www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Santa Kruz apaiza
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Santa Kruz apaiza, Nikolas Ormaetxea Orixe. Gero, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

XVIgarren txatala

LASARTE APAIZA. OSTAREN PUSILATZEA

 

        Kruz Otsoak egunari bat atera zigun, egunero gertatzen ziran gauzak apurka jalkitzen zitula: Maiatzaren 13garrenetik Garagarrillaren azkeneraño. Andik artuko ditugu gertaera banaka batzuk. Lasarte apaiza (Portuetxe) Santa Kruzekin zebillela, Egozkuerengana alderditu zan ibillian ibillian. Onek Dorregarayri berak nai adiña aizatuta kontatu zion Egozkueren pusilatzea, ta obeen obeenean, Santa Kruz utzita, Lizarragarengana jo zun. Santa Kruzek esan izan zion, apaiza zalakoari esker, bizia barkatuko ziola ta andik aldegiteko, Egozkueren atzetik joan nai ezpazun. Lasarte berriz asi zan asmatu ta esan, eta beste etsai guziak baño kalte geigo egin izan zion Santa Kruzen izenari. Lasarte apaiza zala ta, siñestu egiten bide zioten. Zer esan zun bada Lasartek? Asarre aundi bat izan zula Santa Kruzekin, eta onek pusilatu nai izan zula, baño «begira» esan ziola: «Jaunaren serbitzaria iltzen ba dek, igarriko diok ire izena nola zikinduko dekan», eta au entzutean, bizirik utzi zula. Ederki asmatua Santa Kruzen kontra.

        Beste gertaera bat ere ba degu, bakoitzak bere aldera kontatzen duna: Ostaren pusilatzea. Zergatik tiroz josi ote zun Santa Kruzek gizon au? 1873garrengo Ilbeltzaren 26garrenean iru gizon il zitun Osta onek Aian: Juan Andres Arteaga, Esteban Arteaga, ta Jose Prantxixko Boloki, iruek Ernialdearrak, Santa Kruzekin batean Ernialden bizi izan ziranak, Osta onen anaia koronela Usurbilen illa zan, Santa Kruzen kontra sutan ari zala, zazpi egunez lenagotik, eta anaiaren ordaña artzeagatik, irurak il ditzek alajaña! Eriotz auek eginda Elgetara jo zun, Sarasola mikeletearekin, an zegoan gerra-etxetxoa zaitzera. Ara iñor etzetorrela ikusiki, inguruko gazte-jendearekin izketara joan oi ziran. Alako batean karlista-sail batek otsegiten dite, tenk, eta Osta eskuetara zitzaien, baño Sarasola igesi asi zan eta bala batek arrapatu. Karlistengana tiroka ari zala, erori ta bere artan gelditu zan. Gaztiatu zitzaion Lizarragari —Ostaren aitaren adiskide baitzan— eta Lizarragak erantzun zien, etxalde oneko gizona zala, ta edukitzeko; soldaduzkoa mutil berriei erakusteko balioko zula. Santa Kruzek ekarriazi zun apaiz bat, eta Osta teniente-ordea, konpesatu ta il zan.

        Belaxkakeri oiekin etzedukan Lizarragak gerra irabazirik!

 

aurrekoa hurrengoa