www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

8.
ORGA UZKAILIAK

 

        Jesus Jauna eta JonDoni Petri bidean zoatzilarik, Eskual-Herrian, kausitzen dute gizon bat, orgak uzkailirik, belauniko Jainkoari othoitzean orgak altxa zetzon. Jesus aldetik iragaiten zaio, batre behatu ere gabe.

        Urrunago joan eta, kausitzen dute bertze gizon bat, orgak uzkailirik hura ere, eta bere orgeri ari zena, hementik har eta hantik altxa, indarka, kexatua, izerditan, etsaiaren izenak eta oro erranez errabian.

        Jesus Jaunak berehala erraiten dio JonDoni Petriri: «Haugi; gizon hori behar diagu lagundu bere orgen altxatzen».

        JonDoni Petrik erraiten dio: «Zer, jauna! atxiko gizona ez dugu lagundu, othoitzean ari zelarik, eta hau behar dugu egin orai, etsaiaren izenak eta oro erraiten dituelarik!».

        Eta Jesus Jaunak ihardetsi zion JonDoni Petriri: «Hunek egin ahalak egiten ditik, eta harek ez».

 

aurrekoa hurrengoa