www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

10.
LAMINA ETA HARRI-PIKATZAILEA

 

        Duela aspaldi aspaldi, ba omen zen harri-pikatzaile bat.

        Harriari joka akitzen zela, eta bertze zerbeit hobeko zuela, nahiko zuen aberats.

        Baitzen denbora hetan Lamin hainitz, Lamin hetarik batek entzun eta, hor egiten du Aberats.

        Bainan, ase zen hala ere, bera baino gehiagokoak oraino bazituela, eta Enperadore nahiko zukeen. Eta Enperadore egin zuen Laminak.

        Uda-min batez, iguzkiak kexarazi zuen, eta bere buruarekin egin zuen: Iguzki hobeko zuela. Eta Iguzki egin zuen Laminak.

        Bainan, aroa pitta bat goibeldurik, hedoi aintzinean eman zitzaion, eta gaitzitua osoki, hedoi hobe zuela bururatu zitzaion. Eta Hedoi ezin zuen Laminak.

        Bainan, uri-pesia batzu gaitzak igortzen zituela lurrera, ohartzen da Hedoia harroka handi bat harrotzen ere ez zuela, eta hedoi baino nahiagoko zukeen harroka. Eta Harroka egin zuen Laminak.

        Baina, burdin-mailua eskuan, gizon batek puska puskaren ondotik jauzarazi zion, eta gizon hura behar zuela eman zen oihuka. Eta Harri-pikatzaile egin zuen beraz Laminak, trufaz erraiten ziola:

        «Bat duenak bertzea nahi; horra aintzinean bezenbat bahaizela! Gaurgoiti, gauden beraz hola hola: ni Lamin eta hi Harri-pikatzaile».

        Eta Lamina bethikotz itzali zitzaion Harri-pikatzaileari.

 

aurrekoa hurrengoa