www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

9.
LAMINA, LAKHAREN BARNEAN

 

        Etxe batean, non nahi sartzen omen zitzaizkoten Laminak.

        Arrats batez, oherakoan, etxek-andreak, uste gabean, lakha bat ahoz beheiti emanik, Lamin bat atxeman zuen, biharamunean, lakharen barnean ithoa; ontsa harritu baitzen, sinhesten ahal ere duzuen bezala.

        Nola ez baitzen Laminik lur sainduan ehorzten, zilo bat baratze zolan eginik, han eman zuten Lamina, eta, biharamuneko, dena ausin egin zen Lamina ehortzi zen tokia, egundaino geroztik ezin garbitu baitzuten toki hura.

 

aurrekoa hurrengoa