![]()
|
Haizearen itzalak
III
Nire aurrean kaiola bat dago. Bere barnean dagoen xoriak ez du abestirik zabaltzen. Itsasoak abesti bat eskatzen dio, nere bizitza alai diezaidan. Bainan ezin du. Kateek ez diote uzten.
Nire barnean daukadan zoriak, itsasoa ez ikusi arren, beti ari da kantatzen. Gaur euria nere aurrean gelditu zait, nere abestien ederrak harrituta.
Zure barneko xoriak maitasunezko abesti bat abes diezaidan itxoiten ari naiz. Ez ote den gezurrezko xoria izango maiz itsasoari egiten diot galde.
Haizearen itzalak |