www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

JOB SANTUAREN LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Bazan Husko lurrean gizon bat, Job zeritzana, eta zan gizon hura tolesgabea, eta zuzena, eta Jaungoikoaren beldurrekoa, eta gaitzetik alde egiten zuena.

        2. Eta zazpi seme eta iru alaba jaio zitzaiozkan;

        3. Eta zan zazpi milla ardi, eta iru milla gamelu, eta bosteun idi uztarri, eta bosteun astaemeren jabea, eta zeuzkan mirabe txit asko; eta gizon au zan andia eguzkiaren sortaldeko guztien artean.

        4. Eta bere semeak biltzen ziran, eta egiten zituzten bazkariak beren etxeetan, bakoitzak bere egunean. Eta bialtzen zituzten beren iru arrebai otsegitera, berakin jan eta edan zezaten.

        5. Eta iragotzen zanean bazkari egunen txanda, bialtzen zituen Jobek berai otsegitera, eta santututzen zituen, eta jaikirik goizean goiz, beretatiko bakoitzagatik holokaustoak eskeñtzen zituen. Zeren esaten zuen: Ez al dute nere semeak bekatu egin, eta beren biotzetatik Jaungoikoa bota. Ala egiten zuen Jobek egun guztietan.

        6. Baña egun batean, etorririk Jaungoikoaren semeak Jaunaren aurrean egotera, Satanas ere beren artean arkitu zan.

        7. Zeñi Jaunak esan zion: Nondik ator? Berak erantzun zuen, esaten zuela: Lurra inguratu det, eta guztitik ibilli naiz.

        8. Eta Jaunak esan zion: Gelditu al aiz arretaz begira Job nere serbitzariari, ez zeagokala bere antzekorik lurrean, gizon tolesgabea, eta zuzena, eta Jaungoikoaren beldur dikana, eta gaitzetik alde egiten dikana?

        9. Eta Satanasek erantzun, eta esan zuen: Job doan Jaungoikoaren beldur al da?

        10. Ez al daukazu zuk alde guztietatik gordea gaitz guzitik, ala bera, nola bere etxea, eta bere atzienda guztia? Ez al dezu bota bendizioa bere eskuetako lanen gañera, zeñarekin ugaritu diran bere ondasunak lurrean?

        11. Baña luzatu ezazu piskatxo bat zure eskua, eta jabe dan gauza guztiai ukitu zaiezu, eta ikusiko dezu nola mezpreziatzen zaituen arpegiz arpegi.

        12. Jaunak bada Satanasi esan zion: Begira ezak, zeaukan guztia ire eskuan zeagokala, baña ez dek luzatuko ire eskua bere gorputzaren kontra. Eta Satanas Jaungoikoaren aurretik atera zan.

        13. Eta egun batean bere seme eta alabak beren anaia lenbizisortuaren etxean jaten, eta ardoa edaten zeudela,

        14. Etorri zan mandatari bat, eta esan zion: idiak arean ari ziran, eta astaemeak beren aldean zeuden bazkatzen,

        15. Eta Sabeoarrak eraso bat egin dute, eta eraman dute guztia, eta morroiak ezpataz irago dituzte, eta nik bakarrik iges egin det, zuri berri au emateko.

        16. Eta oraindikan au izketan ari zala, beste bat allegatu zan, eta esan zuen: Jaungoikoaren sua zerutikan erori da, eta ardiak eta artzaiak auts biurtu ditu, eta nik bakarrik iges egin det, berria zuri emateko.

        17. Eta oraindikan au izketan ari zala, beste bat etorri zan, eta esan zuen: Kaldeoarrak iru taldetan jarririk, gameluen gañera erori dira, eta eraman dituzte, baita morroiak ere ezpataz irago dituzte, eta nik bakarrik iges egin det, zuri berria emateko.

        18. Oraindikan hura izketan ari zan, eta ona non beste bat sartu zan, eta esan zuen: Zure seme eta alabak beren anaia lenbizisortuaren etxean jaten eta ardoa edaten zeudela,

        19. Bat batetan eremuko aldetik aize bolada bat sortu da, eta etxearen lau aldeak oñetik atera ditu, eta bera erortzen zala, zure seme alabak lertu ditu, eta il dirade, eta nik bakarrik iges egin det zuri berria emateko.

        20. Orduan Job jaiki zan, eta bere soñekoak urratu zituen, eta burua mozturik, eta Jaunaren egiñak adoraturik,

        21. Esan zuen: Nere amaren sabeletik larrugorrian irten nintzan, eta larrugorrian ara itzuliko naiz. Jaunak eman zidan, eta Jaunak kendu dit. Jaunak nai izan duen bezela, ala egin da. Jaunaren izena bedeikatua izan bedi.

        22. Gauza guzti oietan etzuen Jobek bere ezpañakin bekaturik egin, eta etzuen ere itz bidegabekorik Jaungoikoaren kontra esan.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan, egun batean Jaungoikoaren semeak etortzea, eta Jaunaren aurrean agertzea, eta Satanas ere beren artean etorri zan, eta bere aurrean jarri zan.

        2. Eta Jaunak Satanasi esan zion: Nondik ote ator i? Berak erantzun zuen: Lurra inguratu det, eta guztitik ibilli naiz.

        3. Eta Jaunak Satanasi esan zion: Gelditu al aiz arretaz Job nere serbitzariari begira, ez zeagokala bere antzekorik lurrean, gizon tolesgabea, eta zuzena, eta Jaungoikoaren beldurrekoa, eta gaitzetik alde egiten dikana, eta oraindikan bere errugabetasunean irauten dikana? Ik berriz mugitu nauk bere kontra, diña izan gabe ansiatu nezakan.

        4. Eta Satanasek erantzun zuen esaten zuela: Larruagatik larrua, eta daukan guztia emango du gizonak bere biziagatik.

        5. Ezperen, zure eskua luzatu ezazu, eta bere ezurrai eta aragiari ukitu zaiezu, eta orduan ikusiko dezu nola arpegiz arpegi mezpreziatzen zaituen.

        6. Jaunak bada Satanasi esan zion: Ona non ire eskuan zeagokan; baña kontu, bizirik utzi zaiok.

        7. Onenbesterekin ateratzen zala Satanas Jaunaren aurretik, jarri zuen Job, oñaren azpitik buruaren tontorreraño zauri izugarri bat eginik;

        8. Eta berak, zimaurtegi batean eseririk, arras kentzen zuen zorna tella zati batekin.

        9. Eta bere emazteak esan zion: Oraindikan ere ire txotxakerietan ago? Bai bai, bedeikatu ezak Jaungoikoa, eta il adi.

        10. Berak esan zion: Emakume gangar baten antzera mintzatu zera. Baldin Jaunaren eskutik onak artu baditugu, zergatik gaitzak ere artuko ez ditugu? itz guzti oietan etzuen Jobek bekaturik egin.

        11. Joben iru adiskidek bada aditu zutenean nolako gaitz andiak gertatu zitzaiozkan, bakoitza bere lekutik etorri ziran. Elifas Temandik, Baldad Subatik, eta Sofar Naamat-tik: zeren erabaki zuten beren artean, elkarrekin bisitatzera etorri, eta bera gozatzea.

        12. Eta urrutitikan begiak jaso zituztenean, etzuten ezagutu, eta aiezko deadarrak eginik, negarrari eman zioten, eta beren soñekoak urraturik, bota zuten autsa zerurontz beren buruen gañera.

        13. Eta zazpi egunean, eta zazpi gauean egon ziran berarekin lurrean eseriak, eta etzion iñork itzik egiten: zeren ikusten zuten bere miñak txit biziak ziradela.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta oien ondoan, Jobek bere aoa idiki zuen, eta madarikatu zuen bere jaiotzako eguna:

        2. Onela itz egiten zuela:

        3. Zorigaitz, ni jaio nintzan eguna; eta gaua zeñean esan zan: Gizaseme bat sortua izan da.

        4. Arren bada illuntasunera biurtuko al da egun hura, ez dezala Jaungoikoak goitik bere konturik iduki, eta ez dedilla izan argiz argitua.

        5. Illuntasunak eta eriotzaren itzalak illundu bezate; laño zarratuak estali beza, eta mingoiztasunean nastua izan bedi.

        6. Aize bunbada nastu illun bat erabilli beza gau artan; ez bedi bera urteko egunen artean aitatu, ez illen artean kontatu.

        7. Gau hura izan bedi bakarra, eta ez alabantzaren diña.

        8. Madarikatu bezate, eguna madarikatzen dutenak, Lebiatan esnatzeko gertuak daudenak.

        9. Bere illuntasunarekin illundu bitez izarrak, argia itxadon beza, eta ez beza ikusi, ezta ere egunsentiko argi gora dijoana ere.

        10. Ni eraman ninduen sabeleko ateak itxi etzituelako, eta nere begietatik gaitzak kendu etzituelako.

        11. Zergatik emasabelean ez nintzan il, edo sabeletik irtenda bereala ez nintzan galdu?

        12. Zergatik belaunetan artu ninduten? Zergatik alderatu ninduten bularrera titia artu nezan?

        13. Zergatik ni orain lo egongo nintzan ixiltasunean; eta nere loan atsedengo nuen,

        14. Lurreko errege eta andizki, toki bakarretan berentzat etxeak egiten dituztenakin batean,

        15. Edo urrea montoitzen duten, eta beren etxeak zillarrez betetzen dituzten Prinzipeakin,

        16. Edo aurgaldu, ezkutetan dutena bezela, ez nintzate bizirik egongo; edo sortuak izanik, argirik ikusi etzutenak bezela.

        17. An bukatu zan gaiztoen ots andia, eta an atseden zuten indar nekatuak.

        18. Eta an daude atsekaberik irago gabe, eta begirale gogorraren boza aditu gabe, beste denbora batean grilluakin elkarrekin zeudenak.

        19. Txikia eta andia an daude; eta mendekoa, bere nagusiagandik irtenda.

        20. Zergatik errukarriari argia emana izan zitzaion, eta bizia animako samintasunean daudenai?

        21. Zeñak dauden eriotzearen zai, eta ez dator, tesoro baten billa aitzurrean ari diradenak bezela.

        22. Eta txit poztzen dira, sepultura arkitzen dutenean.

        23. Dabillan bidea ikusten ez duen bati, Jaungoikoak illuntasunez inguratu zuenari?

        24. Jan baño lenago zizpuru egiten det, eta nere orroa, gañez egiten duten urak bezelakoa.

        25. Zeren gertatu zat, beldur nintzana. Egiztatu dira nere errezeloak.

        26. Ez al nuen ezjakiña egin? Ez al nintzan ixillik egon? Ez al nuen pazienziarekin irago? Eta alaere aserrea nere gañera etorri zan.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta Elifaz Temangoak erantzun zuen, esaten zuela:

        2. Azten bagera zurekin izketan, menturaz gaizki artuko dezu; baña aora datozkion itzak, nork geldituko al ditu?

        3. Zu ziñan len askori erakutsiak ematen ziñieztena, eta sendotu ziñituen naigabez azpiratuak zeudenak:

        4. Zure itzak gogortu zituzten zalantzan zebiltzanak, eta eman ziñien sendotasuna, ikaraz zeuden belaunai.

        5. Orain berriz etorri da zugana naigabea, eta erori zera, ukitu dizu, eta nastu zera.

        6. Non da zure beldurra, zure sendotasuna, zure pazienzia, eta zure bideen perfekzioa?

        7. Erregututzen dizut, arren begiratu dezazula arretaz. Zeñ kulpa gabeko galdu da iñoiz? Edo justoak noiz deseginak izan dira?

        8. Kontrara ikusi dedana da, eta penak ereitzen dituztenak, eta berak igitaitzen dituztenak,

        9. Jaungoikoaren asnasarekin galduak izan dirala, eta desegiñak izan dirala bere aserrearen espirituaz.

        10. Eta leoearen orroa, eta leoeemearen (sic) boza, eta leoekumetxoen ortzak izan ziran desegiñak.

        11. Katamotza galdu zan, zer arrapatu etzuelako, eta leoetxoak bakoitza bere aldetik joan ziran.

        12. Egiaz itz estali bat neri esana izan zat, eta nere belarriak bere burrunbaren zatitxo bat aditu zuen.

        13. Gaueko ikusketa baten izuan, lo gogor batek gizonak artzen dituenean,

        14. Beldurrez eta ikaraz jarri nintzan, eta nere ezur guztiak dardaratu ziran;

        15. Eta espiritu bat nere aurretik iragotzen zala, nere aragiko illeak laztu zitzazkidan.

        16. Aurrean gelditu zitzadan bat, zeñaen arpegia ez nuen ezagutzen; irudi bat nere begien aurrean, eta aditu nuen aizetxo bigun batena bezelako boz bat.

        17. Gizon bat, Jaungoikoarekin konparatuta, izango ote da justotzat idukia, edo sinistu ote lezake, bere Egillea baño garbiagoa dala?

        18. Begira ezazu, bera serbitu dutenak ez dirala izan sendoak, eta bere aingeruetan gaiztakeria arkitu zuela.

        19. Zenbat geiago buztiñazko etxeetan bizi diranak, eta lurrezko zimendua daukatenak, izango dira desegiñak sitsaz bezela?

        20. Goizetik arratsaldera izango dira ebakiak, eta nola ez dituen iñork arretaz gogoan erabiltzen, betiko galduko dira.

        21. Eta gelditzen diran gañerakoak, izango dirade berakgandik arrapatuak. Beren erakerian ilko dira.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Ots egin ezazu bada, nork erantzunik baldin badago, eta santuren batgana itzuli zaite.

        2. Egiaz eroa aserreak iltzen du, eta aurra ondamuak.

        3. Nik ikusi nuen eroa sustrai sendoakin, eta bereala madarikatu nuen bere edertasuna.

        4. Bere semeak osasunetik urrutian egongo dira, eta ateetan zapalduak izango dira, eta ez da egongo nork lagundu dizaioten.

        5. Bere uztak goseti batek jango ditu, eta armarekin dagoan batek bera arrapatuko du, eta egarriz daudenak edango dituzte bere ondasunak.

        6. Ez da lurrean ezer egiten motibo gabe, eta lurretik ez da jaiotzen pena.

        7. Gizona lanerako jaiotzen da, eta egaztia egan egiteko.

        8. Argatik nik Jaunari erregutuko diot, eta nere itza Jaungoikoagana itzuliko da.

        9. Berak egiten ditu gauza andiak, eta jakiñezinak, eta miragarriak zenbatik gabe.

        10. Berak isurtzen du euria lurraren gañera, eta guztia bere urakin urtutzen du.

        11. Berak jartzen ditu goian umillak, eta tristeak jasotzen ditu osasunarekin.

        12. Berak utsera biurtzen ditu gaiztoen gogorazioak, beren eskuak ez ditzaten kunplitu asi zutena.

        13. Berak arrapatzen ditu jakintsuak beren astruzian, eta utsera botatzen ditu gaiztoen asmazioak.

        14. Egunaz arkituko dira illuntasunetan, eta egunaren erdian ibilliko dira itsumuka gauaz bezela.

        15. Berak berriz salbatuko du beartsua beren aoko ezpatatik, eta pobrea aserretsuaren eskutik.

        16. Eta izango da itxedopena premiatsuarentzat, eta gaiztakeriak estutuko du bere aoa.

        17. Doatsua Jaungoikoak zuzentzen duen gizona, ez egizu bada txartzat iduki Jaunaren zuzenbidea.

        18. Zeren berak egiten du zauria, eta ematen du sendagarria. Zauritzen, eta sendatzen du bere eskuakin.

        19. Sei naigabeetatik libratuko zaitu, eta zazpigarrenean ez dizu gaitzak ukiturik egingo.

        20. Gosetean libratuko zaitu eriotzatik, eta gerratean ezpataren eskutik.

        21. Egongo zera estalia mingañaren azotetik, eta etzera zorigaitzaren beldur izango, etortzen danean.

        22. Galmenean eta gosetean farraz egongo zera, eta etzera lurreko pistien beldur izango.

        23. Kanpoetako arriakin ere zure elkartasuna idukiko dezu, eta lurreko pistiak zuretzat paketsuak izango dira.

        24. Eta ikusiko dezu pakeak erreñatzen duela zure bizilekuan; eta ez dezu utsik egingo zure etxea gobernatzean.

        25. Jakingo ere dezu zure jatorria ugarituko dala, eta zure seme alabak lurreko belarra bezela.

        26. Sartuko zera ugaritasunarekin sepulturan; sartzen dan bezela gari montoia bere denboran.

        27. Begira, adirazi deguna ala dala, esan degun bezela, beren gañean pensatu, eta gogoan erabilli ezazu zure artean.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Jobek, esan zuen:

        2. Arren bada pisatuko balirade pisu batean nere bekatuak, zeñakin kastiguaren diña egin naizan, eta iragotzen nagoan naigabea.

        3. Ikusiko litzate, nere naigabea dala astunagoa, itsasoko ondarra bezela, argatik nere itzak ere miñez beteak daudela,

        4. Zeren nigan daude Jaunaren saietak, zeñaen aserreak estututzen duen nere espiritua, eta Jaunaren izuak ari dira gudan nere kontra.

        5. Basastoak arrantza egingo al du belarra daukanean? Edo orroa egingo du idiak ganbela betearen aurrean dagoanean?

        6. Edo jan al dezake jaki geza, gatzarekin ipiñia ez dagoena? Edo gustatu al dezake iñork, gustatuta eriotza ematen duena?

        7. Nere animak len ukitu nai etzien gauzak, dira orain nagoan estutasunagatik nere janaria.

        8. Nork eman lezan kunplitu dedilla nere eskaria, eta Jaungoikoak eman dizadala itxedotzen dedana?

        9. Eta asi zuenak, berak zeatu nazala: bere eskua askatu dezala, eta ebaki nazala?

        10. Eta nere poza izango litzake, neri parkatu gabe, penaz ni atsekabetuaz joango balitza, eta ni ere ez nintzate joango santuaren erabakien kontra.

        11. Zeren nolakoak dira nere indarrak, gaitz ain andiak eraman al izateko? Edo noiz bukatuko dira nere penak, pazienzia idukitzeko?

        12. Ez da nere sendotasuna aitzena bezelakoa, eta nere aragia ere ez da bronzezkoa.

        13. Begira nola nik nerez ezin egin dezakedan neretzat ezerere, eta nere aiderañokoak ere alde egin duten nigandik.

        14. Bere adiskideagandik urrikalmendua apartatzen duenak, utziten dio Jaungoikoaren beldurrari.

        15. Nere anaiak irago ziran nere aldetik neri kasorikan egin gabe, ibarretatik arin dijoan ugolde bat bezela.

        16. Inziarraren beldur diranen gañera, eroriko da ugari elurra.

        17. Desegiñak diraden orduan, galduko dira, eta bero egiten asten danetik bereala, urtuko dira.

        18. Bere pausoen bidetxigorrak ingurumaitsuak dira, geldituko dira utsera biurtuta, eta galduko dira.

        19. Arretaz gogoan iduki itzatzute Temako bidetxigorrak, Sabako bideak, eta piskatxo bat itxedon ezazute.

        20. Lotsatu dira, ikusirik nere itxedopena. Etorri ere dira nere aldera, eta gelditu dira lotsaz beteak.

        21. Orain etorri zerate, eta ikusirik orain nere zauria, beldur zerate.

        22. Esan al det nik: Ekarri, eta eman zazkidazute zuen ondasunak?

        23. Edo, libratu nazazute etsaiaren eskutik, eta sendoen eskutik atera nazazute?

        24. Erakutsi zadazute, eta ni ixillik egongo naiz. Eta baldin zerbaiten ezjakiñean egon banaiz, argitu nazazute.

        25. Zergatik egiazko itzai kontra egin diezute, ez dagoan ezkero zuen artean iñor, nere itzai kontra egin dizaiokenik?

        26. Bakarrik apaintzen dituzute izketak neri gaizki esateko, baña alperrik itz egiten dezute.

        27. Umezurtz bati erasotzen diezute, eta zuen adiskidea galtzeko leiatzen zerate.

        28. Alaere bukatu ezazute asi dezutena. Kontuan zaudete, eta ikusi ezazute gezurrik esaten ote dedan.

        29. Erregututzen dizutet erantzun zadazutela leia gabe, eta eman ezazute erabakia justiziaren araura.

        30. Eta ez dezute gaiztakeriarik nere mingañean arkituko, eta ez dezute ere nere aotik erakeriarik adituko.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Gizonaren bizia lurraren gañean betiko gerra bat da; eta bere egunak, langille batenak bezelakoak dira.

        2. Nola mendekoak itzala nai duen, eta nola langilleak bere lanaren atzena itxedotzen duen,

        3. Ala nik ere atseden gabeko illak irago ditut, eta gau nekatsuak kontatzen nago.

        4. Lotara banoa, esaten det: Noiz jaikiko ote naiz? Eta berriz arratsaldea itxedongo det, eta penaz beteko naiz gaberaño.

        5. Nere aragia zornaz, eta autsaren zikinkeriaz janzi da, nere larrua leortu da, eta zimurtu.

        6. Nere egunak euleak euna ebakitzen duen baño ariñago irago dira, eta joan dira itxedopenik batere gabe.

        7. Oroitu zaite nere bizia aizea dala, eta nere begiak ez duela berriz ikusiko zoriontasuna.

        8. Ez naute ere berriz ikusiko gizonen begiak, zuk ezarri dezu nigana begirakune bat, eta onezkero ezin iraun nezake.

        9. Nola odei bat desegiten dan, eta dijoan, ala sepulturara jetxitzen dena ez da igoko,

        10. Eta ez da ere berriz bere etxera itzuliko, eta ez du ere zegoan tokiak geiago ezagutuko.

        11. Argatik nik askatuko det nere mingaña; nere espirituaren antsiaren gañean itz egingo det; eta nere animako samintasunaren gañean izketan ariko naiz.

        12. Itsasoa, edo balia al naiz ni, karzela batean sartua iduki nazazun?

        13. Nik esaten badet: Jarririk nere oean gozotasuna arkituko det, eta nere oean obetasuna idukiko det, nerekin itz egiten dedala,

        14. Ametsakin ikaratuko nazu, eta dardaratuko nazu ikusketa izugarriakin.

        15. Argatik nere animak urkamendia autu zuen, eta nere ezurrak eriotza.

        16. Geiago bizi al izateko itxedopena galdu nuen. Parkatu zadazu, zeren nere egunak utsa dira.

        17. Zer da gizona, zuk ain andi bera egiteko? Edo zergatik jartzen dezu zure biotza bere gañean?

        18. Bisitatzen dezu egunsentiaren asieran, eta bereala ansiatzen dezu.

        19. Noizarteraño ukatuko didazu zure errukia, utziten ez didazula nere txistua iresten bederik?

        20. Bekatu egin det, zer egingo det zurekin, o gizonen gordetzallea? Zergatik jarri nazu zure etsaia, eta egin nazu astuna neronentzat?

        21. Zergatik ez dezu kentzen nere bekatua, eta zergatik ez diozu aldeerazitzen nere gaiztakeriari? Ona non ni orain autsean lo egitera noan, eta biar goizean billatzen banazu, ez naiz ni izango munduan.

 

ZORTIGARREN KAPITULUA

        1. Eta asirik orduan izketan Baldad Suhakoa, esan zuen:

        2. Noizarteraño itz egingo dezu orrela, eta izango dira aize bunbada bat bezelakoak zure aoko itzak?

        3. Jaungoikoak biurritzen al du juizioa? Edo guztia- dezakeanak goibetzen al du justizia?

        4. Zure semeak bere kontra bekatu egin badute ere, eta beren gaiztakeriaren eskuan utzi baditu ere,

        5. Zu laster Jaungoikoagana zuzentzen bazera, eta umiltasunarekin guztiadezakeanari erregututzen badiozu;

        6. Bizi bazera aurrerontzean garbi eta zuzen, bereala itzuliko ditu zugana begiak, eta paketsua egingo du zure justiziako bizilekua.

        7. Ainbesteraño non, zure asierak txikiak izan baziran, zure atzenak asko aziko dira.

        8. Bestela galde zaiezu irago diran gizaldiai, eta arretaz aztertu ezazu gurasoen oroipena.

        9. (Zeren gu atzokoak gera, eta ez dakigu; zeren gure egunak dijoaz lurraren gañean itzala bezela.)

        10. Zeren berak erakutsiko dizute, itz egingo dizute, eta beren biotzetik aterako dituzte itzak.

        11. I batek iraun al dezake berderik ezetasun gabe? edo azi al diteke ugarriza ur gabe?

        12. Oraindikan loran dagoala, eskuk ukitu gabe, leortzen da beste belarrak baño lenago.

        13. Alakoa da Jaungoikoarekin aztutzen diraden guztien izaera; eta ala utsean geldituko da hipokritaren itxedopena.

        14. Bere gogokoa ere ez da izango bere erakeria; eta bere itxedopena desegingo da amama bezela.

        15. Bere etxearen kontra zutik egon naiko da, eta ondatuko da. Zurak jarriko diozka idukitzeko, baña ez da zuzen geldituko

        16. Dirudi ezetua, eguzkia etorri baño lenago, eta bere jaiokeran bere muskilla irtengo da.

        17. Bere sustraiak ugaritzen dira arritzetatik, eta bera bizi da aitzen erdian.

        18. Baldin iñork bere tokitik ateratzen badu, ez du bera ezagutuko, eta esango du: Etzaitut ezagutzen.

        19. Bere bidearen poza alakoa da, non, berriz beste batzuek erneko dira lurretik.

        20. Jaungoikoak ez du gizon ona utziten, eta ez die ere bere eskua luzatzen gaiztoai.

        21. Egunen batean zure aoak farraz gañez egingo du, eta pozez zure ezpañak.

        22. Orduan gorrotatzen zaituztenak lotsariz beteak izango dira, eta gaiztoen bizilekuak ez du iraungo.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Jobek, esan zuen:

        2. Nik dakit egiaz ala dala, eta ez dagoala gizon justorik Jaungoikoarekin konparatzen bada.

        3. Nai balu berari kontuak artzen asi, ezin erantzungo dio milla gauzatatik bati.

        4. Bera da biotzez jakintsua, eta sendoa, eta almentsua. Nork iduki zuen pakerik, berari arpegi eman ezkero?

        5. Berak alde erazitzen die mendiai batetik bestera, eta berak igarri ere gabe, bere sumintasunak azpiratuak dira.

        6. Berak mugitzen du lurra bere tokitik, eta bere abeak dardaratzen dira.

        7. Berak agintzen dio eguzkiari, eta ez da irtetzen, eta itxitzen ditu sartuta izarrak silluaren azpian bezela.

        8. Berak bakarrik zabaldu zituen zeruak, eta bera bakarrik dabil itsasoko bagen gañean.

        9. Berak egin zuen norteizarra, eta oriona, eta urizarrak eta egoealdeko tokirik ezkutuenak.

        10. Berak egiten ditu, ezin kontatu adiña gauza andi, adituezin, eta miragarri.

        11. Etorriko balitza nigana, ez det ikusiko: alde egiten badu, ez det ezagutuko.

        12. Batbatean galdetuko balu, nork erantzungo dio? Edo nork esan dizaioke: Zergatik egiten dezu au?

        13. Bera da Jaungoikoa, zeñaen aserreari ezin iñork arpegi eman dizaiokean, eta zeñaen azpian makurtzen diran mundua beren gañean daramatenak.

        14. Zeñ naiz bada ni berari erantzuteko, eta nere itzakin berari itz egiteko?

        15. Eta justiziaren piska bat baneuka ere, ez det erantzungo, baizik nere juezari erregutuko diot.

        16. Eta adituko banindu ere otsegiten diodanean, ez det sinistzen nere boza aditu duela.

        17. Zeren aize bunbada batekin desegingo nau, eta ugarituko ditu nere zauriak, zergatik dan esan gabe.

        18. Ez dio atsedenik ematen nere espirituari, eta samintasunez betetzen nau.

        19. Sendotasuna billatzen bada, txit sendoa da. Billatzen bada zuzentasuna juzgatzean, ez da atrebitzen iñor nere alde itz egiten.

        20. Justotu nai baldin banintzake, nere aoak kondenatuko nau. Kulpa gabea erakutsiko banintzake, berak adiraziko du gaiztoa naizala.

        21. Kulpa gabea banintza ere, au bera ez du nere animak jakingo, eta nere bizia nazkagarria izango zat.

        22. Gauza bakar bat esan det, eta da, berak desegiten dituela ala ona, nola gaiztoa.

        23. Azotatzen nauen ezkero, il nazala batbatean, eta ez dezala kulpa gabekoen penaen farrarikan egin.

        24. Lurra jarria dago gaiztoen eskuetan, zeñak estaltzen dituen bere juezen begiak. Eta bera ez bada, zeñ da bada?

        25. Nere egunak joan ziran posta bat baño ariñago, iges egin zuten gauza onik ikusi gabe.

        26. Irago ziran, frutaz beteriko ontziak bezela, bere janariagana egan dijoan agila bezela.

        27. Esango banu: Ez det onezkero onela itz egingo, aldatzen det nere arpegia, eta penak oñazkatzen nau.

        28. Nere obra guztien beldurra neukan nik, jakinik ez diozula zuk barkatzen gaizgilleari.

        29. Eta onela ere gaizto bat banaiz, zergatik nekatu naiz alperrik?

        30. Garbituko banintza ere elurraren urakin bezela, eta nere eskuak garbienak bezela distiatuko balira,

        31. Alaere loikeriakin zikinduko nazu, eta nere soñekoak nazka idukiko lidakete.

        32. Zeren ez da nere antzeko gizon bat, erantzungo diodana, ezta nerekin berdiñean juizioan aditua izan ditekeana ere.

        33. Ez dago bataren, eta bestearen juez izan ditekeanik, ez bere eskua jarri dezakeanik bioen artean.

        34. Alde dezala nigandik bere zigorra, eta bere beldurrak ez nazala ikaratu.

        35. Itz egingo det, eta ez naiz bere beldur izango, zeren beldurrez egon ezkero, ezin erantzun nezake.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Nazka ematen dit onezkero biziteak, asiko naiz izketan nere kontra, itz egingo det nere animako samintasunarekin.

        2. Esango diot Jaungoikoari: Ez nazazu kondenatu. Erakutsi zadazu zergatik onela juzgatzen nazun.

        3. Ongi al deritzazu gaiztoz gezurrak asmatu dizazkidazula, eta lertu nazazula, izanik ni zure eskuetako obra, eta gaiztoen gogorazioari lagundu dizaiozula?

        4. Aragizko begiak al dauzkazu, edo gizonak gauzai begiratzen dien bezela, zuk ere ala begiratzen al diezu?

        5. Zure egunak gizonaren egunak bezelakoak al dirade, eta zure urteak gizadenborak bezelakoak,

        6. Nere gaiztakeriaren billa ibilli zaitezen, eta nere bekatuak jakiten?

        7. Jakinik ez dedala nik gaiztakeriarik batere egin, eta ez dagoela iñor ere zure eskuetatik atera nazakenik.

        8. Zure eskuak egin ninduten, eta formatu ninduten guziau ingurumaian. Eta onela ain laster amilka bota nai al nazu?

        9. Erregututzen dizut arren oroitu zaitezela buztiña bezela egin ninduzula, eta auts biurtuko nazula.

        10. Ez al ninduzun exprimitu esnea bezela, eta gatzatu gazta bezela?

        11. Larruz eta aragiz jantzi ninduzun, eta ezurrez eta nerbioz maneratu ninduzun.

        12. Eman ziñidan bizitza, eta egin zenduen urrikalmendua nerekin; eta zure laguntasunak iraunerazi dio nere espirituari.

        13. Gauza oiek zure biotzean estalitzen badituzu ere, nik ongi dakit guztiak gogoan dauzkazula.

        14. Bekatu egin banuen, eta ordu artan barkatu baziñidan, zergatik ez dezu utziten nere gaiztakeriatik garbi egon nadilla?

        15. Eta baldin gaizto bat banintza, ai ene! eta justoa banaiz, ez det burua altxatuko, naigabe eta doakabez asetu onek.

        16. Eta nere urgulleriagatik eizean arrapatuko nazu leoiemea bezela, eta berriz oñazkatuko nazu era izugarri batean.

        17. Berriz ekarriko dituzu lekukoak nere kontra, eta ugarituko dezu zure aserrea nere kontra, eta penaen talde batek erasoa arkituko naiz.

        18. Zergatik emasabeletik atera ninduzun? Arren bada galdu banintza, begik ikusi ninzan baño lenago.

        19. Izango nintzan, izan ez banintza bezela, sabeletik sepulturara aldatua.

        20. Nere egun laburrak ez al dirade laster bukatuko? Utzi nazazu bada, negar puska bat egin dezadan nere miñagatik;

        21. Joan nadin baño lenago ara, nondik itzuliko ez naizan, lur illun, eta eriotzaren itzalez estalitako artara,

        22. Doakabetasun eta illuntasunetako lurrera, non dagoan egotez eriotzaren itzala, eta non guztia dagoan manera gabe, eta betiko izu batean.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Sofar Naamatkoak esan zuen:

        2. Itz asko esaten duenak, ez al du adituko ere? Edo askoko ote du gizonak erausle andia izatea justotutzeko?

        3. Zugatik bakarrik isillik egongo ote dira gañerako gizonak? Eta zuk besteai irri egin ezkero, ez al da izango zu lotsatuko zaituenik?

        4. Zeren zuk esan dezu: Garbia da nere izketa, eta garbia nago zure aurrean.

        5. Eta arren bada Jaungoikoak itz egingo balizu, eta idikiko balitu bere ezpañak zurekin itz egiteko,

        6. Eta bere jakinduriako ezkutuak zuri erakusteko, eta bere legea era askotakoa dala, eta aditu dezazula, askozaz gutxiago dala berak ematen dizun kastigua, zure gaiztakeriak merezi duena baño.

        7. Jarraituko al diezu Jaungoikoaren oñatzai, eta arkituko al dezu osotoro Guztiadezakeana?

        8. Zerua baño altuagoa da, eta zer egingo dezu? infernua baño sakonagoa, eta nola ezagutuko dezu?

        9. Bere neurria lurra baño luzeago, eta itsasoa baño zabalagoa da.

        10. Gauza guztiak goibetuko balitu, edo estutu gauza bakar batean, nork gogor egingo dio?

        11. Zeren berak ezagutzen du gizonen arrokeria, eta ikusirik gaiztakeria, ez al du kontuan jartzen?

        12. Gizon arroa altxatzen da urgulleriara, eta uste du libre jaioa dala basa astokumea bezela.

        13. Zuk berriz zure biotza gogortu dezu, eta zure eskuak Jaunaganontz jasoten dituzu.

        14. Alde eraziko baziñio zugandik zure eskuan dagoen gaiztakeriari, eta injustizia zure bizilekuan egotez arkituko ez balitza,

        15. Orduan bai, mantxa guztitik garbi egonik, altxatuko al dezula zure arpegia, eta iraun sendo ta beldurrik batere gabetanik;

        16. Orobat aztuko zera zure doakabetasunarekin, eta berarekin oroituko zera, irago ziran urakin bezela.

        17. Eta zure gañean arratsaldean jaikiko da argitasun bat eguerdikoa bezelakoa, eta uste dezunean desegiña zaudela, jaikiko zera egunsentiko izarra bezala.

        18. Eta idukiko dezu konfianza, zuri proponitutako itxedopenean, eta izanik obiratua beldur gabe lo egingo dezu.

        19. Atsedengo zera, eta ez da izango beldurtu zaitzanik; eta txit asko joango dira zugana eskariakin.

        20. Gaiztoen begiak berriz litxigatuko dira, eta ez da berentzat igestokirik egongo, eta beren itxedopena izango da animaren nazka.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Jobek esan zuen:

        2. Beraz zuek bakarrik zerate gizonak, eta zuekin ilko da jakinduria?

        3. Bada nik ere badet zentzua, zuek bezela, eta ez naiz zuek baño gutxiago; zeren zuek dakizuten ori, nork ez daki?

        4. Bere adiskideak isekatua danak, ni bezela, Jaungoikoari ots egingo dio, eta aditua izango da: zeren justoaren tolesgabetasuna isekatua dan.

        5. argizuzi mezpreziatua aberatsen gogorazioetan, denbora izendaturako gertutua.

        6. Lapurren etxeetan ondasunak ugari daude, eta berak lotsagabekiro Jaungoikoari aup egiten diote, bera izanik gauza guztiak beren eskuetan jarri zituena.

        7. Galde zaiezu bada abereai, eta irakatsiko dizute, zeruko egaztiai, eta erakutsiko dizute.

        8. Lurrari itz egin zaiozu, eta erantzungo dizu, eta itsasoko arraiak kontatuko dizute.

        9. Nork ez daki, gauza guzti oiek Jaunaren eskuak egin zituela?

        10. Bere eskuan dauka bizilari guztiaren anima, eta gizonaren aragi guztiaren espiritua.

        11. Ez al da belarria distingitzen dituena itzak; eta jaten duenaren mingaña, saboreak?

        12. Zarretan dago jakinduria, eta edade luzean zentzua.

        13. Beragan daude jakinduria eta sendotasuna, berak dauzka konsejua eta adiera.

        14. Desegiten badu, ez dago iñor egin dezakenik. Gizon bat itxian jartzen badu, ez dago idiki dizaiokenik.

        15. Gelditzen baditu urak, guztia leortuko da; eta utziten badie joaten, nastuko dute lurra.

        16. Beragan daude sendotasuna, eta jakinduria. Berak ezagutzen ditu engañatzen duena, eta engañatua dana.

        17. Daramazki konsejariak atzen ero batera, eta juezak zentzu eta adieragabetasunera.

        18. Kentzen die banda erregeai, eta sokaz lotzen ditu beren gerriak.

        19. Eramaten ditu apaizak gloria gabe, eta andizkiak lurrera botatzen ditu.

        20. Aldatzen du egia esaten dutenen ezpaña, eta zarren dotrina kentzen du.

        21. Prinzipeen gañera mezprezioa isuritzen du, berriz jasotzen dituela menderatuak izan ziranak.

        22. Berak agertzen ditu illuntasunik sakonenean daudenak, eta eriotzaren itzala argitara ateratzen du.

        23. Berak ugaritzen ditu erreñuak, eta desegiten ditu, eta nastu ezkero, beren lenbiziko izaerara itzultzen ditu.

        24. Berak aldatzen du lurreko erriko prinzipeen biotza, eta engañatzen ditu, alperrik ibilli ditezen biderik ez dagoan tokitik.

        25. Ibilliko dira itsumakillaz illunpetan baleude bezela, eta ez argitan, eta utseraziko diote ordituak bezela.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Ona non nere begiak gauza guzti oiek ikusi dituen, eta nere belarriak entzun dituen, eta guztiak aditu ditut.

        2. Zuek dakizutena, nik ere badakit, eta zuek baño gutxiago ez naiz.

        3. Alaere Guzialdunari itz egingo diot, eta Jaungoikoarekin disputatu nai det.

        4. Lenago ikusi erazirik, gezur asmatzalle, eta siniste gaiztoen jarraile batzuek zeratela.

        5. Eta arren bada isillik egongo baziñate, jakintsutzat idukiak izan zindezten.

        6. Aditu itzatzute bada nere itz, zuenen kontrakoak, eta begiratu zaiozute nere ezpanetako erabakiari.

        7. Zuen gezurren bear al da, Jaungoikoa, bere alde engañuz itz egin dezazuten?

        8. Jaungoikoaren arpegiaren beldur al zerate, eta argatik leiatzen zerate bere alde erabakia ematen?

        9. Edo izango al da au, ezerere ezin ezkutatu al zaion aren gogokoa? Edo engañatua izango al da gizon bat bezela zuen losentxakin?

        10. Berak kondenatuko zaituzte, zeren ezkutuan bere alde jartzen zerate.

        11. Mugitzen daneko, ikaratuko zaituzte, eta bere izuak erasoko dizute, erortzeko zuen gañera.

        12. Zuen oroipena autsaz iduritua izango da, eta zuen buruak basatsa biurtuak izango dirade.

        13. Piska batean isillik zaudete, gogora datorkidan guztia esan dezadan.

        14. Zertarako zatituko ditut nere aragiak nere ortzakin, eta erabilliko det nere anima eskuetan?

        15. Berak ilko banindu ere, beragan itxedongo det, baña alaere salatuko ditut bere aurrean nere bideak.

        16. Eta bera izango da nere salbatzallea, zeren ez da agertuko bere aurrean hipokritarik batere.

        17. Aditu itzatzute nere arrazoeak, eta alderatu itzatzute zuen belarriak nere izketa nastuetara.

        18. Juzgatua banaiz, badakit justoa arkituko naizala.

        19. Zeñ da nerekin juzizioan sartu nai duena? Betor. Zergatik isillik litxigatuko naiz?

        20. Bi gauza bederik ez itzatzu nerekin egin, eta orduan ez naiz ezkutatuko zure arpegitik.

        21. Urrutiratu ezazu zure eskua nigandik, eta zure izuak ez nazala ikaratu.

        22. Otsegin zadazu, eta erantzungo dizut, edo bestela nik itz egingo det, eta zuk erantzun zadazu.

        23. Erakutsi zadazu zenbat gaiztakeria eta bekatu daukadan; zeñ diran nere okerregiñak, eta kulpak.

        24. Zergatik ezkutatzen dezu zure arpegia, eta uste dezu zure etsaia naizala?

        25. Aizeak daraman orbel baten kontra agertzen dezu zure eskubidea, eta lasto igar bat persegitzen dezu,

        26. Eskribitzen dituzun ezkero nere kontra samintasunak, eta desegin nai nazu nere gazte denborako bekatuakgatik.

        27. Zepo batean jarri dituzu nere oñak, eta nere egite guziai begira egon zera, eta nere oñen aztarnetan arretaz pensatzen egon zera:

        28. Izanik ni, zorna bezela desegiña izango naizana, eta sitsak jana dan soñekoa bezela.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Emakumeagandik jaiorik gizona, denbora laburrean bizi da, eta doakabe askoz betetzen da.

        2. Bera ateratzen da lore bat bezela, eta da mastrikatua; itzala bezela iges egiten du, eta ez dirau iñoiz izaera batean.

        3. Eta zure diña dala uste al dezu, onelako izate baten gañean zure begiak idikitzea, eta ekartzea bera juiziora zurekin?

        4. Nork garbi jarri dezake, azi zikindutik sortua izan dana? Nork zuk bakarrik baizik?

        5. Gizonaren egunak laburrak dira, bere illen zenbata zugan dago. Jarri ziñituen bere muga, iragoak ezin izango diradenak.

        6. Alde egin ezazu beragandik piskatxo bat, atseden dezan, allegatu dedin artean berak opa duen eguna, langillearena bezela.

        7. Zuaitz batek itxedopena badu, ebakia baldin bada, berriz berdetzen da, eta bere erramak moteatzen dira.

        8. Bere sustraiak lurrean zartuak egon arren, eta bere ondoa autsean illa,

        9. Uraren usaiera birterneko da, eta botako ditu erramak, lenbiziko aldiz ipiñia izan zanean bezela.

        10. Baña gizona bein il ezkero; eta izanik aragigabetua, eta desegiña, esan zadazu arren, non dago?

        11. Nola itsasoko urak alde egingo balute, eta agortu ibaiak geldituko litzatekean leortuak;

        12. Ala gizona iltzen danean, ez da berriz biztuko: zerua desegiña izan dedin artean, ez da iratzartuko, eta ez da ere bere lotatik jaikiko.

        13. Nork eman lezakedan infernuan estali nazazula, eta ezkutatu, zure aserrea irago dedin arteraño, eta izendatu dizadazula, nerekin oroitzeko denbora?

        14. Uste al dezu il ezkero gizona, berriz biztuko dala? Nere soldadutza onetako egun guztietan nago zai, nere aldakuntza allegatu artean.

        15. Ots egingo didazu, eta nik erantzungo dizut: zure eskuen obrari eskuiea luzatuko diozu.

        16. Zuk egiaz kontatuak dauzkazu nere pausoak, baña nere bekatuak barkatu zazkidazu.

        17. Dauzkazu sellatuak zakutxo batean bezela nere kulpak, baña sendatu dezu nere gaiztakeria.

        18. Mendi bat erortzen danean, desegiten da, eta aitz bat bere tokitik eramaten da.

        19. Urak zulatzen dituzte arriak, eta lurra ugoldeakin geldika geldika konsumitzen da. Bada era berean galduko dezu gizona.

        20. Sendotu zenduen piska bateko, betiko irago zedin. Mudatuko dezu bere arpegia, eta irteneraziko diozu.

        21. Bere semeak diradela argitsuak edo zatarrak, ez du berak jakingo.

        22. Baña bizi dan artean bere aragiak min izango du, eta bere animak negar egingo du bere gañean.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Elifaz Temangoak, esan zuen:

        2. Gizon jakintsu batek erantzungo al du, aizeari itz egingo balio bezela, eta erazekitzen duela aserrearen sua bere bularrean?

        3. Zuk itzakin kontra egiten diozu zure ideko ez danari, eta itz egiten dezu konbeni ez zatzuna.

        4. Zugan danez alde erazi diozu Jaungoikoaren beldurrari, eta utzi dituzu egin bear zaiozkan erreguak.

        5. Zeren zure gaiztakeriak erakutsi dio zure aoari, eta imitatzen dezu blasfemoen izketa.

        6. Zure aoak kondenatuko zaitu, eta ez nik, eta zure ezpañak erantzungo dizute.

        7. Zu al zera jaio zan lenbiziko gizona, eta muñoak baño lenago formatua izan al ziñan?

        8. Jaungoikoaren konsejuan sartu al zera, edo bere jakinduria zurea baño txikiagoa ote da?

        9. Zer da zuk dakizunetik guk ez dakiguna? Zer aditzen dezu guk ez dakigunik?

        10. Gure artean ere badira gizon edade andiko, eta zarrak, zure gurasoak baño, egunetan askozaz aurreratuagoak.

        11. Gauza gaitzen bat izango al litzake Jaungoikoarentzat zu gozatzea? Baña zure itz gaiztoak galerazitzen diote au.

        12. Zergatik zure biotza arrotzen da, eta gauza andiak arretaz gogoan darabilzkian gizonak bezela, dauzkazu begi arrituak?

        13. Zergatik zure espiritua dago puztua Jaungoikoaren kontra, onelako arrazoiak zure aotik ateratzeko?

        14. Zer gauza da gizona kutsu gabea izan dedin, eta justotzat agertu dedin emakumeagandik jaioa?

        15. Begira ezazu nola bere santuen artean ere ez dagoan erori ezin ditekeanik, eta zeruak berak ere ez dira garbiak bere aurrean.

        16. Zenbat gutxiago gizon nazkagarri, eta ezertarako gauza ez dan, gaiztakeria ura bezela edaten duena?

        17. Erakutsiko dizut, aditu nazazu: kontatuko dizut, ikusi dedana.

        18. Jakintsuak agirian esaten dute dakitena, eta ez dute ezkutatzen beren gurasoakgandik ikasi dutena.

        19. Zeñai bakarrik emana izan zaioten lurra, eta arrotzik etzan beren erditik irago.

        20. Gaiztoa arrotzen da bere egun guztietan, eta iñork ez daki bere naigabezko urteen zenbata.

        21. Bere belarrietan beti dago izuaren otsa, eta pakea egonik, bera beti dago saldukerien sospetxan.

        22. Ez du sinisten, illuntasunetatik argitara itzuli ditekeala, ezpataz ingurutua dagoala iruditurik.

        23. Mugitzen danean ogiaren billan, uste du bere eskuan prestatua dagoela illuntasunetako eguna.

        24. Naigabeak ikaratuko du, eta antsiak ingurutuko du, gudarako prestatzen dan errege bat bezela.

        25. Jaungoikoaren kontra bere eskua luzatu zuelako, eta uste zuelako, bazala Guztiadezakeanari kontra egiteko adiña.

        26. Joan zan korrika bere kontra lepo zutarekin, eta urgulleria andi batekin armatua.

        27. Bere gizentasunak estali zion arpegia, eta bere saietsetatik dago zinzilika gantza.

        28. Bizi izan zan erri arrasatuetan, eta iñor gabeko etxe, arri montoi egiñak zeudenetan.

        29. Ez da aberastuko, eta ez dute ere iraungo bere atziendak, ezta ere bota beren sustraia lurrean.

        30. Beti egongo da illuntasunetan. Bere erramak leortuko ditu sugarrak, eta galdua izango da bere aoko asnasarekin.

        31. Utsegite alper batekin engañaturik, ez du sinistuko dagoela ezerere bera erreskatatua izateko.

        32. Bere egunak kunplituak izan ditezen baño lenago, galdua izango da, eta bere eskuak igartuko dira.

        33. Berari kalte egingo zaio, mats mordoari lenbiziko lorean bezela, eta olibo, bere lorea botatzen duenari bezela.

        34. Zeren hipokritaren familia solla izango da, eta suak iretsiko ditu, doañak gogotik artzen dituztenen bizilekuak.

        35. Berak konzebitu zuen dolorea, eta argitara eman zuen gaiztakeria, eta bere sabela dago engañuak prestatzen.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Jobek, esan zuen:

        2. Oiek bezelako gauzak maiz aditu ditut, zuek guztiok poztzalle astunak zerate.

        3. Bukatuko ote dira noizbait itz aizetsu oriek? itz egiten dezun bezela itz egitea baño gauza errazagorik al dago?

        4. Zuen gauzen irudikoak nik ere esan nitzake, eta arren bada zuen anima nerearen lekuan balego.

        5. Nik ere konsolatuko zinduteket arrazoiakin, eta mugituko nuke nere burua zuen gañean.

        6. Nere itzakin sendotuko zinduteket, eta nere itzakin adiraziko nizuteke nere errukia.

        7. Baña zer egingo det? Nik itz egin arren ez da gutxituko nere miña; eta isillik banago ere, ez du nigandik alderik egingo.

        8. Eta orain txit ansiatu nau nere doloreak, eta ezerezeratuak daude nere zentzun guztiak.

        9. Nere zimurrak dirade nere kontra lekukoak, eta egia ez dana itz egiten duena jaikitzen da, nere arpegian neri kontra egiteko.

        10. Bildu zuen bere sumintasuna nere kontra, eta keñatzen ninduela, egin zituen nere kontra bere ortzakin karraskotsak, begi ikaragarriakin begiratu zidan nere etsaiak.

        11. Idiki zituzten beren aoak nere gañean, eta lotsagaldukeriak esaten zizkidatela jotzen zuten nere masalla, nere penaz ase ziran.

        12. Jaungoikoak enzerratu nau gaiztagillearen mendean, eta jarri nau biotzgogorrekoen eskuetan.

        13. Ni egun batean ain aberatsa, batbatean izan naiz ezerezera biurtua. Eldu zidan lepotik, autsi ninduen, eta jarri ninduen beretzat señaletzat bezela.

        14. Bere lantzaz ingurutu ninduen, zauriz estali zituen nere alboak errukirik gabe, nere erraiak lurrean zabaltzeraño.

        15. Zatitu nau eginik zauria zauriaren gañean, eta eraso dit goiante batek bezela.

        16. Nik daramat zilizioa nere larruari josita, eta nere burua autsez estali det.

        17. Nere arpegia anditu zan negarrakin, eta nere betazalak illundu ziran.

        18. Oiek irago ditut nere eskuan gaiztakeria gabe, eskeñtzen niozkanean garbiak nere erreguak Jaungoikoari.

        19. Lurra, ez ezak estali nere odola, eta ez deikala arkitu igan ezkutatzeko lekurik nere deadarrak.

        20. Bada ona non nere lekukoa zeruan dagoen, eta goietan, ezagututzen nauena.

        21. Erausleak dira nere adiskideak, Jaungoikoagana zuzentzen dira negarrez nere begiak.

        22. Eta arren bada, Jaungoikoaren eta gizonaren arteko juizioa egingo balitza, egiten dan bezela gizonaren seme batena, bere lagunarenarekin.

        23. Zeren ona non urte laburrak iragotzen diran, eta nabil, berriz itzuliko ez naizan bidetxigor batetik.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Nere espiritua erkituaz dijoa: nere egunak laburtzen dira, eta sepultura bakarrik da gelditzen zatana.

        2. Ez det nik bekaturik egin, eta nere begiak ez dakuste samintasunaz besterik.

        3. Libratu nazazu, o Jauna, eta jarri nazazu zure aldean, eta nai duenaren eskua gudatu bedi nere kontra.

        4. Urrutiratu zenduen beren biotza erakutsitik, argatik ez dirade goratuak izango.

        5. Eskeñtzen diezte lagunai, arrapatutako gauzak, eta bere semeen begiak desmaiatuko dira.

        6. Berak jarri nau jendetzaren ipui eginik, eta bere begien aurrean eskarmentu bat naiz.

        7. Aserreagatik illundu dira nere begiak, eta nere zentzunak gelditu dira, ezerezera biurtuak izateko zorian.

        8. Arrituko dira onekin justoak, eta kulpa gabea jaikiko da hipokritaren kontra.

        9. Baña justoak bere bideari jarraituko dio, eta esku garbiai sendotasuna itsatsiko die.

        10. Argatik zuek guztiok itzuli, eta etorri zaitezte eta ez det arkituko zuekgan jakintsurik batere.

        11. Nere egunak irago ziran, nere gogorazioak disipatu dira, nere biotza oñazkatzen dutela.

        12. Gaua egun biurtu zuten, eta berriz illuntasunen ondoan argia itxedotzen det.

        13. Sufritzen badet ere, sepultura izango da aurki nere etxea, eta illuntasunetan daukat prestatuta nere oia.

        14. Zornari esan diot: Zu zera nere aita; eta arrai zuek zerate nere ama, eta nere arreba.

        15. Non dago bada orain nere itxedopena, eta zeñek arretaz begiratzen dio nere pazienziari?

        16. Sepulturaren barreneneraño jetxiko dira nere gauza guztiak. Sinistzen al dezu zuk, an bederik atsedena idukiko dedala?

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Baldad Suhakoak, esan zuen:

        2. Noiz bukatuko ote dezute zuen izketa? Lenago aditu ezazute, eta gero itz egin dezagun.

        3. Zergatik gauzkazu aberetzat, eta zuen begietan zimaurra bezela gera?

        4. O zu zure aserrean zure anima galtzen dezuna, uste al dezu zugatik utzia izango dala lurra, eta aitzak beren tokietatik aldatuak izango dirala?

        5. Gaiztoaren argia ez al da izango itzalia? Eta bere suaren garrak argi egingo al du?

        6. Bere bizilekuan argia illunduko da, eta bere gañean dagoan lanpara, itzaliko da.

        7. Bere eskubidearen pausoak estutuko dira, eta bere konsejuak amiltokira eramango du.

        8. Zeren bere oñak sartu ditu sarean, eta dabil bere mallen artean.

        9. Bere oña arrapatua geldituko da artean, eta egarriz erazekia egongo da arrapatzeko.

        10. Ezkutatua dago lurrean bere piguala, eta bere atzikaia bidetxigorraren gañean.

        11. Alde guztietatik izutuko dute beldurrak, eta nastuko diozkate oñak.

        12. Gutxitu bedi gosearekin bere indarra, eta jan ezak eraso bizaie bere saietsai.

        13. Eriotza txit gogorrak iretsi beza bere larruaren edertasuna, eta konsumitu bitza bere besoak.

        14. Bere bizilekutik ateratua izan bedi bere itxedopena, eta eriotzak, erregea bezela, jarri bitzaio oña lepoaren gañean.

        15. Ez danaren lagunak bizi bitez bere egonlekuan, sufrez lurrindu bedi bere bizitokia.

        16. Igartu bitez bean bere sustraiak, eta goian bere uzta izan bedi desegiña.

        17. Bere oroipena izan bedi lurretik kendua, eta ez bedi izan bere izena karrikaetan zelebratua.

        18. Botako du argitatik illuntasunetara, eta mundutik eramango du beste toki batera.

        19. Ez dute iraungo bere jatorriak, ez bere ondorengoak bere errian, eztaere bere kutsuk bere erreñuetan.

        20. Bere egunean ikaratuko dira atzenak, eta lendabizikoai izuak erasoko die.

        21. Oiek izango dirade gaiztoaren etzauntzak, eta au Jaungoikoa ezagutzen ez duenaren tokia.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Jobek, esan zuen:

        2. Noizarteraño atsekabetuko dezute nere anima, eta ansiatuko nazute erausiakin.

        3. Ona amargarren aldiz leiatzen zerate ni konfunditzeko, eta etzerate lotsatzen ni azpian sakatzeaz.

        4. Demagun nik utsegin dedala, nere utsegitea nerekin geldituko da.

        5. Baña zuek nere kontra jaikitzen zerate, eta nere lotsariakin arpegian eman didazute.

        6. Orain bederik aditu ezazute, Jaungoikoak ez nauela atsekabetu, eta ez dituela ere bota nere gañera bere azoteak, juezaren araura.

        7. Ona non iragotzen ditudan penaen anditasunarekin, deadar egiten det, eta ez nau iñork aditzen. Deitzen det, eta ez dago justizia egin dagidanik.

        8. Itxi du alde guztietatik nabillen bide txigorra, eta ezin det arkitu nondik irten, zeren illuntasunez bete du daramadan bidea.

        9. Utzi ninduen nere gloria gabetanik, eta nere buruko koroea kendu zidan.

        10. Alderdi guztietatik desegin ninduen, eta galtzen naiz, eta nere itxedopena kendu dit, sustraitik ateratako zuaitz bat bezela.

        11. Bere aserrea nere kontra erazeki zan, eta ala iduki ninduen bere etsaia bezela.

        12. Elkar artuta etorri ziran bere lapurrak, eta nere gañetik iragotzeko idiki zuten bidea, eta inguratu zuten ingurumaian nere egolekua.

        13. Nere anaiai nigandik urrutiratu erazi zien, eta nere ezagunak, arrotzak balirade bezela, nigandik alde egin zuten.

        14. Nere aideak utzi naute, eta ezagututzen nindutenak, nerekin aztu dirade.

        15. Nere etxean bizi ziranak, eta nere neskameak iduki ninduten arrotza bezela, eta beren begietan nintzat, iñoiz ikusi gabeko gizona bezela.

        16. Nere morroe mendekoari ots egin nion, eta etzidan erantzun, neronen aoz erregutzen nion.

        17. Nere emazteak nere asnasaren nazka iduki zuen, eta nere erraietako semeai erregututzen nien.

        18. Tontoak ere mezpreziatzen ninduten, eta berakgandik alde egiten nuenean nigatik gaizki esaten zuten.

        19. Beste denbora batean nere konsejariak ziranak gorrotatu naute, eta geien maite nuenak, atzea eman dit.

        20. Nere ezurrak, konsumiturik aragiak, nere larruari itsatsiak daude, eta nere ortzen inguruan ezpañak bakarrik gelditu zazkit.

        21. Urrikaritu zaitezte nerekin, urrikaritu zaitezte nerekin, zuek nere adiskideak bederik, zeren Jaunaren eskuak ukitu dit.

        22. Zergatik Jaungoikoak bezela persegitzen nazute, eta nere aragiz asetzen zerate?

        23. Nork eman lezakedan nere itzak eskribatuak izan ditezela? Nork eman lezakedan liburu batean inprimituak izan ditezela

        24. Burnizko eztenaz, edo berunezko plantxa batean, edo zizelarekin suarrian otallutuak izan ditezela?

        25. Zeren nik badakit nere salbatzallea bizi dala, eta atzeneko egunean lurretikan berriz biztuko naizala.

        26. Eta berriz nere larruz inguratua izango naizala, eta nere aragian nere Jaungoikoa ikusiko dedala.

        27. Zeñ ikusiko dedan nik neronek, eta nere begiak begiratuko diote, eta ez bestek. Nere itxedopen au dago nere bularrean jarria.

        28. Zergatik bada orain esaten dezute: Persegitu dezagun, eta itz andiren batetik eldu dizaiogun, bera salatzeko?

        29. Iges zazute bada ezpataren aotik, zeren gaiztakerien ezpata bengatzalle bat bada: eta jakinik iduki ezazute badala juizio bat.

 

OGEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Sofar Naamatkoak, esan zuen:

        2. Argatik nere asko gogorazio bata bestearen ondoren datozkit, eta nere adimendua asko gauzatara indarrez eramana da.

        3. Adituko det erakutsia, zeñakin arguitzen nazun, baña nik gauzak aditzeko daukadan espirituak, nigatik erantzungo du.

        4. Asieratik, gizona lurraren gañean jarria izan zanetik dakit,

        5. Gaiztoen gloriak gutxi dirauela, eta hipokritaen poza, instante batekoa baño ez dala.

        6. Bere arrokeria zeruraño igotzen bada, eta bere buruak odeiai ukitzen badie ere,

        7. Atzenean zimaurra bezela aurtikia izango da, eta ikusi zutenak, esango dute: Non dago?

        8. Egan dijoan ametsa bezela, ez da arkitua izango, gaueko ikusketa bezela iragoko da.

        9. Ikusi izan zuen begiak, ez du ikusiko, eta bizi izan zan lekuak ere, ez du ezagutuko.

        10. Bere semeak premia txit andiak desegiñak izango dirade, eta bere eskuak diña dan pena emango diote.

        11. Bere ezurrak bere gazte denborako oitura gaiztoz beteko dira, eta berarekin autsean lo egingo dute.

        12. Zeren gaiztakeria bere aoarentzat gozoa danean, bere mingañaren azpian estaliko du.

        13. Beragan saboreatuko da, eta ez du iretsiko, baizik bere eztarrian geldituko du.

        14. Ogi au bere sabelaren barrenen suge lotarien beazun biurtuko da.

        15. Iretsi zituen aberastasunak, gonbitatuko ditu, eta Jaungoikoak bere sabeletik indarrez aterako diozka.

        16. Suga lotarien burua miaztuko du; eta bibora baten mistoak bizia kenduko dio.

        17. Ibaizko korrontak ez bitza ikusi, ezta ere estizko eta gurizko errekak.

        18. Egin zuen gaitz guztia pagatuko du, alaere ez da konsumitua izango, bere gaiztakerien ugaritasunaren araura, ala izango da bere pena.

        19. Zeren beartsuak mendean iduki, eta billostu zituen, eta ostu zituen, egin etzituen etxeak.

        20. Bere sabela ere etzan ase, eta allegatzen danean idukitzera nai zuena, beren jabe ezin izango da.

        21. Bere janaritik etzuen utzi, eta argatik bere ondasunetatik batere ez da iraunkorra izango.

        22. Asetzen danean, estutuko da, kiskalduko da, eta dolore mota guztiak erasoko dio.

        23. Arren bada bere sabela beteko balitza, bere aserrearen sumintasuna berari bota dizaion, eta egotzi ditzan bere gañera benganzak euriaren ugaritasunarekin.

        24. Burnizko armetatik iges egingo du, eta bronzezko uztaian eroriko da.

        25. Ezpata ateratutako, eta bere zorrotik irtetzen duena, eta bere samintasunean distiatzen dana: izugarriak joango dira, eta bere gañera etorri.

        26. Bera ezkutatzen dan tokian guztia da illuntasuna, argi egiten ez duen suak, erreko du. Bere etzauntzean gelditzen dana, antsiatua izango da.

        27. Zeruak bere gaiztakeria agertuko dute, eta lurra bere kontra jaikiko da.

        28. Bere etxeko muskilla agirian geldituko da, Jaungoikoaren sumintasuneko egunean kendua izango da.

        29. Onelakoa da Jaungoikoak gaiztoarentzat prestatua daukan izaera, eta onelakoa bere obrakgatik artuko duen ordaña.

 

OGEITA BATGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Jobek esan zuen:_

        2. Erregututzen dizutet, arren aditu ditzazutela nere itzak, eta damutu zaiteztela.

        3. Sufritu nazazute, eta nik ere itz egingo det, eta gero, baderitzazute, nere itzai farra egin zaiezute.

        4. Gizonen batekin al da nere disputa, arrazoiarekin tristetu bear ez nadin?

        5. Begiratu zadazute, eta arritu zaitezte, eta zuen aoaren gañean beatza jarri ezazute.

        6. Bada ni nerau ere oroitzen naizanean, arritzen naiz, eta ikarak nere aragia dardaratzen du.

        7. Zertarako bada bizi dira gaiztoak, eta dira goratuak, eta ondasunez beteak?

        8. Beren semeak diraute beren aurrean, eta aide ta illoba talde bat dakuse beren begiak.

        9. Beren etxeak beldurrik gabe, eta pakean daude, eta Jaungoikoaren zigorra ez dago beren gañean.

        10. Beren beia ernaritu zan, eta etzuen txala galdu. Beiak txala egin zuen, eta txal gabe etzan gelditu.

        11. Beren mutillak, artaldeak bezela irtetzen dira, eta beren aurrak ari dira goraka, eta jostaketan.

        12. Panderoa eta kitarra daramazkite, eta dantzan egiten dute itxusoñuan.

        13. Beren egunak gozaro iragotzen dituzte, eta bat batean infernuetara jetxitzen dirade.

        14. Berak Jaungoikoari esan zioten: Alde egin ezak gugandik, eta ire aginteetatik ezerere ez dikagu jakin nai.

        15. Zeñ dek guzialdun ori, serbitu dizakagun? Eta zer mesede aterako dikagu berari laguntasuna eskatzearekin?

        16. Baña nola beren ondasunak ez dauden beren eskuetan, argatik utikan nigandik beren usteizateko era.

        17. Oh zeñ maiz gaiztoen lanpara batbatean itzalitzen dan, eta gaitzezko ugolde bat datorren beren gañera, eta Jaungoikoak bere aserrearen sumintasunean, dolorea ugari zabaltzen duen beren artean!

        18. Izango dira aizetan jarritako lastoak bezela, eta aize bunbada batek zabaltzen duen geldoa bezela.

        19. Jaungoikoak gordeta idukiko du bere semeentzat aitaren pena, eta ematen dienean diña diradena, orduan konturatuko dira.

        20. Bere begiak ikusiko dute bere galmena, eta guztia dezakeanaren sumintasunetik edango du.

        21. Zeren zer dio bere etxeagatik bera il ezkero, bere illen zenbata erdiratuko balitza ere?

        22. Jaungoiko, andizkiak juzgatzen dituenari, iñork jakinduria erakutsiko al dio?

        23. Au ilten da egonik indartsu, sendo, aberatz eta doatsu.

        24. Bere erraiak gantzez estaliak daude, eta bere ezurrak muñen ezetasunez beteak.

        25. Eta beste bat iltzen da animako samintasunean, ondasunik batere gabe.

        26. Eta alaere elkarrekin autsean lo egingo dute, eta arrak estaliko dituzte.

        27. Ziertoro ezagututzen ditut zuen gogorazioak, eta zuen erabaki gaiztoak nere kontra.

        28. Zeren esaten dezute: Non dago prinzipe aren etxea? Eta non gaiztoen etzauntzak?

        29. Edozeñ bideanteri galde zaiozute, eta arkituko dezute, au bera pensatzen duela.

        30. Zeren gaiztoa galmeneko egunerako dago gordea, eta sumintasuneko egunera izango da eramana.

        31. Nork salatuko du bere aurrean bere bidea? Eta nork emango dio, egin zuenaren ordaña?

        32. Bera izango da sepulturetara eramana, eta illaen montoian beillan egongo da.

        33. Gozoa izan zan bera Kozitoko ondarrentzat, eta bere ondoren arrastaka eramango du gizon guztia, eta bere aurretik ezin kontatu adiña.

        34. Nola bada utsean gozatzen nazute, gauza agiria danean, zuen arrazoiak egiaren kontrakoak dirala?

 

OGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Elifaz Temangoak, esan zuen:

        2. Gizon bat Jaungoikoarekin konparatu al diteke, jakinduria guztia duena balitza ere?

        3. Zer mesede dakarkio Jaungoikoari, zu justoa izateak? Edo zer ematen diozu berari, zure biziera aitzakia gabekoa izatean?

        4. Izango ote da, zu kastigatzera, eta zuri kontuak artzera etortzeko beldurren bat daukalako?

        5. Eta ez al du egiten obekiago zure gaiztakeria txit andi, eta zure bekatu kontatu ezin adiña diradenakgatik?

        6. Zeren zuk arrazoe gabe kendu ziñien prenda zure anaiai, eta billosak utzi ziñituen beren soñeko gabe.

        7. Egarri zanari etziñion urik eman, eta gose zanari ogia ukatu ziñion.

        8. Zure besoaren indarragatik ziñan lurraren jabe, eta altsuago ziñalako, iritxitzen zenduen.

        9. Andre alargunak utsik bialtzen ziñituen, eta autsi ziñituen umezurtzen besoak.

        10. Argatik zaude artez inguratua, eta batbateko izuak nastutzen zaitu.

        11. Eta pensatzen al zenduen zuk etziñiela iñoiz illuntasunetan eroriko, eta etziñiela ere izango urezko ugolde sendoz estutua?

        12. Ez al dezu pensatzen Jaungoikoa zerua baño altuagoa dala, eta izarrik goratuena baño gorago allegatzen dala?

        13. Eta esaten dezu: zer daki bada Jaungoikoak? illuntasunean bezela juzgatzen du berak.

        14. Odeietan dauka bere ezkutatokia, eta ez du gure gauzakgatik begiratzen, eta zeruko alde batetik bestera paseoan dabil.

        15. Jarraitu nai al diozu, gaiztoak jarraitu zioten anziñako bideari?

        16. Zeñak izan ziran beren denbora baño lenago arrapatuak, eta ibai batek beren zimendua desegin zuen.

        17. Jaungoikoari esaten ziotenak: Alde adi gugandik, eta guztia dezakeanak ezerere ezin egin al balu bezela, alakoa uste zuten zala bera;

        18. Izanik bera ondasunaz beren etxeak bete zituena, zeñaen uste izateko modua, nigandik urrutian izan bedi.

        19. Justoak ikusiko dituzte, eta beren galmenarekin poztuko dira, eta kulpa gabeak berai iseka egingo diete.

        20. Beren andiustea ez al zan izan ebakia, eta beren kutsuak suak iretsiak?

        21. Egon zaite bada bere mendean, eta pakea idukiko dezu, eta ala fruturik obenak bilduko dituzu.

        22. Bere aotik legea artu ezazu, eta bere itzak zure biotzean jarri itzatzu.

        23. Guztia dezakeanagana biurtzen bazera, zure lenbiziko izaerara itzulia izango zera, eta zure bizilekutik gaiztakeria urrutiratuko dezu.

        24. Lurraren lekuan muger arria emango dizu, eta muger arriaren lekuan urrezko errekak.

        25. Eta Guztiadezakeana zure etsaien kontra egongo da, eta zillarra montoika idukiko dezu.

        26. Orduan Guztiadezakeanagan gozotasunak ugari idukiko dituzu, eta zure arpegia Jaungoikoagana jasoko dezu.

        27. Erregutuko diozu, eta adituko zaitu, eta zure eskeñtzak kunplituko dituzu.

        28. Gauza bat erabakiko dezu, eta kunplituko zatzu, eta zure bideetan argiak argi egingo dizu.

        29. Zeren umillatzen dana, gloriaz betea izango da; eta begiak beeratzen dituena, ori salbatuko da.

        30. Kulpa gabea salbatuko da, eta bere eskuetako garbitasunagatik salbatuko da.

 

OGEITA IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Jobek, esan zuen:

        2. Oraindik ere nere izketa samintasunez betea dago; eta oraindik nere zauriaren pena andiagoa da nere zizpuruak baño.

        3. O nork eman lezakedan, nola arkitu jakitea, eta bere tronuraño allegatzea?

        4. Esango nituke bere aurrean nere gauzak, eta kejaz nere aoa beteko nuke.

        5. Jakiteko erantzungo lizkidaken itzak, eta aditzeko esango lidakena.

        6. Ez det nai, gogortasun andiarekin nerekin leiatu dedilla, ezta bere anditasun txit pisuarekin azpian lertu nazala ere.

        7. Izan bedi nerekin justoa, eta orduan irabaziko det nik auzia.

        8. Sortalderontz joaten banaiz, ez da agiri; banoa sartalderontz, ez det arkituko.

        9. Ezkerrerontz banoa, zer egingo det? Ez det atzituko, eskuiera itzultzen banaiz, ez det ikusiko.

        10. Baña berak dakizki nere pausoak, eta probatu nau, sutik iragotzen dan urrea bezela.

        11. Nere oñak bere aztarnai jarraitu zien, bere bidea zaitu nuen, eta beratatik ez nuen alderik egin.

        12. Bere ezpañetatik atera diran aginduak beti gorde ditut, eta ezkutatu ditut nere biotzean bere aoko itzak.

        13. Zeren bera, bakarra da; eta bere gogorazioak ezin iñork nastu ditzake, eta egin zuen, nai zuen guztia.

        14. Nerekin nai duena egiña duenean, bere eskuan dauka oien antzeko beste gauza asko egitea ere.

        15. Eta argatik ni bere aurrean ikaratzen naiz, eta berarekin oroitzen naizanean, beldurrez dardara jartzen naiz.

        16. Jaungoikoak nere biotza bigundu du, eta guztia dezakeanak nastu nau.

        17. Zeren ez naiz galdu nere gañean dauden illuntasunakgatik; eta laño trinkoak ere ez du nere arpegia estali.

 

OGEITALAUGARREN KAPITULUA

        1. Guztiadezakeanarentzat ez daude denborak ezkutatuak, eta ezagutuzen dutenak, bere egunak ez dakizkite.

        2. Batzuek mugak irago zituzten, abereak ostu zituzten, eta eraman zituzten bazkatzera.

        3. Humezurtzen astoa eraman zuten, eta andre alargunaren idia prendatzat artu zuten.

        4. Beartsuen bidea nastu zuten, eta estutu zituzten elkartuta lurreko otsanak.

        5. Beste batzuek basa astoak eremuan bezela, beren lanbidera ateratzen dirade, ernaiak lapurretarako, prestatzen diete janaria beren semeai.

        6. Berena ez dan kanpoa igitaitzen dute, eta mendeniatutzen dute, indarrez menderatu zutenaren mastia.

        7. Utzitzen dituzte billosik gizonak, kentzen dieztela soñekoak, otz egiten duenean zerekin estali ez daukatenai.

        8. Zeñak mendietako euriak mainatzen dituzten, eta ez idukirik zerekin estali, aitz zuloetan berotzen dira.

        9. Indarrez kendu zien zeukatena humezurtzai, eta erriko jende premiatsua ezerere gabe utzi zuten.

        10. Billosai, eta soñeko gabe zijoazenai, eta gosez zeudenai kendu ziozkaten galburuak.

        11. Jarri ziran baraskalondoko loa egiten, tolareak zapaldu ezkero egarriz daudenen montoien artean.

        12. Errietako gizonai zizpuruak erasi ziezten, eta zaurituen animak deadarrak egin zituzten, eta Jaungoikoak ez oi du utzi au, kastigu gabe iragotzen.

        13. Berak gogor egon ziran argiaren kontra, bere bideak etzituzten ezagutu, eta etziran ere etorri bere bidetxigorretatik.

        14. Goizean goiz jaikitzen da erallea, iltzen ditu beartsua ta premian dagoena, eta gauaz lapurra bezelakoa izango da.

        15. Ezkonduarekin bekatu egin nai duenaren begia dago illuntasunaren zelatan, esaten duela: Ez nau begik ikusiko, eta bere arpegia estaliko du.

        16. Illuntasunean etxeak zulatzen ditu, egunaz elkar adituta gelditu ziran bezela, eta etzuten argia ezagutu.

        17. Ustekabean egunsentia etortzen bazaie, uste dute dala eriotzaren itzala, eta ala dabiltza illuntasunetan, nola argitan.

        18. Uraren gaña baño aldakorragoa da. Madarikatua izan bedi bere atzienda lurrean, eta mastien bidetik ez dedilla joan.

        19. Elurren uretatik bero andi batera irago bedi, eta bere bekatua infernuetaraño joan bedi.

        20. Aztu bedi berarekin urrikaltasuna, arrak izan bitez bere gozotasuna; ez bedi iñor berarekin oroitu, baizik izan bedi zeatua, fruturik ez daraman zuaitza bezela.

        21. Emakume soil, aurrik egiten ez duenari jaten eman ziolako, eta andre alargunari etziolako mesede egin.

        22. Bota zituen sendoak bere indarrarekin, eta zutik dagoenean ere, ez dio sinistuko bere biziari.

        23. Jaungoikoak eman zion penitenzia egiteko denbora, eta berak gaizki usatzen du berarekin urgulleriarako, baña Jaunak dauzka jarriak begiak bere ibillera gaiztoetan.

        24. Denbora gutxi baterako goratu ziran; baña ez dute iraungo; baizik izango dira umillatuak, eta indarrez eramanak gauza guztiak bezela, eta galburuak bezela izango dira puskatuak.

        25. Eta au onela ezpada, nork arguituko dit gezurra esan dedala, eta nere itzak Jaungoikoaren aurrean salatuko ditu?

 

OGEITA BOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Baldad Suhakoak, esan zuen:

        2. Eskubidea eta izua daude, bere goietan elkartasunari iraunerazitzen dionaren eskuan.

        3. Bere soldaduak zenbatik al daukate? Eta zeñ ez da bere argiaren partale?

        4. Nola justotu diteke gizona, Jaungoikoarekin konparatuta, edo emakumeagandik jaioa garbi agertu?

        5. Illargiak berak ere ez du argi egiten bere aurrean, eta izarrak ez daude garbiak bere begietan.

        6. Zenbat gutxiago zorna dan gizona, eta ar bat dan gizonaren semea?

 

OGEITA SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten zuela Jobek, esan zuen:

        2. Zeñi lagundu nai diozu? Argalari ote? Edo eldu nai al diozu besotik indarrik ez duenari?

        3. Zeñi ematen diozu konsejua? Jakinduriarik ez duenari ote? Erakutsi nai al dezu zentzu txit andiren bat?

        4. Zeñi erakutsi nai izan diozu? Asnasa duen guztia egin zuenari ez al?

        5. Begira nola zentoiak dauden negarrez uraen azpian, berakin dauden besteakin batean.

        6. Infernua bere aurrean agertua dago, eta ez dago estalkirikan batere galmenarentzat.

        7. Bera da zabaldu zuena ifarra utsaren gañean, eta daukana zinzilika lurra ezerezaren gañean.

        8. Bera da bere odeietan urak lotutzen dituena, guztiak batera beerontz erori ez ditezen.

        9. Bere tronua ikustea galerazitzen duena, eta bere lañoa aren gañean zabaltzen duena.

        10. Urai mugak inguruan jarri ziozkaten, argia eta illuntasunak bukatu ditezen artean.

        11. Zeruko abeak dardaratu eta ikaratzen dira bere begirakune batera.

        12. Bere indarrarekin itsasoak batbatean bildu ziran, eta bere jakinduriak zauritu zuen arroa.

        13. Bere espirituak apaindu zituen zeruak, eta bere eskuaren laguntasunarekin suga jirabiraduna izan zan argitara ateratua.

        14. Oraindaño esan dan guztia bere obraen zati txiki bat da, eta beragatik esan ditekeanaren tanto txiki bat ozta aditu badegu, nork aditu dezake bere anditasunaren turmoia?

 

OGEITA ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Jarraitu ere zion oraindik Jobek bere parabolari, eta esan zuen:

        2. Nere zuzenbidea kendu didan Jaungoikoa, eta nere anima samintasunera ekarri duen Guztiadezakeana bizi dan bezela esaten det,

        3. Nigan asnasarik, eta nere sudurretan Jaungoikoaren espiriturik dagoan artean,

        4. Nere ezpañak gauza gaiztorik ez dutela esango, eta nere aotik gezurrek ez duela irtengo.

        5. Urrutian dago nigandik, zuek justotzat idukitzea, indargabetu nadin artean, ez det nik nere garbitasunetik alderik egingo.

        6. Egiten asi naizan justifikazioari ez diot utziko, zeren nere bizitza guztian nere animako kezkarik batere ez daukat.

        7. Izan bedi gaiztotzat idukia nere etsaia, eta justoeztzat nere kontrakoa.

        8. Zeren zer itxedopen gelditzen zaio hipokritari gutiziarekin bere lapurretan egin ezkero, Jaungoikoak bere anima salbatzen ez badu?

        9. Bere deadarrak Jaungoikoak adituko al ditu, antsia gañera datorkionean?

        10. Edo gozotasunik Guztiadezakeanagan arkitu alko ote du, eta denbora guztian Jaungoikoari ots egin?

        11. Erakutsiko dizutet Jaungoikoaren laguntasunarekin, eta ez dizutet ezkutatuko Guztiadezakeanak daukana.

        12. badakust, zuek guztiok dakizkizutela, zergatik bada premia gabe itz alperrak esaten dituzute?

        13. Aditu ezazute zeñ dan Jaungoikoak gaiztoarentzat erabakita daukan ordaña, eta gizon setatiak Guztiadezakeanagandik artuko duten saria.

        14. Beren semeak ugaritutzen badirade, ezpatarentzat izango dira, eta beren illobak ez dira ogiz aseak izango.

        15. Beragandik gelditzen diranak, galmenean enterratuak izango dira, eta beren andre alargunak ez dute negarrik egingo.

        16. Zillarra lurra bezela montoitu badu ere, eta basa bezela soñekoak prestatu.

        17. Egiaz prestatuko ditu, baña justoak jantziko ditu, eta bekatugabeak errepartituko du zillarra.

        18. Sitsak bezela bere etxea egin zuen, eta zaitzalleak bezela txaola egin zuen.

        19. Iltzen danean aberatza, deus ez du berarekin eramango; bere begiak idikiko ditu, eta ez du ezerere arkituko.

        20. Doakabezko ugoldeak arrapatuko du, eta ekaitzak gauaz ansiatuko du.

        21. Aize erregarri batek jaso eta eramango du, eta aize bunbada batek bezela arras aterako du bere tokitik.

        22. Eta bere gañean deskargatuko du, eta ez dio barkatuko. Alegin guztiak egingo ditu bere eskuetatik iges egiteko.

        23. Jartzen danak begiratzen gaiztoa zegoan tokiari, txaloak egingo ditu, eta txistuka ariko zaio.

 

OGEITA ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Zillarrak dauzka bere betak meatzetan, eta urreak dauka toki bat, zeñean formatzen dan.

        2. Burnia lurretik ateratzen da, eta arri sutan urtua, kobre biurtzen da.

        3. Illuntasunentzat denbora jarri zuen, eta berak konsideratzen du gauza guztien buka, baita illuntasuneko arria, eta eriotzako itzala ere.

        4. Ugolde batek berezitzen du bideanteagandik, eta beartsuaren oña ez da beretara alderatzen, egonik, dauden bezela bertara joan ezin litekean tokietan.

        5. Lurra, zeñatatik jaiotzen zan ogia bere tokian, suaz desegiña izan zan.

        6. Bada toki bat, zeñean arririk geienak zafiroak diran, eta bere zokorrak urrez beteak dauden.

        7. Bere bidetxigorra etzuen egaztik ezagutu, eta arranoaren begik etzion begiratu.

        8. Merkatarien oñak etzuten zapaldu, eta etzan ere leoeemerik beratatik irago.

        9. Aitz bizira bere eskua luzatu zuen, eta mendiak sustraiz nastu zituen.

        10. Ebakirik arkaitzak, ibaiak atera zituen, eta gauza baliotsu guztia bere begiak ikusi zuen.

        11. Izan ere zan nork aratu zituen ibaietako osinak, eta an ezkutatuak zeuden gauza ederrak argitara atera zituena.

        12. Jakinduria berriz, non arkitzen da? Eta zeñ da adieraren tokia?

        13. Gizonak bere balioa ez du ezagutzen; eta ez da ere bera arkitzen, atsegiñetan bizi diradenen tokian.

        14. Toki ondorik gabeak dio: Ez dago nigan. Eta itsasoak esaten du: Ez dago nerekin.

        15. Ez da erosten urre txit fiñarekin, eta ez da ere ganbiatzen zillarraren pisuz.

        16. Ez da izango iduritua Indiako kolorerik bizienakin, ez sardonis arririk baliotsuenarekin, ez safiroarekin.

        17. Ez da berarekin berdinduko urrea, edo kristala, eta ez dira ere bere ordez emango urrezko ontziak.

        18. Gauzarik goratu eta baliotsuenak ez dira aitatzeko duiñak bere konparazioan; jakinduriak berriz toki txit ezkutuetatik dakar bere jatorria.

        19. Etiopiako topazioa etzaio berari berdinduko, eta kolorerik bizienarekin ere ez da izango konparatua.

        20. Nondik dator bada jakinduria? Eta adieraren tokia zeñ da?

        21. Bizi diraden guztien begietatik estalia dago, zeruko egaztientzat ere dago ezkutatua.

        22. Galmenak eta eriotzak esan zuten: Gure belarriakin bere ospea aditu degu.

        23. Bera arkitzeko bidea Jaungoikoak badaki, eta bera da aren egolekua ezagututa daukana.

        24. Zeren berak ikusten ditu munduaren mugak, eta zeruaren azpian dagoan guztiari begiratzen dio.

        25. Berak eman zien pisua aizeai, eta urak pisatu zituen neurriaz.

        26. Euriai legea, eta ekaitz aundiai bidea izendatzen zienean:

        27. Orduan ikusi, eta adirazi, eta prestatu, eta agertu zuen.

        28. Eta gizonari esan zion: Ona non Jaunaren beldurra dan jakinduria ori, eta gaitzetik alde egitea, adiera.

 

OGEITA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta jarraitu zion Jobek bere parabolari, eta gañera esan zuen:

        2. Nork eman lezakedan neri, izan nendilla anziñako illetan bezelakoa, Jaungoikoak gordetzen ninduen egunen araura!

        3. Bere lanparak nere buruaren gañean argi egiten zuenean, eta bere argitara illunean nenbillenean.

        4. Nintzan bezelakoa nere gazte denborako egunetan, Jaungoikoa isillean nere bizilekuan egotez zegoanean,

        5. Guztia dezakeana nerekin zegoanean, eta nere semeak nere inguruan,

        6. Nere oñak guriaz garbitzen nituenean, eta arriak neretzat oliozko errekak isurtzen zituenean,

        7. Erriko atera irtetzen nintzanean, eta karrikan esertokia prestatzen zidatenean.

        8. Gazteak ikusten ninduten, eta ezkutatzen ziran, eta zarrak jaikitzen ziradela, zutik gelditzen ziran.

        9. Prinzipeak utzitzen zioten itz egiteari, eta beren aoen gañean beatza jartzen zuten.

        10. Agintariak gelditzen ziran itzik egiten ausartatu gabe, eta beren mingaña beren aosapaiari itsatsita.

        11. Nere itzak aditzen zituen guztiak, doatsua deitzen zidan; eta begiratzen zidan guztiak, nigatik ongi esaten zuen.

        12. Zeren nik libratu izan nuen deadar egiten zuen beartsua; eta nork lagundu etzeukan emazurtza.

        13. Galtzera zijoanaren bedeikazioa nere gañera zetorren, eta andre alargunaren biotza poztu nuen.

        14. Justiziaz jantzi nintzan, eta gañetik nere zuzentasunaz jantzi nintzan erregeren mantu eta fajaz bezela.

        15. Itsuarentzat begia, eta errenarentzat oña izan nintzan.

        16. Premian zeudenen aita nintzan, eta ardura andi batekin informatzen nintzan, ez nekian auziaren gañean.

        17. Gaiztoen matrallezurrak zatitutzen nituen, eta ortzetatik kentzen nien arrapatuta zeramatena,

        18. Eta esaten nuen: Nere kabiatxoan ilko naiz; eta palmak bezela nere egunak ugarituko ditut.

        19. Nere sustraia uren aldean agiria dago, eta nere igitaitzean intza egotez egongo da.

        20. Nere gloria beti berriztuko da, eta nere uztaia nere eskuan sendotuko da.

        21. Aditzen nindutenak, nere iritziaren zai egon oi ziran, eta isillean arretaz entzuten zuten nere konsejua.

        22. Nere itzai ezerere eratxekitzen etziran benturazen, eta nere arrazoiak intza bezela beren gañera erortzen ziran.

        23. Euriari bezela itxedotzen zidaten, eta euri berandukorrari bezela beren aoa idikitzen zidaten.

        24. Baldin noizbait berakin farra egiten banuen, etzuten sinistzen; eta nere arpegiko argitasuna etzan frutu gabe gelditzen.

        25. Beren batzarretara joan nai banuen, lendabiziko tokian esertzen nintzan; eta egonik eserita errege bat ejerzitua ingurumai duela bezela, alaere naigabetuen poztzallea nintzan.

 

OGEITA AMARGARREN KAPITULUA

        1. Orain berriz burla egiten didate mutil gazte batzuek, zeñaen gurasoak nere artaldeko txakurrakin ere ez nituen jarri naiko.

        2. Zeñaen eskuen indarra neukan nik ezereztzat, eta bizitzeko ere diñak etziradelakotzat ziran idukiak,

        3. Premia eta gosez illak, zebiltzanak eremutik zerbaiten billan ortzka zeatzeko, doakabe eta zorigaitzez txit argaldu, eta eroriak.

        4. Eta jaten zituzten belarrak, eta zuaitzen azalak, eta enebroaren sustraiakin bazkatzen ziran.

        5. Onelako gauzaen billa zijoazen ibarretatik, eta alakoren bat arkitzen zutenean, algaraz eta korrika zijoazen bera arrapatzera.

        6. Bizi oi ziran ugoldeak egindako zulo zakonetan, eta lurreko kobetan, eta larra artetan.

        7. Alako gauzetan beren poza arkitzen zuten, eta sasien azpian bizitea atsegintzat zeukaten.

        8. Jende zentzugabeko eta moldakaiz, eta lurraren gañean agertu ere egiten ez diradenen semeak.

        9. Bada ni etorri naiz orain beren kantaen gaia izatera, eta berak iseka egitera.

        10. Nazka naute; ikusten nautenean, nigandik urrutira iges egiten dute, eta ez dira beldur nere arpegira istua botatzen.

        11. Zeren idiki zuen bere fletxatokia, eta saietatu ninduen, eta nere aoari brida jarri zion.

        12. Sortaldeko eskuiean, bereala jaiki ziran nere naigabeak, nere oñak nastu zituzten, eta ugolde batek bezela azpian artu naute.

        13. Nere bideak ebaki zituzten, zelatadak jarri zizkidaten, eta geiago egin zidaten, eta laguntasunik nork eman etzan izan.

        14. Murru urratu eta ate idikitik bezela egotzi ziran nere gañera, eta txit gozatu ziran nere doakabetasunetan.

        15. Utsera biurtua nago, aize bunbada batek bezela arras kendu didazu maitatzen nuen guztia, eta nere zoriontasuna odei bat bezela irago da.

        16. Eta orain nere anima neronen barrenen antsiaz urtutzen dago, ikusirik doakabetasunak nerekin jabetu diradela.

        17. Gauaz nere ezurrak penaz zulatuak dirade, eta jaten nautenak, ez dute lorik egiten.

        18. Oien ugaritasunarekin nere soñekoa desegitzen da, eta tunikaren lepoertzarekin bezela inguratu naute.

        19. Basatzat idukia naiz, eta autsari eta errautsari iduritua.

        20. Deadarrez ots egitzen dizut, eta ez nazu aditzen. Zure aurrean nago, eta ez didazu begiratzen.

        21. Biotz gogorreko egin zera neretzat, eta zure eskuaren astuntasunean agertzen dezu nere etsaia zerala.

        22. Goratu ninduzun, eta aizearen gañean jarri baninduzu bezela, indarrez bota eta zatitu nazu.

        23. Badakit jarriko nazula eriotzaren eskuan, zeñatara dijoazen bizi diraden guztiak.

        24. Alaere ez dezu zuk eskua luzatzen arras desegiteko; eta erortzen badira, zerorrek salbatuko dituzu.

        25. Beste denbora batean negar egiten nuen naigabez zegoanagatik, eta nere anima beartsuarekin urrikaltzen zan.

        26. Ondasunak itxedotzen nituen, eta gaitzak etorri zazkidan. Argiaren zai nengoan, eta illuntasunez estalia gelditu naiz.

        27. Nere erraiak erretzen daude atsedenaren piskarik ere ez didatela ematen, antsiako egunak uste gabean arrapatu naute.

        28. Tristerik nabil, baña sumindu gabe. Jaikitzen naiz, eta deadar egiten det jendearen erdian.

        29. Dragoien anaia naiz, eta arranoen laguna.

        30. Beltzitua dago nere larrua nere gañean, eta nere ezurrak leortu dira daukadan berotasun geiegiagatik.

        31. Nere kitarra lantura itzuli da, eta nere organua negar egiten dutenen bozera.

 

OGEITA AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Egin nuen elkartasuna nere begiakin, pensatu ere ez egiteko birjiñagan.

        2. Zeren zer parte idukiko luke nigan Jaungoikoak goitik, eta zer emango lidake Guztiadezakeanak zeruko ondasunetatik?

        3. Zer bada, ez al dago gaiztoentzat galmena erabakita, eta desheredazioa bekatu egiten dutenentzat?

        4. Ez al dago nere bideai begira, eta nere pauso guztiak kontatzen?

        5. Urgullerian ibilli banaiz, eta nere oña arin joan bada iñor engañatzera,

        6. Pisatu nazala Jaungoikoak balanza justoan, eta ezagutu beza nere tolesgabetasuna.

        7. Nere pausoak bidetik alde egin bazuten, eta nere biotzak nere begiai jarraitu ez bazien, eta mantxarik nere eskuai itsatsi bazitzaien,

        8. Erein dezadala nik, eta beste batek jan dezala, eta nere jatorria sustraitik ateratua izan dedilla.

        9. Baldin nere biotza andregatik engañatua izan bada, eta nere adiskidearen atean zelatan ibilli banintzan,

        10. Izan bedi nere emaztea beste baten oelaguna, eta makurtu bitez beste batzuk bere gañean.

        11. Zeren au bekatu neurrigaitza, eta gaiztakeria txit andia da.

        12. Da su bat, guztia arras iretsitzen duena, eta muskil guztiak sustraitik ateratzen dituena.

        13. Mezpreziatu banuen nere mendeko morroe eta neskamearekin kontuak egitea, nere kontra auzitan ari ziranean.

        14. Zeren zer egingo det Jaungoikoa jaikitzen danean ni juzgatzera? Eta galdetzen didanean, zer erantzungo diot?

        15. Nere amaren erraietan egin ninduena, ez al da hura egin zuena bera? Eta ez al zan izan bat amaren sabelean formatu ginduena?

        16. Beartsuai nai zutena ukatu banien, eta andre alargunaren begiak zai iduki banituen.

        17. Nere mokadua bakarrik jan banuen, eta humezurtzak beratatik jan ez bazuen,

        18. (Zeren nere aur denboratik asi zan nerekin urrikaltasuna, eta nere amaren sabeletik nerekin atera zan).

        19. Zer jantzirik etzuelako galtzera zijoana, eta estali gabe zegoan beartsua mezpreziatu banituen;

        20. Bere gorputzeko zentzunak bedeikazioz bete ez baninduten, ikusirik nere ardien illearekin berotuak ziradela;

        21. Nere eskua humerzurtzaren kontra jaso banuen, ikusten nintzanean bera baño goratuago atean,

        22. Nere solbarda bere giltzatik erori dedilla, eta nere besoa bere ezurrakin zatitu dedilla.

        23. Zeren beti izan nintzan ni Jaungoikoaren beldur, nere kontrako baga arroa bat balira bezela; eta bere pisua ezin sufritu nuen.

        24. Sinistu banuen nere indarra urrean zegoala, eta urrerik garbienari esan banion: Nere itxedopena aiz.

        25. Poztu banintzan nere aberastasun ugarietan, eta nere eskuak arkitu zituzten ondasun askoetan.

        26. Begiraturik eguzkiari argi egiten zuenean, edo illargiari argitasunik andienean zijoanean;

        27. Nere biotza ezkutuan poztu bazan, eta nere eskuari nere aoarekin muñ egin banion.

        28. Zeñ dan bekatu txit andi bat, eta Jaungoiko txit goratua ukatze bat;

        29. Poztu banintzan gorrotatzen ninduenaren galmenarekin, eta gozatu, etorri zitzaion gaitzagatik.

        30. Zeren ez nuen utzi nere eztarriak bekatu egin zezala, bere eriotza madarikazioakin eskatzen nuela.

        31. Nere etxeko jendeak esan ez bazuten: Nork eman litzagukean, bere aragietatik ase gaitezen?

        32. Arrotzik etzan gelditu kanpoan, nere atea bideantearentzat idikia egon zan.

        33. Gizona bezela nere bekatua estali banuen, eta nere gaiztakeria nere bularrean ezkutatu banuen.

        34. Jendetza andiak beldurtu baninduen, edo aideen mezprezioak ikaratu, eta obekiago egon ez banintzan isillik, eta nere atetik irten gabe.

        35. Nork eman lezakedan aditu nazan bat, eta guztia dezakeanak entzun ditzala nere gurariak, eta juzgatzen duenak, berak liburua eskribatu dezala?

        36. Eraman nezan nere sorbalden gañean, eta ipintzeko nere inguruan koroe bat bezela.

        37. Nere pausu bakoitzean errezatzen joango nintzake, eta prinzipe bati bezela presentatuko nioke.

        38. Nere lurrak nere kontra deadar egiten badu, eta bere maizterrak berarekin negar egiten badute.

        39. Bere frutuak diru gabe jan banituen, eta estutu banituen bertan lanean ari ziran nekazariak.

        40. Gariaren lekuan sasilarrak, eta garagarraren lekuan arantzak erne bizazkit.

        Joben itzen bukaera.

 

OGEITA AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta iru gizon oiek utsi zioten Jobi erantzuteari, ikusirik zegoala ain gogor bere burua justotzat idukitzean.

        2. Orduan Eliu, Barakelen seme, Buziarra, Ramen jatorrikoa, kejatu eta aserretu zan. Eta sutu zan Joben kontra, Jaungoikoaren aurrean justoa zala esaten zuelako.

        3. Orobat bere adiskideen kontra ere aserretu zan, etzutelako arkitu arrazoezko erantzuerarik, aspertzen ziradela Job kondenatzeaz bakarrik.

        4. Eliu bada egon zan Jobek izketa bukatzearen zai, len itz egin zutenak bera baño zarrago ziradelako.

        5. Baña ikusirik irurak ezin erantzun izan ziotela Jobi, txit aserretu zan.

        6. Eta asten zala izketan Eliu, Barakelen seme, Buztarra, esan zuen: Gazteagoa naiz edadean, eta zuek zarragoak zerate; argatik nere burua beeratu det, nere iritzia adiratzen beldur nintzala.

        7. Zeren nik itxedotzen nuen edade andiagoak itz egingo zuela, eta urte askoak jakinduria erakutsiko zutela.

        8. Baña ikusten dedanez, espiritua dago gizonakgan, eta Guztiadezakeanaren ispirazioak adiera ematen du.

        9. Ez da berdin izatea zarra, zeñ jakintsua, eta edade andia idukitzeak ere, ez du juizio ona idukierazitzen.

        10. Argatik itz egingo det: aditu nazazute, zeren nik ere nere jakinduria erakutsiko dizutet.

        11. Itxedon det bada nik zuen itzak bukatu artean; aditu ditut zuen arrazoiak, iraun duen artean zuen ezdabaida itzezkoak.

        12. Eta uste nuen artean, zuek zerbait esaten zendutela, nengoan aditzen, baña, ikusten dedanez, ez dago zuen artean Jobi argudioak jarri, ez bere arrazoiai erantzun dizaiokenik.

        13. Eta ez daukazute zetan neri esan: Arkitu degu jakinduria, Jaungoikoak bota du, ez gizonek.

        14. Ez dit neri ezerere esan, eta nik ez diot erantzungo zuen arrazoien araura.

        15. Beldurtu ziran, eta etzuten berriz erantzuerarikan eman, eta itzik gabe gelditu ziran.

        16. Eta gero nik itxedon det, eta ez dute itz egin. Gelditu dira zutik, eta ez dute ezerere erantzun.

        17. Nik ere nere aldetik erantzungo det, eta nere jakinduria erakutsiko det.

        18. Zeren arrazoez betea nago, eta ez dira nere bularrean kabitzen.

        19. Nola muztioak, aizeak irtetzeko zulorikan ez daukanean, ontzi berriak austen dituen, ala gertatzen da nere sabelean.

        20. Itz egingo det bada asnasa piska bat artzeko. Nere ezpañak idikiko ditut, eta erantzungo det.

        21. Ez naiz iñorenganatuko, eta ez det ere berdinduko gizona Jaungoikoarekin.

        22. Zeren ez dakit noizarteraño izango naizan, eta emendikan denbora gutxi barru, nere Egilleak eramango banau ere.

 

OGEITA AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Aditu itzatzu bada, Job, nere itzak, eta zaude kontuan nere arrazoietara.

        2. Ona non nere aoa idiki dedan, itz egin beza nere mingañak nere eztarzuloetan.

        3. Nere itzak biotz tolesgabe batetik irtengo dute, eta nere ezpañak esango dituzte egia utsak.

        4. Jaungoikoaren espirituak egin ninduen, eta Guztiadezakeanaren asnasak bizia eman zidan.

        5. Erantzun zadazu, al badezu; eta prestatu zaite neri kontra egiteko.

        6. Ongi dakizu Jaungoikoak ni egin ninduela zu bezela, eta buztiña artatik beratatik ni ere formatua izandu nintzala.

        7. Eta ala ez dezu nigan ikusiko ikaratuko zaituen gauza miragarririk; eta nere iztundea ez zatzu izango astuna.

        8. Esan zenduen bada nere belarrietan, eta aditu nituen zure itz oiek:

        9. Garbia nago ni, eta bekatu gabe, mantxa gabe, eta gaiztakeriarik ez da nigan.

        10. Nere kontra espak arkitu dituelako, argatik uste izan du, ni bere etsaia naizala.

        11. Nere oñak zepo batean ipiñi ditu, zaitu ditu nere bidetxigor guztiak.

        12. Au da bada zeñean etzeran justoa izan. Nik erantzungo dizut, Jaungoikoa gizona baño andiagoa dala.

        13. Eta berarekin elean asi nai al dezu, zure itz guzietara erantzun ez dizulako?

        14. Jaungoikoak bein itz egiten du, eta bigarren aldiz ez du gauza bera esaten.

        15. Ametsetan, gauetako ikusketakin, lo gogor batek artzen dituenean gizonak, eta beren oetan lotan daudenean,

        16. Orduan idikitzen ditu gizonen belarriak, eta jartzen dituela erakusle eginik, ematen diezte jakin bear dutenaren argibideak.

        17. Alderazitzitzeko gizonari, egiten duenetik, eta urgulleriatik libratzeko,

        18. Apartatzen duela bere anima usteltasunetik, eta bere bizia, ezpatara irago ez dedin.

        19. Errierta ere egiten dio doloreen bitartez oean, eta bere ezur guztiak leortuerazitzen ditu.

        20. Nazkagarria egiten zaio bere bizitzako ogia, eta bere animak len nai zuen janaria.

        21. Bere aragia desegiñaz joango da, eta estaliak zeuden ezurrak, joango dira agertuaz.

        22. Bere anima usteltasunera alderatu zan, eta bere bizitza eriotza dakarren gauzara.

        23. Baldin orduan aingeru batek, millaen artean autuak ematen badiozka gizon oni argitasunak, eta bere eginbearrak erakusten badiozka,

        24. Berarekin errukituko da, eta esango du: Libratu ezazu, usteltasunera jetxi ez dedin. Arkitu det zergatik berari barkatu.

        25. Bere aragia penakin konsumitua izan da, bere gazte denborako egunetara itzuli bedi.

        26. Jaungoikoari barka eskatuko dio, eta bigunduko da Jaungoikoa berarekin, eta bere arpegia pozez ikusiko du, eta bere justizia itzuliko dio.

        27. Begiratuko die gizonai, eta esango du: Bekatu egin det, eta egiaz gaizki egin det, eta ez naiz izan kastigatua, diña nintzan bezela.

        28. Libratu zuen nere anima eriotzarontz joan etzedin, baizik bizitzen zala, argia ikusi zezan.

        29. Ona emen non, gauza guzti oiek bakoitzarekin Jaungoikoak iru alditan egiten dituen.

        30. Beren animak usteltasunetik ateratzeko, eta bizien argiarekin argitzeko.

        31. Kontuan zaude, Job, eta aditu nazazu, eta zaude isillik, nik itz egiten dedan artean.

        32. Eta baldin zer esanik badaukazu, erantzun zadazu, itz egin ezazu; zeren nik nai det justoa agertu zaitezela.

        33. Eta ez badaukazu, aditu nazazu. Isillik zaude, eta jakinduria erakutsiko dizut.

 

OGEITA AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta jarraitzen ziola Eliuk itz egiteari, oiek ere esan zituen.

        2. Aditu itzatzute, jakintsuak, nere itzak; eta zuek gizon adituak, entzun nazazute.

        3. Zeren belarriak aztertzen ditu itzak, eta mingañak guztotik ezagutzen ditu jaten diran gauzak.

        4. Aztertu dezagun gauza au, eta ikusi dezagun gure artean zer obe dan.

        5. Zeren Jobek esan du: Justoa naiz ni, eta Jaungoikoak utzi du nere lanbidea.

        6. Zeren nigatik egiten dan juizioan, gezurra dago. Txit gogorra da sartuta daukadan saeta, ez arkiturik nigan bekaturik batere.

        7. Zeñ gizon dago Joben antzekorik, ura edango balu bezela, iseka egiten duenik?

        8. Gaiztakeria egiten dutenen laguna danik, eta gizon bekatariakin dabillenik?

        9. Zeren esan zuen: Ez da gizona Jaungoikoaren gogokoa izango, berarekin korrika joango balitza ere.

        10. Argatik, gizon zentzudunak, aditu nazazute: Urrutian dago Jaungoikoagandik gaiztakeria, eta Guztiadezakeanagandik justoa ez dan gauza guztia.

        11. Zeren berak emango die gizonaren obrai saria, eta ordainduko du bakoitza bere bideen araura.

        12. Izanik, dan bezela, egia, ez duela Jaungoikoak arrazoe gabe iñor kondenatzen; eta Guztiadezakeanak ere ez duela justizia goraberatzen.

        13. Zeñ besterik jarri du lurraren gañean? Nor ipiñi du, egin zuen mundua gobernatzen?

        14. Beragana zuzenduko balu bere biotza, ekarriko luke norberagana bere espiritua eta asnasa.

        15. Aragi guztia batbatean galduko litzate, eta auts biurtuko litzake gizona.

        16. Baldin bada adimenturik badaukazu, aditu ezazu esaten dana, eta nere itzak entzun itzatzu.

        17. Sendatua izan al liteke, justizia maitatzen ez duena?

        18. Erregeari esaten diona, fede ukalaria, andizkiai gaiztoen izenaz deitzen diena.

        19. Prinzipeakganatutzen ez dana, eta andizkia ere ezagutzen ez duena, beartsuaren kontra auzitan ari diranean, zeren guztiak dira bere eskuak egiñak.

        20. Batbatean ilko dira, eta gauaren erdian erriak nastuak izango dira, eta iragoko dira, eta esku gabe kenduko dute bidegabe agintzen zuena.

        21. Zeren bere begiak daude gizonen bideai begira, eta dauzka kontatuak beren pauso guztiak.

        22. Ez dago illuntasunik, ez da eriotzaren itzalik, an ezkutatzeko gaiztakeria egiten dutenak.

        23. Zeren onezkero ez dago gizonaren eskuan, Jaungoikoagana juiziora etortzea.

        24. Berak puskatuko du ezin kontatu adineko talde bat, eta beren lekuan beste batzuek jarriko ditu.

        25. Zeren ezagutzen ditu beren obrak. Eta argatik bialduko du gaua, eta zeatuak izango dirade.

        26. Gaiztoak bezela kastigatu zituen mundu guztiaren aurrean.

        27. Berariaz bezela beragandik alde egin zutenak, eta bere erabaki guztietatik ezerere jaki nai izan etzutenak,

        28. Allegatu erazi zitzaien beragana premiatsuaren deadarrai, eta beartsuen boza aditu zezan.

        29. Zeren baldin berak pakea ematen badu, zeñ da kondenatuko duena? Eta bere arpegia ezkutatzen duenean, zeñ da begiratu dizaiokena, naiz izan dedilla au jendeen gañean, naiz gizon guztien gañean?

        30. Bera da erreñatuerazitzen diona gizon hipokrita bati, erriaren bekatuak gatik.

        31. Orain bada, nik ere Jaungoikoaren gañean itz egin dedan ezkero, zuri ere ez dizut galeraziko.

        32. Uts egin badet, erakutsi zadazu utsa. Gaizki itz egin badet, ez det geiago esango.

        33. Jaungoikoak zuri, bere kontua artuko al dizu, zure gogokoa izan ez dalako? Baña zu izan ziñan lenbizikoa itz egiten, eta ez ni, eta gauza oberik badakizu, itz egin ezazu.

        34. Gizon adituak itz egin bizatet, eta gizon jakintsuak aditu naza.

        35. Jobek berriz gaizki itz egin du, eta bere itzak ez daukate erakutsi onaren otsa.

        36. Ene aita, izan bedi Job naigabetua atzeneraño, etzaiozu pakean utzi gizon gaizto orri.

        37. Zeren gañerako bere bekatuai blasfemia itsasten die. Guk bitartean estutuko degu, eta zuzendu bedi gero bere izketaetan Jaungoikoaren juiziora.

 

OGEITA AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Eliuk bada berriz, oiek esan zituen.

        2. Justoa deritzazu dala zure gogorazioa, esatea zuk: Ni Jaungoikoa baño justoagoa naiz?

        3. Zeren zuk esan zenduen: Ez da zure gogokoa zuzena dan gauza: edo zer dizu zuri nik bekatu egiñaz?

        4. Argatik nik erantzungo diet zure izketai, eta zure adiskideai zurekin?

        5. Altxatu itzatzu zure begiak zerura, eta begiratu ezazu, eta zaude arretaz aizearen tokia ikusten, zu baño zenbat goratuago dagoan.

        6. Bekatu egiten badezu, zer kalte egingo diozu? Eta zure gaiztakeriak ugaritzen badira, zer egingo dezu bere kontra?

        7. Gañera, ongi egiten badezu, zer ematen diozu, edo zer artzen du berak zure eskutik?

        8. Zure gaiztakeriak zure antzekoa dan gizonari kalte egingo dio, eta zure justizia gizonaren semearentzat izango da mesedegarria.

        9. Berak deadar egingo dute gezur asmatzalleen ugaritasunagatik, eta negar egingo dute erregeen agintaritza gogorragatik.

        10. Eta iñork ere etzuen esan: Non da egin ninduen Jaungoikoa, zeñak eman zituen kantak gauean?

        11. Erakusten diguna lurreko abereai baño geiago, eta zeruko egaztiai baño adiera andiagoa ematen diguna?

        12. Orduan deadar egingo dute, eta ez du adituko, gaiztoen urgulleriagatik.

        13. Ez du bada Jaungoikoak alperrik adituko, eta ikusiko ditu Guztia dezakeanak bakoitzaren kausak.

        14. Esango bazeneza ere: Ez du begiratzen, esamiñatu zaite bere aurrean, eta itxedon ezazu.

        15. Zeren orain ez du agertzen bere sumintasuna, eta ez ditu ere kastigatzen bekatuak gogortasunarekin.

        16. Beraz Jobek alperrik idikitzen du bere aoa, eta ugaritu ditu, ezerere ez dakian bati dagozkion itzak.

 

OGEITA AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Jarraitzen ziola oraindik Eliuk izketari, esan zuen:

        2. Itxedon zadazu piska bat, eta adiraziko dizut, zeren badaukat oraindik Jaungoikoaren alde zer itz egin.

        3. Lenengotik asita, berriz esango ditut nere jakinduriako itzak, eta erakutsiko det nere egillea justoa dala.

        4. Zeren egiaz ez dago gezurrik nere esanetan, eta erakutsiko zatzu nere jakinduria ziertoa dala.

        5. Jaungoikoak ez ditu botatzen almentsuak, bera ere almentsua izanik.

        6. Baña ez ditu gaiztoak salbatzen, eta beartsuai justizia egiten die.

        7. Bere begiak justoagandik ez ditu kenduko, eta erregeak tronuaren gañean betiko jartzen ditu, eta berak dira goratuak.

        8. Eta kateetan egongo balirade, eta pobrezako sokakin lotuak,

        9. Erakutsiko diezte beren obrak, eta beren gaiztakeriak, gogortasunak egin zituztelako.

        10. Belarriak ere idikiko diezte, berak zuzendu ditezen, eta itz egingo die, beren gaiztakeriakin damutu ditezen.

        11. Adituko balute, eta kunplitu, bukatuko dituzte beren egunak onean, eta beren urteak glorian,

        12. Baña adituko ez balute, ezpataz iragoak izango dira, eta galduak beren ezjakiñean.

        13. Hipokritak eta biotz tolesdunak Jaungoikoari aserretuerazitzen diote, eta ez diote ots egingo lotuta daudenean.

        14. Beren anima ilko da ekaitzean, eta beren bizia emakumetuen artean.

        15. Aterako du beartsua bere ansiatik, eta naigabean belarrira itz egingo dio.

        16. Ala bada salbatuko zaitu ao estu eta bere azpian ondorik ez daukanetik, eta zure mai oparoan berriz eseriko zera.

        17. Zure kausa juzgatua izan da gaizto batena bezela, kausa eta erabakia artuko dituzu.

        18. Aserreak bada etzaitzala mugitu norbait azpian idukitzeko, eta doañen ugaritasunak etzaitzala iñorganatu.

        19. Utzi ezazu zure anditasuna naigabe baga, eta menderatu itzatzu indarrean sendoak diran guztiak.

        20. Ez ezazu gaua luzatu, erriak igo ditezen beren billa.

        21. Kontu iduki ezazu gaiztakeriarontz ez zeartutzearekin; bada oni jarraitzen asi ziñan zure doakabetasunean erori ezkero.

        22. Begira nola Jaungoikoa bere sendotasunean altua dan, eta ez dago batere bere antzekorik lege emalleen artean.

        23. Nork iduki dezake bere bideen berri? Edo nork esan dizaioke: Bidezo ez dan gauza bat egin dezu?

        24. Oroitu zaite ez dezula ezagutzen bere obra, zeñagatik gizonak kantatu zuten.

        25. Gizon guztiak ikusten dute, bakoitzak urrutitik begiratzen dio.

        26. Ona zeñ andia dan Jaungoikoa, gure jakinduria garaitzen duena, bere urteen zenbata jakineziña,

        27. Berak gelditzen ditu euri tantoak, eta isurtzen ditu zerutik eurijasak ugoldeen gisara.

        28. Zeñak erortzen diran, gañetik guztia estalitzen duten odeietatik.

        29. Zabaldu nai balitu odeiak bere etzauntza bezela,

        30. Eta tximistatu bere argiarekin goitik, itsasoaren opoak ere estaliko ditu.

        31. Zeren oien bitartez juzgatzen ditu erriak, eta jaten ematen dio ilkor askori.

        32. Bere eskuetan ezkutatzen du argia, eta berriz etortzeko agintzen dio.

        33. Bere adiskideari adierazten dio, aren jabe dala, eta beratara igo ditekela.

 

OGEITA AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Onen gañean nere biotza ikaratu zan, eta bere tokitik mugitu.

        2. Arretaz aditu ezazute bere boz ikaragarria, eta bere aotik ateratzen dan otsa.

        3. Bera dago zeruaren azpian dagoan guztiari begira, eta bere argia lurraren mugetaraño.

        4. Onen ondoren otsak orroa egingo du, eta turmonatuko du bere anditasunaren bozarekin, eta aditzen danean ezin konprendituko da.

        5. Miragarriro bere bozarekin egingo ditu turmonadak Jaungoikoak, gauza andi eta ezagutu eziñak egiten dituenak.

        6. Elurrari agintzen dionak, jetxi dedilla lurrera, eta neguko euriai, eta bere sendotasuneko eurijasai.

        7. Gizon guztien eskuan sillu bat ipintzen duena, ezagutu ditzan bakoitzak bere obrak.

        8. Sartuko da pistia bere ezkutatokian, eta bere koban biziko da.

        9. Toki ezkutuetatik aterako da ekaitza, eta otza ifarretik.

        10. Jaungoikoaren asnasara gogortzen da izotza, eta berriz erortzen dira urak ugaritasun andiarekin.

        11. Gariak nai ditu odeiak, eta odeiak barreatzen dute beren argia.

        12. Odeiak dijoaz inguratuaz toki guztiak, gobernatzen dituenak zuzentzen dituen edozeñ tokitatik, bere aginteak lurraren zabalera guztian betetzeko prestatuak.

        13. Naiz tribu batean, naiz bere lurrean, naiz bere urrikaltasunak arkitu ditezela erabakitzen duen edozeñ tokitan.

        14. Aditu ezazu au Job, gelditu zaite, eta konsideratu itzatzu Jaungoikoaren mirariak.

        15. Badakizu noiz agindu zien Jaungoikoak euriai agertuerazi zitzaiotela argiari bere odeietan?

        16. Ezagutzen al dituzu odeien bidetxigor andiak, ezagera goratuak, eta osoak?

        17. Zure soñekoak ez al daude beroak egoia darabillenean lurraren gañean?

        18. Zuk egin al ziñituen berarekin zeruak, zeñak diraden txit gogorrak, menast urtuzkoak balirade bezela?

        19. Erakutsi zaguzu zer esango diogun, zeren gu illuntasunez inguratuak gaude.

        20. Nork kontatuko dio nik itzegiten dedana? Gizonak itz egingo balu ere, iretsia izango da.

        21. Orain berriz ez dute ikusten argia. Aizea batbatean gogortu eta odei biurtzen da, eta iragotzen dan aize batek igeseraziko die.

        22. Ifarretik dator urrea, eta eman dizazkiogun Jaungoikoari begirunez alabantzak.

        23. Ez gera gu iritxitzeko diñak. Bera da andia bere eskubidean, eta bere erabakietan, eta bere justizian, eta esan ezin lezakeana.

        24. Argatik gizonak bere beldur izango dira, eta beren buruak jakintzutsat dauzkenetatik batere ez da ausartatuko bera kontenplatzen.

 

OGEITA EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten ziola Jaunak Jobi aizebunbada batetik, esan zuen:

 

        2. Zeñ da, esaera ederrak ezerere ez dakianaren itzakin nastutzen dituen ori?

        3. Lotu ezazu gizona bezela zure gerria. Galde egingo dizut, eta erantzun zadazu.

        4. Non zeunden nik ipintzen nituenean lurraren zimenduak? Jakinerazi zadazu, baldin badezu adierarik.

        5. Badakizu nork jarri zituen bere neurriak? Edo nork zabaldu zuen soka bere gañean?

        6. Zeren gañean daude bere ondopeak? Edo nork jarri zuen bere kantoiarria,

        7. Alabatzen ninduenean batean goizeko izarrak, eta Jaungoikoaren seme guztiak poztzen ziranean?

        8. Nork itxi zuen itsasoa ateakin, kanpora ateratzen zanean, sabeletik ateratzen dana bezela?

        9. Jartzen nionean nik odei bat soñekotzat, eta illuntasunean biltzen nuenean, aur bat zapietan bezela?

        10. Nere mugaz inguratu nuen, eta jarri niozkan morrolloak eta konportak,

        11. Eta esan nuen: Onaraño allegatuko aiz, eta ez aiz aurrera iragoko, eta ire baga arroak emen autsiko dituk.

        12. Zu jaio ezkero eman al ziñon legea goizeko argiari, eta erakutsi baziñion egunsentiari bere lekua?

        13. Eta artu al zenduen lurra bere ertzetatik, dardaran zenerabillela, eta astinduta bota al ziñituen gaiztoak beratatik?

        14. Sillua biurtuko da basa izatera, eta iraungo du soñeko batek bezela.

        15. Kendua izango zaie gaiztoai beren argia, eta beren esku goratua ezereztua izango da.

        16. Itsasoaren ondoetan sartu al zera, edo lurraren barrenik beerengoenetan ibilli al zera?

        17. Eriotzako ateak idikiak izan al zazkizu, eta sarrera illunak ikusi al dituzu?

        18. Jakin badezu zenbat dan lurraren zabalera? Adirazi zazkidazu, baldin badakizkizu, gauza guzti oiek,

        19. Zeñ tokitan dagoan egotez argia, eta zeñ dan illuntasunen lekua.

        20. Eraman dezazun bakoitza bere tokira, dakizkianak bezela beren etxeetarako bideak.

        21. Al zenekian orduan, jaioko ziñala? Eta zure egunen zenbataren berririk al zeneukan?

        22. Elurraren tesoroetan sartu al zera? Edo kazkabarraren tesoroak ikusi al dituzu?

        23. Zeñak dauzkadan nik prestatuak etsaiaren denborarako, ele eta gudaren egunerako?

        24. Zeñ bidetik zabaltzen da argia, eta nola dijoa berotasuna lurraren gañeko tokietara?

        25. Nork erakutsi zion joateko lekua ugolde andi bati, eta bidea turmoi otspetsuari?

        26. Euria egin zezan lur eremu baten gañean, non ez dagoan gizonik batere, non ez dan ilkorrik batere bizi,

        27. Urez betetzeko, izan arren bidegabea eta bakarra, eta belar berdeak erne zitezen?

        28. Zeñ da euriaren aita? Edo, zeñgandik sortuak izan ziran intz tantoak?

        29. Zeñ sabeletik irten zan izotza? Edo zeñgandik izan zan sortua zeruko izoztea?

        30. Urak gogortzen dira arriaren antzera, eta itsasoaren gaña estututzen da.

        31. Bildu alko ote dituzu zazpi izar argitsuak, edo gelditu alko ote dezu Orionaren ingurumaia?

        32. Zu al zera agertuerazitzen diozuna bere denboran Egunsentiko izarrari, edo igoerazizen diozuna illunabarreko izarrari lurreko semeen gañera?

        33. Zuk aditzen al dituzu zeruen mugimenduak, eta emango al dezu beren arrazoia lurrean?

        34. Jasoko al dezu zure boza odeietara, euri ugarietan biurtuerazitzeko?

        35. Iñusturiak bialduko al dizutzu, eta joango al dira, eta biurtzen diranean esango al dizute: Emen gaude?

        36. Nork jarri zuen gizonaren erraietan jakinduria? Edo nork eman zion ollarrari adiera?

        37. Nork adirazi dezake zeñ ederki dauden zeruak beren tokietan jarriak, eta nork geldituerazi lezake zeruaren mugimentu ederra?

        38. Noiz zijoan autsa eroriaz lurraren gañera eta gogortu ziran zokorrak?

        39. Ibilliko al zera zu leoeemearentzat eiza arrapatzen, eta bere humeen gosea aseko al dezu

        40. Beren kobetan etziñak daudenean, eta beren arrizuloetatik azeloan?

        41. Nork dauka prestatua belearentzat bere janaria, bere humetxoak deadarrez Jaungoikoagana zuzentzen diradenean, batetik bestera dabiltzala, zer janik ez daukatelako?

 

OGEITA EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Basauntzak aitzarteetan humeak noiz egiten dituzten al dakizu, edo egon izan bazera oriñai begira humeak egiten dituztenean?

        2. Kontatu al dituzu beren humeduntzako illak, eta beren hume egiteko denbora al dakizu?

        3. Makurtzen dira argitara emateko beren humeak, eta orroika ari diradela egiten dituzte humeak.

        4. Beren humeak berakgandik berezitzen dira, eta dijoaz bazkatzera. Ateratzen dira, eta ez dira berakgana itzultzen.

        5. Nork utzi zuen aukeran basa astoa, eta nork askatu zituen bere lokarriak?

        6. Nik eman nion etxea eremuan, eta bere bizilekuak lur soillean.

        7. Berak mezpreziatzen du errietako jendetza, nagusi gogorraren deadarra ez du aditzen.

        8. Begiratzen du bera bazkatzen dan mendietatik inguruetara, eta berde guztiaren billa dabil.

        9. Rinozeronteak serbitu naiko al zaitu, edo egongo ote da egotez zure ganbelan?

        10. Lotuko al dezu rinozerontea zure uztarhedearekin areatu dezan? Edo autsiko al ditu ibarretako zokorrak zure ondoren?

        11. Fiatuko al zera bere indar andiarekin, eta zure lanak bere kontura utziko al dituzu?

        12. Sinistuko al diozu berak biurtuko dizula ereiñ dezuna, eta larraña beteko dizula?

        13. Arranoaren luma zigoñaren, eta gabillaiaren lumaen antzekoa da.

        14. Utzitzen dituenean lurrean bere aurraultzak, zuk berotuko al dituzu autsaren gañean?

        15. Aztutzen da oñen batek zapalduko dituela, edo autsiko dituela kanpoko pistiaren batek.

        16. Gogortzen da bere humeakganako, bereak ez balirade bezela, alperrik nekatu zan, beldur batek ere onetaratzen etzuela.

        17. Zeren Jaungoikoak kendu zion jakinduria, eta adierarik etzion eman.

        18. Denbora danean, jasotzen ditu gora egoak. Burla egiten die zaldiari eta zaldunari.

        19. Emango al diozu zaldiari sendotasuna, edo irrintzaz bere lepoa inguratuko dezu?

        20. Salto eragingo al diozu matxisaltokariak bezela? Bere sudurretako bufak ikaraerazitzen du.

        21. Aztertzen du lurra azkazalaz, zut jartzen da erruz. Korrika dijoa armatuai bidera irtetzera.

        22. Mezpreziatzen du beldurra, eta ezpatari ez dio atzera egiten.

        23. Aditzen ditu bere gañean fletxategiaren otsa, lanzaren distia, eta ezkutuaren erabillierak.

        24. Aparra dariola, eta frenoa taska darabillala, lurra iretsi nai du, eta tronpetaren otsa ez du itxedotzen.

        25. Aditzen duenean bozina, esaten du: Ola, guda usaia dago urrutitikan, agintarien alai itzak, ejerzituaren deadarrak.

        26. Zure jakinduriaz gabillaia lumaz betetzen al da, egoak egoarontz zabaltzen dituela?

        27. Zure agindura goratuko al da agilia, eta bere kabia toki altuetan jarriko al du?

        28. Bera egon oi da sasilarren artean, eta dauka bere bizilekua goietako aitz aldapatsu eta latzetan, eta iñor allegatu ezin litekean arkaitzdietan.

        29. Andik dago janariaren azeloan, zeren bere begiak urrutitikan ikusten dute.

        30. Bere humetxoak odola miaztzen dute, eta aragi illa dagoan edozeñ tokitan, laster da gañean.

        31. Jarraitu zion Jaunak itz egiteari, eta esan zion Jobi:

        32. Nola Jaungoikoarekin leiatzen danak, ain erraz utzitzen dio, eta gelditzen da mututua? Egiaz Jaungoikoarekin argudioan ari danak, erantzun bear dio.

        33. Jobek orduan erantzuten ziola Jaunari, esan zuen:

        34. Nik ganora gabetanik itz egin dedan onek, zer erantzun dezaket? Nere eskua nere aoaren gañean jarriko det.

        35. Gauza bat esan det, eta arren bada esan ez baldin banu: eta beste bat ere bai, zeñai ezerere geiago ez diet itsatsiko.

 

BERROGEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten ziola Jaunak Jobi aize bunbada batetik, esan zuen:

        2. Lotu ezazu zure gerria gizona bezela, galdetuko dizut, eta erantzun zadazu.

        3. Nere juizioa utsera botako al dezu, eta ni kondenatuko al nazu, zu zerori justotzeko?

        4. Jaungoikoarena bezelako besorik al dezu, eta zure bozaren otsa bere turmoiaren antzekoa al da?

        5. Gañetik argitasunez jantzi zaite, eta goira igo zaite, eta gloriaz galantu zaite, eta apaindu soñeko ederrakin.

        6. Desegin itzatzu arroak zure aserre sumiñarekin, eta begirakune bakar batekin andiustedun guztia umillatu ezazu.

        7. Jarri itzatzu zure begiak urgulleritsu guztietan, eta lotsatu itzatzu, eta ezereztu itzatzu gaiztoak, dauden edozeñ tokitan.

        8. Ezkutatu itzatzu guztiak batean autsaren azpian, eta beren buruak sartu itzatzu zulo zakonaren barrenen.

        9. Orduan aitortuko det zure eskuiko eskuak salbatuko al zaituela.

        10. Begira Behemothi zeñ egin nuen zu egin zindudanean, belarra jango du idiak bezela.

        11. Bere indarra dago bere bizkarrean, eta bere sendotasuna bere sabeleko zilean.

        12. Estututzen du bere atzekia zedroa bezela, bere istarretako goi zañak daude barrendik elkarri itsatsiak.

        13. Bere ezurrak bronzezko kañaberak bezelakoak, bere mamiezurrak burnizko plantxak bezelakoak.

        14. Bera da Jaungoikoaren bideen asiera, egin zuena serbitu da bere ezpatarekin.

        15. Oni mendiak belarra ematen diote, kanpoko abere guztiak an jostatuko dira.

        16. Lo egiten du itzalean, kañaberadiko ezkutuan, eta toki ezeetan.

        17. Zuaitz itzaltsuak estaltzen dute bere egolekua, errekondoetako saratsak inguratuko dute.

        18. Ona non ibai bat edango duen, eta ez da mirarituko. Eta uste du Jordana ere bere aotik sartuko duela.

        19. Bere begietatik amuarekin bezela arrapatuko du, eta makilla zorrotzakin zulatuko dio bere muturra.

        20. Atera alko dezu kanpora amuarekin Lebiathan, eta sokarekin bere mingaña lotu?

        21. Bere sudurrean burniarrazka jarriko al diozu, edo bere masallezurra burnikakoarekin zulatu?

        22. Erregu asko egingo al dizu, edo esango al dizkizu itz samurrak?

        23. Zurekin elkartasuna egingo al du, eta zure mendekotzat betiko artuko al dezu?

        24. Jostatuko al zera berarekin txori batekin bezela, eta lotuko al dezu zure mendeko neskameentzat?

        25. Zure adiskideak zatituko al dute, ete zatiak merkatariak artuko al dituzte?

        26. Bere larruarekin sareak beteko al dituzu, eta bere buruarekin arrai naza?

        27. Zure eskua bere gañean jarri ezazu. Oroitu zaite gerrarekin, eta ez ezazu itz geiago egin.

        28. Ona non bere itxedopena utsean geldituko dan, eta guztiak ikusten dutela aurtikia izango dan.

 

BERROGEITA BATGARREN KAPITULUA

        1. Biotzgogorrekoa bezela ez det esnatuko, zeren nork gogor egin dizaioke nere begitarteari?

        2. Nork lendanaz eman zidan neri, nik biurtu dizaiodan? Nerea da, zeruaren azpian dagoan guztia.

        3. Ez diot barkatuko, ezta begirunerik ere idukiko bere itz eragille, urrikaltasunera mugitzeko ederki prestatuai.

        4. Nork agertuko du bere soñekoaren gañeko aldea? Eta bere aoaren erdira nor sartuko da?

        5. Nork idikiko ditu bere arpegiko ateak? Bere ortzen inguruan izua dago.

        6. Bere gorputza bronze urtuzko ezkutuak bezelakoa, eta dago beren artean estututako eskamaz bildua.

        7. Bata dago bestari itsatsia, eta asnasa bide bat ere ez da beretatik iragotzen.

        8. Bata egongo da besteari itsatsia, eta elkarri eldurik daudela, iñolaere elkargandik ezin berezituko dira.

        9. Bere txintxa suzko argitasuna da, eta bere begiak, egunsentiaren arrosa kolorea bezela.

        10. Bere aotik irtetzen dira illeti erazekiak bezelako garrak.

        11. Bere sudurrak botatzen dute, garren artean irakitzen dagoan eltzeak bezelako kea.

        12. Bere asnasak erazekitzen ditu ikatzak, eta bere aotik suzko garrak ateratzen dira.

        13. Bere lepoan dago sendotasuna; eta premia dijoa bere aurretik.

        14. Bere gorputzaren zatiak beren artean ongi elkartuak daude. Bere gañean oñazkarrak eroriko dira, baña ez dira beren tokitik mugituko.

        15. Dauka biotza gogorra arria bezela, eta estutua errementariaren ingudea bezela.

        16. Jaikitzen danean aingeruak beldur izango dira, eta ikaraturik garbituko dira.

        17. Iñork eraso nai badio, ez dute balio bere kontra ezpatak, ez lanzak, ez korazak.

        18. Zeren burnia da beretzat lastoa bezela, eta bronzea egur igarra bezela.

        19. Ez dio igesik eraziko fletxaririk trebeenak; aballaren arriak garibizar biurtu zitzaiozkan.

        20. Garibizartzat idukiko du mallukia, eta beraganontz punterian dagoan lanzari farra egingo dio.

        21. Bere azpian egongo dira eguzkiaren argierrañuak, eta ibilliko da urrearen gañetik, basatsaren gañetik bezela.

        22. Itsasoaren barrenari irakineraziko dio eltze bati bezela, eta jarriko du okenduak borborran dirakitenean bezela.

        23. Bere ondoan utziko du bidetxigor argitsu bat, eta artueraziko dio itsasoari ulezuri baten kolorea.

        24. Ez dago lurraren gañean berarekin konparatu ditekean indarrik, zeren iñoren beldur ez izateko egiña izan zan.

        25. Goratu guztia ikusten du, urgulleriaren seme guztien errege bera da.

 

BERROGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzuten ziola Jobek Jaunari, esan zuen:

        2. Badakit guztia dezakezuna, eta gogorazio bat ere etzatzula ezkutatzen.

        3. Zeñ da jakituria gabe konsejua estalitzen duen ori? Argatik nik zentzugabekiro itz egin det, eta nere jakinduria baño nerrigabe gorago zeuden gauzaen gañean.

        4. Aditu ezazu, eta nik itz egingo det, galdetuko dizut, eta erantzun zadazu.

        5. Entzutez ezagutzen zindudan, orain berriz nere begiakin ikusten zaitut.

        6. Argatik nerau salatzen naiz, eta penitenzia egiten det autsean eta errautsean.

        7. Eta Jaunak Jobi itz oiek esan ezkero, esan zion Elifaz Temangoari: Txit aserretua nago zure kontra, eta zure bi adiskideen kontra, ez dezutela itz egin zuzen nere aurrean, nere serbitzari Jobek bezela.

        8. Artu itzatzute bada zazpi zezen, eta zazpi txikiro, eta zoazte nere serbitzari Jobgana, eta eskeñi ezazute holokaustoa zuekgatik. Eta Job nere serbitzariak zuekgatik otoiz egingo du. Nik ontzat artuko det bere erregua, kastigatuak izan etzaitezen zuen bekatuagatik, ez dezutela zuzen itz egin nigatik, nere serbitzari Jobek bezela.

        9. Joan ziran bada Elifaz Temantarra, eta Baldad Suhatarra, eta Sofar Nahamatarra, eta egin zuten Jaunak agindu zien bezela, eta Joben bitartekotasunaz Jauna bigundu zan.

        10. Jauna ere Jobekin errukitu zan bere adiskideakgatik erregututen egon zanean, eta Jaunak eman zion Jobi iduki zuen guztia, besteanbestetuta.

        11. Eta etorri ziran beragana bere anaia guztiak, eta bere arreba guztiak, eta len ezagutu zuten guztiak, eta jan zuten berarekin bere etxean. Eta agertu zioten beren errukia, gozatzen zutela Jaunak bialdu ziozkan naigabe guztiakgatik, eta beretatiko bakoitzak eman ziozkan ardi batna, eta urrezko belarrietako batna.

        12. Eta Jaunak bota zuen bere bendizioa Joben gañera bere azkenengo izaeran, lenbizikoan baño askozaz ugariago. Eta allegatu zan idukitzera amalau milla ardi, eta sei milla gamelu, eta milla idi uztarri, eta milla asto eme.

        13. Eta iduki zituen zazpi seme eta iru alaba.

        14. Eta beretatik lenbizikoari jarri zion izena da Dia, bigarrenarena Kasia, eta irugarrenarena Kornustibia.

        15. Eta etzan arkitu lur guztian, Joben alabak bezin emakume ederrik. Eta eman zien beren aitak herenzia beren anaiai bezela.

        16. Gauza oien ondoan bizi izan zan Job eun eta berrogei urtean eta ikusi zituen bere semeak, eta bere semeen semeak laugarren gizaldiraño, eta zartuta, eta egunez beterik il zan.

 

aurrekoa hurrengoa