Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

XVIII

 

      Zure argitasuna nere begietatik joan zait. Hondartzan itsasoari so izan naiz, ametsezko indarrak hartzeko.

 

      Txalupa txiki batean nere aurretik pasa zara. Zutitu naiz hondarrean errotuz, eta nere begiek keinuak egin dizkizute. Zeruruntz begiratu duzu eta izarrek nere irriak lapurtu dizkizute. Besoak zintzilik, hondarrean etzan naiz, ametsezko indarrak hartzeko.

 

      Lotan nengoela egan nere azpitik pasa zara. Esnatu naiz eta zure lumadi argitsua begiratu dut. Ez zaitut agurtu, eta loak hartu nau, ametsek indarturik.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980