www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (2)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESDRASEN LAUGARREN LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Esdras profetaren bigarren liburua, Sareien semearena, Azareien semearena, Helzieren semearena, Sadanieren semearena, Sadok-en semearena, Atxitofen semearena,

        2. Atxieren semearena, Fineesen semearena, Heliren semearena, Ameriaren semearena, Asielen semearena, Marimoten semearena, Aruaren semearena, Oziasen semearena, Boriten semearena, Abiseiren semearena, Fineesen semearena, Eleazarren semearena,

        3. Aaronen semea Lebiko Tribukoa, zeñ katibu izan zan Medoen alderrian, Artaxerxes Persaen erregearen erreñuan.

        4. Eta Jaunak itz egin zidan, esaten zidala:

        5. Zoaz, eta adirazi zaiozkazu nere erriari beren bekatuak; eta beren semeai, nere kontra egin zituzten gaiztakeriak, beren semeai adirazi dizaiezten,

        6. Zeren beren gurasoen bekatuak berakgan azi ziran. Eta nerekin aztuta, Jaungoiko arrotzai eskeñtzak egin ziezten.

        7. Ez al nituen nik Ejiptoko lurretik, mendetasuneko etxetik atera? Berak berriz, aserretuerazi zidaten, nere konsejuak mezpreziatu zituzten.

        8. Zuk berriz, astindu itzatzu buruko illeak, eta gaitz guztiak aurtiki itzatzu beren gañera, etziotelako nere legeari obeditu. Erria berriz, ezin irakatsia da.

        9. Noizarteraño sufrituko ditut aiek, zeñai anbeste mesede egin diedan?

        10. Berakgatik asko errege mederatu nituen, Faraon bere aurrakin, eta bere martizdi guztia garaitu nuen.

        11. Beren aurrean jende guztiak galdu nituen, eta eguzkiaren Sortaldean bi probinziako erriak Tiro, eta Sidongoak desegin nituen, eta beren etsai guztiak il nituen.

        12. Zuk bada itz egin zaiezu berai, esaten diezula: Oiek Jaunak esaten ditu:

        13. Nik zuek itsasoz eraman zenduztedan, eta karrikak zuei asieratik sendatuak eman nizkizuten. Agintaritzat Moises eman nizuten, eta Aaron apaiztzat.

        14. Argia zuei suzko abe baten bitartez eman nizuten, eta mirari andiak zuekgan egin nituen; zuek berriz nerekin aztu zerate, Jaunak esaten du.

        15. Oiek esaten ditu Jaun guzia dezakeanak: Galeperra zuentzat señaletzat izan zan; seguru egoteko gaztelua eman nizuten, eta an gaizki itz egin zenduten.

        16. Eta etziñaten atera garai nere izenean, zuen etsaien galmenarekin; baizik orainarteraño murmuratu dezute.

        17. Non dirade egin nizkizuten mesedeak? Eremuan gose ziñatenean, nigana deadarrez zuzendu ziñaten,

        18. Esaten zendutela: Zergatik ekarri gaituzu eremu onetara, emen gu iltzeko? Obe izango genduen Ejiptoarrak serbitzea, baizik ez eremu onetan iltzea.

        19. Ni urrikaldu nintzan zuen negarrakin, eta manna janaritzat eman nizuten.

        20. Egarri ziñatenean, ez al nuen arria zulatu, eta urak ugaritasunean ez al ziran irten? Beroagatik zuaitzen ostoakin estali zinduztedan.

        21. Eman nizkizuten lur giro eta gizenak. Kanaantarrak, Ferezeoak, eta Filistekoak, zuen aurretik aurtiki nituen. Onezkero zuekin zer egin nezake? Esaten du Jaunak.

        22. Jaun guztia dezakeanak oiek esaten ditu: Eremuan zeundenean Amorreo ibaian egarriz, eta nigatik gaizki esaten,

        23. Ez nizuten sua bialdu blasfemiakgatik, baizik aurtikirik zur bat uretara, ibaiko ura gozotu nuen.

        24. Zer egingo dizut Jakob? Etzenduen obeditu nai Juda. Iragoko naiz beste jende batzuetara, eta nere izena emango diet, nere aginteak zaitu ditzaten.

        25. Utzi ninduzutelako zuek, nik ere utziko zaituztet. Urrikaltasuna eskatzen didazutenean, ez naiz urrikalduko.

        26. Ots egiten didazutenean, etzaituztet adituko. Zeren zuen eskuak odolez kutsutu dituzute, eta zuen oñak, gizonak iltzeko agudoak dira.

        27. Kontu dezagun ez nazutela utzi, baizik zuek zerok, Jaunak esaten du.

        28. Jaun guziadezakeanak oiek esaten ditu: Ez al nizuten nik erregutu, aitak semeai bezela, eta amak alabai bezela, iñudeak bere aurrai bezela,

        29. Izan zindezen neretzat erritzat, eta ni zuentzat Jaungoikotzat; eta zuek neretzat semetzat, eta ni zuentzat aitatzat?

        30. Ala nik bildu zinduztedan, olloak bere txitoak bere egoen azpian bezela. Orain bada zuekin zer egingo det? Nere arpegiaren aurretik aurtikiko zaituztet.

        31. Eskeñtzaren bat ekartzen didazutenean, zuekgandik nere arpegiari aldeeraziko diot. Zeren zuen jaiegunak, eta ilberriak, eta zirkunzisioak gaiztotzat eman ditut.

        32. Nik bialdu nituen nere aurrak profetak zuekgana; zeñak arturik ill zenduzten, eta zatitu zenduzten beren gorputzak, zeñaen odola eskatuko dedan, Jaunak esaten du.

        33. Jaun guztia dezakeanak, oiek esaten ditu: Zuen etxea eremua da. Aizeak lasto ostotxoa bezela aurtikiko zaituztet,

        34. Eta ez dute seme alabarik izango: zeren nere agintea mezpreziatu zuten; eta gaiztoa dana nere aurrean, egin zuten.

        35. Jarriko ditut zuen etxeak datorren erriaren mendean, zeñak neri aditu gabe, nigan sinistzen duten. Miraririk agertu ez nienak, egingo dute nik agintzen diedana.

        36. Profetarik etzuten ikusi, eta beren gaiztakeriakin oroituko dirade.

        37. Ziertotzat ematen det datorren erriaren grazia, zeñaen aurrak goraka ari dira bozkarioz, ni ikusten ez nautela aragizko begiakin, baizik esan nituen gauzak, espirituarekin sinistzen dituztela.

        38. Eta orain anaia begiratu ezazu, zer gloria, eta eguzkiaren Sortaldetik datorren erria ikusi ezazu,

        39. Zeñai zuzentzalletzat emango dieztet Abraham, Isaak Jakob, eta Osee, eta Amos, eta Mikeas, eta Joel, eta Abdias, eta Jonas,

        40. Eta Nahum, eta Habakuk, Sofonias, Agjeo, Zakarias, Malakias, zeñ Jaunaren Aingerua ere, ots egina izan dan.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Jaunak oiek esaten ditu: Nik erri au katiberiotik atera nuen, zeñai aginteak eman niezten nere aur profetaren bitartez, zeñai aditu nai etzien, baizik nere konsejuak utsean utzi zituzten.

        2. Sabelean erabilli zituen amak esaten die: Zoazte, ene semeak, zeren ni alarguna eta utzia naizan.

        3. Azi zinduztedan bozkarioarekin, eta galtzen zaituztet negar eta tristezarekin, zeren zuen Jaun Jainkoaren aurrean bekatu egin zenduten, eta gauza gaiztoa dana, bere aurrean egin zenduten.

        4. Orain bada, zer egingo dizutet? Ni alarguna, ta utzia naiz: zoazte, ene semeak, eta Jaunari urrikaltasuna eskatu zaiozute.

        5. Nik berriz zu, aita, testigu jartzen zaitut semeen amaren gañean, zeñak etzuten nai nere testamentua gorde,

        6. Berai lotsaria eman dizaiezun, eta beren ama guztien irria eginda galdu ezazu, bere jatorriak iraun ez dezan.

        7. Barreiatu bediz jentillen artean beren izenak, kendu bediz lurretik: zeren nere sakramentua mezpreziatu zuten.

        8. Ai zure doakabea, Assur, gaiztoak zure etxean eskutatzen dituzuna. Jende gaiztoa, oroitu zaite Sodomari eta Gomorrari zer egin nien,

        9. Zeñaen lurra dagoan arrai taldez, eta autz montoiz beterik. Ala jarriko ditut, ez nindutenak aditu, Jaun guzia dezakeanak esaten du.

        10. Oiek esaten diozka Jaunak Esdrasi: Adirazi zaiozu nere erriari, Jerusalengo erreinua emango diodala, Israeli emateko nuena.

        11. Eta beren gloria neretzat andia da, eta emango dieztet betiko bizitokiak, berentzat prestatu nituenak.

        12. Bizitzako zugatza izango da aientzat okenduaren usai, eta ez dira lanean ariko, eta ez dira nekatuko.

        13. Zoazte eta artuko dezute. Eskatu itzatzute zuentzat egun gutxi batzuek, egon ditezen. Onezkero erreñua zuentzat prestatua dago, esna zaudete.

        14. Zerua ta lurra testiguak izan zaitezte. Zeren zatitu det gauza gaiztoa, eta egin det gauza ona, zeren bizi naiz ni, Jaunak esaten du.

        15. Ama, zure semeak laztandu itzatzu; bozkarioarekin erakutsi onak eman zaiozkazu. Usoak bezela sendotu itzatzu beren oñak; zeren zu autatu zindudan, Jaunak esaten du.

        16. Eta berriz biztuko ditut illak beren tokietatik, eta obietatik aterako ditut, zeren Israelen nere izena ezagutu nuen.

        17. Semeen ama, etzaite beldur izan; zeren autu zaitut, Jaunak esaten du.

        18. Bialduko dizkizut lagungarritzat nere aurrak Isaias eta Jeremias, zeñaen konsejura santutu eta prestatu nizkizun amabi zuaitz, asko fruta motaz beteak.

        19. Eta beste ainbeste iturri esnea eta eztia daritenak, eta mendi neurrigabeak zazpi, arrosa eta lirioa ugari daukatenak, zeñatan zure semeak bozkarioz beteko ditudan.

        20. Andre alarguna justotu ezazu; lagunik gabea juzgatu ezazu; premiatsuari, eman zaiozu; umezurtza, zaitu ezazu; billosa jantzi ezazu,

        21. Astuna eta erkia sendotu itzatzu; urgunari etzaiozu farrarik egin, mainguari lagundu zaiozu, eta itsua artu ezazu nere argitasunean.

        22. Zarra eta gaztea zure murruen barrenen iduki itzatzu.

        23. Illak arkitzen dituzun tokian gurutzearekin, jarri itzatzu obian; eta nere erresurrekzioan lenbiziko tokia emango dizut.

        24. Zaude zutik, geldi, nere erria, zeren zure atsedena etorriko dan.

        25. Iñude ona, azi itzatzu zure semeak, beren oñak sendotu itzatzu.

        26. Eman nizkizun mendekoetatik batere ez dezala iñork ere il, bada zenbat izan ziran, kontuak artuko dizkizut.

        27. Etzaite atsekabetu. Zeren datorrenean atsekabe, eta ansiako eguna, beste batzuek negar egingo dute, eta triste egongo dira; zu berriz, bozkarioz eta ugari egongo zera.

        28. Jendeak zelatan egongo dira, baña ezerere ezin egingo dute zure kontra, Jaunak esaten du.

        29. Nere eskuak estaliko zaituzte, zure semeak infernua ikusi ez dezaten.

        30. Gozatu zaite ama zure semeakgatik, zeren nik aterako zaitut, Jaunak esaten du.

        31. Oroitu zaite zure seme lotan daudenakin, zeren nik lurreko aldamenetatik aterako ditut, eta berakin urrikaltasuna egingo det, zeren urrikaltsua naiz, Jaun guzia dezakeanak esaten du.

        32. Laztandu itzatzu zure semeak natorren artean, eta urrikaltasuna berai eman dizaiedan, zeren nere iturriak ugari ematen dute, eta nere grazia ez da aituko.

        33. Nik Esdrasek, Jaunagandik artu nuen agintea Horebko mendian, Israelera joan nendin, zeñakgana etorri nintzanean, gaizki artu ninduten, eta mezpreziatu zuten Jaunaren agintea.

        34. Argatik esaten dizutet aditzen, eta konprenditzen dezuten jendeak: itxedon ezazute zuen artzaiakgan, betikoirauneko atsedena emango dizute, zeren aldean dan gizaldiaren atzenean etorriko dana.

        35. Prestatuak egon zaitezte erreñuko sarietarako, zeren betiko argiak argi egingo dizute betikoirauneko denboran.

        36. Mundu onetako itzaletik iges egin ezazute, zuen gloriako gozotasuna artu ezzute. Nik agirian, nere salbatzallea testigu jartzen det.

        37. Doai eskeñia artu ezazute, eta bozkariotu zaitezte, eskerrak ematen diozkazutela, zeruetako erreñura ots egin zizutenari.

        38. Jaiki zaitezte, eta zaudete zutik, eta ikusi ezazute, zenbat diran Jaunaren konbitean sillutuak.

        39. Munduko itzaletik ara joan ziradenak, tunika argiak Jaunagandik artu zituzten.

        40. Artu itzatzu Sion, zureak diradenak; eta bukatu itzatzu aren naiarekin zenduzkanak, zeñak Jaunaren legea zaitu zuten.

        41. Zure seme, nai zituenak, guztiak daude. Erregutu zaiozu Jaunaren agintaritzari, santutua izan dedilla zure erri, asieratik ots egina izan zana.

        42. Nik Esdrasek, ikusi nuen Siongo mendian talde jendetza andi bat, zein ezin nuen kontatu, eta kanta mota guziakin Jauna alabatzen zuten.

        43. Eta beren erdian zegoan mutil gazte bat, gorputz goratua zeukana, beste guztiak baño altuagoa, eta beren bakoitzaren buruan koroeak ipintzen zituen, eta goratuago egiten zan. Ni berriz, mirariakin arritua nengoan.

        44. Orduan aingeruari galdetu nion, eta esan nion: Oiek, zeñ dira, Jauna?

        45. Berak neri erantzuten zidala, esan zidan: Oiek dira tunika ilkorra utzi zutenak; eta illeziña artu zutenak; eta Jaungoikoaren izena aitortu zuten. Orain koroaz apaintzen dira, eta palmak artzen dituzte.

        46. Eta aingeruari esan nion: Arako mutil gazte, besteai koroeak ipintzen zieztena, eta palmak eskuetan jartzen zieztena, zeñ da?

        47. Eta erantzuten zidala, esan zidan: «Bera da Jaungoikoaren semea, zein munduan konfesatu zuten»; ni berriz asi nintzan berak goratzen, Jaunaren izenagatik sendaro gudatu ziradenak.

        48. Orduan Aingeruak esan zidan: Zoaz, adirazi zaiozu nere erriari, zelako, eta zenbat Jaun Jaungoikoaren mirari ikusi dezun.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Erriaren galmenetik ogeita amargarren urtean nengoan Babilonian, eta nahasi nintzan nere oearen gañean etzinda nengoala, eta nere gogorazioak nere biotzaren gañera igotzen ziran.

        2. Zeren Siongo igesa, eta Babilonian bizi ziradenen ugaritasuna, ikusi nituen.

        3. Eta aizatu zan txit nere espiritua, eta asi nintzan itz beldurkorrak Jaungoiko txit goratuari esaten,

        4. Eta esan nuen: O Jaun, gauza guztien jabea, zuk esan zenduen asieran, jarri zenduanean lurra, eta au bakarrik, eta erriari agindu ziñion,

        5. Eta Adani gorputz illa eman ziñion, baña bera ere zure eskuen lana zan, eta itsatsi ziñion bizitzako espiritua, eta zure aurrean bizitzaduna egin zan.

        6. Eta jarri zenduen paradisuan, zeñ ipiñi zuen zure eskuiko eskuak, lurra izan baño lenago.

        7. Eta oni agindu ziñon, zure bidea maitatu zezala, eta utzi zuen, eta bereala ipiñi zenduen eriotzea beragan, eta bere erreñuetan, eta jaio ziran jendeak, eta Tribuak, eta erriak, eta jatorriak, kontatu ez litezkenak.

        8. Eta jende bakoitza ibilli zan gogoak eman zion eran, eta gauza miragarriak egiten zituzten zure aurrean, eta zure aginteak mezpreziatzen zituzten.

        9. Berriz ere bere denboran bialdu zenduan ugoldea, munduan bizi ziradenen gañera, eta galdu ziñituen.

        10. Eta gertatu zan beretatik bakoitzean, nola Adan il zan, ala oiek ugoldearekin.

        11. Utzi zenduan berriz oietatik bat Noe bere etxearekin, eta beragandik justo guztiak.

        12. Eta gertatu zan asi ziradenean ugaritzen lurraren gañean bizi ziradenak, ugaritu zituzten semeak, eta erriak eta asko jende, asi ere ziraden berriz lengoak baño gaiztakeria andiagoak egiten.

        13. Eta gertatu zan, zure aurrean gaiztakeria egiten zutenean, beretatik zuretzat autatu zenduen gizon bat, zeñaen izena Abraham zan.

        14. Eta maitatu zenduen, eta berari bakarrik zure borondatea agertu ziñion.

        15. Eta egin ziñion betiko testamentua, eta esan ziñion, etzenduela beñere bere jatorria utziko. Eta eman ziñion Isaak, eta Isaak-i Jakob eta Esau eman ziñiozkan.

        16. Eta zuretzat artu zenduen Jakob, Esau berriz berezitu zenduen. Eta Jakob talde andian egin zan.

        17. Eta gertatu zan, atera zenduenean bere jatorria Ejiptotik, Sinako mendiaren gañera eraman zenduen.

        18. Eta beeratu zenduzten zeruak, eta geldirik jarri zenduen lurra, eta mugitu zenduen mundua, eta dardar jarri ziñituen lizeak, eta guztia nahasi zenduen.

        19. Eta zure gloriak irago zituen lau ate, suarena, lurdardarena, espiritua, eta izotza, eman zenezaion Jakoben jatorriari legea; eta Israelko gizadiari prestatasuna.

        20. Eta etzenduen berakgandik biotz gaiztoa kendu, beretan zure legeak frutua egin zezan,

        21. Zeren biotz gaizto bizkarrekoa, lenbiziko Adanek autsi zuen, eta garaitua izan zan, baita beragandik jaiotako guztiak ere.

        22. Eta iraunkorrak egin ziran eritasuna eta legea erriaren biotzarekin, sustraiaren gaiztakeriarekin, eta alde egin zuen ona danak, eta gaiztoa zana gelditu zan.

        23. Eta irago ziran denborak, eta bukatu ziran urteak, eta billatu zenduen zuretzat serbitzari bat, Dabid izena zuena.

        24. Eta esan ziñion berari, zure izenari erri bat egin zizaiola, eta bertan zuri inzensoa eta doañak eskeñtzea.

        25. Eta au urte askoan gertatu zan, eta errian bizi ziradenak utzi zuten.

        26. Gauza guztietan egiten zutela, Adanek eta bere jatorriak egin zuten bezela. Zeren berak ere biotz gaiztoa zeukaten.

        27. Eta zure erria, zure etsaien eskuetan jarri zenduen.

        28. Gauza obeagoak egiten al dituzte Babilonian bizi diradenak? Eta onegatik Sionek agintatuko du?

        29. Gertatu zan, onara etorri nintzanean, eta ikusi nituenean neurrigabeko gaiztakeriak, eta bekatari asko ikusi zuen nere animak ogeita amargarren urte oietan, eta nere biotza illa gelditu zan.

        30. Zeren ikusi nuen, nola sufritzen diezun oiei bekatarioi, eta barkatu diezun gaizki egiten dutenai, eta galdu zenduen zure erria, eta bizirik utzi ziñien zure etsaiai, eta etzenduen adirazi.

        31. Ezererekin ere ez nintzan oroitu, nola bear nuen utzi bide au. Babilonek, Sidonek baño gauza obak egiten al ditu?

        32. Edo beste jendek ezagutu al zaitu Israelek baño? Edo zeñ tribuk sinistu zuten zure testamentuetan, Jakobek bezela?

        33. Zeñaen ordaña ez da agertu, ez lanak fruturik eman du. Iragotzen nintzala bada, irago nintzan jentillen artetik, eta ikusi nituen aiek ugariak, eta zure aginteakin oroitzen ere etziradela.

        34. Orain bada, pisatu itzatzu pisu batean gure gaiztakeriak, eta kanpoan bizi diradenenak, eta ez da zure izena aurkituko, baizik Israelen.

        35. Edo noiz utzi zuten bekatu egin gabe lurrean bizi diradenak? Edo ze jendek orrela zure aginteak zaitu ditu?

        36. Oiek egiaz, beren izenetatik arkituko dezu, zure aginteak zaitu dituztela, jendeak ordea ez dituzu arkituko.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzun zidan nigana bialdua izan zan aingeruak, zeñaen izena Uriel zan.

        2. Eta esan zidan: Geiegian geiegi egin du zure biotzak mundu onetan, eta uste dezu txit goratuaren bidea aditzea?

        3. Eta esan nuen: Alashe nere Jauna. Eta erantzun zidan, eta esan zuen: iru bider bialdua izan naiz zuri erakustera; edo zure aurrean iru irudi ipintzera.

        4. Zeñatatik bat neri adirazten badidazu, nik erakutsiko dizut ikusi nai dezun bidea, eta esango dizut biotz gaiztoa nondik datorren.

        5. Eta esan nuen: Nere Jauna, itz egin ezazu. Eta esan zidan: Zoaz, pisatu ezazu suaren pisua; edo neurtu zadadu neri aizearen ibillitxo bat; edo irago zan eguna ekarri zadazu.

        6. Eta erantzun ta esan nuen: Zeñ jaiotakok egin lezake galde oiek neri egitea?

        7. Eta esan zidan: Galdetu banizu, esaten dizudala, zenbat bizitoki daude itsasoaren biotzean; edo zenbat zan daude lizearen asieran; edo zenbat zan daude zeruaren gañean; edo paradisuko irteerak zenbat diran.

        8. Noaski esango zenezaket, lizera ez naiz jetxi; ezta infernura ere oraindik, zerura ere ez naiz beñere igo.

        9. Orain bada ez dizut galderik egin baizik suaren, aizearen, eta egunaren gañean, zeñatatik irago zeran, eta zeñatatik ez dezakezun alderik egin, eta ez didazu beren gañean neri erantzun.

        10. Eta esan zidan: Zuk zureak diranak, zurekin gazte denboratik daudenak, ez ditzakezu ezagutu.

        11. Eta nola alko du zure ontziak artu txit goratuaren bidea, eta onezkero azaletik usteldurik mundua, usteltasun zierto bat nere arpegian aditu?

        12. Eta esan nion: Obeago izango zan, gu ez bagiña izan; ez oraindikan bizi gerala bizi gaiztakerietan, eta sufritu, eta ez aditu zergatik.

        13. Eta erantzun, eta esan zidan: Ninjoala joan nintzan kanpoko zurezko baso batera, eta gogorazioak gogoratu zituzten.

        14. Eta esan zuten: Atozte, eta goazen, eta itsasoari gerra egin dizaiogun, alde egin dezan gure aurretik, eta beste baso batzuek egin ditzagun.

        15. Eta orobat itsasoko bagak, berak ere gogoratu zituen gogorazioak, eta esan zuten: Atozte, igotzen gerala, kanpoko basoak ondatu ditzagun, an iduki dezagun guretzat beste toki bat.

        16. Basoaren gogorazioa utsean gelditu zan; zeren etorri zan sua eta autz biurtu zuan.

        17. Orobat itsasoko bagaen gogorazioa ere, zeren bitartean ondarra jarri zaten, eta galerazi zien.

        18. Baziña oien jueza, zeñ asiko ziñatezke ontzat ematen, eta zeñ gaiztotzat?

        19. Eta erantzun, eta esan nuen: Egiaz gogorazio alperra gogoratu zuten. Zeren lurra basoari emana izan zaion; eta itxasoari tokia bere bagak eramateko.

        20. Eta erantzun eta esan zidan: Ongi zuk juzgatu dezu, eta zergatik ez dezu zugatik ala juzgatzen?

        21. Ala bada nola basoari lurra emana izan zaion, eta itsasoa bere bagai, ala lurraren gañean bizi diranak, lurreko gauzak aditu ditzake; eta zeruan daudenak zerukoak.

        22. Eta erantzun eta esan nuen: Erregutzen dizut, Jauna, aditzeko zentzua emana izan dakidala.

        23. Zeren ez nituen nai galdeak egin gauza goratuen gañean, baizik gure artean egunoro iragotzen diradenen gañean. Zergatik Israel izan da jentillen lotsaria egina? Maitatzen zenduen erria, izan da tribu gaiztoen mendean jarria, eta gure gurasoen legea desegitera izan da eramana, eta erabakiak beñere ez dira eskribituak izan.

        24. Eta irago giñan mundutik, langostak bezela, eta gure bizitza beldurra eta ikara da, eta ez gera diña urrikaltasuna iritxitzeko.

        25. Eta zer egingo du bere izenarekin, zeñ gure gañean izan dan ots egina? Eta oien gañean galdetu nuen.

        26. Eta erantzun eta esan zidan: Examina asko egingo bazeneza, maiz mirarituko zera, zeren agudo dabil mundua iragotzeko.

        27. Eta ezin sufritu ditu, geroko denboretan justoentzat eskeñiak dauden sariak, zeren mundua injustiziaz betea dago, eta au erietan ere.

        28. Galdetzen dizkidazunakgatik berriz, esango dizut: Gauza gaiztoa ereina izan da, eta ez da izan desegina.

        29. Baldin bada nahasitzen ez bada erein dan tokia, eta alde eraziko ez balitzaio azi gaiztoari, ona erein zan tokian ez da etorriko.

        30. Zeren azi gaiztoaren sustraia, asieratik Adanen biotzean ereina izan zan, eta zenbat gaiztakeria ez du sortu orainarteraño, eta munduaren bukaeraraño sortzen du.

        31. Begiratu ezazu zugan, azi gaiztoaren sustraiak, zenbat gaiztakeriako frutu sortu duen.

        32. Buruak ebakiak diranean, zeñak diran nuerrigabeak, ze larrañ andia asiko dira egiten?

        33. Eta erantzun eta esan nuen: Nola, eta noiz oiek? Zergatik urte gutxi, eta gaiztoak gureak?

        34. Eta erantzun zidan eta esan zidan: Jaungoiko txit goratuaren gañean, etzaite zu agudo ibilli. Zeren agudo zabiltz alperrik, bere gañean jartzeko. Zeren zure geiegia, andia da.

        35. Ez al zituzten egin oien gañean galdeak justoen animak beren itz laburretan, esaten zutela: Noizarteraño itxedotzen det onela? Eta noiz gure mesedearen irabazi ta frutua etorriko da?

        36. Oietara Jeremiel Arkanjeluak erantzun, eta esan zuen: Bukatzen danean zuekgan bear dan azia, zeren pisuan mundua pisatu zuen,

        37. Eta neurriarekin neurtu zituen denborak, eta zenbatarekin zenbatu zituen denborak, eta etzuen mugitu, ez ukiturik egin, dio, leen esan dan neurria kunplitu dedin arteraño.

        38. Eta erantzun, eta esan nuen: O Jaun, menderatzallea, baña gu guztiok ere, gaiztakeriaz beteak gaude.

        39. Ez al dirade geldituko gugatik kunplitu gabe justoen irabaziak, lurraren gañean bizi diranen bekatuakgatik.

        40. Eta erantzun eta esan zidan: Zoaz, eta galdetu zaiozu aurra egiteko dagoanari, kunplitzen dituenean bere bederatzi illabeteak, oraindik bere sabelak beragan denbora geiagoan idukiko duen aurra?

        41. Eta esan nuen: Ez dezake Jauna. Eta esan zidan: infernuan prontuarioak animen sabelaren antzekoak dira.

        42. Zeren nola aurra egin bear duenak, nai duen anbat lasterren egitea, ala onek ere anbat lasterren itzuli nai du, eman diotena.

        43. Asieratik zuri erakutsiko zatzu, ikusi nai dituzun gauzaetatik.

        44. Eta erantzun eta esan nuen: Grazia zure begien aurrean arkitu badet, al baldin, eta adjutua banaiz.

        45. Erakutsi zadazu, irago dana baño geiago etorriko dan, ala geiago irago dan etorriko dana baño.

        46. Zer igaro dan, badakit; baña zer igaroko dan, ez dakit.

        47. Eta esan zidan: Zaude eskuieko aldamenerontz, eta irudiaren azaldaera emango dizut.

        48. Eta egon nintzan zutik, eta begiratu nuen, eta ona emen labe erazeki bat nere aurretik irago zan. Eta gertatu zan, garra iragotzen zanean, begiratu nuen, eta ona non kea geiago izan zan.

        49. Oien ondoan irago zan nere aurretik odei bat urez betea, eta asko euri indarrarekin aurtiki zuen, eta euriaren indarra irago zanean, tantoak bertan gelditu ziran.

        50. Eta esan zidan: Gogoratu ezazu, nola euria azitzen dan tantoak baño geiago, eta sua kea baño geiago, ala ugariago izan zan, neurri irago zana. Tantoak eta kea dira gelditu ziradenak.

        51. Eta erregutu eta esan nuen: Uste al dezu egun aietaraño biziko naizala? Edo egun aietan zer izango da?

        52. Erantzun zidan, eta esan zuen: Galdetzen didazun siñaleakgatik, batzuek esan ditzakezut; zure bizitzaren gañean berriz, ez naiz zuri esatera bialdua izan, baña ez dakit.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Siñaleen gañean orain, ona non etorriko diran egunak, zeñatan arrapatuak izango diran zenso askoan bizi diranak, eta egiazko bidea ezkutatuko da, eta erregearen fedeagandik soilla izango da.

        2. Eta ugarituko da injustizia, zuk ikusten dezun onen gañean, eta zeñi beste denbora batean gorroto ziñion,

        3. Eta izango da lorratz jarria, orain erreinatzen duela ikusten dezun erreinua, eta eremutua ikusiko dute.

        4. Txit Jaungoiko goratuak berriz bizitza emango balizu, ikusiko dezu irugarren tronpetaren ondoan eta argi egingo du batbatean eguzkiak gauaz, eta illargiak iru alditan egunean,

        5. Eta egurrak odola emango du, eta arriak bere boza emango du, eta erria mugituko dirade.

        6. Eta erreinatuko du, itxedotzen ez dutenak lurraren gañean bizi dala, eta egaztiak aldakuntza egingo dute,

        7. Eta Sodomako itsasoak arraiak aurtikiko ditu, eta emango du boza gauaz, zeñ etzuten askok ezagutzen. Bere boza berriz guztiak adituko dute.

        8. Eta nahasia izango da toki askotatik; eta sua maiz indargutxituko da; eta basoabereak aldamen batetik bestera joango dira, eta andre aurdunak gauza arrigarriz erdiko dira.

        9. Eta ur gozoetan gaziak arkituko dira, eta adiskide guztiak beren kontra ariko dira. Eta orduan zentzua ezkutatuko da; eta adimena bere prontuariora berezituko da.

        10. Eta askok billatua izango da, eta ez da arkitua izango, eta lurraren gañean injustizia eta inkontinenzia ugarituko dira.

        11. Eta alderri batek galdetuko dio bere aldamenekoari, eta esango dio: Zugandik iragotzen al da justizia, justoa egiten duela? Eta au ukatuko du.

        12. Eta gertatuko da denbora artan, gizonak itxedongo dute, eta ez dute iritxiko, lanean ariko dira, eta beren bideak ez dira zuzenduko.

        13. Siñale oiek zuri esatea, laketu zait, eta berriz ere orazio eta negar egiten badezu, orain ere bezela, eta zazpi egunean barur egiten badezu, berriz oiek baño andiagoak adituko dituzu.

        14. Eta beillan egon nintzan, eta nere gorputza txit izutu zan, eta nere anima nekau zan, aginte gabe gelditzeko eran.

        15. Eta eldu zidan etorri zan aingeruak, zeñak nerekin itz egiten zuen, eta sendotu ninduen, eta nere oñen gañean jarri ninduen.

        16. Eta gertatu zan bigarren gauean, eta etorri zan Salatiel erriko agintaria nigana, eta esan zidan: Non ziñan? Eta zergatik zure arpegia triste dago?

        17. Ez al dakizu Israel beren aldakuntzako alderrian zure kontura gelditu dala?

        18. Jaiki zaite bada, eta ogia jan ezazu, eta ez gaitzatzu utzi, artzaiak bere artaldia otso gaiztoen eskuetan bezela.

        19. Eta esan nion: zoaz nigandik,eta etzaite nigana alderatu. Eta aditu zuen, esan nion bezela, eta nigandik alde egin zuen.

        20. Eta nik barau egin nuen zazpi egunean inziriaka, eta negarrez, Uriel Aingeruak agindu zidan bezela.

        21. Eta gertatu zan zazpi egun iragota, berriz ere nere biotzeko gogorazioak, neretzat txit gogaikarriak ziraden,

        22. Berriz artu zuen nere animak aditzako espiritua: eta berriz asi nintzan Jaungoiko txit goratuaren aurrean itz egiten,

        23. Eta esan nuen: Jaun Agintaria, lurreko baso guztietatik, eta bere zuaitz guztietatik, masti bakar bat autatu zenduen:

        24. Eta munduko lur guztitik, lize bat zuretzat autu zenduen: eta bere zuaitz guztietatik, lirio bat zuretzat autu zenduen:

        25. Eta itsasoko ondo guztietatik, ibai bat zuretzat bete zenduen: eta egin ziñituen erri guztietatik, Siongoa zerorrentzat santutu zenduen.

        26. Egin ziñituen egazti guztietatik, uso bat zuretzat izendatu zenduen, eta egin ziñituen abere guztietatik ardi bat zuretzat gorde zenduen

        27. Eta erri ugaritu guztietatik, erri bat zuretzat artu zenduen, eta guztiak probatutako legea, nai izan zenduen erri oni eman ziñion.

        28. Eta orain Jauna, zergatik bat askori eman ziñion? Eta sustrai baten gañean, beste batzuek prestatu ziñituen: eta zure bakarra askotan galdu zenduen.

        29. Eta oñen azpian erabilli zuten, zure eskeñiai kontra egiten zienak; eta zure testamentuai sinisterik ematen etzienak.

        30. Eta baldin gorrotoarekin zure erria gorrotatu badezu, zure eskuakin kastigatu bear du.

        31. Eta gertatu zan, esan nituenean izketak, eta Aingerua nigana bialdua izan zan, zeñ igaro zan gabean nigana bialdua izan zan.

        32. Eta esan zidan: Aditu nazazu, eta erakutsiak emango dizkizut; eta begiratu zadazu, eta zure aurrean lengo esanai itsatsiko dieztet.

        33. Eta esan nuen: nere Jauna, itz egin ezazu. Eta esan zidan: Asko zuk Israelgatik adimeneko orazioan egin dezu, baña geiago maitatu al dezu, egin zuenak baño?

        34. Eta esan nion: Ez Jauna, baña naigabez itz egin det. Zeren ordu guztietan nere guntzurrunak oñazkatzen naute, Jaungoiko txit goratuaren bidea ezagutu nairik, eta bere juizioaren partea billatu.

        35. Eta esan zidan, Ez dezakezu. Eta esan nuen, Zergatik Jauna? Zertarako jaiotzen nintzan; edo zertarako nere amaren sabela neretzat obi etzan egiten, Jakoben lana,eta Israelko jatorriaren neke, ez ikusienean?

        36. Eta esan zidan: Kontatu zazkidazu, gertatu ez diraden gauzak; eta ur tanto barreiatuak bildu itzatzu; eta lore zimelduak berdetu zazkidazu.

        37. Eta idiki zazkidazu prontuario itxiak; eta beretan gelditurik dauden aizeak atera itzatzu, bozaren irudia erakutsi zadazu. Eta orduan erakutsiko dizut ikusteko erregutzen dezun lana.

        38. Eta esan nuen, Jaun Agintzallea, zeñ da gauza oiek jakin ditzakeana, baizik gizonakin bizitokia ez daukana?

        39. Ni berriz gutxi jakina, eta galdetzen dizkidazun gauzaetara, nola erantzun nezake?

        40. Eta esan zidan: Nola ez dezakezun bat egin esan diraden gauzaetatik, ala nere erabakia ezingo dezu arkitu, eta atzenean erriari eskeñi nion karidadea.

        41. Eta esan nuen: Baña ona non Jauna, zu atzenean daudenen aldean zaude, eta zer egingo dute ni baño lenago izan ziradenak, gu bezela, edo gure ostean izan diranak?

        42. Eta esan zidan: Nere erabakia koroeari idurituko diot. Nola ez dan atzenekoen luzapena; ala ez da lenbizikoen arintasuna ere.

        43. Eta erantzun, eta esan nuen: Ezin batera egin ziñitzakean egin zutenak, eta diradenak eta izango diradenak, agudoago zure erabakia erakutsi dezazun?

        44. Eta erantzun eta esan zidan: Ez dezakezu agudo ibilli dedilla kreaturea kreatzallearen gañean, ez geldirik iduki ere mundua, bertan batera eginak izango diranak.

        45. Eta esan nuen: Nola esan ziñion serbitzariari, bizia emanarekin biztu zenduela kreatura batera egina, eta kreatura sostentzen zan, orain ere eraman alko ditu oraingoak batera?

        46. Eta esan zidan: Andrearen sabelari galde zaiozu, eta esango diozu: Eta baldin aurra egiten badezu, zergatik denboragatik. Erregutu zaiozu amar batean eman ditzala.

        47. Eta esan nuen: Ziertoro ezin egingo ditu, baizik denboraren araura.

        48. Eta esan zidan: Eta nik eman nien lurrezko sabela, erein zutenai bere gañean denboran.

        49. Zeren nola aurra ez dan erditzen, zarrenak diradenak, ala nik erabaki nuen, mundua ala egina izan zedilla.

        50. Eta galdetu eta esan nuen: Bidea ematen didazunean, zure aurrean itz egingo det, zeren gure ama, zeñgatik itz egin ziñidan, oraindik gaztea da. Onezkero zarra izatea aldean dauka.

        51. Eta erantzun zidan, eta esan zuen: Galde zaiozu aurra egin duenari, eta esango dizu.

        52. Zeren esango diozu: Zergatik oraintzuan egin dituzun aurrak, ez dira lengoen antzekoak andiak eta sendoak, baizik txikiak eta erkiak?

        53. Eta berak esango dizu: Aiek diralako gazte denborako indar sendoan jaioak; oiek berriz, zartzako erkitasunean eta gorputz otzean.

        54. Begiratu ezazu bada zuk ere, txikiagoak zeratela, zuen aurretikoak baño.

        55. Eta zuek baño geroago diranak, zuek baño txikiagoak izango dira, diralako guraso zartuen seme alabak, gazte denborako sendotasuna galdu zatenenak. Eta esan nuen: Erregutzen dizut, Jauna, baldin zure begien aurrean grazia arkitu badet, erakutsi dizaiozula serbitzari oni, zergatik kreatura bisitatzen dezun.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zidan, lurreko biribiltasunaren asieran; eta munduko irteerak baño lenago; eta aizeen elkartasunak bukatu zitezen baño lenago,

        2. Eta turmonaden bozak ots egin zezaten baño lenago; eta tximisten argitasunak argi egin zezaten baño lenago; eta paradisuko zimenduak sendotu baño lenago,

        3. Eta lora ederrak ikusiak izan zitezen baño lenago; bertute mugituak sendotu zitezen baño lenago; eta Aingeruen martizti, kontatu ezinak bildu zitezen baño lenago,

        4. Eta aizearen alturak goratuak izan zitezen baño lenago; eta firmamenduen neurriak izendatu baño lenago; eta Siongo tximiñiak berotu eta goritu ditezen artean.

        5. Eta oraingo urteak esaminatu artean eta lenago; eta arroztu ditezen baño lenago bekatu egiten duten aien asmazioak; eta eskribituak izan artean, fedea montoitzen zutenak.

        6. Orduan gogoratu zitzadan, eta nik bakarrik egin nituen, eta ez besteren bitartez, eta atzena nik, eta ez besteren bitartez.

        7. Eta erantzun, eta esan nuen: Zeñ izango da denboren bereziera? Edo noiz lenbizikoaren atzena, eta jarraitzen dionaren asiera?

        8. Eta esan zidan: Abrahamgandik Isaakganaraño, jaio ziranean beragandik Jakob eta Esau, Jakobek iduki oi zion eskua asieratik Esauri orpoan.

        9. Zeren gizaldi onen atzena Esau da; datorrenaren asiera Jakob.

        10. Gizonaren eskua, orpoaren eta eskuaren artean. Esdra, ez ezazu besterik billatu.

        11. Eta erantzun eta esan nuen: O Jaun Agintzallea, baldin zure begien aurrean grazia arkitu badet,

        12. Erregutzen dizut, erakutsi dizaiozula zure serbitzariari, zure siñaleen atzena, zeñaen zati bat, irago dan gabean erakutsi ziñidan.

        13. Eta erantzun eta esan zidan: Jaiki zaite, eta jarri zutik, eta bozaren ots txit betea aditu ezazu.

        14. Eta mugimendua bezelakoa izango da; baña zu bere gañean zauden tokia, ez da mugituko.

        15. Argatik itz egiten duenean, etzaite zu ikaratu, zeren atzenagatik, itza eta lurreko zimendua aditzen da.

        16. Zeren berakgatik egiten dan izketak ikaratu, eta mugitzen du, zeren badaki beren atzenak mutatu bear dala.

        17. Eta gertatu zan, aditu nuenean, jaiki nintzan, eta nere oñen gañean jarri, eta aditu nuen, eta ona emen boz bat itz egiten zuena, eta bere otsa, ur askoren otsa bezelakoa,

        18. Eta esan zuen: Ona non egunak datozten, eta izango da noiz asiko naizan alderatzen, bisitatzera lurrean bizi diranak,

        19. Eta noiz asiko naizan billatzen, zertzuk gaizki egin eta kaltetu zuten beren injustiziarekin, eta noiz Siongo humiltasuna aien tokian jarri dan.

        20. Eta gañetik sillutzen danean, iragotzen asiten diran gizaldia, siñale oiek egingo ditut, liburuak idikiko dira mundu guztiaren aurrean, eta guztiak batean ikusiko dituzte,

        21. Eta urteko aurtxoak itz egingo dute beren mingañakin, eta aurdun daudenak denbora baño lenago aurrak egingo dituzte, iru eta lau illabetekoak, eta biziko dira, eta bizkorrak irtengo dute.

        22. Eta supituan agertuko dira ereinak zeuden lurrak, erein gabekoak bezelakoak; eta gordelekuak bereala jarriko dira utsik.

        23. Eta tronpeta joko da otsarekin, eta au guztiak aditzen dutenean, supituan ikaratuko dira.

        24. Eta gertatuko da denbora artan, adiskideak adiskideakin gudan ariko dira, etsaiak balirade bezela, eta lurra oiekin izutuko da.

        25. Eta gertatuko da, zuri lendanaz esan nizun guztietatik utzia dan guztia, hura salbatuko da, eta nere salbazioa, eta zuen gizaldiaren atzena ikusiko ditu,

        26. Eta ikusiko dute artuak izan diran gizonak, eta eriotzarik beren jaiotzatik, eta bizi diranen biotzak alde egingo dute, eta beste iritzi batera itzuliko dira.

        27. Zeren arras desegingo da gaitza, eta engañioa itzaliko da.

        28. Fedea berriz loretuko da, eta usteltasuna garaitua izango da; eta egia anbeste egunean frutu gabe egon dana, agertu, eta erakutsiko da.

        29. Eta gertatu zan itz egiten zidanean, eta ona non geldika begiratzen nuen, aurrean neukanaren aurrera.

        30. Eta oiek neri esan zizkidan: Etorri naiz datorren gauaren denbora zuri erakustera.

        31. Baldin bada berriz erregutuko bazeneza, eta berriz zazpi egunean barautuko baziña, berriz zuri andiagoak oiek baño adiraziko nizkizuke, aditu nuen egunagatik.

        32. Zeren zure boza Jaungoiko goratuak aditu du. Zeren sendo ikusi zuen nora zuzentzen ziñan, eta neurriak artu zituen garbitasunagatik, zeñ zure gazte denboratik iduki zenduen.

        33. Eta argatik bialdu ninduen, zuri oiek guziok adiraztera eta zuri esatera: itxedon ezazu, eta ez ezazu beldurrik iduki.

        34. Eta etzaite agudo ibilli lenbiziko denborakin gauza alperrak gogoratzen, atzeneko denboretan arinegi eta urduri ibilli etzaitezen.

        35. Eta oien ondoan gertatu zan, berriz ere negar egin nuela: eta orobat, zazpi egunean barautu nintzan, izan zitezen iru asteren tokian, zeñak esan zizkidaten.

        36. Eta gertatu zan zortzigarren egunean, nere biotza nahasitzen bigarren aldiz nigan, eta Jaungoiko txit Goratuaren aurrean izketan asi nintzan.

        37. Txit erazekitzen zan bada nere espiritua, eta nere anima ansiatua zegoan,

        38. Eta esan nuen: O Jauna, itz eginaz, itz egin dezu kreaturaren asieratik, lenbiziko egunean esaten dezula: Zerua eta lurra egin bediz. Eta zure itza gauza egina da.

        39. Eta orduan bazan espiritua, eta illuntasunak inguruan ziran eramanak, eta ixiltasuna, gizonaren bozaren otsik zurea gabe etzegoan.

        40. Orduan esan zenduan, zure tesoroetatik, argi argitsu bat atera zedilla, zeñarekin zure lana agertuko zan.

        41. Eta bigarren egunean egin zenduen firmamentuko espiritua, eta agindu ziñion, berezitu zezala, eta bereziera egin zezala uren artean, zati batek gorontz alde egin zezan, eta beste zati bat bean gelditu zedin.

        42. Eta irugarren egunean urai agindu ziñien lurraren zazpigarren zatian bildu zitezela; sei zati berriz leortu zenduzten, eta oiei iraunerazi ziñien, oietatik izan zitezen zure aurrean zaitzalleak, Jaungoikoak ereinak eta zaituak.

        43. Zeren zure itza irtetzen zan, eta lana bereala egiten zan.

        44. Zeren irten zan supituan talde neurrigabeko frutua, eta gurarien gozotasun era askotakoak, eta lorak kolore aldatu ezindakoak; eta usaiak usai arkitu ezindakoak, eta irugarren egunean oiek eginak izan ziran.

        45. Laugarren egunean berriz, agindu zenduen egin zitezela eguzkiaren argitasuna, illargiaren argia, izarren tokia.

        46. Eta agindu ziñien serbitu zitzatela egiteko zegoen gizona.

        47. Bosgarren egunean berriz, zazpigarren zatiari, zeñatan urak bilduak zeuden, esan ziñion egin zitzala abereak, eta egaztiak, eta arraiak. Eta ala egiten zan.

        48. Ur mutu, eta anima gabeak, zeñai Jaungoikoak agitzen zien, abereak egiten zituen, argatik zure mirariak erreinuak kontatu zitzaten.

        49. Eta orduan iraunerazi ziñen bi animari, bataren izena ots egin ziñion Henok; eta bigarrenaren izena zan Lebiatan,

        50. Eta berezitu ziñituen elkargandik. Zeren etzitukean berak kabitu zazpigarren zatiak, non zeuden urak bilduak.

        51. Eta eman ziñion Henok-i zati bat, zeñ irugarren egunean leortu zan, milla mendi dauden tokian bizi zedin.

        52. Lebiatani berriz eman ziñion zazpigarren zatia ezkoa, eta bustia, eta zaitu ziñion izan dedin nai dituzunak, eta nai dituzunean iretsitzeko.

        53. Seigarren egunean berriz, lurrari agindu ziñion, zure aurrean abereak, eta zamariak, eta arrastakariak egin zezala,

        54. Eta oien gañetik Adan, zeñ egin ziñituen gauza guztien buru, zuzentzalle ta agintari; jarri zenduen, eta beragandik daukagu jatorria guk guziok, eta autu zenduen erriak.

        55. Oiek guziok berriz, Jauna, zure aurrean esan ditut, gugatik mundua egin zenduelako.

        56. Gañerako jende, Adangandik jaioak berriz, utsa ziradela esan zenduen, eta nola istuari iruditu ziñituen, eta beren ugaritasuna edanontziaren itozureari iruditu ziñion.

        57. Eta orain, Jauna, ona non jende oiek, ezertarako ere gaieztzat emanak, asi ziraden gurekin jabetzen, eta iretsi nai genduzten;

        58. Gu berriz zure erria, zeñi ots egin ziñion lenbizisortua, bakarra, zure jarraitzallea, beren eskuetan jarriak gera.

        59. Eta baldin gugatik mundua egina izan bazan, zergatik ez gera bere jabeak? Noizarteraño oiek?

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan, itz oiek esatea bukatu nuenean, lengo gauetan nigana bialdua izan zan Aingerua, bialdua izan zan,

        2. Eta esan zidan: Esdra, jaiki zaite, eta ni zuri egitera natorren izketak aditu itzatzu.

        3. Eta esan nuen: Nere Jaungoikoa, itz egin ezazu. Eta esan zidan, itsasoa toki zabalean jarria dago, goratua eta neurrigabea izan zedin.

        4. Baña berak sarrera idukiko du toki estuan jarria, ibaien antzekoa izan dedin.

        5. Baldin norbaitek nai balu itsasoan sartu, eta bera ikusi, edo berarekin jabetu, toki estutik iragotzen ez bada; zabalera nola joan diteke?

        6. Beste bat ere, erria dago egina eta jarria kanpo toki batean; alaere ondasun guztiaz betea dago.

        7. Bere sarrera estua da, eta amiltokian jarria, eskuietik sua, ezkerretik ur goratua egon zedin.

        8. Eta bidetxigor bat bakarra da beren artean jarria dagoana, au da, suaren eta uraen artean, bidetxigorrak kabitu ez dezan, gizon baten oñak baño.

        9. Baldin erri au, gizon bati herenziatzat ematen bazaio, baldin beñere irago ez badu lendanaz dagoan irriskua, nola bere herenzia artuko du?

        10. Eta esan nuen: Alaxe da, Jauna. Eta esan zidan: Ala da, Israel ere partale da.

        11. Zeren oiekgatik egin nuen mundua, eta Adanek nere aginteak autsi zituenean, juzgatua izan zan, egina izan zana.

        12. Eta eginak izan ziran toki onetako sarrerak estuak, minberak, eta nekatsuak, gutxi berriz eta gaiztoak, eta irriskuz beteak, eta arazo andiak eskatzen zituenak.

        13. Zeren toki andiko sarrerak zabalak, beldur gabeak, eta illezineko frutua ematen dutenak.

        14. Baldin bada sartzen diradenak ez baziran sartu bizi diradela, estuak eta utsak oiek: ezin artuko dituzte gordeak daudenak.

        15. Orain bada, zergatik zu nahasiten zera, ustelkorra izanik? Eta zertarako zu mugitzen zera, ilkorra izanik?

        16. Eta zergatik ez dezu artu zure biotzean, izango dana, eta ez orain dana?

        17. Erantzun eta esan nuen: Jaun agintatzallea, ona non zure legearekin erabaki zenduen, justoak oiek herenziaz artuko dituztela, gaiztoak berriz galduko dirala.

        18. Justoak berriz, estuak eramango dituzte, atsedenen itxedopenarekin. Gaizki bizi ziradenak berriz, estuak irago zituzten, eta zabalak ez dituzte ikusiko.

        19. Eta esan zidan: Jueza Jaungoikoaren gañetikoa ez da, ez aditua Jaungoiko goratuaz gañetik.

        20. Zeren oraingo asko galtzen dirade, Jaungoikoaren lege, aurrena dana, mezpreziatzen dalako.

        21. Jaungoikoak zetoztenai, etorri ziradenean agintzen ziela, agindu zien, zer eginarekin biziko ziran, eta zer eginarekin etziraden kastigatuak izango.

        22. Oiek berriz etzuten sinistu, eta kontra egin zioten, eta urgulleriako gogorazioa berentzat jarri zuten.

        23. Eta erabaki zituzten berentzat, gaiztakerien ingurumariak; eta gañera esan zioten Jaungoiko goratuari, etzegoala alakorik, eta bere bideak etzituzten ezagutu,

        24. Eta bere legea mezpreziatu zuten, eta bere eskeñiak ukatu zituzten, eta bere fedezko gauzaetan etzuten federik iduki, eta bere obrak etzituzten egin.

        25. Argatik Esdras, utsak utsentzat, eta beteak beteentzat.

        26. Ona non denbora etorriko dan, eta izango da noiz etorriko diran siñale, zuri lendanaz adiraziak, eta esposa agertuko da, eta agerturik, erakutsiko da, orain lurra engañatzen duena.

        27. Eta lendanaz esan diran gaitzetatik libratzen danak, ark nere mirariak ikusiko ditu.

        28. Zeren nere seme Jesus, agertuko da, berarekin daudenakin, eta lareun urtean gozatuko da, utziak izan ziradenakin.

        29. Eta, urte oiek iragota, gertatuko da, nere seme Jesus ilko da, eta asnasa daukaten gizon guztiak.

        30. Eta biurtuko da mundua anziñako ixiltasunera zazpi egunean, lenbiziko juizioetan bezela, alako moduan, non, iñor ere ez dedilla izan utzia.

        31. Eta zazpi urte igarota, gertatuko da, eta esnatua izango da, denbora bellan iragotzen ez duena, eta ustelduta illko da.

        32. Eta lurrak biurtuko ditu, bertan lotan daudenak; eta autsak, bertan ixiltasunean bizi diranak, eta prestatokiak itzuliko dituzte, emanak izan zaiezten animak.

        33. Eta Jaungoiko goratua agertuko da juizioko esertokiaren gañean, eta doakabeak iragoko dira, eta anima egokida bilduko da.

        34. Juizioa berriz bakarrik egongo da; egiak gogor egingo du, eta fedea geituaz joango da.

        35. Eta lanak jarraituko du, eta ordaña erakutsia izango da; eta justiziak bellan egongo dira, eta injustiziak ez dute aginduko.

        36. Eta esan nuen: Lelengo Abrahamek Sodomarrakgatik orazio egin zuen: eta Moisesek eremuan bekatu egin zuten gurasoakgatik erregutu zuen.

        37. Eta bere ondoren izan ziradenak, Israelgatik, Akaz, eta Samuelen egunetan.

        38. Dabidek, matxiñatuakgatik, eta Salomonek santututzera etorri ziranakgatik.

        39. Eta Eliasek, euria artu zutenakgatik, eta illagatik biztu zedin,

        40. Eta Ezekiasek erriagatik Senakeriben egunetan, eta askok askogatik.

        41. Baldin orain bada, gauza ustelkorra geitu danean eta injustizia ugaritu danean; eta alaere justoak gaiztoakgatik orazio egin zuten. Zergatik orain ere ez da ala izango?

        42. Eta erantzun eta esan zidan: Oraingo gizaldia ez da atzena, gloria bertan maiz gelditzen da. Argatik ezerere ezin zutenakgatik erregutu zuten.

        43. Zeren juizioko eguna denbora onen bukaera izango da, eta geroko denborarako illezintasunaren asiera, zeñatan usteltasuna irago zan.

        44. Azkatua izan zan geiegirako gura; sinisgogortasuna ebakia. Justizia berriz azi zan. Egia jaio zan.

        45. Zeren orduan iñork ere ezin salbatuko du galtzen dana, ez azpiratu garailaria. Eta erantzun nuen,

        46. Eta esan nuen: Au da nere lendabiziko eta atzeneko izketa, zeren obe zan, ez Adani lurrik ematea, edo bein eman ezkero, galerazi berari bekatu egitea.

        47. Zeren zer balio die gizonai, orain tristezan bizitea, eta ill, ta gero kastigua itxedotzea?

        48. O, zuk Adan, zer egin zenduen? Zeren zuk bekatu egin bazenduen, zu bakarrik etziñan erori, baita gu ere, zugandik jatorria daukagulako.

        49. Zer balio digu guri, beti biziko gerala eskeñtzea, guk bekatu mortalarekin galtzen badegu?

        50. Eta guri eman diguten itxedopena iraunkorra bada ere, guk gure bizitza gaiztoarekin alperra egiten degu.

        51. Zer balio digu osasuneko eta seguridadeko bizilekuak guretzat gorderik egotea, gu gaizki bizi bagera?

        52. Eta Jaungoiko txit goratuak bere gloria iduki arren laguntzen beragana berandu biurtzen diranai, zer balioko digu bide gaiztoetan bagaude?

        53. Eta zeren erakusten dan paradisua, zeñaen frutuak usteltasun gabe irautzen duen, zeñatan ziertotasuna, eta sendogarria dagoan;

        54. Gu berriz ez gera sartuko, zeren esker geiztoko tokietan bizi izan gera.

        55. Eta izarrak baño argitasun geiago botako badute ere, jan urrian bizi ziranak; gure arpegiak berriz, illuntasunak baño beltxagoak.

        56. Zeren ez giñan gogoratzen bizi giñanean, gaiztakeriak egiten giñituenean, il ostean padezitzen asiko gerala.

        57. Eta erantzun eta esan zuen, au da, gudaren gogorazioa, gudatuko dana, lurraren gañean jaio zan gizona.

        58. Garaitua balitza, irago dezan esan zenduena, garaitzen badu berriz, artuko du esaten dedana.

        59. Zeren au da bizitza, zeñ Moisesek esan zion bizi zanean erriari, esaten zuela: Autu ezazu zuretzat bizitza, bizi zaitezen.

        60. Baña etzioten berari sinistu, ez da gero profetai ere; ezta neri ere, berai itz egin nienari.

        61. Zeren ez liteke tristezarik egongo beren galmenean, nola bozkarioa egongo litekean, salbatu bear dutela sinistu erazi zatenakgan.

        62. Eta erantzun eta esan nuen: Badakit, Jauna, nola ots egina izan dan Jaungoiko txit goratua urrikaltsua, urrikaltzen dalako, munduan etorri ez diranakin,

        63. Eta urrikaltzen dalako, bere legean biurrera egiten dutelako.

        64. Eta biotz andikoa da, zeren biotz andia erakusten die bekatu egin zutenai bere lanai bezela.

        65. Eta emallea da, zeren eskatzen dienai ematea nai du.

        66. Eta urrikaltasun andietakoa, zeren geiago ugaritzen ditu urrikaltasunak aurrean daudenakin, eta joan ziradenakin, eta izango diranakin.

        67. Zeren baldin bere urrikaltasunak ugarituko ez balitu, ez da biztuko mundua, bertan herenzia daukatenakin:

        68. Eta ematen du: zeren bere ontasunetik emango ez balu, barkazioa iritzi dezaten bekatu egin dutenak, amar milla gizonetatik batek, ez luke biztuko bere anima bere gaiztakerietatik irtetzen duela.

        69. Eta jueza ez balego ezjakinean bere itzarekin sendatu diranen gañean, eta nola errierta taldea paketu duen, noaski ez litezke utziko talde neurrigabean, baizik txit gutxi.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzun eta esan zidan: Mundu au Jaungoiko Goratuak askogatik egin zuen, beste mundua gutxigatik.

        2. Esdras, zure aurrean bada, irudi bat esango det. Bazoaz lurragana zerbait eskatzera, eta esago dizu emango dizula lur txit asko, ontzi pitxarrak, eltzeak, eta bear dan guztia; urrea egiteko berriz, autz piska bat ematen dizu. Ala dirade bada gizaldi onetako gauzak ere.

        3. Asko egiaz kreatuak izan ziran, baña gutxi salbatuak dira.

        4. Eta erantzun, eta esan nuen: Txurrut egin ezazu bada anima zentzua, eta dana dala iretsi ezazu.

        5. Elkartu ziñan bada obeditzeko, eta nai izanik profetizatzeko. Zeren ez zatzun zuri betarik eman, baizik bakarrik bizitzeko.

        6. O Jauna, ez diozu laketuko zure serbitzariari, zure aurrean orazio egin dezagula, eta dizaguzun azia biotzerako, eta zentzurako jakinduria, nondik frutua egin dedin, nondik bizi litekean usteldu guztia, zeñak gizonaren tokia eramango duen?

        7. Zeren bakarra zera, eta gu zure eskuetako lan bat gera, itz egin zenduen bezela.

        8. Eta nola orain sabelean egina izan zan gorputza, eta bizigaiak ematen diozkazu, zure kreazioak suan, eta urean irautzen du, eta bederatzi illabetean sufritzen du zure formazioa, zure aur an egina izan zana.

        9. Gordetzen duena berriz, eta gordea dana, biak godeak izango dira, eta gordeta noizbait berriz biurtzen da sabela, zeñak an azi ziran.

        10. Zeren agindu zenduen gorputz zati beretatik, au da bularretatik titia ematea, bularretako frutuari,

        11. Iduki dezan bizitzeko jana egin zenduenak, denbora zati baterako, eta gero zure urrikaltasunaren kontura gelditzen da.

        12. Eman ziñion jana zure justiziarekin; eta eman ziñozkan erkutsiak zure legean, eta zure adimenarekin, erriertak egin ziñiozkan.

        13. Eta mortifikatuko dezu, zure aurra bezela, eta biztuko dezu, zure lana bezela.

        14. Baldin bada galduko bazeneza anbeste lanekin formatu zenduena, zure aginduz gauza erraza da erabakitzea, zerekin au egiten zan, ala zaitu dedilla.

        15. Eta orain Jauna, esango det, gizon guztiarena geiago dakizula zuk; zure erriarena berriz, zeñgatik naigabetzen naizan,

        16. Eta zure herenziagatik, zeñgatik negar egiten dedan, eta Israelgatik, zeñgatik triste naguan; eta Jakobgatik zeñgatik naigabez nagoan.

        17. Argatik asiko naiz zure aurrean orazio egiten nigatik, eta berakgatik, zeren ikusten det zenbat alditan erori geran gu, lurrean bizi geradenok.

        18. Baña aditu det, izango dan juezaren arintasuna.

        19. Argatik nere boza aditu ezazu, eta izketa konprenditu ezazu, eta zure aurrean itz egingo det.

        20. Esdrasen itzen asiera artua izan zedin baño lenago, eta esan nuen: Jaun, zeruan bizi zerana; zeñaen begiak jasoak goietara eta aizera.

        21. Zeñaen esertokia, duiñean ez estimatzekoa, eta gloria aditueziña, zeñaen aurrean dagoan ikaraz Aingeruen martizti bat.

        22. Zeñaen prestatasuna obedezitzen, aize eta su biurtzen da: zeñaen itza egiazkoa, eta esanak iraunkorrak.

        23. Zeñaen agintea sendoa, eta erabakia izugarria: zeñaen arpegiak leortzen ditu oxinak; eta aserreak ikaratuerazitzen ditu mendiak; eta egiak mututu.

        24. Aditu ezazu zure serbitzariaren orazioa, eta belarriakin entzun zuk egindakoarekin erregua.

        25. Zeren bizi naizan artean itz egingo det, eta konprenditzen dedanean erantzungo det.

        26. Zure erriaren gaiztakeriai etzaiezu begiratu, baizik zu egiaz serbitzen zaituztenai.

        27. Eta jentillen gura gaiztoetara ere ez ezazu begiratu, baizik zure itzak penakin zaitu zituztenai.

        28. Etzaite oroitu zure aurrean gaizki izketan zutenakin, baizik gomutatu zaite zure borondatearekin beldurra ezagutu zutenakin.

        29. Ez itzatzu ere galdu nai, abereen oiturak iduki zituztenak, baña begiratu zaiezu zure legea ederki erakutsi zutenai.

        30. Eta etzaite ere aserretu, zamariak baño gaiztoagotzat idukiak izan diranakin, baizik maitatu itzatzu, beti zure justizia eta glorian itxedotzen dutenak.

        31. Zeren gu, eta gure gurasoak alako gaitzakin eriak gaude; zu berriz, gu bekatariok gatik urrikaltsua zera ots egina.

        32. Zeren nai badezu gurekin urrikaldu, orduan urrikaltsua esango zatzu, gurekin, justiziako obrarik ez daukagunokin.

        33. Zeren justoak, zeñak dauzkaten obra asko gordeak, beren obrakgatik saria artuko dute.

        34. Zeren zer da gizona, berarekin aserretu zaitezen, edo izate ustelkor bat, alako moduan berarekin samindurik egoteko?

        35. Zeren egiaz, sortuetatik bat ere ez dago gaizkiren bat egin ez duenik, eta konfesatzen diradenetatik bekatu egin ez duenik.

        36. Zeren onetan adiraziko da zure justizia ta zure ontasuna, Jauna, urrikaltzen zeranean obra onik ez daukatenakin.

        37. Eta erantzun eta esan zidan: Ederki esan dituzu gauza batzuek, eta zure izketaen araura, ala egingo ere da.

        38. Zeren ez det egiaz gogoratuko beren sorreraren gañean, bekatu egin zutenen gañean il baño lenago, juizioa baño lenago, galmena baño lenago.

        39. Baizik gozatuko naiz justoen irudiaren gañean, eta gogoratuko naiz ibillerakin ere, eta salbazioarekin, eta ordañaren artzearekin.

        40. Nola bada itz egin dedan, ala izango ere da.

        41. Zeren nola nekazariak ereitzen ditu lurraren gañean azi asko, eta taldearen ipintzak ipintzen ditu, baizik ez denboran erein diraden guztiak, salbatzen dira, baña ez ipiñi ziran guztiak, sustraiak botako dituzte, ala munduan erein ziradenak, ez dirade guztiak salbatuko.

        42. Eta erantzun, eta esan nuen: Grazia arkitu badet, itz egingo det.

        43. Nola nekazariaren azia ez bada anditzen, edo zure euria bere denboran artzen ez badu, edo usteltzen bada euriaren ugaritasunarekin,

        44. Ala galtzen da, eta orobat gizona, zeñ zure eskuakin egina izan zan, eta zure irudiaren izenarekin ots egina, zeren bere irudia daukazu, zeñgatik gauza guztiak egin ziñituzten, eta nekazariaren aziari iruditu ziñan.

        45. Etzaite aserretu gurekin, baizik zure erriari barkatu zaiozu, eta zure herenziarekin urrikaldu zaite. Zu berriz, zure kreaturarekin urrikaltzen zera.

        46. Eta erantzun eta esan zidan: Zer dira oraingoak oraingoentzat, eta zer gerokoak gerokoentzat?

        47. Zeren oraindik asko bear dezu, maitatzeko nere kreatura ni baño geiago; zuri berriz maiz, eta ni alderatu nintzazun; gaiztoai berriz beñere ez.

        48. Baña onetan ere, Jaungoiko txit Goratuaren aurrean miragarria zera.

        49. Zeren umillatu ziñan, bear zenduen bezela. Eta etziñen juzgatu, justoen artean txit gloriaz betea izateko.

        50. Argatik ezbear asko eta urrikigarriak gertatuko zazkite, atzenetan munduan bizi diradenai, zeren urgulleria andian ibilli ziran.

        51. Zuk berriz zugatik aditu ezazu, eta zure irudikoakgatik gloria billatu ezazu.

        52. Zeren zuentzat paradisua idikia dago, ipiñi zan bizitzako zuaitza; prestatua dago geroko denbora; prestatua dago ugaritasuna; erria egina dago, atsedena probatua, ontasuna osoa, eta jakinduria goratua.

        53. Gaitzaren sustraia zuek sillututa dago. Eritasuna, eta sitsa zuekgandik ezkutatuak daude, eta usteltasunak aztuta, infernura iges egiten du.

        54. Irago ziran penak, eta atzenean illezintasunaren tesoroa erakutsi zan.

        55. Ez bada ibilli jakin nairik, nolako taldea dan galdu dana.

        56. Zeren berak ere, aukera artzen zutela, Jaungoiko Goratua mezpreziatu zuten, eta bere legea autsi zuten, eta bere bideak utzi zituzten.

        57. Oraindikan berriz bere justoak oñazpietan erabili zituzten,

        58. Eta esan zuten beren biotzetan Jaungoikorik etzegoala, eta ori jakinik iltzen dirala.

        59. Nola zuek artuko zaituzten, lendanaz esan diranak, ala berak egarriak, eta oñaze prestatuak daudenak. Zeren etzuen nai gizona galtzea.

        60. Baita eginak izan ziradenak, berak kutsutu zuten bere izena, zeñak egin zituen; eta eskergaiztokoak izan ziran, berai bizia prestatu zienarentzat.

        61. Argatik nere iritzia orain alderatzen da.

        62. Zeñak ez dieztet guztiai agertu, baizik zuri, eta zure antzeko gutxiri. Eta erantzun, eta esan nuen:

        63. Ona non orain Jauna, erakutsi didazu atzenetan egiten asiko zeran siñaleen taldea, baña zeñ denboratan ez didazu neri agertu.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta erantzun zidan, eta esan zuen: Neurtuaz neurtu ezazu denbora beragan, eta gertatuko da, ikusten dezunean noiz iragotzen dan lendanaz esan diran siñaleetatik zati bat,

        2. Orduan adituko dezu hura dala denbora, zeñean asiko dan Jaungoiko goratua bisitatzen mundua, zeñ berak egin zuen.

        3. Eta noiz ikusiko diraden munduan tokien mugimendua, eta errien nahasia,

        4. Orduan adituko dezu, nola Jaungoiko Goratuak oien gañean itz egin zuen asieratik, zu baño lenago izan ziran egunetatik.

        5. Zeren nola munduan egiten dan guztiak asiera daukan, orobat bukaera ere, eta bukaera agiria da.

        6. Ala Jaungoikoaren denborak ere nola asierak dituzten agiriak mirarietan eta bertuteetan, ala bukaerak egiteetan, eta siñaleetan.

        7. Eta izango da, salbatzen dan guztia, eta iges egin al dezakeana bere obraen bitartez, eta fedearen bitartez, zeñean sinistu zenduten,

        8. Utzia izango da lendanaz esandako irriskuetatik, eta ikusiko du nere salbazioa nere lurrean, eta nere inguruetan, zeren betikoiraunetik santutu nintzan.

        9. Eta orduan urrikalduko dira, nere bideetatik orain gaizki ibilli diranak, eta oñazeetan egongo dira berak mezpreziatu zituztenak.

        10. Zeren ni ezagutu ez nindutenak, bizirik zeudela mesedeak artu zituzten.

        11. Eta nere legeari iguiñaz begiratu zienak, oraindikan aukera zeukatela,

        12. Eta oraindikan penitenzia egiteko denbora zeukatela, etzuten aditu, baizik mezpreziatu zuten. Bear da oiek ill da gero, oñazeetan ezagutzea.

        13. Zu bada, etzaite ibilli jakiten gutxi balio duten gauzak, nola gaiztoak oñazetuak izango diran; baña ikasi ezazu, nola justoak salbatuko diran, eta zeñaena dan betikoirauna; zeñtzuekgatik dan betikoirauna, eta noiz.

        14. Eta erantzun, eta esan nuen:

        15. Anziña esan nuen, eta orain esaten det, eta gero esango det: geiago diradela galtzen diradenak, salbatzen diradenak baño.

        16. Nola itsasoko baga, ur tantoaren gañean ugaritzen dan. Eta erantzun zidan, eta esan zuen:

        17. Nolakoak kanpoak, alakoak aziak ere, eta nolakoak lorak, alakoak tinturak ere; nolakoa langillea, alakoa egingo dana ere, eta nolakoa dan nekazaria, alako abustua, zeren denbora mundukoa ala zan.

        18. Eta orain nengoala berai prestatzen, orain diradenai, egin baño lenago mundua, zeñatan biziko ziran, eta iñork ere etzidan kontra egin.

        19. Zeren orduan bakoitza, eta orain egille mundu prestatu onetan, eta uzta faltagabea, eta lege ezagutu ezinean beren oiturak usteldu ziran.

        20. Eta jarri nuen gogoa munduan, eta orra non zeuden irriskuak bertara etorri ziran gogorazioakgatik.

        21. Eta ikusi nuen, eta txit barkatu nion. Eta gorde nuen neretzat mordo alea, eta ipintzea asko tribukoa.

        22. Galdu bedi bada, talde bidegabe jaio zana, eta gorde bedi nere basiliskoa, eta tribu askoko plantazioa, zeren lan askorekin egin nituen.

        23. Zuk berriz, oraindik sartu nai badituzu beste zazpi egun, baña beretan etzera barutuko.

        24. Loraen kanpora joango zera, non etserik ez dago eginik, eta jango dezu bakarrik kanpoko loraetatik; eta aragirik ez dezu probatuko; eta ardorik ez dezu edango, baizik bakarrik lorak.

        25. Erregutu zaiozu Jaungoikoari aspertu gabe, eta etorriko naiz, eta itz egingo det zurekin.

        26. Eta joan nintzan, esan zidan bezela, Ardat ots egiten zaion kanpora, eta an lore artean eseri nintzan. Eta kanpoko belarrak jan nituen, eta beren janaria neretzat asetzeko izan zan.

        27. Eta, zazpi egun iragota, gertatu zan, eta ni etzinda nengoan belar leorraren gañean, eta nere biotza len bezela nahasitzen zan berriz.

        28. Eta nere aoa idiki zan, eta asi nintzan izketan Jaungoikoaren aurrean, eta esan nuen:

        29. O Jauna, zu erakusten zintzagula, erakutsi ziñaten gure asabai eremuan, zeñ ez dan zapaltzen, eta frutu gabean, Ejiptotik irtetzen ziradenean, eta itz egiten zenduela, esan ziñen:

        30. Zuk Israel, aditu nazazu, eta Jakoben jatorria, eta nere izketak aditu itzatzu.

        31. Ona non nik ereitzen det zuekgan nere legea, eta zuekgan frutua egingo du, eta berean betiko gloriaz beteko zerate.

        32. Zeren gure gurasoak artzen zutela legea, etzuten zaitu, eta nere aginteak etzituzten gorde; eta legearen frutua egin zan, ez obeditzea.

        33. Zeren artu zutenak, galdu ziran, etzutela zaitzen, beretan erein zana.

        34. Eta ona non, oitura da, lurrak azia artzen duenean; edo ontzia itsasoak; edo edanontziren batek janaria, edo edaria, desegina danean, gauza ipini zan, edo erein zana,

        35. Erein zan gauza, eta barrenen sartu zana, edo barrenen artu ziradenak, galtzen dira; eta ez oi dira gelditu gugan, baña guri ez zaigu ala gertatu.

        36. Gu legea artu genduenok, bekatu egin jendualako, galdu giñan; eta gure biotza artu zuelako.

        37. Zeren legea ez da galtzen, baizik badirau bere lanean.

        38. Eta oiek nere biotzean esaten nituenean, nere begiakin begiratu nuen, eta ikusi nuen emakume bat eskuieko aldean, eta ona non onek negar egiten zuen, eta egiten zituen suspirioak boz andiarekin, eta biotza txit minberatua zeukan; eta bere soñekoak urratuak, eta autza bere buruaren gañean zeukan.

        39. Eta utzi nituen neuzkan gogorazioak, eta itzuli nintzan beragana, eta esan nion:

        40. Zergatik negar egiten dezu? Eta zergatik daukazu biotzeko oñazea? Eta esan zidan:

        41. Nere Jauna, utzi zadazu, negar egin dezadan, eta oñaze geiago iduki dezadan, txit biotz samiñarekin nagoelako, eta umillatua.

        42. Eta esan nion: irago dezuna, zer da? Esan zadazu. Eta esan zidan.

        43. Soilla nintzan ni zure serbitzari au, eta ez nuen aurrik egin, eta ez nintzan erdi, ogeita amar urtean senarra idukirik.

        44. Nik berriz ordu guztietan, egun guztietan, eta ogeita amar urtean Jaungoikoari gau ta egun erregutzen diot.

        45. Eta gertatu zan, ogeita amar urte iragota Jaungoikoak neri bere serbitzari oni aditu zion, eta ikusi zuen nere umiltasuna, eta begiratu zion nere atsekabeari; eta seme bat eman zidan; eta beragatik txit bozkario andia artu nuen nik, eta nere senarrak, eta nere erritar guztiak, eta Forte txit onratzen genduen.

        46. Eta neke andiakin azi nuen.

        47. Eta gertatu zan azi zanean, eta ezkontzera etorri zanean, jan edaneko eguna egin nuen.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan, sarturik nere semea bere oean, erori, eta il zan.

        2. Eta desegin giñituen guztiok argiak, eta etorri ziran nere erritar guztiak ni gozatzera, eta biaramoneko eguneko gaberaño atsedenez egon nintzan.

        3. Eta gertatu zan, guztiak gelditzea ni bozkariotzeko, eta ni pakean idukitzeko, baña gauaz jaiki, ta iges egin nuen, eta etorri nintzan kanpo onetara. Zu zera ikusten dezuna.

        4. Eta uste det onezkero ez errira biurtzea, baizik egotea emen: eta ezerere ez jan, ez edatea, aspertu gabe negar egitea, eta il arteraño barau egitea.

        5. Eta utzi nituen, egiten ari nintzan izketak, eta aserrearekin erantzun nion, eta esan nion:

        6. Emakume guztiez gañetik zentzugabea, ez dezu gure lutua ikusten, eta zertzuk gertatzen zazkigun?

        7. Nola Sion gure ama, tristeza guztiarekin tristetua dagoan, eta umiltasunarekin umildua, eta txit negar asko egiten duela?

        8. Orain bada, guztiok negar egiten degu, guztiok tristeak gaude, zeren guztiok naigabeak dauzkagu; zu berriz seme batgatik tristetzen zera?

        9. Zeren lurrari galdetu zaiozu, eta onek esango dizu, au dala negar egin bear duena, anbeste landare ernetzen diranak galtzen zaiozkalako.

        10. Eta beragandik asieran guztiak jaiorik, eta beste batzuek etorriko dira, eta ona non, esaterako guztiak galmenera dijoaz; eta beren taldea desegina gelditzen da.

        11. Orain bada, nork negar geiago egin bear du, onek, alako talde neurrigabea galtzen duenak, ala zuk, batgatik negar egiten dezunak? Esaten badidazu:

        12. Nere negarra lurraren antzekoa ez da, zeren nik nere sabeleko frutua galdu nuen, zeñ tristezakin egin nuen, eta penakin sortu.

        13. Lurrak berriz, lurreko bidearen araura, eta beragan oraingo taldea badijoa, beste bat etortzeko. Eta nik zuri esaten dizut:

        14. Nola zu penakin erdi ziñan, ala lurrak ere ematen dio gizonari bere frutua asieratik arentzat, zeñaentzat egin zuen.

        15. Orain bada, zugan iduki itzatzu zure penak, eta jazo zizazkizun gertakariak, onean eta erruz sufritu itzatzu.

        16. Zeren ontzat ematen badezu Jaungoikoaren erabakia; eta bere konsejua bere denboran artuko dezu, eta alakoetan alabatua izango zera.

        17. Sartu zaite bada errian zure senarragana. Eta esan zidan:

        18. Ez det egingo, ez naiz ere errian sartuko, baizik emen ilko naiz.

        19. Eta oraindikan gogoan jarri zitzadan berari itz egitea, eta esan nuen:

        20. Ez ezazu ori bezelako izketarik egin, baizik oben egin zaiozu, ongi itz egiten dizunari. Zeren zenbat atsekabe Sionek? Jerusalengo penakgatik gozatu zaite.

        21. Zeren ikusten dezu nola gure santutasuna eremutua gelditu dan, eta gure aldarea desegina izan da, eta gure tenploa beera aurtikia,

        22. Eta gure salterioa umillatua izan da, eta himnoak ixildu ziran, eta gure bozkarioa joan zan, eta gure kandeleroaren argia itzali zan, eta gure testamentuko kutxa desegina izan zan, eta gure santuak kutsutuak izan ziran, eta gure gañean ots egiten zaion izena lotsagabero aitatua, eta gure semeak lotsariak irago zituzten; eta gure apaizak erreak izan ziran; eta gure Lebitak katiberiora joan ziran, eta gure birjiñak loituak izan ziran; eta gure andreak indarrez erabilliak; eta gure justoak arrapatuak izan ziran, eta aurrak galduak, eta gure gazteak menderatuak; eta gure sendoak erkituak gelditu ziran.

        23. Eta guztien artean andiena, Siongo siñalea, zeren bere gloriatik aurtikia izan zan. Zeren guri gorroto digutenen eskuetan jarria izan zan.

        24. Zuk bada aurtiki ezazu zure tristeza andia, eta bota ezazu zugandik penaen talde andia, zurekin paketu dedin Fortis, eta Jaungoikoak atsedena, eta arazoetatik irtetzea emango dizu.

        25. Eta gertatu zan berarekin izketan nengoala, bere arpegiak argi egiten zuen supituan eta begirakunea ikarakorra egiten zan, izan nendin beldurkorra beragan, eta au zer zan gogoratu nezan.

        26. Eta ona non, supituan eman zuen boz andi baten otsa beldurrez betea, emakume baten otsera lurra mugitu zedin. Eta begiratu nuen,

        27. Eta ona non berriz emakumea etzitzadan agertzen, baizik erria egiñaz zijoan, eta zimendu andien tokia erakusten zan: eta beldurtu nintzan, eta boz andiarekin deadar egin nuen, eta esan nuen:

        28. Non da Urias Aingeru, asieran nigana etorri zana? Zeren berak etorri erazi zidan taldearen artean, adimen onen geiegian, eta nere azkena usteltasunean, eta nere orazioa nere laido biurtu zan.

        29. Eta nengoala ni oiek esaten, ona non nigana etorri zan, eta ikusi ninduen.

        30. Eta ona non ipiñia nengoan illa bezela, eta nere adimenak alde egin zidan, eta eskuieko eskutik eldu zidan, eta sendotu ninduen, eta nere oñen gañean jarri ninduen, eta esan zidan:

        31. Zer dezu? Eta zergatik zure adimena, eta zure biotzeko zentzuak nahasiak daude? Eta zergatik izutzen zera? Eta esan nuen:

        32. Zeren utzi ninduzun, eta nik egiaz egin nituen zuk esan ziñizkidanak, eta kanpora irten nintzan, eta ona non ikusi nuen, eta ikusten dedan adirazi ez dezakedana. Eta esan zidan:

        33. Zaude zutik gizonkiro, eta mugituko zaitut. Eta esan nuen:

        34. Nere Jauna, itz egin zadazu zuk neri, ez nazazu arren utzi, alperrik ez nadin il,

        35. Zeren ikusi nituen ez niekizkianak; eta aditzen ditut ez dakizkidanak.

        36. Edo nere zentzuna engañatzen ote da, eta nere anima ametsetan ote dago?

        37. Orain bada erregutzen dizut, zure serbitzari oni amets onen gañean itz egin dizadazula. Eta erantzun eta esan zidan:

        38. Aditu nazazu, eta erakutsiak emango dizkizut, eta itz egingo dizut, beldur zeran gauzaen gañean, zeren Jaungoikoak zuri ezkutapen asko agertu dizkizu.

        39. Zure bide zuzena ikusi zuen, zeren aspertu gabe tristetzen ziñan zure erriagatik, eta Siongatik txit negar asko egiten zenduen.

        40. Au da bada, zuri piska bat lensheago agertu zitzatzun ikusmenak adiraztzen duena.

        41. Negarrez ikusi zenduen emakumea, bozkariotzen asi ziñan.

        42. Orain berriz, emakumearen irudirik ez dezu ikusten, baizik erri bat egiten agertu zatzun.

        43. Eta nola kontatzen zizun zuri, nola bere semea erori zan, au absoluzioa da.

        44. Ikusi zenduen emakume au, au Sion da; eta nola esan zizun zuri, zeñ orain ere ikusiko dezun, erri egina bezela.

        45. Eta nola esan zizun zuri ogeita amar urtean soilla izan zala, zeren ziran urteak, au da, ogeita amar, etzanean oraindik an eskeñtzarik eskeñi.

        46. Eta gertatu zan ogeita amar urte igarota, Salomonek erria erriko egin zuen, eta eskeñtzak eskeñi zituen. Orduan izan zan noiz soilla semeaz erdi zan.

        47. Eta esan zizuna, nekez azi zuela, au zan, Jerusalengo bizitokia.

        48. Eta nola esan zizun, nere semea etorririk bere oean il zan, eta gertatu zaiola erortzea, au da, Jerusalengo ondamen jazo zana.

        49. Eta non, bere irudia ikusi zenduen, eta nola semeagatik negar egiten zuen, bera gozatzen asi ziñan, eta gertatu ziraden oietatik, oiek ziraden zuri agertzekoak.

        50. Eta orain Jaungoikoak ikusten du, nola gogotik tristetu zeran, eta nola beragatik biotz guztitik sufritu dezun, bere gloriaren argitasuna, eta bere edertasunaren anditasuna erakutsi dizkizu.

        51. Argatik esan nizun zuri, egon zindezela kanpoan, non ez dagoan etxea egina.

        52. Zeren nik baniekien, nola Jaungoikoa asitzen zan oiek zuri erakusten.

        53. Argatik esan nizun, etorri zindezela kanpo batera, zeñatan ez dagoan etxearen zimendurik.

        54. Zeren etzitzatekean gizonaren etxe baten lana egon toki batean, non Jaungoikoaren erria asitzen zan agertzen.

        55. Zu bada etzaite beldurtu, eta zure biotza ere ez bedi ikaratu, baizik sartu zaite, eta ikusi ezazu jauregiaren edertasun eta anditasuna, gai zeran bestean begiakin ikusteko.

        56. Eta gero adituko dezu, zure belarriak aditu al ditzaken guztia.

        57. Zeren zu doatsuago zera beste asko baño, eta Jaungoikoak ots egin dizu gutxiri bezela.

        58. Biar izango dan gauean berriz, emen geldituko zera.

        59. Eta erakutsiko dizkizu Jaungoikoak goietako ikusketa, Jainkoak egingo dieztenak, atzeneko egunetan lurraren gañean bizi diradenai.

        60. Eta lo egin nuen gau artan, eta bestean, berak esan zidan bezela.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta egin nuen amets bat, eta ona non igotzen zan itsasotik agila bat, zeñak amabi ego lumazko, eta iru buru zeuzkan.

        2. Eta ikusi nuen, eta ona non zabaltzen zituen bere egoak lur guztira, eta zeruko aize guztiak bera jotzen zuten, eta bilduak ziraden.

        3. Eta begiratu nuen, eta bere lumetatik jaiotzen ziran kontrako lumak, eta berak ego txiki, eta zee egiten ziran.

        4. Zeren buruak ziran geldirik zeudenak, eta buru erdia zan beste buruak baño andiago, baña besteakin geldi zegoan.

        5. Eta ikusi nuen, eta ona non agiliak egan egin zuen bere egoakin, eta lurraren gañean, eta lurraren gañean bizi diranakgan erreinau zuen.

        6. Eta ikusi nuen, nola zeuden bere mendean zeruaren azpiko gauza guztiak, eta iñork ere kontrarik etzion egiten, ez da lurraren gañean dagoan batek ere.

        7. Eta ikusi nuen, eta ona non, jaiki zan agilia bere erpeen gañean, eta ots egin zuen bere egoakin esaten zuela:

        8. Etzaitezte guztiok batean beillan egon, bakoitzak bere tokian, eta aldizka beillan egon zaitezte.

        9. Buruak berriz atzenerako gorde bediz.

        10. Eta ikusi nuen, eta ona non bozik etzan irtetzen bere buruetatik, baizik bere gorputzaren erdiunetik.

        11. Eta bere kontrako egoak kontatu nituen, eta ona non berak zortzi ziran.

        12. Eta ikusi nuen, eta ona non eskuieko aldamenetik jaiki zan ego bat, eta lur guztiaren gañean agindu zuen.

        13. Eta gertatu zan erreinatzen zuenean, etorri zaion atzena, eta bere tokia etzan agertu, eta jarraiturik jaiki zan, eta erreinatu zuen. Berak denpora luzean iduki zuen.

        14. Eta gertatu zan erreinatzen zuenean, eta bere atzena zetorrenean, len bezela ez agertzea.

        15. Eta ona non boza egin zaion berari, esaten duena:

        16. Aditu ezazu zuk, anbeste denboran lurra iduki dezuna. Oiek lendanaz adiraztzen dizkizut, asi zaitezen baño lenago ez agertzen.

        17. Zure odoan iñork ere ez du zure denbora idukiko, ezta bere erdia ere.

        18. Eta jaiki zan irugarren aldiz, eta iduki zuen nagusitasuna, leengoetan bezela; eta etzan bera ere agertu.

        19. Eta gertatzen zaien beste guztiai ere, ala banakan nagusi izatea, eta berriz beñere ez agertzea.

        20. Eta ikusi nuen, eta ona non andikan denboran jarraitzen zuten egoak, zuzentzen ziran eskuieko aldamenetikan, berak ere nagusitasuna iduki zezaten. Eta oiektatikoak ziraden zeuzkatenak, baña alaere, bereala etziraden agertzen.

        21. Zeren alako batzuek ere goratuak izan oi ziraden, baña nagusitasunik ez oi zuten iduki.

        22. Eta begiratu nuen oien ondoan, eta ona non amabi ego, eta bi egotxo agertu ziran.

        23. Eta agilaren gorputzean ezerere etzan besterik gelditu, baizik bi buru geldirik zeudenak, eta sei egotxo.

        24. Eta ikusi nuen, eta ona non sei egotxotan berezitu ziran biak, eta gelditu ziran eskuieko aldamenean dagoan buruaren azpian. Zeren lau beren tokian gelditu ziraden.

        25. Eta ikusi nuen, eta ona non egopekoak pensatzen zuten, berak goratuko ziradela, eta agintaritza idukiko zutela.

        26. Eta ikusi nuen, eta ona non bat zuzendu zan, baña bereala etzan agertu.

        27. Eta bigarrenak agudoagoak lenbizikoak baño, etziran agertu.

        28. Eta ikusi nuen, eta ona non, gelditu ziraden biak, beren artean pensatzen zuten, berak ere erreñatu bear zutela.

        29. Eta onetan gogorazioak zeuzkatela, ona non, geldirik zegozten buruetatik bat, zeñ erdian zegoan, beillan zegoan; zeren au zan buru bietatik andiena.

        30. Eta ikusi nuen, nola buru biak beren artean osotu ziran.

        31. Eta ona non biurtu zan burua berarekin zeudenakin, egopeko bi, zeñak erreinetako gogorazio ta asmazioetan, jan zituzten.

        32. Buru onek berriz, txit izitu zuen lur guztia, eta bertan agintzen zien, lan andiarekin lurrean bizi diradenai, eta mundu guztian eskubidea zeukan, izan ziran beste ego guztiak baño geiago.

        33. Eta ikusi nuen oien ondoan, eta ona non buru erdia bereala ezkutatu zan, eta au egoa bezela.

        34. Bi buru berriz gelditu ziran, zeñak ere berdin, lurraren gañean, eta bertan bizi ziradenen gañean agindu zuten.

        35. Eta begiratu nuen, eta ona non, eskuieko aldameneko buruak, ezkerreko aldamenekoa iretsi zuen.

        36. Eta aditu nuen boz bat esaten zidana: Zure aurkez begiratu ezazu, eta gogoratu ezazu zer ikusten dezun.

        37. Eta begiratu nuen, eta ona emen leoe amorratu bat bezelakoa basotik zetorren orroaka, eta ikusi nuen nola gizasemearena bezelako bozarekin itz egiten zion agilari. Eta itz egiten zuela, esan zuen:

        38. Aditu ezazu zuk, eta itz egingo dizut zuri, eta Jaungoiko andiak esango dizu:

        39. Ez al zera zu, garaitu ziñituena lau abere egin nituenak erreñatu zezatela nere gizaldian, eta beren denboren atzena beren bitartez etorri zedilla?

        40. Eta laugarrenak, etorririk, garaitu zituen irago ziraden abere guztiak, eta bere eskubidearekin iduki zuen mundua ikara andiarekin, eta lur guztia lan gaiztoarekin, eta anbeste denboran lurrean marroz bizitu izan zan.

        41. Eta juzgatu zenduen lurra ez egiarekin.

        42. Zeren atsekabetu ziñituen otsanak, eta gaitz egin ziñien geldirik zeudenai, eta gezurtiak maitatu ziñituen, eta desegin ziñituen frutuak ematen zituztenen bizitokiak, eta umillatu ziñituen, gaitzik egin etzutenen murruak.

        43. Eta igo zan zure lotsaria Jaungoiko txit andiagana, eta zure urgulleria Fortem-gana.

        44. Eta begiratu zien Jaungoikoak denbora urgullutsuai, eta ona non aitu ziraden, eta bere gaiztakeriak konpletatu ziran.

        45. Argatik zu agilia etzaite agertu. Eta zure ego izugarriak, eta zure luma txit gaiztoak, eta zure buru biurriak, eta zure erpe txit kaltegarriak, eta zure gorputza, guztia utsa;

        46. Errefreskatzeko lur guztia, eta itzuli dedin zure indarretik libratuta, eta itxedon beza juizioa, eta urrikaltasuna, bera egin zuenagandik.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan, leoiak agilleari itz oiek esaten ziozkan artean, eta ikusi nuen;

        2. Eta ona non burua zan gelditu zana; eta lau ego aiek beragana irago ziradenak, eta erregeak izan ziradenak erreinatzeko, etziraden agertu. Eta beren erreñua erkia, ta nahasiz betea zan.

        3. Eta ikusi nuen, eta ona berak etziran agiri, eta agilaren gorputz guztia erazekia zegoan, eta lurra txit ikaratzen zan, eta ni beillan egon nintzan nahasiagatik, eta adimeneko geiegiagatik, eta beldur andiagatik, eta nere espirituan esan nuen:

        4. Ona non zuk au eman ziñidan, Jaungoikoaren bideak esaminatzen zebillan onegan.

        5. Ona non oraindik gogoz nekatua nagoan, eta nere espiritutik txit gaieza nago, eta ez da txikia nigan, beldur andiaren indar, bart iduki, eta arritu nauena.

        6. Orain bada, erregutuko diot Jaungoiko txit goratuari, atzeneraño sendatu naizala.

        7. Eta esan nuen: Jaun Agintatzallea, baldin zure begien aurrean grazia arkitu badet. Eta baldin justotua banago zugan askoren artean; eta baldin nere erregua zure arpegiaren aurrera igo bada,

        8. Sendatu nazazu, eta erakutsi zaiozu zure serbitzariari azaldaera ta argitasuna, ikusketa izigarri onetarako, nere anima osotoro gozatu dezazun.

        9. Zeren diña iduki ninduzun, denboran atzenak neri erakusteko. Eta esan zidan:

        10. Ikusketa onen azaldaera au da.

        11. Itsasotik igotzen zala ikusi zenduen agilia, au da erreñua, zeñ zure anaia Danieli ikuskizunean agertu zaion.

        12. Baña etzitzaion berari azaldatu, nik zuri orain azaldatzen dizudalako.

        13. Ona non egunak datozten, eta jaikiko da erreñu bat, lurraren gañean, eta izango dute beldur saminago bat, bera baño len izan ziran erreñu guztiak.

        14. Amabi erregek berriz, bata bestearen ondoan erreñu artan agintatuko dute.

        15. Zeren bigarrena erreñatzen asiko da, eta berak beste amabiak baño denbora geiagoan aginduko du.

        16. Amabi ego ikusi dituzunen azaldaera, au da.

        17. Eta aditu zenduen boz, itz egin zuena, ez bere buruetatik, baizik bere gorputzaren erditik irtetzen zala,

        18. Au da azaldaera; erreñu aren denbora zati bat iragota, errierta ez txikiak jaioko dira, eta erortzeko irriskuan jarriko da. Eta ez da orduan eroriko, baizik berriz bere asieran jarriko da.

        19. Eta nola ikusi ziñituen zortzi egoazpiko bere egoai itsasiak,

        20. Azaldaera au da: beragan jaikiko dira zortzi errege, zeñaen denborak laburrak izango diran, eta urteak kontatuak, eta beretatik bi galduko dira.

        21. Alderatzen zala berriz denboraren erdia, lau gordeko dira denboran, asitzen danean alderatzen bere denbora, bukatua izan dedin, baña bi atzenerako gordeko dira.

        22. Eta iru buru geldirik zeudenak nola ikusi ziñituen,

        23. Azaldaera, au da: bere atzenetan jasoko ditu Jaungoiko txit goratuak iru erreñu, eta kenduko ditu bertan asko gauza, eta lurraren jabe izango dira.

        24. Eta an bizi diranak lan askorekin, berak baño lenago izan ziranak baño andiagoakin. Argatik aiek agilaen buruak ots eginak izan ziran,

        25. Zeren oiek izango diran, bilduko dituztenak bere gaiztakeriak, eta bere atzenekoak egingo dituztenak.

        26. Eta nola ikusi zenduen bururik andiena etzala agiri, bere azaldaera au da; zeren beretatik bat bere oearen gañean ilko da, eta alaere oñazeakin.

        27. Zeren bi elkarrekin egotzen badira, ezpatak jango ditu.

        28. Zeren bataren ezpatak, berarekin dagoana jango du, baña au ere atzenean ezpataz eroriko da.

        29. Eta nola ikusi ziñituen egopeko bi, iragotzen ziradela, eskuieko aldamenean dagoan buruaren gañera,

        30. Azaldaera, au da: oiek dira Jaungoikoak gorde zituenak bere asmazioetarako, au erreñu erki eta nahasiz betea da.

        31. Nola ikusi zenduen leoia ere, zeñ ikusi zenduen basotik azarria zetorrela, eta orroaka, eta agiliari itz egiten ziola, eta berari argudioak jartzen, eta bere gaizki eginak gatik erriertan, bere sermoe guztien bitartez aditu zenduen bezela:

        32. Au da Jaungoiko txit goratuak gorde zuen aizea, berak, eta beren gaiztakeriak ondatzeko, eta argudioak jarriko diezte, eta beren disputak beren aurrean erabakiko ditu.

        33. Zeren jarriko ditu juizioan oraindikan bizirik daudela. Eta gertatuko da, argudioak jartzen dieztenean, orduan erriertak egingo diezte.

        34. Zeren gañerako nere erria, libratuko da doakabearekin, salbatuak izan ziranak nere gogorazioakgatik, eta gozatuko ditu aliketa etorri dedin artean juizioko egunaren atzena, zeñgatik asieratik zuri itz egin nizun.

        35. Au da egin zenduen ametsa, eta oiek bere azaldaerak dira.

        36. Zu bakarrik bada, Jaungoikoaren ezkutuko gauza au jakiteko diña izan ziñan.

        37. Eskribitu itzatzu bada gauza guzti oiek, ikusi zenduen liburuan, eta toki ezkutu batean jarri itzatzu.

        38. Eta erakutsiko diozkazu zure erriko jakintsuai, zeñaen biotzak dakizun artu ditzakela, eta gauza ezkutu oiek gorde.

        39. Zu berriz, oraindik zaude emen beste zazpi egunean, erakutsi dakizun, zuri erakustea Jaungoikoak nai duen edozeiñere gauza.

        40. Eta joan zan nigandik. Eta gertatu zan, aditu zuenean erri guztiak zazpi egunak irago zirala, eta ni ez nintzala errira etorri, eta bildu ziran txikienetik asi, eta andieneraño, eta nigana etorri zan, eta itz egin zidaten, esaten zutela:

        41. Zer bekatu egin degu zure kontra, edo ze bidegabetasun egin dizugu, gu utzirik toki onetan egoteko?

        42. Zeren zu bakarrik geiegi zera guretzat erri guztietatik, mastiko mordoa bezela, eta toki illunean argia bezela, eta portua bezela, eta ontzia itsasanditik salbatua.

        43. Ala gertatzen zazkigun gaitzak, guretzat asko ez al dira?

        44. Baldin zuk utziko bagaituzu, zenbat obetoago izango genduen, gu ere Siongo suarekin erazekiak izan bagiña.

        45. Zeren gu ere ez gera obak an il ziranak baño. Eta deadar andiakin negar egin zuten. Eta erantzun nien eta esan:

        46. Itxedon ezazu Israel, eta etzaite tristetu zu Jakoben etxea.

        47. Jaungoikoaren aurrean zuen oroipena badago, eta Fortis tentazioan ez da zuekin aztu.

        48. Nik berriz etzaituztet zuek itxi, eta ez det ere zuekgandik alderik egin, baizik etorri nintzan toki onetara, erregutzera Siongo ondamenagatik, urrikaltasuna billatu nezan, zuen santutasuneko umiltasunagatik.

        49. Eta orain zoazte bakoitza zuen etxeetara, eta ni egun oiek iragota zuekgana etorriko naiz.

        50. Eta erria errira joan zan, esan nion bezela.

        51. Ni berriz egon nintzan kanpoan zazpi egunean, agindu zidan bezela, eta jaten nituen bakarrik kanpoko lorak, egun aietan belarrakin nere janaria egin zan.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan zazpi egun iragota, gauaz amets bat egin nuen.

        2. Eta ona non itsasotik aize bat irtetzen zan, bere baga guztiak nahasitzeko.

        3. Eta ikusi nuen; eta ona non gizon hura sendotzen zan zeruko millakin, eta bere arpegia itzultzen zuen tokian gogoratzeko: bere mendean ikusten ziraden gauza guztiak ikaraz jartzen ziran.

        4. Eta edonon bere aoko boza irtetzen zanean, erazekitzen ziran bere bozak aditzen zituzten guztiak, lurra geldirik jartzen dan bezela, sua sentitzen duenean.

        5. Eta oiek iragota ikusi nuen, eta ona non biltzen zan gizaseme talde bat, neurririk etzeukana, zeruko lau aizeetatik, gudatzeko itsasotik irten zan gizona.

        6. Eta begiratu nuen, eta ona non bere beretzat egin zuen mendi andi bat, eta bere gañera egan joan zan.

        7. Nik berriz, nai nuen ikusi alderria, edo erria, nondik artu zan mendia, eta ezin izan nuen.

        8. Eta oien ondoan begiratu nuen, eta ona non, beragana bildu ziran guztiak bere kontra gudatzeko, txit beldur ziraden; alaere azartzen ziraden gudatzera.

        9. Eta ona non, ikusi zuenean jende talde, zetorrenaren erasoa, etzuen bere besoa jaso, eta etzeukan ere dardorik, ez beste gerrako armarik, baizik bakarrik ikusi nuen bezela,

        10. Bere aotik ateratzen zuela suzko asnasea, eta bere españetatik garrezko espiritua, eta bere mingañak aurtikitzen zituen txingarrak, eta ekaitzak; eta guztiak batean bildu ta nahasi ziran, emen suzko asnasea, eta garrezko espiritua, eta ekaitz taldea.

        11. Eta erori zan jende taldearen gañean batbatean, zeñ prestatua zegoan gudarako, eta guztiak erazeki zituen, alako moduan, non, supituan, etzan ezerere ikusten jende talde neurrigabetik; baizik bakarrik autza, eta su usaia. Eta ikusi nuen, eta ikaratu nintzan.

        12. Eta oiek iragota, ikusi nuen gizona bera menditik jetxitzen zala, eta beste talde paketsu bat beragana ots egiten zuela.

        13. Eta alderatzen zan beragana gizon askoren arpegiera, batzuek bozkarioz, beste batzuek tristezaz, batzuek lotuta, batzuek eramaten zituztela eskeñiak izango ziradenak. Eta eritu nintzan beldurraren ugaritasunarekin, eta esnaatu nintzan, eta esan nuen:

        14. Zuk asieratik erakutsi ziñiozkan zure serbitzariari mirari oiek, eta diña iduki ninduzun nere erregua artzeko.

        15. Eta orain agertu zadazu oraindik amets onen azaldaera.

        16. Zeren nola nere iritzian uste dedan, ai, egun aietan utziak izan diradenen doakabeak, eta asko doakabeagoak utziak izan etziradenak,

        17. Zeren utziak izan etziradenak, tristeak zeuden.

        18. Aditzen det orain, zertzuk dauden gordeak atzeneko egunetan, eta berai bidera irtengo die; baña baita ere utziak izan ziradenai.

        19. Argatik etorri ziran bada irrisku andietara, eta premia askotara, amets oiek erakusten duten bezela.

        20. Alaere errazago da, perillean dagoana etortzea augana, irago baño. odeia betiko bezela, eta orain ikusi, atzenean gertatzen diradenak. Eta erantzun, eta esan zidan.

        21. Eta ikusketaren azaldaera esango dizut, eta zeñaen gañean itz egin zenduen idikiko dizut.

        22. Zeren oiekgatik esan zenduen, utziak izan ziradenak. Au da azaldaera:

        23. Denbora artan perilla kentzen duena, au gorde da. Perillan erori ziradenak, oiek dira obrak eta fedea Fortisimoentzat dauzkatenak.

        24. Jakin ezazu bada, doatsuagoak dirala utziak izan diradenak, illak izan diradenak baño.

        25. Oiek dirade ikusketaren azaldaerak, zeren gizaseme bat itsasoaren biotzetik igotzen zala, ikusi zenduen.

        26. Bera da, zeñ Jaungoiko txit goratuak daukan zaituta denbora andietan, zeñak bere bitartez bere kreatura libratuko duen, eta berak erabakiko du, zeñak utziak izango diraden.

        27. Eta nola ikusi zenduen, bere aotik irtetzen zala espiritua, eta sua, eta ekaitza bezelakoa:

        28. Eta nola etzeukan dardorik, ez gerrako erremientarik, zeren bere erasoak bere kontra gudatzera etorri zan jende taldea desegin zuen. Azaldaera au da.

        29. Ona emen non badatozan egunak, noiz asiko dan Jaungoiko goratua, libratzen lurraren gañean daudenak.

        30. Eta etorriko da adimeneko geiegian lurrean bizi diradenen gañera.

        31. Eta batzuek besteakin gerran egiteko gogorazioak idukiko dituzte, erriak erriarekin, eta tokiak tokiarekin,eta jendea jendearen kontra, eta erreñua erreñuaren kontra.

        32. Eta gertatuko da, oiek egiten diradenean, eta gertatuko dira,len erakutsi dizkizudan siñaleak; eta orduan agertuko da nere seme, ikusi zenduena gizaseme igotzen dana bezela.

        33. Eta gertatuko da, bere boza jende guztiak aditzen dutenean, eta utziko du bakoitzak bere alderrian daukan bere gerra, elkarrekin daukatena.

        34. Eta bilduko da batean talde neurrigabea,etorri nai balute bezela, eta bere kontra gudatu.

        35. Bera berriz, Siongo mendiaren erpiñaren gañean egongo da.

        36. Sion berriz etorriko da, eta erakutsiko zaie guztiai prestatua eta egina, nola ikusi zenduen mendia esku gabe egina.

        37. Nere semeak berak berriz argudioak jarriko diezte, jendeak egindako asmazioai, beren gaiztakeriak, zeñak ekaitzari alderatu zitzaiozkan beren gogorazio gaiztoakgatik eta oñazeak, zeñakin asiko diraden oñazetuak izaten.

        38. Zeñak iruditu zitzaiozkan garrari, eta galduko ditu neke gabe, suaren antzeko legearen bitartez.

        39. Eta nola ikusi zenduen beragana biltzen beste talde paketsu bat,

        40. Oiek dira amar tribuak, zeñak katigu eginak izan ziran beren erritik, Oseas erregearen egunetan, zeñ katibu eraman zuen Salmanasar Asiriako erregeak, eta eraman zituen ibaiaren andiko aldamenera, eta beste lur batera eramanak izan ziran.

        41. Berak berriz berai eman zien konseju au, utzi zitzatela jentillen taldea, eta joan zitezela aurreragoko alderri batera, non Adanen semerik etzan beñere bizi izan.

        42. Edo an gorde beren lege onak, zeñak beren errian ere etziran gordetzen.

        43. Berriz Eufrates ibaiaren sarrera estuetatik sartu ziran.

        44. Zeren egin ziezten orduan Jaungoiko txit goratuak umeatzeak ibaian irago zezaten artean,

        45. Zeren alderri artatik zegoan bide asko bideko, urte bete ta erdikoa, zeren alderri ark Arsaret izena du.

        46. Orduan bizi izan ziran an atzeneko denboraraño, eta orain berriz etortzen asitzen diradenean,

        47. Berriz Jaungoiko txit goratuak jarriko ditu umeatzak ibaian, irago al ditezten. Argatik ikusi zenduen jende taldea pakean.

        48. Baitaere utziak izan ziranak zure erritik, oiek dira nere lurreko mugetan arkitzen diranak.

        49. Gertatuko da bada, asitzen danean galtzen beren taldea, zeñak bildu zituzten jendeak, lagunduko die erria garaitu zutenai.

        50. Eta orduan mirari asko, txit asko erakutsiko diezte.

        51. Eta nik esan nuen: Jaun Agintatzallea, au erakutsi zadazu, zergatik ikusi nuen gizon bat itsasoaren biotzetik igotzen. Eta esan zidan:

        52. Nola ezin ziñitzake oiek esaminatu edo jakin, itsasoaren barrenen daudenak, ala ezingo du iñork ere lurraren gañean nere semea ikusi, edo berarekin daudenak, baizik bere denborako egunean,

        53. Au da egin zenduen ametsaren azaldaera, eta zergatik zu bakarrik argitua izan zeran.

        54. Zeren zurea utzi zenduen, eta nerearen gañean alde egin zenduen legetik, eta billatu zenduen.

        55. Zeren zure bizitza jakindurian prestatu zenduen, eta zure zentzuari ama ots egin ziñion.

        56. Eta argatik erakutsi nizun zuri ordaña Jaungoiko txit goratuagan. Izango da bada beste iru egunen barrenen, zuri beste gauza batzuek esango dizkizut, eta andiak eta miragarriak adiraziko dizkizut.

        57. Eta joan nintzan, eta kanpora irago nintzan, gloriaz bete alabatzen nuela asko Jaungoko txit goratua; bere denboran egiten zituen mirariakgatik.

        58. Eta bera gobernatzen duelako, eta denboretan eramanak izan ziran gauzak, eta an iru egunean egon nintzan.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan irugarren egunean, eta arte baten azpian eseria nengoan.

        2. Eta ona non, boz bat irten zan sasitik, eta esan zuen: Esdras, Esdras. Eta esan nuen: Ona emen ni Jauna. Eta jaiki nintzan nere oñen gañera. Eta esan zidan:

        3. Errebelatzen niola errebelatu nion Sasiaren gañean, eta itz egin nion Moiesi, nere erriak Ejipton serbitzen zuenean,

        4. Eta bialdu nuen bera, eta nere erria Ejiptotik atera nuen, eta Sinako mendiaren gañera eaman nuen, eta asko egunetan nerekin idukitzen nuen.

        5. Eta asko mirari kontatu niozkan, eta denboren ezkutuak eta atzena erakutsi nion, eta agindu nion esaten niola:

        6. Itz oiek agirian egingo dituzu, eta oiek ezkutuan idukiko dituzu.

        7. Eta orain esaten dizut:

        8. Erakutsi nizkizun siñaleak, eta ikusi ziñituen ametsak, eta eman nizkizun azaldaerak, zure biotzean ezkutatuak iduki itzatzu.

        9. Zeren zu guztiak artua izango zera, biurtuko zera gañerakoak bezela nere konsejuarekin, eta zure antzekoakin, denborak bukatu ditezen artean.

        10. Zeren munduak bere gazteeria galdu du, eta denborak alderatzen dira zartzera.

        11. Zeren amabi zatitan berezitua dago munduko denbora, eta bere amarrak, eta amargarren zatiaren erdian irago ziran.

        12. Beratatik oraindik daude, amargarren zatia erdi ostean.

        13. Orain bada prestatu ezazu zure etxea, eta errierta egin zaiozu zure erriari; eta beren umillak bozkariotu itzatzu, eta onezkero usteltasunari utzi zaiozu,

        14. Eta aurtiki itzatzu zugandik gogorazio ilkorrak, eta kendu itzatzu zugandik gizonen pisuak; eta bota ezazu izate erkia; eta jarri itzatzu toki batean gogorazio zuretzat txit gogaikarriak, eta zabiltz agudo denbora oietatik iragotzeko.

        15. Zeren ikusi zenduzanak orain gertatu zirala. Gaitzak, berriz oiek baño gaiztoagoak egingo dituzte.

        16. Bada zenbat argalago egiten dan gizaldia zaartzagatik, bertan bizi diranen gañean gaitzak anbat ugarituko dira.

        17. Zeren egia geiago urrutiratu da, eta gezurra alderatu. Zeren onezkero agudo dabil etortzeko, ikusi zenduen ikuskizuna.

        18. Eta erantzun nuen, eta esan nuen, Jauna, zure aurrean,

        19. Ona emen ni joango naiz, agindu zidan bezela, eta aurrean dagoan erriari errierta egingo diot. Baña berriz jaiotzen diranai, nork konseju onak emango diezte?

        20. Gizaldia bada illuntasunetan jarria dago, eta bertan bizi diradenak, argi gabe daude.

        21. Zeren zure legea erazekia dagoan, argatik iñork ere ez daki, zuk zertzuk egin dituzun, ez zer obra asiko diran.

        22. Baldin bada grazia zugan arkitu badet, bialdu ezazu nigana Espiritu Santua, eta eskribituko det, asieratik munduan gertatu dan guztia; zertzuk zeuden zure legean eskribituak, gizonak bidetxidorra arkitu al zezaten, eta atzenetan bizi nai dutenak, bizi ditezela.

        23. Eta erantzun zidan eta esan zuen: Joatzen zerala bildu ezazu erria, eta esango diezu, berrogei egunean etzaitzatela billatu.

        24. Zuk berriz, prestatu itzatzu zuretzat ezpel asko, eta zurekin artu itzatzu, Saream, Dabriam, Salemiam, Etxanum, eta Asiel bost oiek agudo eskribitzeko prestatuak daudenok.

        25. Eta onara etorri zaite, eta eraziko det zure biotzean adimeneko argia, zeñ ez dan itzaliko, aliketa eskribitzen asi zeranak bukatu ditezten artean,

        26. Eta orduan perfektoak diradenai, batzuek agertuko dizkitzu; batzuek jakintsuai ezkutuan erakutsiko dizkitzu. Zeren biar ordu onetan asiko zera eskribitzen.

        27. Eta joan nintzan agindu zidan bezela, eta bildu nuen erri guztia, eta esan nion:

        28. Israel, itz oiek aditu itzatzu:

        29. Gure gurasoak asieratik Ejipton bideantez ibilli ziran, eta andik libratu ziran.

        30. Eta artu zuten bizitzako legea, zeñ etzuten zaitu, eta au zuek beren ondoan ausi dezute.

        31. Eta lurra suertez emana izan zatzuten, eta Siongo lurra, eta zuen gurasoak, eta zuek gaiztakeria egin zenduten, eta Jaungoiko txit goratuak agindu ziñizuten bideak etziñituzten zaitu,

        32. Eta nola juez justoa dan, kendu zizuten eman zizuten denboran.

        33. Eta orain zuek emen zerate, eta zuen anaiak zuen barrendiko aldamenetik dira.

        34. Baldin bada aginduko baziñie zuen zentzuari, eta emango baziñie erakutsiak zuen biotzari, bizirik iraungo dezute, eta illda gero urrikaltasuna iritxiko dezute.

        35. Zeren juizioa eriotzearen ondoan etorriko da, berriz biztzen geradenean, eta orduan justoen izenak agertuko dira, eta gaiztoen egitadak erakutsiko dira.

        36. Nigana bada ez bedi iñor ere alderatu orain, eta ez bedi ibilli nere billa berrogei egunera artean.

        37. Eta artu nituen bost gizaseme, agindua izan zatan bezela, eta joan giñan kanpora, eta an egon giñan.

        38. Eta allegatu zan biaramona, eta ona emen boz batek ots egin zidan, esaten zuela: Esdras, zure aoa idiki ezazu, eta esan ezazu, edateko ematen dizudana.

        39. Eta nere aoa idiki nuen, eta ona emen non kaliza beteriko bat luzatzen zitzadan neri. Au zegoan betea urarekin bezela: bere kolorea berriz suaren irudikoa.

        40. Eta artu nuen, eta edan nuen. Eta beratan edan nuenean, nere biotza oñazetzen zan aditzarekin, eta nere bularrean geitzen zan jakinduria. Bada nere espirituak irautzen zuen gomutan.

        41. Eta idikia izan zan nere aoa, eta etzan berriz beñere itxi.

        42. Jaungoiko txit goratuak eman zien adimena bost gizonai, eta eskribitu zituzten, esaten ziraden gabeko geiegi, etziekitenak.

        43. Gauaz berriz ogia jaten zuten, nik berriz egunaz itz egiten nuen, eta gauaz ez nintzan ixiltzen.

        44. Berrogei egunean berriz, berreun eta lau liburu eskribitu ziran.

        45. Eta gertatu zan kunplitu zituztenean berrogei egunak, Jaungoiko txit goratuak itz egin zuen, esaten zuela: Lenengo eskribitu ziñituenak, agirian jarri itzatzu, eta diñak eta ezdiñak irakurri bitzate.

        46. Irurogeita amar atzenekoak berriz, gordeta idukiko dituzu, zure erriko jakintsuai emateko.

        47. Zeren oietan dago adimeneko zana, eta jakinduriako iturria, eta aditzako ibaia. Eta ala egin nuen.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Begira, esan itzatzu nere jendetzaren belarrietan, zure aoan ipintzen ditudan profeziako itzak, esaten du Jaunak.

        2. Eta egin ezazu paperean eskribitu ditezela, zeren leialak, eta egiazkoak dira.

        3. Etzaite beldurtu zure kontrako gogorazioakgatik, etzaite ere nahasia gelditu, esaten dutenen sinisgogortasunak.

        4. Sinisgogorra dan guztia bere sinisgogortasunean ilko dala.

        5. Ona non bialtzen ditudan, esaten du Jaunak, lur guztiaren gañera gaitzak, ezpata, eta gosea,eta eriotza, eta ondamena.

        6. Argatik txit kutsutu du gaiztakeriak lur guztia, eta beren obra kaltegarriak konpletatu dira.

        7. Argatik Jaunak esaten du:

        8. Onezkero ez naiz ixillik egongo errelijioaren kontrako gauzak egiten dituztenen gaiztakeriakin; ez ditut ere sufrituko, gaizki egiten dituzten gauzaetan. Ona non odol obengabeak eta onak deadar egiten duen nigana, eta justoen animak aspertu gabe deadar egiten dute.

        9. Bengatzen naizala bengatuko naitzate,esaten du Jaunak, eta artu odol obengabe guztia beretatik niganako.

        10. Ona non nere erria artaldea bezela, iltokira eramana da. Onezkero ez det sufrituko bera Ejiptoko lurrean bizi dedilla:

        11. Baizik aterako det esku sendoarekin, eta beso goratuarekin, eta zaurituko det plagarekin len bezela, eta bere lur guztia ustelduko det.

        12. Negar egingo du Ejiptok, bere zimenduak izurriarekin azotatuak, eta Jaungoikoak bialduko diozkan kastiguakin.

        13. Negar egingo dute nekazariak, lurreko lanetan ari diradenak, zeren beren aziak uts emango duten gorniarekin, txingorrarekin, eta izar ikaragarri batekin.

        14. Ai munduaren, eta bertan bizi diranen doakabeak.

        15. Zeren ezpata eta beren damua alderatu dan, eta jaikiko da jendea jendearen kontra gudarako, eta burni oker billosak beren eskuetan.

        16. Zeren gizonak aldakorrak izango dira, eta batzuek besteak garaitzen dituztela, beren erregearen ajolarik ez dute idukiko, eta prinzipeak beren egiteen bideak beren eskubidean.

        17. Zeren gizonak naiko du errira joatea, eta ezingo da joan.

        18. Zeren beren urgulleriagatik erriak nahasiko dirade, etxeak zatituko dirade, gizonak beldurrez egongo dirade.

        19. Ez da urrikalduko gizona bere projimoarekin, zaitzeko beren etxeak ezpatatik beren, gauza guztiak arrapatzen dieztenean, ogi goseagatik, eta naigabe andiakgatik.

        20. Ona non nik biltzen ditudan, esaten du Jaungoikoak, lurreko errege guztiak, neri lotsa artu dizadaten, zeñak diran Sortaldekoa, Egerdikoa, Egoa, eta Libanokoa, berakgan biurtu ditezen, eta biurtu ditzaten eman ziezten gauzak.

        21. Nola egiten duten gaurko eguneraño nere autuakin, ala egingo det, eta berai biurtuko diet. Jaun Jainkoak oiek esaten ditu.

        22. Ez die barkatuko nere eskuieak bekatariai, ez da aspertuko ezpata, lurraren gañean odol obengabea isuritzalleakin.

        23. Irten zan sua bere aserretik, eta lurreko zimenduak, eta bekatariak lasto igarra bezela iretsi zituen.

        24. Ai bekatu egiten dutenen, eta nere aginteak gordetzen ez dituztenen zorigaiztokoak, esaten du Jaunak.

        25. Ez diot barkatuko. Alde egin ezazute semeak eskubidetik. Nere santifikazioa ez ezazute kutsutu,

        26. Zeren ezagutzen ditu Jaunak, bere kontra bekatu egiten duten guztiak. Argatik eriotzara eta illak izatera eman zituen.

        27. Zeren onezkero gaitzak etorri ziran lur guztiaren gañera, eta beretan iraungo dezute, zeren etzaituzte libratuko Jaungoikoak, bere kontra bekatu egin zendutelako.

        28. Ona emen ikusketa ikaragarria, eta bere arpegia sortaldetik.

        29. Eta irtengo dira Arabiako dragoien erreñuak gurdi askotan, eta asnasa bezela, ugari izango dirade berak lurraren gañean, alako moduan, non, beldur eta ikaraz dauden beren izena aditu duten guztiak.

        30. Karmonio aserrean zoratuak, irtengo dira basaurdeak menditik bezela, eta indar andiarekin etorriko dira, eta gudan ariko dira berakin, eta Asiriako lurraren zati bat desegin ta ondatuko dute.

        31. Eta oien ondoan geiago izango dira, ta garaituko dituzte dragoeak, beren jaiotzarekin oroiturik, eta biurtuko dira prestatzera indar andiakin berai persegitzeko.

        32. Oiek nahasiko dira, eta aien indarrarekin ixilduko dira, eta beren oñak iges egingo dute.

        33. Eta Asiriako lurrean jarri danak ingurutuko ditu, eta beretik bat desegingo du, eta beren martiztian beldurra eta ikara izango da, eta erriertak beren erregeen kontra.

        34. Ona emen odeiak sortalde, eta ifarretik egoeraño, eta beren irudiak txit ikaragarriak, aserre eta ekaitzez beteak,

        35. Eta elkar joko dute, eta elkar jotze onekin izango da ekaitz ugaria lurraren gañean, eta aien ekaitza, eta ezpatatik sabeleraño odola izango da.

        36. Eta gizonaren zimaurra gameluaren etzintokiraño, eta beldur eta ikara andia lurraren gañean izango da.

        37. Eta arrituko dira aserre hura ikusten dutenak, eta beldurrak arrapatuko ditu. Eta gero euri ekaitz ugariak izango dira,

        38. Egoetik, ifarretik, eta zati bat sartaldetik.

        39. Eta sortaldeko aizeak indar geiago arturik, eta zarratuko dute, eta aserrean atera zuen odeia, eta ekaitza ikaratzeko sortaldeko, eta sartaldeko aizea urratuko du.

        40. Eta goratuko dira odei andiak eta sendoak, aserrez beteak, eta ekaitzak, lur guztia eta bertan bizi diradenak ikaratzeko, eta toki goratu eta eregi guztiaren gañera ekaitz ikaragarria aurtikiko dute,

        41. Sua, eta kaskabarra, eta ezpata oker egatiak; eta ur askoak, kanpo guztiak, eta erreka guztiak ur askoren betetasunarekin bete ere ditezen.

        42. Eta desegingo dira erriak, eta murruak, eta mendiak, eta murruak, eta basoetako egurrak, eta landaetako belarra, eta beren aleak.

        43. Eta iragoko dira sendotasunarekin Babiloniaraño, eta desegingo dute.

        44. Bilduko dira bertan, eta ingurutuko dute, eta aurtikiko dute ekaitza, eta aserre guztia bere gañera, eta autsa eta kea zeruraño igoko da, eta guztiak inguruan beragatik negar egingo dute.

        45. Eta bere mendean gelditzen diranak, ikaratu zituztenak serbituko dituzte.

        46. Eta zu Asia, Babiloniaren itxedopenean laguna, baita bere personaren glorian,

        47. Ai zure doakabea, urrikalgarria, bere antzeko egin ziñalako, eta apaindu ziñituen zure alabak fornikazioan gozatu eta gloriaz betetzeko zure maitatzallaetan, zeñak nai izan zuten zurekin beti fornikazioko bekatua egin.

        48. Gorrotogarria imitatu zenduen bere obra guztietan, eta bere asmazioetan. Argatik Jaungoikoak esaten du.

        49. Bialduko dizkizut zuri gaitzak andre alarguntza, pobreza, eta gosea, eta ezpata, eta izurria, zure etxeak ondatzera gaitzarekin, eta eriotzarekin, eta zure bertutearen gloriarekin.

        50. Lorea bezela leortua izango da, zure gañera bialdua izan dan berotasuna jaikitzen danean,

        51. Erituko zera pobretxo zauritua, eta emakumeak kastigatua bezela, sendoak eta maitatzalleak artuko etzaiken eran.

        52. Nik zu ala zelatuko al zaitut, esaten du Jaunak.

        53. Il ez baldin baziñitu nere autuak denbora guztian, goratzen eskuen jotzea, eta esaten dezula beren eriotzaren gañean, moskortu ziñanean,

        54. Zure arpegiko irudia apaindu ezazu!

        55. Zure fornikazioko ordaña zure kolkoan, argatik saria artuko dezu.

        56. Nola egiten diezun nere autuai, esaten du Jaunak, ala egingo dizu Jaungoikoak, eta jarriko zaitu gaitzaren eskuetan.

        57. Eta zure semeak gosez ilko dira, eta zu ezpata oker batekin eroriko zera, eta zure erriak deseginak izango dira, eta zure guztiak kanpoan ezpataz eroriko dira.

        58. Eta mendietan daudenak, gosez eroriko dira, eta beren aragiak jango dituzte, eta odola edango dute ogiaren gosearekin eta uraren egarriarekin.

        59. Doakabea, itsatsoetatik etorriko zera, eta berriz gaitzak artuko dituzu.

        60. Eta iraitzean zeatzen dute erri illa, eta txikitzen dute zure lurraren zatiren bat, eta zure gloriaren zatiren bat desegingo dute, berriz itzultzen diradela Babilonia deseginera.

        61. Eta berak beera aurtikia izango zera lastotzat, eta berak zuretzat sua izango dira.

        62. Eta iretsiko zaituzte zu, eta zure erriak, zure lurra, eta zure mendiak, eta zure baso guztiak, eta zur frutuemallea suaz erreko dute.

        63. Zure semeak katibu eramango dituzte, eta zure kotiza lapurretarako izango dute, eta zure arpegiko gloria desegingo dute.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Ai zuen doakabeak Babilon, eta Asia; ai zuen doakabeak Ejipto eta Siria.

        2. Lotu itzatzute zuen gerrietan zakuak, eta zilizioak, eta negar egin ezazute zuen semeakgatik; eta damuz egon zaitezte, zeren zuen zatituak izatea alderatu da.

        3. Aurtiki zatzute ezpata, eta zeñ da zuekgandik kenduko duena?

        4. Bota zatzute sua zuei, eta zeñ da itzaliko duena?

        5. Bialdu zatzute gaitzak, eta zeñ da kenduko dizkizutena?

        6. Nork basoan leoe gose dan bat aurtikiko du beragandik, edo itzaliko du sua lastatzan, erazekitzen danean?

        7. Izango ote da iñor, saeta saetari sendo batek aurtikia atzera botako duenik?

        8. Jaungoiko sendoak gaitzak bialtzen ditu, eta zeñ da atzera aurtikiko dituena?

        9. Irten da sua bere aserretik, eta zeñ da itzaliko duena?

        10. Tximistatzen du, eta zeñ ez da beldurtua? Turmonada egiten du, eta nor ez da izutuko?

        11. Jaunak zematzen du, eta zeñ ez da arras zatitua geldituko bere aurrean?

        12. Lurra dardaratu zan, eta bere zimenduak, itsasoak ondotik bagak ematen ditu, eta bere olatuak nahasiko dira, eta bere arraiak Jaunaren aurrean, eta bere indarraren gloriara.

        13. Zeren azkarra dan bere eskui, uztaia jartzen duena, bere sarietak zorrotzak berak aurtikitzen dituenak, ez dute utsik emango, asitzen danean lur guztira aurtikitzen.

        14. Ona non gaitzak bialtzen diran, eta ez dira itzuliko aliketa lurraren gañera etorri ditezen artean.

        15. Sua erazekitzen da, eta ez da itzaliko, aliketa lurraren zimenduak desegin ditzan artean.

        16. Nola ez dan itzultzen saieta, saietari sendoak aurtikia, ala ez dira itzuliko gaitzak lurrera bialduak.

        17. Ai nere doakabea, ai nere doakabea, egun aietan nork libratuko nau?

        18. Penaen asiera, eta asko suspirio; gosearen asiera, eta asko eriotza, gerraen asiera eta eskubidedunak beldur izango dira; gaitzen asiera eta guztiak izutuko dira.

        19. Oietan zer egingo det, gaitzak datozanean?

        20. Ona emen gosea, eta izurria, eta atsekabea, eta antsia bialduak izan ziran azoteak emendatzeko.

        21. Eta oietan guzioetan, ez dute bera bere gaiztakerietatik aterako; eta ez dituzte ere azoteak beti gogoan idukiko.

        22. Ona non izango dan lurraren gañean janariaren zatartasuna, usteko balute bezela pakea zuzendu zatela, eta orduan irtengo dute gaitzak lurraren gañean, ezpata, gosea, eta nahasi andia.

        23. Zeren goseak lurrean bizi diranetatik asko galduko ditu, eta goseak bizirik utzitzen dituenak, ezpatak ilko ditu.

        24. Eta illak zimaurra bezela aurtikiak izango dira, eta ez da izango nork bozkariotu ditzan. Zeren lurra eremutua utzia izango da, eta bere erriak aurtikiak.

        25. Ez da utziko lurra nork gijau, eta azia nork erein.

        26. Zurak frutuak emango ditu, eta nork mendainduko ditu?

        27. Matsa zorituko da, eta nork oñazpian zapalduko du? Zeren tokietan eremutz andia egongo da.

        28. Zeren gizonak naiko du gizona ikusi, edo bere boza aditzea.

        29. Zeren erritik amar utziko dira, eta bi kanpotikan, baso zarratuetan, eta aitz bitarteetan ezkutatzen diradenak.

        30. Nola utzitzen diran oliboetan, eta zuaitz bakoitzean iru, edo lau olibo,

        31. Edo nola masti mendainduan mordoak utzitzen dituzten mastian arretarekin begiratzen dutenak.

        32. Ala beren etxeen aztertzalleak ezpatarekin egun aietan iru, edo lau utziko dituzte.

        33. Eta lurra eremutua utzia izango da, eta bere kanpoak zartuko dira, eta bere bideak, eta bere bidetxidor guztiak, emango dituzte arantzak, andik gizonik iragotzen etzalako.

        34. Negar egingo dute donzellak esposorik ez idukirik; negar egingo dute emazteak, senarrik ez daukatelako; beren alabak negar egingo dute, ez daukatelako nork adituak izan.

        35. Beren esposoak gerran ilko dira, eta beren senarrak gosearekin izango dira deseginak.

        36. Aditu itzatzute berriz oiek, eta ezagutu itzatzute Jaunaren serbitzariak.

        37. Ona emen Jaunaren itza, artu ezazute. Etzaiezu sinistu Jaungoikoai, zeñakgatik Jaunak esaten duen:

        38. Ona non gaitzak alderatzen dira, ez dira luzatzen.

        39. Nola aurdun batek bederatzigarren illean bere semea egiten duenean, alderatzen danean bere aurraegitea ordu bi, edo irurekin, bere sabela penak ingurututzen dute, eta aurra sabeletik irtetzen danean punto bat ere ez dira luzatuko.

        40. Ala, ez dirade luzatuko gaitzak, lurraren gañera irtetzeko, eta munduak negar egingo du, eta penak inguruan artuko dute.

        41. Aditu ezazute itza, nere jendea, gudarako prestatu zaitezte, eta gaitzetan ala egon zaitezte, nola lurreko arrotzak.

        42. Saltzen duenak, iges egiten duenak bezela, eta erostzen duenak, galduko duenak bezela.

        43. Erosten duenak, frutua artuko ez balu bezela; eta etxea egiten duenak, an ez biziteko bezela.

        44. Ereitzen duenak, bilduko ez balu bezela; eta mastia podatzen duenak, mendainduko ez balu bezela.

        45. Ezkontzen diradenak, semerik ez izateko bezela, eta ezkontzen ez diradenak, alargunak bezela.

        46. Argatik lanean ari diranak, alperrik lanean ari dira.

        47. Zeren beren frutuak arrotzak bilduko dituzte; eta beren gauzak arrapatuko dituzte; eta etxeak desegingo dituzte, eta beren semeak katigu egingo dituzte, zeren beren semeak izaten dituzte katiberioan eta gosean.

        48. Eta merkataritzan lapurretan egiten dutenak, zenbat luzaro apaintzen dituzten erriak, eta beren etxeak, eta dauzkaten tokiak, eta berak,

        49. Anbat kontu ziatzagoak artuko dieztet beren bekatuakgatik, Jaunak esaten du.

        50. Nola azeloan egoten dan emakume fornikaria andre txit garbi ta onagatik,

        51. Ala azelatuko du justiziak gaiztakeria beregantzen danean, eta salatzen duenean arpegian, datorrenean zaituko duena bekatu guztia lurraren gañean billatzen duena.

        52. Argatik etzaitezte jarri aren, ez bere obraen antzekoak.

        53. Zeren oraindik denbora piska bat irago, eta lurretik gaiztakeria kendua izango da, eta justiziak zuekgan erreñatuko du.

        54. Ez bekatariak esan, ez duela berak bekaturik egin, zeren bere buruaren gañean ikatzak erreko ditu, esaten duenak. Jaun Jaungoikoaren, eta bere gloriaren aurrean ez det bekaturik egin.

        55. Ona non Jaunak ezagutzen dituen gizonen obra guztiak, eta beren asmazioak, eta beren gogorazio guztiak, eta beren biotzak.

        56. Zeren esan zuen, lurra egin bedi, eta egin zan, zerua egin bedi, eta egin zan.

        57. Eta bere itzera izarrak fundatu ziran, eta jakin zuen, izarrak zenbat ziran.

        58. Lizea aratzen duena eta beren tesoroak, itsasoa eta bere izatea neurtu zituzanak.

        59. Itsasoa uren erdian sartu zuenak, eta lurra bere itzarekin uraen gañean zinzilika ipiñi zituenak.

        60. Zabaltzen duenak zerua ganbara bezela, uraen gañean fundatu zuen.

        61. Eremuan urezko iturriak ipiñi zituena, eta mendien erpiñen gañean ainzira, ibaiak aurtikitzeko aitz goratu batetik, lurrak edan zezan.

        62. Gizona egin zuenak, eta jarri zuenak bere biotza gorputzaren erdian, eta espiritua, bizitza, eta adimena bialdu ziozkanak,

        63. Eta Jaungoiko guziadezakeanaren gauza guztiak egin zituenaren, eta lurreko ezkutuetan gauza ezkutuak aztertzen dituenaren irudia.

        64. Onek dakizki zuen asmazioak; eta zuen biotzetako gogorazioak, bekatuak egiten dituzutela, eta zuen bekatuak ezkutatu nai dituzutela.

        65. Argatik Jaunak arreta andi batekin begiratu zien zuen obra guztiai, eta zuek guztiak gaizki erabilliko zaituzte.

        66. Eta zuek lotsatuak egongo zerate, zuen bekatuak gizonen aurrean agertzen diranean, eta gaiztakeriak izango dira, zeñak egun artan salatzeak egongo diran.

        67. Zer egiten dezute? Eta Jaungoikoaren eta bere Aingeruen aurrean, nola zuen bekatuak ezkutatuko dituzute?

        68. Begira Jaungoikoa jueza dala, bere beldur izan zaitezte. Utzi zaiezute zuen bekatuai; eta aztu zaitezte betiko onezkero zuen gaiztakeriak egitearekin, eta atsekabe guztietatik libratuko zaituzte.

        69. Zeren ona non zuen gañean talde ugari baten berotasuna erazekitzen dan, eta zuetatikoren batzuek arrapatuko dituzte, eta idoloentzat illak jango dituzte.

        70. Eta berai oben egiten dienak, izango dirade aientzat farragarri, lotsagarri, eta oñazpirako.

        71. Zeren tokiak tokia idukiko dute, eta aldeko errietan jaikitze andia Jaunaren beldur diradenen gañean.

        72. Izango dira txoroak bezela iñori ere barkatzen ez diela, oraindik Jaunaren beldur diradela arrapatzeko eta ondatzeko.

        73. Zeren ostu eta desegingo dituzte gauzak, eta beren etxeetatik berak aurtikiko dituzte.

        74. Orduan agertuko da nere autatuen probazioa, urrea suarekin probatzen dan bezela.

        75. Aditu ezazute, esaten du Jaunak, ona emen non dauden atsekabeko egunak, eta oietatik libratuko zaituztet.

        76. Ez ezazute beldurrik iduki; etzaitezte ere ezbaietan eta atzerapenetan egon, zeren Jaungoikoa zuen zuzentzallea da.

        77. Eta nere aginte eta mandatuak gordetzen dituenak, Jaun Jaungoikoak esaten du, zuen bekatuak ez dizutela geiago egin, ez ditezela zuen bekatuak zuek baño gorago eregi.

        78. Ai beren bekatuak estututzen dituztenen, eta beren gaiztakeriak estaliak diradenen zorigaiztokoak, nola kanpoa dan basoak estutua, eta arantzaz betetzen dan gizonik iragotzen ez dan bidetxigorra, eta kanpora ateratzen da, eta suak iretsia izatera bialtzen da. Atzena.

 

aurrekoa hurrengoa