www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

2.
BOKETA

 

        Bertz-aldi batez, jende behar batzuen gana joan ziren Jesus eta JonDoni Petri, gaua heien etxean iragan behar zutela; eta hala egin ere zuten.

        Biharamunean, urruntzearekin, jende heieri galdegin zioten Jesusek: zer ari behar ziren egun hartan? Eta ihardetsi zioten bokata puxkila bat behar zutela xuritu. —Jesusek orduan: «Goizean hasi lanak iraun dezauzuetela arrats arte!». —«Bai, urrun da segurki arrats arte huntako lanik izanen baitugu. Puxketeria zerbeit dugu doidoia». —Jesusek berriz: «Ene hitzak izan dezala podore!».

        Eta hori erran eta joan ziren...

        Jende gaixo hek bokata xuritzen hasi, eta bethi athera, bethi athera, arrats arteko lana izan zuten, eta arratsean, mendia bezen gorako oihaleria bazuten, ez baitzakiten gehiago non koka hura guzia.

        Eta auzoko jende abarizios zikoitz batzuek, jakinik zer gerthatu zitzaioten beharño heieri, Jesus eta JonDoni Petriri galdatu zioten ethor zitezen, gauaren iragaiteko, heien etxera. Galdegina egin zuen Jesus onak: eta biharamunean, bertze etxean bezperan bezala, erran zioten jende hekiei: «Zer ari behar zarete egun?». —«Ori, Jauna, puxka bat izan eta, hura behar ginuke zenbat den ikertu, miatu...». Eta Jesusek berehala: «Goizean hasi lanak arrats arte iraun dezautzuetela!».

        —«Oh! Jauna, ez dugu arrats arteko lanik izanen, gure diru pittarekin!»... Jesusek berriz: «Ene hitzak izan beza podore!». Eta hori erranik, joan ziren...

        Jende zikoitz hek loriatu ziren. Zer urthe eta zilar meta behar zuten arratsean!...

        Lana hasi gabe eta lan hartarik den mendrenik ez gero galtzeko, joan ziren, salbu zuek eta, bakar-tokira, zerbitzuetara eta, handik ezin atheraz, han egon behartu zitzaioten arrats arte!!...

 

aurrekoa hurrengoa