www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ixtorio-mixterio
Jean Barbier
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ichtorio michterio, Jean Barbier. Imp. du Courrier, 1929

 

aurrekoa hurrengoa

5.
EMAZTEKI ZIRTZILA ETA EMAZTEKI GARBIA

 

        Bertze egun batez, bero ari zen biziki, eta bidean egarritu ziren Jesus eta JonDoni Petri. Iturri baten ondoan iragaitearekin, Jesusek hala galdaturik, emazteki batek emaiten diote edatera baso zikin batean.

        Jesusek, edan ondoan, basoa itzuli zion emaztekiari, erranez: «Jainkoak eman dezauzula lagun on!».

        Urrunago joan eta, berriz ere egarritu ziren, eta bertze emazteki batek, baso garbi garbi batean eman zioten edatera.

        Jesusek orduan: «Jainkoak eman dezauzula lagun total!».

        Zonbeit hurratsez urrundu zirelarik, JonDoni Petrik, halako hasarre batean, erran zion Jesusi: «Jauna, zer iduritu zauzu, bada, lagun on bat agindu duzularik lehenbiziko emazteki zantzailari, eta lagun total bat, aldiz, bigarren emazteki hain garbiari?».

        Eta Jesusek berehala: «Lehenbiziko harek, lagun on batekin ere, izanen dik lanik aski; eta, aldiz, bigarrena, lagun totalaren xuxen ibilarazteko ere gai izanen duk».

 

aurrekoa hurrengoa