Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980

 

 

II

 

      Ametsezko baso batean, egurra eta belar igarturik biltzen ari naiz, etxe bat egiteko. Haritz hostoz gela argitsu bat egingo dizut, loak bakean har zaitzan.

 

      Gaur lana bukatzean, euriaren besoetan loak hartu nau. Gure begi hertsiek elkar topo egin dute. Batzuk besteen itzalak laztanduz. Besteek batzuen izerdiak lehortuz. Zure isiltasunak euria isildu du, eta haren garraisiek ez dute entzulerik izan. Nere belarriak bihotzaren doinua entzuten ari dira eta, nere zainetatik dabilen pozak zornea kanporatu du.

 

      Goizean berriz jeikitzerakoan, nere anima garbitu eta eguzkiari laguntza eskatuko diot, zure etxea buka dezadan.

 

Haizearen itzalak
Josu Landa

Hordago, 1980