www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

1.
OGI JOTZEA

 

        Bertze orduz, beraz, Jesus Jauna bazabilan mundu huntan, JonDoni Petri handiarekin.

        Ilhuntxe batez, lo egitea galdatu zuten etxe batean, eta baietz erran zioten berehala, ganbera bat, eta ganbera hartan ohe bat, izanen zutela.

        Sari zerbeit jende heieri eman beharrez, aire berean galdegin zioten Jesusek zer lanetan ari behar ziren biharamunean, eta erran zioten ogi jotzen ari behar zirela. Jesusek manatu zioten orduan, desmezua eman zezoten langileeri, ogiak joko zituztela harek eta haren lagunak. Eta erran bezala egin zuten jende heiek.

        Biharamunean, etxeko nausiak ongi uste zuen Jesus eta JonDoni Petri argia gabe hasiko zirela lanean. Bainan, hauk batre ez mugitzen! Kexu ziren bazterrak...

        Hor, menturatzen da nausia ganberan sarturik erraitera: «hainbertze ogi izanki jotzeko eta ez zirenez bada ohartzen argia zela aspaldi hartan?».

        —Hek baietz, jeikiko zirela.

        Bainan, nola bethi ohean baitzauden, kexaturik, erran zioten berriz ere nausiak: hean jeiki gogo zutenez, bai ala ez?

        —Hek bethi baietz, jeikitzera zoazila... Bainan, sekulan ez jeikitzen.

        Hasarre gorrian orduan, makila batekin heldu zaiote nausia, eta bietarik, ohe-hegian zagona —Jondoni Petri gaizoa— ongi zafratzen du, eta badoa.

        Jesusek, zertako ere ez baitzuen oraino jeiki nahi, JonDoni Petri intzire eta intzire entzunik, erraiten dio bere lagunari: «Jende hoik arras kexu ditiaguk. haugi ohe-xokora, hire uspel hoien ferekatzera; joko haute bertzela berriz ere, hegi hortan».

        JonDoni Petri sekulan xokoan eman orduko, debruek hartua sartzen da hor berriz ere nausia, bere makilarekin, oihuka erranez: «Zagozte ixtant bat, zagozte!... Ikusiko diagu berehala, ez zaiztenez oraikoan ohetik jeikiko!... Doi doia izan baititu hegikoak, zokokoaren aldi orai!». Eta ohe xokoan emana zen JonDoni Petri jotzen du berriz ere, eta ederki zafratzen.

        Jeiki ziren beraz orduan —JonDoni Petri intzire eta intzire— eta, ogiak meta batean ezarririk, su eman zioten. Eta, su harekin, ogi guziak bihitu ziren, lastoa alde baterat eman, arlantza eta ahotza bertzerat, eta ogia bertze batetarat.

 

* * *

 

        Jende hek loriatu ziren, eta zalu ahantzi zituzten goizako kexamenduak oro. Eta nola ez baitzakiten deuseren gordetzen, Jesusek suarekin bihitu zituela ogiak heien ganik jakinik, auzo batzuek su eman zioten hek ere beren ogieri, eta... beren ogi guziak erre.

 

aurrekoa hurrengoa