![]()
|
Haizearen itzalak
Maitasunezko zalantzen artean oskarbiruntz zutitu naiz zure doinua entzuteko, isiltasunaren kanpaia.
Zure ereserkiaren notak ixuri dira, poliki-poliki, munduko bakearen alde.
Zure burnizko begia zure burnizko argia harrizko itzaletan bihurtuko dira.
Eta honen garraisiak ez dira alperrik galduko, gure bihotzaren baratzean loratuko bait dira.
Zu, kanpai zoragarria, hainbeste gizonen ahotsa izan zara eta izango zara.
Gizon hoiek gure herriko zelaiak beren odolez garbitu dituztenak dira.
Bakearen alde... Maitasunaren alde... Beren herriko maitasunaren alde...
Haizearen itzalak |