![]()
|
Haizearen itzalak
IX
Zugan gauzarik ederrenak ikusten ditudalako, zu ikustea beharrezkoa zait. Atzo zure sabelean bi izar piztu zitzaizkizun. Nik hoien argia jaso nuen eta joan nintzen haran azken gabe batera lo egitera.
Zure isiltasunaren indarrarengatik, nere ondoan zu isilik egotea nahi dut. Atzo zure begiradak nere kitarraren hariak iruditu zitzaizkidan. Haietatik sortu zen doinu isilak nere ametsetan argitu ninduan.
Zure gorputzak dion maitasun hizkuntza ulertu nahiean beti nabil. Atzo zure edertasunak esan zizkidan hitzen esanahia ulertzeko begiak itxi nituen. Ametsetako itzalek bere izkutapena esan diezaidaten loak hartuko nau, gaur.
Haizearen itzalak |