www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

MIKEASEN PROFEZIA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Jaunaren itza Samaria eta Jerusalenen gañean, Mikeas Morastiteari adirazia, Joatan, Akaz, eta Ezekias Judako erregeen denboran.

        2. Erriak, guztiak aditu ezazute, eta egon bedi arretaz lurra, eta bertan dagoan guztia, eta Jaun Jainkoa izan bedi testigu zuen kontra, izan dedilla Jauna bere tenplo santutik.

        3. Zeren ona emen non Jauna dijoan bere bizilekutik irtetzera, eta jetxitzen dala bere tronutik, lurreko andikeriak zapalduko ditu.

        4. Eta mendiak desegingo dirade bere azpian, eta ibarrak urtuko dirade argizaia suaren aurrean bezela, eta joango dirade jarioan, amiltoki batetikan beera korrika dijoazen urak bezela.

        5. Au guziau Jakoben gaiztakeriagatik, eta Israelko etxearen bekatuakgatik. Eta zeñ da Jakoben gaiztakeria, Samariako idolatriak baizik? Eta zeñ dira Judaren toki goratuak, Jerusalengoak baizik?

        6. Argatik Samaria ipiñiko det arri montoi bat kanpoan bezela, masti bat ipintzen danean, eta aurtikiko ditut bere arriak ibarrean, eta bere zimendurañokoak agertuko ditut.

        7. Eta bere jainkoirudi guztiak desegiñak izango dirade, eta sutara aurtikiak bere ondasun guztiak, eta bere idolo guztiak nik desegingo ditut, zeren Samariak bere ondasun guztiak bordionaren prezioarekin bildu ditu, eta galotsaren prezio izatera biurtuko dira.

        8. Argatik ni suspirioetan ariko naiz, eta alarauak egingo ditut; ibilliko naiz gauza guziez gabetua eta larrugorrian, eta oiuak egingo ditut sugulnak bezela, eta egingo ditut deadar urrikalgarriak saieak bezela.

        9. Zeren Samariako idolatriaren zauria sendatueziña dan, Judaraño zabaldu da, sartu da nere erriko atetaraño, Jerusaleneraño.

        10. Ez ezazute onelakorik Jeten adirazi, ez ezazute anbeste negar egin. Bota ezazute zuen gañean autsa Autsaren Etxean.

        11. O zu, toki ederrean bizi zerana! Zoaz lotsariz betea. Ez da irten mugetan bizi dana, aldeko etxe, bere indarrez sendo iraun zuenak, progua zuekgatik egingo du.

        12. Zeren mingoiztasunean bizi danak, galdu ditu ongi egiteko indarrak, Jaunak kastigua Jerusalengo atetaraño bialdu duen ezkero.

        13. Gerrako gurdien dunbotsera, Lakisen bizi dana izuz betea geldituko da. Au izan zan bekatuaren etorkia Siongo alabarentzat, zeren Israelko gaiztakeriak beratan arkitu ziran.

        14. Argatik berak mandatariak bialduko ditu Jeten etxera, gezurraren etxera, Israelko erregeak engañatzeko.

        15. Oraindikan ere nagusi berri bat eramango dizut nik, o Maresaren etxea; Israelko gloria Odollameraño allegatuko da.

        16. Ebaki itzatzu zure illeak, eta moistu ezazu burua, zure seme maiteakgatik. Mutildu ezazu zure buru guztia agileak bezela; zeren zureak katiberiora eramanak diraden.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Ai zuen, gauza alperretan baizik gogoa ez daukazutenen, eta an zuen oetan lan gaiztoak asmatzen egon oi zeratenen, doakabeak! Egiztatzen dituzte goizeko argia allegatzean, zeren berak jarri diran Jaungoikoaren kontra.

        2. Eta iduki zituzten soroen gurak, eta indarrez arrapatu zituzten, eta etxeetan sartu ziran; eta oni gezurrak asmatu ziozkaten, bere etxeaz berak jabetzeko; eta besteari zeukan hazienda kentzeko.

        3. Argatik oiek esaten ditu Jaunak: Ona non ni nagoan pensatzen, bialtzean atsekabeak familia onen gañera, zeñatatik zuek ezin libratuko zeraten; eta etzerate urgulluz ibilliko, zeren denbora txit doakabea izango dan.

        4. Egun artan egingo da zuen gañean lamentazio bat, eta kantatuko zatzute leuntasunarekin kanta au: Gu osoz arrasatuak izan gera; nere erriaren herenziak beste jabe bat dauka; nola alde egingo du nigandik kastiguak, baldin badator Asiriatarra, zeñak nere kanpoak partituko dituen?

        5. Argatik ez dezu idukiko zuk, o Israel, nork partitu sokazko neurriarekin lur zatiak, Jaunaren batzarrean.

        6. Etzaiozute, o Profetak, erri oni anbeste itz egin; zeren oiek ez dituzten artuko, eta ez dirade lotsatu ere egingo.

        7. Zeren Jakoben etxea dijoan esanaz: Zer? Jaunaren espiritu urrikaltsua gutxitu al da, edo bere erabakiak alakoak izan al ditezke? Baña, ez al diet nik itz egiten (erantzuten du Jaungoikoak) biguntasunarekin, bide zuzenetik dabiltzanai?

        8. Baña nere erriak, kontrara, nere kontra bandera altxatu du: zuek, o Israeltarrak, tunikaren ondoan kapa ostu dezute, eta pakean bizi ziradenai, gerra egin diezute.

        9. Nere erriko andrak aurtiki ziñituzten beren etxeetatik, non atsedenez bizi ziraden; eta beren aoa itxi zintzazkioten, beñere ni alabatu ez ninzaten.

        10. Jaiki zaitezte, eta zoazte, zeren zuek zuen atsedena emen ez daukazuten; zeren eskeñtzako lur au zikindua jarri da, eta usteltasun ikaragarri batekin kutsutua dago.

        11. Arren bada, banintza ni profetaren espiriturik ez daukan gizon bat, eta gezurra balitza esaten dedana! Nik isuriko det zure gañera, esaten du Jaunak, nere aserreko kalizako ardoa, eta moskortasuna; eta ardo au, erri onen gañera isuriko da.

        12. Baña atzenean, nik bilduko zaitut guzia batean, o Jakob, nik bilduko ditut batean Israelko kutsuak; guziak batean jarriko ditut, ardiak artokian bezela. Ots andia egingo dute jendearen ugaritasunagatik.

        13. Eta beren aurretik joango da arako Artzai on, bidea idikiko diena; aurtikiko dute atea, andikan iragoko dirade, eta sartuko dira barrenen; eta beren erregea beren aurretik joango da, eta Jauna beren aurkez egongo da.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta nik esan nuen: Aditu ezazute, o zuek Jakoben prinzipeak, eta Israelko etxeko agintariak. Zuei ez al dagokizute, justoa dan gauza jakitea?

        2. Eta alaere zuek gorrotatzen dezute gauza ona, eta maitatzen dezute gauza txarra. Larrugabetzen dezute erria, eta ezurren gañetiko aragia kentzen diozute.

        3. Agintariak nere erriaren aragia jaten dute, eta jartzen dute lau zatitan, eta matxakatzen diozkate ezurrak, eta txeatzen dute, pertzean, edo eltzean sartzen dan aragia bezela.

        4. Egunen batean ots egingo diote Jaunari, eta berak ez ditu adituko, eta orduan bere arpegia ezkutatuko diozkate; zeren berak obra gaiztoak egin dituzten, beren gura biurrien araura.

        5. Oiek esaten ditu Jaunak, bere erria engañatzen duten gezurrezko profeten kontra, zeñak beren ortzakin zatitutzen duten, eta predikatzen duten pakea; eta beren aoan zerbait ipintzen ez dienari, gerra egiten diote, santutasunaren aitzakiarekin.

        6. Argatik ikusketaren lekuan, gaua idukiko dezute, eta illuntasunak, argitasunen lekuan; profeta oientzat eguzkia sartuko da, eta eguna illunduko da berentzat.

        7. Eta lotsatuak geldituko dirade ikusketak dauzkaten oiek, eta azti oiek nastuak geldituko dirade, eta guztiak, lotsatuta, arpegiak estaliko dituzte; zeren ez duen Jaungoikoak erantzunik ematen.

        8. Baña ni izan naiz Jaunaren espiritu sendoz, justiziakoz, eta iraupenekoz betea, esateko Jakobi bere gaiztakeriak, eta Israeli bere bekatuak, eta errierta egiteko.

        9. Aditu itzatzute gauza oiek, o Jakoben etxeko prinzipeak, eta zuek, o Israelko etxeko Juezak; zuek justizia gorrotatzen dezutenak, eta goibetzen dezutenak berdintasun guztia.

        10. Zuek apaintzen dezutenak Sion, beartsuen odolarekin; eta Jerusalen, injustiziaren indarrez.

        11. Beren Juezak, doañakgatik juzgatzen zuten; eta beren apaizak irabaziagatik ematen zituzten erakutsiak; eta bere profetak diruagatik profetizatzen zuten; eta alaere Jaunagan atsedetzen zuten, esaten zutela: Ez al dago Jauna gure erdian? Etzaitezte beldurtu, gaitzik batere ez da gure gañera etorriko.

        12. Argatik, zuekgatik Sion kanpo bat bezela goldeatua ikusiko da; eta Jerusalen arri montoi bat egiña izatera etorriko da, eta Tenploko mendi santua etorriko da izatera baso goratu bat bezelakoa.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Baña atzeneko denboretan gertatuko da, Jaunaren etxeko mendia egiña izatea beste mendien erpiñaren gañean, eta muño goratuen gañera jaikiko da, eta erriak ugaritasun andian ara korrika joango dira.

        2. Eta ara joango dira txit agudo asko erreñu, esaten dutela: Atozte, eta goazen Jaunaren mendira, eta Jakoben Jaungoikoaren etxera, eta berak erakutsiko dizkigu bere bideak, eta guk bere bidetxidorrai jarraituko diegu; Legea Siondikan aterako dan ezkero, eta Jaunaren itzak Jerusalendik etorkia idukiko du.

        3. Eta Jaunak erri asko juzgatuko ditu, eta kastigatuko ditu erreñu sendoak, urrutienerañokoak, zeñak beren ezpatak goldortz, eta beren lantzak aitzur biurtuko dituzten. Erreñu batek ez du artuko ezpata beste baten kontra; eta onezkero ez dute gerran egiten ikasiko.

        4. Eta bakoitzak atsedengo du bere matsparraren azpian, eta bere pikoaren azpian, iñoren beldurrikan gabe, zeren ejerzituen Jaunak bere aoz eskeñi dion.

        5. Zeren erri guztiak, bakoitza beren Jaungoikoaren izenean ibilliko dirade, baña gu ibilliko gera gure Jaun Jainkoaren izenean mendez mende.

        6. Egun artan nik bilduko det nerekin, esaten du Jaunak, nere serbitzoan errenga zebillan erreñu hura; eta nik berriz artuko det aurtiki nuen, eta azpiratua jarri nuen hura;

        7. Eta salbatuko ditut erren egiten zuenaren kutsuak, eta erri sendo bat egingo det, atsekabetua izan zan erreñu arekin berarekin, eta guztien gañean erreñatuko du Jaunak Siongo mendian oraindandik beti, eta beti.

        8. Eta zu, o Siongo alaba, artaldeko dorre odeitsua, zuganaraño etorriko da Jauna, eta zuk idukiko dezu agintaritza nagusia, erreñu gloriaz txit betea, o Jerusalengo alaba.

        9. Orain bada, zergatik zaude tristezaz betea? Errege gabetanik al zaude, edo konsejariak iges egin al dizu, aurregiten ari dan andre batenak bezelako oñazeakin ansiatua egoteko?

        10. Baña zaude oñazez eta atsekabez betea, o Siongo alaba, aurregiten ari dan andre bat bezela, orain erritik irtengo zeran ezkero, eta biziko zera beste leku batean, eta Babiloniaraño iragoko zera, baña an askatua izango zera, an zure etsaien eskutik Jaunak aterako zaitu.

        11. Baña orain bildu dira zure kontra jende asko, zeñak esaten duten: Arrika illa izan dedilla; eta gure begiak Sionen galmena ikusi bezate.

        12. Baña jende oiek ez dituzte ezagutzen Jaunaren asmoak, eta ez dituzte ere bere konsejuak aditzen, zeren Jaunak bildu dituen, txeatuak izateko, lastoa larrañean bezela.

        13. Jaiki zaite bada, o Siongo alaba, eta zatitu itzatzu zure etsaiak; zeren nik emango dizkizudan zuri burnizko adarrak, eta brontzezko azkazalak; eta txeatuko dezu erri asko, eta Jaunari eskeñiko diozu ostu duten guztia, eta beren ondasun guztiak lur guztiko Jaunari.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Zu orain desegiña izango zera, o lapurren erria. Etsaiak setiatuko gaituzte, zaurituko dute zigorrarekin Israelko Juezaren masalla.

        2. Eta zu, o Belen, Efrata deitua, zu zera erri txiki bat, Judako nagusienen aldamenean, baña zugandik etorriko zat, Israelko agintaria izango dana, zeñ sortua izan zan asieratik, betiko irauneko egunetatik.

        3. Argatik Jaunak utziko die denbora artaraño, zeñean aur batez erdiko dan birjiña bat eta Agintariaz erdiko dan, eta orduan beren anaien kutsuak Israelko semeakin bilduko dirade.

        4. Eta berak sendo iraungo du, eta bazkatuko du, bere artaldea Jaunaren sendotasunean, bere Jaun Jainkoaren izen goratuan, eta beragana biurtuko dira, zeren orain bera gloriaz betea izango dan munduaren atzeneko mugetaraño.

        5. Eta bera gure pakea izango da, eta Asiriatarra gure lurrera etortzen danean, eta gure etxeak arrasatzen dituenean, guk bere kontra bialduko ditugu zazpi artzai, eta zortzi prinzipe.

        6. Eta gobernatuko dute Asurko lurra ezpatarekin, eta Nemrodko lurra beren lantzakin, eta berak Asiriatarragandik libratuko gaitu, au gure lurrera etortzen danean, eta gure alderriak arrasatzen dituenean.

        7. Eta Jakoben erriko kutsuak egongo dirade erreñu taldearen artean, Jaunak bialdutako intza bezela, eta euria belarraren gañean bezela, zeñ ez dagoan gizonak landu dezaten zai, eta gizonen semeakgandik deusik ez du itxedotzen.

        8. Eta Jakoben kutsuak erreñuen artean izango dirade, erri askoren erdian, basoetako pistien artean leoia bezela, eta leoe gaztea ardi taldeen artean bezela; zeñ iragotzen dan taldetik, zapaltzen du, eta arrapatzen du berak nai duena, eta ez dago kendu dizaiokenik.

        9. Zure eskua, o Israelko agintaria, zure kontra daudenen gañera goratua izango da, eta zure etsai guztiak galduak izango dirade.

        10. Egun artan nik kenduko ditut, esaten du Jaunak, zure erditik zure zaldiak, eta zure gerra gurdi guziak desegingo ditut.

        11. Eta arrasatuko ditut zure lurreko erriak, eta zure gaztelu guztiak desegingo ditut eta kenduko ditut zure eskuetatik sorginkeriak, eta ez dezu onezkero berriz aztirik idukiko.

        12. Eta galdueraziko ditut zure jainko irudiak, eta zure idoloak zure erdian, eta zure eskuen lanik ez dezu berriz adoratuko.

        13. Eta aterako ditut zure erditik zure basotxoak, eta zure erriak auts biurtuko ditut.

        14. Eta aserre eta sumintasunarekin bengatuko natzaie, nere boza aditu ez duten jende guziai.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Aditu ezazute Jaunak esaten didana. Jaiki zaite, juizioan zaitu nazazu mendien kontra, eta muñoak zure boza aditu bezate.

        2. Aditu bezate Jaunak bere alde egiten duen juizioa, mendiak, eta lurreko zimendu sendoak, zeren Jauna bere erriarekin juizioan sartzen dan, eta Israelekin auzia daukan.

        3. Zer da nik egin dizudana, o nere erria, edo zer gaitz egin dizut zuri? Erantzun zadazu.

        4. Ote da Ejiptoko lurretik atera zindudalako, eta kabiterioko etxetik libratu zindudalako, eta zure aurretik bialdu nituelako Moises, Aaron, eta Maria?

        5. Nere erria, oroitu zaitezela eskatzen dizut, Balak, Moabko erregeak, zure kontra erabilli zuen asmazioarekin, eta Balam Beorren semeak eman zion erantzunarekin, eta Setimdik Galgalaraño irago zanarekin, Jaunaren justizia ezagutu zenezan.

        6. Zer eskeñiko diot bada Jaunari, bere diña izango danik, bigundu dedin? Belauniko jarriko al naiz Jaungoiko goratuaren aurrean? Holokasutoak eta urte beteko txalak eskeñiko al diozkat?

        7. Baña, eta bigundu al liteke Jauna millaz aritoak eskeñita, eta milla asko aker gizenakin? Eskeñiko al diot nere bekatuagatik nere seme lenbizisortua, edo nere semeetatik bata, edo bestea, egin dedan bekatuagatik?

        8. O gizona, erantzuten du Profetak: Nik erakutsiko dizut egin bear dana, eta Jaunak zuri eskatzen dizuna, da zure egitetan justizia arkitu dedilla, eta urrikaltasuna maitatu dezazula, eta zure Jaungoikoaren serbitzoan arretaz ibilli zaitezela.

        9. Jaunaren bozak deadarrez ots egiten dio erriari; eta bere izen santuaren beldur diradenak salbatuko dirade. Aditu ezazute zuek, o tribuak, baña eta zeñ da obedituko duena?

        10. Oraindikan gaiztoaren etxean daude, su iretsitzalle bat bezela; gaizki irabazitako tesoroak, eta iduki oi zuen neurri laburra Jaunaren aserrez betea dago.

        11. Justotzat iduki bear al det nik gaiztoa dan neurria, eta osotzat zakutxoko pisu engañatzalleak?

        12. Oiek bezelako gauzen bitartez Jerusalengo aberatzak ondasun gaiztoz bete dirade, eta bertan bizi diradenak gezurra esaten zuten, beren aoan mingañ engañatzalle bat zeukatela.

        13. Argatik asi naiz ni zu kastigatzen, eta zu arrasatzen zure bekatuakgatik.

        14. Jango dezu, eta etzera aseko; zure naigabearen gaia zure erdian egongo da. Aurrak izango dituzu; baña ez dituzu zure semeak salbatuko; eta baldin salbatzen badituzu, ezpataren puntaz nik galdu eraziko diet.

        15. Ereingo dezu, eta uztarik ez dezu bilduko. Premian estutuko dezu oliogaia, eta etzera olioarekin igortziko.

        16. Zeren zuk zaitu dituzun Amri errege gaiztoak erakutsi dizuna, eta Akaben etxeko oitura guztiak; eta bere bidegabeko guztiai jarraitu diezu, nik utzi zaitzadan, o Jerusalen, galmenean, eta zugan bizi diradenen irrian. Eta zuek, o almentsuak, nere erria jarri dezuten lotsariaren kastigua artuko dezute.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Ai nere doakabea, zeren allegatu naizan izatera, udazkenean mendaintzalleen ondoren kondarren billan dabillana bezelakoa. Mats mordo bat ere ez det arkitzen jateko. Alperrik nere anima goizpikoen gurakin egon da.

        2. Ez dago onezkero santu bat bakarra ere lurraren gañean, justo bat ez da gizonen artean arkitzen, bakoitzak bestearen bizitzari azeloak jartzen diozka, bakoitza dabil bere anaien eizan, berai bizitza kentzeko.

        3. Berak egiten duten gauza gaiztoari, gauza onaren izena ematen diote. Prinzipeak jartzen du auzia beartsuaren kontra, eta Jueza beti dago prestatua Prinzipeak nai duena egiteko. Andizkiak lotsagaldukeriaz agertzen ditu bere animaren gura gaiztoak, lurra daukate ezbearrez betea.

        4. Beretatik onena esilarra bezelakoa da, eta justoena da esietako arantza bezelakoa. Badator zure kontuartzalleen eguna, eta egun bat, zeñatan zuk estu artuko dituzun. Orain dijoaz berak izaten desegiñak.

        5. Adiskideagan ez ezazute itxedopenik iduki, eta gobernariagan etzaitezte fiya. Etzazkiozu agertu zure biotzeko gauza ezkutuak zurekin lo egiten duen emakumeari.

        6. Zeren semeak iraintzen du aita, eta alaba bere amaren kontra jaikitzen da, eta erraña amagiarrabaren kontra. Gizonaren etsaiak bere etxekoak berak dirade.

        7. Baña nik nere begiak Jaunaganontz itzuliko ditut, nere itxedopena Jaungoiko, nere Salbatzalleagan ipiñiko det; eta nere Jaungoikoak adituko nau.

        8. Etzaite bozkariotu nere galmenagatik, o zu nere etsaia, zeren oraindikan berriz jaikiko naiz; eta katiberioko illuntasunetan arkitzen naizanean, Jauna nere argia izango da.

        9. Jaunaren aserrea eramango det; zeren bere kontra bekatu egin nuen, berak nere auzia juzgatu dezan artean, eta nere alde erabakia eman dezan artean. Berak egunaren argira itzuliko nau, eta nik bere justizia ikusiko det.

        10. Eta oiei begira egongo da nere etsai emakumea, eta lotsariz estalia geldituko da esaten didana: Non dago orain zure Jaun Jainkoa? Nik nere begiak bere gañean ipiñiko ditut. Zapaldua izango da bera orain, karrikaetako lokatza bezela.

        11. Zure ondamenak berriz egiñak diraden egunean, egun artan bidegabetasuna zugandik urrutiratua izango da.

        12. Egun artan etorriko dirade zugana zure semeak Asiriatik, eta etorriko dirade erri murrutuetaraño, eta erri murrutuetatik Eufrates ibairaño, eta itsaso batetik besteraño, eta mendi batetik besteraño.

        13. Eta Kaldeatarren lur hura arrasatua izango da, bertan bizi diradenak gatik, eta beren gogorazio gaiztoen ordañean.

        14. Bazkatu ezazu, o nere Jaungoikoa, Karmeloren erdian zure zaimakillarekin zure erria, zure soroko abere taldea, zeñ bakarrik basoan bizi dan. Egunen batean bazkatuko da bera Basanen, eta Galaaden, anziñako denboretan bezela.

        15. Bai, esaten du Jaunak, nik mirariak ikusi eraziko dizkizut, Ejiptoko lurretik irten ziñanean bezela.

        16. Erreñuak ikusiko dute; eta nastuak geldituko dirade beren eskubide guztiarekin. Ez dirade ausartuko aoa idikitzen, eta beren belarriak gortuak geldituko dirade.

        17. Miaztuko dute lurra sugarrastak bezela, eta lurreko arrastakariak bezela arrituko dirade, eta sartuko dirade beren etxeen barrenen. Gure Jaun Jainkoaren beldur izango dirade. Eta zure beldurra, o Israel, idukiko dute.

        18. Zeñ da zure antzekoa, o Jaungoikoa, gaiztakeria barkatzen dezuna; eta zure herenzia, Israelen kutsuen bekatuarekin aztutzen zerana? Ez du onezkero bere aserrea aurtikiko; zeren urrikaltasunaren maitatzallea dan.

        19. Guganontz itzuliko da, eta gure urrikaltasuna idukiko du. Aztuko da gure gaiztakeriakin, eta gure bekatu guztiak itsasoaren barrenera aurtikiko ditu.

        20. Zu, o nere Jaungoikua, agertuko zatzakio Jakobi egiatia, eta Abrahami urrikaltsua; anziña gure gurasoai juramentu egin ziñien bezela.

 

aurrekoa hurrengoa