEZIA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Dario erregearen bigarren urtean, seigarren illean, illaren lenbiziko egunean, Jaunak itz egin zien Agjeo profetaren bitartez Zorobabel Salatielen seme, Judako prinzipeari, eta Jesus Josedek-en seme, Apaiz buruari, esaten zuela:

        2. Oiek esaten ditu ejerzituen Jaunak: Erri onek esaten du: Ez da oraindikan allegatu denbora, Jaunaren etxea berriz egiteko.

        3. Baña Jaunak Agjeo profetari itz egin dio, esaten duela:

        4. Beraz denbora da zuek etxe eder goiaspillatuetan biziteko, eta Jaunaren etxeari etzaio begiratuko?

        5. Orain bada, oiek esaten ditu ejerzituen Jaun Jainkoak: Jarri zaitezte arretaz gogoratzen, nolakoa dan zuen biziera.

        6. Asko erein dezute, eta gutxi bildu, jan dezute, eta etzerate ase, edan dezute, eta etzerate moiskortu, estali zerate, eta etzerate berotu, eta alogera irabazten zuena, zaku urratuan ipiñiaz zijoan.

        7. Ejerzituen Jaunak onela itz egiten du: Jarri zaitezte arretaz gogoratzen, nolakoa dan zuen biziera.

        8. Igo zaitezte mendira, ekarri itzatzute andik zurak, eta nere etxea berriz egin ezazute, eta ni beratan gozatuko naiz, eta beratan gloriaz betea izango naiz, esaten du Jaunak.

        9. Zuek itxedotzen zenduten geiagoa, eta etorri zatzute gutxiagoa; eta gutxi ori ere, zuen etxeen barrenen sartu zenduten, eta nik asnasa ots batekin estalierazi nion. Eta, zergatik? Esaten du ejerzituen Jaunak. Zeren nere Etxea utzia dagoan, eta zuetatiko bakoitza txit agudo dabil berea berriztatu, eta sendotzen.

        10. Argatik galerazi zitzaien zeruai, zuei intza ematea; eta galerazi zitzaion lurrari bere frutua ematea.

        11. Eta bialdu nuen leortea lurraren gañera, eta mendien gañera; aleen, eta ardoaren, eta olioaren, eta lurrak ematen dituen gauza guztien, eta gizonen eta abereen, eta eskuzko lan guziaren kaltean.

        12. Eta Zorobabel, Salatielen semeak, eta Jesus Josedek Apaiz nagusiaren semeak, eta erriko gañerako guztiak, aditu zuten beren Jaun Jainkoaren boza, beren Jaun Jainkoak bialdu zien Profetaren itzetan, eta erria Jaunaren beldur izan zan.

        13. Eta Agjeo, Jaunak bialdutatikoetatik batek, erriari esan zion: Jaunak esan du: Ni zuekin nago.

        14. Eta esnatu zuen Jaunak Zorobabel, Salatiel Judako gobernariaren semearen espiritua; eta Jesus, Josedek Apaiz nagusiaren semearen espiritua; eta erriko gañerako guztien espiritua, eta asi zituzten, ejerzituen Jaunaren, beren Jaungoikoaren Tenploa egiteko lanak.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Seigarren illaren ogeita laugarren egunean, Dario erregearen bigarren urtean,

        2. Zazpigarren illean, illaren ogeita bat garrenean, Jaunak Agjeo Profetari itz egin zion, esaten ziola:

        3. Itz egin zaiezu Zorobabel, Salatiel, Judako gobernariaren semeari; eta Jesus, Josedek Apaiz nagusiaren semeari, eta erriaren gañerakoari, eta esan zaiezu:

        4. Zeñ gelditu da zuetatik guztietatik Tenplo au bere lenbiziko glorian ikusi zuenik? Eta orain bera nolakoa deritzatzute? Ez al da zuen begien aurrean utsa bezelakoa?

        5. Eta orain, o Zorobabel, sendotu zaite, esaten du Jaunak: o Jesus, Josedek apaiz nagusiaren semea, sendotu zaite zu ere; eta lur guztiko erria, zu ere sendotu zaite, esaten du ejerzituen Jaunak, eta kunplitu ezazute (zeren ni zuekin nagoan, esaten du ejerzituen Jaunak)

        6. Zuekin elkartuta gelditu nintzan itza, Ejiptoko lurretik ateratzen ziñatenean, eta nere espiritua zuen erdian egongo da, etzaitezte beldurtu.

        7. Zeren ejerzituen Jaunak oiek esaten dituen: Oraindikan beste denbora piska bat bear da; eta orduan nik mugituko ditut zerua, eta lurra, itsasoa eta mundu guztia.

        8. Eta jende guztiak mugituko ditut, eta jende guziak deseatua etorriko da, eta etxe au gloriaz beteko det, esaten du ejerzituen Jaunak.

        9. Gañerakoan, nerea da zillarra, esaten du ejerzituen Jaunak, eta urrea nerea da.

        10. Atzeneko Tenplo onen gloria andia izango da, lenbizikoarena baño andiagoa izango da, esaten du ejerzituen Jaunak. Toki onetan nik pakea emango det, esaten du ejerzituen Jaunak berak.

        11. Bederatzigarren illaren ogeita laugarren egunean, Dario erregearen bigarren urtean, Jaunak Agjeo profetari itz egin zion, eta esan zion:

        12. Oiek esaten ditu ejerzituen Jaunak: Galde au egin zaiezu apaizai, legearen gañean.

        13. Gizon batek eramango balu aragi santutua bere soñekoaren ertz batean, eta bere egalarekin ukituko balio ogiari, edo janariari, edo ardoari, edo olioari, edo jateko beste gauzaren bati, alako gauza santutua geldituko ote da? Eta apaizak erantzun zuten, eta esan zuten: Ez.

        14. Eta gañera Agjeok esan zuen: Baldin zikindua dagoanen batek, illen batgatik, ukituko balio oietatiko gauzaren bati, ukitu zion gauza, zikindua geldituko ote da? Eta apaizak erantzun zuten, esaten zutela: zikindua geldituko da.

        15. Eta erantzun zuen Agjeok, eta esan zuen: Ala da erri au, eta ala da jende au nere aurrean, esaten du Jaunak; eta beren eskuen lan guziakin ere ala gertatzen da, zeren toki onetan eskeñi duten guztia, guztia zikindua da.

        16. Eta jarri ezazute orain arretaz zuen gogoa, egun onetatik atzerontz gertatu danagan, Jaunaren tenploa egiten asi ziñaten baño lenago,

        17. Aldertzen ziñatela uzta montoi batera, zeñak zirudian ogei lakarikoa, etortzen zan gelditzera amarrean; eta joaten ziñatela dolarera berrogieta amar pegar ateratzera, ogei baizik etzenduzten ateratzen.

        18. Nik desegin nituen aize erretzalle batekin, eta gorniarekin, eta arritearekin zuen eskuen lanak; eta etzan egon zuen artean nigana biurtuko zanik, esaten du Jaunak.

        19. Baña ipiñi ezazute zuen gogoa egun onetatik aurrera, eta bederatzigarren illaren ogeita laugarren egunetik aurrera: Jaunaren Tenploko zimenduak jarri ziranetik aurrera zuen gogoa jarri ezazute.

        20. Ez dezute ikusten nola oraindikan aziak ez diraden erne, eta mastiak eta pikodiak, eta pillaltunak, eta oliboak oraindikan ez diradela loretu? Bada nik egun onetatik, nere bedeikazioa botako diet.

        21. Eta Jaunak bigarren aldiz Agjeori itz egin zion, illaren ogeita laugarren egunean, eta esan zion:

        22. Itz egin zaiozu Zorobabel, Judako gobernariari, eta esan zaiozu: Nik mugituko ditut denbora batean zerua eta lurra,

        23. Eta nastuko ditut erreñuen tronuak, eta desegingo det jendeen erreiñuaren eskubidea, eta irauliko ditut gerrako gurdiak, eta beren gañean dijoazenak; eta zaldiak illak eroriko dirade, baita beren gañekoak ere, nor bere anaiaren ezpataren puntaren bean.

        24. Denbora artan, esaten du ejerzituen Jaunak, nik goratuko zaitut, o Zorobabel, Salatielen seme, nere serbitzaria, esaten du Jaunak; eta sillututzeko, erraztun bat bezela, idukiko zaitut; zeren zu autu zaitudan, esaten du ejerzituen Jaunak.

 

aurrekoa hurrengoa