![]()
|
Haizearen itzalak
XXI
Zure gogo gaztea asetzeko zer behar duzun, nola jakin dezaket? Badakizu ezin dudala zure itzalpean bizi. Zure begiradaren itzalak garbitu nau. Bainan zure hitzek ezin, ezintasuna, gabetasuna, isiltasuna, bakartasuna, ..............., ekartzen didate.
Ez dakit nola deitu behar zaitudan. Askotan saiatu naiz, bainan inoiz ez duzu ezer entzun. Musu bat eskatu dizut nere alaitasuna indartu diezadan. Nik aginduta, xori ttipi bat zure ezpainetan edatera joan zitzaizun. Lotsazko egalekin hitz batzu zure belarrietaruntz hurbildu zitzaizkizun. Olatuen artetik atera den izugarrizko indarrarekin haizeak nere pentsamenduak esan zizkizun. Bainan nere garraisiak ulerkaitzak zaizkizu.
Zure ekintzetan bizitzaren taupadak bilatzen ditut. Entzun nere zainen abestia. Zurekin egan nahi dute.
Haizearen itzalak |