![]()
|
Haizearen itzalak
BAT
Begira nazan ilargiaren argiak dizdiratu natxion hire azpian isiltasun minutuetan gure semea zetzan bere eskuetan gatxion bihotzei so ezerezari galde gure sentimendu sortzeaz maitasun abesti haizeak daraman abestia eta erantzuna ez zaigun hutsa isiltasun aberastasuna baizik darabilzkigun hitzak ez ditun maitasunezkoak begirada xamur eta sakonezkoak baizik inoren aurka borrokatu beharrean ogi esne eta eztia eman eta maitasunaz mintzatuko gatzaizkion ilargi beteko gau batera eraman eta gorputz batean zehar ibiliz lainoaren musu baten leuntasuna erakutsiko zionagu hire begiek erakutsiriko margoen bidez haizeari erakusten margotzen eta eskaintzen zionat hire gorputza gau hura eta egun guztiak kantatuz hi eta hire arnasa guztiak sentituz hire gorputzean zehar dabilen izate mota maitatuz
Haizearen itzalak |