www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAHUMEN PROFEZIA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Berri garratza Niniberen kontra. Nahum Elkostarrak iduki zuen ikusketaren liburua.

        2. Jauna Jaungoiko zelotsu eta bengatzalle bat da. Jauna bengatuko da, eta sumintasunez betea egongo da. Bai, Jauna bere etsaiai bengatuko zatzaie, eta berentzat bere aserrea gordea dauka.

        3. Jauna sufritua, eta eskubide andikoa da, baña sufritzen duelako, ez du iñor ere garbi, eta obengabetzat idukiko. Jauna dijoa ekaitzen, eta aizebunbaden artean, eta bere oñen azpian autsezko odei bat.

        4. Berak keñatzen du itsasoa, eta leortua utzitzen du; eta nai duenean ibaiak lur siku biurtzen ditu. Egiten du soillak itzuli ditezela Basan eta Karmeloko mendi ugariak, eta Libanoko lorak zimeldu ditezela.

        5. Berak mendiak dardaraz jartzen ditu, eta utziten ditu muñoak arrasatuak. Bere aurrean ikara egiten dute lurrak, eta mundu osoak, eta bertan bizi diraden guztiak.

        6. Nor zutik egongo da bere aserrea agertzen danean? Eta, zeñ da aurkeztuko zaiona, aserretua eta sumindua dagoanean? Sua bezela isurtzen da bere kolera, eta aitzai urtu erazitzen die.

        7. Denbora berean Jauna ona da, eta bere semeen gozatzallea da atsekabeko denboran; eta ezautzen ditu, beragan beren itxedopena ipintzen dutenak, eta laguntzen die.

        8. Berak desegingo du, ugolde andi batek bezela, beren erregeerria; eta atsekabeko illuntasunak bere etsaiai persegituko diote.

        9. Zer asmazio darabiltzute zuek Jaunaren kontra? Jaunak Niniberekingoa egingo du, desegitzen duela. Beste atsekaberik ez da izango.

        10. Zeren Asiriatar oiek, an jateketetan biltzen diradenak edatera, desegiñak izango dirade, arantzazko sorta, beren artean ongi lotuak bezela, eta belar luze txit leorra bezela.

        11. Zugandik, o Ninibe, irtengo da, Jaunaren kontra gogorazio gaiztoak dauzkana, eta bere buruan asmazio biurriak darabiltzkiana.

        12. Oiek esaten ditu Jaunak: Berak ain sendoak eta ain asko izan arren; alaere ebakiak izango dirade, eta iragoko dirade utsa izatera. Nik, o nere erria, atsekabetu zaitut; baña onezkero beren bitartez etzaitut berriz atsekabetuko.

        13. Eta orain zaituko det, bere bidegabetasuneko zigor, zure bizkarren gañean otsak ematen zituena; eta bere kateak urratuko ditut.

        14. Eta Jaunak zure kontra, o Ninibe, sentenzia au emango du: Zure izenaren azirik batere ez da geldituko. Zure gezurrezko jainkoaren etxetik arras kenduko ditut jainko irudiak, eta menast urtuz egindako idoloak; zure obi egingo det, eta zu desonratua geldituko zera.

        15. Ikusi itzatzu an mendien gañean ebanjelioa predikatzera eta pakea adiraztera datorrenaren oñak. Zelebratu itzatzu, o Juda, zure jai andiak, eta kunplitu itzatzu zure botoak, zeren ez da berriz zure lurretik Belial iragoko. Osoz galdu zan.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Onezkero irtetzen da gudatzera, o Ninibe, zure begien aurrean zure kanpoak ondatuko dituena, eta zure setioa estutuko du. Zaitu itzatzu bere mugimenduak, sendotu zure aldamenak, geitu zure indarrak;

        2. Zeren Jauna bengantza artzera dijoan, zure lotsagabekeriagatik Jakoben kontra; baita ere berdin zure urgulleriagatik Israelen kontra; zeren zure ejerzitu ondatzalleak, bere landak desegin eta arrasatu zituzten.

        3. Bere gerrari sendoen ezkutuak argi egiten dute su gar batek bezela; bere gerrariak purpuraz jantzita datoz; eta gudara joateko biltzen diradenean, bere gerra gurdiak sua dariotela bezela daude, eta beren zuzentzalleak moskortuak bezela.

        4. Bideetan talde andietan bilduta nastutzen dirade; gurdiak karrikaetan elkar jotzen dute. Beren begiak suzko txingarrak bezelakoak dirade, aldamen batetik bestera iragotzen diraden tximistak bezelakoak.

        5. Bere gudari sendoakin oroituko da, nastean joango dira bideetatik, erruz murruetara igoko dira, prestaturik lendanaz makinak estalian jartzeko.

        6. Murruetan ateak idiki dirade datozten ugoldeakgatik, eta tenploa arrasatua izan da.

        7. Bere soldaduak katibu eramanak izan dirade, eta emakumeak mendekoak izatera, negarrez usoak bezela, eta suspirioz beren biotzetan.

        8. Eta Ninibe urez beteta putzu bat egiña gelditu da. Bere gordetzalleak iges egin zuten. Deadar egiten zien: Gelditu zaitezte, gelditu zaitezte; baña batek ere etzuen berriz atzerontz begiratu ere.

        9. Ostu ezazute, o Kaldeatarrak, zillarra, ostu ezazute urrea. Ez dauka atzenik bere gauza eder guzien aberastasunak.

        10. Desegiña gelditu da bera, eta urratua eta zatitua, biotzak desalaituak, belaunak lokatuak, gerriak nekatuak, eta beren guzien arpegiak kedarra bezela beltxituak.

        11. Non da Ninibe ezigaitza, leoien ezkutatoki ori, leoikumeen bazka ori, nora joan oi ziraden atsedetera leoia eta bere umeak, iñork ere iges erazi gabe?

        12. Asiriako errege leoiak, arturik bear zuena bere umeentzat, ilkintza andi bat egin zuen bere leoe emeentzat, eta bere kobak eizaz, eta bere ezkutatokiak ostutako gauzaz bete zituen.

        13. Bada, ona emen non nagoan zure kontra, esaten du ejerzituen Jaunak. Nik kee biurtuko ditut zure gerra gurdiak; eta ezpatak iretsiko ditu zure leoitxo gazteak; eta aterako ditut lurretik zure lapurretak, eta zure bialkiñen boza, ez da onezkero beñere adituko.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Ai zure doakabea, erri odolgiroa, engañioz, eta kaltegillaz, eta lapurretaz betea!

        2. Latigen dunbotsa, eta kurpil agudo jiran dabiltzanen dunbotsa, eta zaldien irrintzaena, eta gurdi erazekiena, eta zaldidi aurrera dijoanarena,

        3. Eta ezpata, distiatzen diradenena; eta lantza argi egiten dutenena; eta zaurituak izanda, ugari iltzen diradenena; eta ondamen txit andi batena, ezin kontatu alak dirade illak, batzuek beste batzuen gañean ilda erortzen dirade.

        4. Au guziau bordion eder, eta sonaren fornikazio ugariakgatik, zeñak dakian sortuta ipintzen, eta bere fornikazioen mendeko jarri ditu erriak, eta bere sorginkerien mendeko familiak.

        5. Emen nago ni zure kontra, esaten du ejerzituen Jaunak, eta agertuko ditut zure egite lotsagarriak zure arpegiaren aurrean, eta erakutsiko diet zure billostasuna jendeai, eta zure lotsaria erreñu guztiai.

        6. Eta zure gañera erori eraziko diet zure gauza nazkagarriai, eta lotsariz estaliko zaitut, eta jarriko zaitut oroipengarri, besteak beldurtzeko izango zeran eran.

        7. Eta orduan, ikusten zaituzten guziak ikaratuta atzerontz biurtuko dirade, zugandik urrutira, esaten dutela: Ninibe arrasatua izan al da. Nork buruko mugimendu batekin erakutsiko du zure urrikaltasuna? Non arkituko det nik, nork gozatu zaitzan?

        8. Zu obeagoa al zera Alejandria jendez betea baño, zeñ dagoan jarria ibaien artean, eta zeñ dagoan urez ingurutua; zeñaen ondasunak diraden itsasoa, eta bere murruak urak?

        9. Bere sendotasun mugagabea ziraden Etiopia eta Ejipto; eta Afrika eta Libia zeuzkan laguntzalletzat.

        10. Baña alaere, bera erri arrotzera katibu eramana izan da: bere aurrak karrika guzietako kantoietan eraioak izan dirade; eta txotx egin zuten beren gizon odolgarbikoen gañean, eta bere andizki guztiak zepoetan sartuak izan ziraden.

        11. Zuk bada, o Ninibe, edango dezu moiskortu arteraño, eta azpiratua izango zera, eta zure etsaiari berari laguntasuna eskatuko diozu.

        12. Zure gaztelu guztiak eroriko dira, uztapiko zorituak, jaten dituenaren aoan astinaldi batekin erortzen diraden bezela.

        13. Begira ezazu zure barrenen daukazun jendea erkitu dala, emakumezko erri bat balitza bezela. Zure erriko ateak idikiko dirade, eta zabal zabalik jarriko dira zure etsaientzat, ipintzen dieztezun morrolloak, suak iretsiko ditu.

        14. Iduki ezazu ura ugari, setiatua arkitzen zeraneko; sendotu itzatzu zure murruak, sartu zaite buztintzan, eta zapaldu ezazu, eta oraturik, adrilluak berarekin egin itzatzu.

        15. An suak jango zaitu, ezpataz galdua izango zera,zeñak iretsiko zaituen galdernak belarra bezela; galderna eta langosta adiña jende biltzen badezu ere.

        16. Zure merkatariak zeruko izarrak baño geiago izan ziran; baña izan ziraden galderna bezela, zeñak gizendu zanean, beste leku batera egan egin zuen.

        17. Zure agintariak langostak dirudite, eta zure txikiak langosta samurrak, zeñak egon oi diraden munaetan otz egiten duen egunean; baña eguzkia irtetzen danean, jaikitzen dira, eta beren aztarnarik ere ez da gelditzen, egon diraden tokian.

        18. Loak artu zituzten, o Asurko erregea, zure artzaiak. Zure prinzipeak obiratuak izango dirade. Zure jendea mendietan ezkutatu zan, eta ez dago bildu dezakeanik.

        19. Agirian jarri da zure zorigaitza, zure zauria txit gaiztoa da. Pozezko txaloak egin dituzte, zuri gertatu zatzuna jakin duten guztiak, zeren zure gaiztakeriak denbora guztietan, zeñi ez dio kalte egin?

 

aurrekoa hurrengoa