www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

8.
LAMINAK BAZTERRETXEAN

 

        Bazterretxeko jendeek, arrats guziez, oherat joan gabe, gopor bat esnerekin artho-xigorrak eta xingar-axalak zuten zituzten, supazter xokoan, zartaineko urin ondarren gainean.

        Oro lokhartu zirenean, Laminak jausten ziren su-phizkiari beheiti, eta murtxa eta murtxa, marrumaño batean artzen ziren, supazterreko puxka-miko guziak azkeneraino jan arte. Eta, gero, ixil ixila joaiten ziren su-phizkiari goiti.

        Eta, biharamunean, Bazterretxeko jendeek kausitzen zituzten ongarriak hedatuak, erreka guziak garbituak, lurrak irauliak, arthoak jorratuak.

        Gau batez, gopor esnea, xingar-axalak eta artho-xigorrak supazterrean emaitea ahantzirik joan ziren guziak oherat, eta, Laminak, gaitziturik, joan ziren bertze bas-herri batetarat, urrun, biziki urrun, sekulan gehiago ez baitziren Bazterretxeko lanetarat agertu.

 

aurrekoa hurrengoa