www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Santa Kruz apaiza
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Santa Kruz apaiza, Nikolas Ormaetxea Orixe. Gero, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

XXIgarren txatala

ARETXABALETAN ANDRE BAT TIROZ JOTZEN DU. LEKUNBERRIKO ANDREA LARRU GORRITAN

 

        Amaika gezur sortu dute liberalak gertakari ontaz. Aundienak Segobia delako batek. Andre ori aur-giteko omen zegoan eta aren karraxietaz urrikaldu gabe, belaunikarazi ta tiroz il omen zun. Tiroz illerazi zula egia da. Zergatik? Iru aldiz ispia-lanetan arrapatu zulako. Santa Kruzen saillean bai baitzebillen Erbiya esaten ziotena? ua liberalak arrapatuta Vitorira eraman zuten. Il ote zuten etzuten, etzekiten. Aren andreari itz eman omen zioten, berak ispiazkoan laguntzen ba ziten, senarra itzuliko ziotela: andreak berak ala asmatu noski. Beiñola andre au arrapatzen du Santa Kruzek, gonaren joskurean izkutatuta zeramazkin paper batzukin; libaralentzat alegia. Santa Kruzek esan zion, begira zezala; irugarren aldiz arrapatzen zunean tiroz ilko zula. Bigarren aldiz arrapatu zutenean, esan zion Santa Kruzek, bizitzeko diña emango ziola, ta etxera biltzeko. Andik illebete batzutara berriz arrapatzen dute Aretxabaletan, saski bat ogi zeramala. Ogi baten mami-tartean, paperak berriz ere, Aretxabaletako liberal batentzat. Oraingoan konpesarazi ta tiroz ilerazi zun. Aur-giteko ote zegoan andre ua? Ikus zer dion Pedro Zubizarreta Aretxabaletarrak 1921garren urteko Martxoaren 14garrenean: «oraintxe itzegitea egin det andre aren aide batzukin, eta esan didate, ez daudela oso seguru, baño aspaldi artan noski, umerik etzula, ta 42 urtetik gorakoa zala». Andrea aurgiteko agiri agirian zegoala ta olako barrikeri pranko asmatu da; baño asmakeri oiek eztute egiaren izpirik ere.

        Lekunberriko andrearena ere zabaldu da, beste gezur askoren artean. Larrugorrian utzi ta lumaz bete ta astogañean erabilli omen zun erri guzian barrena. Au ere egia eztala badakigu. Oraindik bizi da bat edo bat Lekunberrin, orren berri dakina, ta ori ondo gogoan daukana. Nere aziterrian, Uitzin, entzunik nago Zakarias Astiz jaunari, Lekunberriarra bera, ta ezkontzaz Uitzira joana, Santa Kruz oraindik Lekunberrira gabea zala, ta ark ez baño beste batek egin zula egiteko ori. Astiz jauna ezta batere Santa Kruztarra. Oraindi bezi da ta osasunean dago: galdetu bedio. Ezizena «Katxia» zun batek egin omen zun. Irañetaren saillekoa bera, ikus zer dio Santa Kruzek berak: Ni Lekunberrin sartzean ikusi nitun Lizarragaren mutil batzuk, andre bat astogañean zeramatela. Ezin gelditu nindeken an, eta naigaberik aski eman zidan gaxoak. Presarik izan ezpanu, mutill aiek artuko zituzten noski bereak eta asto beltzarenak.

        Bi gertaera oek, Aretxabaletakoa ta Lekunberrikoa, puztu ditute ta arrotu ditute ta itxuragabetu ditute beltzak, nai duten bezela. Olakoa pranko asmatu diote Santa Kruzi, baño ezin egiztatu. Karlista epeletan ere zabaldu dira, bai bear baño geiago, ta Lizarragak eta Dorrontsorok eta, belarriak erne zeduzkaten olakoak entzuteko. Oraintsu atera dan liburutxo batean au esaten da. Santa Kruzengatik orrelako izugarrikeriak entzunda, Lizarragak auzia garbizeko agindu ziola Alday jaunari. Ibilli omen zan baserriz baserri, ta baserritarrai ezin omen zien ezer atererazi. Berak dionez, bildur omen ziran Santa Kruzek gero jorratuko ote zitun. Alday jaunak ori asmatu ba du, nik ere ba det eskubidea asmatzeko. «Etzuten ezer esan, etzekitelako». Santa Kruz Ameriketara joanda 40 urte ta geiagoan, zeren bildur izan dute bada? Iñor ez al da ibilli egite orren berri-billa? Badakigu asko ta asko ibilli dirala. Ez da nik ez da esan bear. Gu ere ibilli gera, paperetan edo ordun bizi ziranen ezpañetan olako odolkeririk edo beltzekirik arkitzen ote degun. Baño gauza jakiñik ezta ageri. Bai gizon zorrotza zala, ta egitan ari zala gerran, lengo gerrateko saldukeriak ikusita; oraingo gerrateko belaxkakeriak ikusita. Olako gauzik agertuko balitz ixilik egon bearko genduke.

 

aurrekoa hurrengoa