www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

4.
EZKONTZAK

 

        Bertze aldi batez, Jesus Jaunak ez ikhusiarena egiten zuelarik, JonDoni Petri eman zen aberatsak beharrekin ezkondu nahiz, eta oraino sendoak eriekin, edo handiak ttipiekin.

        Jesus Jaunak erran zion hatik laster: holako ezkontza guti eginen zuela.

        Eta, Jesusek aintzinetik ikusi bezala, hasi lana utzi behartu zitzaion JonDoni Petriri, nehor gutik onhesten zuelakotz harek nahikako ezkontzarik.

        Bizkitartean, ezkontgai handi zonbeit ezkondu ziren eta ezkontzen dire oraino, egungo egunean, ttipi koxkorro batzuekin.

 

aurrekoa hurrengoa