www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Santa Kruz apaiza
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Santa Kruz apaiza, Nikolas Ormaetxea Orixe. Gero, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

XVgarren txatala

ARANORA. ELURRETAN OIN-ZULORIK UTZI GABE

 

        Illaren 30garrenean Santa Kruz Soroetarekin Asteasuko Illurdi deritzaion baserrian gertatu zan. Andik arma batzuk eta bost edo sei kartutxo-pillo artuta Aranorantza jo-bearra zuten, Oria ibaia Billabonaren ondotik igarota. Santa Kruz Olagan zegoan, Elduain-inguruan. Elurra ari zun eta iñon ere lurmenik ez. Iru aldetatik liberal-sailla arengana zijoan, eta elurrarekin aldegiterik etzedukan: erdian artuko zuten. Nola igesegin? —Goizeko ordu bietan Leizarango ibaiean gerrirañoko uretan sartu ta Ollokiegin barrena Billabonako zubira jo oin-zantzurik utzi gabe, ta gabeko amaiketan iritxi ziran Aranora. Atsegin egongo zan! Estu ta larri izan bear zun apaiza, mutillek oso auldurik eta akiturik gelditu baitziran, zuti egoteko ere gauz etzirala. Ibaietik ateratzean aldapa igo bear, eta begiak ere ezin jaso. Santa Kruzek itz bero bero batzukin bizkortu zitun, eta an erori ta emen zutitu, noizpait ere igo ziran Belabietara. Toki onean zebiltzen Elduain aldeko liberalak, Santa Kruz arrapatzeko!

 

aurrekoa hurrengoa