Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

XXII

 

      Non gorde duzu zure maitasun izkutua? Nere kemenak zure eskuetan ixuriko ditut, zure isiltasunaren esanahia ulertzeko. Zure begiak ikusteko nere begiak motzak gelditzen zaizkit.

 

      Hondar leuntasunez nere aurpegia garbitu dut eta hatsarekin hitzegiten hasi naiz. Ez dakit zer arratsalde ilunetan nere ibilaldia hasi nuen; metro bakoitza, oinkada bakoitza, zuri eskaintzen dizut. Ilargiaren argi motelak zugan pentsatzera laguntzen dit.

 

      Badakit oso urruti zaudela bainan hain hurbil! Nere itzalak nerekin hitzegin nahi du, bainan uko egiten diot, zurekin ari naizelako hizketan. Bitartean, nere loreak ihartzen dira, eta bere minezko abestia emeki-emeki zuregana doa.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980