www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESDRASEN IRUGARREN LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Eta Josiasek Jaunari Jerusalenen Pazkoa egin zion, eta lenbiziko illeko amalaugarren illargian, legeko Bildotsa il, eta eskeñi zuen,

        2. Jartzen zituela apaizak Jaunaren tenploan, estolak zeuzkatela, egunetan aldizka.

        3. Eta Israelko serbitzari Lebita konsagratuai esan zien, santutu zitezela Jaunarentzat, Jaunaren kutxa santua zegoan tokian, Salomon, Dabid erregearen semeak egin zuen etxean.

        4. Ez dezute bera bizkarraren gañean eramango. Eta orain zuen Jauna serbitu ezazute, eta iduki ezazute Israelko jende aien zati batzuen ajola, zuen erri, eta tribuen araura,

        5. Dabid Israelko erregeak eskribituta utzi zuenaren araura, eta bere seme Salomonen anditasun arrigarriaren araura, guztiok tenploan, eta Israelko semeen anaien aurrean dauden aien, zuen gurasoak zeukaten partilltasuntxoaren araura.

        6. Bildotsak il, ta eskeñi, eta Pazkoa zelebratu ezazute, eta zuen anaientzat sakrifizioak prestatu itzatzute, eta Jaunak Moisesi eman zion agintearen araura egin ezazute.

        7. Eta Josiasek eman zion erriko jendetza, argi zanari, ogeita amar milla ardi, arkume eta auntzkume, eta auntz, eta iru milla txal.

        8. Oiek erregearen gauzaetatik emanak izan zaiozkan erriari, agindua zegoanaren araura; eta apaizai Pazkoan milla ardi eta eun txal.

        9. Eta Jekoniasek, eta Semeiasek, eta Natanael anaiak, eta Hasabiasek, eta Ozielek, eta Korabak Pazkoako afarian bost milla ardi, eta bost eun txal.

        10. Eta nola oiek galanki egiten ziran, apaiz, eta Lebitak tribuetatik egon ziran legamigabeak zeuzkatela.

        11. Eta gurasoak zeukaten eskubidearen araura, erriaren aurrean Jaunari eskeñtzen zioten, Moisesen liburuan eskribitua dagoanaren araura.

        12. Eta Pazkoako afariko bildotsak suan erre zituzten, bear zan bezela, eta eskeñtzekoak egosi zituzten topiñetan, eta eltzeetan iritzi onarekin.

        13. Eta jendetzakoak ziraden guztiak ekarri zituzten, eta oien ondoan berentzat, eta apaizentzat, prestatu zituzten.

        14. Zeren apaizak eskeñtzen zituzten gizenak ordua bukatu arteraño, eta Lebitak berentzat, eta beren anaientzat, Aaronen semeentzat prestatzen zituzten.

        15. Eta kantari konsagratuak, Asafen semeak, txandaka zeuden, Dabidek agindu zuen bezela, eta Asaf, eta Zakarias, eta Jeddimus, zeñ erregeagandik zetorren.

        16. Eta atezaiak ate bakoitzean, alako moduan, non, batek ere etzuen utzik egingo bere lanean, zeren beren anaiak prestatu ziezten berai.

        17. Eta bukatu ziran, Jaunaren sakrifizioari zegokitenak:

        18. Egun artan egin zuten Phase afaria, eta Jaunaren sakrifizioaren gañean doañak eskeñtzen zituzten; Josias erregearen agintearen araura.

        19. Eta denbora artan arkitu ziran Israelko semeak, Phase afaria egin zuten, eta legamigabeen jaieguna zazpi egunean.

        20. Eta alako Phase afaririk, etzan Israelen zelebratu, Samuel profetaren denboratik.

        21. Eta errege guzietatik batek ere, etzuen zelebratu alako Pazkoarik, nolakoa egin zuten Joasias, eta apaizak eta Lebitak, eta Jerusalenen egotez arkitu ziran Israeltar guztiak.

        22. Emezortzigarren urtean, Josiasek agintzen zuela, Phase zelebratu zan.

        23. Eta Joasiasen obrak zuzendu ziran bere Jaunaren aurrera, beldurrez begiratzen zionagana biotz osoarekin.

        24. Eta egiazki, bere inguruan eskribitu ziran gauzak anziñako denboretan, bekatu egin zutenakgatik, eta fedegabeak ziradenakgatik Jaunaren kontra, jende guziez gañetik, eta Jaunaren itzak, Israelen gañean billatu etzituztenak.

        25. Eta Josiasen egite guzti oien ondoan, Faraon Ejiptoko erregea igo zan, bazetorrela Txarkamisera, Eufratesen gañeko bidetik, eta Josiasek bidera irten zion.

        26. Eta Ejiptoko erregeak bialdu zion Josiasi, esaten ziola: Judeako erregea, nere eta zure artean, zer degu?

        27. Ez nau Jaunak bialdu zure kontra gudan aritzeko, zeren Eufratesen gañean da nere guda. Agudo jetxi zaite.

        28. Eta Josias gurdiaren gañean etzan itzuli, baizik bere kontra gudatzeko asmazioak zerabiltzkean, Jaunaren aoko profetaren itzari begiratu gabe,

        29. Baizik asi zuen guda bere kontra Magjedoko kanpoan. Eta prinzipeak Josias erregeagana jetxi ziran.

        30. Eta erregeak bere mutillai esan zien: Alde erazi zadazute gudatik, zeren txit eria nagoan. Eta bereala bere mutillak, gudatokitik alde erazi zien.

        31. Eta bere bigarren txandako gurdi batera igo zan. Eta Jerusalenera allegaturik, il zan, eta asaben obian lurpetu zuten.

        32. Eta Judea guztian Josiasgatik negar egiten zuten, eta agintaritzetan zeudenak, emazteakin, gaurko eguneraño daude negar malko jarioan. Eta Israelko jatorri guztiari, au beti egiteko eskubidea emana izan zitzaion.

        33. Oiek berriz, Judako erregeen berrietako liburuan daude adiraziak, eta Josiasek egin zituen obra guztiak eta bakoitza, eta bere gloria, eta bere ezaguera eta jakinduria, Jaunaren legean, eta berak egin zituen gauzak, eta Israelko eta Judako erregeen liburuan eskribituak ez daudenak.

        34. Eta Jekonias Josiasen semea artzen zutela jendetzakoak ziradenak, bere aitaren tokian erregetzat jarri zuten Josiasen ordez.

        35. Eta iru illa betean Israelen gañean agindu zuen. Eta Ejiptoko erregeak kendu zuen, Jerusalenen erreinatu etzezan.

        36. Eta jendetzari jarri zion multa, eun talento zillarrezko, eta urrezko talento bat.

        37. Eta Ejiptoko erregeak, Joakin bere anaia, Judako eta Jerusalengo eregetzat jarri zuen.

        38. Eta lotuta jarri zituen letraduak Joakin, eta Sarazelem bere anaia; eta eltzen ziela, Ejiptora eraman zituen.

        39. Ogeita bost urtekoa zan Joakin agintzen asi zanean Judako eta Jerusalengo lurrean, eta Jaunaren aurrean gaizki egin zuen.

        40. Gero etorri zan Nabukodonosor Babiloniako erregea, eta burnizko lokarriakin lotzen zuela, Babiloniara eraman zuen.

        41. Eta Nabukodonosorrek Jaunaren ontzi sagraduak artu zituen, eta jarri zituen bere tenploan Babilonian.

        42. Bere zikinkeria, eta fede gaiztoaren gañekoa berriz, erregeen denboretako liburuan eskribitua dago.

        43. Eta bere tokian Joakin bere semeak erreinatu zuen; Erregetzat jarria izan zanean berriz, emezortzi urte zeuzkan.

        44. Jerusalenen berriz iru illa betean, eta amar egunean erreinatu zuen; eta Jaunaren aurrean gaizki egin zuen:

        45. Eta urte beteren buruan, Nabukodonosorrek mandatariak bialdurik, Babiloniara eraman zuen Jaunaren ontzi konsagraduakin batean.

        46. Eta Sedezias Judako eta Jerusalengo erregetzat jarri zuen, ogeita bat urte zeuzkala: eta amaika urtean erreinatu zuen.

        47. Eta Jaungoikoaren aurrean gaizki egin zuen, eta Jeremias profetak Jaungoikoaren aoz esan ziozkan itzen beldurrik etzuen iduki.

        48. Eta Nabukodonosor erregeak juramentua eskaturik, gezurrarekin juramentu eginik, alde egin zuen, eta gogorturik bere lepoa eta bere biotza, Israelko Jaun Jaungoikoaren aginte zuzen, ta bidezkoak ausi zituen.

        49. Eta Jaunaren erriko agintariak gaiztakeria asko egin zuten, eta gaiztakeriak egin zituzten jentillen zikinkeria guztiez gañetik, eta Jerusalenen zegoan tenplo santua zikindu zuten.

        50. Eta beren asaben Jaungoikoak bialdu zien mandatua, aingeru baten bitartez, konturatu eta bide zuzenera etorri zitezten, ala berai, nola beren tabernakuloari barkatzeko.

        51. Berak berriz irri egiten zien bere aingeruai, eta Jaunak itz egin zien egunean, farra eta isekak egiten ziezten bere profetai.

        52. Jaungoikoa berriz bere jendearekin aserretzera allegatu zan, beren fede gaizto, ta lotsagaldukeriakgatik, eta Kaldeako erregeai agindu zien igo zitezela.

        53. Oiek beren mutil gazte guztiak ezpataz il zituzten beren tenplo santuaren inguruan, eta ez gazteri, ez zarrai, ez birjiñari, ez gaztetxori etzien barkatu.

        54. Baizik guztiak aien eskuetan erori ziran, baita arturik Jaunaren ontzi eta pitxar bedeikatu guztiak, baitaere erregeren jauregiko gauza eder ta baliotsu guztiak, Babiloniara eraman zituzten.

        55. Eta Jaunaren etxeari su eman zien, eta Jerusalengo murruak desegin eta beera aurtiki zituzten, eta dorreak suarekin erazeki zituzten,

        56. Eta ondatu zituzten bere gauza onragarri guztiak, eta utzera biurtu zituzten, eta ezpatak ukiturik egin etzienak, Babiloniara eraman zituzten.

        57. Eta ziran aien mendekoak, aliketa Persak agintaritza arrapatu zuten arteraño, Jaunak Jeremiasen aoz eman zuen itza kunplitzeko.

        58. Aliketa lurrak larunbatak ongi zaitu, ta gorde zituen artean, bere erbesteko denbora guztian, irurogeita amazazpi urtean, gorde zituzten larunbatak, egun aietan lan santuetan ari ziradela.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Ziro Persiako erregeak erreinatzen zuela, Jaunak Jeremiasen aoz eman zuen itzak betetasuna iduki zezan,

        2. Jaunak Siro Persiako erregearen espiritua esnaatu zuen, eta erreinu guztian bat batean, paper eskribituaren bitartez predikatu zuen,

        3. Esaten zuela: Siro Persiako erregeak, oiek esaten ditu: Israelko Jaunak, Jaun goratuak, munduko errege egina jarri nau.

        4. Eta adirazi dit berari egin dizaiodala etxe bat Jerusalenen, zeñ Judean dagoan.

        5. Baldin badago iñor ere zuen jatorrikorik, bere Jauna berarekin Jerusalenera igo bedi.

        6. Tokien aldean bizi diran guztiak bada, toki beratan daudenai, urrearekin ta zillarrarekin lagundu bizaie,

        7. Emakaiakin, zaldiakin, eta astoakin, eta beste gauzakin, zeñak eskeñtzak bezela, Jerusalenen dagoan Jaunaren etxean ipintzen ziran.

        8. Eta zeudela prestatuak Benjaminen tribuko, eta tribuetako, eta errietako prinzipeak, eta apaizak eta Lebitak, zeñai Jaunak barrendiko argitasunak eman ziezten igotzeko, eta Jaunaren etxe, Jerusalenen dagoana egiteko, eta bere inguruan zeudenak,

        9. Lagundu zuten beren urre eta zillar guztiarekin eta zamariakin, eta asko botorekin, aiek, zeñak asko diraden, eta zeñaen barrenak zeruko argitasunak mugitu zituzten.

        10. Eta Ziro erregeak atera zituen Jaunaren ontzi konsagratuak, zeñak Nabukodonosor Babiloniako erregeak, Jerusalendik eraman zituen, eta bere idoloari konsagratu ziozkan.

        11. Eta Ziro Persiako erregeak, ateratzen zituela, eman ziozkan Mithridatori, zeñ bere balio andiko gauzaen gordetzallea zan.

        12. Onek berriz, Salmanasaro Judeako agintariari eman ziozkan.

        13. Ona zenbat ziraden oiek: Zillarrezko ontzi, eskeñtzak egitekoak, bi milla eta lareun, zillarrezko saskitxoak, ogeita amar; urrezko kopak ogei ta amar, zillarrezkoak bi milla ta lareun; eta beste milla ontzi.

        14. Urrezko, ta zillarrezko ontzi guztiak berriz, bost milla, zortzireun, eta irurogei.

        15. Eta kontatuak izan zaiozkan Salmanasori, Babiloniako katiberiotik Jerusalenera etorri ziradenakin batean.

        16. Artaxerxes Persaen erregearen denboretan berriz, eskribitu zioten, Judean, eta Jerusalenen bizi ziradenakgatik, Balsamuk eta Mitridatusek, eta Sabeliok, eta Ratimusek, Baltemusek, Samelio eskribak, eta gañerako, Samarian,ta beste tokietan bizi ziranak Artaxerxes erregeari, urrengo karta:

        17. Jauna, zure serbitzari Ratimo akzidentetakoak, eta Sabelio eskribak, eta beste zure kuriako juezak, Zelesirian, eta Fenizian,

        18. Eta orain jakin beza errege Jaunak, nola Juduak, zuetatik gugana irago ziradenak, etortzen ziradela Jerusalen erri igestoki, eta txit gaiztora, beren labeak egiten dituzte, eta murruak jartzen dituzte, eta tenploa jasotzen dute.

        19. Baldin erri au, eta murruak bukatzen badirade, ez bakarrik ez dira kotiztariak izango, baitaere erregeai gogor egingo die.

        20. Eta nola au dan tenploen gañean, ongi izango dala uste degu, gauza au ez mezpreziatzea,

        21. Baizik jakin erazitzea errege Jaunari, baldin baderitza, erregeak asaben liburuak irakurri ditzala.

        22. Eta arkituko dituzu oroipengarrietan, oiekgatik eskribitutako gauzak, eta jakingo dezu, nola erri au izan dan mendetik iges egina, eta erregeai eta erriai pakean utzitzen etziena.

        23. Eta Juduak mendetik iges eginak, beti bertan gudan ari ziradela; eta argatik erri au iñor ere gabe gelditu zan.

        24. Orain bada, kontuan jartzen zaitugu, errege jauna, baldin erri au egiten bada, eta bere murruak jasoak badirade, ezingo zerala Zelesiara eta Feniziara jetxi.

        25. Orduan erregeak eskribitu zion Ratimori, zeñak eskribitzen zituen gertakariak, eta Baltemo Eta Sabelio eskribai, eta jarrita zeudenai, eta Sirian, eta Fenizen bizi ziradenai.

        26. Bialdu didazuten karta irakurri det. Agindu nuen bada jakiteko, eta arkitu zan, erri hura erregeen kontra beti ibilli zala.

        27. Eta gizon mendetasunetik iges eginak, an biltzen ziradela, eta an gudak asmatzen zituztela, eta Jerusalenen zeudela errege txit sendoak, Zelesiriakoak, eta Feniziakoak mendean zeuzkatenak, eta kotizak eskatzen zieztenak.

        28. Orain bada, agindu det, galerazitzeko gizon aiei erria egitea, eta galerazi diet onezkero geiago egitea.

        29. Eta ez ditezela ere berriz ibilli asmazio eta astruzietan, alako moduan, non, erregeai buruko miñak ekarri litzazkeen.

        30. Orduan leiturik Artaxerxes erregek eskribitu zuena, Ratimo, eta Sabelio eskriba, eta berakin elkartuta zeudenak, agudo biltzen ziradela, zaldidiarekin, eta gandetzarekin, eta martiztiarekin, Jerusalenera etorri ziran.

        31. Eta asi ziraden, erria egiten ari ziradenai galerazitzen, eta utzi zion Jerusalenen tenploa egiteari, Dario Persiako erregearen erreñuko bigarren urteraño.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Dario erregeak eman zien afari andi bat bere etxekoai, eta Medea, eta Persiako agintari guztiai.

        2. Eta soñeko gorridunai, eta juezai, eta konsulai eta bere erreñuan agintaritza zeukatenai, Indiatik Etioparaño, eun eta ogeita zazpi probinziatan.

        3. Eta jan zutenean, eta edan zutenean, eta aseak biurtzen ziradenean, orduan Dario erregea bere gelara igo zan, eta lo egin zuen, eta alako batean esnatu zan.

        4. Orduan iru mutil gazte aiek, gorputzaren zaitzalleak, erregezaiak, batak besteari esan zien:

        5. Esan dezagun bakoitzak gure iritzia izketan eta eskribuz, eta besteak baño jakintsuago agertzen danari, ari Dario erregeak, doañ andiak emango diozka.

        6. Soñeko gorriz jantziko du, urrezko edanontzian edango du, urrezko oean lo egingo du, eta idukiko du kotxea urrezko frenuakin; eta lino fin itsasoz ekarritakozko soñekoa, eta lepo inguruan idundea.

        7. Eta Dariok bere jakinduriagatik, bigarren tokian eseriko du, eta Darioren aidearen izena emango zaio.

        8. Orduan eskribitu zutenetatik bakoitzak bere itza sillutu zuen, eta Dario erregearen oeko burupekoaren azpian jarri zuen,

        9. Eta esan zuten: Erregea jaikitzen danean, guk eskribitu deguna berari emango diogu: eta iruretatik erregeak juzgatzen duenari, eta Persiako majistraduak, nola bere itza jakintsuago dan iruretatik, ari garaipena emango zaio, eskribitua dagoan bezela.

        10. Batek eskribitu zuen: «Azkarra da ardoa».

        11. Bigarrenak eskribitu zuen: «Azkarragoa da erregea».

        12. Irugarrenak eskribitu zuen: «Azkarragoak dirade emakumeak, eta oiek guzioez gañetik egia».

        13. Eta erregea jaiki zanean, artu zuen bakoitzak berak eskribitu zuena, eta berari eman ziozkaten, eta leitu zituen.

        14. Eta mandatariak bialdurik, Persiako majistradu guztiai, eta Medoai, soñeko gorridunai, eta juezai, eta agintariai ots egin zien.

        15. Eta eseri ziraden biltzarrean, eta beren aurrean, eskribituak izan ziraden gauzak leituak izan ziraden.

        16. Eta esan zuen: Ots egin zaiozute mutil gazteai, eta berak beren itzak adiraziko dituzte. Eta ots eginak izan ziraden, eta sartu ziraden.

        17. Eta esan zien: Eskribitu dituzuten gauzak, adirazi zazkiguzute. Eta asi zan lenbizikoa, zeñak ardoaren azkartasunaren gañean itz egin zuen.

        18. Eta esan zuen: Gizonak, nolako azartasuna daukan ardoak, bera edatzen duten gizon guztientzat! Adimena engañatzen du.

        19. Baita erregearen eta umezurtzaren adimena ere, utsean jartzen ditu. Baita mendekoarena, eta askatuarena, beartsuarena, eta aberatsarena.

        20. Eta adimen guztia beldur gabe jartzen du, eta pozera itzultzen du; eta ez da, tristeza guztiarekin, ez zorrarekin oroitzen.

        21. Eta biotzeko gura guztiak onak egiten ditu, eta ez da oroitzen erregearekin, ez Majistraduarekin, eta gauza guztiak talentoen bitartez esan erazitzen ditu.

        22. Eta etziraden oroitu edan zutenean adiskidetasunarekin, ez anaetasunarekin, baizik andik denbora gutxiren buruan, ezpatak artzen dituzte.

        23. Eta ardoan sartuta irtetzen diradenean, etzate gogoratzen zertzuk egin zituzten.

        24. O gizonak, badago ardoa baño andiagorik? Nork uste du alakorik egitea? Eta, oiek esanik ixildu zan.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta erregearen azkartasunaren gañean itz egin zuena, asi zan gero itz egiten.

        2. O gizonak, zeñ gizon andiagorik, lurra, itsasoa, eta beretan dauden gauza guztiak mendean dauzkana baño?

        3. Orain bada, erregea guztien gañean dago, eta guztiai agintzen die, eta berai esaten dien guztia, egiten dute.

        4. Eta bidaltzen baditu gerrariakgana, badijoaz, eta mendiak, eta murruak, eta dorreak desegiten dituzte.

        5. Naiz berak il dizatela, naiz berak illak izan ditezela, erregearen itza, ez da utsean geldituko. Bada baldin berak besteak garaitzen baditu; arrapatzen dituzten gauza guztiak, erregeari ekartzen diozkate.

        6. Orobat beste guztiak ere, eta martitzak ez diranak ere; eta gudan egiten ez dutenak ere, baizik lurreko lanak egiten dituztenak, atzenean gariak ebakitzeko denboran, kotizak erregeari ekartzen diozkate.

        7. Eta berak bakarrik esango balu, il ezazute, iltzen dute. Esango balu, barkatu, barkatu zaiozute, barkatzen zaiotze.

        8. Esango balu, jo ezazute, jotzen dute. Esango balu, arras desegin ezazute, arras desegiten dute. Esango balu, egin ezazute au, edo bestea, egingo dute.

        9. Esango balu, ebaki ezazute, ebakitzen dute. Esango balu, lurrean jarri ezazute, jartzen dute.

        10. Eta jendetza gutiak, eta andizki guztiak obeditzen diote, eta oiekin guziokin bera etzina dago, eta ardoa edatzen du, eta lo egiten du.

        11. Oiek berriz inguruan zaitzen dute, eta ez liteke joan bakoitza bere lanak egitera, baizik bere esanera obeditzen diote.

        12. Gizonak, alako eskubidea daukana, nola ez da andiena izango? Eta ishildu zan.

        13. Asi zan itz egiten irugarrena, zeñak jarri zituen nagusientzat emakumeak, eta egia. Au da Zorobabel.

        14. Gizonak, erregea andia ez da, ez beste asko gizon ere; ardoa ere ez da andiena. Zeñ ote da bada, guztiai agintzen diena?

        15. Ez al dira emakumeak, erregeak sortu ta egin zituztenak, eta itsasoan, ta leorrean agintzen duten guztiak,

        16. Eta beretatik jaio ziran, eta berak eman ziezten argitasunak eta erakutsiak, jarri zituztenai mastiak, zeñatatik ardoa egiten dan?

        17. Eta berak egiten dituzte gizon guztien soñekoak, eta berak gizonen gloria egiten dute, eta gizonak emakumeagandik alderik egin ez ditzake.

        18. Gizasemeak bilduko balu urrea, zillarra ta gauza eder guztia, eta alaere emakume bat soñeko onakin, eta irudi onekoa ikusiko balu,

        19. Oiek guziok utzirik, beragana biurtzen da, eta aoa zabalik, begiratzen dio eta bere gogoa geiago eramaten dio emakumeak, urreak, zillarrak, eta gauza eder guztiak baño.

        20. Gizonak bere aita, bera azi zuena, eta bere erria utzitzen ditu, eta emaztearekin biltzen da.

        21. Eta emaztearekin animak atsedetzen du, eta ez da bere aitarekin, ez amarekin, ez bere erriarekin oroitzen.

        22. Eta argatik jakin bear dezute, emakumeak agintzen dizutela. Onek damu ematen al dizute?

        23. Eta gizonak bere ezpata artzen du, eta badijoa bidetik bide lapurretak egitera, eta gizonak iltzera, eta itsasoz eta ibaietatik ibiltzera,

        24. Eta leoe bat ikusten du, eta illuntasunetan sartzen da, eta egiten dituenean lapurretak, eta engañuak, eta indarrez besteren gauzak artzen dituenean, bere maiteari eramaten diozka.

        25. Baitaere gizonak bere emaztea, aita, edo ama baño geiago maitatzen du.

        26. Eta askori zoratu zaie, beren emazteakgatik, eta berakgatik mendeko eginik jarri ziran.

        27. Eta asko emazteakgatik galdu ziran, eta urkatu ziran, eta bekatu egin zuten.

        28. Eta orain sinistu zadazute, erregea bere eskubidean andia dala, zeren erri guztiak berari ukitzen beldur dirade.

        29. Alaere ikusten nuen Apemen Bezazisen alaba, errege miragarriarekin adiskidetasuna zeukana, erregearen alboan, eskuietik eseria.

        30. Eta kentzen ziola erregeari burutik bere apaingarria, eta neskaitzak berak jartzen zuela, eta ezkerreko esku zabalarekin, erregea jotzen zuela.

        31. Eta oiekin guziokin ere, aoa zabalik begiratzen zion, eta baldin neskaitzak farra egiten bazuen, erregeak ere, eta ikusten bazuen erregeak aserretua zegoala, itz biguñak eta samurrak esaten ziozkan, berarekin adiskidetzera ekartzeko.

        32. O gizonak, zergatik emakumeak azkarragoak ez dirade? Andia da lurra, eta zerua goratua da. Nork oiek egiten ditu?

        33. Eta orduan erregeak, eta gorriz jantziak, elkarri begiratu zien. Eta egiaren gañean asi zan itz egiten.

        34. O gizasemeak, emakumeak ez al dira azkarrak? Lurra andia da, eta zerua goratua da, eta eguzkiaren ibilliak arinak, bada iragotzen du zerua jiran, biurtzen dala bere tokira egun batean.

        35. Ez al da txit goratua, oiek egiten dituena, eta egia andia eta guztia baño sendoago ez al da?

        36. Lur guztiak egiari ots egiten dio, zeruak ere bera bedeikatzen du, eta obra guztiak mugitzen dira, eta beldurrez begiratzen diote, eta berarekin gauza gaiztorik ez dago.

        37. Ardoa gaiztoa, erregea gaiztoa, emakumeak gaiztoak, gizonen seme guztiak gaiztoak, eta beren obra guztiak gaiztoak, eta egiarik beretan ez dago, eta beren gaiztakerian galduko dirade.

        38. Eta egiak irautzen du, eta beti indar geiago artuaz dijoa, eta bizi da, eta mendez mendeak iritxitzen ditu.

        39. Eta ez du zeñ, zeñ dan begiratzen, ez desberdintasunetara, baizik naiz izan onak, naiz gaiztoak, bakoitzari ematen dio dagokeona; eta guztiai beren obraetan biguñtasuna erakusten die.

        40. Eta bere juizioan ez dago gauza gaiztorik, baizik sendotasuna, eta erreñua, eta eskubidea, eta gizaldi guztietatako anditasuna. Bedeikatua egiaren Jaungoikoa.

        41. Eta itz egiteari utzi zion. Eta erri guztiak deadar egin zuen, eta esan zuen: Egia andia da, eta beste guztiak garaitzen ditu.

        42. Orduan erregeak esan zion: Eskribitua dagoena baño geiago nai badezu, eskatu zadazu eta emango dizut, besteak baño jakintsuagoa arkitua izan zeralako; eta nere alboan eseriko zera, eta nere aidearen izenarekin ots egina izango zera.

        43. Orduan erregeari esan zion: Oroitu zaite, erreñua artu zenduen egunean egin zenduen eskeñtzarekin, Jerusalen egitea.

        44. Eta biurtzea, Jerusalendik artuak izan ziran ontzi guztiak, zeñak berezituak izan ziran Zirok Babilonia artu zuenean, eta nai izan zuen berak ara bialdu.

        45. Eta zuk eskeñi zenduen, Idumeoak erre zuten tenploa egitea, Kaldeatarrak Judea arras desegin zutenean.

        46. Eta orain au da, Jauna, eskatzen dedana, au da zuri eskatzen dizudan gauza andi eta goratua, zure aoz Zeruko Erregeari egin ziñion eskeñtza, kunplitu dizaiozula.

        47. Orduan jaikitzen zala Dario erregea, laztan bat eman zion, eta kartak eskribitu ziezten partitzalleai, eta agintariai, eta soñeko gorridunai, eraman zezatela, eta berarekin zeudenak ere guztiak igotzen zirala, Jerusalen egin zezaten.

        48. Eta Sirian, eta Fenizian, eta Libanon zeuden agintari guztiai kartak eskribitu ziezten, ekarri zitzaten zedrozko zurak Libanotik Jerusalenera, berakin erria egiteko.

        49. Eta eskribitu zien askatuak gelditzeagatik, erreñutik Judeara igotzen ziran Judu guztiai, eskubide andiko gizonik, eta majistradurik, ez agintaririk, beren ateetara etzatela joango,

        50. Eta iritxitzen zuten alderri guztia berentzat kotizgabea izango zala, eta Idumeakoak zeuzkaten Juduen gazteluak, utzi zitzatela.

        51. Eta tenploa egiteko eman zitzatela urteoro ogei talento, bukatu zedin artean.

        52. Eta sagrarioaren gañean egunoro eskeñtzak erre zitezela, agindua dagoan bezela, eta urte bakoitzean beste amar talento ere eskeñi ditzatela.

        53. Eta Babiloniatik zetozten guztiak erria egitera, bizi ziteztela askatuak eta beren aukeran, bai berak eta bai beren semeak, eta aurretik zijoazen apaiz guztiak.

        54. Eskribitu ere zuen zenbata, eta agindu zuen emateko estola bedeikatua, zeñarekin serbituko zuten.

        55. Eta Lebitai eskribitu zien, ematen zieztela aginteak, etxea bukatu arterañoko eguneraño, eta Jerusalen egin artean.

        56. Eta erria zaitzen zuten guztiai, suerteak, eta estipendioak emanak izan bizazkeela.

        57. Eta utzi zituen, Zirok Babiloniatik berezitu zituen ontzi guztiak, diradenak, eta Zirok esan zituen guztiak, eta berak egiteko agindu zuena, eta Jerusalenera bialtzeko.

        58. Eta mutil gazte hura joan zanean, jasotzen zuela arpegia Jerusalenera, zeruko erregea bedeikatu zuen.

        59. Eta esan zuen: Zugandik dator garaipena, eta zugandik datoz jakinduria eta argitasuna. Eta ni zure serbitzaria naiz.

        60. Bedeikatua zera, neri jakinduria eman ziñidana, eta zuri, o gure gurasoen Jaun ta Jaungoikoa eskerrak ematen dizkizut.

        61. Eta artu zituen kartak, eta Babiloniara joan zan. Eta etorri zan, eta Babilonian zeuden bere anaia guztiai adirazi zien.

        62. Eta beren gurasoen Jaungoikoa bedeikatu zuten, barkazioa eta atsedena eman zielako,

        63. Igo zezaten, eta Jerusalen egin zezaten, eta tenploa, non aitatua izan zan bere izen santua beragan, eta soñuakin eta gozotasunakin zazpi egunean bozkariotu ziraden.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Oien ondoan berriz, autuak izan ziraden, igo zitezen errietako prinzipeak beren etxe eta tribuetatik, eta beren emazteak, eta beren seme eta alabak, eta beren mendeko morroiak, eta neskameak, eta beren abereak.

        2. Eta Dario erregeak bialdu zituen berakin batean milla zaldizko, aliketa pakearekin, eta musikakin, eta atabalakin, eta txirolakin, Jerusalenen sartu zitezen artean.

        3. Eta anaia guztiak ari ziran jostaketan, eta egin zuten berakin batean igo zitezela.

        4. Eta oiek dira gizakumeen izenak, igo ziradenenak beren errietatik tribuetara, beren agintasunaren partiltasunera.

        5. Apaizak: Fineesen semeak, Aaronen semeak, Jesus Josederen semea, Joakin Zorobabelen semea, Salathielen semea, Dabiden etxekoa, Faresen jatorrikoa, Judako tribukoa,

        6. Zeñak esan zituen, Dario Persiako erregea zala, izketa arrigarriak, bere erreñuaren bigarren urtean, lenengo ill Nisanen.

        7. Oiek dirade berriz igo ziradenak Judeatik beste aldameneko katiberiotik, zeñak Nabukodonosor Babiloniako erregeak eraman zituen beste aldamen bateko katiberiora, Babiloniara, eta Jerusalenera itzuli zan.

        8. Eta bakoitzak billatu zuen Judeako tokamena bere errian, etorri ziradenak Zorobabelekin, eta Jesusekin, Nehemiasekin, Areoresekin, Elimeorekin, Emmaniorekin, Mardokeorekin, Beelsurorekin, Mephsatokorrekin, Oliororekin. Emonia beren prinzipeetatik bat zan.

        9. Beren zenbata jentilletatik, beren agintarietatik, zeñak ziran Faresen semeak, bi milla eun eta irurogei ta amabi.

        10. Aresen semeak, iru milla eun eta berrogei ta amazazpi. 11. Femoren semeak, eun eta berrogeita bi. Jesu, eta Joabesen semeen artean, milla irureun eta bi.

        12. Demuen semeak, bi milla lareun eta irurogeita amar; Korabaren semeak, berreun eta bost. Banikaren semeak, eun eta irurogei ta bost.

        13. Bebeken semeak, lareun eta iru. Arkaden semeak, lareun eta ogei ta zazpi.

        14. Kamen semeak, ogei ta amazazpi. Zoroarren semeak, bi milla eta irurogei ta zazpi. Adinen semeak, lareun eta irurogei ta bat.

        15. Aderektisen semeak, eun eta zortzi. Ziaso, eta Zelasen semeak, eun eta zazpi. Azoroken semeak, lareun eta ogei ta emeretzi.

        16. Ledarboneren semeak, eun eta ogei eta amabi. Anaren semeak, eun eta ogei ta amar. Asoniren semeak, larogei ta amar.

        17. Marsarren semeak,lareun eta ogei ta bi. Zabarusen semeak, larogei ta amabost. Sepolemonen semeak, eun eta ogei ta iru.

        18. Nepopasen semeak, berrogei eta amabost. Nekanatoren semeak, eun eta berrogei eta emezortzi. Zebatamoren semeak, eun eta ogei eta amabi.

        19. Krearpatrosen, zeñ Enokadies, eta Modizeren semeak, lareun eta iru. Gramas, eta Gabearenak eun eta ogei ta bat.

        20. Beselongandikoak, eta Zeagjegandikoak, irurogei eta bost: Bastarogandikoak, eun eta ogei eta bi.

        21. Bekenobesegandik, berrogei eta amabost. Siptison semeak, eun eta berrogei ta amabost. Laboniren semeak, irureun eta berrogei eta amazazpi.

        22. Sikemen semeak, irureun eta irurogei ta amar. Suadon, eta Kliomoren semeak, irureun eta irurogei eta emezortzi.

        23. Erikoren semeak, bi milla eun eta berrogei ta bost. Anaasen semeak, irureun eta irurogei ta amar.

        Apaizak.

        24. Jedausen semeak, Euterren semeak, Eliasiben semeak, irureun eta irurogei eta amabi. Emeroen semeak, berreun eta berrogeita amabi.

        25. Fasurien semeak, irureun eta berrogei ta amazazpi. Kareen semeak, berreun eta ogei ta zazpi.

        26. Lebitak. Jesuen semeak, Kaduhelen, eta Bamisen, eta Serebiasen, eta Ediasenak, irurogei eta amalau. Emeroen semeak, berreun eta berrogei ta amabi. Guztiak amabigarren urtetik, ogei ta amar milla lareun eta irurogei ta bi.

        27. Semeak, eta alabak, eta emazteak, guztiak batean kontatuta, berrogei milla berreun eta berrogei ta bi.

        28. Apaizen semeak, tenploan kantatzen zutenak. Asafen semeak, eun eta ogei ta zortzi.

        29. Atezaiak berriz: Esmennoren semeak, Aserren semeak, Amonen semeak, Akubaren semeak, Topa Tobiren semeak, guztiak ogei ta emeretzi.

        30. Apaiz, tenploan serbitzen zutenak. Selen semeak, Gasfaren semeak, Toblokeren semeak, Karieren semeak, Suren semeak, Heluren semeak, Labanaren semeak, Armatxaren semeak, Akuben semeak, Utaen semeak, Zetaen semeak, Aggaben semeak, Obaien semeak, Ananien semeak, Kannanen semeak, Jedduen semeak.

        31. Anen semeak, Radinen semeak, Desanonen semeak, Nakobaren semeak, Kasebaren semeak, Gazeren semeak, Ozuiren semeak, Suzonerren semeak, Attreren semeak; Hastenren semeak, Akusuren semeak, Asianaren semeak, Maneiren semeak, Nasissiren semeak, Ajistaren semeak, Azuiren semeak, Pabonen semeak, Fasalonen semeak.

        32. Meddaren semeak, Fusaren semeak, Kareeren semeak, Barkoren semeak, Sareeren semeak, Koesiren semeak, Nasiten semeak, Ajistiren semeak, Pedonen semeak.

        33. Bere seme Salomon, Asofoten semeak, Fasidaren semeak, Kaliren semeak, Dedonen semeak, Gadahelen semeak, Sefejiren semeak.

        34. Agjiaren semeak, Sakareten semeak, Sabatenen semeak, Karoneten semeak, Malsiten semeak, Ameren semeak, Susuren semeak, Addusen semeak, Subaren semeak, Euraren semeak, Bahotisen semeak, Fasfeten semeak, Malmonen semeak,

        35. Gauza konsagratuetan serbitzen zuten guztiak, eta Salomonen mutikoak, lareun larogei eta bi.

        36. Oiek dira Telmela, Telarsatistikan igo ziraden semeak, beren Prinzipeak Karmelam, eta Karet.

        37. Eta ezin zuten erakutsi, zeñak ziraden beren erriak, ez beren jatorri, ta aideak, eta nola Israeltarrak ziran Dalarien semeak, Tubalen semeak, Nekodaizien semeak.

        38. Apaizetatik, zeñak apaizlanetan ari ziran, eta etziraden arkitu Obiaren semeak, Akisosen semeak, Addinen semeak, zeñak emaztea Jarjeleuren alabaetatik artu zuen.

        39. Eta bere izenarekin ots egin zitzaien, eta oien jatorriaren eskribua billatu zan zuzentokian, eta etzan arkitu, eta apaiztzan sartzea galerazi zitzaien.

        40. Eta Nehemiasek, eta Astarasek, esan zien: Ez bediz gauza santuetan partale izan, aliketa apaiz jakintsu, erakutsi argiak eman, eta egia zabalduko duenen bat irten dedin artean.

        41. Israel guztia berriz, salbu mutil, eta neskaitzak, zan, berrogeita bi milla irureun eta berrogei.

        42. Oien morroe ta neskameak berriz, zazpi milla irureun eta ogei ta amazazpi.

        43. Gameluak, lareun eta ogei ta amabost. Zaldiak, zazpi milla eta ogeita amairu. Mandoak berreun milla eta berrogeita bost. Uztarrikoak bost milla ta ogei ta bost.

        44. Eta agintariak berak errietakoak, Jaungoikoaren tenplora etortzen ziradenean, zeñ Jerusalenen zegoan, bere tokian tenploa egitea eskeñi zuten, beren indarraren araura,

        45. Eta tenploari eman gordairu sakratu bat, amabi milla mna, au da, libra urre; eta bost milla mna zillarrezko, au da, libra; eta apaizen estolak eun.

        46. Eta bizitu izan ziran apaizak, eta Lebitak, eta Jerusalendik, eta alderri artatik irten zan jendetza, eta elizkantariak, eta atezaiak, eta Israel guztia bere tokietan.

        47. Eta zazpigarren illa aldean zanean, nola Israelko seme bakoitza bere gauzaetan ari zan, batbatean bildu ziran, sortaldeko atearen aurrean dagoan atarian.

        48. Eta zeudela zutik Jesus Josedek-en semea, eta bere anaia apaizak, eta Zorobabel Salatielen semea, eta onen anaiak, aldarea prestatu zuten,

        49. Bere gañean doañak eskeñtzeko. Moises Jaungoikoaren gizonaren liburuan eskribituak daudenen araura.

        50. Eta an bildu ziran lurreko beste erreñoetatik ere, eta jaso zuten sagrarioa beren tokian lurreko jende guztiak, eta goizean Jaunari eskeñtzen ziezten doañak eta opariak.

        51. Eta egin zituzten eskeñtza oroipengarriak, eta jai andia ere zelebratu zan, legean agintzen dan bezela, eta egunoro eskeñtzak bear zan bezela.

        52. Eta erabakiak zeuden oien ondoan larunbatetako, illberrietako, egun eta jai andietarako eskeñtzak.

        53. Eta Jaunari ematen zien eskeñtzen zuten guztia, batezere zazpigarren illberrian, asi ziran Jaungoikoari doañak eskeñtzen, oraindikan Jaunaren tenploa egin gabe zegoala.

        54. Eta eman zien dirua argiñai, eta arotzai, eta edaria eta janaria bozkarioz.

        55. Eta eman ziezten gurdiak Sidontarrai, eta Tiroarrai, ekarri zezaten Libanotik zedrozko zurak, eta egin zitzatela balsak Jopeko portuan, Ziro Persiako erregeak eskribuz eman zien agintearen araura:

        56. Eta bigarren urtean, etortzen ziradela Jaungoikoaren tenplora Jerusalenera, bigarren illa betean asi zuten, Zorobabel Salatielen semeak, eta Josue Josedek-en semeak, eta beren anaiak, eta apaizak, eta Lebitak, eta katiberiotik Jerusalenera etorri ziran guztiak.

        57. Eta Jaunaren tenploa bukatu zuten bigarren urtean, bigarren illeko illberrian, Judeara eta Jerusalenera etorri ziradenetik.

        58. Eta jarri zituzten Lebitak ogei urtekoak Jaunaren obrai begiratzeko, eta egon ziran Jesus eta bere semeak laguntzen zutela, eta egiten zutela legeak agintzen zuena, Jaunaren etxean lanean ari zirala.

        59. Eta bazeuden an apaizak, estolak tronpetakin zeuzkatela.

        60. Guztiak batean, Dabid Israelko erregearen araura, Jauna alabatzen eta bedeikatzen zutela.

        61. Eta kantatzen zioten kantatxoa Jaunari, zeren bere gozotasuna eta honra Israelen gañean diran.

        62. Eta erri guztiak tronpeta jo zuen, eta deadar andiakin alabatzen zuen Jauna, bere etxea len bezela arkitzen zalako.

        63. Eta etorri ziran apaizetatik, eta Lebitaetatik eta agintarietatik, erriak nolakoak ziran, zarrenak anziñako etxea ikusi zutenak.

        64. Eta oraingoa egin zanean, deadar eta negar andiakin; eta asko tronpetakin, eta bozkario andiarekin.

        65. Alako moduan, non, erriak etzuen aditzen tronpeta otsa, erriaren negarrakgatik. Bada jendetzak, txit ederki jotzen zituen, alako moduan, non, urrutian aditzen zan.

        66. Eta aditu zuten Judako eta Benjamingo tribuen etsaiak, eta tronpeta ots au zer ote zan jakitera etorri ziran.

        67. Eta ezagutu zuten, katiberioan egon ziradenak ari ziradela Israelko Jaun Jainkoari tenploa egiten.

        68. Eta alderatzen Zorobabel eta Jesusgana errietako agintariak, esan zien: Zuekin batean guk ere etxea egingo degu,

        69. Zeren era berdinean aditu giñion zuen Jaungoikoari, eta gu ere berdin ibilli giñan, Asbazaret Asiriako erregearen egunetatik, zeñak onara ekarri ginduen.

        70. Eta esan zien Zorobabel, eta Jesus, eta Israelko errietako prinzipeak:

        71. Ez dagokigu guri eta zuei batean, gure Jaungoikoaren etxea egitea. Baizik guk bakarrik egingo diogu etxea, Ziro Persiako erregeak agindu zigun bezela, Israelko Jaunari etxea egiteko.

        72. Lurreko jendeak berriz, Judean zeudenakin elkartuta, eta jasorik etxea egiteko lana, eta zelatak, eta ekarririk erriak, galerazitzen zien etxea egitea.

        73. Eta egiten zituztela erasoak, etorriak, eta sarrerak, galerazi zuten tenploa egin eta bukatzea, Ziro erregearen bizitza guztian, eta Dario erregearen bigarren urteraño, atzeratu zuten tenploa egitea.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Dario erregearen bigarren urtean berriz, profeziak egin zituzten Agjeok, eta Zakarias, Addin profetaren semeak, Judean eta Jerusalenen, Israelko Jaungoikoaren izenean, beren gañean.

        2. Orduan zeudela Zorobabel, Salatielen semea, eta Jesus Josedek-en semea, asi ziran, Jerusalenen dagoan Jaunaren etxea egiten,

        3. Jaunaren profetak berakin zeudela, eta laguntzen ziela. Denbora artan beratan etorri zan berakgana, Sisenes siriako, eta Feniziako erregetxo mendekoa, eta Satrabuzanes eta bere lagunak,

        4. Eta esan zion: Nork agintzen dizutela egiten dezute etxe au, eta tellatu au, eta gañerakoak? Zer eskubiderekin egiten dituzute? Eta etxe au egiten dutenak, etxe onen egilleak, zeñ dira?

        5. Eta mesede egin, bisita eginarekin, Juduen zar, Jaunak katiberiotik atera zituenai, au da egin zutena,

        6. Eta etzion galerazi tenploa egitea, aliketa oien guzioen berri Dariori eman, eta bere erantzuna artu zedin artean,

        7. Au da Dariori bialdu zien kartak zeukana: Sisenes, Siriako eta Feniziako erregetxo mendekoak, eta Satrabuzanes, eta bere lagunak Sirian, eta Feniziako agintariak, Dario erregeari osasuna nai diote.

        8. Iduki beza erregeak guzien berria, nola etorri giñanean Judeako erriko aldamenera, eta Jerusalenen sartu giñanean, Jaungoikoarentzat etxe andi bat egiten arkitu giñituen.

        9. Eta tenplo bat arri landuakin, eta andiakin, eta paretetan apainduria ederrak.

        10. Eta obra aiek beriala egiten dirala; eta guztiak laguntzen diela, eta beren eskuetan aurrera dijoazela, eta gloria guziarekin bukatu bear dutela.

        11. Orduan galdetu ginien zarrai, esaten giñiela: Nork eman dizute eskubidea, tenplo au, eta beste gauzak egiteko?

        12. Argatik berriz galde oiek egin giñiozkan, adiraztzeko zuri, nolakoak ziraden gizonak, agintariak, eta nolakoa zan gizon agintariak zeukaten agiria.

        13. Baña berak erantzun ziguten, esaten zutela: Gu, Jaun, zerua eta lurra egin zituenaren serbitzariak gera.

        14. Eta etxe au egiten zuen, orain urte asko dala, Israelko errege andi, eta txit sendo batek, eta egin zan.

        15. Eta nola gure gurasoak pake gaiztokoak ziran eta Israelko Jaungoikoaren kontra bekatu egin zuten, Nabukodonosor Babiloniako errege, Kaldeako erregearen eskuetan jarri zituen,

        16. Eta etxe au beera aurtikitzen zutela, su eman zien, eta erria katibu Babiloniara eraman zuten.

        17. Lenbiziko urtean ziro erregeak Babilonian erreñatzen zuela, Ziro erregeak eskribitu zuen, etxe au egin zedilla.

        18. Eta arako ontzi sakratu urrezko, eta zillarrezko, zeñak Nabukodonosorrek Jerusalenen dagoan etxetik atera zituen, eta jarri zituen bere tenploan, berriz atera zituen Ziro erregeak Babilonian zegoan tenplotik, eta Zorobabeli, eta Salmanasaro, erregetxo mendekoari, izan zaiezten emanak.

        19. Eta agindua izan zaten berai, ontzi oiek eskeñi zieztela eta jarri zitzatela Jerusalenen zegoan tenploan; eta Jaungoikoaren tenploa bera bere tokian egin zezatela.

        20. Orduan Salmanasarok jarri zituen, Jaungoikoaren etxeko zimendu, Jerusalenen dagoanarenak, eta andik onaraño, etxea egiten ari dira, baña ez da oraindik bukatu.

        21. Orain bada, baderitzazu zuri, o erregea, billatu bediz erregearen liburutokietan, Ziro erregearenean, zeñak Babilonian dauden.

        22. Eta arkituko balitza Ziro erregearen iritzian, Jerusalenen dagoan Jaunaren etxea egiten asi zirala, eta gure errege Jaunari ala baleritza, oien gañean guri eskribitu bizagu.

        23. Orduan Dario erregeak agindu zuen, billatu zitzatela liburutokietan, eta arkitu zan Ekbatanis errian, zeñ dan Medeako alderriko toki bat, zeñean oiek zeuden eskribituak.

        24. Erreinatzen zuela Siro erregeak lenbiziko urtean, Ziro erregeak agindu zuen egin zezatela Jerusalenen zegoan Jaunaren etxea, non, maiz sua erazekitzen zuten.

        25. Zeñaen altuera amar besokoa izango dan; eta zabalera irurogei besokoa; laurkea iru arri landurekin, eta zurezko balkoe, ta ibiltoki berri bat. Kastuak Ziro erregearen etxean emango dira.

        26. Eta Jaunaren etxeko ontzi sagratu, ala urrezokak, nola zillarrezkoak, zeñak Nabukodonosorrek eraman zituen Jaunaren etxetik, zeñ Jerusalenen dagoan, non zeuden jarriak, an ipiñi diteztela.

        27. Eta agindu zuen, arretaz begiratzeko Sisenne Siriako, eta Feniziako erregetxo mendekoa, eta Satrabuzanes, eta bere lagunak, eta ordenduak izan ziranak agintaritzat Sirian, eta Fenizian, etziteztela alako tokietara allegatu.

        28. Eta nik ere agindu nuen etxea guztiz egiteko, eta begiratu nuen, lagundu zitzaiela Juduen katiberiokoak diradenai, aliketa Jaunaren etxeko tenploa bukatu dedin artean.

        29. Zelesiria, eta Feniziako kotizetatik artuta, arretarekin eman dizaiela zenbata gizon oiei Jaunaren eskeñtzarako, Zorobabel agintari dala, zezenetarako, aritoetarako eta bildotsetarako,

        30. Eta orobat alea, eta gatza, eta ardoa, eta olioa bereala urteoro, nola Jerusalenen dauden apaizak esan zuten, atzerapenikan gabe, egunoro kastatzen zala.

        31. Eskeñi dizaiozkagun doañak Jaungoikoari, Jaungoiko andiari erregeagatik, eta bere aurrakgatik, eta beren biziagatik orazio egin dezaten.

        32. Eta adirazi bedi, edozeñek ausiko balu emen eskribituak dauden gauzaetatik battxo ere, edo mezpreziatuko balu, artu bedi zura bereetatik, eta esekiak izan bediz, eta beren ondasunak erregeari emango zaiozka.

        33. Argatik Jaunak ere, zeñaen izenari an ots egin zaion, an arras desegin dezala errege, eta jende guztia, bere eskua luzatzen duena galeratzitzera, edo Jerusalenen dagoan, Jaunaren etxe hura gaizki tratatzera.

        34. Nik Dario erregeak erabaki nuen, arreta txit andiarekin, oien araura egin ditezela.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Orduan Sisennes Zelesiria eta Siriako erregetxo mendekoa, eta Satrabuzanes, eta lagunak, Dario erregearen aginteak nai zituzten zaitu.

        2. Arreta andiarekin joan oi ziran lan santuetara, Juduen zarrai, eta Siriako prinzipeai laguntzen ziela.

        3. Eta galanki joan ziran lan txit santuak Agjeo, eta Zakariasek profeziak egiten zituztela.

        4. Eta guztia bukatu zuten, Israelko Jaun Jaungoikoaren aginduz, eta Ziroen, eta Darioen, eta Artaxerxes Persiako erregearen esanez.

        5. Eta bukatua izan zan gure etxea, Adar illaren ogeita irugarren egunerako, Dario erregearen seigarren urtean.

        6. Eta egin zuten Israelko semeak, eta apaizak, eta Lebitak, eta katiberiokoak ziraden gañerakoak, zeñak alderatuak jarri ziran, Moisesen liburuan eskribituak dauden bezela.

        7. Eta eskeñi zituzten Jaunaren tenploaren Dedikazioan, eun zezen, berreun arito, eta lareun bildots.

        8. Eta auntzak Israel guztiko bekatuakgatik, amabi, tribu bakoitzagatik bat.

        9. Eta apaizak eta Lebitak egon ziraden estolakin estaliak tribuetatik, Israelko Jaun Jaungoikoaren obra guztiez gañetik, Moisesen liburuaren araura, eta ate bakoitzean atezaia zegoan.

        10. Eta egin zuten Israelko semeak, katiberiokoak ziradenakin, arako Phase afaria, lenbiziko illaren amalaugarren illargian, apaizak, eta Lebitak santutu ziranean.

        11. Katiberioko seme guztiak etziraden batean santutu, zeren Lebita guztiak batean santutu ziraden.

        12. Eta eskeñi zuten Phase afaria katiberioko seme guztiak, eta beren anaia apaizentzat, eta berentzat.

        13. Eta jan zuten, katiberiokoak ziraden Israelko seme guztiak, lurreko jentillen madarikazio guztietatik bizirik gelditu ziradenak, Jauna billatzen zutela,

        14. Eta zelebratu zuten legamigabeen jaia zazpi egunean, Jaunaren aurrean jaten zutela.

        15. Zeren Asiriako erregearen konsejua itzuli zuen beren kontra, Israelko Jaun Jaungoikoaren obraetarako, beren eskuak sendotu itzatzu.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta onen ondoan, Artaxerxes Persiako erregeak erreñatzen zuela, alderatu zan Esdras, Azariaren semea, Helziaren semea, Solomeren semea,

        2. Sadoken semea, Akitofen semea, Amerien semea, Azahelen semea, Bokzien semea, Abisuen semea, Fineesen semea, Eleazaroen semea, Aaron, lenbiziko apaizaren semea.

        3. Esdras au Babiloniatik igo zan, Eskriba zanean, eta adimen txit iratzarrikoa Moisesen legean, zeñ eman zuen Israelko Jaun Jaungoikoak, erakusteko eta egiteko.

        4. Eta erregeak gloria eman zion, arkitu zuelako grazia, diñade eta gura guztian bere aurrean.

        5. Eta igo ziran berarekin batean Israelko semeetatik, eta apaizetatik, eta Lebitaetatik, eta tenploko kantari sakratuakin, eta atezaiakin, eta Jerusalengo tenploko serbitzariakin.

        6. Zazpigarren urtean Artaxerxesek erreinatzen zuela, bosgarren illabetean, au erreñuko zazpigarren urtea da, bosgarren illeko illberrian Babiloniatik ateratzen ziradela,

        7. Jerusalenera etorri ziran aren agintearen araura, Jaungoikoaren laguntasunarekin bidean ongi ibilli ziradelako.

        8. Oietan bada Esdrasek asko aurreratzen zuen legeak ongi gordetzean; bada Jaungoikoaren legeak agintzen zuenik batere etzuen utzitzen egin gabetanik, eta Israel guztiari bear zan, eta ongi zetorren guztia erakusten ziola.

        9. Alderatzen ziradela berriz, Artaxerxes erregeak nai zuena eskribitzen zutenak, eman zion batek Artaxerxesgandik etorritako karta bat, Esdras apaiz eta Jaunaren legearen irakurtzallearentzat, zeñak esaten zuena zan:

        10. Artaxerxes erregeak Esdras apaiz, eta Jaungoikoaren legearen irakurtzalleari, osasuna.

        11. Biguñtasun andiagoarekin juzgatzen dedala nik mesedeetan, agindu nien nai zutenai Judeako jendetik beren borondatez, eta apaizetatik eta Lebitaetatik, zeñak nere erreñuan dauden, Jerusalenera zuri lagundu dizazutela.

        12. Nai badute bada zurekin joan, bildu bediz, eta bijoaz, nik, eta nere zazpi adiskide, eta konsejarik, nai degun bezela.

        13. Ikusi dezaten zertzuk egiten diran Judean eta Jerusalenen, zaitzen dituzutela, Jaungoikoaren legeak agintzen dituenak.

        14. Eta eraman dizaieztela doañak Israelko Jaun Jainkoari, zeñak nik eskeñi eta Jerusalengo adiskideak, eta Babiloniako alderrian arkitzen dan urre, ta zillar guztia, eraman bedi berarekin Jerusalenera Jaunarentzat,

        15. Zeñ dan jendeak berak emana Jaunaren tenplorako, zeñ dagoan Jerusalenen, bildu dedin urre, eta zillar au zezenetarako, eta aritoetarako, eta bildotsetarako, eta antxumeetarako, eta beste oien antzekoetarako.

        16. Eskeñi dizaiozkazan doañak Jaunari, beren Jaunaren aldarearen gañean, zeñ Jerusalenen dagoan.

        17. Eta egin nai dezun guztia zure anaiakin, urre eta zillarrekin, zure borondatearen araura; zure Jaun Jaungoikoaren agintearen araura egin ezazu.

        18. Eta ontzi txit santuak, zeñak emanak izan zizazkizun, zure Jaun Jaungoikoaren etxeko obra, Jerusalenen dagoanarentzat.

        19. Eta zure Jaungoikoaren tenploko obraetarako bear dezun gañerako guztia, erregearen gordairutik emango dezu.

        20. Nai dezunean zure anaiakin egin urre, eta zillarrarekin, Jaunaren borondatearen araura egin ezazu.

        21. Eta nik Artaxerxes erregeak, Siriako, eta Feniziako zaitzalleai agindu nien, Esdras apaiz, eta Jaungoikoaren legearen irakurtzalleari, kontu andiarekin eman ditzakeola eun talentu zillar, eta berdin urre.

        22. Eta eun anega aleraño, eta ardo eun kantaruraño, eta beste gauzak ugari, nai aña.

        23. Gauza guztiak Jaungoikoaren legearen araura egin bediz, Jaungoiko txit goratuarentzat, jaiki ez dedin aserrea, erregearen, eta semearen, eta bere semeen erreñuan.

        24. Zuei berriz esaten zatzute, apaiz, Lebita, eta elizkantari, eta tenploko serbitzariai, eta tenplo onetako eskribai,

        25. Ez kotizik, ez beste zamarik batere jarri dizazutela, eta iñork ez dezala eskubiderik iduki, berai ezerere ezartzeko.

        26. Zuk berriz Esdras, Jaungoikoaren jakinduriaren araura, jarri itzatzu juezak, eta zuzen erabakitzalleak Siria eta Fenizia guztian, eta zure Jaungoikoaren legea dakitenai, eman zaieztezu erakutsiak,

        27. Legea austen duten guztiak, agudo eta arretarekin kastigatuak izan ditezen, naiz eriotzarekin, naiz oñazeakin, baitaere diruarekin multatu, edo dirua kenduarekin.

        28. Eta Esdras eskribak esan zuen: Bedeikatua gure gurasoen Jaungoikoa, zeñak jarri zuen borondate au erregearen biotzean, argitzeko bere etxea, zeñ Jerusalenen dagoan.

        29. Eta ni onratu ninduen, erregearen, eta bere konsejarien, eta adiskideen, eta purpuratuen aurrean.

        30. Eta ni sendotu nintzan, nere Jaun Jainkoaren laguñtasunarekin, eta bildu nituen Israelko gizonak, nerekin batean joan zitezen.

        31. Eta oiek dira agintariak beren errien araura, eta anditasun, tokatzen zaiztenak, nerekin Babiloniatik Artaxerxesen erreñura igo ziradenai.

        32. Eta Faresen semeetatik, Jersonio. Siemariten semeetatik, Ameno. Dabiden semeetatik, Ako, Seeziliaren semea.

        33. Faresen semeetatik, Zakarias, eta berarekin eun eta berrogei ta amar gizon, itzuli ziran.

        34. Moabilion Zarko zuzentzallearen semeetatik, eta berarekin berreun eta berrogeita amar gizon.

        35. Zakuesen semeetatik, Jekonias, Zekolei, eta berarekin, berreun eta berrogeita amar gizon.

        36. Salaren semeetatik, Maasias Gotolia, eta berarekin irurogeita amar gizon.

        37. Sapatiaren semeetatik, Zarias Mitxeli, eta berarekin larogei gizon.

        38. Joben semeetatik, Abdias Jeheli, eta berarekin berreun eta amabi gizon.

        39. Baniaren semeetatik, Salimot, Josafiaren semea, eta berarekin eun eta irurogei gizon.

        40. Beerren semeetatik, Zakarias Rebei, eta berarekin berreun eta zortzi gizon.

        41. Ezeaden semeetatik, Joannes Ekzetan, eta berarekin eun eta amar gizon.

        42. Adonikamen semeetatik, berak atzenak, eta beren izenak oiek dira, Elifalam Jebelen semea, eta Semeias eta berarekin irurogei ta amar gizon.

        43. Eta bildu nituen Thia izena duen ibaiaren aldean, eta an iru egunean egon giñan, eta kontatu nituen.

        44. Eta apaizen eta Lebitaen semeetatik, ez nuen an batere arkitu.

        45. Eta bialdu nuen Eleazarogana, eta Ekzelongana, eta Masmangana, eta Malobangana, eta Enaatangana, eta Sameagana, eta ioribungana, Natangana, Enuagamgana, Zakariasgana, eta Mosolamungana, berak zuzentzalleak, eta adituak.

        46. Eta esan nien, etorri zitezela Loddeogana, zeñ gordairuko tokian zegoan.

        47. Eta agindu nien esan zizaiela Loddeori, eta bere anaiai, eta gordairuan zeudenai, bialdu zizagutela, apaiztzan ari ziradenak, gure Jaun Jaungoikoaren etxean.

        48. Eta ekarri zizkigun, gure Jaun Jaungoikoaren esku sendoaren araura gizon adituak: Moholien semeetatik, Lebiren semeak, Israhelen semeak, Sebebian, eta semeak, eta anaiak, zeñak emezortzi ziran.

        49. Asbiam eta Amin Kanaantarren semeen semeetatikoak, eta beren semeak ogei gizon ziran.

        50. Eta tenploa serbitzen zutenetatik, zeñak Dabidek eman zituen, eta prinzipeak berak tenploa serbitzen zuten Lebitai laguntzeko, berreun eta ogei. Guztien izenak eskrituretan adiraziak daude.

        51. Eta eskeñi nuen an baraua gazteai Jaungoikoaren aurrean, iritxitzeko bide ona guretzat, eta gurekin zeudenentzat, eta semeentzat, eta abereentzat zelatadakgatik.

        52. Zeren lotsa nintzan eskatzen erregeari oñazkoak, eta zaldizkoak laguntzeko guri, etsaien kontra laguntzeko.

        53. Zeren erregeari esan giñion, Jaungoikoaren laguntasuna egongo dala, gogo guztiarekin bera billatzen dabenakin.

        54. Eta berriz ere erregutu giñion gure Jaun, eta Jaungoikoari gauza oietarako, zeñ gure alde iduki genduen; eta gure Jaungoikoaren partaleak egiñak izan giñan.

        55. Eta berezitu nituen jendetzako agintarietatik, eta tenploko apaizetatik amabi gizon, eta Sedebias, eta Asannas, eta berakin beren anaietatik amar gizon.

        56. Eta eman niezten urrea eta zillarra, eta gure Jaungoikoaren etxeko apaiz ontziak, zeñak eman zizkiguten erregeak, eta bere konsejariak, eta prinzipeak, eta Israel guztiak.

        57. Eta prestatuta jarri nituenean, eman niezten, eun eta berrogei ta amar talentu zillarrezko, eta eun talentu ontzi zillarrezko, eta eun talentu urrezko.

        58. Eta urrezko ontziak zazpi alditan ogei; eta brontzezko ontziak, brontze onez argi egiten zutenak, amabi, urrearen kolorera ematen zutenak.

        59. Eta esan nien: Eta zuek Jaunarentzat santuak zerate, eta ontziak santuak dirade, eta urrea eta zillarra, gure gurasoen Jaun Jainkoarentzat eskeñtza da.

        60. Zaudete esna eta iratzarririk, eta zaitu itzatzute, aliketa jarri ditzatzuten artean jendetzaren agintarien, eta apaizen, eta Lebitaen, eta Israelko errietako prinzipeen eskuetan Jerusalenen, gure Jaungoikoaren etxeko bizitokian.

        61. Eta urrea, eta zillarra, eta ontziak artu zituzten apaiz eta Lebitak, Jaunaren tenplora Jerusalenera eraman zituzten.

        62. Eta aurreratu giñan Thia ibaietik lenbiziko illeko amabigarren egunean, Jerusalenen sartu giñan arteraño.

        63. Eta irugarren eguna egina izan zanean, eta laugarren egunean pisatuak urrea eta zillarra, gure Jaun Jaungoikoaren etxean, Marimot Jori apaizaren semeari emanak izan zitzaiozkan.

        64. Eta berarekin Eleazar Fineesen semea zegoan, eta Josado Jesuren semea, eta Medias, eta Ranni Lebitaren semea, sorbaldarako, eta pisu guztirako.

        65. Eta beren pisua ordu atan beratan eskribitu zan.

        66. Katiberiotik etorri ziradenak berriz, Israelko Jaun Jaungoikoari doaña eskeñi zien, amabi zezen Israel guztiagatik, larogeta sei arito,

        67. Irurogei ta amabi bildots; akerrak bekatuakgatik amabi; eta osasunagatik amabi bei. Guztia Jaunaren sakrifiziorako.

        68. Eta berriz irakurri zituzten erregearen aginteak erregearen dispensatzalleak; eta Zelesiriako, eta Feniziako erregetxo mendekoak, eta jendea, eta Jaunaren tenploa honratu zituzten.

        69. Eta bukaturik oiek, agintariak alderatu ziraden nigana, esaten zutela: Etzituzten berezitu Israelko jatorria, eta prinzipeak, eta apaizak, eta Lebitak,

        70. Eta jende arrotzak, eta lurreko erreñuak beren zikinkeriak ikasi zituzten Kanaantarrakgandik, eta Heteotarrakgandik, eta Fereseotarrakgandik, eta Jebuseotarrakgandik, eta Moabtarrakgandik, eta Ejiptoarrakgandik, eta Idumeatarrakgandik.

        71. Zeren beren alabakin, berak, eta beren semeak elkartu diran. Eta nahasi da azi santua lurreko jende arrotzakin, eta agintari, eta majistraduak, erreñu aren asieratik, gaiztakeria aren partale izan ziraden:

        72. Eta oiek adituta bereala, soñekoak, eta tunika sagradua urratu nituen; eta ateratzen nituela buruko illeak, eta bizarra, atsakabez eta naigabez eseri nintzan.

        73. Eta bildu ziraden orduan, Israelko Jaun Jaungoikoaren itzera mugitzen ziran guztiak, nigana, gaiztakeria augatik negarrez nengoan onegana, eta arratsaldeko sakrifizioraño, tristerik eseria nengoan.

        74. Eta jaikitzen nintzala barutik, soñekoak eta tunika sakratua etenak neuzkala, belaunikatzen nintzala, eta Jaunagana eskuak luzatzen nituela,

        75. Itz oiek esaten nituen: Jauna, lotsatua nago, eta zure arpegiaren aurrean beldurtu naiz.

        76. Zeren gure bekatuak ugaritu dira gure buruko illeez gañetik, eta gure gaiztakeriak zeruraño igo dira.

        77. Zeren gure gurasoen denboretatik gaurko eguneraño, bekatu andietan bizi gera.

        78. Eta gure bekatuakgatik, eta gure gurasoenakgatik, gera emanak gure anaiakin, eta gure apaizakin, lurreko erregeakin ezpatara, katiberiora, eta daukagun guztia arrapatua izatera lotsariakin gaurko eguneraño.

        79. Eta orain begiraturik gertatzen zaigunera, iduki ezazu urrikaltasuna gure Jaun, ta Jaungoikoa, eta utzi zaguzu sustraia, eta izena zure santifikazioko tokian.

        80. Agertu ezazu gure argia gure Jaun Jainkoaren etxean; eman zaguzu janaria gure serbitzoko denbora guztian.

        81. Eta serbitzen genduenean, ez giñan gure Jaun Jaungoikoak utziak izan,

        82. Eta argitu gure Jaun Jaungoikoaren tenploa, eta etxez bete Siongo eremuak, Judean eta Jerusalenen egotez bizitea eman.

        83. Eta orain, zer esaten degu, Jauna, oiek idukirik? Zeren ausi giñituen zure aginte, zure aur profetaen eskuz eman ziñizkigunak,

        84. Esaten zenduela: Zeren lurra, zeñatara sartu ziñaten, bere jabe eginik biziteko, lur kutsutua da lurreko arrotzen zikinkeriakin; eta aien loikeriak, guztia beren loikeriaz bete zuten.

        85. Eta orain zuen alabak ez dituzute bilduko beren semeakin; ez beren alabak zuen semeentzat artuko dituzute.

        86. Eta ez dezute billauko, pakea idukitzea aiekin denbora guztian, indarrak arturik, lurreko gauzarik obenak jan ditzatzuten, eta herenzia zuen semeai betiko eman dizaiezuten.

        87. Eta guri gertatzen zazkigun gauza guztiak, guztiak gure obra gaiztoakgatik, eta gure bekatu andiakgatik gertatzen dira.

        88. Eta alako sustraia eman ziñiguten, non berriz itzuli giñan zure agindu onak austen, lur onetako jende arrotzarekin, aien zikinkeriarekin nahasitzen giñadela.

        89. Ez al zera aserretuko gurekin, gu galtzeko, aliketa gure sustrairik, ez gure izenik geldituko ez dan?

        90. Israelko Jaun Jainkoa, egiatia zera. Zeren gaurko eguneraño sustraia utzia izan dan.

        91. Ona non orain zure aurrean gure gaiztakerietan gaude. Zeren ez dan ongi oraindikan oietan zure aurrean egotea.

        92. Eta adoratzen zuela, konfesatzen zanean Esdras, negarrez, lurrean etzinda tenploaren aurrean, bildu ziran bere aurrean Jerusalendik talde txit andiak, gizasemeak, eta emakumeak, eta mutil gazteak, eta neskaitz gazteak. Zeren talde artan negar andia zan.

        93. Eta deadar eginik Jekonias Jeheli Israelko semeetatikoak, Esdrasi esan zion: Guk Jaunaren kontra bekatu egin degu, matrimonioan jarri ditugulako emakume arrotzak lurreko jendearekin.

        94. Eta orain Israel guztiaren gañean zaude. Oiek bada egin bizaioe juramentu Jaunari, gure emazte guztiak arrotzetatikoak diradenak beren semeakin aurtikitzeko.

        95. Nola zuri etorri zatzun asabetatik, Jaunaren legearen araura, jaikitzen zerala, adirazi ezazu.

        96. Zeren lana zuri dagokizu, eta gu zurekin gera. Gizonkiro portatu zaite.

        97. Eta jaikitzen zala, erregu biziak egin ziezten apaizen prinzipeai, eta Lebitai, eta Israel guztiari oien araura egiteko, eta juramentu egin zuten.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta jaikitzen zala Esdras tenploko atari aurrean, Jonatas Nasabien semearen bizitokira joan zan,

        2. Eta an ostatuz zegoala, etzuen ogirik jan, ez urik edan, jendetza taldearen gaiztakeriagatik.

        3. Eta predikatu zaten Judea guztian, eta Jerusalenen, katiberiotik etorrita Jerusalenen bilduta zeuden guztiai,

        4. Baldin norbait etorriko ez balitza, bi egun, edo iruan, zar eseriak zeudenen iritzian, kenduko zirala beren eskubideak, eta berak katiberioko taldetik arroztzat iragoko ziradela.

        5. Eta bildu ziran Jerusalenen iru egunean, Juda, eta Benjamingo tribukoak ziraden guztiak. Il au da bederatzigarrena, illaren eguna ogeigarrena.

        6. Eta eseri zan talde guztia tenploko beean ikaraz, negua zalako.

        7. Eta jaikitzen zala Esdras, esan zien: Zuek gaizki egin zenduten artzean zuen ezkontzetarako emazte arrotzak, onela Israelko bekatuak geitzeko.

        8. Eta orain gure gurasoen Jaun Jaungoikoari konfesioa ta anditasuna eman zaiozkazute.

        9. Eta bere borondatea egin ezazute, eta lurreko jendeetatik, eta emazte arrotzetatik alde egin ezazute.

        10. Eta talde guztiak deadar egin zuen, eta boz andiarekin esan zuen: Esan dezun bezela, egingo degu.

        11. Baña nola jende taldea andia dan, eta neguko denbora, eta ez gentzake egon zerbait jan gabe. Lan au berriz ez da egun batekoa, ez bikoa, zeren oietan, aspaldian asko bekatu egin degun.

        12. Egon bediz taldearen agintariak, eta gurekin bizi diran guztiak; eta emazte arrotzak berakgan dauzkaten guztiak.

        13. Eta etorri bediz denbora izendatuan toki guzietatik, apezak eta juezak, aliketa lan augatik Jaunak daukan aserrea bigundu dezaten artean.

        14. Eta Jonatas Ezeliren semeak, eta Ozias Tekamek artu zuten oien araura, eta Bosoramo, eta Lebis, eta Sabbatteusek berakin batean lana egin zuten,

        15. Eta katiberiokoak ziraden guztiak, oien guzien gisara egon ziran.

        16. Eta Esdras apaizak autu zituen beretzat gizasemeak, prinzipe andiak beren gurasoetatik zeuzkaten izenen araura, eta eseri ziran gauza au esaminatzen, amargarren illeko illberrian.

        17. Eta erabaki zan, emazte arrotzak zeuzkatenen gañean, lenbiziko illaren ilberriraño.

        18. Eta arkitu ziran apaizetatik nahasiak, emazte arrotzak zeuzkatenak.

        19. Jesusen semeetatik Josedeken semeak eta bere anaiak: Maseas, eta Eliozero, eta Joribus, eta Joadeo.

        20. Eta eskuak ezarri zituzten, beren emazteak aurtikitzeko, eta biguñtzeko erreguakin aritoa beren ezjakinagatik.

        21. Eta Semmerien semeetatik, Maseas, eta Esses, eta Jeelek, Azarias.

        22. Eta Fosereen semeetatik, Limosias, Hismaenis, eta Natanee, Jussio, Reddus, eta Talsas.

        23. Eta Lebitaetatik: Jorabdo, eta Semeis, eta Kolnis, eta Kalitas, eta Fakteas, eta Koluas, eta Elionas.

        24. Eta kantari sagraduetatik, Eliasib, Zakarias.

        25. Eta atezaietatik, Salumus, eta Tolbanes.

        26. Eta Israeltik: Foroen semeetatik, Ozi, eta Remias, eta Jeddias, eta Melkias, eta Mitxelus, Eleazaro, eta Jammebias, eta Bannas.

        27. Eta Jolamanen semeetatik: Txamas, eta Zakarias, eta Jezrelus, eta Joddius, eta Erimot, eta Helias.

        28. Eta Zatoimen semeetatik, Eliadas, eta Liasamus, Zokias, eta Larimot, eta Zabdis, eta Tebedias.

        29. Eta Zebesen semeetatik: Joannes, eta Amanias, eta Zabdias, eta Emeses.

        30. Eta Bannien semeetatik: Olamus, eta Malutxus, eta Jeddeus, eta Jasub, eta Azabus, eta Jerimot.

        31. Eta Abdinen semeetatik, Nathus, eta Moosias, eta Kaleus, eta Raanas, Maaseas, Mathathias, eta Beseel, eta Bonnus, eta Manasses.

        32. Eta Nuaeren semeetatik: Noneas, eta Aseas, eta Melkias, eta Sameas, eta Simon, Benjamin, eta Malko, eta Marras.

        33. Eta Asomen semeetatik: Karianeus, Matatias, eta Bannus, eta Elifalak, eta Manasses, eta semei.

        34. Bannien semeetatik: Jeremias, eta Moadias, eta Abram, eta Joel, eta Baneas, eta Pelias, eta Jonas, eta Marinot, eta Eliasib, eta Mataneus, eta Eliasis, eta Orizas, eta Dielus, eta semedius, eta Zanbris, eta Jose.

        35. Eta Nobeien semeetatik: idelus, eta Matatias, eta Sabadus, eta Zetxeda, Sedmi, eta Jessei, Baneas.

        36. Oiek guztiok elkartu ziran emazte arrotzakin, eta semeakin utzi zituzten.

        37. Eta apaizak eta Lebitak bizitu ziran, eta Israelkoak ziranak Jerusalenen, eta alderri guzti, eta bakar batean, zazpigarren illeko illargi berrian.

        38. Eta talde guztia bildu zan batean, ate sagraduko sortaldean dagoan ondartzan.

        39. Eta esan zien Esdras apaizburu, eta irakurtzalleari, ekarri zezala Moisesen lege, Israelko Jaun Jaungoikoak eman zuena.

        40. Eta ekarri zion Esdras apaizburuak legea talde guziari, beren senartik emaztera, eta apaiz guztiak aditu zuten legea, zazpigarren illeko illberrian.

        41. Eta irakurtzen zuen tenploko ate sagraduaren aurrean dagoan toki lauan, egunsentitik illunduarteraño gizasemeen ta emakumeen aurrean. Eta guztiak sinistea eman zioten legeari.

        42. Eta egon zan Esdras apaiz, ta legearen irakurtzallea, zurezko tribunal, egin zan batean.

        43. Eta egon ziran berarekin Matatias, eta Samus, Ananias, Azarias, Urias, Ezekias, eta Balsamus eskuietara:

        44. Eta ezkerretara Faldeus, Misael, Malakias, Abustas, Sabus, Nabadias, eta Zakarias.

        45. Eta Esdrasek artu zuan liburua jende talde guziaren aurrean, zeren guztien aurrean, gloria andiarekin, zegoan guztien buru egiten.

        46. Eta bukatu zuenean legea, guztiak zuzendu, eta zutik jarri ziran, eta Esdrasek bedeikatu zuen Jaun Jaungoiko txit goratua, Jaungoiko Sabaoth guzialduna.

        47. Eta erri guztiak erantzun zuen, Amen. Eta jasotzen zituztela goruntz eskuak, auzpeztzen ziradela lurrean, Jauna adoratu zuten.

        48. Jesus, eta Banaeus, eta Sarebias, eta Jaddimus, eta Akubus,eta Sabbataeus, eta Kalites, eta Akarias, eta Joradus, eta Ananias, eta Filias Lebitak.

        49. Jaunaren legea erakusten zutenak; eta jende talde artean Jaunaren legea irakurtzen zuten; eta geiago nai zien bakoitzak, lekzioa aditzen zutenai.

        50. Eta esan zien Ataratesek Esdras apaizburuari, eta irakurtzalleari, eta jende taldeari erakutsiak ematen ziezten Lebitai,

        51. Esaten zuela: Egun au Jaunarentzat santua da. Eta guztiak negar egiten zuten, legea aditzen zutenean.

        52. Eta Esdrasek esan zuen: Joatzen zeratela bada, jan itzatzute gauzarik onen guztiak; eta edan itzatzute edaririk gozoen guztiak; eta bialdu zaiozkazute eskeñtzak, ez daukatenai.

        53. Zeren Jaunaren egun au santua dan, eta etzaitezte tristeak egon. Zeren Jaunak argituko zaituzte.

        54. Eta Lebitak adiraztzen zuten guztien aurrean, ta guztiai, esaten zutela: Egun au santua da, etzaitezte triste egon.

        55. Eta joan ziran guztiak jatera, edatera, afaritzera, eta etzeukatenai eskeñtzak egitera, jan zezaten. Zeren andizkiro goratuak izan ziran itzakin, zeñakin izan ziran irakatsiak.

        56. Eta bildu ziran guztiak Jerusalenen, bozkarioa zelebratzera, Israelko Jaun Jaungoikoaren testamentuaren araura. Atzena.

 

aurrekoa hurrengoa