www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

6.
EMAZTEAREN ETA DEBRUAREN BURUAK

 

        Egun batez, Jesus Jaunak eta JonDoni Petrik, bidean doazilarik, ikusten dituzte emazteki bat eta debru bat, tira-ahala mokoka ari.

        Heien gana lasterka joanik, JonDoni Petri suharrak mozten diote bieri burua.

        Jesusek gaizkitu zuen berehala eta handizki, eta manatu zion: joan zadien aire berean buru heien beren tokietan emaitera.

        Bainan, JonDoni Petri gaizoa, bere hutsaren urrikiaz dena hartua, nahasi zen, eta emaztekiari ezarri zion debruaren burua, eta debruari aldiz emaztekiarena!!!

        Orduz geroztik da erraiten: «Emazteki buru... debru buru».

 

aurrekoa hurrengoa