www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

7.
LAMINAK BEHORLEGI-MENDIN

 

        Behorlegi-Mendin non nahi baziren lehenago Lamin-ziloak.

        Artzain batek, egun batez, ikusi zuen Bas-Andre bat, urhezko orhaze batekin zilo hetarik batean orhaztatzen ari, ez baitzen guti harritu.

        Bainan Bas-Andreak erran zion ez izitzeko eta zilo hartarik, bizkarrean hartu-ta, eremaiten bazuen Apanizera, diruz zer nahi emanen ziola.

        Artzainak: baietz, eremanen zuela gogotik.

        Hartu zuen beraz bizkarrean; bainan, zilotik athera ere gabe, sekulako alimaleak jali zitzaizkon bidera. Harritu zen artzaina, eta, Bas-Andrea han berean arthikirik, eskapatu zen ahalik eta lasterrena.

        Bas-Andreak, orduan, oihu bat egin zuen ikaragarria, eta erran zuen marrumaz: «Madarikatua ni! Mila urthez egon behar baitut orai zilo huntan!».

        Eta geroztik, han da, zilo hartan, artzainik ez baita sekulan harat menturatzen...

 

aurrekoa hurrengoa