www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

4.
LAUSTANEKO JAUREGIA

 

        Orai duela aspaldi, aspaldi, Laustaneko Jaunak, bere jauregia txarregi kausiturik, jauregi berri bat egin zezoten galdatu omen zioten Lamineri.

        Laminek baietz: gogotik eginen zutela, eta gau-erdiz geroztikako lehen oilar-kantua gabe oraino, baldin eta Jaunak bere arima emaiten bazioten saritzat. Eta Laustaneko Jaunak baietz hitzeman zioten.

        Laminek gau hartan berean hasi zuten beren lana, eta Arradoiko harri eder gorri batzu pullikixko lanthurik, harri hek batek bertzeari, bixi bixia emaiten zituzten, ahapetik elgarri erranez: «To, Gillen! —Harzak, Gillen! —Emak, Gilen!». Eta lana bazoan, bazoan karraskan.

        Laustaneko Jauna oilategiko zurubi kaskotik Lamineri beha zagon, halako puska ilhun zerbait eskuan.

        Hor, Laminek eskuetan hartu zuten azken harria: «To, Gillen! —Harzak, Gillen!... Azkena duk, Gillen!...».

        Ordu-berean, Laustaneko Jaunak ixtupa mustuka bati su emanik, argi handi bat eraiki zen bet-betan, oilategiaren aintzinean, eta oilar gazte bat, iziturik, ustez eta iguzkia aintzindu zitzaion egun hartan, kukurukuka eta hegalez zaflaka eman zen.

        Azken Laminak, jadanik eskuetan zuen azken harria firrindilaka arthiki zuen ur-handiko osinera, marraka samin batean: «Madarikatu oilarra!» eta bere lagunekin suntsitu zen bera osinean.

        Harri hura nehork egundaino ezin athera du osinetik; han da bethi ur zola zolan, Laminek aztaparrez daukatela, eta Laustaneko jauregiak harri bat eskas izan du bethiko denboretan.

 

aurrekoa hurrengoa