www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ABDIASEN PROFEZIA

 

KAPITULU BAKARRA

        1. Abdias profetak iduki zuen ikusketa. Oiek esaten diozka Jaun Jainkoak Edomeri: Guk aditu giñon Jaunari, berak bialdu zuela mandatari bat jendeai esatera: Atozte, eta goazen berari gerra egitera.

        2. Zuk ikusten dezu, esaten dio Jaungoikoak Edomi, nik egin zaitudala txikitxoa erreñuen artean, eta zu txit mezpreziagarria zerala.

        3. Zure biotzeko urgulleriak goratu zaitu, aitz andi latzetan eta toki altuetan bizi zeralako; eta zure biotzean esaten dezu: Zeñ izango da lurrera aurtikiko nauena?

        4. Egan gora igoko baziña agilia bezela, eta jarriko bazeneza zure kabia izarren artean, andik, esaten du Jaunak, nik aterako zaitut.

        5. Lapurrak eta erallak zure etxean gauaz sartu balirade, beldurrez ixillikan ez al ziñan egongo? Ez al zizuten guztia ostuko beren gogo osora? Eta sartu balirade zure mastian mendaintzeko, mordoren bat bederik ez al zizuten utziko?

        6. Baña, nolako eratan oiek tratatu ote duten Esauren etxea, eta egin ote dituzten an billakuntzak, eta tokirik ezkutuenak ere ikusi dituzten!

        7. Zure erritik kanpora aurtiki zaituzte, zure elkartu guztiak zuri irri egin dizute; zure adiskide guziak zure kontra jaiki dirade; zure maian jaten zutenak berak, azeloak jarri dizkizute. Ez dago Edomen zentzurik.

        8. Zer! Esaten du Jaunak, egun artan ez al diozkat nik kenduko Idumeari bere jakintsuak, eta Esauren mendiari bere zentzudunak?

        9. Beldurtuak geldituko dirade, zuk Egoeko aldamenean dauzkazun gudari sendo guztiak, Esauren mendian gizon sendo bakar bat geldituko ez dan eran.

        10. Lotsariz betea geldituko zera, eta galduko zera betiko, Jakob zure anaiaren erriaren kontra egin dituzun ilkintza, eta gaiztakerien kastiguan.

        11. Zeren bere kontra armak artu ziñituen egunean, gudari arrotzak bere ejerzitua arrapatzen zutenean, eta beren errietan sartzen ziradenean, eta Jerusalenen arrapatu zituzten gauzen gañean txotx egiten ari ziradenean, zu ere beretatik bat bezelakoa ziñan.

        12. Baña ez diozu burlarik egingo zure anaiari atsekabeko egunean, katibu eramana izango danean; eta etzera ere bozkariotuko Judako semeen zorigaitzagatik bere galmeneko egunean, eta etzera ere mezprezioarekin berai aupadaka ariko naigabeko egunean.

        13. Eta etzera ere sartuko nere erriko ateetan bere galmeneko egunean, eta ez dezu ere zuk isekarik egingo bere zorigaitzakgatik bere ondameneko egunean, eta etzera ere bialdua izango bere ejerzituari jarraitzera bera desegiña dan egunean.

        14. Eta etzera ere azeloan egongo irteeretan, igesi dijoazen Israeltarrak iltzeko, eta ez diezu bidea zarratuko bere ejerzituen kutsuai atsekabeko egun artan.

        15. Zeren onezkero Jaunaren kastiguko eguna jende guziarentzat alderatzen dan, nere erriaren kontra zuk egin zenduena, hura bera zurekin egingo da, zure buruaren gañera Jaungoikoak zure kastiguari erori eraziko dio.

        16. Zeren nola zuek, nere mendi santuan bizi zeratenak, nere aserreko kaliza edan zenduten, ala beti ariko dira bera edaten jende idolatra guziak. Edango dute, ustuko dute, eta geldituko dira osoz deseginak.

        17. Siongo mendi santuaren gañean berriz, an egongo da gero salbazioa, eta santuen Santua an biziko da, eta Jakoben etxea izango da, len bera mendean iduki zutenen agintaria.

        18. Jakoben etxea su iretsitzalle bat izango da; Joseren etxea gar bat izango da; eta Esauren etxea lasto igarra izango da, zeñ ark errea eta iretsia izango dan, Esauren etxearen kutsurikan ere batere gelditu gabe, zeren Jaunak ala esan duen.

        19. Eta Egoerontz bizi diradenak, Esauren mendiaren jabe egingo dirade; eta toki lauan bizi diradenak, Filistintarren jabe egingo dirade; eta Efraimgo eta Samariako lurra berena izango da, eta Benjamin izango da Galaaden jabe.

        20. Eta katiberiora eramana izandu zan Israelko semeen ejerzitua, izango da Kanaantarren toki guztien jabe Sidongo Sareptaraño; eta Jerusalengo seme itsasodira eramanak izan ziradenak, izango dirade Egoeko aldameneko errien jabeak.

        21. Eta Salbatzalleak igoko dira Siongo mendira, zeñak juzgatuko duten Esauren mendia, eta Jaunak erreñatuko du.

 

aurrekoa hurrengoa