www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

14.
IHIZKO HESIA

 

        Jesus Jauna eta JonDoni Petri bazabiltzan beraz Eskual Herrian.

        Jendeek bazakiten, orduan, noiz behar ziren hil.

        Egun batez, landa baten bazterretik zoazilarik, Jesus Jaunak ikusten du gizon bat, ihizko hesi batez landaren hesten ari zela. Berehala, galdatzen dio Jesusek zertako egiten duen zerradura bat hoin ez-deusa.

        «Oh! Jauna, hirur egunen buruko hil beharra naiz. Nere hesiak iraunen ahal du nik bezenbat!».

        Eta Jesusek, ordu berean: «Hola denaz geroz, hemendik harat ez dakikezue gehiago, noiz hil behar zaizten».

 

aurrekoa hurrengoa