www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

9.
ZALDI FERRA ETA GEREZIAK

 

        Behin batez, Eskual-herrian gaindi zoazilarik, Jesus Jaunak, lurrean zerbeit erakusten ziola, erran zion JonDoni Petriri: «Altxazak lurreko ferra hoi». Bainan JonDoni Petri, ixilka ostiko batez jotzen zuela zaldi-ferra, bere buruarekin hasi zen: «Zertako altxa burdin txar hoi?».

        Jesus Jaunak, orduan, ixil ixila harek ere, berak altxatu zuen ferra, eta, herrirat heltzean, harotz bati saldu, bi sosetan. Bi soseko harekin, gero, gereziak erosi zituen eta bideari berriz eman ziren.

        Bero ari zuen isuski. JonDoni Petri, ahoa agortua, alderdi guzietarat beha zagon, bere buruarekin solasean: «Ez othe diagu ithurriño bat ere ikusiko hemen gaindi?».

        Hainbertzenarekin, Jesus Jaunari —alegia eta deusik ez— gerezi bat erori zitzaion sakelatik. JonDoni Petrik altxatu zuen berehala eta ahorat ereman ithoka, beldurrez eta Jesus Jaunak ikus.

        Urruntxago, behin, bietan, hamarretan, hogoietan, gauza bera bethi: Jesus Jaunak bota eta JonDoni Petrik jan, azken gereziraino.

        Gero gelditu ziren doi-doia, arbola baten itzalpean, eta Jesus Jaunak erran zion JonDoni Petriri: «Behin bakarrik kurtu izan bahintz zaldi-ferraren altxatzeko, ez huen hogoi aldiz kurtzearen beharrik izanen gerezien jateko!».

 

aurrekoa hurrengoa