![]()
|
Haizearen itzalak
Aukeratu zindudan atsaldearen argi motelpean, eta orain, agurtzen zaitut beste izarraren argiaren azpian.
Ezin dut zure argia berpiztu!!
Ezin dudalako eta ez dudalako nahi.
Hainbeste malkoz busti dituzu gure lilurak, gure ametsak, gure egiak... eta inoiz ez dut haren garraztasuna nabaitu. Hainbeste tantoz bizkortu bagenu gure maitasuna... Hodeiek ez zinduten itzaliko, ez zizuten zure argia motelduko.
Baina gertaerak beti gertaerak dira, eta hau ezin ukatu, ezin lehen aldira itzuli.
Izar bat izan banintz zure pentsamenduak konprenitzeko... bainan ez, zeren neri izarrak maitatzea dagokit.
Haizearen itzalak |