![]()
|
Haizearen itzalak
Ijitu baten irriak argia eman zidan.
Bere ahoko eguzkia ez zen edozein gauza.
Bere lore argitua zoriontasunezko itzala zen.
Nondik irten da indar zoragarri hori?
Lotsaren besoek nere bihotza gogor hartu zidaten, eta lurpean murgildu nahiz ezin nituen nere begiak altxa.
Hibai bat nere ariman zehar irriparrez pasa da, eta nere burgeskeriak zauritu dizkit pixka-pixkana.
Istoriako malko guztiak zauri hortatik ixuri dira, eta nere loaren ametsetatik esnatu naute.
Bainan logure gehiegi dut, eta emeki-emeki, ezintasunaren loan zehar ihesegin dut; min ematen zidan irri hortatik.
Haizearen itzalak |