Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

I

 

      Zure argia eta zure gaztetasuna gorde ditzan, kutxa ttipi bat nere bibotzean egiten ari naiz. Han gordetzen ditut zure gauza guztiak.

 

      Zeruan zehar dabiltzan izarrak ikusteko botatzen dituzun begiradak, nere kutxako izkina batean sartu ditut. Jendeari eskaintzen dizkiozun irriak nere kutxa maitean sartuko ditut. Zure gauzarik ttipienak biltzen jarraituko naiz, kutxa lehertu arte.

 

      Zure eskaintzen ordez, fruituz eta lorez betetako saski bat zure eskuetan ipiniko dizut, nitaz gogora zaitezen.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980