www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

NEHEMIASEN LIBURUA,
ESDRASEN BIGARRENA ERE DEITZEN ZAIONA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Nehemias, Helziasen semearen itzak. Ogeigarren urtean, kasleu illean, negoan Susako gazteluan.

        2. Eta etorri zan Hanani, nere anaietatiko bat, Judako beste gizaseme batzuekin; eta egin niezten galdeak, ea gelditu ziran, eta gero katiberioan bizi ziran Juduagatik, eta Jerusalengo erriaren gañean.

        3. Eta erantzun zidaten: Katiberioan gelditu ziranak, eta an probinzian utziak izan diranak, arkitzen dira estutasun eta lotsari andian; Jerusalengo murruak berriz oraindik lurrean daude, eta bere ateak suaren garraz erreak.

        4. Itz oiek aditu nituenean, eseri nintzan, eta egon nintzan zizpuruz eta negarrez egun askotan; barauak egiten nituen, eta zeruko Jaungoikoaren aurrean erregututzen nuen,

        5. Eta esaten nuen: Erregututzen dizut, zeruko Jaun Jaungoikoa, sendoa, andia, eta ikaragarria, zaitzen dezuna elkartasuna, eta errukia maitatzen zaituztenakin, eta zure aginduak gordetzen dituztenakin.

        6. Aditu nazate zure belarriak, eta idiki bitez zure begiak, eta entzun ezazu, nik zure mendeko onek zure aurrean gau ta egun zure serbitzari Israelko semeak gatik egiten ditudan erreguak; aitortzen ditudala Israelko semeen bekatuak, zeñakin ofenditu zaituzten, nik eta nere aitaren etxeak bekatu egin degu,

        7. Arrokeriak engañatuak izan gera, eta ez ditugu zaitu zure aginte, zeremonia, eta erabaki, Moises zure serbirtzariari agindu ziñiozkanak.

        8. Oroitu zaite Moises zure serbitzariari eman ziñion itzarekin: Nere fedea autsiten dezutenean, nik jendeen artean barreatuko zaituztet.

        9. Baña nigana biurtzen bazerate, eta gordetzen badituzute nere aginteak, eta kunplitzen badituzute, munduaren bukaeraraño eramanak izango baziñate ere, berriz ekarriko zaituztet autu nuen tokira, an ots egin dizaioten nere izenari.

        10. Berak dira zure serbitzariak, eta zure erri, zure eskubide andiarekin, eta zure beso sendoarekin erredimitu zenduena.

        11. Erregututzen dizut, Jauna, arren gogotikan aditu dezazula zure serbitzariaren otoitza, eta zure serbitzarien erreguak; zeñak erabakita dauden zure izenaren beldur izatera; eta zuzendu ezazu gaur zure serbitzaria, eta egin ezazu, arkitu dezadala errukia gizon onen begietan. Zeren nintzan erregearen kopa serbitzallea.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Gertatu zan bada Nisango illean, Artajerjesen erregetzaren ogeigarren urtean, ekarririk ardoa erregearen aurrera, artu nuen nik kopa, eta eman nion, eta ni nengoan bere aurrean eroria bezela.

        2. Eta erregeak esan zidan: Zergatik dago triste zure arpegia, eria etzauden ezkero, etzauden bezela? Badaukazu onetarako zerbait, zuk asmo gaiztoren batzuek bide darabilzkizu zure biotzean. Orduan txit beldurtu nintzan,

        3. Eta erantzun nion erregeari: Zure bizia izan bedi betikoa. Nola ez da egongo triste nere arpegia, nere gurasoen erria, zeñ dan obien tokia, dagoanean eremutua, eta bere ateak suaren garrak erreak?

        4. Eta erregeak esan zidan: Zer da eskatzen dezuna? Eta nik eskaturik argitasuna zeruko Jaungoikoari,

        5. Erregeari erantzun nion: Erregeak ontzat baldin badauka, eta zure serbitzariak arkitu badu grazia zure begietan, bialdu nazazula Judeara, nere aitaren obia dagoan errira, eta nik berriz egingo det.

        6. Eta esan zidaten erregeak, eta erregiñak, zeñ zegoan eseria bere aldean: Zenbat denboran egingo dezu zure joana, eta noiz itzuliko zera? Eta nik izendatu nuen epea. Eta ongi iritzi zion erregeari, eta bialdu ninduen.

        7. Eta esan nion erregeari: Ontzat baldin badauka erregeak, eman bizazkit txartelak, ibaiaren beste aldeko lurreko Eraenzalleenzat, iragotzen utzi dizadaten, Judeara allegatu artean:

        8. Eta txartel bat erregearen basoko gordetzallearentzat, zurak eman dizazkidan, elizako dorreko ateak, eta erriko murruak, eta biziko naizan etxea egiteko. Eta eman zidan erregeak, zeren Jaungoikoaren esku ongigillea nere alde zegoan.

        9. Eta etorri nintzan ibaiaren beste aldeko lurreko Gobernariakgana, eta eman niezten erregearen kartak. Eta erregeak bialdu zituen nerekin gerrako agintariak, eta zaldizko jendea.

        10. Jakin zutenean Sanabalat Harontarrak, eta Tobias Amantar morroiak, txit damu andia iduki zuten, allegatu zalako gizon bat, Israelko semeak doatsuak egiteko neurriak artuko zituena.

        11. Allegatu nintzan atzenean Jerusalenera, non atseden nuen iru egunean.

        12. Eta gauaz jaiki nintzan, gizon gutxi batzuekin, iñori ere agertu baga Jaungoikoak inspiratu zidana egiteko Jerusalenen; eta ez neraman ere beste zaldirik, ni gañean nijoana baño.

        13. Atera nintzan bada gauaz ibarreko atetik, eta Dragoiaren iturriaren aurkeztik, eta zimaurraren atearen alderontz, eta geldituta nengokien begira gogotik Jerusalengo murru desegiñari, eta bere ate, suzko garrez erre eta autstuai.

        14. Eta irago nintzan iturriko atera, eta erregearen urodira, eta etzegoan tokirik iragotzeko, igorik nijoan zaldia.

        15. Eta igo nintzan gauaz errekatik, eta gogotik begiratzen nion murruari, eta jira osoa eginik, allegatu nintzan berriz ibarreko atera, eta itzuli nintzan.

        16. Majistraduak berriz etziekiten nora joan nintzan ni, ez zer egiten nuen; eta denbora artaraño ezertxoere ez nien nik adirazi juduai, ez apaizai, ez andizkiai, ez majistraduai, ez gañerako, lana egiten ari ziranai.

        17. Esan nien bada: Zuek ikusten dezute nolako izaera urrikigarrian gauden, Jerusalen dago eremu egiñik, eta bere ateak auts biurturik. Atozte, eta berriz egin ditzagun Jerusalengo murruak, eta ez gaitezen geiago bizi lotsari ain andian.

        18. Adirazi ere nien, nere Jaungoikoaren esku ongillea nerekin zegoala, eta erregeak esan zizkidan itzak, eta bukatu nuen, esaten nuela: Ea goazen, eta ekin dizaiogun lanari. Onenbesterekin berak alaitu ziran obra egiteko.

        19. Berriz jakin zutenean Sanabalat Harontarrak, eta Tobias Amantar, morroiak, eta Gosem Arabearrak, ari ziguten txistuka eta isekan, esaten zutela: Zer da egiten dezuten au? Erregearen kontra jaiki nai al dezute?

        20. Baña nik erantzun nien, eta esan: Zeruko Jaungoikoa da laguntzen diguna, eta gu bere serbitzariak gera eta aurrera joango gera, eta jarraituko diogu lanari; bada zuek ez daukazute parterik, ez eskubiderik, eta ezertarako ere etzerate Jerusalenen aitatuak.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Orduan Eliasib apaiz nagusiak, eta bere anaia apaizak ekin zioten lanari eta berriz egin zuten Abereen atea, konsagratu zuten, eta jarri zituzten bere ateak, eta santutu zuten Eun besoko dorreraño, eta Hananeelen dorreraño.

        2. Eta onen aldean egin zuten beren obra Jerikoko gizonak: eta onen aldean egin zuen obra Zakur Amriren semeak.

        3. Eta Asnaaren semeak egin zuten Arraien atea. Berak estali zuten, eta jarri zituzten bere ateak, eta sarrallak, eta balenkak. Eta beren ondoan egin zuen obra Marimuth Uriasen, Akusen semearen semeak.

        4. Eta onen aldean egin zuen obra Mosolam Barakiasen Mesezebelen semearen semeak. Eta oien aldean egin zuen obra Sadok Baanaren semeak.

        5. Eta oien ondoren egin zuten obra Thekuakoak, baña beren andizkiak etzituzten alderatu beren bizkarrak beren Jaunaren obran nekatzeko.

        6. Eta ate Zarra egin zuten Joiada Fasearen semeak, eta Mosolam Besodiaren semeak. Oiek estali zuten, eta jarri zituzten bere ateak, eta sarrallak, eta balenkak,

        7. Eta beren aldean egin zuten obra Meltias Gabaontarrak, eta Jadon Meronatarrak, Gabaon eta Masfako gizonak, ibaiaren beste aldeko lurrean zegoan Eraenzallearen izenean.

        8. Eta onen aldean egin zuen obra Eziel Araias zillargiñaren semeak. Eta onen aldean egin zuen obra Ananias lurrinkaigille baten semeak, eta utzi zuten ukiturik egin gabe Jerusalenen alde, karrika nagusiko murrura dijoana.

        9. Eta onen aldean egin zuen obra Rafaia, Hurren Jerusalengo etxadi bateko Prinzipearen semeak.

        10. Eta onen aldean egin zuen obra, Jedaia Haromafen semeak bere etxearen aurkez. Eta onen aldean egin zuen obra Hattus Haseboniasen semeak.

        11. Melkias Heremen semeak, eta Hasub Fahath-Moaben semeak egin zuten etxadi baten erdia, eta labeen dorrea.

        12. Eta onen aldean egin zuen obra Selum Alohesen seme, Jerusalengo etxadi baten erdiaren Prinzipeak, berak eta bere alabak.

        13. Eta Hanunek, eta Zanoen bizi ziranak egin zuten ibarreko atea, berak egin zuten, eta jarri zituzten bere ateak, eta sarrallak, eta balenkak, eta milla beso murru, Goroztegiko ateraño.

        14. Eta Melkias Rekaben seme, Bethakarango etxadiko Prinzipeak, egin zuen Goroztokiko atea, berak egin zuen, eta jarri zituen bere ateak, sarrallak, eta balenkak.

        15. Eta Selum Kolhozaren seme, Masfako etxadiko Prinzipeak, egin zuen iturriko atea, berak egin zuen, eta estali zuen, eta jarri zituen bere ateak, sarrallak, eta balenkak, eta Siloeko putzuko murruak erregearen baratzarontz, eta Dabiden errira jetxitzen diran malletaraño.

        16. Onen aldean egin zuen obra Nehemias Asboken seme, Bethsurgo etxadiaren erdiaren Prinzipeak, Dabiden obiaren aurkezeraño, eta gastu andiakin landua izan zan putzuraño, eta sendoen etxeraño.

        17. Onen ondorean egin zuten obra Lebitak, Rehum Benniren semeak. Onen aldean Hasebias Zeilako etxadiaren erdiko Prinzipeak, egin zuen obra bere etxadian.

        18. Onen aldean egin zuten obra bere anaiak, Babai Enadaden seme, Zeilako etxadiaren erdiko Prinzipeak.

        19. Eta onen aldean Aser Josueren seme, Masfako Prinzipeak egin zuen bigarren neurria, egi txit sendoaren igoeraren aurkez.

        20. Onen aldean, mendian, egin zuen Baruk Zakaiaren semeak bigarren neurria, kantoetik, Eliasib apaiz nagusiaren etxeko ateraño.

        21. Onen aldean Merimuth Uriasen, Hakusen semearen semeak egin zuen bigarren neurria, Eliasiben etxeko atetik, Eliasiben etxearen luzeera guztian.

        22. Eta onen aldean egin zuten obra, Jordango kanpoetan bizi ziran apaizak.

        23. Onen aldean egin zuten obra Benjamin eta Hasubek beren etxearen aurkez. Eta onen aldean egin zuen obra Azariasek, Maasiasen semeak, Ananiasen semeak, bere etxearen aurrean.

        24. Onen aldean Bennui Henadaden semeak egin zuen bigarren neurria, Azariasen etxetik biurketaraño, eta kantoeraño.

        25. Falil Oziaren semeak biurketaren eta erregearen etxe altuan, aurrera ateratzen dan dorrearen aurkez, au da, presondegiko etxe urubean. Bere aldean Fadaias Farosen semeak.

        26. Eta Nathintarrak bizi ziran Ofelen, uren atearen aurkezeraño sortalderontz, eta kanporontz ateratzen dan dorreraño.

        27. Bere aldean egin zuten Thekuakoak bigarren neurria aurkez, dorre andi eta aurrerontz ateratzen danetik, elizako murruraño.

        28. Eta goirontz zaldien atetik egin zuten obra apaizak, bakoitzak bere etxearen aurkez.

        29. Oien ondorean egin zuen obra Sadok Emmerren semeak, bere etxearen aurkez. Eta onen aldean egin zuen obra semaia Sekeniasen seme, sortaldeko ateko atezaiak.

        30. Eta onen aldean egin zuten Hanania Selemiasen semeak, eta Hanun Selefen seigarren semeak, bigarren neurria. Eta onen aldean egin zuen obra Mosolam Barakiasen semeak, bere diru gordelekuaren aurkez. Onen aldean egin zuen Melkias zillargin baten semeak, Nathintarren eta merkatarien etxeraño, juezen atearen aurkez, eta kantoeko salaraño.

        31. Eta kantoeko salaren luzeeran artaldearen atean egin zuten obra zillargiñak eta merkatariak.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Bitartean aditurik Sanabalatek, berriz egiten giñituela murruak, txit aserretu zan: eta sumindurik ezin geiagoan, Juduai iseka egin zien,

        2. Eta bere anaien, eta Samariako jende talde andi baten aurrean, esan zuen: Zer egiten dute Judu gizagaxo oriek? Utziko al diete inguruko erreñu oiek? Uste al dute eskeñi ditzaketela doañak, bukaturik lana egun batean? Egin alko ote dituzte auts muntoietatik, erreak izan diran arriak?

        3. Berebat Tobias Ammontar, bere aldean zegoanak, esan zuen: Egin ditzatela nai badute, azeri bat igotzen bada, eroriko dira beren arrizko murruak.

        4. O gure Jaungoikoa, aditu ezazu, nola iseka egiten diguten: erorierazi zaiezu beren buruen gañera irri oiei, eta egin ezazu, izan ditezela mezpreziatuak katiberio bateko lurrean.

        5. Ez ezazu estali beren gaiztakeria, eta ez dedilla ere borratua izan beren bekatua zure arpegiaren aurrean, iseka egin zien ezkero, zure erri santua berriz egiten ari ziranai.

        6. Guk bada egin giñituen murruak, osoz bukatzen giñituela anziñako beren alturaren erdiraño, eta berotu zan erriaren biotza lanari jarraitzeko.

        7. Baña Sanabalatek, eta Tobiasek, eta Arabiakoak, eta Ammontarrak, eta Azotokoak aditu zutenean, zarratuak zirala Jerusalengo murruen zirriztuak, eta asten zirala zuloak itxitzen, txit aserretu ziran,

        8. Eta bildu ziran guztiak batean, etorri eta erasotzeko Jerusaleni, eta zelatadak jartzeko.

        9. Eta gu jarri giñan gure Jaungoikoaren eskuetan, eta ipiñi giñituen zentinelak murruaren gañean gau ta egun beren kontra.

        10. Eta Judako batzuek esan zuten: Lanerako gaiak dakarzkitenen indarrak aituaz dijoaz, eta oraindikan lur asko dago ateratzeko, eta ezin egingo degu murrua.

        11. Eta gure etsaiak esan dute: Ez dute ezer ere jakingo, alik eta beren erdian sartu gaitezen, il ditzagun, eta obrari geldituerazi dizaiogun bitartean.

        12. Eta etortzen ziran, beren aldean bizi ziran Juduak, eta esaten ziguten au bera amar alditan, eta geiagotan, eta nola artzen genduen gaztigu au bera, gugana etortzen ziran alde guztietatik,

        13. Jarri nuen bereala errenkan erria murruaren ostean, inguruan, beren ezpata, eta lanza, eta ballestakin.

        14. Eta guztiari begiratu eta guztia azterturik, joan nintzan, eta esan nien andizkiai, eta majistraduai, eta gañerako erriari: Etzaitezte beldur izan beren aurrean. Oroitu zaitezte Jaun andi eta ikaragarriarekin, eta gudatu zaitezte zuen anaiak gatik, zuen semeak eta alabakgatik, eta zuen emazteakgatik, eta zuen etxeakgatik.

        15. Baña aditurik gure etsaiak, gaztigua emana izan zizagula, desegin zituen Jaungoikoak beren asmoak. Eta guztiok murruetara, bakoitza bere lanera itzuli giñan.

        16. Eta egun artatik, jende gaztearen erdia ari oi zan lanean, eta beste erdia egon oi zan armak eskuan zituztela, lanzakin, eta ezkutuakin, eta ballestakin, eta loarikakin, eta beren ostean Prinzipeak Judako etxe guztian.

        17. Eta murruan lanean ari ziranak, eta obrarako gaiak ekartzen zituztenak, eta kargatzen zituztenak, esku batekin ari ziran lanean obran, eta bestean zeukaten ezpata.

        18. Zeren lanean ari ziradenetatik bakoitzak zeukan ezpata gerrian lotua, eta ari oi ziran lanean, eta tronpeta jotzen zuena, zegoan beti nere aldean.

        19. Eta andizkiai, eta majistraduai eta gañerako erriari, esan nien: Obra au andia da, eta zabalera andikoa eta gu gaude murruan berezituak bata besteagandik urrutian.

        20. Tronpetaren otsa aditzen dezuten edozeñ tokitara, bada, ara joan zaitezte korrika gugana; gure Jaungoikoa gudatuko da gure alde.

        21. Eta gerok jarraitu dizaiogun lanari; eta gutatiko erdiak iduki bitzate eskuan lantzak egunsentia asten danetik, izarrak irtetzen diran artean.

        22. Denbora berean esan ere nion erriari: Bakoitza bere morroiarekin gelditu bedi Jerusalenen barrenen etzaten, eta txandaka ariko gera lanean gau ta egun.

        23. Eta nik, eta nere anaiak, eta nere morroiak, eta jarraitzen zidaten zaitzalleak ez ginduzten kentzen soñekoak, garbieraren baterako ez izanenean.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta jaiki zan erriaren eta beren emazteen deadar andi bat beren anaia Juduen kontra.

        2. Eta baziran batzuek esaten zutenak: Seme eta alaba larregi daukagu, saldu ditzagun, eta beren diruarekin erosi dezagun garia, jan dezagun, eta bizi gaitezen.

        3. Baziran ere esaten zutenak: Jarri ditzagun prendatzat gure kanpoak, eta mastiak, eta gure etxeak, eta artu dezagun garia gosete onetan.

        4. Beste batzuek esaten zuten: Artu dezagun dirua prestamenean erregearen kotizak pagatzeko, eta eman ditzagun gure kanpoak, eta mastiak.

        5. Orain bada, gure aragia da, ez geiago, ez gutxiago, oien, gure anaiak diranen aragia bezelakoa, eta gure semeak balio dute beren semeak adiña, eta alaere guk saltzen dieztegu mendekotzat gure semeak eta gure alabak; eta ez degu ere zerekin erreskatatu gure alabak katiberiotik, eta gure kanpoak eta mastiak besteen eskuetan daude.

        6. Eta aditzean nik deadar oiek, eta alako itzak, txit aserretu nintzan;

        7. Eta ongi ta arretaz pensatu ezkero, agiraka zorrotzak egin niezten andizkiai, eta majistraduai, esaten niela: Beraz zuek usurak kobratzen dieztezute zuen anaiai? Eta bildu nuen beren kontra batzarre andi bat,

        8. Eta esan nien: Guk, dakizuten bezela, erreskatatu ditugu geneukanaren araura, gure anaia Juda, erreñuai salduak izan ziranak; eta zuek berriz salduko dituzute zuen anaiak, guk erreskatatu ditzagun? ixildu ziran onetara, eta etzuten jakin zer erantzun.

        9. Eta esan nien: Ez dago ongi egiña egiten dezutena. Zergatik etzabilzate gure Jaungoikoaren beldurrean, gure etsaiak diran jendeak, arpegira bota ez dizaguten?

        10. Nik, eta nere anaiak, eta nere morroiak egin diozkategu txit askori diruaren eta gariaren prestamenak, erabaki dezagun guztiok, ez berai berriz eskatzea, barkatu dizaiegun zor digutena.

        11. Biurtu zaieztezute gaur beren kanpoak, eta beren mastiak, eta beren olibodiak, eta beren etxeak; baitaere diruagatik, gariagatik, ardoagatik, eta olioagatik eskatu oi diezuten euneko bata, edo pagatu ezazute berakgatik.

        12. Eta erantzun zuten: itzuliko dietegu, eta ez dietegu ezerere eskatuko. Eta zuk esaten dezun bezela, ala egingo degu. Eta ots egin nien apaizai, eta juramentuerazi nien, egingo zutela, nik esan nien bezela.

        13. Gañera astindu nuen nere bularraren gañeko soñekoa, eta esan nuen: Ala astindu bitza Jaungoikoak beren etxeetatik, eta beren atziendetatik, itz au kunplitzen ez duten guztiak: ala izan bediz astinduak, eta gelditu bediz ezerere gabe. Eta erri guztiak erantzun zuen: Amen. Eta Jaungoikoa alabatu zuten. Erriak bada egin zuen, esan zan bezela.

        14. Eta erregeak Judeako lurrean Gobernaria izan nendilla agindu zuen egun artatik, Artajerjes erregearen ogeigarren urtetik ogeita amabigarreneraño; amabi urtean, ez nik, ez nere anaiak artu genduen, Gobernariai zor zaien janaririk;

        15. Ni baño lenagoko lenbiziko gobernariak berriz kargatu zuten erria, artzen zutela ogia eta ardoa, eta gañera berrogei siklo egun bakoitzean dirutan; eta gañera beren alguazillak ere gaizki tratatzen zuten erria. Baña nik Jaungoikoaren beldurrez, ez nuen onela egin,

        16. Baizik ari nintzan lanean murruko obran,eta kanporik ez nuen erosi, eta nere morroi guztiak batean joan oi ziran obrara.

        17. Gañera eun eta berrogeita amar lagun, Juduen eta majistraduen artekoak, eta inguruetako errietatik gugana zetozenak, jaten zuten nere maiean.

        18. Onetarako egunoro iltzen ziran nere etxean idi bat, eta sei ari autuak, egaztiak kontatu gabe, eta amar egunetik amar egunera ematen niezten beste ardo batzuek, eta beste gauza asko, eta gañera ez nuen artu nere gobernuaren errenta, erria txit beartsua zegoalako.

        19. Oroitu zaite nerekin, o nere Jaungoikoa, ongi egiteko neri, nik erri oni egin diozkadan mesedeen neurrian.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta aditu zutenean Sanabalatek, eta Tobiasek, eta Gosem Arabiakoak, eta gañerako gure etsaiak, nik berriz egin nuela murrua, eta etzala gelditzen berean zulorik batere (oraindik atean orriak jarri gabe bazeuden ere),

        2. Sanabalatek eta Gosemek bialdu zidaten esatera: Atoz, eta egingo degu gure artean elkartasuna Onoko kanpoko erritxoetatik batean. Baña berak zeukaten, neri gaitz egiteko asmoa.

        3. Bialdu nien bada nere mandatarien bitartez esatera: Balio andiko obra bat darabilt esku artean, eta ezin joan naiteke ara; atzeratu ez dedin, nik alde egiten badet zuekgana joateko.

        4. Eta lau alditan bialdu zuten gauza bera esatera, eta erantzun nien lenbiziko aldian bezela.

        5. Eta Sanabalatek bialdu zidan len bezelako gauza beratarako bere morroe bat bosgarren aldiz, eta zekarren bere eskuan karta bat onela eskribatua:

        6. Jendeen artean zabaldu da, eta Gosemek esan du, zuk eta Juduak dauzkazutela, erregearen kontra jaikitzeko asmoak, eta onetarako egiten dituzula berriz murruak, eta jarri nai dezula erregetzat beren gañean. Argatik

        7. Jarri ere dituzu profetak goratzeko zure izena Jerusalenen, eta esateko: Bera da Judako erregea. Gauza oiek allegatuko dira erregearen belarrietara. Argatik atoz arin, biok batean konsultatu gaitezen gai onen gañean.

        8. Eta bialdu nituen esatera: Ez dago zuk esaten dituzun gauzetatik batere; baizik dirade zuk zure buruan asmatzen dituzun gauzak.

        9. Oiek guztiak etziran beste gauzatarako baizik gu beldurtzeko, iruditurik utziko giñiola obrari, eta egongo giñala geldirik. Baña nik beragatik gogo geiagorekin ekin nion.

        10. Eta sartu nintzan ixillean Semaias Dalaiasen semearen, Metabeelen semearen etxean. Zeñak esan zidan: Tratatu dezagun bioen artean Jaungoikoaren etxean tenpluaren erdian, eta tenploko ateak itxi ditzagun, zeren etorriko dira zu iltzera, eta gauaz etorriko dira zuri bizia kentzera.

        11. Eta erantzun nion: Eta ni bezelako gizon batek iges egingo du? Eta zeñ ni bezelako gizon sartu litzake elizan bere bizia salbatzeko? Ez det joan nai.

        12. Eta ezagutu nuen etzala Jaungoikoak bialdua, baizik itz egin zuela nerekin profetatzat bere burua egiten zuela; eta Tobiasi eta Sanabalati diruagatik saldua zegoela.

        13. Zeren dirua artu zuen, nik beldurtuta egin nezan, eta bekatu egin nezan, eta iduki zezaten gaiztakeria au, niri arpegian ezarteko.

        14. Oroitu zaite nirekin, o Jauna, Tobiasen, eta Sanabalaten, baita Noadias profetaren, eta beste profeta, ni beldurtu nairik zebiltzatenen alako malmuskeriakin.

        15. Eta murrua bukatua izan zan Elul illaren ogeitabosgarren egunean, berrogeita amabi egunean.

        16. Jakin zutenean au gure etsai guztiak, txit beldurtu ziran inguruetako erreñu guztiak, eta desalaitu ziran beren biotzak, eta ezagutu zuten, lan au Jaungoikoak egiña izan zala.

        17. Eta egun aietan ere bazijoazen eta bazetozten karta asko Juduen andizkietatik Tobiasgana, eta Tobiasgandik berakgana.

        18. Zeren bazeuden Judean asko, juramentuarekin eskeñi ziotenak adiskidetasuna; zeren zan Senekias Arearen semearen suia, eta Johanan bere semea zegoan ezkonduta Mosolam Barakiasen semearen alaba batekin.

        19. Eta nere aurrean ere alabatzen zuten, eta adirazten zioten nik esaten nuen guztia; eta Tobiasek eskribatzen zituen txartelak, ni beldurtzeko.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta murruak akabatu ziranean, eta ateak jarri nituenetik laster, eta irago nuenean atezaien, eta kantarien, eta Lebiten lista,

        2. Agindu nien nere anaia Hananiri, eta Hanania etxeko Prinzipeari Jerusalenen (bada onek zirudian gizon zintzoa, eta besteak baño Jaungoikoaren beldur geiagokoa)

        3. Eta esan nien: Ez bitez idiki Jerusalengo ateak, eguzkiak berotu dezan artean. Eta oraindik berak aurrean zeudela, itxi ziran ateak, eta jarri zitzaiozkaten trankak, eta jarri nituen zaitzen Jerusalengo gizonak, bakoitza bere txandaz, eta bakoitza bere etxearen aurkez.

        4. Erria berriz zan txit zabala eta andia, eta jende txit gutxi zegoan bere barrenen, etzeudelako etxeak egiñak.

        5. Baña Jaungoikoak argitu zuen nire biotza, bildu nitzan andizkiak eta majistraduak, eta erria, guztiak kontatzeko; eta arkitu nuen liburu bat, zeñean zeuden eskribatuak, Babiloniatik etortzen aurrenak izan ziranen izenak. Eta au da berean eskribatua arkitu zana:

        6. Oiek dira Judeako probinzian jaiotako, itzuli diranak katiberiotik, zeñara Nabukodonosor Babiloniako erregeak eramanak izan ziran, eta biurtu dira Jerusalenera eta Judeara, bakoitza bere errira.

        7. Zeñak etorri dira Zorobabelekin, Josuerekin, Nehemias, Azarias, Raamias, Nahamani, Mardokeo, Belsam, Mesfarath, Begoai, Naum, Baana. Ona emen zenbat izan ziran Israelko erriko gizasemeak:

        8. Farosen semeak, bi milla eun eta irurogeita amabi.

        9. Safatiaren semeak, irureun eta irurogeita amabi.

        10. Arearen semeak, seireun eta berrogeita amabi.

        11. Fahath-Moaben seme Josue eta Joaben jatorrietakoak, bi milla zortzireun eta emezortzi.

        12. Elamen semeak, milla berreun eta berrogeita amalau.

        13. Zethuaren semeak, zortzireun eta berrogeita bost.

        14. Zakairen semeak, zazpireun eta irurogei.

        15. Bannuiren semeak, seireun eta ogeita zortzi.

        16. Bebairen semeak, seireun eta ogeita zortzi.

        17. Azgadem semeak, bi milla irureun eta ogeita bi.

        18. Adonikamen semeak, seireun eta irurogeita zazpi.

        19. Beguairen semeak, bi milla eta irurogeita zazpi.

        20. Adinen semeak, seireun eta berrogeita amabost.

        21. Aterren Hezeziasen semearen semeak, larogeita emezortzi.

        22. Hasemen semeak, irureun eta ogeita zortzi.

        23. Besairen semeak, irureun eta ogeita lau.

        24. Harefen semeak, eun eta amabi.

        25. Gabaonen semeak, larogeita amabost.

        26. Bethlehem eta Netufaren semeak, eun eta larogeita zortzi.

        27. Anathothko gizonak, eun eta ogeita zortzi.

        28. Bethazmothko gizonak, berrogeita bi.

        29. Kariathiarimgo, Zefirako, eta Berothko gizonak, zazpireun eta berrogeita iru.

        30. Ramako eta Jebako gizonak, seireun eta ogeita bat.

        31. Makmasko gizonak, eun eta ogeita bi.

        32. Bethel eta Haiko gizonak, eun eta ogeita iru.

        33. Beste Neboko gizonak, berrogeita amabi.

        34. Beste Elamgo gizonak, milla berreun eta berrogeita amalau.

        35. Haremen semeak, irureun eta ogei.

        36. Jerikoren semeak, irureun eta berrogeita bost.

        37. Loden, Nadiden, eta Onoren semeak, zazpireun eta ogeita bat.

        38. Senaaren semeak, iru milla bederatzireun eta ogeita amar.

        39. Apaizak: Idaiaren semeak Josueren familian, bederatzireun eta irurogeita amairu.

        40. Emmerren semeak, milla eta berrogeita amabi.

        41. Fashurren semeak, milla berreun eta berrogeita zazpi.

        42. Haremen semeak, milla eta amazazpi. Lebitak:

        43. Josueren, eta Zedmihelen semeak, Odbiasen

        44. Semeak, irurogeita amalau. Kantariak:

        45. Asafen semeak, eun eta berrogeita zortzi.

        46. Atezaiak: Selumen semeak, Aterren semeak, Telmonen semeak, Akuben semeak, Hatitaren semeak, Sobairen semeak, eun eta ogeita emezortzi.

        47. Nathintarrak: Soharen semeak, Asufaren semeak, Tebbaothen semeak,

        48. Zerosen semeak, Siaaren semeak, Fadonen semeak, Lebanaren semeak, Hagabaren semeak, Selmairen semeak,

        49. Hananen semeak, Jeddelen semeak, Gaherren semeak,

        50. Raaiaren semeak, Rasimen semeak, Nekodaren semeak,

        51. Jezemen semeak, Azaren semeak, Fasearen semeak,

        52. Besairen semeak, Munimen semeak, Nefusimen semeak,

        53. Bakbuken semeak, Hausfaren semeak, Harhurren semeak,

        54. Beslothen semeak, Mahidaren semeak, Harsaren semeak,

        55. Berkosen semeak, Sisararen semeak, Themaren semeak,

        56. Nasiaren semeak, Hatifaren semeak,

        57. Salomonen serbitzarien semeak, Sothairen semeak, Soferethen semeak, Faridaren semeak,

        58. Jahalaren semeak, Darkonen semeak, Jeddelen semeak,

        59. Safathiaren semeak, Hatilen semeak, Fokereth, Sabaim Ammonen semeagandik jaiotakoaren semeak.

        60. Nathintar guztiak Salomonen serbitzarien semeakin ziran irureun eta larogeita amabi.

        61. Eta ona emen etorri ziranak Thelmela, Thelarsa, Kerub, Addon, eta Emmertik, eta ezin izan zuten erakutsi, zeñ zan beren gurasoen familia, ez zeñ jatorritakoak ziran, ez Israelko errikoak baziran ere.

        62. Dalaiaren semeak, Tobiaren semeak, Nekodaren semeak, seireun eta berrogeita bi.

        63. Eta apaizetatik, Habiaren semeak, Akosen semeak, Berzelai, Berzelai Galaadtarraren alaba batekin ezkondu zanaren semeak, eta beren izenaz izan zan deitua.

        64. Oiek billatu zuten beren jatorriko erroa listan, eta etzuten arkitu. Eta izan ziran kenduak apaiztzatik.

       

        65. Eta esan zien Athersathak, etzitzatela jan aragi santutuak, aliketa egon zedin artean apaiz jakintsu, eta txit on bat.

        66. Jende talde guzti au, gizon bat bakarra bezela, berrogeita bi milla irureun eta irurogei,

        67. Kontatu gabe beren mendeko gizaseme eta emakumeak, zeñak ziran milla irureun, eta ogeita amazazpi; eta beren artean berreun eta berrogeita bost gizaseme eta emakume kantari.

        68. Beren zaldiak, zazpireun eta ogeita amasei, beren mandoak, berreun eta berrogeita bost,

        69. Beren gameluak, lareun eta ogeita amabost, astoak sei milla zazpireun eta ogei.

 

Onaño adirazi da zensoko liburuan eskribatuta arkitu zana
Emendik jarraitzen zaie Nehemiasen berriai

 

        70. Eta familietako Prinzipe batzuek eman zuten obrarako. Athersathak eman zituen tesorurako milla drakma urrezko, berrogeita amar edontzi, eta bosteun eta ogeita amar tunika apaizentzat.

        71. Eta familietako Prinzipeak eman zituzten obrako tesorurako milla drakma urrezko, eta bi milla eta berreun mina zillarrezko,

        72. Eta gañerako erriak eman zituztenak izan ziran ogei milla drakma urrezko, eta bi milla mina zillarrezko, eta irurogeita zazpi tunika apaizentzat.

        73. Gero apaizak eta lebitak, atezaiak eta kantariak, eta gañerako erria, eta Nathintarrak, eta Israel guztia bizi izan ziran bakoitza bere errian.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta allegatua zan zazpigarren illa; eta Israelko semeak beren errietan zeuden. Eta erri guztia bildu zan, gizon bat bakarra bezela, uren atearen aurrean dagoan plazan, eta esan zioten Esdras Eskribari, ekarri zezala Moisesen legeko liburu, Jaunak Israeli eman ziona.

        2. Eraman zuen bada Esdras Apaizak legea, gizon, emakume, eta aditu al lezaketean guztien jende taldearen aurrera, zazpigarren illaren lenbiziko egunean.

        3. Eta irakurri zuen liburu artan boz klaruarekin, uren atearen aurrean dagoan plazan, goizetik egerdiraño, gizasemeen, emakumeen, eta jakintsuen aurrean. Eta erri guztiak zeuzkan belarriak zur, liburuan irakurtzen zanera.

        4. Eta Esdras Eskriba jarri zan zutik, erriari itz egiteko eginerazi zuen zurezko malla goratu batean; eta bere aldamenean zeuden Mathathias, eta Semeia, eta Amia, eta Uria, eta Helzia, eta Maasia eskuietik; eta ezkerretik Fadaia, Misael, eta Melkias, eta Hasum, eta Hasbadana, Zakarias, eta Mosolam.

        5. Idiki zuen bada Esdrasek liburua erri guztiaren aurrean, zegoalako beste guztiak baño toki goratuago batean; eta idiki zueneko, jende guztia zutik jarri zan.

        6. Eta Esdrasek Jaun Jaungoiko andia bedeikatu zuen; eta erri guztiak erantzun zuen: Amen, Amen, jasotzen zituztela beren eskuak. Eta makurtu ziran, eta auzpezturik lurrean, Jauna adoratu zuten.

        7. Eta Josue, eta Bani, eta Serebia, Jamin, Akub, Septhai, Odia, Maasia, Zelita, Azarias, Josabed, Hanan, Falaia, Lebitak, ixillik egonerazitzen zioten erriari, legea aditu zezan, eta jendea zegoan zutik, bakoitza bere tokian.

        8. Eta irakurri zuten Jaungoikoaren legeko liburua zoli eta berezikiro, aditu zezakean eran, eta aditu zuten irakurtzen zanean.

        9. Eta Nehemias (zeñ dan Athersatha bera) eta Esdras apaiz eta Eskriba, eta Lebita, erri guztiari Legea azaldutzen zietenak, esan zuten: Egun au gure Jaun Jainkoari konsagratua dago: etzaitezte egon suspirioz, eta ez ezazute ere negarrik egin. Zeren erri guztiak negar egiten zuen aditzen zituenean legeko itzak.

        10. Eta esan zien: Zoazte, eta jan itzatzute aragi gizenak, eta edan ezazute ardo gozoa, eta bialdu zaieztezute zatiak, berentzat prestatu ez dituztenai, zeren Jaunaren egun santua da, eta etzaitezte triste egon, bada Jaunaren poza da gure sendotasuna.

        11. Eta Lebitak ixillik egonerazitzen zioten erri guztiari, esaten zutela: ixillikan zaudete, zeren egun santua da, eta etzaitezte tristetu.

        12. Onenbesterekin alde egin zuen erri guztiak jatera, eta edatera, eta zatiak ematera, eta pesta andi bat zelebratzera, aditu zituztelako azaldu zitzaiozkaten itzak.

        13. Eta biaramonean erri guztiko familien Prinzipeak, apaizak eta Lebitak, joan ziran Esdras Eskribagana, azaldu dizaiezten legeko itzak.

        14. Eta arkitu zuten eskribatua legeko liburuan, Jaunak agindu zuela Moisesen bitartez, Israelko semeak bizi zitezela txaoletan zazpigarren illeko jai andian,

        15. Eta esan ta adirazi zezatela beren erri guztietan, eta Jerusalenen onela: Atera zaitezte mendira, eta ekarri itzatzute oliboen adarrak, eta zuaitzik ederrenen adarrak, arraianen adarrak, eta palmen adarrak, eta zuaitz ostotsuen adarrak, txaolak egiteko, eskribatua dagoan bezela.

        16. Eta atera zan erria eta ekarri zituzten. Eta egin zituzten berentzat txaola batzuek, bakoitzak bere etxeko lurrezko sabaiaren gañean, eta beren etxe urubeetan, eta Jaungoikoaren etxeko atarietan, eta uren ateko plazan, eta Efraimgo ateko plazan.

        17. Eta katiberiotik itzuli ziran aien batzarre guztiak egin zituzten txaolak, eta bizi izan ziran txaoletan, zeren Israelko semeak etzuten beñere orain bezela egin, Josue Nunen semearen denboratik. Beren poza txit andia izan zan.

        18. Eta irakurri zuen egun guztietan Jaungoikoaren legeko liburuan, lenbiziko egunetik atzenekoraño, eta zelebratu zuten jaia zazpi egunean, eta zortzigarrenean batzarrea elizan, aginduta dagoanaren araura.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta il onen ogeita laugarrenean bildu ziran Israelko semeak, barau egiten zutela, jantziten zituztela zakuak, eta betetzen zituztela buruak autsez.

        2. Eta Israelko semeen jatorria berezitua zegoan onezkero arrotz guztietatik; eta jarririk Jaunaren aurrean, aitortzen zituzten beren bekatuak, eta beren gurasoen gaiztakeriak.

        3. Eta jaiki ziran zutik egoteko, eta irakurri zuten beren Jaun Jainkoaren legeko liburuan, egunean lau alditan, eta beren Jaun Jainkoa lau alditan alabatzen, eta adoratzen zuten.

        4. Onetarako igo ziran Josue eta Bani, eta Zedmihel, Sabania, Bonni, Sarebias, Bani, eta Kanani Lebiten toki goratura, eta ots egin zioten deadar andiarekin beren Jaun Jainkoari.

        5. Eta Josue, eta Zedmihel, Bonni, Hasebnia, Serebia, Odaia, Sebnia, Fathahia Lebitak, esan zuten: Jaiki zaitezte, bedeikatu ezazute zuen Jaun Jainkoa betikotik betikora, eta bedeikatu bezate zure gloriako izen goratua, bendizio eta alabanza guztiarekin.

        6. Zerorrek, o Jauna, zuk bakarrik egin ziñituen zerua, eta zeruen zeruak, eta beren ejerzitu guztiak; lurra, eta bertan dagoan guztia; eta itsasoak, eta beretan dagoan guztia, eta zuk ematen diezu bizia gauza guzti oiei, eta zeruko ejerzituak zu adoretan zaitu.

        7. Zu izan ziñan, o Jauna, autu zenduena Abram, eta atera zenduena Kaldeoen Urtik, eta jarri ziñiona Abrahamen izena;

        8. Eta arkitu zenduen leiala zala bere biotza zure aurrean, eta eginik elkartasuna berarekin, eskeñi ziñion emango ziñiola Kanaantarraren, eta Hethearraren, eta Amortarraren, eta Fereztarraren, eta Jebustarreren, eta Jerjestarraren lurra, emateko bere jatorriari; eta kunplitu zenduen zure itza, zeren justoa zeran.

        9. Eta ikusi zenduen gure gurasoen larritasuna Egipton, eta aditu ziñituen beren deadarrak Itsasgorriaren aldean.

        10. Eta egin ziñituen mirariak, eta gauza izugarriak Faraonen kontra, eta bere morroe guztien kontra, eta lur artako erri guztiaren kontra; zeren bazenekien berak tratatu ginduztela arrokeriarekin. Eta egin zenduen zure izena argitsua, gaurko egunean ere dan bezela.

        11. Eta berezitu zenduen itsasoa beren aurrean, eta irago ziran itsasoaren erditik lur leorretik, eta bota ziñituen beren persegitzalleak itsasondora, ur osinean erortzen dan arria bezela.

        12. Eta izan ziñan beren gidaria odeizko abe batean egunaz, eta suzko abe batean gauaz, ikusi zezaten zijoazen bidea.

        13. Berebat jetxi ziñan beren gañera Sinaiko mendian, eta itz egin zenduen berakin zerutik, eta eman ziñiezten erabaki zuzenak, eta egiaren lege bat, zeremoniak eta agindu onak.

        14. Eta erakutsi ziñien konsagratzen zuri larunbata, eta jarri ziñiezten aginteak, eta zeremoniak, eta legea, zure serbitzari Moisesen bitartez.

        15. Eman ere ziñien zeruko ogia gose ziranean, eta egarri izan ziranean ateraerazi zenduen ura aitz batetik, eta esan ziñien sartu zitezela lur batera, izatera bere jabe, zeñ ematea eskeñi ziñioten jasorik zure eskua.

        16. Baña berak, eta gure gurasoak portatu ziran arrokeriarekin, eta gogortu zituzten beren lepoak, eta etzituzten aditu zure aginduak.

        17. Etzinduten aditu nai, eta etzuten oroitu ere nai, beren alde egin ziñituen mirariakin, baizik gogortu zituzten beren lepoak, eta jarri zitzaien buruan, beren katiberiora itzuli bear zutela, leian bezela. Baña zuk, o Jaungoiko ongigilla, beraa, eta urrikaritsu, itxedopen luzeko, eta biguntasun andikoak, etziñituen utzi.

        18. Eztaere egin zutenean berentzat menast urtuzko txal bat, eta esan zutenean: Au da zure Jaungoiko, Egiptotik atera zinduena. Eta egin zituzten blasfemia andiak.

        19. Alaere zuk, zure urrikaritasun andiagatik, etziñituen utzi eremuan, etzuen alderik egin berakgandik egunaz odeizko abe, bidea erakusten zienak; ez gauaz suzko abeak, erakusteko zeñ bidetatik joan bear ziran.

        20. Eta eman ziñien zure espiritu ona, erakutsi zizaien, eta etzenduen kendu mana beren aotik, eta eman ziñien ura beren egarrian.

        21. Berrogei urtean eman ziñien janaria eremuan, eta etzitzaien ezer faltatu, beren soñekoak etziran zartu, eta beren oñak etzitzaiezten minberatu.

        22. Eta egin ziñituen erreñuen eta errien jabeak, eta partitu ziñiezten suertez. Eta izan ziran Sehongo lurraren, eta Hesebongo erregearen lurraren, eta Og Basango erregearen lurraren jabeak.

        23. Eta ugaritu ziñituen beren semeak zeruko izarrak bezela, eta ekarri ziñituen lur batera, zeñagatik esan ziñien beren gurasoai, beratan sartuko zirala, eta bere jabeak izango zirala.

        24. Eta etorri ziran semeak, eta egin ziran bere jabe; eta zuk azpiratu ziñituen beren aurrean, bertan bizi ziran Kanaantarrak, eta jarri ziñituen beren eskuetan beren erregeakin, eta beren lurreko err..., egin zezaten berakin nai zutena.

        25. Artu zituzten bada erri sendatuak, eta lur gu.. bat, eta sartu ziran onera mota guztiaz betetako etxeetan. Eta arkitu zituzten bestek egindako urpetegiak, mastiak, eta olibodiak, eta fruta zuaitz asko, eta jan zuten, eta ase ziran, eta gizendu ziran, eta atsegiñ ugari izan zuten zure ontasun andiagatik.

        26. Baña aserretuerazi zizuten, eta zugandik alde egin zuten, eta zure legea beren bizkarretara bota zuten. Eta il zituzten zure profeta, erregututzen zietenak, arren itzuli zitezela zugana, eta erori ziran nazkagarri andietan.

        27. Eta jarri ziñituen beren etsaien eskuetan, zeñak atsekabetu zituzten. Eta beren estutasuneko denboran deadarrez zuzendu ziran zugana, eta zuk zerutik aditu zinduzten, eta zure urrikaltasun andiagatik eman ziñiezten Salbatzalleak, libratu zitzaten beren etsaien eskuetatik.

        28. Eta atsedenean gelditu ziranean, itzuli ziran gaiztakeriak egitera zure aurrean; eta zuk jarri ziñituen beren etsaien eskuetan, zeñak iduki zituzten beren mendean. Eta zugana biurtu ziran, eta zuri deadarrez ots egin zizuten, eta zuk zerutik aditu zinduzten, eta zure urrikaltasun andiagatik, asko alditan libratu ziñituen.

        29. Eta adirazi ziñien, itzuli zitezela zure legera; baña berak arrokeriaz portatu ziran, eta etzituzten aditu zure aginduak, eta bekatu egin zuten zure erabakien kontra, zeñak gizonak gordetzen baditu, berakgatik biziko da. Eta jarri zituzten bizkar marmarizkariak, eta gogortu zituzten beren lepoak, eta etzuten aditu.

        30. Alaere zuk sufritu ziñituen urte askotan, eta gaztigatu ziñituen zure espirituaren bitartez, itz egiten ziñiela profeten aoz; baña etzuten aditu nai izan, eta jarri ziñituen erreñuetako errien eskuetan.

        31. Baña zure urrikaltasunen ugaritasun andiagatik, etziñituen arras desegin, ezta utzi ere, zeren zu zera urrikaltasunaren eta biguñtasunaren Jaungoikoa.

        32. Orain bada gure Jaungoiko andia, sendoa, eta ikaragarria, gordetzen dezuna elkartasuna eta urrikaltasuna, ez bitzare alderik egin zure begiak, euriaren ugaritasunarekin etorri diran naigabe guztietatik, gure, gure erregeen, eta gure prinzipeen, eta gure apaizen, eta gure profeten, eta gure gurasoen, eta zure erri guztiaren gañera, Asiriako erregearen denboratik, gaurko eguneraño.

        33. Justoa zera zu, gure gañera etorri diran gaitz guzti oietan, zeren zuk leialkiro kunplitu dituzun eskeñiak; gu berriz gaiztakiro portatu geran.

        34. Gure erregeak, gure prinzipeak, gure apaizak, eta gure gurasoak ez dute zaitu zure legea; ez diete ere begiratu zure aginduai, ezta aditu zuk egiten ziñiezten deiak.

        35. Eta berak agintzen zutenean, eta egiten ziñiezten mesede andietan gozatzen ziranean; eta lur zabal eta ugari, beren aukeran jarri zenduen onetan bizi ziran artean, etzinduten serbitu, eta etzuten ere alderik egin beren griña txit gaiztoetatik.

        36. Eta ona non gerok gaur geran mendekoak, eta gure gurasoai eman ziñien lur onetan, jan zitzaten beren ogia, eta bere frutak, eta gerok ere bertan gera mendekoak.

        37. Eta bere aleak ugaritutzen dira erregu aientzat, zeñaen mendean gure bekatuak gatik jarri ginduzun. Berak dira gure gorputzen eta gure zamarien jabeak, berai gogoak ematen dien eran; eta atsekabe andian gaude.

        38. Gauza guzti oiekgatik bada, gerok juramentuz eskeñtzen degun leialtasuna, eta eskribuz jartzen degu, eta firmatzen dute gure Prinzipeak, gure Lebitak, eta gure Apaizak.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Firmatu zutenak izan ziran: Nehemias Athersatha Akelairen semea, eta Sedezias,

        2. Saraias, Azarias, Jeremias,

        3. Feshur, Amarias, Melkias,

        4. Hattus, Sebenias, Meluk,

        5. Harem, Merimuth, Obdias,

        6. Daniel, Jenthon, Baruk,

        7. Mosolam, Abia, Miamin,

        8. Maasia, Belgai, Semeia. Oiek guztiak apaizak.

        9. Lebitak izan ziran: Josue Azaniaren semea, Bennui Henadaden semeetatikoa, Zedmihel;

        10. Eta beren anaiak Sebenia, Odaia, Zelita, Falaia, Hanan,

        11. Mika, Rohob, Hasebia,

        12. Zakur, Serebia, Sabania,

        13. Odaia, Bani, Baninu.

        14. Erriko buruak: Faros, Fahathmoab, Elam, Zethu, Bani,

        15. Bonni, Azgad, Bebai,

        16. Adonia, Begoai, Adin,

        17. Ater, Hezezia, Azur,

        18. Odaia, Hasum, Besai,

        19. Haref, Anathoth, Nebai,

        20. Megfias, Mosolam, Hazir,

        21. Mesizabel, Sadok, Jeddua,

        22. Felthia, Hanan, Anaia,

        23. Osee, Hanania, Hasub,

        24. Alohes, Falea, Sobek,

        25. Rehum, Hasebna, Maasia,

        26. Ekaia, Hanan, Anan,

        27. Meluk, Haran, Baana,

        28. Eta erriaren gañerakoak, Apaizak, Lebitak, atezaiak, eta kantariak, Nathintarrak, eta beste erreñuetatik berezitu ziran guztiak Jaungoikoaren legera, beren emazteak, beren semeak, eta beren alabak;

        29. Ezaguera iduki lezaketen guztiak eskeñtzen zuten beren anaiakgatik. Beren artean andizkiak etorri ziran eskeñtzera eta juramentu egitera, biziko zirala Jaungoikoaren lege, Moises Jaungoikoaren serbitzariaren bitartez eman zienaren araura, eta zaitu eta kunplituko zituztela beren Jaun Jainkoaren aginte guztiak, eta bere erabakiak, eta bere zeremoniak,

        30. Eta ez giñieztela emango gure alabak beste erreñuko gizasemeai, eta ez giñituela ere artuko beren alabak gure semeentzat.

        31. Berebat, jentillak ekartzen dituztenean merkatu gauzak, eta jateko gauzak saltzera larunbatean, ez giñieztela erosiko larunbatean, ez beste jaiegunean ere; utziko diogula geldirik egoten lurrari zazpigarren urtean, eta ez degula ere eskatuko berean, diguten zorrik.

        32. Eta ipiñiko degula guretzat lege bat, emateko urte guztietan siklo baten irugarren partea, gure Jaungoikoaren etxeko gastuetarako,

        33. Proposizioko ogietarako, eta betiko sakrifiziorako, eta betiko holokaustorako larunbatetan, kalendetan, jai andietan, eta gauza santutuetarako, eta bekatuagatik eskeñtzen diradenetarako, Israelgatik erregutu dedin, eta gure Jaungoikoaren etxeko serbizo guztirako.

        34. Bota ere giñituen suerteak apaizen eta lebiten eta erriaren artean, eskeñi eta eraman bear zan egurraren gañean Jaunaren etxera, bere denboretan, urte batetik besterako, gure Jaun Jaungoikoaren aldarearen gañean erretzeko, Moisesen legean eskribatua dagoan bezela.

        35. Eta ekarriko giñituela urtetik urtera Jaunaren etxera gure lurraren primiziak, eta zuaitz guztiaren fruta guztiaren primiziak

        36. Eta gure semeen eta gure abereen lenbizisortuak, legean eskribatua dagoen bezela, eta gure idien eta gure ardien lenbizisortuak, gure Jaungoikoaren etxean eskeñiak izan zitezen, gure Jaungoikoaren etxean serbitzen zuten apaizentzat.

        37. Eta ekarriko dieztegu apaizai gure Jaungoikoaren tesorurako gure janarien, eta gure edarien, eta zuaitz guztiaren fruten, eta mendainaren, eta olioaren primiziak; eta gure lurren amarrena lebitai. Lebitak berak artuko dute gure erri guztietan gure lanen amarrena.

        38. Aaronen seme apaizak ere sartuko dira lebitakin, lebiten amarrenen partean, bada oiek eskeñiko dute beren amarrenaren amarrena gure Jaungoikoaren elizan, gordetzeko tesoruko etxean.

        39. Zeren Israelen semeak eta Lebiren semeak eramango dituzte gordelekura gariaren, ardoaren eta olioaren primiziak, eta an egongo dira ontzi konsagratuak, eta apaizak, eta kantariak, eta atezaiak, eta ministroak, eta ez degu utziko gure Jaungoikoaren etxea.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta erriko Prinzipeak gelditu ziran egotez Jerusalenen, baña gañerako jendearen amargarren partea, atera zan suertean gelditu zedin Jerusalen, erri santuan, eta beste bederatziak beste errietan.

        2. Eta erriak bedeikazioz bete zituen, borondatez eskeñi ziran guztiak, Jerusalenen bizitera.

        3. Oiek dira bada probinziako Prinzipe, Jerusalenen eta Judako errietan bizilekua artu zutenak. Bakoitza bizi izan zan berari zegokan tokian, eta bere errian, ala Israelko erria, nola apaizak, eta lebitak, eta Natintarrak, eta Salomonen serbitzarien semeak.

        4. Eta Jerusalenen artu zuten bizilekua Judaren semeetatikoak, eta Benjaminen semeetatikoak: Judaren semeetatikoak Athaias Aziamen semea, Zakariasen semea, Amariasen semea, Safatiasen semea, Malaleelen semea. Faresen semeetatik:

        5. Maasia Baruken semea, Kolhozaren semea, Aziaren semea, Adaiaren semea, Joiariben semea, Zakarias Silontar baten semearen semea.

        6. Faresen seme, Jerusalenen bizilekua artu zuten guzti oiek izan ziran irurogeita zortzi, gizon bulardetsuak.

        7. Eta Benjaminen semeak dira oiek: Selum Mosolamen semea, Joeden semea, Fadaiaren semea, Kolaiaren semea, Masiaren semea, Etheelen semea, Isaiaren semea;

        8. Eta bere ondorean Jebbai, Selai, guztitan bederatzireun eta ogeita zortzi.

        9. Eta Joel Zekriren semea zan beren Gidaria, eta Judas Senuaren semeak zeukan bigarren lekua errian.

        10. Eta apaizetatik, idaia Joariben semea, Jakin,

        11. Saraia Helziasen semea, Mosolamen semea, Sadoken semea, Meraiothen semea, Akitob Jaungoikoaren etxeko Prinzipearen semea.

        12. Eta oien anaia, tenploko lanetan ari oi ziradenak, zortzireun eta ogeita bi. Eta Adaia Jerohamen semea, Feleliaren semea, Amsiren semea, Zakariasen semea, Feshurren semea, Melkiasen semea.

        13. Eta beren anaiak familietako prinzipeak, berreun eta berrogeita bi. Eta Amasai Azreelen semea, Ahaziren semea, Mosolamothen semea, Emmerren semea,

        14. Beren anaiakin, zeñak ziran txit almentsuak, eun eta ogeita zortzi, eta beren gidaria Zabdiel, andizki baten semea.

        15. Lebitetatik: Semeia Hasuben semea, Azarikamen semea, Hazabiaren semea, Boniren semea.

        16. Eta Sabathai eta Jozabed, Jaungoikoaren etxeko kanpo aldeko obra guztien begiraleak; Lebitetatik nagusienak.

        17. Eta Mathania Mikaren semea, Zebedeiren semea, Asafen semea, lenbiziko kantaria salmoetan eta himnoetan orazioko denboran, eta Bekbezia, bigarrena bere anaien artean, eta Abda Samuaren semea, Galalen semea, idithumen semea.

        18. Lebita guztiak erri santuan ziran berreun eta larogeita lau.

        19. Akub, Telmon, eta beren anaia atezai, ateak zaitzen zituztenak, ziran eun eta irurogeita amabi.

        20. Israelko apaizen eta lebiten gañerakoak zeuden barreiatuak Judako erri guztietatik, bakoitza jabe zan bere tokian.

        21. Eta Nathintarrak bizi ziran Ofelen, eta Siaha, eta Gasfa ziran Nathintarren buruak.

        22. Eta lebiten begiralea Jerusalenen zan Azzi Baniren semea, Hasabiasen semea, Mathaniasen semea, Mikaren semea. Jaungoikoaren etxean serbitzen zuten kantariak ziran Asafen jatorrikoak:

        23. Zeren beren gañean, eta egun guztietan kantarien artean gorde bear zan maneraren gañean, zegoan Erregearen agindu bat.

        24. Eta Fathathia Mesezebelen seme, Zara Judaren semearen jatorrikoak. zeukan erregearen eskubidea, erriko gauza guztiak konpontzeko,

        25. Eta egotez arkitzen ziran toki guztietarako. Judako semeetatik batzuek artu zituzten bizilekuak Kariatharbe eta bere erritxoetan, eta Dibonen eta bere erritxoetan, eta Kabseelen eta bere inguruan.

        26. Eta Jesuen, eta Moladan, eta Bethfalethen,

        27. Eta Hasersualen, eta Bersabeen eta beren erritxoetan.

        28. Eta Sizelejen, eta Mokonan, eta beren erritxoetan,

        29. Eta Remnonen, eta Saraan, eta Jerimuthen.

        30. Zanoan, Odolamen, eta beren erritxoetan: Lakisen eta bere barrutian, Azekan eta bere erritxoetan. Eta egin ziran Bersabeeko auzo, Ennomgo ibarreraño.

        31. Benjaminen semeak berriz jarri ziran egotez Jebatik, Mekmas, eta Hai, eta Bethel, eta beren erritxoetaraño.

        32. Anathoth, Nob, Anania,

        33. Asor, Rama, Jethaim,

        34. Hadid, Seboim, eta Nebalat, Lod.

        35. Eta Ono, arte langilleen ibarreraño.

        36. Juda eta Benjaminen ere baziran Lebitak, gauza batzuen jabe.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dira Zorobabel Salathielen semearekin, eta Josuerekin etorri ziran apaizak, eta lebitak: Saraia, Jeremias, Esdras,

        2. Amaria, Meluk, Hattus,

        3. Sebenias, Rheum, Merimuth,

        4. Addo, Jenthon, Abia,

        5. Miamin, Madia, Belga,

        6. Semeia, eta Joiarib, idaia, Selum, Amoe, Helzias.

        7. Idaia. Oiek dira apaizen prinzipe, etorri ziranak beren anaiakin Josueren egunetan.

        8. Lebitak izan ziran Jesua, Bennui, Zedmihel, Sarebia, Juda, Mathanias, zeñak beren anaiakin kantatzen zuten, eta zuzentzen zituzten himnoak;

        9. Eta Bekbezia, eta Hanni, beren anaiakin, bakoitza bere lanean.

        10. Josuegandik izan zan sortua Joazim, Joazimgandik izan zan sortua Eliasib, eta Eliasibgandik izan zan sortua Joiada.

        11. Joiadagandik izan zan sortua Jonathan, Jonathangandik izan zan sortua Jeddoa.

        12. Eta Joazimen denboran familietako buru apaizak ziran, Saraiasen familiarena, Maraia, Jeremiasen familiarena, Hanania,

        13. Esdrasen familiarena, Mosolam, Amariasen familiarena, Johanan:

        14. Milikoren familiarena, Jonathan, Sebeniasen familiarena, Josef,

        15. Haramen familiarena, Edna, Maraiothen familiarena, Helzi,

        16. Adaiaren familiarena, Zakarias, Jenthonen familiarena, Mosolam.

        17. Abiaren familiarena, Zekri, Miaminen, eta Moadiasen familiena, Felti,

        18. Belgaren familiarena, Sammua, Semaiaren familiarena, Fonathan,

        19. Joiariben familiarena, Mathanai, Jodaiaren familiarena, Azzi,

        20. Zelairen familiarena, Zelai, Amoken familiarena, Heber,

        21. Helziasen familiarena, Hasebia, Idaiaren familiarena, Nathanael.

        22. Eliasiben, eta Joiadaren, eta Johananen, eta Jeddoaren denboretan bizi izan ziran lebiten gañean berriz, eskribatuak izan ziran lebiten familia aien buruak, nola apaizenak, Dario Persiako erregearen erregetzan.

        23. Lebien seme, familietako buruak ere, eskribatuak daude urteoroko berrien liburuan, Jonathan Eliasiben semearen denboraraño.

        24. Lebiten Prinzipeak bada ziran Hasebia, Serebia, eta Josue Zedmihelen semea beren anaiakin, zeñak ari oi ziran himnoak eta salmoak kantatzen beren txandetan, Dabid Jaungoikoaren gizonaren erabakiaren araura, eta egon oi ziran zaitzen, bakoitza bere txandan.

        25. Mathania, eta Bekbezia, Obedia, Mosolam, Telmon, Akub ziran ateetako, eta beren aurreko atarietako gordetzalleak.

        26. Oiek bizi ziran Joazim Josueren semearen, Josedeken semearen denboran; eta Nehemias eraentzalle, eta Esdras apaiz eta Eskribaren denboran.

        27. Jerusalengo murruen dedikaziorako billatu ziran toki guzietatik lebitak, etorrierazitzeko Jerusalenera zelebratzera dedikazioa, eta pestak, eskerrak emateko kantakin, zinbaloakin, salterioakin, eta zitarakin.

        28. Bildu ziran bada Jerusalengo kanpoetako, eta Nethufathiko erritxoetako kantariak,

        29. Eta Galgalen etxekoak, eta Jeba, eta Azmabetko barrutietakoak, zeren kantariak egin zituzten erritxoak Jerusalen inguruan.

        30. Eta garbitu ziran apaizak eta lebitak, eta garbitu zituzten erria, eta ateak, eta murrua.

        31. Eta igoerazi nien murruaren gañera Judako Prinzipeai, eta jarri nituen kantariak bi koru anditan. Eta zuzendu ziran eskuirontz murruaren gañean zimaurtokiko aterontz.

        32. Eta beren ondorean zijoazen Osaias, eta Judako Prinzipeen erdia,

        33. Eta Azarias, Esdras, eta Mosolam, Judas, eta Benjamin, eta Semeia, eta Jeremias.

        34. Eta apaizen semeetatik tronpetakin, Zakarias Jonathanen semea, Semeiasen semea, Mathaniasen semea, Mikaiasen semea, Zekurren semea, Asafen semea,

        35. Eta beren anaiak Semeia, eta Azareel, Malalai, Galalai, Maai, Nathanael, eta Judas, eta Hanani, Dabid Jaungoikoaren gizonaren musikako erremientakin, eta Esdras Eskriba beren aurrean iturriko atean.

        36. Oien aurkez igo ziran besteak, Dabiden erriko malletatik, murruaren igoeran Dabiden etxearen gañean, eta uren ateraño sortalderontz.

        37. Eta eskerrak ematen zituztenen bigarren korua zijoan aurkez, eta ni bere ondorean, eta erriaren erdia murruaren gañean, eta labeen dorrearen gañean, murrua zabalago dan tokiraño,

        38. Eta Efraimgo atearen gañean, eta anziñako atearen gañean, eta arraiaren atearen gañean, eta Hananeelen dorrearen, eta Emathen dorrearen gañean, abereen ateraño, eta gelditu ziran presondegiko atean.

        39. Eta kantarien bi koruak gelditu ziran Jaungoikoaren etxean, ni, eta majistraduen erdiak nerekin zeudela.

        40. Eta Eliakim, Maasia, Miamin, Mikea, Elioenai, Zakaria, Hanania, Apaizak beren tronpetakin,

        41. Eta Maasia, eta Semeia, eta Eleazar, eta Azzi, eta Johanan, eta Melkia, eta Elam, eta Ezer. Eta kantariak kantatu zuten boz klaruan, eta Jezraia zan beren gidaria.

        42. Eta il, ta eskeñi ziran egun artan doañ andiak, eta txit poz izan ziran, zeren Jaungoikoak itsatsi zien poz andi bat, eta beren emazteak eta semeak ere poztu ziran, eta Jerusalengo poza urrutitik aditua izan zan.

        43. Autu ere ziran egun berean batzuek apaizen eta lebiten artetik, tesoruko garitegiak zaitzeko, erriko andizkiak aien eskuz aurkeztu zitzaten, kotiz honra andiko bat bezela eskerrak emateko, edarien, eta primizien, eta amarrenen eskeñtzak, zeren Judak iduki zuen poz andia, an zeuden apaiz eta lebitakin.

        44. Eta oiek beren aldetik ederki kunplitu zuten beren Jaungoikoaren elizkizunakin, eta espiazioko zeremoniakin, baitaere kantariak eta atezaiak, Dabidek eta bere seme Salomonek agindu zuten bezela,

        45. Zeren asieratik, Dabiden eta Asafen denboran zeuden ipiñiak kantarien Prinzipeak, zeñak himnoakin alabatu eta bedeikatzen zuten Jaungoikoa.

        46. Eta Israel guztiak Zorobabelen denboran, eta Nehemiasen denboran ematen ziezten egunoro beren anoak kantariai, eta atezaiai, eta santututzen zituzten lebitak, eta lebitak santututzen zituzten Aaronen semeak.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Denbora artan irakurten zan erriaren aurrean Moisesen legeko liburua; eta arkitu zan eskribatua berean, Ammontarrak, eta Moabtarrak etzirala iñoiz sartuak izan bear Jaungoikoaren elizan,

        2. Etziezteelako atera bidera Israelko semeai ogi, eta urarekin, baizik erosi zutelako diruarekin Balaam, madarikatu zitzan, gure Jaungoikoak madarikazioa bedeikazio biurtu bazuen ere.

        3. Legea aditu zuteneko, berezitu zuten Israeltik arrotz guztia.

        4. Lanbide au zegoan Eliasib apaizaren kontura, zeñ izan zan gure Jaungoikoaren etxeko tesoruaren begirale nagusia, eta Tobiasen aidea zan.

        5. Berak bada egin zuen beretzat bizileku andi bat, eta bera baño lenago an gordetzen ziran ofrendak, eta inzensoa, eta ontziak; eta gariaren, eta ardoaren, eta olioaren amarrenak, zeñak ziran lebiten, eta kantarien, eta atezaien tokamenak, eta apaizen primiziak.

        6. Denbora onetan ez nengoan ni Jerusalenen; zeren Artajerjes Babiloniako erregearen ogeita amabi garren urtean, itzuli nintzan erregeagana, eta urtearen atzenean eskatu nion baimena erregeari,

        7. Eta etorri nintzan Jerusalenera, eta aditu nuen, zeñ gaizki egin zuen Eliasibek Tobiasen amorioz, egitean oni bizilekua Jaungoikoaren elizako atarietan:

        8. Eta txit gaizki iritzi zitzadan. Eta bota nituen kanpora Tobiasen etxeko tresnak bere bizilekutik,

        9. Eta agindu nuen garbitu zitzatela bizilekuak, eta berriz eraman nituen ara Jaungoikoaren etxeko ontziak, ofrendak, eta inzensoa.

        10. Eta aditu nuen etzitzaieztela emanak izan lebitai beren tokamenak, eta argatik lebitak, ala kantariak nola elizan serbitzen zuten gañerakoak, joan zirala bakoitza bere errira.

        11. Eta artu nuen eskua majistraduen kontra, eta esan nuen: Zergatik utzi degu Jaungoikoaren eliza? Eta gero bildu nituen lebitak, eta bakoitzari bere lanean egonerazi nion.

        12. Eta Juda guztiak ekartzen zuen gariaren, ardoaren, eta olioaren amarrena aletegietara.

        13. Eta jarri giñituen aletegien begirale nagusi Selemias apaiza, eta Sadok Eskriba, eta Fadaias lebitetatik, eta oien ondorean Hanan, Zakurren Mathaniasen semearen semea, ikusi zutelako oiek leialak zirala, argatik utzi ziran beren kontura beren anaien tokamenak.

        14. Argatik oroitu zaite nerekin, nere Jainkoa, eta etzaite aztu, nik nere Jaungoikoaren etxearen, eta zure elizkizunen alde egin nituenakin.

        15. Egun aietan ikusi nituen batzuek Judan zapaltzen zutela matsa dolaretan larunbatean, eta egun onetan ekartzen ere zituztela egur kargak, eta jartzen ere zituztela astoen gañean ardo, mats, piku, eta gauza mot guztien zamak, eta sartzen zituztela Jerusalenen. Eta agindu nien argiro, saldu zezatela, saltzea zillegi dan egunetan bakarrik.

        16. Berebat Tiroarrak errian bizi ziran, eta ekartzen zuten saltzera arraia, eta gauza mota guztia, eta larunbatetan Jerusalenen Judako semeai saltzen ziezten.

        17. Eta errierta egin nien Judako andizkiai, eta esan nien: Zer gaiztakeria da egiten dezuten au, profanatzen dezutela larunbateko eguna?

 

aurrekoa hurrengoa